Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 110

2000
‎Izan ere, ez al zen arrazoin naturala emazteki haiekin izan zezakeen haur bat edo bertze beretzat hartzea eta etxeko primu eta heredero izendatzea...? Baina, ororen buruan, handik lau bat hilabeterat jakinen nuen kontu ilun haien kausa, zeren eta, don Fidel gizon fidagaitza zen arren, enekin zabaltzen hasi baitzen apur bana, harik eta goiz eguzkitsu batean ezin arraiago agertu zitzaidan arte, goresten zituela ene lana eta ene dohainak... Erdi hordi zegoen, zeren eta aldian be hin edanari emaiten baitzion, eta nik mementu hura profitatu nahi izan nuen, Gorukiren alde zerbaiten erraiteko, baina, ohi bezala, ez nuen jaso igurikitzen nuèn ordaina; eta, etxean zituen zazpi emazteki haietaz mintzatzen hasten zitzaidala, erran zidan:
‎Trasteak bildu, egunkariak erosi, bezperan egondako tabernetako batean gosaldu, kantinplora urez eta zahatoa ardoz bete eta bidean jateko zerbait erosi ondoren, Orexarantz abiatu ginen, goiza sorbaldan, zeru garbi baten azpian. Lizartzatik oso gertu zegoen bidegurutzea, eta handik lau kilometro eta erdi baino gutxiago geratzen zen Orexako plazaraino, denak aldapan gora, hori bai(" Aldapa goien Orexa han dugu,/ ‘munduaren ipurdia’", idatzi zuen Orixek" Lizardi gurean" poeman). Orexara heltzeko kilometro erdi bat falta zela, argazki bat egin nion bide ertzean ikusi genuen 1964ko hilarri bati.
2001
‎Mundu osoko burtsak, dagoeneko moteltze ekonomikoan sarturik zeudenak, dar dar egin eta amildu egin ziren. Handiena eta garrantzitsuena, Wall Streetekoa, bertan behera geratu zen inolako jarduerarik gabe zenbait egunetarako, eta handik lau egunera ireki zuenean, beherako joerarekin jarraitu zuen, nahiz eta beherako joera saihestu nahian Administrazioek likidezia sartu zuten, banku zentralek interes tasak jaitsi zituzten eta inbertsiogileen abertzaletasunari ere dei egin zitzaion.
2003
‎Eta beste kazetari erraldoi batek idatzi zuen" Matias Malandak malandismoa sortu du". Eta mugimendu artistiko garrantzitsua izan zitekeen hura, pinturaren historian, baina handik lau hilabetera hil nintzen."
2004
‎Hasi bezain laster, epaileak penaltia adierazi zuen eta Davitxi kapitaina arduratu zen markagailuan 0 jartzeaz. 46 minutua zen eta handik lau minutura, Gurutz aurrelariak 0 sartu zuen eta partida erabakita utzi, hiru puntuak Azpeitira ekartzeko.
‎Idatzizko harreman horrezaz gain, lauzpabost urtean behin itzultzen zen anai Benito etxera bisitan, eta orduan ere ez zen amonaz ahazten, auzoko lasalletarren eskolako atezaindegira espresuki joaten baitzitzaion. Joan zenetik hamabost hamasei urtera, baina, urtebete osoan egon zen gutunik bidali gabe, amonak hiruzpalau idatzi zizkion arren, harik eta anaietako batek jakinarazi zion arte anai Benitok larri antzean behar zuela, perlesiak jota, Mexikotik iritsi zitzaièn azken berriaren arabera; handik lau hilabetera, berriz, anai Benitok azken hatsa eman zuen; eta, handik urte erdira, finean, anai gazteago baten bisita izan zuen amonak: anai Jaxinto zen, Mexikora ere bost urterako joan zena, anai Benito zegoèn lekutik ez oso urruti.
2006
‎Ustekabeko gertakari horrek adierazi zuen aldaketa ezinbestekoa zela, atzeraezina, onean edo txarrean, txarrean edo okerrenean, horrela ez zegoela segitzerik. Eta handik lau urtera erregearen burua jausi zen, Errepublika sortuz. Gaurko hizkeran esateko, paradigma aldatu zen.
‎Izan ere, hiztegi berezituak lantzea erabaki eta handik lau urtera() Natur Zientziak Hiztegia atera ahal izan zuen Jakin Taldeak. Produktu guztiz apartekoa zen euskal liburugintzan:
2007
‎Hots, handik lau urtera (1978) Ipar Tanzanian, Laetolin aurkitu zituen Mary Leakeyren ikertaldeak, mirariz bezala, eta ez Afar tik guztiz urrun (1.500 kilometro ez baitira gehiegi Afrikako izarien munduan), oin aztarna batzuk.
2008
‎Uste zenuen handik lau urtera olinpiar jokoetan izango zinela, Beijingen?
‎Squalus a galdu eta handik lau ordura, inork ez zekien oraindik non zegoen.
‎Askatu eta handik gutxira, Elisabeth, Romenskaya kaleko apartamentuan aurkitu zuten, urkatuta. Eskuizkribua KGBren eskuetan zegoen jada Baina handik lau hilabetera, Parisen argitaratu zuten eskuizkribu hori, Sobiet Batasuneko segurtasun indarrek ezkutuan ondo gordeta eduki nahi izan arren.
‎Eskuartean dudan gaia dela-eta galdekatu egin nuen noski, hark, behin berriro, duzüik> gisako era eman zuela. Galdera, baina, era xinplean egin nue nez, hau da, adizkiak, erlatibo esaldi baten barruan txertatuz gero, menturaz sorraraz zezakeen balizko* duzüiken> bat edo kontuan hartu gabe?, handik lau urtetara, 1999an hain zuzen, beste ikustaldi bat egitera joan nintzaion. Hona xede horrekin nik prestatu galderei hark emaniko erantzunak:
‎Sobiet Batasuneko errepublika izandako 11 estatuk osatzen dute egun CIS Estatu Independenteen Komunitatea. SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna desegin zenean eratu zen, 1991ko abenduaren 21ean Mikhail Gorbatxov presidenteak handik lau egunera egin zion uko karguari. Orotara, 15 errepublikak osatzen zuten SESB.
‎Pervez Musharrafek iragan astelehenean eman zuen dimisioa eta, handik lau egunetara, jakinarazi dute hura ordezkatzeko bozak heldu den irailaren 6an egingo direla. Pakistango presidentea kargugabetzeko asmoa zuten, hark dimisioa eman aurretik, koalizio gobernuko kideek.
‎Epaituko duten azken presoa Juan Carlos Estevez Paz da. Preso donostiarra 1995ean atxilotu zuten lehen aldiz, Frantzian, eta handik lau urtera Espainiara kanporatu zuten. 33 eguneko gose greba egin zuen orduan.
‎Esan bezala, azken liburu hori argitaratu eta handik lau urte eskasera zendu zen Lehninger. 1987an Nelson eta Cox izeneko biokimikari estatubatuarrek, liburuaren edukia zaharkituta geratzeko arriskuan zegoela ikusita" Principles of Biochemistry" ren bigarren argitaraldia prestatzeari ekin zioten eta 1993an kaleratu zuten.
2009
‎baita Fausti ere, Madrilen adiskide min izan zuèn neskame adoretsua, Regina Madrildik itzuli eta handik hiruzpalau hilabetera hil zena, tetanoak jota, gaizki sendatutako zauri bat gaiztotu izanaren ondorioz; Nazariok, berriz, izeba Ursula galdu zuen urtebete lehenago, 1917ko urriko egun batean, egun deseroso batzuk igaro ondoren, Nazariok ekarritako azken kokazko ardo botila hustu (izebak Nazario zuen alor hartan hornitzaile zintzo) eta irribarrez bezala hil zen?, baita kuttun kuttuntzat zituen beste bi pertsona ere: bere anaia Honorato apaiza, tifus batek menderatu eta suntsitu zuena, Honoratok berak senar emazteak ezkondu eta handik lau urtera, 1909ko uda beteko egun sargori batean; eta Mateo Sukunza ingeniari lagun mina, lehen Mundu Gerra hasi ez beste hil zena eta Nazario umezurtz bezala utzi zuena: egia zen, bai, bidean galera haiek guztiak izan zituztela, baina egia zen, halaber, orbetarrak zoriontsuak sentitzen zirela?
‎Baina egitasmo hura ere ez zuten inoiz bururaino eraman. 1951n Azkue hil zenean, euskaltzainburu ohiaren hiztegia berriro argitaratzea erabaki zuen Euskaltzaindiak eta, handik lau urtera, Azkueren hiztegia osatu eta gaurkotzeko egitasmoa proposatu zion Koldo Mitxelenak euskaltzainen batzarrari. Geroztik, Mitxelenarena izan zen hiztegiaren ardura nagusia.
‎Clos Gomez epaileak 41 minutuan Patxi Puñal egotzi zuenean bazirudien maldan behera jarritako partida berriz maldan gora jarri ahal zitzaiela Camachoren mutilei, baina epaileak Gamez egotzi zuen handik lau minutura, eta bigarren zatian hamarna jokalarirekin jokatzera behartu zituen bi taldeak.
‎Zorretan omen herri guztia Angola independenteko lehenbiziko presidentea izango zenarekin. Grog merkeak mihia askatu ahala, nahasiagoa egiten da Netoren ibilera, ordea; eta nola ez dakidala, handik lau ordura egin dut Felixekin hitz ordua portuan, arrainetan joateko. Berandu agertu zait, baina eguna zabaltzerako atera gara itsasora, ganbela bestondoak handituta.
‎Egia zen, senar emazteek, hamahiru bat urte lehenago ezkondu zirenetik, bazituztela beren penak, Reginak izeba Eugeni eta amona Luisa galdu baitzituen denbora horretan... baita Fausti ere, Madrilen adiskide min izan zuèn neskame adoretsua, Regina Madrildik itzuli eta handik hiruzpalau hilabetera hil zena, tetanoak jota, gaizki sendatutako zauri bat gaiztotu izanaren ondorioz; Nazariok, berriz, izeba Ursula galdu zuen urtebete lehenago, 1917ko urriko egun batean –egun deseroso batzuk igaro ondoren, Nazariok ekarritako azken kokazko ardo botila hustu (izebak Nazario zuen alor hartan hornitzaile zintzo) eta irribarrez bezala hil zen–, baita kuttun kuttuntzat zituen beste bi pertsona ere: bere anaia Honorato apaiza, tifus batek menderatu eta suntsitu zuena, Honoratok berak senar emazteak ezkondu eta handik lau urtera, 1909ko uda beteko egun sargori batean; eta Mateo Sukunza ingeniari lagun mina, lehen Mundu Gerra hasi ez beste hil zena eta Nazario umezurtz bezala utzi zuena: egia zen, bai, bidean galera haiek guztiak izan zituztela, baina egia zen, halaber, orbetarrak zoriontsuak sentitzen zirela... ohi baino zoriontsuagoak ere bai, beharbada, halakoa baitzen kalean egun haietan arnasten zèn giroa, lehen Mundu Gerra amaitu izanaren kariaz, eta halakoa baitzen, halaber, orbetarrengan sortutako itxaropena –gripe espainola, gerrak ondorioetako bat izan zuena, beste mehatxu bat bazen ere, munduan gerrak berak baino biktima gehiago eragingo ez zituen, bada, denborarekin! –, iragarri ez zuen, bada, Reginak, egun haietako batean, albiste ezustekoa!
2010
‎Joan den azaroan, Israelgo lehen ministroak agindu zion Obamari hamar hilabetetan ez zela horrelako etxe gehiago eraikiko. Bada, handik lau hilabetera, Netanyahuk jan du hitza. Eta hain zuzen ere, hantxe bisitan denean Joe Biden, AEBetako presidenteordea.
‎Urriaren 20an Baltasar Garzonek Arnaldo Otegiri behin behineko askatasunaren truke Auzitegi Nazionalari ordaindu beharreko bermea 650.000 eurotik 50.000 eurora jaitsi zionean, Batasuneko solaskidea baldintzapeko askatasunean zutela gogorarazi zuen, inor ahaztu baldin bazen ere. Eta handik lau egunera, Auzitegi Nazionalak Batasuneko Mahai Nazionaleko 36 kideren auzipetzea berretsi zuen. Auzipetuen artean, Loiolako bi negoziatzaile:
‎Prozesu hutseginari buruzko gogoeta egiteko ere baliatu zuen hamabost hilabeteko espetxealdi hura. Kazetariarekin hizketan ari dela, ez daki handik lau hilabetera berriro atxilotu eta espetxeratu egingo dutela. Gertatu zenari buruzko bere ikuspegia argi uzteko gogoa nabari zaio, askorik galdetu behar izan gabe prozesuaren nondik norakoen berri ematen hasi denean.
‎Erremediorik ez zuela zirudien, baina batzuek erremedio bila jarraitzen zuten. Atentatuaren egunean Egigurenekin bezala, handik lau egunera Josu Jon Imazekin eta Iñigo Urkullurekin bildu ziren Arnaldo Otegi eta Rufi Etxeberria.
‎–Bilaketa bertan behera gelditu zen, jakina. Baina handik lau hilabetera, gure unibertsitateko lankide batzuk zenotera jaitsi zirenean, puntako teknologia guztiarekin, ez pentsa, baina, ez zuten ezer topatu.
‎Oso era murritzean izanik ere, lehen onespenedo aitormen modu bat zekarren horrek estatuaren filosofia sozioedukatibora. Filosofia horren ildotik 1433/ 1975 dekretua eman zuen Gobernuak aditzera74, handik lau urtera. Transitional Bilingual Education en filosofia zaharrean oinarritzen zen dekretu hori, Frantziako 1951. Deixonne?
‎Errepublikanoen batasunaren aurrean alderdi barruko zatiketa ageriagoan gelditzea saihestu nahi izan dute, eta horregatik eman diote azken orduan babesa akordioari, behin eta berriz komunitatearen sostengua behar zutela adierazi badute ere. Nola ulertu bestela astelehenean alderdiko hamalau diputatuk testuaren kontra egitea eta handik lau egunera, testuan aldaketa bakar bat egin gabe, aho batez onartu izana. Jim Allister TUV Unionista Tradizionalen Ahotsa muturreko alderdiko buruak ironikoki ohartarazi du elur panpinak urtu egin direla kanpaina egiten ari da bera ere unionisten botoak bereganatzeko.
‎baratzea zegoen zatian lorategia antolatu zuten eta lorategia zen aldean, baratzea. Haziak erein, landareak landatu eta zuhaitzak kimatu ondoren, hiru izebak hiltzen hasi ziren, nire anaia jaio zen eta ni handik lau urtera, 1979an, gurasoak Benito Lertxundiren kantaldi batean zeudela, Mari Solt eta Kastero abestiaren erdian amak urak bota zituenean.
‎Beharbada, hantxe bertan jaio eta hazia zen, eta oinordekoz jasoa etxea aitagandik. Zena zela, handik lau urtera egindako testamentuan honela dio [409]:
‎" Monsieur Nestorrek ere zigarro horiek erretzen ditu orain", esan nuen. " Gutuna idatzi eta handik lau egunera hil zen osaba, martxoaren 25ean —jarraitu zuen Teresak egoskor— Oso udaberri laburra izan zuen." Zigarro bat piztu zuen. " Zergatik ez gara lorategira jaisten?
2011
‎Baina estuena filosofiako hirugarren mailako, eta handik lau urtera, teologiako laugarren mailako azken azterketa izaten zan. Lizentziaturako azterketa.
‎Teologian, handik lau urtera, aita Jose Alonso, Biblian adituenetarikoa izan dana, izan neban tesinaren zuzendari. Orain batzen garean lagunok, bera izaten dogu, beharbada, gehien aitatzen doguna.
‎Urtebete eginda gero, Jesus Ermuko abade izendatu eban Gotzainak eta ni Eskola Laboralean sartu nintzan buru belarri. Seminariotik urten barri zan Jose Mari Rementeria etxebarritarrak eta Otxandioko Bitor Kapanagak hartu eben Urberuagan mutilen ardurea, handik lau bost urtera esperientzia hori Markinan bertan, Eskola Laboralean, kokatu arte.
‎Bazen sasoi hartan Urgain eta Olloriren arteko bidetik kilometro erdi batera, asto, mando eta zaldiendako kanposaindu bat, eta don Jaimek agindu zion Onofreri ekar zitzala handik lau burezur, berdin zitzaion zer motatako?, gako batzuetarik zintzilikatzeko: burezurretako bat, sozialisten Herriaren Etxe itxi berrian, eta bertze hirurak bertze hainbat etxetan:
‎Atal honetako aurreko lerroetan informazio egituretan eta profesionalen errutinetan ia aldaketarik egin ez dela azaldu ondoren, erredakzioen arteko harremana, Bilboko makroerredakziora lekualdatu eta handik lau urtera, oraindik integraziorairitsi ez dela esan behar da. Diaz eta Larrañaga irakasleek landutako harremanereduaren arabera, konbergentzia prozesuan zehar lau integratze maila daude (DiazNoci, Larrañaga 2010:
‎Horren adibide da, aldizkariaren harpidedun kopurua. Aldizkariak bere lehen urtean 580 harpidedun bazituen ere, handik lau urtera, harpidedunen kopurua ia bikoiztu egin zen. Buletina beraz, «hutsarte kultural nabaria zerbait betetzera» (Intxausti, 2007b:
‎Minutu batzuk egin zituzten horrela, eta DKren etxearen babesera itzultzeko prest zeudelarik, mugimendu batzuk antzeman zituzten ez oso urrun. Iluntasunean gehiago murgildu ziren eta handik lau gizon ikusi zituzten aurreko plaza zeharkatzen. Astiro ibiltzen ziren, elkarrekin denak, eta farola baten azpitik igaro zirenean, berehala ezagutu zuten guztien aurrean zetorrena:
‎Muga pasatzeko izugarrizko gogoa zutenez, atera egin ginen azkenean eta ibaia zeharkatu ondoren Oiartzundik Hernanira joan ginen, lehenengo gaua bertan pasatzera. Hurrengo egunean Donostiara joan ziren eta handik lau egunetara abisua eman zidaten Epelera bazkaltzera joateko. Bazkarian esan zidaten ez zutela mendiz bueltatu nahi, eguraldi harekin Bidasoa zeharkatzea ezinezkoa izango zela.
‎Baina hori planteatzen duenak, nik esango nuke, besteak beste, ez duela irakurri Dostoievski. Egun hauetan Dostoievski irakurtzen ari naiz berriz, Karamazov anaiak, eta ze gauza konbultsoa den, esan nahi dut, hor agertzen diren pertsonaia horiek momentu batean elkar maitatzen dute eta negar egiten dute maitasunaren gehiegikeriaz, eta handik lau egunera edo, elkar gorroto dute eta elkarri izugarrizko irainak egiten dizkiote eta gainera tratatzen dute elkar destainaz eta azkenean ez dakite zergatik, eta gero damutzen dira eta monasterio batera joaten dira negar egitera eta barkazioa eskatzera hango fraide bati.
2012
‎1959 urtean, aurreneko aldiz, eserlekua lortu zuen Komunen Ganberan. 1975ean, berriz, Alderdi Kontserbadorearen lidergoa eskuratu zuen, eta handik lau urtera gobernuburu izatea lortu zuen. Postu horretan izan zen 1990ean dimisioa ematera behartu zuten arte.
‎Baina nire poemen eta Benitoren arteko istorio honek badu bere amaiera. Gure bazkariak hasi eta handik lau urtera poema bat idatzi nuen Orio zein triste zegoen kontatuz, Kontxako banderan bertako arraunlariek lan txarra egin zuten batean. Triste bai, baina etsita ez.
‎Pozoitutako jende gehiena jan eta handik lau edo ordu bitartean hil ohi da, zentzurik galdu gabe, beti ere, nahiz eta denbora aurrera doan neurrian hitz egiteko ahalmena galdu. Behin hogeita lau ordu horietan hiltzen ez bada pozoitutakoa, sendatu egiten da, erabat, eta ez du ondorio txarrik izaten.
‎Ez zen momentua. Ez hura, eta ezta handik lau egunera ere. Ez nuen Elenarekin berba egin nahi.
‎" Gidari batekin abiatu naiz Donapaleutik, handik lau legoatara den Hazparnera eraman nazan. Aro ederra da eta lekua laborariz betea.
2013
‎Antzeko estrategia batean, lurraldearengatik edo baliabideengatik sortutako gatazkak alde batek egindako genozidio kasutzat aurkez ditzakete hedabideek eta Mendebaldeko GKE ek, eta berehalako esku hartze militar bat eskatu». Gaur egun irakurrita, ironikoa da Johnstonek solas horiek Libian idatzi izana, handik lau urtera Muammar Gaddafirekin zer gertatu zen ikusita. 2011n haren aurka hasitako matxinadan, gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egitea egotzi zion Nazioarteko Zigor Auzitegiak Gaddafiri, eta atxilotzeko agindua eman.
‎Hori gutxi balitz, Gerad Piquek bere atean egin zuen gola 72 minutuan. Eta handik lau minutura, Thomas Mullerrek alemaniarren hirugarrena sartu zuen.
‎etxeko guztiok geundenan etxe atarian, aulki batzuetan jesarrita, lerroan: mutur batean, Dionixio zegonan, eta handik lau bat metrora, hi; hire eskuinean, ni, eta nire eskuinean, gurasoak; hala geundenan, bada, ustez lasai, urrunera begira, zeruan bat batean bost abioitxo azaldu zirenean, gugana hurbiltzen, gero eta hurbilago, harik eta bostak, ezustean, Dionixioren eta hire arteko tartean lurreratu ziren arte; berehala konturatu gintunan, ordea, bost abioitxo ziruditenak bost sehaska zirela benetan, bost sehask... –Bat gutxienez mutila gura niken, lantegiaz arduratzeko besterik ez bada ere??, esan zion Pankraxik, muturra apur bat okertuz.
‎Austriarrek italiarren kontrako borrokak galtzen zituzten, zeuzkaten barne arazoez gainera. Urriaren 24an, Hungariak independentzia erdietsi zuen, eta handik lau egunera Txekiar Errepublika sortu zen. Austria Hungaria inperioa desegiten ari zen, eta azaroaren 3an, Villa Giustiko armistizioa izenpetu zuen.
‎1958ko Domingo Agirre nobela saria irabazi eta, handik lau urtera argitaratutako Eusebio Erkiagaren Araibar zalduna (1962) eleberriak jorratzen duen gaia 6 eta 9 aginduek eragindako nahaspilak dira. Hona, eleberriak kontatzen duen istorioa ixteko erabiltzen diren azken hitzak:
‎OEHren lehen bertsioa paperean argitaratu zen. Azken liburukia hamaseigarrena 2005ean kaleratu zen, eta handik lau urtera, 2009an, hiztegi osoaren oinarrizko bertsio elektronikoa sarean jarri zen. 2011n, bigarren argitaraldia eskaini zuen Akademiak eta orain, 2013an, hirugarrena.
‎etxeko guztiok geundenan etxe atarian, aulki batzuetan jesarrita, lerroan: mutur batean, Dionixio zegonan, eta handik lau bat metrora, hi; hire eskuinean, ni, eta nire eskuinean, gurasoak; hala geundenan, bada, ustez lasai, urrunera begira, zeruan bat batean bost abioitxo azaldu zirenean, gugana hurbiltzen, gero eta hurbilago, harik eta bostak, ezustean, Dionixioren eta hire arteko tartean lurreratu ziren arte; berehala konturatu gintunan, ordea, bost abioitxo ziruditenak bost sehaska zirela benetan, bost sehask... " Bat gutxienez mutila gura niken, lantegiaz arduratzeko besterik ez bada ere...", esan zion Pankraxik, muturra apur bat okertuz.
‎Vicente de Zaldi' var bisonteen zelaietan zen bitartean, anaia Juanen esanetara egon zen San Juan Bautistako kuartel nagusia, eta Juan de Oñatek, joera handiagoa baitzuen esploraziorako gobernadore zereginak betetzeko baino, Pueblo lurraldea arakatzen jarraitu zuen. Azaroaren 23an Puaray izeneko lekutik abiatu, eta handik lau egunera Acomara heldu zen. Acoma herria haitz handi batzuen gainean kokatuta zegoen eta dago oraindik, defentsarako gotorleku aparta eskaintzen zuen mesa batean.
2014
‎Martin Saldias 1834ko abuztuaren 12an abiatu zen Bilbotik, Zumalakarregi jeneralarentzat garrantzi handiko informazioa zeramala. Diligentzien joan etorriak zaintzen zituzten guardia postu guztiak saihestu eta, handik lau egunetara, ez diligentzian, baizik eta Altsasuko nekazari karlista batek utzitako zaldi baten gainean, Etxarri Aranatz ingurura iritsi zen, liberalen garnizioa garai hartan. Ilunabarra zen, eta argia basoko zuhaitzetatik ezkutatuz zihoan.
2015
‎Edozein erasok, edozein oztopok zigilatze prozesuaren bideragarritasuna goitik behera baldintza dezake?. Jonathan Powellek handik lau egunera, martxoaren 4an, Financial Times egunkarian argitaratutako iritzi artikuluari jarri zion izenburuak ongi adierazten zuen gakoa non zegoen: –ETAk Espainiaren laguntza behar du armak erabileratik kanpo uzteko?. 319 Letra txikian, Espainiako Gobernuaren jarrerari buruzko harridura agertu zuen, ETAren alde bakarreko armagabetze eskaintza ahalbidetzeari uko egiteagatik.
‎Haietako askok torturatu egin zituztela salatu zuten. Azkenean, handik lau urte eta erdira emandako epaian, operazio hartan atxilotutako guztiak absolbitu egin zituzten.
‎Capbretonen bi guardia zibil, Arrasaten Carrasco zinegotzi ohia eta, maiatzean, Juan Manuel Piñuel guardia zibila, Legution. Hurrengo hildakoa handik lau hilabetera iritsi zen, irailean: Luis Conde de la Cruz Espainiako Armadako brigada, Santoñako egoitza militar baten aurkako atentatuan.
‎Altuerari beldurrez behera begiratu gabe Babiloniako zubia jasotzen zuten bitartean, handik lau mila kilometrora bertigoa sartu zitzaion Alionari. Inoiz baino lan gehiago eginda sekula baino gutxiago kobratzen zuen ospitale pribatuan; gastuak kenduta ere, ezin zorra kitatu.
‎Hemen uzten dizkit aita prioreak hemengo diruak kobratzeko agiriak; baina ahala falta da, Roke Huertak duena, hortik zehar baitabil bere ofizioan. Haren bidez eskatzen diot aita prioreari, Valladolidera bidal dezan, badaezpada, eta etxe honetako ama prioreagana etor dadin; izan ere, ni, Jainkoak osasun pixka bat ematen badit, hil hau eta gutxi gehiago izango naiz hemen, gero Segoviara eta handik Valladolidera joateko agintzen baitidate handik lau legoara dagoen lekuan, Palentzian, etxe bat fundatzera.
‎Tartean, enpresaren sortzailearekin arazo ilun bat gertatu zen. Javier Nagore Biurrunek sortu zuen 1993ko apirilaren 29an Agoitzen enpresa, eta handik lau urtera, 1997an, hartu zuen kontrola CANek. Enpresa haren beste bazkide nagusia Proginsa zen, baina Nagore Biurrun urte guztiotan enpresako zuzendari izan zen, nahiz eta Jose Luis Osaba Roncal Proginsako burua bere gainetik izan.
2016
‎Bideragarritasuna, osasuna, ahuldadea b) 1996ko azalpena: aurreko formulazioa zertxobait aldaturik aurkeztu zuen Krauss ek, handik lau urtera. Hiztun elkarte seguruak eta arriskupekoak zaku berean (A kategorian) bilduz, heriobideko hiztun elkarteetan zentratu zen oraingoan:
‎Eta orduan miraria heldu zen. Argi azkarra inguruko teilatuak piztuz, eta, handik lau segundora, zerua erdibitzen balego bezalako trumoi zaratatsua. Deabru beltz eta mehe hark Markus askatu zuen, intzirika bere etxolan ezkutatzeko.
‎Gehiengo zabala zuen UPNk legebiltzarrean: 1999ko bozetan, 22 eserleku eta botoen %42 eskuratu zituen; handik lau urtera, eserleku bat gehiago eta boto portzentaje berbera. Menderaezina zirudien Miguel Sanzen alderdia.
‎Zebedeo? Ala Marcos bera izango da handik lau egunera La Realidaden. Ez nuen haren izenik idatzi bidaia kaieran, eta damutxo dut, baina ondo pentsatuta, zer ardura dio.
2017
‎Kontua da handik lau urtera agintari berberek, Elisabet I.a Gaztelakoak eta Fernando II.a Aragoikoak, erresumako judu guztiak egoztea erabaki zutela. 1492ko martxoaren 31n Granadako ediktua sinatu zuten eta maiatzaren lehenean jarri zen indarrean.
‎ETB 1982 urtean sortu zen, Autonomia Estatutuaren 19 artikuluak emandako eskumenez, 5/ 1982 Legearekin. Hasierako garaietan emisioak euskara hutsez ziren, handik lau urtetara, 1986an, ETB2 agertu zen, zeinetan gaztelania nagusitu zen. Gaur egun EITBren egituran ETB1 eta ETB3, 2008an sortutakoa, euskara hutsezko kanalak dira, lehenengoa jeneralista eta bigarrenaren eduki bakarra umeei zuzendutako marrazki bizidunak dira.
‎Hori dala eta, Carmelok ez ekian bere agintaldiak oso denpora gitxi iraungo ebala, handik lau hilebetera, gobernadore zibilak agindua, Bilboko Goi Polizia etxetik ofizio bat jaso eban, bera kargugabetzeko eta “bera baino berme politiko handiago”ko beste bazkide bat izendatzeko.
‎Oker zegoen: handik lau urtera erregeordeak Mexiko librea betiko utzi behar izan zuen Espainia zaharrerantz. Beste askoren artean, Hidalgok, Aldamak, Allendek, Morelosek eta Minak lurrean utzitako txingarretatik sortu zen Mexiko independentea.
‎Beste egunkari batzuk, ordea, oso goiz agertu ziren Espozen alde, Diario Mercantil de Cadiz, kasurako. Egunkari horrek 1810eko uztailerako, hots, Xabier Mina atxilotu eta handik lau hilabetera, Nafarroako gerrilla guztien buru Espoz zela aitortu baitzuen. Ez zen harritzekoa, ezen sasoi hartan Clemente Espoz Cadizen baitzebilen bere anaiaren izendapenaren bila.
‎Iruña zen Nafarroa gobernatzeko giltzarria. Fernando Faltsarioak 1512an Nafarroan sartu ondoren, gotorlekurik garrantzitsuenak suntsiarazi zituen; handik lau urtera Cisneros erregeordeak beste hainbat eraitsi zituen eta, azkenik, 1521ean, Karlos Habsburgokoak zutik geratzen ziren apurrak botarazi zituen, Iruñeko zitadela izan ezik. Hala, bada, Iruñeko zitadela hartzen zuenak hiria menperatzen zuen, eta hiria gobernatzen zuenak, Nafarroa osoa.
‎Baina handik lau urtera kobratu zuen Zubimusuko botikan bere kontura egindako armairuaren dirua (GUA, 1922ko kontuak, 215or): " a Juan Recalde farmaceutico que fue de esta villa 30ptspor el importe de un armario o estanteria de supropiedad que se halla en el2°piso de Zubimusu".
‎" por seys dias que me dedique en examinar[.] a los dichos testigos, a quatro librasy dos sueldospor dia", eta gero 1557ko maiatzaren bostean aurkeztu zituen Iruñen" en consejoy juizio" Joan de Ripak. Eta handik lau egunera, auziari buruzko informazio guzia jaso ondoren, Bruselan idatziko zuen erregeak bere zedula. Honatx nola:
‎Bi horiek, Parise beraz eta Kaliforniako Los Angeles. Biak xarmanki akomeatuak azkenean Parisek ukaiteko Olinpi Jokoak 2024 an eta Los Angeles ek handik lau urteren buruan. Antolatzaileak ados.
2018
‎Duela hamar urtera arte Hondarribian ez zegoen frontoi luzerik. 2007an inauguratu zuten Jostaldi, eta handik lau urtera sortu zuten zesta puntako eskola. Ordutik, herrian ikaragarri hazi da zaletasuna.
‎ukan zituen gaina ezin hartuz ondoko hilabetetan. Gehiago dena, 1933 an gaitzeko buruko minak ukan zituen eta hola senditu zuen handik lau urteren buruko heriotzea ekarri zion gaitz iluna... 62 urte zituen hil zelarik.
‎Autopsiak frogatu zuen indarrez hil zutela Palacios, eta atxilotu egin zuten gizona. Gauerdi aldera hil zuten andrea, eta gizonak handik lau ordura deitu zuen larrialdietara. Indarkeria matxistagatik aurrekariak zeuzkan akusatuak.
‎–Gaur egun, Udaletxeko inkesten arabera, 400.000 emakumek egiten dute lan Parisen. 1902an, Societé Philantropique delakoak, baronesa baten 500.000 liberako laguntza bati esker, neska gazte eta emakumeentzako hotel bat eraiki zuen Grandes Carrières kalean, eta handik lau urtera Lille kalean Maison des Dames Enployées des Postes, emakume postarien etxea alegia, zerbitzu kolektiboak dituen eraikin ikusgarria. Leku horietara joan, egoiliarrekin hitz egin, eta aurrera begira emakumeentzako egingo diren eraikinetarako ideia berriak aurkitzea izan behar du zure lana hemendik hilabete batzuetara, esan zuen.
‎neskek autodefentsarako tailerra dute, baina gehitu ditzagun mutilak ere. Eta handik lau egunetara Alu Ulu antzerki foroan guztiak elkarrekin ikusitakoa aztertu genezake, kultura erotiko berria eraikiz modu plazenteroan eta ederrean.Guzti horretan gurasoen presentzia ere ezinbestekoa da... I. F.: Gurasoek paper garrantzitsua dute Harremonak egitasmoan.
2019
‎1025 Dohaintza horri esker, besteak beste, Akademiak handik lau urtera argitaratu zuen R. M. Azkueren korrespondentzia aberatsaren arteko 120 gutun (Irigoyen 1957).
‎Ez zuten seme alabarik, gukdakigula. Asentsio 1861eko abuztuan hil zen, eta Manuela handik lau hilabetera, abenduan, berriz ezkondu zen, oraingoan, Joakin Luzuriaga Oriarekin, Segurako itxua rekin3 Biakalargunak ziren. Manuelak ez zuen seme alabarik, baina Joakinek lau zituen.
‎Epaiketa hauek 1945eko amaieran hasi ziren eta ia 1946ko bukaera arte iraun zuten. Beraz, nik Haizpeko Meategiei buruz kontatu dizuedana pasatu eta handik lau urtera izan zen hori. Osaba Manolok oso ondo zekien alemanez, eta egunero entzuten zuen irratia gertutik jakiteko nola zihoan prozesu erraldoi hura.
2020
‎Baina oso emanaldi gutxi egin ditugu urtebetean. Gerta daiteke lanen bat estreinatzea eta urtebetean zazpi emanaldi eskaintzea; baina, akaso, lehen hilabetean eskainiko dituzte h iru emanaldi, eta handik lau hilabetera beste bat. Oso nekagarria da.
‎Ni Aitzumarriagan bizi nintzen gure ama zena hil zenetik, baina gure jaiotetxean irratia zeukaten eta liluratu egiten ninduen. Gogoan daukat behin lubizi batek Errezilen baserri bat azpian hartu zuela eta hildakoak izan zirela entzun nuela, eta lo egin ezinik aparatuari begira pasatu nuela gaua, handik lau pertsonak nola hitz egin zezaketen asmatu ezinik.
‎Ohar batean jaso zutenez, ikasgeletara itzultzeari uko egin zioten itzultzeko baldintzak ez zirela egokiak iritzita. Idazkia arin zabaldu zen eta handik lau egunera ikastetxea irekitzeko ardura zentro bakoitzak izango duela argitu zuen Jaurlaritzak.
‎Aitor ez zen agertu denbora luzean. Hilketak gertatu eta handik lau hilabetera, ile luzea eta bizar sarria zeramatzan gaztea, kamiseta beltza eta zapatila zuriak jantzita, C zuri batetik jaitsi zen Durangotik gertu zegoen gasolindegi batean, eta gasolindegiko dendarantz ibiltzen hasi. C furgoneta ostua zen, gero jakingo zenez.
‎Besteak beste, esku artean hartu du Teresak jaio eta handik lau egunera hil zen Maria Milagros Aramendia Galarzarena, Esteban eta Micaelaren alaba.
‎Agustin Antonio Idiakez Idiakez, Espainiako armadako komandantea izatera iritsi zena. Idiakez Borja Aragonekin ezkondu eta handik lau urte eskasera Katalina Ubiden ezkondu zen Juan Aldekoa Bizinairekin, eta hiru seme alaba izan zituzten. Dirudienez, Aramaioko Etxaguenera joan ziren bizitzera.
‎Handik urte bira etorri nintzen ni mundura. Nik hiru urte bete orduko jaio zen Domingo, hirugarrena, eta handik lau urtera, txikiena, Pedro. Domingo jaio zenean, ni aitaren jaiotetxera eraman ninduten, Axpeeko Mugartza baserrira, Kateabarru deritzon parajera.
‎Ubillostarrek, nire senarraren familiak, senarra mehatxatu zuten, esanez nirekin ezkontzen bazen maiorazkoa kenduko ziotela. Horregatik ezkondu ginen isilean, alaba jaio eta handik lau urtera. Jagobek, inongo disimulurik gabe.
‎Zartakoa ikaragarria izan zen. Emily Davison handik lau egunera hil zen ospitalean. Albistea, sufragisten botoaren aldeko kanpaina zabalduko zuena, ehunka egunkaritan azaldu zen.
‎Noizik behin korridore luzeren batean urrats banaka batzuk egiten nituenetan, hondotik igaroz nekuskien monjeen itzal iheskorrak. Atseginez hartuko nukeen kafe bat ostaturen batean, baina hurbileneko herrixka, Estercuel, handik lau kilometro luzera zegoen; monasterio ondotik ez garraio publikorik ez pribaturik igarotzen ez zenez, oinez egin behar nuen harainoko ibilbidea. Herrian berean ez zegoen bus geltokirik; goizean monasteriotik zortzi kilometrora zegoen Gargallo herriko apeaderoan utzia ninduen autobusak.
2021
‎Bila nintzala, artega zedila. Hala, kasualitatez bezala agertu zen nire ondoan handik lau egunera, neu ere aspertzen hasia nintzenean, aspaldiko itsas bidaiarik aspergarrienetakoa baitzen, edozein portutan alde egiteko modukoa, nire xedea argi izan ez banu. Igerilekuetako batean nengoen, etzaulki batean eguzkitan, kopa bat whiskirri eskuan.
‎Eraginkortasuna demostratua al dauka? ‣ Iritzi desberdinak zeudek, baina asuntoa huke orain bat hartzea, gero bi hilabetera beste bat, eta handik lau hilabetera beste bat. ■Oooso ondo!
‎Entzun denez, handik lau hilabetera familiari igorri zioten gutun zigilatu bat, erranez ez zutela haurra hil nahi.
‎Herexak badira: interes frantsesak eta poliziarekin lankidetza (berinena denuntziatu omen zuen), eta handik lau hilabetera Gasteizen hil Jose Julian Ballanorekin harremanak. Azken honen kasuan droga aipatu zen eta komando berari lotu zitzaizkion bi heriotzak.
‎Gero abokatuek lortu zuten Gipuzkoako Audientzia Probintzialak Merino eta Jimenoren testigantzak entzun zitzan, baina handik lau urtera kausa berriz artxibatu zen.
‎1995eko ekainaren 8an, Enrique Nieto Viyella polizia inspektore eta borroka antiterroristaren arduraduna, Donostian tirokatua: handik lau hilabetera, hila
‎Goizeko zortzietan, hamasei urteko semea autoz eramaten zuen autobus geltokiraino. Kinka horretan tirokatu zuten pistolaz, hurbiletik eta semaforo batean gelditu zenean; handik lau egunetara hil zen.87
2022
‎Benetan hala baita: lehen aldia, alegia; Wouter 2011ko Giroan hil eta handik lau hilabetera jaio baitzen Alizée, Passo del Boccon behera bata, Ganten gora bestea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia