Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2000
‎Baina, hura aditu bezain fite, tristeturik bezala geratu zuan hire ama, erraiten zidala: " Ordea, Indiak urrunegi daude ni harat joaiteko... eta hura ez da eneganat etorriko nehork erraiten ez badio, zeren zinez bainago harekin izan nuen jokabideaz damu, eta harekin mintzatu nahi bainuke, hil aitzin..." Haatik, bat batean argi bat piztu balitzaio bezala, erantsi zian: " Halarik ere, gutun bat skriba diezaioket Villagrandeko dukeari, zergatik ez?, zeren haren eskua, bai, luzea baita, eta zeren dukea zorretan baitago etxegoiendarren leinuarekin"; eta, handik aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean.
‎Eta erabaki nuen, halaber, ezen biharamunean bertan joanen nintzela beheko txaboletarat, non baitzegoen Goruki, harekin mintzatu ahal izaiteko, profitatzen nintzelarik, hartarakotz, nagusi nafarrak emaztekien neuraganatzeko eta haiekin ezagutzatan sartzeko eman zidan eskubideaz.
‎Osaba Joanikot erretolika luze harekin mintzatu zitzaidan, jaun André! Eta, ongi uler dezakezun bezala, zenbatenaz hark hitz gehiago egin, hainbatenaz gehiago zabaldu zitzaizkidan neuri begiak, ustekabeko batetik bertze ustekabeko baterat.
‎Ama, behin baino gehiagotan erran dizudan bezala, ez zen sentimenduak agerian jartzen zituen pertsona, eta haren ateraldiak harritu egin ninduen lehenengoan... baina zer bertzerik egin zezakeen amak, baldin bere aldean nahi baninduen osaba Joanikoten aurkako nahaste borrastean? Hitzetarik harat, ordea, bere ohiko su hotz harekin mintzatu zitzaidan... baina su hotz hark suzko suak baino gehiago erretzen zuen batzuetan, nola erre baininduen mementu haietan.
2003
‎Bistan da salmentarako baldintza automatiko hauetan ere, alegia, erosleak ez direla uniformeki etortzen, uholdeka baizik, egun guztiak ez direla berdinak, lehena' profesionalentzat' omen dela, esaterako, erosleek batzuetan liburuaren orriak begiratzea gustuko dutela erosi baino lehen, askotan saltzailea ezagutu eta harekin mintzatu nahi izaten dutela piska bat; saltzaileak ere, bere aldetik, tarteka komunera joan behar izaten duela, edo kanbioak bukatu eta bila joan behar izaten dela, edo liburu kutxa berri bat irekitzeko makurtu... alegia, egiazko baldintzen nolakoa aintzat hartzen ez duen baldintza ideal hauetan ere ez dela posible iristea batzuek ematen dituzten kopuruetara. Jakina, esango digute beren saltzaileak eta beren erosleak ez direla automatak, noski, baina saltzaile baten ordez hainbat jartzen dituztela...
2005
‎Nola altxatuko dute haurra aita amek ez badira harekin mintzatzen. Espainiako aita bat egunean bost minutuz mintzo da bere haurrarekin, honek hiru oren eta erdi pasatzen dituelarik telebistari begira eta urtean 50.000 erailtze ikusten267 Nolako gizon edo emaztea emanen du gero haur horrek?
2006
‎Larunbat eta igandeetan Haitz Handira joaten jarraitzen dut. Haurra nintzen harekin mintzatzen naiz bertan, eta irribarretxoa egiten dit. Nerabea nintzen beste harekin ere egiten dut hitz noizbehinka, eta bat gatoz gehienetan.
2008
‎Arratsean tenplu handi batean lo egin genuen, txabolekin ezin konparatua zen. Denak lo zirelarik Naco ikustera joan nintzen, harekin mintzatzeko beharra nuen... Elkar ikusten genuen azken aldia zen beldur nintzen.
2009
‎Anaia zaharrena bizirik atera zen, eritegian hilabete batez egon ondoren. Gaur arratsaldean Honey Star edatetxean aurkituko duzu, harekin mintzatu nahi baduzu.
‎Bidaia luzea dugu oraino. Izanen duzu harekin mintzatzeko parada.
2010
‎arrazoimena zorrozki erabiltzeagatik bainaiz naizena, munduan ezer banaiz eta inor banaiz, jendeak hala esaten dit bederen. Eta izeba esaldi harekin mintzatu zitzaigunean ere, ez nintzen gutxiago izan, laster bai laster antzeman bainion bere arrazoibidean jarri zigùn segadari. Izan ere, ongi ulertzen nuen itsusi den ahatea ederra izan zitekeela zisnearentzat, baldin eta ahatea zisnea bazen, baita itsusi den zisnea ederra izan zitekeela ahatearentzat ere, baldin eta zisnea ahatea bazen?. Bakoitzak bere aldekoak atsegin?
‎mintzairaren ulermena modu esanguratsubatean kaltetzen da, baina gaixoa gai da hitzak eta esaldiak errepikatzeko.Gai da ere, ahots ozenean hitzak eta agindu idatziak irakurtzeko, baina ezhoriek exekutatzeko. Gaixoak ekolalia, hau da, harekin mintzatzen denakesan duen zerbaiten errepikapena adieraz dezake.
‎Beharbada, neurez halakoa nintzelako, logika handi baten jabe —aritmetika eta geometriaren lehen ikasgaiak ere ederki sartzen zitzaizkidan ordurako—, edo, beharbada, nire bidea egiten ari nintzelako, inkontzienteki bada ere, munduan neure tokia aurkitzeko saioan... arrazoimena zorrozki erabiltzeagatik bainaiz naizena, munduan ezer banaiz eta inor banaiz, jendeak hala esaten dit bederen. Eta izeba esaldi harekin mintzatu zitzaigunean ere, ez nintzen gutxiago izan, laster bai laster antzeman bainion bere arrazoibidean jarri zigùn segadari. Izan ere, ongi ulertzen nuen itsusi den ahatea ederra izan zitekeela zisnearentzat, baldin eta ahatea zisnea bazen, baita itsusi den zisnea ederra izan zitekeela ahatearentzat ere, baldin eta zisnea ahatea bazen —" Bakoitzak bere aldekoak atsegin" esaten zuen izebak—.. baina Benjamin Mariak sortzezko gaixotasuna zuen, eta gaixotasunak eragozten zion ahate itsusia zenari zisne ederra izateko posibilitatea, baita zisne itsusia zenari ahate ederra izatekoa ere, munstro bat baizik ez zenak —nik ez nuen ikusi, baina ederki oroitzen dut Adaren aurpegia, Benjamin Maria aipagai genuen bakoitzean! — ahaterik eta zisnerik itsusiena behar baitzuen, aldi berean —isustasuna bera, alegia—, bai ahatearen eta bai zisnearen begiek ere berdin berdin ikusi behar zutena, itsusi baino itsusiagoa.
‎Itsasontziko itzuleran, Chiarak ez zekien zer pentsatu ere. Simeon ikusteko irrikatan eman zituen azken hilabeteak, lehenengo gutuna jaso zuenetik; alabaina, ezkondu zirenez geroztik ez zuen ia harekin mintzatzeko aukerarik izan: lehenengo momentuan, presaka eta korrika iritsi ziren, ozta ozta elizkizunerako garaiz; gero, berriz, zalapartaka aldegin behar izan zuten denek batera; juxtu izan zuen bere soineko eta puskak jasotzeko astia; bere lagun eta konpainiako dama Ursula lehorrean geratu zen, Dalmaziara berarekin eramateko asmoa bazuen ere; eta itsasontziko zoramen hartan, Simeonekin ordu batzuk eman bazituen ere, bere itxaropenak ase ordez zalantzak eta beldurrak piztu zizkion beste ezer baino gehiago topaldi labur hark.
‎Beste gauza guztien gainetik Thierry meskitako dorre zuria pintatzera joaten zen, arduraz arduraturik entseatzen zen, egun batean hemendik, bestean handik, dorre segaila nahi zuen gisa irudikatzera. Gure aita meskitaren ondoko madrassa n irakasle zenez, ardura izaten zuen harekin mintzatzeko parada; eraikuntza bion artean badago karrika labur bat harresiko borta tipi batera doana, hain meharra, baizik eta bederaka ez baita han barrena iragaten ahal; beste aldean habe meheen gaineko arku zenbaitek hersten dute gunea, halatan, aldeetatik bat beti gerizan delarik, haurrek barren hartan iragaten zituzten eskolarteak. Gure aitak aski lan izaten zuen pintoreagandik haurrak ohiltzera!
2011
‎Miarritzeko Irati erakustazoka berrian he­rritar frango ibili da az­ken egun hauetan bertan berriki ospatu diren zonbait ferietan, hauen artean Lurrama laborantza saloina, eta baita ere edertasunaren hitz ordua edo Solutions Maison etxegintzaren inguruko azokan. Ma­thieu Lanbandibar iba­rrundarra lehen aldikoz izan da Ipar Euskal He­rrian egiten den gisa hortako feria haundienean eta parada hortaz baliatu da TTIPI TTAPA harekin mintzatzeko.
‎Leihotik behera esan beharrean garabi batetik behera esan genuke, eta bazirudien Adrian Delaranarekin hitz egitera animatzen zela. Adrian Delarana kanpoan omen da, eta harekin mintzatu eta zure telefonoa eman digu. Adrianen adiskidea al zara?
2012
‎Gehienetan hutsa izanen den zilo haundi hau baka­rrik beteko da euria jauts ahala egiten duen egunetan. Lan guzi horiek Alain Munduteguy ingi­nadore senpertar gazteak manatuko ditu eta ara­zo zerbait gertatuko balitz harekin mintzatu behar litzateke lehen bai lehen den dena konpontzeko.
‎Egun batean, arratsalderoko paseora ateratzeko prestatzen ari nintzela, orain urte batzuk film txinatar batean ikusitako eszena bat etorri zitzaidan gogora. Pelikularen bukaera aldera, protagonistak zuhaitz bati hitz egiten zion, harekin mintzatuz husten zuen bere barrua, arbolak zituen zuloetako batean ahoa jarri eta hari esaten zizkion beste inori aitortzen ez zizkionak. Nire arbola laztanak ere albo batean zulo bat zuela gogoratu nuen orduan, eta filmeko ideia hori buruan nuela iritsi nintzen nire bihotzeko pago maitearen ondora.
2013
‎Bigarren ospakizuna aprobetxatu zuten Abdel Haqqek eta Raissak Fadilarekin zutèn zorra kitatzeko, egun batean Omar lagun hartu, biziki interesatua baitzegoen Raissaren neba, medikua zen heinean, Fadila ezagutu eta harekin mintzatzeko, eta aztiaren etxerantz abiatzen zirela, bikiak ere beraiekin hartuta, jakina.
‎egoerari buru eginez, baina manera onak zainduz betiere; are gehiago: eriendako bizi zen heinean, baldintzarik onenetan nahi izaten zuen ospitalea, eta horrek, noizean behin, osasun ministerioko eraikinera eramaten zuen, non inspektore ganorazko bat ezagutu eta harekin mintzatzen baitzen, harik eta, egun batean, ezusteko bat izan zuen arte. –Ez dizut orain arte erran, Omar, baina jakizu ni osasun ministroaren konfiantzazko gizonetarik bat naizela, eta hara:
‎–Oren baten laurdena, harekin mintzatzeko.
‎Alemana espainolez mintzatzea ez zitzaion hain harrigarri, baina hiru puntu horien ondotik «eta eskuaraz» zehaztean, hiru puntu horiek erakusten zuten euskaraz mintzatzea bai harrigarri zitzaiola. Eta gisa batez, horrek piztu zion interesa ere Zerbitzari ri, nahiz eta ez zuen aukerarik izan harekin mintzatzeko. Euskara eta frantsesa, soldadu frantsesak eta euskaldunak bereizten zituela erakutsi zuen.
‎zorura karkaixak botatzen zituztèn gaixo ezjakinak; esparatrapuak, bendak eta aholkohol ontziak nolanahi erabiltzen zituztèn erizainak, inpuntualak zirèn medikuak... halako moldez, non bere zorroztasun hark behin baino gehiagotan eramaten baitzuen jende zabarraren jarrera gaitzestera... egoerari buru eginez, baina manera onak zainduz betiere; are gehiago: eriendako bizi zen heinean, baldintzarik onenetan nahi izaten zuen ospitalea, eta horrek, noizean behin, osasun ministerioko eraikinera eramaten zuen, non inspektore ganorazko bat ezagutu eta harekin mintzatzen baitzen, harik eta, egun batean, ezusteko bat izan zuen arte. " Ez dizut orain arte erran, Omar, baina jakizu ni osasun ministroaren konfiantzazko gizonetarik bat naizela, eta hara:
2014
‎Negar egiten zuen beste umeak handiagoak zirelako, eta beldur zielako. Maistra harekin mintzatu zen, baina, saiatu arren, ez zen deus ulertzeko gai.
‎Jendea gelditu eginen zen harekin mintzatzeko, eta zer esanen zien. Aurkeztu egin zien hura, hirurogeita hamar urteko zer hura:
2016
‎Rastafarien sinesmenarekin bat egiten dut erabat. Haien ustetan, jainkoa ez da zeru goienetan dagoen kanpoko izaki guztiahalduna, gu belauniko, erreguan eta babes eske otoitz egiten nahi gaituena; aitzitik, zutik eta dogmetatik aske nahi gaitu, eta norberaren barruan dago, bakoitzak deskubri dezan eta harekin mintzatzeko gertu, beti babesten gaitu eta erraza da harenganako bidea egitea; norberaren buruan sinestea eta marihuana bidelagun hartuta abiatzea besterik ez da behar.
‎Apur bat harrigarria iruditzen zitzaion idazlea bertara joatea berarekin elkarrizketatzera. Josebak beti uste izan zuen Askatasunaren hiribideko Ur eraikinean zeukan bulegora joan zuela berak harekin mintzatu ahal izateko. Baina, ez, berarenganaino etorriko zen argitaletxera bere azken liburuaz berba egitera.
‎Carlosek burua astindu zuen: nahiz eta oso berea eta oso aspaldikoa zuen bere barruan ahotsak entzuteko ohitura, nahiz eta huraxe izan kartzelako garaietatik berak bere buruarekin hitz egiteko modua, ez zuen ondo ulertzen zein izan zitekeen ahots harekin mintzatzen zitzaion pertsonaia. Normalean, noizbait ezagututako jendea izaten zen bere kontzientziaren teatro itxurako hartan agertu eta zerbait esaten ziona, eta halakoetan ahotsa ez zen sekula bakarrik joaten, baizik eta mintzatzailearen irudiarekin batera.
‎Englesez ziren hasi, nahiz harekin mintzatu bainan artzainak eskuaraz, xakurra manatu.
2017
‎Mintzo direnek egin dezakete huts, baina ez kontzientziak. Hari galdegiozu, harekin mintza zaitez, eta hark nor zaren esango dizu; han, ispiluan bezala, zeure burua ikusiko duzu.
‎– Esaion hurrena harekin mintzatzen haizenean, Robert Leek esan zuenean nik Sam Gaddisen alde mintzatu behar nuela esan nuela, egia berdaderoa esaten ari zela.
‎Baina aitzakia ala gezurtxo, beti zerbait atzemanen dut. Zinez beharrezkoa baitzait harekin mintzatzea. Hari kontatzea, ahal bezain zintzoki, batzuetan nahasten banaiz ere?, ene duda, kezka, etsipen eta esperantza ttikiak.
‎Gero hurbildu zitzaion gizonari pasaia eginik bezeroen erdian. Ondora ailegatuz nahi zuen harekin mintzatu. Etxehori naiz. Goaitatzen zintudan, ihardetsi zuen bertzeak. Hitzordua genuen. Bai.
‎Sustengatzaile dituen jendeen besta bat da, sartzeko dolar batzuk ordaindu behar dira, eta hauteskundeetan hautagai denez, ekonomikoki ere lagungarri izateko zedea duen ekimena da. Nornahik parte hartzen ahal du, eta xantza da Garamendi zuzenean agurtu, eskua eman eta harekin mintzatzeko, aire librean da, bere familia arrantxuan; jatekoa bada, dantzatzeko eta entzuteko musika ere, eta dudarik ez da, joanen direnek mementu goxoak iraganen dituztela Garamendiri sustengua emanez.
2019
‎Ziur da ez dela berriz ere harekin mintzatuko, eta bere izaera ideologizatuegiari egozten dio, behin eta berriz, gertatutakoaren errua, benetako amorrua sentitzeraino ere, zeren eta, zinez, lagundu nahi baitzion. Era horretan dihardu aita Gabriel gelaxkara sartzen denean.
2020
‎«Zinez balio handiko gizona da, laborariengandik eta pertsonengandik hurbilekoa. Erraza zen harekin mintzatzea; proiektu anitz bazuen», esplikatu du Auzkik. Besteak beste, ingurumenaren arloan urratsak egiteko borondatea zuela azpimarratu du.
‎Argazki horri so eginez ametsetan hasi zara eta harekin mintzatzen hasi. Zuen elkarrizketa asma ezazu.
2021
‎Isun bat ordaindu behar ukan baldin badugu beribilean lasterregi ginoatzilako, edo gertatzen ez denik ez baita, noizbait laneko tresna batekin min hartzearen ondotik, hurrengo aldietan hobeki kasu eginen dugu. Halaber, lagun baten atxikimendua galtzen baldin badugu egun batez gure haserre bulta baten hoztasunak gaitziturik utzi zuelako, berriz harekin mintzatu aitzin hitzak hobeki pisatuko ditugu. Horrelakoak izaiten dira bizitzako erakaspenak.
‎Hala ere ezin zuen eragotzi ahal zen guzietan hainbertzeraino maite zuen harekin mintzatzera joaterik. Baina hondarrean, indarrak joan egin zitzaizkion eta ohean gelditu behar izan zuen; ez zion maite zuenari horren berri eman nahi izan, bere atsekabean parte ez harrarazteko.
‎A!, ene anderea, agudo hasi zara zerbitzari bat oinaztatzen, eta goiz harrikatzen; ez baita enetako zigor nekagarriagorik batere maite ez dudanarekin solastatu beharra baino. Eta zure zerbitzuan egiten dudana gaitzean hartzen duzunez, ez naiz berriz harekin mintzatuko; eta gerta dadila gertatu behar duena! Eta ene sumindura bizi hau estaltzeagatik, nola egin baitut ene bozkarioarekin, hurbileko lekuren batera joanen naiz, zure fantasia pasatu bitartean.
‎Habus ez zegoen hain gaizki. Azenarik ikusi zuenean ipurmasailetik gezia kenduta zuen zaurituak eta harekin mintzatu zen.
‎Eroslearekin ez dugu sekula lortu mintzatzea. Bilaketa abisu bat zabaldu dugu, harekin mintzatu nahi baikenuke», erran du, erdi irriz, Tttotte Elizondo ELBko laborariak. Abuztuan, erosleak Parisen duen etxebizitzara joan zen okupazioaren delegazio bat, harekin mintzatzeko asmoz.
‎Bilaketa abisu bat zabaldu dugu, harekin mintzatu nahi baikenuke», erran du, erdi irriz, Tttotte Elizondo ELBko laborariak. Abuztuan, erosleak Parisen duen etxebizitzara joan zen okupazioaren delegazio bat, harekin mintzatzeko asmoz. Ez zuten trukatzeko paradarik izan, baina banderola bat lotu zuten haren etxe atarian:
‎Daniel Lebeurrier Parisko Dei Auzitegiko Antzinaroko aditua da, indusketa egile ohia eta miaketa arkeologikoen aditua da salmenta honen arduraduna. Saiatuagatik, BERRIAk ez du lortu harekin mintzatzen, baina Sud Ouest medioari argiki baieztatu dio: «Piezen jatorria eta egiazkotasunaz ez dago duda izpirik».
‎Etxera itzultzean gizonak bere bikotekide andrea aurkitzen du aneurismak jota. Eraman dute erietxera, hiltzen da emakumea, eta gizonak, urtegarreneko, beste andreagai bat hartzen du, gizonek, Itziar, oso ohikoa duten gauza, eta hildako emakumea haserre agertzen zaio ametsetan; gizona saiatzen da harekin mintzatzen, baina andreak ez dio kasurik egiten. Gizona hildako emakumearena da, Itziar.
‎berak harriduraz begiratu, trufaz barre egin eta adarra jotzen digu pixka bat. Halatan ohartzen gara huts eginda gaudela, horretaz ez dagoela harekin mintzatzerik: hitz beste eginez, atzera ekiten diegu hitz lizunei eta kirolei.
‎Eta gero badaude mintzatu beharrik ez izateko egiten diren gauza guztiak: batzuek proiekzio areto batean ematen dituzte arratsak lokarturik, emakumea ondoan dutela, hartara harekin mintzatu beharrik ez izateko; beste batzuek bridgean jokatzen ikasten dute; beste batzuek amodioa egiten dute, hitzik gabe ere egin baitaiteke. Maizenik esaten da gauza horiek denbora engainatzeko egiten direla:
‎Gaixoa; herritarrek" Verdun!" izengoitia emana zioten. Zer pena dudan, pentsatzen dudalarik, ez naizela oseba harekin mintzatu, gerla aipagarri hartaz.
‎Pentsatuz eta aita, haragi merkataria, bahituko zutela edo, Arratibel Iparraldera joan zen, Txomin aurkitu, omen harekin mintzatu, zergaz libratuko zirela erdietsi eta, borondate ona erakusteko, Txomini eman omen zion ekartzen zuen bahisaria, Iparraldeko ikastoletan erabil zezan.
2022
‎Bere bidea segitu zuen eta beste hiri batera arribatu zen, Baigorri deitzen zena. Baigorrin jendeak gaixtoak ziren eta ez zuten harekin mintzatu nahi. Triste zen eta bere buruarekin mintzo zen.
‎Kati Bidegaray Montanan bizi da, bernkitan oporretara Euskal Herrira etorri da, Herria astekariko bulegotik pasatu da gure agurtzera. Baliatu gira harekin mintzatzeko.
‎Eta zu maitatzeko izan ditudan aukera eskasek zureganako ez federik ez leialtasunik ez izateko desenkusa ematen bazidaten ere, Jainkoari eta ene ohoreari diedan maitasuna aski izan dut orain arte aitorpen edo lotsarik behar lukeen deus egitetik begiratzeko. Ez dizut nehola ere ukatuko ahal bezainbat aldiz jantzi gela batean sartu izan naizenik harekin mintzatzeko, ene otoitzak egitera joateko itxurak eginez, zeren ez baitut sekula nehoren ez gizon, ez emazteren esku utzi afera horren gidaritza. Bertzalde, ez dut ukatuko ere, hain leku sekretuan eta susmo guzietarik salbu egonik, zuri baino gogo hobeaz pot eman diodanik.
‎Eta horrela joan ziren borzpasei egun, eta senarrak hain hurbiletik ematen zion kasu emazteari, ezen gau eta egun baitzegoen haren zelatan. Baina ez zuen hain ongi asmatu zelatatzen, eta damak kausitu zuen maite zuen harekin mintzatzeko modurik, arras leku ilun eta susmagarri batean. Haatik, hain gordean zeraman bere afera, non nehork ere ez baitzuen egia jakiten ahal.
‎Senarrak ihardetsi zion berak ez ziola nehoiz debekatu gizonekin solastatzea, eta ez zitzaiola gaizki iduritu han eleketan egotea, baina bai bere aitzinean ihes egitea, zerbait gaitzesgarria egin izan balu bezala; eta ihes egite horrek berak pentsarazten ziola zaldun hartaz amoros zela. Hortaz, debekatu egin zion harekin mintzatzea berriz, jendaurrean nahiz bakarka, eta segurtatu zion hala egiten zuen lehen aldian pietaterik eta urrikalmendurik gabe hilen zuela. Oso gogo onez onetsi zuen hori damak, bere buruari aginduz ez zela berriz hain ergela izanen.
‎Alferez edo ejertzito burua izateaz gainera, Naiarako jauna zen, tenentziarik garrantzitsuena. Hala ere, jaun Fortun Santxez, Eneko Baskoniako lehen erregearen ondorengo zuzena zen, lehenengo errege leinukoa, Senbeno bezala eta familia kontuak zituen harekin mintzatzeko. Fortun zaharragoa zen, baina orduan ere gaztea.
‎Horrek, ordea, ez dirudi Vladimir Putin Errusiako presidentearen jarrera aldatzea eragingo duenik. Eliseoaren arabera, Emmanuel Macron Frantziako estatuburua eta Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra harekin mintzatu ziren atzo, eta Errusiako agintariak ez zien gerra gelditzeko asmorik helarazi.
‎" Posible denean idazten hastea publikoak gure sineste berak dituela, idazlea erlaxatu daiteke pittin bat eta bide normalagoak balia ditzake harekin mintzatzeko. Baina jakinez gero ez dituela sineste berak, orduan idazleak erakutsi behar du bere ikuspegi propioa talka eginez:
2023
‎Laborantzako lur batzuen gozamenik gabeko salmentaren berri jakin ondotik, protesta bikoitza egitea erabaki dute Lurzaindiak eta sindikatuak. Elkarretaratzea egin dute Makean (Lapurdi) eroslearen etxean, eta notariak Baionan duen bulegora jo dute harekin mintzatzeko. «Salmenta hautsia da», adierazi du Dominique Ameztoi Lurzaindiako buruak notarioarekin bildu ondotik.
‎Laborantzako lur batzuen gozamenik gabeko salmentaren berri jakin ondotik, protesta bikoitza egitea erabaki dute Lurzaindiak eta sindikatuak. Elkarretaratzea egin dute Makean (Lapurdi), eroslearen etxean, eta notarioak Baionan duen bulegora jo dute harekin mintzatzeko. «Salmenta hautsia da», adierazi du Dominique Ameztoi Lurzaindiko buruak notarioarekin bildu ondotik.
‎Horretarako frantziparrari galdatu dio laguntza, Europako erdialdetik Frantzian eta Ipar Euskal Herrian barrena heldu den haize hotz horri. Hego haizea harekin mintzatu eta baietz erran dio, eramanen duela aro bidaiaria Hondarribiraino. Lehenik eta behin, frantziparrak Urruñan barrena igaroarazi du, eta aitzinera joanik, Bidasoa eta muga zeharkatu eta, Irungo Behobia auzoan gaindi, Mendelu auzoan atzera ere eskatu dio hego haizeari eztiki bultzatzeko, Hondarribiko kultur etxera iritsi arte.
‎Eta sukaldariarengana itzuli zuen burua, harekin mintzatzeko:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia