2015
|
|
Batez ere aitor entzulea eskarmentu gutxikoa eta beldurtia denean, eta berberak komunikatzen jardutera bultzatzen badu, airatzera dator oso isilpean egon behar zukeena, eta arima hau pertsegitua eta samindua izatera; izan ere, isilpean dagoela uste duenean, bala bala dabilela konturatzen da, eta hemendik harentzat gauza nekagarriak gertatzen dira, eta Ordenarentzat ere gerta daitezke, garai hauetan gauzak nola dauden kontuan izanik. Beraz, honetan arreta
|
handiz
ibili beharra dago, eta prioreei oso kontuan izateko eskatzen diet; [10] eta ez dezala uste izan ahizpa batek halako gauzak dituelako besteak baino hobea denik; Jaunak komeni dela deritzon bidetik eramaten du bakoitza. Hori Jainkoaren zerbitzari handia izaten errazteko da, nork bere buruari lagunduz gero; baina, batzuetan Jaunak ahulenak eramaten ditu bide honetatik.
|
|
Eta ahizpekin ere gauza bera, larria den zerbait denean; eta tentaldia ote den beldurrez kasurik ez egitea, tentaldia bera litzateke. Baina kontu
|
handiz
ibili behar da (deabruak atzipetu ez gaitzan) bata bestearekin ez erabiltzeko horrelakorik, deabruak hortik irabazi handia atera dezakeelako eta marmarrean aritzeko ohitura sortu; horretaz onerako izango zaionarekin soilik jardun, esana dudanez. Hemen, Jainkoari eskerrak, ez dago hainbesteko arriskurik, etengabe isiltasuna gordetzen delako; baina beti ere ona da jakinaren gainean egon gaitezen.
|
|
– Kontu
|
handiz
ibili behar dela dio, deabrua kontu handiz dabilelako hasitakotik atzera eragiteko.
|
|
Nik noizbehinka izaten nituen hasieretan, eta burua galdua uzten zidaten eta espiritua nekatua, biharamunean eta geroago ere otoitzera ezin itzulirik egoteraino. Beraz, hasieretan kontu
|
handiz
ibili beharra dago, guztia leun leun joan dadin eta espiritua barrualdetik jarduteko prest ager dadin. Kanpoaldekoa saihesten eginahalak egin bitez.
|
|
2 Neskame edo emakume horri dagokionez, buruan sartua dut gezur beltz horiek esanarazten dizkiona ez dela hainbeste malenkonia deabrua baizik, berorren aitatasuna engainatu ahal badu, emakumea bera engainatua baitu; eta horrela, kontu
|
handiz
ibili behar da horretan eta ez joan inola ere haren etxera, santa Marinari (hala dela uste dut) gertatua ez gertatzeko, ume bat berarena zela egozten baitzioten eta asko sufritu zuen. Orain ez zaio komeni berorren aitatasunari sufritzea kasu honetan.
|
|
4 Aitor entzuleari dagokionez, horregatik nintzen ni beldur frai Frantzisko joango ote zen; izan ere, ez probintzialak nahi du beti aitor entzule berarekin aitortzea, ez niri iruditzen zait ongi hala egitea; esan nion nik berorri. Gehiegizko harremanak izatea sentitzen dut; nik neuk emango dut abisua, kontu
|
handiz
ibili behar baita.
|
|
6 Bai zalaparta sortu dutela beste moja horiek ehun errealak direla-eta! Begira zer arrazoi dudan kontu
|
handiz
ibili behar dela bisita hauetan diodanean; izan ere, beste prelatu bat etorri eta gauza handia litzateke nondik heldurik ezertan ez izatea. Haserrearazi nau, hark hain kontu handia ez osatzeko ordaindu ezinik ez zuelako, guztia bere esku zuen-eta.
|
|
– Kontu
|
handiz
ibili behar dela dio, deabrua kontu handiz dabilelako hasitakotik atzera eragiteko.
|
|
Esan dudan bezalakoa ez bada, berriz, hemen dago arriskua, eta kalte handi handia egin dezake berak maite dutela igarriko balu, eta oso itxita dauden etxeetan besteetan baino askoz handiagoa. Zein den ona antzematea zaila delako, arretaz eta kontu
|
handiz
ibili behar da. Maite dutela hark ez jakitea eta inork ez esatea, hori litzateke hoberena; baina deabruak bere maltzurkeriekin estutu egiten du, hala gerta ez dadin, eta aitortu behar duen guztia horixe dela eta aitortzera beharturik dagoela pentsarazten dio.
|