2000
|
|
Kolpe izugarria izan zen hura aitarentzat, hain izugarria, non
|
handik
egun gutirat oinaze handi bat jarri baitzitzaion bularraren erdian. Eta etorri zen medikua eta erran zion ezen egun batzuetan atseden hartu behar zuela eta bihotza zaindu behar zuela, eta bularrean azafrai enplastoak jartzeko eta baleriana ura hartzeko.
|
|
Zinez izan behar du egia ezen esperientzia gaixtoak injenioa eta adimendua iratzartzen dituela, zeren eta ideia hura kakontziarekin izan zuen istripuaren ondotik bururatu baitzitzaion,
|
handik
egun guti batzuetarat, arestian erran dizudan bezala!
|
|
Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat. Behar ote zuten urbiaindarrek hura baino seinale garbiagorik, jakiteko ezen san Mamerto kendu behar zutela aldare nagusitik eta santa Klara jarri haren orde, nola egin baitzuten herritarrek
|
handik
egun gutirat, artisau bati santa Klararen iduria egiteko mandatua emaiten ziotela...?
|
|
BAINA, Elbirari buruzko kontakizunari lotu aitzin, bertze zerbait kontatu behar dizut, denbora eta sasoin bertsuan gertatu zèn zerbait, zeren aitaren berrogeita hamargarren urtebetetzeko festa ospatu eta
|
handik
egun gutirat gertatu baitzen hura ere, oker ez banago, apiril ez hain biribil hartan.
|
|
—Eta itzuli zen aita Bartolome Iruñarat, eta
|
handik
egun gutirat izan nuen ideia hura, zerutik etorria iduritu zitzaidana, Pagabasoko leizerat prozesionean joan ginenean, izurriteari buru egiteko, don Laureano buru genuela; zeren present bainituen nik orduko hitz haiek, san Inaziok Xabierko Frantziskori xuxenduak eta Pedro Huizik kaperako freskoan skribatuak: " Zertarako nahi duzu mundu guztia, baldin zeure arima galtzerat uzten baduzu?"; eta present nituen, halaber, aita Bartolomeren hitzak, neuri xuxenduak bere azken bisitaldian:
|
|
" Jaun Joanes —erran zidan,
|
handik
egun guti batzuetarat, don Venancioren plantazionetik paseoan gindoazela, biok bakarrik—, gure artekoa erabaki baino lehen, neure berri eman nahi nizuke eta naizen bezalakoa agertu, zeren ez baitago egiazko zuhaitzik, erro egiazkorik ez duenik, eta nik sendo nahi nuke amorioaren zuhaitza... eta, hala, adarretarik ibili gabe, jakizu ezen enegan dakusazun bakea tenpestaren ondoko bakea dela, z... Eta ene lehen tenpesta ene lehen amorioa izan zen, eta amorio hura koadro bateko gazte segail bat izan zen.
|
|
Eta Pedro ere, bere marrazki egin berria pintura zuri marroiska batez beztitzen eta estaltzen zuela —baita bere libertatea ere, bide batez—, bertze marrazki batekin hasi zen
|
handik
egun guti batzuetarat, zirriborro berri batzuk egin ondoren: ipini zituen lehen planoan Jesus haurra, printze tipi bat zirudiela, bere koroatxoarekin, eta hiru errege magoak, nor bere presentarekin, urre, intsentsu eta mirra; kendu eta edeki zituen hiru artzainak, ipini zituen gibelago Josepe eta Maria, eta, azkenik, gibelaldeko planoko ilunean ezkutatu zituen idia eta astoa; eta guztiak zeuden, ez lastozko ganbela batean, baina tenplu joniar iduriko aterbe batean, zeinak baitzuen zorua marmolezko, eta aitzinean hiru zutoin, hirurak ere arrosa landare batzuek izurtuak eta kiribilduak.
|
|
Zeren eta,
|
handik
egun gutirat, ezbehar eta istripu hura izan bainuen, zeinagatik galdu bainuen ezker oineko behatza.
|