Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2000
‎menestra edo arroza lehenbizikoz, albondigak edo xerra errusiarrak bigarrenez. Arroza eta xerrak eskatu nituen, baina, handik pixka batera, arroza bukatua zela jakinaraztera itzuli zitzaigun. Bertze mahaiko saltzaile ustezkoari begiratu makur bat egin eta oniritzi etsia eman nion menestrari.
2004
‎Zein ziran urte haietan politika joerak Suomi’n? 1907 ko hauteskundeetako deputatu kopuruak hauek izango ziran handik piska batera: sozialdemokratek:
2005
‎Eta berriro ere, handik pixka batera, pittin bat bareturik:
‎Eta handik pixka batera:
2006
‎–Hori ere egia da –esan zuen handik pixka batera– Putatan joaten diren gizonezkoak dira okerrenak. Sutara bota behar lituzkete denak.
‎–Iluntzen ari du, ezta? –Aiorak, handik pixka batera.
2007
‎–Bokadilloak aterako ditiagu??, proposatu nuen handik pixka batera.
‎Beste batzuetan, lagunak konbentzitu Edurenera joateko, eta Inmaren arrastorik ez. . A zer rolloa?, esango nuen handik pixka batera, Supertrampen azken diskoa edo dena delakoa entzuteaz aspertuta.
2008
‎Urduri jarri zen, haserretu egin zen, eta ohetik altxatzeko keinuak egin zituen. Neurologoak lasaitu egin zuen, ordea, eta handik pixka batera Oroitzek ispiluaren gertaera ahaztu egin zuela ematen zuen.
‎–egin zuen oihu halako batean. Eta handik pixka batera?: urkatzekotan, denak urkatu, hori esaten diat nik!
‎–Ederki, gehitu zuen handik pixka batera, denei botikak eman eta bakoitzak agindutakoa hartua zuenean, umiltasun benetan barregarriz, gehiago pobreentzako eskola bateko umeak bezala matxinatu eta pirata odolzaleak bezala baino; ederki, bete dugu gaurkoa. Eta orain hizketaldi bat izan nahi nuke mutil horrekin, mesedez.
‎–Hori baita ohitura, gehitu zuen, desenkusatuz bezala. Eta handik pixka batera, azken hatsa eman zuen.
‎–Zertaz ari ginen? , hizpidea ekarri du Aitorrek, handik pixka batera edariekin itzuli denean.
2009
‎Batek jaulki eta handik pixka batera guztien ahotan zebilen delako Cremolino, batzuen ustez fl orentziarra, bertzeen iduriz erromatarra.
‎Gainera, handik pixka batera jakin zuen Damatok etxe berri bat erosteko behar zuela dirua, maiztasuna emendatzeak ez zuela inondik inora pazientearen ongizatea xede.
2010
‎Ez zuen luze iraun. Haragi gorrian zain ubelak puztu ahala, Keparen eztarri zulotik intziri ito bat irten zen, arimaren barrenean zauritu balute bezala, eta handik pixka batera haragizko iturri hartatik txorrotada zuri bat irten zen, mutilak giltzurrunak goratu eta bizkarraz arku bat egiten zuen bitartean.
‎Artean ez zegoen indarrean zuzentasun politikoa, gauzak eufemismoz izendatu beharra. Jonek segitu zuen hizketan, handik pixka batera:
‎–Kaixo –esan du Julenek handik pixka batera.
2011
‎–Nor da hemen jefea? , errepikatu du sarjentuak handik pixka batera.
‎Isilik erre dute biek. Airera jaurtitako ke bafadek elkarrizketa moduko bat eratu balute bezala, ordea, edo Naiara apurka lasaituz joan delako bestela, hizketari lotu zaizkio handik pixka batera.
2012
‎–Eta? , esan zuen handik pixka batera.
‎Besteek, berriz, basora egin zuten ihes eta basati bizi ziren han; baina azkenean arazoak ekarri zizkidaten, askotan etortzen baitzitzaizkidan etxera harrapakeriak egitera, eta azkenean tiro eman behar izan nien, eta mordoa hil; harrezkero betiko alde egin zuten. Beraz, lagunarte horretan eta ugaritasunean bizi nintzen; esan dezaket ez zitzaidala ezer falta, jendea izan ezik, eta horretaz handik pixka batera, uste dut gehiegi ere izan nuela.
‎Ostiralek tiro egin nahi zien, baina ez nion inolaz ere utzi, uste genuena baino arazo larriagaoa baikenuen esku artean. Lautadaren erdian edo geundela, gure ezkerraldeko basoan otsoen uluak modu beldurgarrian entzuten hasi ginen, eta handik pixka batera ehun bat ikusi nituen zuzen zuzenean guregana zetozela, denak bat eginda, eta gehienak behar bezala lerrokatuak, ofizial adituek prestatuko luketen armada ongi eratu baten antzera. Ia ez nekien haiei nola aurre egin, baina konturatu nintzen gu guztiok lerro itxi bat osatzea izango zela modu bakarra, eta berehala jarri ginen horrela.
‎Baina hain zen handia bihotzean nuen poza, ezen barrua erabat nahasi baitzitzaidan. Azkenean, negarrari ezin eutsi izan nion, eta handik pixka batera hitza etorri zitzaidan.
‎Azkenean golko txiki bat ikusi nuen errekaren eskuinetara, eta, zailtasun handiak igarota, ala harantz eraman nuen, eta, horrenbeste hurbiltzearen ondorioz, arraunarekin lurra ukitzea eta han sartzea lortu nuen; baina han berriz zama guztia uretan galtzeko zorian egon nintzen, itsasertza ez baitzen batere laua, aldapatsua baizik, eta ez zegoen ala lehorreratzeko adina lekurik, alaren mutur bat hondartu ezik; eta hori eginez gero, mutur hori oso goian geratuko zen, eta bestea berriz lehenago bezala, uretan sartua, eta zama orduan ere erortzeko arriskuan. Egin nezakeen gauza bakarra zen itsasgoraren zain geratzea, arraunarekin, aingura balitz bezala, alari eutsiz; horrela, alaren alde bat lur gainean finkatua nuen, zabalune lau baten ondoan, handik pixka batera urak estaliko zuelakoan, eta horixe gertatu zen. Mugitzeko ur nahikoa izan bezain laster, alak oin bateko urpea baitzuen, gune laura eraman nuen, eta han lotu edo finkatu nuen, bi arraun hautsiak lurrean sartuta; bata, alaren saihets batean muturraren ondoan, eta bestea beste saihetsean, beste muturraren ondoan; hala geratu nintzen itsasbehera hasi arte, eta ala eta zama kalterik gabe utzi nituen lehorrean.
‎Hilabete edo beranduago, ikusi nuen zurtoin berde berri batzuk irten zirela lurretik, eta agian ordu arte ikusi ez nuen landareren batenak izango zirela pentsatu nuen. Baina hura ezustea eta harridura nirea, handik pixka batera, hamar edo hamabi garagar buru atera zirela ikusi nuenean, Europako garagarraren mota berekoak, Ingalaterrakoak bezalakoak ez izan arren 16.
‎Burutapen zuhur eta zentzuzko horiek izan nituen ekaitzak iraun zuen bitartean, eta baita hura bukatu eta handik pixka batera ere. Baina biharamunean haizea eztitu zen eta itsasoa baretu, eta itsasoan ibiltzeko ohitura hartzen hasi nintzen.
‎Hosto zati bat hartu nuen lehenbizi, eta ahoan xehatu, eta hark garuna ia zorabiatua utzi zidan, tabakoa gordina eta oso sendoa baitzen, eta ni ez bainengoen hura hartzen ohitua. Gero beste pixka bat hartu eta ordubetez edo bi orduz ronetan beratzen utzi nuen, eta oherakoan handik pixka bat edatea erabaki nuen. Azkenik, sutontzi batean erre nuen beste pixka bat, eta sudurra haren kearen ondoan jarri nuen, bai kea eta bai beroa jasan ahal nitzakeen bezain luze, ia ito arte.
‎Denbora horretan guztian ez nuen jaiegunik gorde, izan ere, hasieran nire barruan erlijio sentipenik ez nuenez gero, handik pixka batera ahaztu egin zitzaidan asteak bereiztea, igandeetan beste egunetan baino arrasto luzeagoa eginez, eta ez nekien asteko zein egun zen. Baina orduan, egunak zenbatu nituenean, lehentxeago esan dudan bezala, konturatu nintzen urtebete neramala han, eta asteetan zatituz, eta zazpi egunetik behin igandea bereizita, zenbaketaren amaieran ikusi nuen egun bat edo bi falta zitzaizkidala.
2013
‎Elizabeth bere gogoetetan murgildu zen berriz ere eta handik pixka batera hala esan zuen biziro:
2014
‎–Ez dakit Marxek ez ote zuen esan, erantsi zuen handik pixka batera, errealitatearen zentzua galdu duenak galdua duela gerra.
‎–Ez al da zoragarria? , esan zuen Rafak handik pixka batera?. Udaberriaren bat bateko eztanda hori, koadro bat balitz bezala.
‎–Ze ederra den Euskadi, esan zuen handik pixka batera.
‎Mikel Strogoffek agur militarra egin, berehala tsarraren kabinetetik atera, eta, handik pixka batera, Jauregi Berria utzi zuen.
‎Ate bat zabaldu zen haren aurrean, eta argiz beteriko gela bat ikusi zuen. Sartu, eta hitzetik hortzera topo egin zuen buruz buru Iximen ikusi zuen gizon doilor harekin, Tomsken ikusi zuen gizon anker harekin, handik pixka batera hiria tatariarrei eman behar zien traidorearekin.
‎Ni artean zutik nengoela, izuak laztuta, orduan altxatu zen izaki haietako bat bere esku belaunen gainean, eta lau hankan joan zen ibaira edatera. Eskutik miazkatu zuen; gero, eguzkitan eseri, zangoak bere aurrean gurutzatuz, eta, handik pixka batera, bere buru iletsua bular-hezurrera erortzen utzi zuen.
‎«Inolako metodorik ez dago eta» esan nion ahapeka handik pixka batera. «Horixe ez dagoela, pozarren esan zidan?.
2015
‎erromatarren galtzada zela, kontrabando istorioak zirela, artzainen ohiturak, mendiko landaretzaren berezitasunak... Mendian gora eta denboran aurrera egin ahala, ordea, kontu haiek denak nahaspilatzen ari zitzaizkiola ohartu zen, eta, handik pixka batera, bere lagunek paisaiari edo beste zernahiri erreparatzeko geldialdi bat noiz egingo beste pentsamendurik ez zuen Estebanek gogoan, tarte horretan arnasa behar bezala hartu eta hauspoa bere onera ekartzeko.
‎Ez ziotela inori kalterik egingo. Etorritako bidetik alde egin zuten gizonek handik pixka batera, inguruetan negarra eta beldurra utzita.
‎Agirre eta Belarri, pistola gerrian gordeta, guardia zibilekin ari ziren hizketan. Ez zen ezer gertatu, eta, handik pixka batera, Land Rover ak normaltasun osoz egin zuen alde.
‎Kolpe sor bat entzun nuen handik pixka batera, eta gero garrasi bat; gero beste bat, eta gero kolpe eta garrasi gehiago, batzuk besteekin nahastuta. Ziegetatik zetozen.
‎Gau hartan, beldurrak airean, Gora Euskadi Askatuta pintatu, eta etxera itzuli ginen berehala. Ohe azpian ezkutatu nuen soka, eta, handik pixka batera, loak hartu ninduen. Hurrengo goizean, gertatuaren berri jakin zuen jendeak, eta egun hartako hizpide nagusi bihurtu zen.
2016
‎Lotsa eman dit zelatan egoteak, eta urrundu egin naiz. Baina handik pixka batera, berriro hurbildu, eta biak isiltasun astun batean sumatu ditut.
‎Agureak argitxoa nire aurpegi pareraino jasotzen du, sakonki eta isilpean begiratzen dit. Argitxoa jaitsi, eta handik pixka batera dio: –Zoro ergel hori.
‎Beharbada horregatik alde egingo zuten, ez dakit, edo agian euren solasaldia amaitutzat joko zuten, auskalo. Kontua da handik pixka batera neuk ere alde egin nuela, mendirako asmotan bainengoen goiz eguerdi hartan. Hasi nintzen gora, tipi tapa.
‎Geldialdia aprobetxatu behar dugu, hala ere, non gauden eta zertan gabiltzan gogorarazteko, inork ahantz ez dezan. ...o beharra suertatu zaiona, non bainu bero eta lasaigarria hartu ondoren whiski hotz eta lasaigarria hartu eta, ohe gainean etzanda, bere aita amen amodiozko historia imajinatua bere buruari kontatzen hasi den, xehetasun askorekin, gehiegirekin, hainbesteraino non guri ia ia haria galarazi digun eta bera ere azkenerako lo geratu den; ez lo sakon eta osasungarriaren ur bareetan murgildurik hala ere, handik pixka edo puska batera (zaila da denbora kalkulatzen ohe gainean etzanda lo geratu eta berriz esnatzen garenean) berriro itzarri baita, hotziturik, artega, trenputxarturik. Burtxoraturik bezala sentitu da lehenengo unean, non dagoen zehazki ez dakiela, ametsaren eta itzartu osteko munduaren artean galdu samarra.
‎Informazioa ematea eta informazioa estaltzea dira fikziozko istorioak idazterakoan erabili ohi diren mekanismo arruntenak: batzuetan, irakurleak informazio gehiago du protagonistak baino; adibidez, eleberri baten hasieran kontatzen zaigu nola lapur batzuk etxe batean sartu eta bertan zegoen amona xaharra hil duten, uso tiraketako garaikurrarekin burua maspilduta; handik pixka batera, emakume zoritxarreko horren seme mutilzaharra, lanetik edo txikiteotik edo putetxean parrandan ibiltzetik etxera bueltan dator; gizajoak ez daki zer topatuko duen, irakurleak bai, eta honek bere buruari galdetzen dio nola erreakzionatuko duen ama hilda aurkitzean: ehizako eskopeta hartuta mendeku gosez hara eta hona hasiko da?
2017
‎Atoiontzia ibaian behera itzuli zen, ura zilindro luze birakarietan irekitzen zuela, azkenean gabarrari ere eraginez bere iragaitearen oihartzunarekin, gabarrak zilindro birakarien gainean balantza egiten zuelarik ploplop hotsarekin, eta soinu luze kirrinkatsu bat atea ireki eta bi gizon azaldu zirenean, kanoa batekin. Ur gainean jarri zuten eta handik pixka batera Bland atera zen, arraunekin. Flanelazko galtzak zeramatzan, txamarra grisa eta lastozko sonbreiru tente bat.
‎Gero eguerdia pasa zen. Jaitsi eta nire itzalean gelditu nintzen eta handik pixka batera tranbia bat ailegatu zen eta igo eta interurbanoen geltokira itzuli nintzen. Bat abiatzekotan zegoen, eta nik leiho ondoan eserlekua aurkitu eta abiatu egin zen eta tokia saretzen bezala ikusi nuen mareak utzitako erretenetan, eta gero zuhaitzetan.
‎Beraz handik pixka batera banda pieza bati ekiten sentitu nuen, eta orduan denak martxan jarri ziren. Funtziorantz, den denak.
‎barandaren gainean apoiatu nintzen uretara begira zaldia libratu eta abiatzen sentitu nuen eta handik pixka batera ura besterik ez nuen aditzen eta gero berriro txoria zubia utzi eta eseri egin nintzen bizkarra zuhaitz baten kontra nuela eta burua zuhaitzaren kontra apoiatu eta begiak itxi nituen eguzki pusketa bat zeharka etorri eta nire begi gainean pausatu zen eta ni mugitu egin nintzen apur bat zuhaitzaren bestalderantz txoria aditu nuen berriro eta ura eta orduan denak piririka alde egin bal...
‎...nire begi gainean pausatu zen eta ni mugitu egin nintzen apur bat zuhaitzaren bestalderantz txoria aditu nuen berriro eta ura eta orduan denak piririka alde egin balu bezala izan zen eta ez nuen ezertxo ere sentitzen ia ondo ere sentitu nintzen egun haiek guztiak eta gero eta gau haiek guztiak ilunpetatik nire gelaraino igotzen zen atxaparrarekin ni nire gelan lo egiten saiatzen nintzen bitartean handik pixka batera hark ez ninduela jo jakin nuenean ere gezurra esan zuela Caddyren izenean eta nik neska batek bezala zorabiatzea besterik ez nuela egin baina horrek ere ez zuen jadanik axolarik eta zuhaitzaren kontra eserita nengoen eguzki printza txikiek hosto horiak bezala adar batean aurpegia ukitzen zidatela urari entzuten eta ezertan pentsatu gabe zaldia arrapaladan hurbiltzen aditu nuenean ere...
‎ez nuen atzera begiratu zuhaitz igelek ez zidaten batere kasurik egiten argitasun grisa tantoka erortzen zen goroldioa bezala zuhaitzetan baina hala ere ez zuen euririk ari handik pixka batera bueltatu egin nintzen basoaren ertzeraino itzuli nintzen hara ailegatu orduko atxapar usaina aditzen hasi nintzen berriro argiak ikusten nituen auzitegiko erlojuan eta herriaren plazaren argitasuna zeruan eta sahats beltzak erreka ondoan eta argia amaren leihoetan argia artean piztuta Benjyren gelan eta makurtu egin nintzen hesia pasatzeko eta korrika zeharkatu nuen belardia korrika ...
‎...zeharkatu nuen belardia korrika joan nintzen belar grisetik kilker artetik atxapar usaina gero eta biziagoa zen eta uraren usaina orduan ura ikusi nuen atxapar grisaren kolorekoa erreka ertzean etzan nintzen aurpegia lurraren ondoan jarrita hartara atxapar usaina aditzerik ez izateko orduan ez nuen aditzen eta hantxe geratu nintzen etzanda lurra nire arropetatik sartzen sentituz urari entzuten eta handik pixka batera arnasa ez neukan hain behartuta eta hantxe geratu nintzen etzanda pentsatuz aurpegia mugitzen ez banuen ez nuela arnasa behartu beharrik izango eta ezta haren usaina aditu beharrik ere eta orduan ez nintzen ezertan pentsatzen ari bera ertzetik etorri eta gelditu egin zen ni ez nintzen mugitu
‎Myra eta biak handik piska batera pistola erostera irten eta kanpoan izan ziren bostak jo arte.
‎Eta polittena zera zen, benetan handik piska batera ez zuela batere seinale.
‎Gero, dirua kobratzera. Ni atean geratu nintzen aita Simonen etxera sartu zenean; handik pixka batera diru mordoarekin atera zen, saiheskiak balira bezala harategiko paperean bilduta.
‎Ez dio hariari gehiago tira nahi, eta neuk segitu dut handik pixka batera:
‎–Eta? galdetu nion handik pixka batera.
2018
‎–Barkatu, Stevens jauna, esan zuen handik pixka batera.
2019
‎Ez dizut esango ezetz. Donostiako paisaiarekin, umetako lilura baldin bazen tesia eta noria argitsuak eragin didan arbuioa baldin bada antitesia, handik pixka batera, noriari bizkarra emanda badiari begira lortu dudan sosegua izango litzateke sintesia.
‎Malgukiak jauzi egin zueneko klakada entzun zen, hatzek atea bultzatu zuten, barruan argiak ezin indartsuago dirudi, eta ez da, baina Raimundo Silva erreferentziarik gabeko espazioan arraunean egingo balu bezala dago, naturaz gaindiko gauzei edo lurretik kanpoko izakien agerpenei buruzko filmetan boladan dagoen giro horietakoa da, argitasunak gainez egiten duen giro horietako bat, volten gehiegizko gastuarekin, espero izatekoa da telefonistak ikarazko garrasia egin dezan edo estasizko trantzean sar dadin, baldin eta, jada iraungitzen ari den une batez, bere sentikortasuna bilakatu den bibrazio kaleidoskopiko sentimenezko garroen ugaritze bat bezala edo edertasun gorenezko irradiazio baten moduan agertzen bada, gorputzaren kanpoko aldetik. ...onistak, telefonogunea ibiltzeaz aparte atea irekitzeko eta datorrenari harrera egiteko lana bere gain dituenak, keinu bat egiten dio hatzez, telefonoz mintzatzen bukatzen duen bitartean, eta gero, jendetasunez eta batere harridurarik gabe, hauxe esaten dio, Kaixo, Silva jauna, aspaldian ezagutzen du eta ikusten duen bakoitzean joan badoan denborak eragindako diferentziak baizik ez dizkio ikusten, handik pixka batera inork galdetuko balio zer moduz aurkitu duen zuzentzailea, hauxe erantzungo luke, uste erabatekorik gabe, Ez dakit, apur bat urduri, agian, horixe esango du, gehiagorik ez, telefonista ez bide da oharmen luzekoa, edo Raimundo Silva berezko egoerara itzuli da, edo kanpotik ezin zitekeen ikusi barrutik zer gertatzen zen, ez eta ohartuta ere, Maria Sara doktorearekin hitz egin nahi dut,... Sarak entzuten du Maria Sara doktoreak esaten diona, buruaz baiezkoa egiten du, elkarrizketa laburra da, baina ateaz beste aldean eduki duen berezi ikusteko ahalmenaren itzal zurbila den ikusmen hondar bat gelditzen zaiola, Raimundok behatzen du, hariz hari, telefonistaren ile horia, ahotz ehoaren kolorekoa, telefonistak burua apaldurik du, ezin igar dezake zer nolako basakeria dagoen begirada hartan, basakeria esatea gehiegikeria da, noski, gizonak ez baitu emakume harentzako txarrik nahi, begien kontua baizik ez da, gizonak zer egin behar duen esan diezaioten baizik ez du nahi, urrutitik etorri da, eta presaka, eta hantxe utzi ditu probak, sarrerako mahaian, erantzunik gabeko gutuna ekarri duen edozein mandatari bailitzan, Maria Sara doktoreak bere bulegoan itxaroteko esan du, telefonistak burua goratu du, irribarre egiten dio, Eskerrik asko, Sarita, Sarita deitzen dio betidanik, horrelaxe gelditu da, ezkondua eta ondoren alargundua den arren, zorte handiko jendea badago, gehienak emakumezkoak, bistan da, gizonek, orokorrean hitz eginda, haur izateko denbora laburra eduki baitute, eta batzuk ez dira sekula haur izan, jakina den bezala eta idatzita dagoen bezala, eta beste batzuk betiko haur gelditu dira, baina ez dira esatera ausartu.
‎Manuelek, berriz, tarteka baino ez du ikusten bere gidari isila, eta jadanik larritzen hasia da. Eta hori dena gutxi balitz, handik pixka batera, bidea estutu eta okerragotu egingo zaie nabarmen, lurrean harri eta putzu besterik ez dagoela. Horrela jarraituko dute tarte luze batez, azkenean, behin behar eta, argitasuna lainoari gailendu, eta hura urratzen hasten den arte.
2020
‎Jose Miguel Etxeberria ikustera nator, eta tipo batzuk zeuden eserita ondoan, igual, eta bat altxatu eta joan egiten zen, zera esango zion: mutil bat etorri da zutaz galdezka, horrelakoa eta halakoa, eta orduan handik pixka batera agertzen zen Jose Miguel. Beste batean, Titorekin geundela, hondartzatik paseoan, Frantziako Poliziaren auto bat gelditu eta gainetik argazkiak egin zizkiguten, oso kontrolatuta zeuden".
‎Nebaren endekapenaren lekuko izateak gogor kolpatu du; egunetik egunera iraungitzen ikusi du. Lehenengo asteetan, tantaz tantakoari lotuta gelan atzera aurrera urrats batzuk emateko gauza zen artean; handik pixka batera, gurpil aulkian eseri behar izan zuten eta, uste baino lehen, komunera joateko gauza ez zela geratu zen, bere hanka erkinek berrogei kilo eskas pisatzen zuen gorputzari eutsi ezinik. Egunak igaro ahala, edatekoa lastotxo bat ahoan jarriz ematen hasi zitzaion Teresa, ezpain ertzetako zauriek minik ez emateko.
‎Martin amaren ondoan dago, eta Javier osaba ilobaren azpian. Matilderen aurretik jaio eta handik pixka batera hil zen Pablo umeak eta Teresak ezagutzen ez dituen hainbat senidek okupatzen dute hamabost laguneko panteoia. Segundo Vilagude inoiz baino arrotzago ageri da Echalucetarren artean, soldadu gaztearen lekua okupatzen balego bezala; izan ere, eta itxura guztien arabera, maitasun hasi berri baten ilusioa darie Martinen bederatzi gutunei, gozokien kaxan gordeta, feltrozko lazo berde batez lotuta urte luzez gordeta egon badira ere.
2021
‎Aurpegiak alde batera eta bestera jiratu zituzten, eta Nuñez espantuka aritu zitzaien, batere ezkutatu gabe. Baina ez zirudien keinu haiek guztiak ikusten zituztenik; handik pixka batera, erantzunez bezala egin zuten oihu, han urrutian eskuinetara zeuden mendien aldera. Nuñezek berriro egin zuen garrasi, eta keinuka alfer alferrik ari zela ohartzean, atzera etorri zitzaion burura itsu hitza.
2022
‎Ikaslea, saltoka zebilela, oreka mantendu eta kalesatik hegaka ez irteteko, aurrerantz makurtu zen eusteko zerbaiten bila, baina larruzko posta zakuak irristakorrak ziren, eta gidaria bera ere, zeinaren gerriari heldu baitzion lehendabizi ikasleak, saltoka zebilen, eta edozein unetan gurditik erortzeko zorian zegoela esan zitekeen. Gurpilen zarataren eta kalesaren karrankaren artetik hegaka irtendako sablearen lurraren kontrako tintina entzun zen; gero, handik pixka batera, zerbait bi bider erori zen, zarata zurrun bat sorraraziz.
‎–Segituan, jauna, segituan –esatearekin batera Pelageia izbatik lasterka batean irten eta handik pixka batera kandela mutur batekin itzultzen da.
‎–Zer nolako zoriontasuna izango zuen neskatoak hemen aitarekin? –esan zuen handik pixka batera– Aitak maite zian, gozatzen zian, hori egia duk, baina, adiskide, gizon hura ere ez zuan eramaten erraza: gizon zorrotza zuan, zakarra.
2023
‎Gorputza, ordea, komunean utzi du, guraizeak eta Xanaren ilea eskuetan. Behin Xanaren gorputzean sartuta, ordea, ez dauka Limak handik pixka batean alde egiteko asmorik.
‎Nork nahi du Espainia horren parte izan? Zuk ez, eta zu oroitzen eta otoizten zaituztenek ere ez, horregatik egin behar zen ahalegina, jo eta hautsi, bertatik alde egiteko, baina denek ez zuten egin apustu bera, hain zuzen ere otsail horren amaieran ETA politiko militarrak, zu hilkutxatik atera zintuztenen lagunek, ofizialki eta ia solemneki jakinarazi zuen ematen zuela, handik pixka batera betiko desagertzeko, ordura arte bultzatu zituen xedeak (independentzia eta sozialismoa) lortu gabe baina beren kideak etxera libre itzultzearen truke; erabaki lotsagarri eta traiziozkoa orduko zure kideentzat, baina zer esango zenuke, lukete, genuke urteen joanean gertatu diren guztiak gertatu eta gero. Hobe isilik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia