Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2000
‎Baina gizartearen gehiengoa praktikoa izaten da, etagalera garbia ikusten ez badute, ez dute beren gorputzaren aurka jokatuko. Jakintzaarloan, gainera, ez dute aberastasun handirik eskaintzen gure bi menperatzaileek.
2001
‎Ikerketa egindutenek berek hiru hipotesi zabaldu dituzte arazo horren inguruan: edojendeak aspektu hauek gehiago lantzea eskatzen du, edo ez dago konformegaur eguneko lanketarekin, edo ez die garrantzi handirik eskaintzen.
2003
‎Zoritxarrez, liburu handi honek ez ekarren erderazko itzulpenik alboan, Lizardirenak lez (zerbait lagundu eustan, horraitino, A.M. Labayenek erderaz argitalduriko laburpenak, itzulpen zehatza izan ez arren...). Orduko euskal hiztegiak be ez eusten laguntza handirik eskeintzen, nafar usaineko eta baserri giroko hainbat berba ezezagun ulertu ahal izateko. Baina, nekez bazan be, gogotsu irakurten neban, gaur zati bat, bihar beste bat, eta eder mundu aberatsa aurkitzen neban poema horren zati askotan.
2004
‎Ez ditut aspertzeko adina aipatu ditudan munduko hizkuntzen datu negargarriak berriro gogoraraziko, baina, aldeak alde, batak eta besteak Estaturik gabeko hizkuntzen suntsipena dute xede. Nik neuk lan honetan maiz erabili dut etnozidioaren ideia; ez dut, haatik, kotzeptuaren xehetasun handirik eskaini berari buruz. Horregatik, Txillardegiren eskuetan jarri nahi nuke gertaera eta egitate lazgarri hori izendatzen duen hitzaren azalpena:
‎–galdetu zidan– Koñaka, ardoa? Barkatuko nauzu, baina ez dut gauza handirik eskaintzeko...
2005
‎Direnak batu dira, ohitura errotua dute. Apaiza Kristoren pasioaz aritu da, hitzetan dotore, baina ez diot arreta handirik eskaini. Rivasek zein ipuin kontatu dion, horra kezka bakarra.
2006
‎Bezperan albisteak entzun genituen egongelak terrazatxo batera ematen zuen, eta Anghios eta Müller jauna mokadutxo bat jaten ari ziren bertan. Irratiak piztuta segitzen zuen, baina gizonek ez zioten arreta handirik eskaintzen. Botikariak, zutiturik, beste aulki bat hurbildu zuen mahaira eta esertzeko keinua egin zidan.
2007
‎DOMINIC: Uste dut ez dutela aukera handirik eskaintzen. Ez diot gaizki dagoenik.
‎Egia da gero eta sutsuago daudela Euskal Herriaren aurka agertzen aridiren vascotasunaren jabe omen direnak, eta Espainia edo Frantziako naziokideeneta komunikabideen laguntza dutela. Baina gizartearen gehiengoa praktikoa izatenda, eta galera garbia ikusten ez badute, ez dute beren gorputzaren aurka jokatuko.Jakintza arloan, gainera, ez dute aberastasun handirik eskaintzen gure bi menderatzaileek.
‎• Heraklitoren gogoan, bestalde, jainko jakintsu bakarra dago: ezin dio Zeus deitu Heraklitok, hain zuzen mitologiaren zama handiegia daramalako, eta Jupiter deitzen dio —izen bat erabili beharrari berari garrantzi handirik eskaini gabe—418.
‎Mutilei eskuetatik kendu gabe, ertzainak ez zien arreta handirik eskaini agiriei.
2008
‎Eta horiek ere, ez sarri. Zentzu horretan, badirudi Antzinako Erregimenak ez zuela zirrikitu handirik eskaintzen lur jabeak ez zirenentzat, ohiko herri diputatu eta herri sindiko karguak izan ezik. Beraz, itxura bestelakoa izan arren, auzokide hautagaien sistemak ondo baino hobeto zaintzen zituen udal karguak betetzeko beharrezkoak ziren baldintzat.
‎Atzeraldi betean, aurten gerrikoa estutu behar da, eta ahalik eta gehien aurrezteko baliabide guztiak hartu behar dira kontuan. Horien artean, arreta handirik eskaintzen ez zaion bat nabarmentzen da: deskontu txekeak edo kupoiak.
‎Saio bakoitza lanketa sakonaren ondorio da eta bertsolariek hori ikusi eta eskertu egiten dute. ..., ezaguna telebistak ere egiten zaitu, nik prestatutako ariketa bereziren bat Hitzetik Hortzeran ateratzeak bultzatu nau plaza gehiago egitera.Zuk asmatutako bertso jokoek eman dute zer esana … Bai, baina beti garbi eduki behar da joko horiek ez direla saioaren oinarri, bertsoaren amaierekin edo hizkiekin egiten diren jokoak jendearentzat gustagarriak dira, baina bertsolaritzari ez diote ezer handirik eskaintzen. Hau da, futbol partida batean norbait biluzik ateratzen denean bezala, jendeak barre egingo du baina partidari ez dio ezer eskainiko.
2009
‎Literatura idatziari buruzko teorikoek ez diote leku handirik eskaini ahozko literaturaren azterketari; ahozko literatura herri lau eta xehearen literatura izan ohi delako, eta idatzizkoa, jende eskolatu eta jakitunena.
‎Beste zenbait adituren ustez, hala ere, iturri bat baino gehiago konbinatu beharra izango da etorkizunean, eta hidrogenoak ez badu ere aukera handirik eskaintzen automobilgintzaren alorrean, izan ditzake beste erabilera esparru aski oparoak.
‎Egokitu dugu, baina ezer bortxatzeko arreta pinpirin batez. Naturaldu dugulakoan nago, baina artifizioari eta bide berrien urraketari neke eta izerdi handirik eskaini gabe.
‎Horren arrazoia da kameren prezioa jaitsi egin dela, batez ere reflex kamerena. Horri gehitu behar zaio kontsumitzaileek ez dutela berrikuntza handirik eskaintzen.
‎Egia esan, lehenago autobus geltokia aurkitu nuen bistarekin, eta gero pailazoa, geltokitik gerturengo arbolaren ondoan baitzegoen. Hasieran ez nion arreta handirik eskaini, txoriburu eta gizajo itxura hartzen nielako nik halako" artistei" beti, seguruenik. Hurbildu ahala, nola azaldu?, harengana joaten zitzaizkidan, nahigabe ere, nire begiak.
2010
‎Tennessee a gogorra eta ondo gobernatutako itsasotzia da dudarik gabe, berrehun eta hirurogei tona eta hogeita zortzi gizon prestu, ez alferrik?, baina Mr. Catherwood eta biok bezalako bidaiari lasaientzat ez du erosotasun handirik eskaintzen, dena esan behar bada. Sisaleko portua du helburu gure belaontziak, Yucatango ipar mendenbaldeko portu komertzial garrantzitsua, eta horretan bat egiten dugu tripulazioarekin:
2011
‎Pako Aristiren Azken neuronen heriotza k kritika politiko zuzenagoa egiten du, eta erraz identifika dezakegun errealitatetik abiatzen da horretarako. gustura irakurri dut, baina berritasun handirik eskaintzen ez duela iruditu zait. Bestelako umorea jorratzen dute Kepa Gallegoren Sexua.org.asmoa, Aizpea Goenagaren Joetuta eta Jon Urraza Intxaustiren Morritson eta Gartzia:
‎Dena den, adituek diotenez 40 urte bete aurretik mamografiak ez du argibide handirik eskaintzen, eta hori oinarri hartuta politika sanitario guztiek edo ia gehientsuenek 40 urtetan jartzen dute emakumeetan mamografia proba diagnostiko bezala erabiltzen hasteko adin muga. Erabaki horretan osasunari dagozkion arrazoiek adina pisu dute, nik uste, arrazoi ekonomikoek.
‎Testuari orpoz orpo atxikirik, eta bestelako ezagutzarik gabe, ez dago hori zehatz jakiterik: artikulugileak ez digu" diglosia" horren zehaztapen handirik eskaintzen, ez definizio operatiboren baten laguntzaz eta ez han hemengo bibliografia teknikora bidaliz. Bistan dago zergatik:
‎eta nagusikeria antiekologiko hori aintzat hartu nahi ez izateak utopiko, maximalista, diskurtso politikoen gidaritzapeko bihurtu (ko) gaitu. ez da, bada, jada hala? esaiozu, esaiozu anglofono elebakar horri beste hizkuntza funtzional bat (txinera, arabiera, gaztelania...) ikasi behar duela, nahitaez, hizkuntza ekologia zer den usaintzen hasteko. esaiozu, esaiozu hizkuntza handi hori ez ezik funtzionaltasun handirik eskainiko ez dion beste hizkuntza bat ere ikasi egin behar duela (euskara, ketxuera, norvegiera...), ikasi bai! benetan ulertu eta biziko badu hizkuntza ekologiaren sakoneko adiera. horretaz ere idatzi du Txepetxek, baina gogoeta horiek ez dirudi iristen direnik iparrameriketako jakintsuengana (Txepetx 1999:
‎Pixa egin ondoren, aurpegia garbitu zuen, baina ispilura begiratzea saihestu zuen. Zerbait asmatu behar zuen Lucíarekin egiteko hurrengo orduetan, eta Iruñeak ez zuen aukera handirik eskaintzen. Mahaira itzuli zenean, Lucíak mugikorra eskuan zeukan.
‎Halaber, plangintzak atzean ez zuen proiektu oso sendorik. Barberá errektorea ez zen bereziki euskaltzalea, eta alde horretatik euskarari ezin ziezaiokeen proiektu handirik eskaini, nahiz eta arauak finkatutakoa betetzeko prest egon. Hori guztia gutxi balitz, unibertsitateko kideen atal handi baten jarrera negatiboa edo axolagabea zen euskarari zegokionez.
2012
‎Egia esan, hauteskunde kanpainetan inkestak ugari izaten baditugu ere, hauek ez digute laguntza handirik eskaintzen hautagaiek esaten digutena modu zorrotzean epaitzerako orduan. Uste dut, zinez, lagungarri izango litzatekeela hautagaitza bakoitzaren eta guztien aldamenean, kritikari zehatz, zorrotz eta ondo informatuak jartzea, hauen proposamen politikoen eta egitarau promesen bideragarritasuna eta egia zantzua kalibratzeko gauza direnak, hautesleoi hautua zuzen egiten laguntzeko moduan.
‎Izan ere, aldagai askok eragiten baitute pertsuasio prozesuaren une horretan. Zantzuak badaude, ordea, pentsatzeko agian komunikazio ekintzetan alde handirik eskainiko ez duen arren (aurrez aurreko salmentan, adibidez), komunikazio piezetan eraginkorragoa izan daitekeela (iragarkietan, adibidez).
‎Bere buruari galdetu ere egin zion zergatik arbuiatzen ote zuen Charles, eta hobe ez ote zatekeen hura maitatu ahal izatea. Baina Charlesek ez zuen aukera handirik eskaintzen sentimenduaren itzulera hauentzat, halatan non Emmak zalantza bizitan segitzen baitzuen bere sakrifizio nahikundean, hartan botikaria etorri zitzaionean abagunea egokiro hornitzera.
‎Zubi testuak erabiliz egindako itzulpenak, itzulpengintzaren arloan, indirect translations? 139 edo zeharkako itzulpenak izendatu izan direnak, oso ugariak eta ohikoak dira edozein literaturaren historian. Halere, zenbait autorek deitoratzen duen bezala, ez zaie orain artean behintzat arreta handirik eskaini:
‎Kutxazainean dirua atera duenean, ordea, ikaraz konturatu da kontu korrontean 300 euro baino ez dauzkala. Inoiz ez dio horri arreta handirik eskaini, behar izan duen guztietan egin baitiote transferentzia.
2013
‎" Euzkadi, bertako langileen eskuetan". Ez genion arreta handirik eskaini, tamalez. Orain AEBetako sindikalgintzan erreferentea den Labor Notesen Jane Slaughterrek eskaini dio kronika luzea:
‎1. " Gizarte sektore batzuen ustez, egungo egoera soziolinguistikoak ez dio euskarari ematen abantaila handirik eskaintzen hizkuntzen merkatuan lehiatzeko, jasotako iritzien bildumak erakusten duen bezala (1 taulak). Hortaz, gizarte sariaren ideiak ez du leku nabarmenik, gaur egun, Framing Berriko osagaietako bat izateko.
‎Baina amari begiratzen zionean are deserosoago sentitzen zuen hura: alboan zuen gizonarekin hitz egiten saiatzen ari zen, baina honek ez zion arreta handirik eskaintzen,, bai, edo, ez?
‎–Ezin esan laguntza handirik eskaini didazunik, mahaitik bere gauzak biltzen ari zen Leona, handik alde egiteko prestatuz.
‎Iazko lehen hiru hiruhilekoetan, herritarrek eskura zuten errentaren% 8,8 soilik erabili zuten aurrezteko, eta espero da, aurten,% 8,1 jaitsiko dela zenbatekoa; 2011n, berriz,% 11 Hala ere, oraindik dirua duen inbertitzaile txikiak hau egin dezake: finantza produktu batzuetan arrisku handirik hartu gabe jartzea, errentagarritasun handirik eskaintzen ez badute ere. . Hona hemen inbertsiorik seguruena zein bostetan egin den:
2014
‎Hamabi hamahiru mila lagun inguru bizi dira hiri horretan. Hesi bat dauka inguruan babesgarri, alboetan bastioiak ageri dituena; baina lurrezkoak dira defentsa horiek guztiak, eta ezin horrela babes handirik eskaini. Ongi zekiten hori tatariarrek, eta laster saiatu ziren indarrez bereganatzen, eta baita lortu ere, egun batzuetan setiatu ondoren.
‎Haatik errepublikano ordezkariek ihardesten diote sobera urrun badoala eta ere ez duela hortarako eskubiderik amerikar konstituzioaren arabera. Hauen buru diren Mc Cain errepublikar lehendakari gaia lehen lerroan, honi hurbil John Bochner bat, errepublikar ordezkari burua ere, biak kexu gorrian direla bainan ez dutela aterabide handirik eskaintzen! Noraino joanen den Obama, ezin da oraitik xuxen erran, bainan etorkinen aldera egin nahi duen urratsa zinez baliosa izaten ahal da, hortan diren paperik gabeko hainbeste jendeentzat lehenik, Estatu Batuentzat berentzat eta munduaren aitzinean ere doblezka.
2015
‎Hori da inoiz euskal film batek aretoetan bildutako ikusle kopururik handiena. Zinemagileak esan duenez, ordea, normalean aretoetako sarreren ehunekoa baino gehiago, telebistetako emisioen bidez jasotakoa da egile eskubideen diru iturri nagusia haientzat.Gaiak kezkatzen duela ez du ukatzen, baina, dioenez, orain arte ez dio arreta handirik eskaini. Buruan darabilen filmerako ideia, film bilakatzea da bere buruhauste nagusia.
‎Egia zen. Ez nion telefonoari arreta handirik eskaintzen, artean ez nuen beti konektatuta egoteko ohiturarik, eta egunak pasa zitezkeen tramankulua kargatu behar nuela ohartzerako.
‎Horiek izan ziren aste haietako gertakarietako batzuk, ez bakarrak inondik ere. Ordura arte behintzat, nik ez nien politikako berriei arreta handirik eskaintzen, orduan ere ez gehiegi, gure etxean jaiegunetan baizik ez zen erosten egunkaria, beste etxe askotan bezala, baina eguneroko zurrunbiloari adi egon gabe ere kanpoko errealitatearen oldarrak gainezka egiten zizun aste haietan, zerbait pentsarazten, jarrera bat harrarazten. Neure amets anarkista haiek ahaztu samarrak nituen ordurako, nahiz eta, eserlekuaren trukaketan ikus litekeen bezala, akrazi punttu bat behinik gorderik eduki.
‎Ez diozu arreta handirik eskaini, baina. Marx Lenin, entzun, eta Parisen jarri duenean bizitzen, barreari eutsi ezinik gertatu zara, eta une batez distraitzeko aitzakia ere eman dizu, egia esateko.
‎Bestetik, Karl Marx-ek ez zien arreta handirik eskaini baliabide naturalei. Haren ekarpenaren muina klase sozialak bereizten zituen analisi kolektibistan oinarritzen zen, produkzio baliabideen jabetzak Kapitalaren eta Lanaren arteko harremana baldintzatzen duela azpimarratuz.
2016
‎Language maintenance, shift eta revitalization prozesuen azterketa teorikoa sakontzeeta garatze lan sendoaren beharrean dago beraz, oro har. Hori gabe nekez espero liteke inongo instantzia teknikok gauetik goizera soluzio praktiko handirik eskaini ahal izatea.
‎1914an, Alderdi Sozialistara batu zen Anita Whitney. Alderdiak ez zien arreta handirik eskaintzen beltzen borrokei, baina, hala ere, Whitneyk gogo biziz babestu zituen arrazakeriaren aurkako kausak. Koloreko Jendearen Aurrerabidearen Aldeko Nazio Elkarteak adar bat abiatu zuen San Frantziskoko badian, eta Whitneyk pozarren onartu zuen erakunde hartako batzorde betearazlean parte hartzeko gonbita.
‎Baina ez dut sekula hemen bere ahizparekin dagoen neska hau bezalakorik ezagutu. (HAIZEAri) Haizea, maite zaitut; badakit ez naizela eduki dezakezun nobiorik onena, udalekua amaitzear dagoela eta herri ezberdinetan biziko garela, eta ezin dizudala gauza handirik eskaini, asko zaitudala hitzeman besterik ez. (Pausa) Bueno, eta pizza erosteko deskontu kupoiak ere bai (ikusleen barreak entzuten dira).
2017
‎Pablo Sarasate bera ere, beti kursi samarra iruditu zaidana, begiko gertatu zitzaidan bat batean, Pasquier en bertsioaz ezer onik ez txarrik esaterik ez dudan arren. Izan ere, kotoizko hodei batean kulunka nenbilen ni, Michèle oh Michèle nioela, eta ez nion arreta handirik eskaini pieza haren interpretazioari. Txaloak, nolanahi ere, egundokoak izan ziren, esker onekoak baikara nafarrak, eta derrigor estimatu behar bertako konpositore ospetsuenaren obra bat hautatu izana.
‎Ondorioz, ziur aski hirugarren egile baten bertsiotzat hartu behar da. Villasantek berak aipatzen du edizio hau, baina arreta handirik eskaini gabe: argitalpen data txarto ematen du eta balizko egiletzaz ez du ezer esaten?.
2018
‎Besterik ez. Baina toki hark ez zuen goxotasun handirik eskaintzen eta Josebaren hitzek are gutxiago. Pitzatuta zirudien, alajaina!
‎Belartza bigun zegoen eta gustura etzan ziren bikoteak behegainean, uda hasierako iluntze epelaren altzoan. Zeruari bizkarra eta elkarri ahoak emanda, ez zieten arreta handirik eskaini bobedako izarrei. Bikote gazteen gainean, itsasargiaren argia biraka, zazpi segundorik behin.
‎Ez nion arreta handirik eskaini frantses bikote hari lehenengo astean, are gutxiago jakin nuenean Jade ez zela benetan gutarra. Berria nintzen campusean, hirian, herrialdean, eta ikasturte osorako lagun berrien bila nenbilen, bost axola zitzaizkidan hor astebeterako bakarrik zeudenak.
‎Beste aukera bat ere ibili nuen buruan, izurritea jaio bezala itoko zela ziegan bertan?, baina ezin nion buru neke handirik eskaini: segurtzat jotzen nuen gaitza ez zela, neurri kabalenak hartuta ere, ziegan baretuko, izurriteaz oso gutxi nekien arren.
‎Etxera ailegatzen ari ginen. Behin bertan, haren erresuman, amatxi eguneroko lanari lotuko zitzaion eta ez zidakeen denbora handirik eskeiniko.
2019
‎Harrigarria egin zitzaidan halako zuzendari baten lana ia ezkutuan egotea". Hasiera batean ezin izan zion arreta handirik eskaini," beste ikerketa lan batean murgilduta nenbilelako, eta esperoan utzi nuen", baina bere katu senak esaten zion hor bazegoela kontatzea merezi zuen istorio bat. Hilabete batzuk geroago, Lars Von Trier i buruzko tesia buka tzen ari zela, Euskadiko filmategiko zuzendariak euskal emakume zinemagileei buruzko ikerketa bat hastea eskatu zion, eta horrek lozorroan utzitako lanari berrekiteko aukera ahalbidetu zion.
2020
‎Ba... ezer gutxi Fidel, larri, zalantzati. Bazakik, gure adinean bizitzak ez dik aldaketa handirik eskaintzen, eta, dakartzanean, gaixotasunak edo sustoak izan ohi dituk edozein egoeratan balioko lukeen edukirik gabeko erantzunak ematea nahiago zuen Fidelek.
‎Poliziaren hilketari, albistegiaren hondarreko tartetxo bat baino ez. Neuk ere ez nion arreta handirik eskaini Eduardo Lópezen hilketari, ez egun hartan, ez ondokoetan. Gogoratzen ote dute bonba jarri zuten etakideek nola zuen izena hil zuten poliziak?
‎Liburuaren gaia Pasaiako segada denez, Naparrari ez diote leku handirik eskaintzen. Bi aldiz baino ez dute aipatzen, Komando Autonomoen historiaren marko orokorrean, Naparra ere erreferentzia bat izan zen aldetik.
‎Film erromantikoak, ezinezko maitasun istorioak atsegin ditu Matildek; Rita Hayworth miresten du zinemako izarren artean, liluratu egiten du haren jite misteriotsu, sentsual eta ahaltsuak. Dena den, hiriak ez du olgetarako aukera handirik eskaintzen; gerraz geroztik, prozesioek, hil aurreko jaunartzeek eta desfile militarrek betetzen dituzte edozein momentutan kaleak. Gerra garaian itxi zituzten kabaret horietako bat ezagutzeko gogoz geratu da; nebak agindu zion egunen batean eramango zuela.
2021
‎Denboralizazioa zehaztu bada ere, ikasle kopuruari buruz da xehetasun handirik eskaini, ikastetxearen arabera ratioak asko aldatzen baitira. Beraz, ikasle taldearen ezaugarrietara moldatu behar den heinean, egongo den kopuruak ere norabidetuko du errutinaren garapena, besteak beste, iraupenari, parte hartzeari eta, akaso, helburuei dagokienez.
‎Eguneroko elkarbizitza zaila zen etxola barruan, bereziki haurrak txikiegiak edo eskolatugabeak baziren. Auzoak ez zuen alternatiba handirik eskaintzen. Etxola beste familia batekin partekatu behar bazen, arazoak biderkatu egiten ziren, zenbaitetan ez zegoelako aurreko harremanik familia hauen artean.
‎Bertek sarritan eskatzen zion aholkua. Patek ez zion arreta handirik eskaini Mae Munroeri, soilik neska polita zela ikusi, eta ahaztu. Ez zuen jendea gizabanako gisa hartzen, baizik eta bere bakardadearen pozoiarentzako antidototzat, giltzapetutako fantasmei ihes egiteko bitartekotzat.
‎Gogoratzen duzue geltokia eraikin eder batean zegoela, Frantzia kalean, eta eraitsi egin zutela gero? Handik etorri zenean, txartela ezkutatu zuen, eta tira... bat asko aspertzen da hemen, eta hildakoek ere ez dute denbora pasa handirik eskaintzen. Hortaz, zertxobait miatu eta herri batera joateko txartela erosi zuela ikusi nuen.
2022
‎–Mila bederatziehun eta hirurogeita hemeretzian gertatutako zerbaiti buruzko informazioa behar dugu –azaldu du ofizialordeak. Garai hartan jaio gabe egongo zen lekaime batek die laguntza handirik eskaini.
‎Laurogeita hamabi urtera arte klaseak ematen jarraitu zenuen, eta ia arrastaka atera behar izan zintudan Escuelatik, lehentasuna zure osasunean jar zenezan". Amak bakarrik utzi zuenean, izeba batek hartu zuen Ugutzen tutoretza, baina ez zion sekula arreta handirik eskaini. Izar egoeraz jabetu eta berea izango balitz moduan zaindu zuen.
‎Irakurketa plana izenez laburbildu den izen askoz ere luzeagodun proiektu zabal honetako ikasteko jarduera eta ibilbideak memoria baten azaldu eta horretarako beren beregi Hezkuntza Sailak antolatutako web orrian sartzeko txosten, dokumentu azalpena. garatzeko eskatu zitzaizkigun ikasturte mugara iristear ginela. Une hartan, ez arinegi ere, baina gogoetari asti handirik eskaini gabe, erabaki nuen webgune, web orri eta sites direlakoak hain ugari eta aberats antolatzen direnean, berri bat egin ordez horrelakoak hainbat zabaldu ditugu ikastetxean ikasturtero, eta batzuk urtero aberasten diren arren, beste zenbait zokoratuta ere geratu dira, lau urte arinago HIZKUNTZA PROIEKTUA garatu behar izan nuenean zabaldutakoari emango niola bigarren aukera bat, eta proiektu ...
2023
‎Ez du jasaten bakardadea, ezta axolagabekeria ere. Ez da gomendagarria arreta handirik eskaini ezin dioten pertsona edo familientzat. Aurpegi adierazkorra eta begi biziak ditu, eta, horregatik, xarma berezia du.
‎Ezer ez duten pertsonaiak dira, lan prekarioetan bizirauten dutenak, afaltzeko plater, sardexka eta labana bakarra dutenak. Munduak ere ez die esperantza handirik eskaintzen: Ukrainako gerrari buruzko berriak entzun daitezke nonahi.
‎Beroan bero behar dira baliatu horrelako aukerak, eta aldi baterako bazterrean utzi ditu hotel proiektuari buruzko bilaketak eta historiaren arrasto mantsoa. Twitterreko arinkeriak ez du parada handirik eskaintzen gai baten sakontasunean sartzeko. Eta bada zer landu.
‎Eñaut elekatu zuen behin, antzerki emanaldi batetik ateratzean, eta honek bere susmoak kontatu zizkion. Taldekideek beste lehentasun batzuk dituzte, ez diote Eñauten kezkari arreta handirik eskaini, eta horretxegatik Arkaitzek gehiago hurbildu nahi izan du Eñautengana. Deus guti zerbitzatu ahal izan dio orain arte, eta horregatik, ostatuan entzun zuen elkarrizketa zatiaren berri eman nahi izan dio lehenbailehen:
‎Batzuek erakutsi egiten zuten, besteek begiratu; batzuek uki ziezaieten uzten zuten, besteek ukitu. Ez nago ziur zein taldetan nengoen ni, seguruenik bigarrenean, zeren ia beti saio haietako gazteena nintzen eta ez neukan nobedade handirik eskaintzeko. Brigittek anatomiako lezio zirraragarri eta zehatz mehatzak ematen zizkigun, begiak diz diz bere ile kiribil saltarien azpian, kokotsa zorrotz; izugarri gustatzen zitzaion hura, erakustea eta esplikatzea, aurki bisita egingo zigun kolore gorri distiratsua batetik, azaleratzen hasia zitzaion beltzunea bestetik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia