Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2003
‎Arratsalde askotan, alaben bila noala ikastolara, handik pasatzen naiz, nire ibilbidean baitago Gobernu Zibila. Zeharkatzen ahal nuen beste pixka bat ibiliz, baina ez dut halakorik egiten.
‎Baina handik pasatzeak garai hartako gertakizun berezi bat dakarkit gogora. Makuluekin konpontzen hasi nintzenean, kalera irten nintzen lehen egunean, taberna hartara joan nintzen, atxilotu ninduten tabernara.
2004
‎Romanek ez zion erantzun. Egia esan, ziklistak handik pasatuko zirela jakitea ere ez zitzaion larregi inporta. Aitaren ideia izan zen Bidanira joatea eta, ondorioz, planak ere ez zion zirrara espezialik egiten.
‎Kasualitatez izan zen ia: handik pasatu, fatxadan propaganda kartel handi bat ikusi, O. Jaunaz gogoratu... eta, nola ez bainuen ezer egitekorik eta nola baitzegoen ordurako iragarria emanaldietako bat, sartzea era baki nuen.
2005
‎Gizonak burua biratu zuen, ordea. Ez zitzaigun atsegina egin gizona bere zereginetan harrapatzea, ezta gizonari ere, segur aski, gu momentu hartan handik pasatzea. Baina ez zegoen atzerabiderik.
2006
‎Joan eta etorri, guretzat Madrilen bizi ziren olinpotarrak. Juanito Telleria-k, Jauregiko presaren aldaparoko petrilean eserita (asper asper eginda, suposatzen dut), haurrekin solastea maite zuen; frontoira edo mojetara handik pasatzen ginen haurroi, gozokiak ematen zizkigun. Angel Giménez zen papelerako eta herriko jauntxoa, gutxitan ikusten genuen eta orduan traje eta betaurreko ilunekin, elizatik irteeran edo; inoiz ez zen herriko jendearekin hitz egiten gelditzen.
‎Cenci familiako beste zigortuak, berriz, Ponte Sant’Angeloko piazzan hil zituzten: Erromako leku nabarmenean, Vatikanoko San Petri elizara doazen erromesak handik pasatzen baitira.
2008
‎Hurrengo minutuetan berdintsu jarraitu zuen handik pasatu ziren tranbia guztiekin, bortxazko eta lizunkeriazko keinuak tartekatuz. Gidari batzuek keinu zakarrez erantzuten zioten, beste batzuek trufaz, batzuek begiratu ere ez zioten egiten...
2009
‎Etxerako bueltan ahateen parketik pasatu ginen eta, handik pasatzen ginen bakoitzean bezalaxe, anaia eta biok aintzirara hurbildu ginen. Ur ertzean ginela, eskale itxurako gizon bat orroka hasi zitzaigun gu bioi.
‎Beltza eta Zabaltzak agindua jaso, Tuterara joan, presoak hartu eta Iruñerriko toki bakarti batean fusilatuko zituzten. Gero, handik pasatzen ziren Salustiano eta bere adiskide Fermin behartuko zituzten gorpuak lurperatzera. Beste batzuetan hurbileko herriren batera joan eta abisua emanen zuten, hilobiak egin zitzaten.
‎Teofilo Maria pozik egon zitekeen, oso pozik ere bai, baina Domingok koska bat jan zion eztabaida hartan: esan nahi baita Teofilo Mariak aurrerantzean ez zuela Domingo trapu zahar bat bezala tratatu ez lurra musukatzeraino apalarazi; anai arrebetan zaharrenak mehatxatu egiten zuen, bai, lehen bezala, baina, lehen ez bezala, ez zituen mehatxuak betetzen; eskua gainean jartzen zion, baina ez zen handik pasatzen, ez belarrondoko beldurgarririk ez muturrekorik; berandu gabe izan zuen hura frogatzeko aukera, noiz eta Teofilo Mariak berriro gonbidatu baitzituen anaiak, agindutik asko zuèn gonbidapenean, ohi bezala, desfiletan jolas zitezen, handik lauzpabost egunera; proposamenak ez zuen Domingo ustekabean harrapatu, besterik ez baitzuen espero egun haietan, eta erabakia baitzuen bere posizioa sendotzeko garaia zela?
‎Teofilo Maria pozik egon zitekeen, oso pozik ere bai, baina Domingok koska bat jan zion eztabaida hartan: esan nahi baita Teofilo Mariak aurrerantzean ez zuela Domingo trapu zahar bat bezala tratatu ez lurra musukatzeraino apalarazi; anai arrebetan zaharrenak mehatxatu egiten zuen, bai, lehen bezala, baina, lehen ez bezala, ez zituen mehatxuak betetzen; eskua gainean jartzen zion, baina ez zen handik pasatzen, ez belarrondoko beldurgarririk ez muturrekorik; berandu gabe izan zuen hura frogatzeko aukera, noiz eta Teofilo Mariak berriro gonbidatu baitzituen anaiak –agindutik asko zuèn gonbidapenean, ohi bezala– desfiletan jolas zitezen, handik lauzpabost egunera; proposamenak ez zuen Domingo ustekabean harrapatu, besterik ez baitzuen espero egun haietan, eta erabakia baitzuen bere po... horma bat, biak bereiziko zituena, bere askatasuna irabazteko bidean; anaia zaharrenak agintezko gonbita luzatu ez beste, halere, urduri jarri zen Domingo, oso urduri, baina ez urduritasunak buruzuri uzteko adina:
2010
‎Jendearen gomendioei jarraituz, portu aldean ibiltzen hasi nintzen, pasaiari ontzi eta piraguen artetik galdezka, oihaneko herrixketatik joan etorrian dabiltzan indigenak handik pasatzen baitira normalean. Horrela ezagutu nuen egun baten Japeka uruxari a, bere jarrera alai eta irekiagatik harritu ninduen gizon gaztea.
‎Poltsan sartu nituen neure gauzak, alde egiteko, eta argia itzali. Diseinukoen atalean argia pizturik zegoela ohartu nintzen orduan, eta handik pasatu nintzen, baten bat gelditzen bazen agurtzeko, eta bestela argia amatatzeko.
2011
‎Bipagoetakoak, hala deritze bikiei kalean, beren etxea bi pago handi dauden parajetik erosoen dagoena delako edo. Bipagoetan bidegurutzea dago, eta handik pasatu beharra daukate errekaz bestaldeko bi auzoetako neska mutilek, egunero eskolarako bidean. Gune hartatik igarotzean, aurrena direnek zuhaitzen txokoan harri bat uzten dute, bertatik pasatu diren seinale, eta atzetik datozenek, beste auzokoak aurretik dituztena jakitun, harri koskorra jaso eta eraman egin behar dute; aurrerago, berriz, bi taldeek bat egingo dute eta elkarrekin joango dira eskolaraino, bidearen azken zatia pasadizoz beteriko abentura bihurtuz.
‎Lasai ari ginen hirurak? baina handik pasatu behar orduantxe guardia zibil bikotea!
‎Sheridandarrek, artean txikiak zirela, debekatua zuten han oina jartzea, hango hizkera gordinagatik eta badaezpada zerbaitek kutsatuko ote zituen. Baina koskortu zirenetik, Laura eta Laurie batzuetan handik pasatzen ziren, zelatan. Nazka ematekoa zen hango narraskeria.
2013
‎Erreskate talde ugari ibili omen ziren lanean hilabete askotan, baina ahalegin guztien ondoren ere ezin izan zuten arrastorik aurkitu. Orduz geroztik, haize bolada garaian ez omen da inor handik pasatzen.
‎–Lasai, ez gara handik pasatuko. Beste bide bat ezagutzen dut, argitu du Polek orduan.
‎Gontzalen taberna Uriondoren erdigunean zegoen. Lokal txikia bezain atsegina, lanaldian etenaldi bat eginda, kafea hartzeko edo hamaiketatxoa egiteko toki egokia zen, eta halakotzat zuten goizean handik pasatzen ziren bezeroek, batzuk egunero egunero, beste batzuk noizbehinka. Aldian behin sartzen ziren horietako bat zen une hartan barrura egin zuen gizon bibotedun heldu bat.
2014
‎Ohartu nintzenerako, Buen Pastorreko katedral inguruan nenbilenan harritxo batzuekin jolasean, zeharo despistatuta, eta haiek auskalo non ibiliko ziren, Abenidan edo. Negarrez hasi nindunan, noski, eta handik pasatu zen emakume batek eraman nindinan polizia batzuengana, inguruan zebiltzanak; Z auto bat zunan, eta Aldapetako kuartelera eraman ninditenan segituan. Ni oso beldurtuta nengonan hasieran eta apenas esan ninan ezer, baina poliziek gozo tratatu ninditenan; errotulagailu batzuk eta paper orri batzuk utzi zizkidatenan marrazteko, eta baita litxarreriak eman ere.
‎Hogei minutu eserita neramatzanean te izoztua eskatu nuen. Gero eta gutxiago zelatatzen nituen poliziak eta gero eta gehiago handik pasatzen ziren emakumeak, metroaren ahotik irteten ziren neska gazteak batez ere.
‎Eta Ana Paz Cinos bilbotarra, Gorka Garcia Sertutxaren neska laguna zelako. Eta beste bi pertsona ere bai, handik pasatzen zirelako.
‎Arku horren kanpo aldean erreka bat zegoen, aski zabala eta oso lohitsua. Ote landare handiek galarazi egiten zuten zeharo handik pasatzea. Ur arre horren azpian, lokatzezko basatza nabari zen, non oinak ezin ziren finkatu.
2015
‎Geldi egoteaz aspertuta eta, sekula aitortuko ez lukeen arren, baita arduratuta ere, autoa hartu eta bila joatea erabaki zuen. Batzuetan, Gernikako kanpo aldeko kafetegi batean egoten zen orduetan, mahai batean eseri eta liburu bat irakurtzen pare bat kaferen laguntzarekin, baina orduan ez zegoen bertan; asteak omen ziren handik pasatzen ez zela.
‎Etxera bidali zuten astebetez, aitari buruz zerbait esan zuen eskolakide bat jo zuelako. Eta etxe ondoan Otazua= lapurra zioen pintada ikustean, handik pasatzen ari ziren gazte batzuk jo nahi izan zituen. Baina aspaldi ahaztuta zegoen hori, eta orain sekula baino hobeto zebilen, Athletic ek irabazten zuenean batez ere.
‎Pareta batean,. No future? idatzi zutela ohartu zen handik pasatzean.
‎–Eta bihar eguraldi onik egiten ez badu, esan zuen Ramsay andreak, begiak altxatuz William Bankesi eta Lily Briscoeri so egiteko handik pasatzen ziren unean?, beste noizbait izango da. Eta orain, esan zuen, pentsatuz Lilyren xarma begi txinatar haiek zirela, bere aurpegitxo zuri ximur hartan zeharka jarriak, baina gizona azkarra izan zen hartaz jabetzeko?, eta orain, zutik, utzi hanka neurtzen, azkenean beharbada farora joango baitziren, eta ikusi beharra zeukan galtzerdia pittin bat luzatu ala ez.
‎Uda hartan bertan ekin zioten berriro elizatxoa eraikitzeari, oraingo honetan askozaz handi eta irmoagoa. Diotenez, hasiera batean Antonio Abade Sainduari eskaini zioten errezo etxe hura, han mendi gainean Anbototik ekarritako harri pusketa sendo eta mardulekin, eta ez zen handik pasatuko kristaurik atsedenalditxoaz profitatuz bere otoi eta errezoak esango ez zizkionik.
‎–Bo, morroi pastillazale batek kotxeak apurtzeari ekin zioan goizeko ordu bietan; auzokoek deitu, udaltzainak iritsi, eta azken kotxearen argiak apurtzen ikusi zitean; epaiketan abokatuak esan zian bere bezeroa handik pasatu zela, kotxe apurtuak topatu zituela, lurrean burdinaga ikusi, hura hartu eta kolpe bakar bat eman zuela, probatzeagatik. Eta aske geratu zuan, frogarik ezaz.
2016
‎Gizonak berrogeita hamabi urte inguru zituen, galtzarbean makilatxo bat zeraman, kasaka arre ilun bat, txaleko bat eta zaragoila batzuk janzten zituen, gizonaren zerbitzuan urte dexente emanak zituztela ziruditenak, baina oraino ere txukun zeuden; eta gizonari, oro har, propreté apal baten halako aire bat zerion. Sonbrerua eranzteko moduagatik, eta handik pasatzen zen jende askotxori nola oldartzen zitzaion erreparaturik, jabetu nintzen limosna eske ari zela; beraz, sos bat edo bi atera nuen sakelatik gizonari emateko asmoz, nire ondotik igarotzea egokituz gero. Nire ondotik pasatu zen ezer eskatzeke, eta hara non nigandik bost urrats ere eman gabe limosna eskatu dion emakumetxo bati.
‎Fabrika zaharraren ondoan zegoen zaintzailearen etxean jaio eta hazitakoa zen, orduan zaintzaileak bere etxea izaten baitzuen, baina gero, lantegia saldu eta enpresa birmoldatu zutenean, bota egin zuten etxe hura, eta aita semeek herrira joan behar izan zuten pisu batean bizitzera. Mutil koskorra zenean gustatu egiten zitzaion halleko bazter batean egotea, handik pasatzen ziren gizonei begira, batez ere nagusiarekin batera etortzen ziren gizon dotore haiei. Eta igande arratsalde asko ere han pasatzen zituen; lantegia hutsik egoten zen, ez zen txintik ere entzuten, eta dena berarentzat izaten zuen.
‎–Gainera, ez dut ulertzen zergatik hasi behar dudan alpinismoa egiten hemen, jarraitu nuen?. Zuen etxean sartu behar badut, eskerrik asko, pozarren, baina, benetan, askoz ere erosoagoa iruditzen zait handik pasatzea, eta hori esatean besoa altxatua neukan, via Ercole I d. Esterantz?, sarrerako ate handitik. Ez nuke denbora gehiegi.
‎–Ez, ez, ez... , esan zuen, aurpegia desitxuratuz higuin handiko imintzio batez?, handik pasatzen bazara Perottik ikusiko zaitu derrigor, eta orduan akabo, kito, ez dauka graziarik.
2017
‎Izan ere, Amnesty International erakundeak jasotako lekukotasunen arabera, hainbat atxiloketagune sekretu daude Egiptoko eremu militarretan. Ismailia hiriaren ondoan dago Al Azuliko kartzela, eta horkoa da ezagunena; izan ere, handik pasatu dira erregimen militarraren kontrako ekintzaile gehienak. Al Azulin sartzen dituzte aske utzi nahi ez dituzten baina haien kontrako kargurik ez duten herritar guztiak.
‎La Sallek berehala hartu zuen izena XX. mendearen hasieran eskola zabaldu zuenean. Mutilentzako irakaskuntza eredu onena zelakoan, handik pasatu ziren Irungo izen handiko sendien semeak. Eta eskolak berak Irungo gorabehera soziopolitikoak ezagutu eta haien arabera moldatuz eta egokituz egin zuen aurrera.
‎Hemendik aurrerakoetan, handik pasatzen
2018
‎–Ez, ez dut neuk ikusi, jauna. Baina Dave Thornton handik pasatu da duela gutxi, traktorearekin, etxerako bidean zihoala. Harrituta geratu da autoa han ikusita; orduan, traktorea gelditu, eta jaitsi egin da.
‎Loreontziari sarri egiten dio berba etxean Maitek, leihoaren parean eserita. Lehenengo solairuan bizi direnez, kaletik pasatzen diren auzokoek ikusten dute, eta hori ere ez ote den ba loreak bizi mantentzeko lagungarri, galdetzen diote handik pasatzen diren ezagunek. Ezetz esaten du, siku.
‎–Baietz uste diat. Urteak dituk ez naizela handik pasatzen.
2019
‎Denean menderatu nahi zuen; bai ohean, handik pasatu beharra baitzegoen, eta bai lan mahaian. Mahaia zuen helburu, eta Micheletek debekatu egin zion hasieratik; berak, berriz, ohea debekatzen zuen.
‎Iruditzen zitzaion eztiki sabelduriko hosto horietako bakoitza betea zegoela bere ahuleziarako larriegiak ziren oihartzunez[...] Muinoen gainetik, haize lurrintsu bat iritsi zen, adarren artetik irristan. Forma bat izan eta formak hilkorrak direla zekiten gauzek dar dar egin zuten handik pasatzen zen gauza formagabe eta adierazezin haren aurrean. Hura zela kausa, basoa aurrerantzean ez zen izango batera suertatze soil bat, baizik multzo loriatsu bat, konstelazio bat bezala[...] Bere buruaren jabe zen, existentzia etengabe eta aldaezin batean.
‎Bi haranak bereizten zituen mendi gain txikira iristean, Gaston desagertua zela konturatu zen Leire, jada burutua zuela bidezidorrak bigarren mendiarte hartan egiten zuen itzulinguru txikia, nahitaezkoa baitzen handik pasatzea bertako akueduktuaren arkuetako bat zenbait urte lehenago erori zenetik. Haran hartan haren itzala ere ikusten ez zenez, hirugarrenera igaroa zela ondorioztatu zuen.
2020
‎Dela komandoa aldez aurretik kontrolatuta zeukatelako, dela oso bizkor ibili zirelako, kontua da Guardia Zibilak harrapatu egin zuela komandoko kideak zeramatzan autoa Arrasaten, eta han gupidagabe metrailatu. Komandoko bi kide, Jose Mari Iturrioz" Zapa" eta Roberto Aranburu bertan erori ziren –baita Emilia Larrea izeneko andre bat ere, handik pasatzen ari zena eta gertaerarekin zerikusirik ez zuena– Komandoko hirugarren kidea, Kike Zurutuza, larriki zaurituta geratu zen, bala bat birikan zuela. Zurutuza ospitalera eraman zuten, Gasteizera.
‎Atzera begiratu gabe, elkarrekin alde egingo genuen, inork galaraziko ez zigun tokira, beharbada eskutik helduta, beharbada mutilek egiten duten moduan besoa elkarren sorbaldan jarrita, munduko lagunik onenak bagina bezala. Horiek denak asmatzen eta berrasmatzen nituen handik pasatzen nintzen aldiko, nire buruari edozer pentsatzea baimentzen nion istant labur horretan.
2021
‎Eta etxera iritsiko zinen, eta ikusiko ninduzun ordenagailuan, ez aurrera ez atzera, hogei orritik gora loditzen ez zen nire nobela txatxua zirriborratzen, eta madarikatuko zenuen zeure burua, ez hartzeagatik portugaldarrak eskaini zizun telefono zenbakia, eta ni nintzela konturatuko zinen, ni nintzela askatu beharreko karga pisutsuegi hura, eta une horretan ohartuko zinen kasu egin behar zeniola zeure barru barrutik irten zitzaizun bulkada hari. Eta bueltatu egingo zinen biharamunean taberna hartara, ordu berean, eta hantxe egongo zen portugaldarra, edo topo egingo zenuten bestela Donostiako kale galduren batean, San Martzial kalean esaterako, Igeldon alokatu zuen etxeko Nespresso kafe makinarentzat Ristretto kapsulak erostera joana zelako bera eta handik pasatzen ari zinelako zu, nik al dakit, izorratu berri zitzaizkizun entzungailuen ordez berriak erostera baitzindoazen Fnac era, eta oraingoan bai, oraingoan telefonoa hartuko zenion, are, zuk zeuk eskatuko zenion, eta zenbaki haiek bihurtuko ziren, telefono zenbaki haren digitu haiek, bata bestearekin artez batuz gero lauko bat ezkutatzen zutenak, nirekin zenuen harremana hausteko hazi....
‎Lastima zu handik pasatzea, Itziar, azken finean, besteak guda moduko batean ari ziren, baina zeu, eta neurri batean neu, han geunden biktimak baino ez ginen, zu neu baino gehiago, nahiz eta badakidan, ederto asko ikasi dut biktimen aldeko taldeetan egindako terapietan, zoria dela biktima bilakatzeko arrazoi nagusia. Askotan galdetzen diot neure buruari zuok ere, hildakook, biktimaren eta biktimarioaren arteko bereizketa hori baduzuen; alegia, hiltzeko moduak han ere baldintzatzen zaituzten.
‎" Baina ez zen nire kontra" entzun zuen bere burua zurituz," guardia zibil baten kontra izan zen. Ni handik pasatzen ari nintzen hiltzaileari bonba lehertu zitzaionean".
‎Mikelazulo eta Gaspar ezagutu ditu, Oreretako intelektualen txokoak, baina berak herrikoa ezagutu nahi du. Faszinazioa sentitzen du, handik pasatzen den jende guztia poliziak susmagarritzat jotzen duela esan diodalako.
‎–Horixe, handik pasatu beharra daukat. Batzordeko idazkaria da.
2022
‎Metro batzuk aurrerago, korridoreak ezkerretara jotzen zuen, bigarren solairuko barrualde ilunean sartuz. Une batez pentsatu nuen ezinen nintzela handik pasatu. Sabaia eroria zen, eta habe, ohol eta adreiluzko kaos batek betetzen zuen pasilloa.
‎Neska bat joanen zaizu laster Monuril eske. Baiezta diezadakezu handik pasatzen denean?
2023
‎Haren artikuluek oihartzuna bazuten hirian; handik hara ez, baina hiriko ospe harekin bazuen ausarki. Plaza nagusiko terrazan Ricard bat hartzen zuen eguerdiro, eta harro zegoen handik pasatzen ziren gehienek agurtzen zutelako, eta agurtzen ez zutenen begiradatik ezagun zuelako hartaz mintzo zirela... Herriko auzapeza bezain jauna bihurtu zen, haren artikuluekin hariak mugiarazten baitzituen.
‎Ezinak hartu du, ostera. Taberna batera sartu da aita, baina handik pasatzean ezin izan du ikusi: ilunegia da barrukoa.
‎Batzuek norberaren herrian itxaroten diote: Beasainen, Ordizian, Tolosan, Joxeren gorpua daraman autoa handik pasatzean omen eta oles egiteko. Beste batzuek urrunago jo dute, Pancorbo eta Mirandaraino, eta Etxegarate osoa ere jendez beterik dago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia