Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2003
‎" Lasai, Penelope nire bihotza, itzu  liko naiz zuregana, ozeanoak zeharkatuz, ziklopeak menderatuz, eta pretendiente likits horiek banan banan estrangulatuko ditut". Eta, ai!," pretendiente" hitzarekin  batera, Stephen Hawking ek handik urte batzuetara deskubritu zuen zulo beltzaren ikara infinitua nire errai errukarrietan; seguru inguruko baserrietan, COU egin behar zuen Tolosako institutuan, nonahi, dozenaka gizaseme onanismokeriatan zebilela Ixabelengatik; eta ni han, urrutian, otsoak itxitura gainetik ari zirelarik!
2005
‎Geroztik, sarri galdetzen nion neure buruari zergatik jar  tzen ote zen aita modu hartan, eromena aipatu orduko. Aita hil eta handik urte batzuetara, aitaren joera hura gogoratu nuelarik, amari galde egin nion hartaz, azalpen egokirik jasotzeko itxaropen handirik gabe. Haatik, argi eta garbi erantzun zidan:
2006
‎Nahiarekin norbait hiltzerik balego, aitak gau hartan utziko zion arnasa hartzeari. Eta handik urte batzuetara zuk ez zenuen hura eta nire arteko aukerarik egin behar izango, ama.
2009
‎Haurrek, kobazuloan gertaturikoak kontatzean, barru lotsak eragin ohi duen amnesia automatikoaren bidez pasarterik gordinenak isildu bazituzten ere, geroago Iñigo nerabeak ñabardura guztiekin idatzi zituen fraidegai zegoela ondutako egunerokoan eta, handik urte batzuetara, Hernialdeko baserrian eginiko masoi bilera haietako batean, oso osorik irakurri zizkien euskal logiako kideei:
‎Kali Yuga aro gaiztoaren azken ostikadek haurgintza minetan bezala mundu osoa durduzatzen duten bitartean, belaunaldi berrien aitzindariok Lur osoan hazia zabaltzen ari gara, lau haizeetara, aro berria aldarrikatuz, martiri gaberik, gerra gaberik, gorroto gaberik, jelosia gaberik, traizio eta saldukeria gaberik; bizimodu berri bat, non emakumea eta gizona inolako susmo txarrik gabe batuko diren, zeren emakume bakar bat emakume guztiak izango baita, eta gizon bakar bat gizon guztiak. ...zu zeu ere maisu deika..., Namaste, Namaste," Zure baitako jainkoa agurtzen dut", Namaste, Namaste" nire barruko alderik jainkozkoenak zure barruko alderik jainkozkoena bedeinkatzen du", Namaste, Namaste," Unibertso osoa zeure baitan duzun leku horri, ohore", Namaste, Namaste... baina ez zenuen ezertxo ere ulertu, une hartako liluraren mende erori besterik ez, zeren, handik urte batzuetara, zu zeu izan nahi zenuela esaten hasi baitzinen, ni neu izan nahi dut, Ananda, ez al duzu ulertzen, esaten duzun hori guztia ederra da, baina ni neu izan nahi dut, ezin naiz ibili bizitza osoan zure atzetik, txakurtxo bat bezala, neure erabakiak hartu nahi ditut, nahiz eta akatsak egin, horixe esan zenidan, Sara, eta bihotza erdiratu zenidan, ez al zara konturatzen nire indar guzt... Meditazioetan, halere, neure burua baretzea lortzen nuen, eta barru barrutik onartzen nuen neure karma, eta zurea ere bai, Sara, aszetikaren bidez garbituz, dena barruratuz, baita zure irainak ere, jarraitu, aurrera egin, garbitu, araztu... baina etsitzeko zorian ere egon nintzen, hain baitzen astuna gainera botatzen zenidan zama ezkorra; zer zama ezkor eta zer potro, Ananda, garbia izatea ez da ergela izatea, ulertzen; ergela ni, hori ez, Sara, dena erakutsi dizut, dontzeila xalo ezjakin bat baino ez zinen garaitik, ikasketak alde batera utziak zenituen, kontzentratzeko gaitasunik ez zenuen, dislexia arazo handi bat... eta nik sendatu zintudan, barru barrutik lasaitzen erakutsi nizun, polaritatea landu genuen, buruko bi hemisferioei sakonetik eraginez, eta bizkor bizkor irakurtzen eta ziztu batean idazten ikasi zenuen, eta behin apaletik hartua zenuen Yoghi Ramacharakaren liburu zail hura ere ulertzera iritsi zinen; ni halako gauzak erakusten, eta zu, berriz, ezkutuan, neba Kandido ustel horrek utzitako barrabaskeriak irakurtzen, horixe egin zenuen orduan ere:
‎Behin, gazte talde guztia eraman gintian txango batera, Lanza del Vastok Frantzian zeukan komunitatea bisitatzera; zaharrak semea ere eraman zian berekin, Ananda, gu baino gazteagoa, txikitandik yogan eta eskaladan zaildua, laostia mutikoa, baina bazian begiradan ez zakiat zer bat, ezagutu nuenetik antzeman nioan eta hozkia eragin zidaan. Begirada harekin bereganatuko zian, ordea, Sara nire arreba, handik urte batzuetara. Hori ere behar genian.
‎norbere esperientzia koxkorraren oldozpenetik, horretaz irakurri gabe, ikuspegi bat destilatzea. Eta handik urte batzuetara ohartzea munduko beste punta batean beste batek antzeko zerbait esan duela bere esperientziatik, eta ikustea badagoela hor konexio bat. Aitzitik, ateratzen dudan ondorioa gaiaz irakurtzetik atera badut, konexio hori, jakina, gauza bertsuak irakurtzetik dator.
2010
‎Asmatutako fikzioa errealitate bihurtuko zaion beldur idatzi ohi du idazleak. Eta idazle horrek, Allendek, alaba Paula izango din handik urte batzuetara, Madrilgo ospitale bateko zaintza berezietan, gorputzean preso atzemango duen koman. Eta ezin duela idatzi esango din orduan idazleak, zerbait hautsi zaiola barrenean, ez dakiela inoiz gauzako ote den ostera barre egiteko, zerbaiten alde jarduteko; begitartea bizipozez argituko ote zaion berriro.
‎Mundu guztiak eta bakoitzak, jo eta ke, ikaragarrizko lana egin zuen. Zorionez, handik urte batzuetara, Bilbok beste itxura bat zeukan, parte zaharrean batez ere. Aipagarria benetan garai hartan agertu zen gure herria.
‎Oraindik orain izendatutako gotzainen artean, hutsegite nabarmen batzuk egin dira. Austrian Vienarako 1986an Hans Hermann Groër gotzaina izendatu zuten; eta handik urte batzuetara baita kardinal egin ere. Baina 1995ean Vatikanoak Vienatik kanpora bota zuen, haren aurka handiak zabaldu baitziren.
‎Medellinen, gotzainek, egiazko justizia eta bakea ezinbestekoak zirela aldarrikatu zuten. Asmo eta dotrina horiek, teoria bihurtu ziren handik urte batzuetara, Gustavo Gutiérrezek idatzitako TeologÃa de la liberación liburuan. Hau dela esan daiteke, askapenaren teologiaren lehen pausoetako bat.
‎Lan hauetan proba handiak jasan zituzten batzuek, baita beren osasunean ere. Hortik aurrera, handik urte batzuetara ere, batzuek apostolutza honetan jarraitu zuten, jesuita gisa, beren hezkuntza osoa burutu ondoren. Krisialdiak ere sortu ziren, ez baitzen ezkontzen erraza jesuita bizimoduan funtsezkoak ziren ohiturak errespetatzea eta langileen antzera edo langileen auzo eta etxebizitzetan bizitzea jesuitengandik urrun.
‎Bigarren une larria handik urte batzuetara etorri zen. Pedro Arrupek Jesusen Lagundiaren zuzendari orokor kargua utzi nahi zuen, konturaturik guztiak, eta Joan Paulo Bigarrena bereziki, ez zeudela berarekin ados, eta zuzendari orokor gisa 15 urte bete ondoren, bazela ordua beste bat aukeratzeko.
‎Romero tiroz hil eta handik urte batzuetara, 1996an, Joan Paulo II.a joan zen bisitan El Salvadorrera. Badakit ondo, Romero gotzainaren hilobia katedralean ikusi nahi zuela eta bertan otoitz egin nahi zuela.
2011
‎sukaldeaz arduratzen zen, baratzeaz, lorategiaz, oiloez, gaixoez, etxeko martxa guztiaz, izeba eskolan zen bitartean. Hainbesteraino indarberritu zen ze handik urte batzuetara, aitari, berriro elkarrekin bizitzea proposatuz etorri zitzaionean honela esan baitzion:
‎Arrasateko erreketaren ondoren izan zen sententzia bat, ustez ekintza hartako errudun zirenak kondenatzen zituena, baina ez zen sekula aurrera eraman sententzian ezarritakoa, Gaztelako erregeak barkatu egin baitzien zigorra handik urte batzuetara. Oñeztarren mendeku gosea, ordea, ez zen amatatzen, eta hiruzpalau lagun elkartzen baziren, gutxi behar izaten zuten harropuzkeriaz arerioa zirikatzeko.
‎Eta hori Antonio Machadok ere bere poema batean, berrirakurtzen aritu naiz eta poema izugarri batean jasotzen du. Emaztea hil zitzaionean, oso gaztea zen Leonor, 17 urterekin, handik bizitu zuen bere barne prozesua eta handik urte batzuetara poema bat idatzi zuen, Baezan zegoela, izugarria, horri buruz. Esaten du gutxi gorabehera:
2012
‎Lehenago, gaztaroan esan litzateke?? ideologia komunistako alderdi txikiren batekoa izan zen eta handik urte batzuetara UPNko atea jo zuen. Ez da halako bidea egin duen bakarra inguruan.
‎Adibide batek balio dezake: frantsesak izan ziren –Frigidaire markakoak– Donostian sartu ziren hozkailu lehenak, eta etxe oneko donostiar chic aberatsak frigidaire deitzen hasi ziren handik urte batzuetara donostiar arruntentzat frigorÃfico frigorifikua izango zenari. Carmeni dagokionez, ez zion sekula utzi hozkailuari frigidaire deitzeari, ezta erretiroa hartu zuenean ere.
2019
‎Hori bai, handik urte batzuetara, izan nuen haren zerbait berri: nonbait, Tolon eko kartzelan Moironen portaera ereduzkoa berriro ere enperadoreari ohartarazia izaki, presondegiko zuzendariaren zerbitzari gisa omen zebilen enplegatua.
‎Arrietak orain hogeita hamar urte Hadrianoren oroi  tzapenak itzultzen egindako ahalegin hartako" askoz ere gehiago" hori garbiago ikusten da handik urte batzuetara: Arrietak beste eskarmentu batekin –berea, euskararena, irakurleona– itzuli zuen Prousten Denbora galduaren bila saileko Swann enetik.
2021
‎–Ignazio zintzo hutsa zen. Tasiok nahi zuena egiten zuen, harroputz jokatzen zuen, batez ere handik urte batzuetara, telesaioen bidez ospea bereganatzen hasi zenean. Tasio oso promiskuoa zen, Gasteizko neska guztiak begira edukitzen zituen Aldapako tabernetara sartzen ginenean, nahi zuenarekin joan zitekeen gau batean bai eta hurrengoan ere bai.
‎–Urte batzuetatik aurrera bai. Hildakoa beste mundura joan eta handik urte batzuetara esan nahi dut. Haren espedientea edo sententzia judiziala sarean egon daiteke, bai.
‎–Bai, David, dena oso arraroa da, eta aitortzen dut zuri sinesteko amorratzen nagoela –alabari begiratu zion–, bioi sinetsi nahi nizueke. Baina ez ahaztu badakigula kar  tzelara sartu eta handik urte batzuetara hil zela, hiesaz. Alkateak berak jakinarazi zigun guztioi bere garaian.
2022
‎Denek txalo jo zuten nik izan ezik, jauna, zeren uste dut Catalina han ikusteak, guk bakarrik ikusten baikenuen polit, beraren manerengatik, beraren buruarengatik, bera han negarrari eusten ikusteak, uste dut horrek konturarazi ninduela herri honetako nire azken egunak bizitzen ari nintzela. Ziurtasuna izan nuen, jauna, nire herrena entzun eta ikustean, bizitzen ari nintzen guztia beste leku batetik oroituko nuela handik urte batzuetara, joan eta itzuli ez zenaren nostalgiarekin. " Zer dun, Lea?"" Ezer ez, Javier, mundua akabatzera doala eta, egia duk, ez gaudek prestatuta."
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia