Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2000
‎Patxik zirenak eta ez zirenak frogatu zituen. Ez zidan eskatzen ezta Dabid uztea ere (hori, haren ustetan, berez etorriko zela" idatzia" zegoen), soil soilik hilean behin, birritan, hirutan..., edo hogeita hamar bider geratzea eskatzen zidan, bere etxean, handik hurbil zegoen Dato hotel modernista ttikian Patxiren hitzetan, autoan edo gogoko nuen tokian. Baina nire aurpegierari erreparaturik, azkenean hatz erakuslea pausatu zuen nire ezpainetan.
2003
‎Azkenengo euskarazko elaberrian, ostera, GabAt delakoan, Gernika aipatzen digu Mariño protagonistaren jaioterritzat, eta bere izenez aipatzen ditu albo herri batzuk ere, Forua eta Ajangiz. Oskillaso, Gernikan, Saraspe auzokoa zen, eta handik hurbil dago Lurgorri auzoa. Gure eritzian hortik atera zukeelakoa dugu Arrigorrieta hiri izen literarioa.
‎Orain giza uholde bat datorkie kontra eta jendeen artean sartzen dira korrienteen kontra, jende asko ateratzen da orduan handik hurbil dagoen zine batetik kalera, eta gure adiskideak atearen parera heltzen diranean ia ibili ere ezin dira. Bainan laurak, bakoitzak ahal duan bezela, arkitzen dute bidea azkenean.
2004
‎– Beroak eragindako kalteak: aseguratutako ondasunetan kalteak eragiten ditu, bero iturri batek istripuz eta bat batean handik hurbil dauden objektuetan eragin duelako. – Elikagai hoztuak edo izoztuak:
2006
‎Smog mota hori Los Angelesen deskribatu zen lehen aldiz 1940ko hamarkadan, eta bereziki areagotzen da trafiko handia, eguzkitsua eta aire mugimendu txikia duten hiri handietan. Oso adierazgarria da, halaber, kostaldea duten edo handik hurbil dauden hirietan, hala nola Los Angelesen edo Tokion, eta bailara zabaletan kokatutako hiri handietan, hala nola Mexiko hirian. Uda da poluzio mota horren estaziorik okerrena —udako smog deitzen zaio—, eta zenbait fenomeno klimatologikok, hala nola inbertsio termikoek, larriagotu egin dezakete garai jakin batzuetan, airea berritzea zaildu egiten baitute.
‎Garitako soldaduak nire izen abizenak erkatu zituen, aldean zuen zerrendatxoko izenekin. Gero, barrutira sartzeko baimena eman, eta handik hurbil zegoen soldadu bat seinalatu zidan buruaz. Nirekin hara joandako gazteez inguratua zegoen ordurako, eta ez zuen garitakoaren nagusikeriarik erakusten:
2008
‎–Lepoa ebakiko dizut, erantsi zuen fado kantariak? eta begiratokitik behera botako dut zure gorpua, buruaz handik hurbil zegoen Miradouro de São Pedro de Alcántara seinalatuz?, zuek egiten duzuen bezala hiri honetan sobratzen zaizuen jendearekin.
‎Batzuek, patioan bertan, erregearen leiho azpian biltzea proposatu zuten; besteek, Pariseko bidea hartzea, bilerak bertan jarraitzeko; azkenean, Guillotin diputatuak, errege familiak pilotan jokatzeko erabiltzen zuen frontoia handik hurbil zegoela ohartarazi zuen, eta diputatuak harantz abiatu ziren. Upelen gainean asmatutako oholtza baten gainetik aritu ziren hizlariak, eta gainerakoak, jarlekurik ezean zutik, haien inguruan bildu ziren.
2009
‎Esperimentua 2004 egin zuten, Crozet uharteetan, Hegoafrikatik 2.000 kilometrora, hego ekialdera. Hori baino lehen, handik hurbil dagoen Kerguelen eremuan egin zuten beste proba bat, eta, han jasotako emaitzak ikusita, pentsatu zuten metodoak balio zezakeela atmosferako karbono dioxidoa gutxitzeko, neurri batean. Neurri txikian, egia esan.
‎2007 urteko maiatzean jendez bete egin zen, ordea. Okupatu egin zuten hiriko zenbait gaztek, 2004an handik hurbil zegoen Euskal Jai gaztetxea eraitsi izana salatzeko. Poliziak atera zituen handik.
2010
‎Bederatzietan gelditu zen handik hurbil zegoen Konstituzio plazan. Arraro sentitu zen txoferrak atea ireki zionean, barruan zain zegoen gizonarekin elkartzeko.
‎Hogei minutu iraun nuen deitu gabe. Arratsaldeko hitzaldien arteko lehen kafe pausa baliatuta, fakultatetik irten eta handik hurbil zegoen metro sarrerara joan nintzen deia euritik babestuta egitera. Paris ez zuen ezagutzen ia batere eta, egun pare bat zeukanez, zerbait bisitatzea bereziki aholkatzen ote nion galdetu nahi zidan.
2013
‎– Lau orduko eguneko egonaldi baten erreserba Liverpooleko John Lennon aireportuko hotel batean eta bazkaria handik hurbil dagoen jatetxe batean. Guztia, 75 euro.
‎Bidean aurrera jarraituta, Las Cañadas de Teide bistaratu ditugu. Txundigarriak dira garai bateko mila pezetako billeteetan ageri ziren labazko zutarriok, sumendiaren tximiniek inoizko denboretan purrustadaka osatutako eskulturak.Goraxeago, handik hurbil dago Teidera igotzeko teleferikoa, eta haren barruan igo gara 2.500 metrotik 3.500 metroraino, minutu gutxiko igoeran. Zirraragarria hura ere, teleferikotik irtendakoan pasieran hasi garenean bereziki, metroak hain bizkor igo izanagatik altueraren eraginak jasan ditugu eta.Goian ibilaldi laburra eginda, gora bezalaxe egin dugu behera ere, eta autoan La Esperanzako basoan behera jaitsi gara.
2014
‎Trinitate plazara iritsi dira. Lokala handik hurbil dago, 31 de Agosto kalean. Ximonen gurasoena da.
‎Gaueko dantzaldi hartan, Preobrazhenskiko eta Pavlovskiko erregimentuen musika bandak etengabe aritu ziren beren errepertoriotik hautatutako polka, mazurka, scottish eta baltsik ederrenak jo eta jo. Ezin konta ahala dantzari bikotek betetzen zituzten jauregiko areto ikusgarriak, eta handik hurbil zegoen «harrizko etxe zaharrean», behinola drama izugarrien gertalekua izandakoan, durundi egiten zuten kontradantza haien oihartzunek.
‎Egokiena, gutxienez, 1,2 metroko altuerako inguraketa perimetrala da, eskalatu ezin daitekeena. Haurrak une oro behatu uretan edo handik hurbil daudenean. Itotzea minutu batzuetan gerta daiteke, eta haurtxo bat 30 zentimetroko sakoneran ito daiteke.
2015
‎11 Pixka bat lehenago han egoterik ez zen-eta, etxetxo hura ikusi nuenean, halako espirituaz, begiratzen nuen aldera begiratzen nuela, uste dut? onbideratzeko zerbait aurkitzen nuela, eta konturatu nintzen nola bizi ziren, nolako hilduraz eta otoitzez, eta zein etsenplu ona ematen zuten; izan ere, ikustera etorri zitzaizkidan handik hurbil zeuden jaun bat eta honen emaztea, nik ezagutzen nuena, eta haien santutasuna eta herri haietan egiten zuten on handia niri kontatzea bukatu besterik ez zuten egin, eta ez nintzen nekatzen gure Jaunari eskerrak ematen, barruko poz handi handiaz, gure Ordenaren onerako eta gure Jaunaren zerbitzurako hasiera emana ikusten nuela iruditzen baitzitzaidan. Haren Maiestateak nahi beza aurrera eramatea, orain doazen bezala, horrela nire asmoa oso egiazkoa izango baita.
‎Pixka bat lehenago han egoterik ez zen-eta, etxetxo hura ikusi nuenean, halako espirituaz, begiratzen nuen aldera begiratzen nuela, uste dut? onbideratzeko zerbait aurkitzen nuela, eta konturatu nintzen nola bizi ziren, nolako hilduraz eta otoitzez, eta zein etsenplu ona ematen zuten; izan ere, ikustera etorri zitzaizkidan handik hurbil zeuden jaun bat eta honen emaztea, nik ezagutzen nuena, eta haien santutasuna eta herri haietan egiten zuten on handia niri kontatzea bukatu besterik ez zuten egin, eta ez nintzen nekatzen gure Jaunari eskerrak ematen, barruko poz handi handiaz, gure Ordenaren onerako eta gure Jaunaren zerbitzurako hasiera emana ikusten nuela iruditzen baitzitzaidan. Haren Maiestateak nahi beza aurrera eramatea, orain doazen bezala, horrela nire asmoa oso egiazkoa izango baita.
2017
‎Dena dela, zenbaitek esan izan du eremu horretatik kanpo ia ez dela leku izen preromanorik, lehen aipatu dugun Wolf ek142, adibidez. Haren arabera, Abbasantan eta Tulan ez dira% 1era heltzen; handik hurbil dauden Baronia eta Barbagiako herrietan, berriz, %20 edo %30 diren bitartean; eta Olzai n %50, eta hori Abbasantatik 29 km eskasera dagoela.
2018
‎Erakundeek aurkezturiko kalkuluen arabera, 6,3 milioi tona esportatzen edo inportatzen dira, errepidez edo Bilbokoa ez den beste portu batzuen bitarteaz Arabatik eta Arabara, eta handik hurbilen dauden Errioxako eta Nafarroako eskualdeetatik eta haietara. 6,3 milioi tona horietatik, 2,2 Bilboko Portura bidal litezke Arasurreko tren plataformarekin elkarlanean jardunez gero.
‎Soldadu batek zaintzen zuen zubi bat zeharkatu behar genuen. Bideetako poliziaz arduratzen ziren mugazainak handik hurbil egoten ziren aterpe batean. Haxelaria kantan hasi zen, urrundik, nota oker oro urrats astun batez markatuz: Jarraiki, jarraiki, ahapetik erran zidan mugalariak.
‎Hiru espazio berri gehitu dizkiote. Batetik, igerileku alboan dagoen erabilera anitzeko kantxa eta handik hurbil dagoen zuhaiztia Ganeko gunearen zati izango dira udako denboraldia amaitu —irailak 30— arte. Horrez gainera, aldagela berrien gaineko aldeak belar artifizialarekin estali dituzte eta, horren bitartez, beste 450 metro karratu irabazi dituzte erabiltzaileentzat.
2019
‎Maria Sarak sentitu zuen gizonak atzera egiten zuela, bere oskol barrura biltzen den barakuilua bezala, gero eta barrurago, eta hauxe esan zuen zuhur, Bista polita da. Leihoetan lehen argiak ageri ziren, leihoek egunaren argiaren hondar bezalako bat bazuten oraindik, kaleko farolak piztu berri zeuden, handik hurbil zegoen norbaitek, Largo dos Loiosen, hitz egin zuen, beste norbaitek erantzun, baina ezin ziren hitzak ulertu. Raimundo Silvak galdetu zuen, Entzun al diezu, Bai, entzun diet, Ez dut ulertu zer zioten, Nik ere ez, Inoiz ez dugu jakingo noraino aldatu ziratekeen gure bizitzak entzun bai baina atzeman ez genituen zenbait esaldi ulertu izan bagenitu, Nik uste dut onena dela beste esaldi batzuk, zuzenak eta garbiak, ulertzen ez ditugulako plantak ez egitetik hastea, Arrazoi osoa daukazu, baina zenbait jenderentzat erakargarriagoa da zalantzazkoa ziurra baino, objektuaren zantzua objektua bera baino, hondarrean gelditu den aztarna aztarna hori egin zuen animalia baino, jende horiek ameslariak dira, Eta hori da, noski, zure kasua, Puntu bateraino bai, baina gogorarazi behar dizut ez nintzela ni izan setioaren historia berria idazteko ideia izan zuena, Esan dezagun ni ohartu nintzela, zu ikusi orduko, hori egin zezakeen pertsona egokia aurrean nuela, Edo, zuhurki, nahiago duzula zure ametsen ondorioen erantzule ez izan, Hori egia balitz hemen egongo al nintzen, Ez, Diferentzia da nik ez dudala hondarrean aztarnarik bilatzen.
2020
‎Ibai gaineko zubia zeharkatu zutenean, kanpamenduko soldaduak etorri berriekin elkartu ziren, eta, oihu eta txalo, soldaduak eta bi presoak inguratu zituzten. Jantokia izateaz gainera, igandetako mezak en  tzuteko eta ikuskizunetarako ere baliatzen zen karpa handi baten ondotik hartu zuten denek, eta handik hurbil zegoen txarrantxa hesi bateraino eraman zituzten bi gizonak. Beste hiru gizon zeuden bertan, uniforme urratuekin eta egunetako bizarrarekin, ezin zarpailago.
‎Herrian barna nora gabe ibili eta eliza plazako banku batean eseri nintzen. Sakelako deia egitear nengoen, ea handik hurbil zeudenetz. Banekien hurrengo goizean, asteleheneko egunsenti aitzin, Izarbek autoan sartu eta Bartzelonako errepidea hartuko zuela.
‎Hala ere, nire gaizki ulertuaren kariaz, ordezko eskualde batean bizi nintzen bi astez; inon ez zegoen eskualdean, nire imajinazioan ez bazen. Lurralde badaezpadako hura ez zen Izarbe, Benja, Antonio eta fraideak bizi ziren Andorra; ez zen handik hurbil dagoen Maestrazgo. Eskualde paralelo batetik hitz egin eta entzun nien; nire buruan bakarrik zegoen eskualde hartatik partekatu nituen ardoa eta sardinak, iritziak, eztabaidatxoak.
2021
‎Leherketak handik hurbil zegoen harategian kalteak egin zituen, inguruko etxebizitzetako kristalak hautsi eta aldameneko ibilgailuetan kalte zenbait.
2022
‎Zubi Zaharrak leku berezia dauka ondarroarren bihotzetan, arbasoekin lotzen dituelako —hantxe zegoen lehen arrantzaleen portua —, eta gehien bisitatutako elementu arkitektonikoetako bat da urterik urte, hari itsatsita dagoen Kofradia Zaharrarekin batera. Plaiko Zubiak Bizkaiko Foru Aldundiaren ondare izendapena dauka, eta handik hurbil dagoen Itsasaurreko Zubia ere aski ezaguna da —Santiago Calatrava arkitektoak diseinatu zuen—.
‎Telebistako ikuskizun bat balitz bezala ikusten eta entzuten ziren leherketak, kea eta tiroak Siriako aldera begira. Kobaneko erbesteratuak handik hurbil zeuden, Suruç en; ehunka kazetari, berriz, eguneroko kronika osatzen ibiltzen ziren mugatik ikusten zutenarekin. Murat Karayilan PKK-ko buruak, Kandil mendietatik, Kobane defendatzera joateko deia egin zien Ipar Kurdistaneko gazteei, eta protestak eta manifestazioak izan ziren Turkiaren mendeko hiri kurduetan.
‎Eta ikusi ditu gurdizainak ere, izurriz kutsatzeko beldurrez. Eta ikusi du handik hurbil dagoen hilotz meta sekulako bat sutan.
‎Ez doa zuzenean agentziara. Aldez aurretik handik hurbil dagoen banketxera sartzen da, orpoketaren hotsa lagun. Ez da leihatilaren aurrean dagoen ilaran jartzen, zuzenean sartzen da atzealdean dagoen bulegoan.
‎5 Aroa epeltzen ari baitzen, inguruetako usainak sentitzen ziren: handik hurbil zeuden pottokena, iratze zimelduarena, oihanpe hezeetako onddoena...
2023
‎bertze erdiak aldiz handik hurbil dagoen Irulegiko eskua aurkitua izan den gunea, arkeologo baten komentario argiekin. Atsegin handiko eguna denentzat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia