Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2000
‎Baina gure espazio handietan aparte, Euskal Herrian egunero egunero dozena t’erdi baino gehiago erakusketa zabaltzen dira. Batzuk propaganda gutxi eginez; beste batzuk, borondate handiz baina diru gutxiz zaindutako areto zaharkituetan; asko ilusio handiz, beste asko halako edo bestelako kultura zinegotziari beste erremediorik gelditu ez zaiolako. Aurtengo lehen hilabeteotan, esate baterako, gogoan dut Bilboko galerista xume batek Jose Lull pintore valentziarrari eskainitako erakusketa, ez pintore valentziarra zoratzeko modua delako —ez niretzat behinik behin—, galeristak erakusketa antolatzerakoan jarritako ilusioa benetan deigarria zelako:
2003
‎Ondoko kalean aparkaturik nuen autora iristean bakarrik mantsotu nuen pausoa, pausatu zitzaidan arnasa eta hartu nuen beta idaztearen miseriak, maitasunaren gazi gozoak eta gizakiaren umore handiz baina gordintasunez begiratzen dituen ipuin hori bigarren aldiz irakurtzeko:
2006
‎Zerua gero eta ilunagoa ikusteak zalantzak piztu bazizkidan ere, Aintzaneren herritik hain gertu ezin nuela amore eman pentsatu eta aurrera egin nuen. Kezka handiz baina zirrara sarkor batez jaitsi nintzen handik Markinara. Dena zen berria, dena zen misterioa, ez nekien zerekin egingo nuen topo hurrengo bihurgunearen ondoren.
2008
‎–Zu izan zara nire toallaren gainean etzan zarena, esan nuen, baina ahotsa ahul eta mehar atera zitzaidan. Agure pare bat zutitzen ikusi nituen, neke handiz baina zutitzen. Garbi zegoen guztiak emakumearen alde aterako zirela.
‎–Zuhaitz okerrak ere artez daitezke?. Ziurtasun handiz baina irribarre lotsatiz azaldu du Ruedak ideia hura, zuhaitz okerrekiko errespetu falta, begitandu zitzaiola.
2009
‎Teofilo Mariak goitik behera mugitu zuen burua, ez erabakitasun handiz baina, aitaren hitzetan gehiegi sinetsiko ez balu bezala; Teofilo Maria, beraz, etsi antzean zegoen, eta, handik ordu pare batera, motibo bat gehiago izango zuen, aitak esan zionean:
‎Teofilo Mariak goitik behera mugitu zuen burua, ez erabakitasun handiz baina, aitaren hitzetan gehiegi sinetsiko ez balu bezala; Teofilo Maria, beraz, etsi antzean zegoen, eta, handik ordu pare batera, motibo bat gehiago izango zuen, aitak esan zionean:
‎eserleku batean negarrez ari den emakume batena; habia bila zebilela, arbolatik erori zen mutil koskorrarena... Goxotasun handiz baina errealismo zorrotzez azaltzen dizkio kontuok, pasio eta gozamen apartaz.
2011
‎Seme alabak zorroztasun handiz baina maitasun pixka batez tratatzen dituzten gurasoak, haiek hezteko modurik onena dela uste baitute.
‎Muga artifizial hauen kontua are artifizialago gertatzen ziren, hainbat egoera politikotan ireki edo ixten zirenean. Nahiz eta itxiak izan, bertako biztanleria alde batetik besterat diskrezioz, kontu handiz baina naturaltasun osoz iragaiten zen. Beraien eremuak ongi aski ezagutzen zituzten!
2012
‎Kutxa horiez gainera, hogei galoi inguruko upel txiki bat aurkitu nuen edari biziz betea, eta zailtasun handiz baina sartu nuen txalupan. Gela batean moskete batzuk zeuden, eta sutauts adar handi bat barruan lau libra inguru sutauts zuena.
‎Formazioan jarri bezain bizkor, bi taldetan banatu ziren, borroka itxurak egin zituzten, puntarik gabeko geziak bota, ezpatak atera, ihesi eta atzetik jarraika ibili, eraso egin eta erretiratu, eta sekula ikusi dudan instrukzio militarrik onena erakutsi zuten denbora laburrean. Zeharkako makilek babesten zituzten zaldizkoak eta zaldiak plataformatik eror ez zitezen; eta Enperadorea hain pozik zegoenez, denbora pasa hura zenbait egunez errepikatzeko agindu zuen, eta behin, gora altxa nezan nahi izan zuen, berak aginduak emateko; eta eragozpen handiz baina lortu zuen Enperatriza bera ere konbentzitzea nik esku aulkian eduki nezan plataformatik metro pare batera, handik ekitaldi guztiaren ikuspegi osoa izan baitzezakeen. Nire zorionerako, ez zen istripurik gertatu denbora pasa hauetan; behin bakarrik kapitain baten zaldi sugartsuak zoruari ostikoka zuloa egin zuen sudur zapian eta, hanka behera sartu zitzaionez, gainekoa eta biak erori egin ziren; baina berehala lagundu nien biei, eta, zuloa esku batez estalirik, besteaz jaitsi egin nuen talde osoa, gora jaso nuen era berean.
2015
‎Belarriak ipini nituen adi, tronpetarena eginez uste dut, ea zer edo zer entzuten nuen, errezo, letania, negar, irain, aita gure, bertsolariren baten agurra. Izotz ondoko eguzki entzun uste izan nuen lainoetan bildua, hotsanditasun handiz baina hala ere desafinatuki, baina bai, ez, ez nengoen guztiz seguru. Izan zitezkeen altzifreak ere, aieneka negarrez, edo han ingurutik pasatzen zen autobidean zihoazen autoen musika, zergatik ez.
‎Azken orduko erabakia, gauzak bertan behera utzi behar genituenean. Pena handiz baina, era berean, koloreen aldaketa daukagu, eta behar genuen.
2016
‎Umetatik izan dut goi beldurra, eta murru harresi hura igotzeak, altuera txikia izan arren, kezkatu egiten ninduen. Umetan, amak Ernesto besoetan zuela (Fanny artean jaio gabe zegoen) Montagnonera eramaten ninduenean, bera via Scandiana aurreko zabalgune handiko belarretan esertzen zen, eta gure etxeko teilatua begiz jo zitekeen handik, neke handiz baina, Santa Maria in Vado elizaren mole handiaren inguruko teilatu itsasoan; bada, horrelakoetan, gogoan dut, zabalgunea landa aldetik mugatzen zuen petriletik burua atera eta beherantz begiratzen nuenean, hogei metroko sakonerako amildegirantz alegia, ez zen inola ere txikia izaten sentitzen nuen beldurra. Horma piko hartan beti norbait ikusten zen igotzen edo jaisten:
2018
‎Odol harekin eta zenbait belar eta isurkirekin edabe moduko bat egin zuten, eta ondoren eskuz esku eta ahoz aho pasa zuten, hiru zirkulu kontzentrikoetan zeuden guztiek edan zezaten. Gazteek ere, nazka handiz baina, edan behar izan zuten.
‎Elkarren gain gainean bizi baikinen, tunela haren ezkutuan burutzea pentsaezina zen. Beldur handiz baina derrigorrean, plana adierazi genionean, zenbait gazta gogorren kolorera hurbiltzen zen aurpegi inflamable hura eguzki bat bilakatu zen, galdetzen zuela: Neuk ere ihes egin dezaket?
2019
‎Hondartzan jasotzen ditugunean, gau osoa uretan itzal baten bila pasa ostean, eta kantatzen hasten direnean... Neke handiz baina maitasun handiarekin lan egiten dugu. Krisi batetik datozen pertsonak dira, eta trauma bat dakarte; ezin diegu gure trauma erantsi.
‎Gero, elkarren gainera igotzen hasi ziren, kontu handiz baina azkar, piramide bat osatu zuten arte, eta arratoirik handiena jarri zen tontorrean.
‎Dantzarien ilaran anabasa sortu zen, musikariek eten egin zuten jotzen ari ziren pieza, barre algarak entzun ziren, galderak eta aztoramen oihuak, baina nahasmenduak ez zuen luzaz iraun: baroia berehala zutitu zen, eta zutitzen lagundu zion lurrera bota zuen zaldunari, zeinak, hasiera batean umore txarreko zirudien arren, ikusi orduko ez zuela inolako urraturik zeramatzan janzki, parpaila eta xingoletan, sosegua berreskuratu eta, baroiarengana itzuliz esan zion, kortesia handiz baina burlaize pixka batekin:
‎Etorri bezain laster esan zigun egun gutxi batzuk lehenago ibilia zela esku artean geneukan informazioaren fidagarritasuna ziurtatzen. Azalpenak ematen hasi aurretik, telebistaren gainean utzi zuen erreminta kontu handiz baina, handik tarte batera, inork espero ez zuenean, lurrera erori, eta tiro egin zuen. Ihes egindako jaurtigaiak, gaitz erdi, ez zuen inor harrapatu, baina zulo txiki biribil bat utzi zuen sabaian nabarmen, eta auskalo non bukatu ote zuen bere ibilbideak.
2020
‎Mingarria izan daiteke administratutako hitza Aberri Egunean irakurtzea. Gaur independentzia askoren ahotan egongo den arren batzuen kasuan bihotz bihotzez; besterenean, aho handiz baina gogo txikiz errealitateak hauxe dio: gure herria Espainiak eta Frantziak administratzen dutela.
‎COVID hedapena dela eta, Frantziak atzo iragarritako neurriak tarteko, eta Azpeitian azken egunetan izan den positiboen gorakadaren ondorioz, larunbaterako Mont de Marsanera prestatutako martxa bertan behera utzi du Azpeitiko Sarek; izan ere, ekimena modu egokian egiteko baldintzarik ez dagoela baloratu du. Atsekabe handiz baina arduraz jokatzeko momentua dela ikusita, Mont de Marsanerako martxa atzeratzea erabaki dugu. Egoera hobetzen denean martxa handiagoa, zabalagoa eta jendetsuagoa antolatzeko konpromisoa hartzen du Azpeitiko Sarek.
2021
‎Ez zen lan erraza, amaren itzala seme alabentzat handia baitzen. Samina handiz baina aurrera egin beharra zeukaten.
‎" Pena handiz baina ekitaldian egoterik ez dut izango, kanpoan bizi naizelako orain. Dena den, neuk sortuta nuen kontakizun bat grabatu dut eta bidali diet ekitaldian jar dezaten.
‎“Historia Naturaleko Museora joango gara”, esan nien, “eraikinari bira eman eta etxera itzuliko gara”. Nagikeria handiz baina, azkenean, baiezkoa eman zuten.
‎Eraso garaian gaude. Presoen gaia oihartzun handiz baina lehen bezain geldi. Madrilen HBren zuzendaritza epaitzen ari dira.
2022
‎Ordubietan denak ontziolan zeuden, pena handiz baina. Santxa azkena heldu zen, atzerago, gizon bati azken musuak emanez.
2023
‎Eta hori ere badagoen arren, aktore bakoitzak bere ideologia soziala daukan neurrian, muina nazio eskubidean egon da, eta dago; zehazkiago esanda, oraingoan nazio katalanak bere etorkizuna libreki erabakitzeko askatasunean. Izan ere gu, euskaldunok, kasu honetan begira egon gara, interes handiz baina begira. Katalanek, hobeto esanda Juntsen inguruan dabilen jendeak, eta oro har mugimendu independentziazaleak, procés ean parte hartu eta autonomismo gorrira pasa ez direnek bederen, beren askatasun nazionalean urrats erabakigarria, agian ez definitiboa, emateko unea zela uste izan dute; hori, eta ez beste ezer, izan dute gogoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia