Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 149

2000
‎Zazpi lekutara heltzen da ontzia: sorlekua edo abialekua baina baita helmuga ere ze Kavafis poetak dioen bezala eta honetan Sarrionandia estu estuan jarraitzen zaio" eduki ezazu beti Ithaca zeure buruan/ hara heltzen zarenean bete baita zure fatua". Berehala dator Paris mitikoa, imajinazioaren sormen hori; geroago Grezia, Lisboa, Irlanda, Praga eta, amaitzeko, erbestea.
‎" Eta...?" Eta erregeordeak bertze irri bat eskaini, eta erran zioan: " Zure demanda oso ere kontuan edukitzekoa iduritu zaigu, zeren eta, ikusirik zer arrakasta izan duzun zeure Laiotzako olarekin...", eta hara heldurik isildu egin zuan.
‎Andazarratetik Aizarnazabal gertu genuen oso. Nahikoa lo eginda ere, erraza genuen biharamun eguerdirako hara heltzea. Horretaz pentsatzen aritu nintzen loak hartu aurretik, Lauaxetaren zurrunga leunak aditzen nituen bitartean.
2001
‎Ez zekiat eskutitz hau iritsiko zaian, ze bazekiat, hire arrebak helbidea ematean propio esplikatu didalako, San Cristobal de las Casasen pasa behar dituzuen lehendabiziko bost bat egun horien ondoren Chiapaseko oihanean gordetako herrixka koxkor batera zoaztela, eta hara ez dela posta zerbitzua ailegatuko. Beraiek ere nahiko lan izango dute hara heltzen, esan zidak hire arreba Ainarak muturra okertuz.
2002
‎Baina goiz haretan, ohi neban zarrada hari, beste gehitu jakozan. Bata," Bizkaia sakona", edo" Bizkaia barru barrutik" izentzat aukeratzean artez genbiltzalakoa, bada han aldiak aldi bizkai gizonaren sakontasuna susmetan gendualako; hantxe, bitarte haundi hori, Joxe Migel Barandiaran jaunak hara heldu eta bere lur zulatzeak, bederatzi metro goitik behera sakonduak, 30.000 urte baino gehiago adierazoten ditue ta.
‎Loretegiko tabernatxoa irikita zegoen, ni hara heldu nintzenean. " Morris" berria erosi nuen.
‎3. Lehen aipatu ditugun arrazoiak direla-eta, jakin badakigu gurea baino iritzi sendoagorik badagoena, euskal unibertsitatearen zer nolakoaz eta hara heltzeko egin beharreko pausoez dihardugula. Dena dela, gauza bat nabarmendu gura genuke:
2003
‎Bai, Urretxun (Gipuzkoa) ere biltzen ziren, hango ikastoletako arduradunekin. Baina urrun zegoen eta, Gobernuak salbuespen egoera aldarrikatzen zuenean, zail zuten hara heltzeko. Beraz, 1968tik 1972ra bitartean, Euban bildu ohi ziren berrogei bat lagun.
‎Fitxa bat eskatu eta Txomin telefonura abiatzen da. Toki guztia jendez bete beterik dago eta hara heltzeko ukondoz bultzatu behar du.
‎Baina berehala ohartu nintzen trufaka ari zela, eta, Gervasio kapitainak aipatu izan zigun gure benetako zatorra zela. Antza, bera batik bat Hendaiatik irten, edo hara heltzen ziren espresetan azpilanean aritzen zen. Muga igaro nahian zebiltzan urdezorrien mugimenduak zaintzen, edota haien berri ematen.
2005
‎Gurasoenera itzultzeko asmoa zeukan oraindik. Gero, hiri kaskora oinez jaitsi, eta behin hara heltzean, aurkitutako lehen zabor ontzian utzi zuen, paperezko poltsa eta guzti, bihotz itxurako izotz koxkorrak egiten zituen plastikozko kubitera, oraindik jakako barruko patrikan zuena.
2006
‎Hasteko, oraindik argitu gabe dago gizakia noiz iritsi zen kontinente hartara. Colon hara heltzean zenbat biztanle zeuden ere eztabaidatzen da, eta tarte handiak daude batzuen kalkuluetatik besteenetara. Baina mito batzuk jadanik erori dira seguru.
‎Maite dauka han zain. Eta hara heltzeko irrikan dago. Hara heldu, itotzen duen girotik ahalik eta lasterren ihes egiteko.
‎Goiz esnatu nintzen hara heldutako lehen goizean. Gelako leihotik baso eta inguru malkartsuak bistatu nituen, baita bezperan magalean hartu gintuen ibaia ere, urrun, orain ezkerrera, orain eskuinera, jolasti.
‎izeba Margariri entzun nioan inoiz. Ziurrenik batak besteari pasatzen zioan etxera joatean, hara heltzean irakurriko zian, eta erantzuna bertan idatzi, hurrengo irteeran besteari pasatzeko. Horrela ez zitean posta zertan erabili.
‎– Bai, baina ez berak esan zian moduan, ez. Hemen Bilbon antolatu zuten konbate batera deitu zidatean, eta hara heldu eta badakik zer ikusi nian. Aurreko egunean KOz galdutako morroi koipezaku bat ipini zidatean aurrean.
2008
‎Bizi baldintza tamalgarrietan iraun zuten, gaixorik eta gosez. Gerraosteko kapitulu beltza da hau, nahi baino gehiagotan historiak ezkutatu duena.Harriturik gelditzen ziren hara heltzen zirenak. Tren bagoi ziztrinetan Espainia osoa zeharkatu ostean, mendi malkartsuen eta itsasoaren artean, kartzela itxurarik ez zuten etxetzar batzuk izaten zituzten aurrez aurre.
‎Autoz joan gara Kordoba hiriburutik El Cabrilera. Pare bat ordu behar izan ditugu iristeko, eta, bidea ezagutzen ez duenarentzat, ez da zeharo erraza hara heltzea, mendialdean galduta baitago. Inguruak nahiko itxura basatia du; horregatik, gerturatutakoan, nabarmen ageri dira Enresaren instalazioak.
‎kenduta, ez zen 1919an beste iritzi bakar bat ere agertu Euzkadi egunkarian euskaraz Akademia nolabait kritikatuz. Eta hor ezin aipa daiteke zentsura arazorik, euskal atala, hara heltzen ziren gutunak barne,. Kirikiñok, kudeatzen baitzuen.
‎Banekien Kuzkotik hurbiltzen ari ginela. Ez nuen gogorik hara heltzeko, zeren, han, gizakien sakrifizioak ez egitea zaila izanen baitzen. Erabaki nuen ez gehiago horretan pentsatzea, Nacorekin gelditzen zitzaizkidan momentuak baliatzeko gisan.
2009
‎Idotzindik aurrera segituz gero, Lekaun ingurua da mugarria. Iruñetik Jakarako N errepideko paisaia oso eberdina da hara heldu baino lehen eta haren ondoren. Eguna eta gaua.
‎Helmuga ez, hara heltzeko bidea duzu helburu. Helmugarik gabeko bidea ez da kamutsa?
2010
‎Aterpe baten itxura zuen, teilatuan traineru bat zuela, eta traineru horretan lau arraunlari bere arraunekin. Buzoiaren barruan koaderno bat eta boligrafo bat jarri genituen, hara heltzen zirenek beren sentsazioak edo nahi zutena idatz zezaten.
‎Suhiltzaileek 10 minutu baino gutxiago behar izan zituzten hara heltzeko, baina etxea sutan zegoen jada, eta ezer gutxi egin izan ahal zuten sugarren bortizkeria galarazteko.
‎Bidaiariak, han urrun, ttipi ttipi? hara heltzear. Gaua sartua ja.
‎Ez dugu ibilbide osoa prestatzen. Ez dugu pentsatzen hau izan behar dugula edo hara heldu behar dugula. Urte askoan ezinezkoa iruditu zaigulako, beharbada.
‎Baina, egiaz, ezin daiteke turismo gogoz ibili. Diranak dirala bidaldiko orduak eta galdutako gauak, hara heltzean, prest eta zoli egon behar da eta euren programa trinkoa bete, gelditu barik, batzarrak, ospakizunak, alkarrizketak, erabagiak, batetik bestera, hilabete, bi nahiz hiru jarraian. Holan be, osasunak lagundu ezkero, bizikizun pozgarria eta atsegina da:
‎Horretaz gain," munduan metro karratuko etxe orratz gehien dituen bigarren hiria da, Manhattan eta gero" eta" Europako skylinerik harrigarriena du", kontatu dit nire bidaideak harro. Ez nintzen sekula Benidormen egon; autobusa hara heldu denean hotzikarak sartu zaizkit, eta susmatzen banuen ere, gizonak eta nik oso balio desberdinak ditugula konfirmatu dut nire baitan.
2011
‎Modu anarkikoan aritu da gizona ganbarako traste zaharren artean, eta atzeratu egin dio horrek aurkikuntza. Bere buruari helmuga jarrita baina hara heltzeko bide argirik diseinatu gabe jardun du trasteen artean: egun batean, paper batzuk; beste batean, arropa zahar batzuk; hurrengoan, haritzezko kutxaren pipia akabatu guran.
‎Antonio Zarretak azaltzen duenez, hara heldutakoan, segituan bildu ziren La Girandole ra Hendaiako Nacho Enea ko eta La Grand Frégate ko lagunak. Gauerdian heldu ziren Campoamor ontzikoak.
‎Daraman motorrak deskantsua behar duela aitzakia hartuta, Capbretonera bildutako zaharrenekin bideratu du Aierbek hitz aspertua, hara heldu bezain pronto. Landetako pinudietako lan moduez eta egoeraz arduratu da.
‎dugu harrapatu hara heldu baino lehen.
‎Baina, zertako ote hori? Nekez sartuko zait gogoan ziloa hara heldu duenez jakin nahiz dabilela. Den lekutik ere ikus dezake ez dela oraino hartan.
‎Mapan begiratu nuen non zen toki hori. Iruñetik autoz sei ordu behar ziren hara heltzeko. Zorte pixka batekin, haiek itzarri baino lehen harrapa nitzakeen.
2012
‎Adibide zehatz bat jarri du abokatuak. Azaldu du gaztetxearen barruan zeuden 26 lagunei agintearen aurkako atentatua lepora diezaieketela, ertzainek adierazi dutelako hara heldu zirenean eraikinetik hainbat objektu jaurti zizkietela: komun bat, burdinazko hiru metroko hodiak, zementu zakuak...
‎Komunerantz aldendu da, korrika ia, burua oinak baino aurreratuago beti bezala, hara heltzeko urgentziaz. Atzetik begiratuta, konkorra duela ematen du.
‎Arriandin, Juanito hara heldu baino urte bi lehenago, 1957an, sortu zan ezpata dantzari taldea. Urte batzuk geroago, horko kide batzuk talde barriak eratu zituen.
‎Gatazka horiek Iparraldeko euskal lurraldeetaraino heldu ziren.Joana Albretekoak negoziazio luzeak abiatu zituen Parisen, bere semea, Henrike IV.a izanen zena, Margarita Frantziakoarekin (Katalina Mediciren hirugarren alaba) ezkontzeko. 1572ko abuztuaren 18an ezkondu ziren, baina Joana III.a Albretekoa ez zen hara heldu, 1572ko ekainaren 9an hil baitzen Pariserako bidean, Katalina Medici ren aginduz pozoiturik, omen.
‎lehena, hemeretzigarren mendeko balore eta estrategiak zaharkituak gelditu zaizkigula; bigarrena, demokraziak dituen balio humanistak positiboak direla, eta uzten dizkigun libertate guneak imaginazioz eta efikaziaz baliatu behar ditugula. Baina, estatuaren aurkako jazartzea ezin bazter daiteke, eta menperatuen batasunean indartuko den iraultza.. goiz ala berandu hara heldu da, zerbait izan dezagun.
‎Baina gertatzen ari dena ikusirik, demokrazia da bilakabide guztien termino garrantzitsuena. Beraz, hara heltzeko trantsizio bideak ikertzeko, zilegi bekigu denak elkarrekin ikustea.
2013
‎Agurtzeko garaia, beraz. Blanc ezkutatuz zihoan aterpetxea bailitzan, kostatu zitzaigun hara heltzea. Baina behin muinotik ikusita, paradisua dirudi.
‎egun batean, herren bat iritsi omen zitzaion makila baten gainean, eta santoiak zango osasungabea ukitu, eta istantean sendatu omen zen, baita mendia ziztu batean jaitsi ere; bertze egun batean, ikusmena berreskurarazi zion itsu bati; baina miraririk miraritsuena bertze bat izan omen zen: bazegoen, izan ere, xeik bat, seme nagusia hilzorian zuena eta, mila erremedio probatu ondoren, santoi beltzarengana joatea erabaki zuena, bi zaldi hartuta; baita, hara heldu ahala, ermitauari bere mezua jakinarazi ere: –Semea hilzorian daukat eta zuk ez bertze inork osa dezake.
‎«Donibane Lohizunen, berriz, Telesforo Monzonen emaztea zegoen errepide erdian gorpuaren zain», oroitzen du aitak. Mugaraino ondo joan zen dena, baina behin hara helduta, Guardia Zibilaren auto ugari zituzten zain. «Hileta autoa inguratu zuten euren autoekin; ziztu bizian autobidera sartu ziren, eta gu mugan atxikita eduki gintuzten», kontatu du arrebak.
‎Hori guztia F. koronelaren belarrietara iritsi zen, eta, arriskuaz jabetuta, B.etik abiatu zen haien arrastoa bilatu nahirik. Claphameraino erraz hartu zien zantzua, baina ez asago; izan ere, hara heltzean Wickham eta Lydia alokairuzko kotxe batera aldatu ei ziren, eta Epsomeraino eramandako posta zaldiak bertan utzi. Horren ostean Londreseko errepidean ikusi zituztela besterik ez dakigu.
‎Erabaki hau 2002an hartu genuen. Ez zitzaidan batere gogorra egin, bueltatuko nintzela uste nuelako, baina hara heldu ginenean segituan topatu genuen lana. Ni Philips lantegian hasi nintzen lanean.
‎egun batean, herren bat iritsi omen zitzaion makila baten gainean, eta santoiak zango osasungabea ukitu, eta istantean sendatu omen zen, baita mendia ziztu batean jaitsi ere; bertze egun batean, ikusmena berreskurarazi zion itsu bati; baina miraririk miraritsuena bertze bat izan omen zen: bazegoen, izan ere, xeik bat, seme nagusia hilzorian zuena eta, mila erremedio probatu ondoren, santoi beltzarengana joatea erabaki zuena, bi zaldi hartuta; baita, hara heldu ahala, ermitauari bere mezua jakinarazi ere: " Semea hilzorian daukat eta zuk ez bertze inork osa dezake.
‎1775ean, Juan Bautista de Ayalaren San Carlos San Franciscoko Golden Gate zeharkatzen zuen lehen ontzi europarra bihurtu zenean, Vicente de Santa Maria ontziko kapilaua zen. Jose de Murguia Monterreyn zen 1776an, Juan Bautista Anzaren espedizioa hara heldu zenean San Franciscon lehen kokalekua ezarri behar zuen kolono taldearekin. 1792an Vancouverrek San Francisco bisitatu zuenean, Marti' n de Landaeta fraideak egin zion ongietorria.
‎* Frai Marcos de Niza Cibolako hirien laudorioak kantatuz itzuli zen bere espediziotik Mexikora, Tenochtitlan handia (Mexiko Hiria) baino ere hiri handiagoa aurkitu zuela esanez, hango biztanleek urrezko nahiz zilarrezko baxerak erabiltzen zituztela, eta turkesekin, perla erraldoiekin, esmeraldekin eta gisa bereko beste bitxi batzuekin apaintzen zituztela etxeak. Urte batzuk geroago Francisco Vazquez de Coronadoren espedizioa urtebeteko ibilaldiaren ondoren hara heldu zenean, frai Marcos gidari zela, handia izan zen ezustekoa: " y como vieron elprimer pueblo que fue Gbola, fueron tantas las maldiciones que algunos echaron a Fray Marcos cuales Dios nopermita le comprendan".
‎Hitzok osabari bota zizkion mutilak hara heldutakoan. Eta ni zer?
‎Lehiatsua duk egoera. Arrazoia dun, ihardoki zuen Josepek. Bihar edo etziko nahi badugu hara heldu, joan behar dinagu orain berean; bide luze bat geratzen zaigun. Hire 4X4 arekin ez diagu bidea eginen. Ez luzaz, mendi eta oihanetik behar dinagu pasatu. Erregik apaldu zuen boza bere amodioari, ahapeka, xehetasun batzuk emaiteko. Euria ari duk. Ez, orain ez, uste dinat ekaitza amaitua dela.
2014
‎Gainera, biok jaso dugu laguntza eta babes zabala geure ibilbidean. Orain, esate baterako, Saran daukat neure lantegia eta iaz, urriaren 1ean, goizeko 11etan hara heldu, eta arratsaldeko hiruretan etxean neukan ikastolako guraso bat ate joka, Marie Pierre Pradere, lehenbiziko bi asteetako lan programa eskuan zuela: egunero, goizean, pertsona bat izango nuen elkarrizketatu zain; bazkalondoan, beste bat.
‎Kanpoan aparkaturik dagoen autoa hartu eta muinoko etxerantz abiatu da. Oso urruti ez egon arren, gau beltzak bazter guztiak hartuak ditu Lazaro hara heldu denerako, lur emaileak mantso gidatzen baitu autoa.
‎• Apeza zer den Iñaziori ikasirik badoa gure Larzabal ttipia Uztaritzeko seminariora bere Betizu ttipia gogoan eta hara heldu orduko Lafitte erakasle euskal gramatika besapean.
‎Borroka horretan ere sartu zen. Hiru misionest igorri baitzituen Tombouctou, Marokarateko esklabo merkatu nagusira, lepoa moztu zieten hiruei hara heldu aintzin.
‎Bai, hara heldu ziren eta leihotik begiratu zuten eta Zer?
2015
‎Sekulako etxea omen du kantariak itsas ondoan, Dublineko hegoaldeko Dalkey izeneko auzo zoragarrian. Erraza omen da hara heltzea, trena hartuta bidaia laburra baita Dalkeyrakoa. Ciaránek esan duenez, Irlandara bueltatu ohi da Angus urtero uda partean, mundu osoan zehar egiten dituen bira nekagarrietatik atseden hartzeko.
‎Eta Telmori ere kosta egiten zaio sinestea. Egun bat bai egun bat ez janarazten dizkioten pilulek memoria lainotzen diote, eta akorduan dituen hara heldu aurreko irudi lausoak ez zaizkio oso lagungarri. Jakin nahiko luke nola ailegatu diren paper horiek bere poltsikora, zergatik iritsi ziren orain beti aldean daramatzan urak higaturiko harri haiekin, nola jakin duen lagunak bera han dela, bizirik erdi lurperatuta.
‎Ezkerrera egin beharrean aurrera segi beste erremediorik ez zuen, mendi aldera. Gutxi gorabehera bostehun bat metro zituen hara heldu aurretik, baina han aukera bat izango zuen gutxienean.
‎–Azken batean, jarraitu du Xk tonu barez?, bere segapotoaren zenbakia bazeukaagu, hara heltzean deituko zieagu eta euren pisuan elkartuko gaituk. Eta kito, hi.
‎Esate baterako, Londresko parke hartan bat egiten zuten fikzioak eta errealitateak. a) Fikzioa: aireportutik aireratutako hegazkinean doan emakumezko bat irudikatu du alargunak, eta alaba Londresen duela, eta Peter Pan-en brontzezko irudiaren ondoan egindako argazkia bidali ziola hark amari hara heldu berritan, eta irribarretsu ageri dela hartan, zoriontsu. b) Errealitatea: bere emazte zenaren argazkia dakusa alargunak, Regent, s Park en ia zortzi urte lehenago egina, eta irribarretsu ageri da, zoriontsu.
‎Niri erdi euskaraz erdi okzitanieraz hitz egiten zidaten; ni frantses traketsean zuzentzen nintzaien. Kanpineko ohiko bisitaria izana nintzen; aitzineko egonaldi batean kanpalekuko patroi zaharrak Darwinen Vyage cf the Beagle mailegatua zidan; liburua bere jabeari itzultzeko asmoz ekarria nuen arren, ez bueltatzea nahiago izan nuen; hara heltzerakoan ez emakumeak ez gizonak ez baininduten ezagutu. Lehenengo aldiz agertzen nintzen ni bakarrik; ezagutzen zituzten nire bikotekide eta bi alaba gabe.
2016
‎–Behin hara helduta, zer egin. Zer esan?
‎Ene puska guztiak bildurik, maleta bizkarrean hartu eta, oinez joan nintzen Jatsuko tren geltokiraino. Baina, hara heldu eta, geltokiko etxekoandreak erran zidan trena joana zela. Zepo batean atzemana bezala sentitu nintzen!
‎1862ko abuztuaren 9an Izoriako sakristaua, egunero bezala, elizara joan zen egunsentian kanpaiak jotzera. Hala ere, hori ez zen egun arrunta izan, hara heltzerakoan zerbait ezohikoa topato zuelako: elizako ateak zabalik, gauzak zoruan.... baina apaingarriak, kalizak eta zilarrezko gauza askoren desagerpena izan zen larriena.Ez dakigu nola jakin zuten gauez kanpotik etorritako bost zaldizkoak izan zirela errudunak, baina hori esan zioten Amurrion zegoen Guardia Zibilako Tenienteari.
‎Galdetu nahi dut Ba Eguraldia izan denez Aizue. Egia esan, hara heltzen garenean gustatuko litzaidake zuekin bakarrik egotea gauza bati buruz hitz egiteko.
‎Erraza da hara heltzea.
‎Eta hara heltzeko modu bakarra
2017
‎bakarrik emazteak ziren haietatik baztertuak. Eta azken urte hauetan haiek ere haizu badira dantzatzera, hara heltzea ez da dantzaldi airos bat izan, borroka aski latza baizik, protagonistek dioskutenez.
‎Batek baino gehiagok esaten dit, baina oker zaudete. Jendearen laguntza bai, behar izan dut hona edo hara heltzeko, inoren besotik helduta ikusiko ninduzuen, badaezpada, inork nahigabe bultza eta eror ez nendin. Baina bi makuluren gainean ez naiz ibili ni.
‎Subjektu (post) identitarioa promes egin du identitatea erdietsiko duela, baina oraindik ez zaio ordua heldu promes hori kunplitu ote duen egiaztatzeko. Promes hori dena da berarentzat, horren kunplitzeak egingo baitu nor, baina oraindik ez da hara heldu, bidean dago. Guk, gainera, badakigu ez garela hara sekula helduko; baina baita promesa bazter uzterik ez daukagula ere.
‎galdetu zuen mutiko baten ahotsak barrualdetik. Baina, Asle ez zela konturatu zenean, txundituta geratu zen, inork ez baitzuen hara heltzea lortu. Leku hartako jende gehienak kobazuloaren sarrera ikusita ez zen barrura sartzen eta besteek Tutiren ahotsa entzun eta beste pasabidetik joaten ziren.
‎Eta hala, ikusiko dituzu jende tailu batzuk, neurria betetzeaz kontu gutxi eginik, abiadura handi batekin bekatu gehiago egitera abiatzen eta erdutzen direla, eta hain zinez eta deliberatuki, non iruditzen baitzaie ezen ja han direla eta deusek ere hara heltzetik ezin gibela ditzakeela.
‎Ez da ahaide adiskiderik hara heltzen, baina bai Aingeru begirailea. Hark edukitzen dio on; hura dagokio aldakan; hark ez du uzten gorputzean dagoen bitartean.
‎Nirea heldu zen aurrena. Orduan hara heldu ginen, eta orduan itzalak joanak ziren. Lore bat zegoen botilan.
‎Dena dela, badu zentzua Deba ibarra azpieuskalki berezi batean sartzeak, Bonapartek egin zuen bezala. Alde batetik, Bizkaian egindako berrikuntza asko ez dira hara heldu; bai, ostera, Gipuzkoan eta Euskal Herriko erdigunean egindako batzuk. Hala eta guztiz ere, txikia eta graduala da ibar horretatik Lea Artibai eskualdera eta Durangaldera dagoen aldea.
‎Esan égoten inderra ara élduteko ure ta labadérora yóte siren, ez zen egoten [vs ez zegoen] indarra hara heltzeko ura eta labaderora joaten ziren?
‎Xabier Minari Mexikon Francisco Xavier deitzen zioten hara heldu aurretik ere, eta izen horrekin geratu zen hango oroitarri eta oroigarri guztietan, baina egia esan Francisco izena lehenengoz Sevillako Gazeta del Gobierno egunkariak erantzi zion 1809ko azaroaren 14an, hots, gerrilletan hasi eta handik gutxira. Aurrerago beste egunkari batzuek ere modu bietan izendatzen zuten:
‎Xabier Minari Mexikon Francisco Xavier deitzen zioten hara heldu aurretik ere, eta izen horrekin geratu zen hango oroitarri eta oroigarri guztietan; baina egiazki, Francisco izena lehenengoz Sevillako Gazeta del Gobierno egunkariak erantsi zion Xabierri, 1809ko azaroaren 14an, hots, gerrilletan hasi eta handik hilabete gutxira. Martin Xavier, benetako izena ahaztu bide zitzaien.
‎Aldez aurretik erabaki bezala, denek behar izango zuten bat egin Port auPrincen, eta horrela egin zuten. Baina hara heldutakoan, Minak ikusi zuen aldez aurretik bidalitako itsasontziak ekaitz batek hondatu zituela itsas bidaian: fragatak kalte handiak izan zituen eta goleta hondartu zen kostaldean.
‎Mina hara heldu zenean, Aury gotorlekua eraikitzen ari zen, eta Minak handik gertu kokatu zuen bere kanpamentua. Komodoroak Minaren eskuetan jarri zituen espediziorako behar zituen gauza guztiak:
‎Juan Echeandia Nuevo Santanderreko gobernadoreari. Aury komodoroak Pozo kapitaina preso zeukan Galvestonen Mina hara heldu zenean eta, Pozok zioenez, hainbat nafarrekin hitz eginda jakin zuen Minaren egitasmoak zein ziren. Otsailaren erdialdean Pozok eta atxilotutako beste hiru gizonek Galvestonetik ihes egin zuten Auryri lapurtutako goleta batean, eta, Mexikora heldutakoan, Echeandia gobernadoreari Minaren mugimenduen berri eman zioten.
‎Gerra hasi aurretik, Moreno Lagoseko erregidorea izan zen eta, Mina bazetorrela jakin bezain pronto, Xauxillara bidali zuen mezulari bat Gobernu Batzordeari horren berri ematera, herri hartan biltzen zirelako Mexikoren Kongresutik geratzen ziren azken ordezkariak. Morenok hiru urte zeramatzan toki hura defendatzen, baina hara heldu ahala Mina konturatu zen toki hark gabezi handiak zituela eta nekez iraun zezakeela zutik errealisten eraso gogor baten aurrean. Leon hiritik mila metroko altueran kokatuta zegoen, Comanja mendigunearen goiko aldean.
‎Minak insurjentzia sustatzeko hiriak hartu behar zirela uste zuenez, hara joan zen uztailaren 27ko arratsaldean, bostehun oinezkoren buru, kanoi txiki batez eta zaldizko gutxi batzuek lagundurik. Minak ez zekien aurreko egunean Liñanen dibisio oso batek Leon hartu berri zuela, eta, insurjenteak hara heldu orduko, errealistek kanoi ukaldiez eta fusilen desarra trinkoez hartu zituzten. Hala ere, hirian sartzea lortu zuten eta kuartel batez jabetu ere bai; baina biharamun goizean Leon utzi behar izan zuten, errealistei errefortzuak heldu zitzaizkienean.
‎Mina Remediosetik irten baino lehen, hara heldu ziren Sombrerotik bizirik alde egindako insurjente batzuk, eta orduan nafarrak jakin zuen zer gertatu zen gotorlekuan bera kanpoan egon bitartean. Egun batzuk geroago, irailaren 1ean, Bajioko hainbat herritan ibili ondoren, Tlachiquera etxaldean aspaldiko partez elkartu ziren Pedro Moreno, Encarnacion Ortiz, Jose Maria Lizeaga, Xabier
‎Urriaren 24ko gauean, Minaren gizon guztiak Guanajuatora sartu ziren hiriaren iparraldetik Valenciana meategiaren aldetik. Gauez, isiltasun handiz bizkor joan ziren hiriaren erdiguneraino; baina hara heldu aurretik, kanpoaldeko Positos kalearen inguruan, zaindarien talde txiki batek ikusi eta alarma jo zuen. Errealistek defentsa azkar prestatu zuten eta plaza nagusiaren erdian kanoi bat kokatu ere bai.
2018
‎Istripuen berri izaten zuen inork baino lehenago, motorrean joaten zen eta anbulantzia baino lehenago iritsi. Kontatzen zuen behin baino gehiagotan hara heldu eta gorpuak eta zaurituak mugitzen zituela berak nahi zituen argazkiak egiteko. Nik esan nion ez zela argazkilaria, putakume nazkagarria baizik!
‎" Inork ez du hil nahi. Zerura joan nahi duenak ere ez du hil nahi hara heltzeko. Heriotza denok partekatzen dugun patua da.
‎Lilyhammerera, hain zuzen. Bere ustez, leku hori paradisua da, baina hara heltzen denean konturatzen da sekulako hotza egiten duela eta alde handia dagoela berak izandako bizitzaren eta bertako herritarren bizimoduaren artean.
‎Ilargiari begira, suziriak eraiki genituen hara heltzeko.
2019
‎Bidean Haakonssonek basati gidatu zuen. Prisa zuen hara heltzeko, nolabait zerbait garbi ikusteko aukera paregabea izango balu bezala zegoen. Muskulu guztiak tentsioan antzematen zitzaizkion, estu.
‎Eta hirurok Anoetara eramango zituèn busera igo, hara heldu, eta hantxe jaitsi ziren, estadiora bidean jartzeko, oinez, Klarak Josetxo katetik lotuta zeramala; Anoetako sarrerako atera iristean, berriz, Klarak besoetan hartu zuen txakurra. Atean bospasei pasabide zeuden, bakoitza ezker eskuin jarritako hesi batzuek mugatua eta atezain batek zaindua.
‎Erregeari hagitz ona iruditu zitzaion aholkua, eta hantxe bertan izendatu zuen Mem Ramires mendebaldeko fronteko kapitain, gainerako buruzagien izendapena geroko utziz, Niri dagokidanez, errege naizen aldetik, berezkoa eta beharrezkoa denez, zuen guztien burua naizenez, armada zati bat nire aginte zuzenaren pean hartuko dut, Monte da Graçan geldituko denarena, hain zuzen, hantxe paratuko baita kaserna nagusia. João Peculiar artzapezpikuaren txanda iritsi zen orduan, zeinak hitza hartu baitzuen esateko Jainkoari ez litzaiokeela ongi irudituko Lisboa hiria hartzeko egingo zen gatazka hartako hildakoak mendi eta ibarretan nolanahi lurperatzea, eta, aitzitik, kanposantuan eta kristauki lurperatu zirela, eta, hara heldu eta gero zenbaitzuk hilak zirenez, gaixotasun edo liskarren bat zela medio, eta hortik zehar lurperaturik zeudenez, kanpamentutik kanpo, egokia zela hilerria leku honetan bertan sagaratzea, izan ere hilerrirako erabiltzen hasia baitzen. Orduan Gilberto ingelesak hitz egin zuen, kanpotarren izenean, argudio hau emateko, alegia, ez zela duin izango, nahasia baizik, aipatu hilerri horretan portugaldarrak eta gurutzatuak elkarren ondoan ehorztea, zeren gurutzatuek, Jainkoaren borondatea bazen bertan bizia ematea, martiri titulua baitzuten inondik ere, orain itsasotik zehar Lur Santura abiatzen zirenen artean hilko zirenek martiritza agindurik zeukaten gisa berean, eta horregatik, bere iritzian, ez zen hilerri bat sagaratu behar, baizik eta bi, hildako bakoitza bere pareko defuntuaren ondoan geldituz.
‎Leihoa! Ez bat eta ez bi, aulki baten laguntzaz saiatzen da hara heltzen. Alferrik ordea.
‎Ikusi duzu The Wire? Beldur puntu batekin nengoen, baina hara heltzerakoan pila bat gustatu zitzaidan. Portu txiki bat dauka, eraikin altuak, AEBak, finean.
‎Lortu zenuen baso horretara joatea? Bai, baina hara heldu nintzenean gaixotu egin nintzen. Osasun arazoengatik hiru hilabete egon nintzen basoan.
2020
‎Hasieran, aita hil berritan, alargun bizitzaren hastapenetan, ez zion Euskal Herrira bueltatzeko burutazioari jaramon handirik egin, amari pasatuko zitzaiolako segurtasuna zuelako. Amak bizitza ia osoa egin zuen San Petesburgon eta ez zuen ordura arte jakin hara heldu aurreko oroitzapenek ama hainbeste zamatzen zutenik. Batzuetan, baina oso gutxitan, pertsona nagusi guztiek egiten duten moduan, txikitako kontuez mintzatzen zen:
‎Gaur berandu esnatu naiz, eta pisukideak autoa utzi dit, ez nintzen lanera garaiz helduko bestela. Behin hara helduta, ondo joan da dena. Koronabirus zirkuituko kontrolean aritu naiz lanean, eta oso jende gutxi etorri zaigu:
‎gu hara heldu arte
‎43. Esklabotza edo erdiesklabotza gizarte zibilizatuen ongizatearen oinarrian egon da beti. Gandavoren liburuan, Brasilgo lurralde ia hutsetara bizitzen joatea proposatzen zitzaion jendeari, batez ere pobreei, behin hara heldu eta lauzpasei esklabo merke erosita, atseden ederrean, lasai eta zintzoki bizitzeko:
‎Bila nazazu hara heltzean, ados?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia