Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 163

2000
‎Eta, gaitzetik gaitzagorat egiten zuela, urratuak eta zauriak guztiz zornaturik, sukar izugarri batek hartu zuen handik egun batzuetarat Mattin, eta kopetan zapi heze batzuk ipintzen genizkion, kasik deus ere egiten ez ziotenak, zeren haren buruak ontzi bat baitzirudien, berun goria zeukana.
‎Zeren, hala balitz, nihaurk ere profita bainezakeen amak aita Bartolomerengan izan zezakeen eragina... Eta, hala, handik egun batzuetarat, berriro joan nintzaion amari, ez barrenak manatu bezala, jauzkor eta hiros, baina buruak manatu bezala, apal eta burumakur.
2002
‎Maiz irakurtzen ditugu horrelako historiak. Zakurra ez dakit nora eraman eta handik egun batzuetara, kilometro asko eginez, atzera lehengo tokira itzuli.
2003
‎Itxura guztien arabera, ez du pneumoniarik jasaten, baina, zuhurtziagatik, ospitaleak ez du behin betiko baztertuko aukera hori, harik eta pazienteari egin zaizkion proben emaitzak bere esku eduki arte. Analisiak Majadahondako (Madril) laborategi batera bidali dituzte, eta handik egun batzuetara emaitzak Carlos Hayara bidaliko dituzte. Alarmak Frantzian, Errumanian eta Galizian ere izan dira.
‎Hori dela eta, eta sukar botonosoa dela eta, arazoa ez dago kuantifikatuta, eta susmatzen da hauteman daitezkeen kasuak baino askoz gehiago egon daitezkeela. Ia minik ematen ez dutenez, ziztaden erdira arte oharkabean pasa daitezke eta mina besterik ez dute eragiten ziztadaren puntuan, eta handik egun batzuetara desagertu egiten dira. Baina kasuen %5ean, infekzio koadro edo toxiko oso larriak sor daitezke, eta horiek kaltetuen bizitza arriskuan jar dezakete behar bezala tratatzen ez badira edo tratamenduaren hasieran atzerapenik badago, azaldu du Oteok.
2004
‎Ixilpean eskuindar deputatuek aldegin zuten Helsinki’tik; eta handik egun batzutara gudu zibilla hasi zan.
2005
‎" Gure teilatuko belarra da hau." Gero patrikan sartzen zuen. Eta handik egun batzuetara berriro atera eta jendeari erakusten zion belarra. Eta Sorin Firs zoroa zen goitik beherakoa, baina horrek bazeukan esplikazio bat.
‎Eta handik egun batzuetara elkar ikustea proposatu zidan. Baionatik at. Eta baldintza zorrotz honekin:
‎Eta handik egun batzuetara, minaren minez erregutzen hasi zitzaigunean, ulertu genuen karreristak bide bazterra joko zuela.
2006
‎240 euroko jaka erosi zuen eta handik egun batzuetara janzkia itzuli egin zuen establezimenduan, hainbat akats zeuzkalako; dendariak erosketa txartela eman zion eta beste arropa bat erosi zuen, baina bigarren horrek ere akatsak zituen.
‎Dendariak, handik egun batzuetara instalatuko zutela hitz eman zigun.
‎Sintomak (mina, edema, azalaren ezohiko kolorazioa, azaleko zainen hanpadura) hegaldian bertan, edo helmugara iritsi eta handik egun batzuetara nozitzen ditu pazienteak.
2007
‎Bada, handik egun batzuetara, ikertzailea bitrinaren paretik pasatzen ari zela, ontzia lehertu egin zen, eta bitrinaren kristalak txikitu egin zituen. Zorionez, ez zuen inork minik hartu.
2008
‎Bizkaiko Diputazioaren sustapen batzordeak, handik egun batzuetara aztertu zuen auzia. Interesgarria da euskara katedra sortzeko orduan zeuden kontzepzioak ikusteko, batzordean sortu zen eztabaidetako bat aipatzea.
‎323 Komentario hau ez zitzaion gustatu. Kirikiñori? eta handik egun batzuetara Arana Goirik euskaraz hitz egiten bazekiela erakusten zuten frogak bilatu zituen, parte batez aurkituz: «gure Sabin, ak euzkeraz ezin ebala itz­egin, ezin genduan iruntsi, ba, sarri entzunda geukan euzkeraz itz egiten ikasi ebala.
‎Horrez gain, beste bi konpainiak trebatzeko entseguak egitea agindu zuen diputazioak. Beharbada, prestakizun militar hauen testuinguruan kokatu behar dugu handik egun batzuetara elizako kanpaiak konpontzeko hartu zen erabakia, sakabanatuta zeudenei berehala biltzera deitzeko sistemarik eraginkorrena baitzen, EiUA, A, 1,1, 7, Akta Liburuak(), eta.
‎Udaltzainek atxilotu egin zuten, hiltzailea zelakoan. Hasiera batean ukatu egin zuen, baina handik egun batzuetara erruduna zela aitortu zuen. Ekainean hilik agertu zen Iruñeko espetxean.
‎Nonbait, Rosa jaio eta handik egun batzuetara, aitak etxetik alde egin zuen kearen bila eta gehiago ez bueltatzeko, eta Rosak bi kontuok lotu zizkidan aita galdu zuela esanez. Bere jaiotzarena eta aitaren desagertzearena, alegia.
2009
‎Telebistako saioez, kaleko kontuez eta azken berriez solas egin ohi dutela argitu digu Martina Zabalak, beti ere gaztelania erabiliz, euskaraz ez zekien praktikantea Aranoko baserrira agertu zenetik pixkanaka ikasi duen castellanoa erabiliz. Nonbait, asko galdetu diegu hizkuntzaren inguruan, bisita bukatu eta handik egun batzuetara jakin dugulako ondorengoa: atetik irten bezain laster, Zabalak zaintzaileari esan dio euskaraz irakatsi nahi diola.
‎Elgeta, 1937ko apirilaren 24tik 25erako goizaldean; frankista batzuk baserribatera joan ziren, 13 urteko neskatila bat «eruen gure euien», aitak aurre egin, tiroegin birritan eta han geratu zen lurrean, luze, hilda; amak ere gogor egiten jarraituzuen eta kulata kolpeka apurtu zioten burua, handik egun batzuetara hil zen, neskatila bortxatu egin zuten eta mutilatu. Hori guztia kontatu zigun neskatila hark, Antxonik, 66 urte geroago bere bizi guztiko isiltasuna apurtuaz.
‎Bertan, kontantzen da aitona bat parkera joan eta txolarre bat jaso duela, zer pasako zaion beldur. Etxera eraman eta kaiola eder batean sartu du, baina, mimo handiz zaindu arren, handik egun batzuetara txolarrea hil egingo zaio. Ikuskizunean antzeko zerbait islatu edo helarazi nahi dut:
2010
‎Azkenean, hasieran iragarritako erabakira asko hurbiltzen den zerbait hartzen da, herritarrak gehiegi haserrarazi gabe. Uda honetan, adibidez, Jose Blancok, Estatu Espainiarreko Sustapen ministroak, esan du zergak igo egin behar direla, eta handik egun batzuetara, Elena Salgadok, bigarren lehendakari ordeak eta ekonomia ministroak, ukatu egin du hori egingo denik, baina bai esan du aldaketa batzuk egin direla ekitatea lortzeko. Agian, ez da hasieran iragarritako zergen igoerarik izango, baina ziur nago igoeraren bat izango dela.
‎Halaxe deitzen hasi baitzitzaion Benjamin Mariari, Frankensteinen izena laburtuz eta etxekotuz. Eta Benjamin Mariak ez zion hasieran erantzuten, baina, handik egun batzuetara, haurrak erantzun egin zion hots ezohiko batzuekin, hots haiek ez baitzuten oinazera lerratutako ohiko intziri eta hasperen larriekin zerikusirik, ggrrrññññ eta ggrrrññññ; aldiz, beste hots batzuk ziren, ohiko erregistroetatik guztiz aldentzen zirenak, pozezko hasperenak iduri, aahhh eta aahhh, aahhh eta aahhh; ai, nola gozatzen nuen Benjamin Maria eta Domingoren erakustaldiekin!
‎izango ez zuen, bada, Domingo bere kuttuna bazen!; mina ez ezik, baina, izebak bere min hura arintzeko planak zituen, guri. Maria Bibiana, Ada eta hiruroi? jakinarazi zizkigunak, Domingok ihes egin eta handik egun batzuetara, isilpeko bilera batean, ama etxetik aterea zela aprobetxatuz, doña Primirekin geratu baitzen, aritzeko ziurrenik, hiriko txokolategi batean;. Mutila ezin dugu bakarrik utzi. Tarteka joan genuke harengana zernahirekin:
‎halaxe iragarri baitzuen, antza; gaueko erakustaldian, ordea, bidente gizonezko batek, hurrengo egunetan protagonismo handia hartuko zuenak, nazionalista zen, eta horregatik edo, halako sinpatia bat hartu nion?, bestela iragarri zuen: handik egun batzuetara izango zela?
‎Fronte Popularreko milizianoek komentua hartuko zutelako arriskuaren aurrean, Gobernu Zibilak eta komentuko Priore A. Teodoro Arroitajauregik elkar harturik, Eusko Alderdi Jeltzalea ofizialki komentuaz jabetzea erabaki zen. Baina komentuaren arakatzea ezin zitekeen gorabeherarik gabe geldi, handik egun batzuetara (irailaren 21ean), Gipuzkoatik iheska zetozen 60 iheslari hartu behar izan baitzituzten komentuan. Are gehiago:
‎Halaxe deitzen hasi baitzitzaion Benjamin Mariari, Frankensteinen izena laburtuz eta etxekotuz. Eta Benjamin Mariak ez zion hasieran erantzuten, baina, handik egun batzuetara, haurrak erantzun egin zion hots ezohiko batzuekin... hots haiek ez baitzuten oinazera lerratutako ohiko intziri eta hasperen larriekin zerikusirik, ggrrrññññ eta ggrrrññññ; aldiz, beste hots batzuk ziren, ohiko erregistroetatik guztiz aldentzen zirenak, pozezko hasperenak iduri, aahhh eta aahhh, aahhh eta aahhh; ai, nola gozatzen nuen Benjamin Maria eta Domingoren erakust...
‎Izebak ere bere mina zuen, noski: izango ez zuen, bada, Domingo bere kuttuna bazen!; mina ez ezik, baina, izebak bere min hura arintzeko planak zituen, guri —Maria Bibiana, Ada eta hiruroi— jakinarazi zizkigunak, Domingok ihes egin eta handik egun batzuetara, isilpeko bilera batean, ama etxetik aterea zela aprobetxatuz, doña Primirekin geratu baitzen, aritzeko ziurrenik, hiriko txokolategi batean;" Mutila ezin dugu bakarrik utzi. Tarteka joan genuke harengana zernahirekin:
‎uztailaren 12a; hurrengo egunean, beraz—, hilzorian zegoèn moja santa batek —baten bati nafarra zela entzun nion, eta besteren bati bizkaitarra— halaxe iragarri baitzuen, antza; gaueko erakustaldian, ordea, bidente gizonezko batek, hurrengo egunetan protagonismo handia hartuko zuenak —nazionalista zen, eta horregatik edo, halako sinpatia bat hartu nion—, bestela iragarri zuen: handik egun batzuetara izango zela...
‎Handia izan zen Aita Nazareno Tadderi emandako zigorra. Idatzi hori Letture aldizkarian atera eta handik egun batzuetara, Vatikanoko Ofizio Santuko agindua jaso zuen Italiatik alde egiteko aginduz, Italian ez baitzeukan gehiago ezer egiteko baimenik. Horrela, Alemaniara joan eta han egin zuen denboraldi bat.
‎Lehendakari izendatu eta handik egun batzuetara, 2001eko uztailaren 24an, Zarzuelara joan nintzen. PP PSOEren estrategiak porrot egin zuela jakinarazi nion Juan Carlos erregeari.
‎Jose MarÃa Aznar Presidentea Perun zegoen, bidaia ofizialean; Jaime Mayor Oreja Barne Ministroa Madrilen zegoen. Lehen orduetan ez zen bien arteko koordinaziorik egon, handik egun batzuetara Pedro J. Ramirezek esan zuenez. Hauxe idatzi zuen El Mundoko zuzendariak:
‎Eta lau urte alde direla, abuztuko goiz batez ezkontzako kontratua ixtera joan zirela mendira haviendo dispuesto las alforjas y llevado comida en ellas fueron al monte sin decir a donde Klara eta Minondo abere gainean eta Bautista de Martincho oinez. Eta handik egun batzuetara, Elaman bertan aditu ziola esaten a un hombre que guardava ganado cerduno de navarra, nola zerratu zuten ezkontzako tratua, Labaingo eskribau Juan Gragirena jaunarekin. Eta eskribauak berak aitortu ziola beste egun batean Isasa ikazkin oiartzuarrari que estaban ciegos y enamorados, eta ez hartzeko lotsagarritzat elkarrekin lo egite kontua, elkarri esku emanez ezkontzeko tratua itxia zutela eta bere aurrean.
‎[15] Joseph de Guanechea [363] 27 urteko etxalartarra, ezkongabea eta mandazaina, duela sei urte ezkeroztik Klararen etxean bizi omen da Errenterian, baina, Elaman maiz ailegatua acarreando a ella mena y carbon para labrar fierro, eta egun batean, duela lau bat urte, farrez ari zirela Bernardo Echaluzea mandazain oiartzuarra eta Batista Martincho" alias Chulo" goizuetar meatzaria, eta zeri farre egiten zioten galde eginik, hala erantzun ziola Txulok: ...ko egun batean, Juan Gragirena eskribauaren etxean, Klararen mandatu batekin, eta bapo afaldu eta nahiko oilasko errea ere jan zuela, eta handik hiru egunera, goiz batez nora esan gabe, atera zirela Klara olandrea Etxaluze oiartzuarraren mandoan eta Minondo berriz Txulo goizuetarrarenean sin decir a donde hiban ni a que, solo a hacer un recado, y volvieron los tres para la noche [364] a Elama, eta handik egun batzutara Elamako langileak marmarrean ari zirela esanez: que se havian dado palabra de casamiento en el monte llamado Carasoa eta horregatik ari zirela farrez.
2011
‎Oiloak, edo korta barruko edo aparteko oilotokian eukiten ziran, eta bakarrik joaten ziran pertxetara lo egiten. Etxe inguruetan solté ibilten ziran lez, sarritan oilo batek habia kanpoan egiten eban eta desagertu eta handik egun batzuetara txitak atzean zituala bueltetan zan atzera etxera.
‎Aurki egin ditu lagunak, ez da lan gaitza beretarrak topatzea, denak bateratsu kaleratzen dira beren lantokietatik irteten direnean, eta taberna jakin batzuk dituzte elkartoki. Haietako baten bitartez lortuko du, handik egun batzuetara, lana, Goienetxe gizon ona duk, serio samarra baina ona, ikusiko duk, eta ez dik DV irakurtzen, hemen gehienek bezala. DV hori, berehala ikasi du, hemengo kristauek Biblia baino maiteago duten irakurgaia duk, egunkaria, gipuzkoarren eguneroko bizimodua artezten duen Korana, nagusiaren ahotsa, hor aurkituko ditek etorkinon gizarteratze egokiak nolakoa behar duen, hortxe gizasemeen premia horiek asetzeko nora jo ere, Asif, ikusiko dituk argazkiak azkeneko orrialdeetan.
‎Ederki sartu genion Floriani ziria, Satur, berak guri zahatoa hustu eta handik egun batzuetara?!
‎Errezatzen badute euren laguna agertuko dela? , esan zidan Jasonek Aroa desagertu eta handik egun batzuetara?. Bahitu, bortxatu eta hil dutela deskubritzen badute, zer esango diet, orain hobeto dagoela, zeruan aingeruekin jolasean?
‎Prezio egokian erosi zizkidan eta helbidea eman nion inongo itxaropenik gabe. Eta hara non etorri zitzaidan handik egun batzuetara nituen pare guztiak erostera. Ordaindu zizkidan bukatuak nituen 250 pareak eta esan zidan hilabete batean egiten nituen guztiak erosiko zizkidala.
‎Eskerrak beti badagoela jende zintzoa eta edadeko gizon bat arduratu zen hartaz eta ordubete pasa baino lehen paper guztiak sinatuak ekarri zizkidan. Hurrengo egunean, Legazpiko emakume batengana joan nintzen, handik egun batzuetara Euskal Herrira ateratzekoa baitzen eta nire egoera azaldu nionean esan zidan aurreratuko zuela bidaia. Maletak prestatu eta Austerlitzeko geltokira joan ginen.
‎Tomas janari bila joan zen, baina errazionamenduan ez zioten ezer eman. Hurrengo egunean Ziburuko baserri batera joan ginen patata ateratzera eta babarruna biltzera, eta handik egun batzuetarako jatekoa ekarri genuen, asko eskertzen baitzuten laguntza. Goizean, eman ziguten oilasko bat hil genuen etxean; ni sukaldari jarri nintzen eta ez zen deus ere geratu.
‎Neskak esan zigun segur aski laster itzuliko zela eta halaxe izan zen; handik egun batzuetara (1941eko azaroaren erdialdera) esan ziguten aurrekoan galdu genuena eta bost gehiago zetozela. Bila joan ginen eta bakoitza birekin atera zen Ziburutik.
‎Gainera, Tomas agertu zen Azkaineko baserri batean hil zuten txerriarekin egindako odolki batzuekin, eta erosi genuen azarekin babarrun jate izugarria prestatu genuen. Eta handik egun batzuetara, beste bost genituen zain (1942ko urtarrileko azken egunetan).
‎Noiz egin behar nuen galdetu zidan eta erantzun nion onena hurrengo bidaiaren bueltan egitea izango zela. Eta handik egun batzuetara esan ziguten bi iritsi zirela (1942ko otsailaren bukaera aldera). Birekin ez genuen gauza handirik irabazten, baina ez zegoen ezetz esaterik.
‎Ez zen arazorik izan sinadurarekin eta bukatu zutenean Urkiolak berak eraman zion agiria Mariano tabernakoari. Tabernariak, aurretik geratu ginen bezala, gastuak ordaindu zizkion, eta handik egun batzuetara jasotzera pasa nintzen.
‎Hura guztia gutxi balitz, handik egun batzuetara irakurri zuen Modesto de Pablo margolariaren heriotzaren kasua artxibatua izan zela, mediku txostena ikusita eta beste daturik ezean fiskalak heriotza naturala izan zela ebatzita. Berehala hileta antolatu zuten, eta tanatorioa artistari azken agurra eman nahi zion jendez leporaino bete zen.
‎Geriatrikoko aldizkaria ez nuen handik egun batzuetara arte irakurri. Memoriak nahiko argitasun eman ohi du gure lehentasunez.
‎Profesionaltasuna frogatze aldera, nonbait. Baina hau guztia ez nuen orduan irakurri, handik egun batzuetara baizik.
2012
‎Nahiago zuen beretzat eta senideentzat gorde. Baina handik egun batzuetara proposamena onartzea erabaki zuen. Liburuaren heldulekua Huegunek idatzitako egunerokoa da, eta lehen pertsonan idatzita dago.
‎Konpondu zuten matxura, eta handik egun batzuetara, autoa abian jarri eta berogailua ere piztu egin zen, eta ezin zen itzali.
‎Bitartean ekaitza areagotu egin zen, eta ordu arte gainean inoiz izan ez ninduen itsasoa harro zegoen oso; hutsa, halere, gerora askotan ikusi dudanaren ondoan. Ez, ez zen handik egun batzuetara ikusiko nuenaren antzekoa, baina orduan nahikoa izan zen ni ikaratzeko, marinel bizargabe bat besterik ez bainintzen, eta ez bainuen haren antzekorik inoiz ikusi. Iruditzen zitzaidan olatu bakoitzak irentsi egingo gintuela, eta aldiro aldiro burura etortzen zitzaidan itsasontziak itsasoaren hondora eta osinetara amilduko gintuela eta ez ginela handik inoiz aterako.
‎Baina ez zen halakorik gertatu. Haien halabeharrak edo nireak edo bionak debekatu zuen, eta uhartean egon nintzen azken urtea arte ez nuen jakin itsasontziko inor salbatu zen ala ez, eta handik egun batzuetara itota iritsi zen marinel baten gorpua ikusteko atsekabea besterik ez nuen izan, hondoratzetik gertu zegoen uharteko mutur bateko hondartzan. Marinel jipoi bat, belaunetarainoko lihozko barruko galtzak eta lihozko alkandora urdin bat beste jantzirik ez zuen, baina zein herrialdetakoa zen erakusteko ezer ere ez zeraman.
‎Ziur nengoen, hara iristea lortuz gero, ihesbideren bat aurkituko genuela, errazago kontinentean egonda eta talde handian, hantxe uhartean, itsasbazterretik berrogei miliatara, bakarrik eta laguntzarik gabe baino. Beraz, handik egun batzuetara berriro ekin nion elkarrizketa bidez Ostiralekin esku artean nuenari, eta esan nion txalupa bat nuela bere herrira itzul zedin; eta, hala, uhartearen beste aldean nuen txaluparaino eraman nuen, barruan zuen ura hustu, urpean gordetzen bainuen beti, uretatik atera eta erakutsi nion, eta biok barruan sartu ginen.
‎Alde batetik hori, baina bestetik, jendeak oraingo giro irabiatuan, informatikaren zurrunbiloan sarturik, liburuak irakurtzeko astirik eta patxadarik hartu ezina dago. Kezka hori, gaur egun gutxi irakurtzen dala, erabili genduan bion artean Markina Xemeinen aurkezpena egin eta handik egun batzuetara Karmengo klaustroan kontu kontari jardutean. Hainbeste pertsonari, ustez euskal liburuak maite dituenei, bidali eta banaka batzuk izan ezik gainerakoak ezelako erantzunik ez?
‎Une horretan ez du liburuxkarik, baina hurrengo kontsultan eman egingo dio. Esan dio handik egun batzuetara deituko diola jarraipena egiaztatzeko, hori baita erretzeari uzten dioten paziente guztiekin jarraitzen den ohitura. 15 egun igaro dira eta Jonek oraindik erre egiten du.
‎Fiskalak sei urteko espetxe zigorra eskatu du Garcia Sertutxarentzat. Argazkian, 2009ko ekaineko operazioan, Paz eta Goioaga atzeman zituztenean, Inge Urrutia emakume gaztea atxilotu zuten Algortan eta libre utzi zuten handik egun batzuetara, kargurik gabe.
‎Herri Batasuna oso leku deserosoan dago. Biltzar Nagusian aliantza taktiko nazionalisten lehentasuna onartu, eta handik egun batzuetara aliantza horien haustura burrunbatsua jasan behar! Gogorra.
‎Jadanik etsitu nuen ETAk urrats garrantzitsurik eginen zuela. Noiz eta, handik egun batzuetara, Loiolakoa errazteko su etena eman zuen ETAk: badakit Iparraldeko Batasunean bat baino gehiagok oso gaizki hartu zuela nire" zabarkeria". eskubidearekin lotzen da, arazoa epeen kontua izanik.
2013
‎Epaiketa izan eta handik egun batzuetara, Joxe Errenteriara jaitsi zen berriro. Norbaitek lagundu behar zion, semeak errugabeak baitziren.
‎Baina bi erasotzaileak ez ziren inoiz agertu. Motoa, berriz, handik egun batzuetara aurkitu zuten, erasoa izan zen tokitik gertu. Jose Mari Zugarramurdi Huizi Kixkur, bestetik, zaurituta eraman zuten erietxera.
‎1917ko urriaren 16tik landa, 18 trenaren eskuadroian ezarri zuten. 1918ko azaroaren 2an, 8 trenera igorri zuten; handik egun batzuetara, azaroaren 20an, 20 trenera pasatu zen, eta 1919ko uztailaren 21 arte ez zen Euskal Herrira itzuli.
‎Dimititzeko beste arrazoietako bat sozietateko 2012ko kontuen errefutsatzea dela gaineratu du Adiek. Ekainean onartu zituen kontu hoiek administrazio kontseiluak, baina handik egun batzuetara Batzar Orokorrak atzera bota zituen. Zehazki, lehendakariak 2011an kontratatutako bideragarritasun ikerketaren bigarren fakturarekin eta 2013an enpresa bati kontabilitatea eraman zezan egindako kontratazioarekin sortu ziren desadostasunak, plataformaren arabera.
‎Oseras indioak bizi ziren haren ertzetan, Buena Esperanzaren ertzetako biztanleak baino aldarte gaiztoagokoak. Hogeiren bat zaldi gosetu haien kanpamentuko belardi ederretan utzi zituzten, handik egun batzuetara indartuta hartzeko asmotan, baina itzuli zirenerako 13 akabatu eta janda zeuzkaten, eta, aitortu ordez, besteri bota zioten errua. Nombre de Jesustik itsasoraino hogeiren bat legoa zeuden, batere belardirik gabeak eta muino eta mendi soilduak zituztenak, baina hala ere oso populatuak, Amacavakoa eta Bahacechakoa bezain jende adeitsu, ongi osatu eta amultsuaren bizileku.
‎Frogatuta zegoen, nonbait, beltzek hobeto jarduten zutela ur azpian indioek baino. Dena den, esklabo haiek zirela eta, handik egun batzuetara ustekabeko handia izan zuten Margaritan: errege ofizialek 18.093 erreal ordainarazi zizkieten zergetan.
2014
‎Patrick, aldiz, emaztearekin etxera itzuli zen. Baina handik egun batzuetara, Mahonen emazteak Waterlooko geltokiko kontsignaren erreziboa aurkitu zuen senarraren jaka bateko poltsikoan. Geltokira hurbildu zen, kontsignan senarraren desleialtasunaren frogaren bat topatuko zuela pentsatuz, baina Patrick Mahonek odolez betetako emakumezko jantziak eta labana handi bat gordetzen zituen bertan.
‎Eta hala ere, kategorietan sailka genitzake, bizitzak bezala, heriotzak ere. Istripuak, hilketak, ospitaleko azken uneak, zazpigarren solairutik salto egindakoak, eta gertatu eta handik egun batzuetara apartamentuko ate azpiko zirrikitutik usainak azaleratzen dituen heriotza bakarti, isil eta anonimoak. Adibidez.
‎Izan ere, bazkaltzera geratuta zegoen Antoniorekin, eta bere burua prestatzen ari zen Gobernu Ordezkaritzatik deitu ziotenean. Gaua, berriz ere, etxetik kanpo pasatua zuen Antoniok, baina aspaldi zeukaten eginda hitzordua, eta ziur zegoen ez ziola hutsik egingo; ikerketa taldeko ertzain batek konfirmatu zion bezala, handik egun batzuetara, Antoniok erreserba eginda zeukan jatetxean, bi lagunentzat. Erabakia hartua zuen, eta goiz hartan bertan berretsi zuen, ispiluaren aurrean:
‎Marfa Strogoffek hitz bat esanez ordaina eman ziezaiokeen Nadiari bere aldeko ardura guztiengatik. Aski zuen esatea haren bidelaguna, Nikolas Korpanoff, edo Mikel Strogoff, hobeki esanda, ez zela hil Irtyx ibaiaren uretan, handik egun batzuetara harekin topo egin zuela Omsken, eta hitz egin ziola!...
‎Bizkaiko baserritarrei eskerrak emateko ekitaldia azken hiru urteotan egin da, azoka egin eta handik egun batzuetara. Honela, antolatzaileek aukera ematen diete baserritarrei San Tomas egun osoan etengabe jarraitzeko saltokietara hurbiltzen diren erosle ugariei zerbitzu ematen.
‎Ahalegindu al da zomorro arrotzen bat, liztorren bat edo tximeleta handiren bat, erlauntzera sartzen, eta nola erreakzionatu dute sarrerako erleek? Datuak gogoan hartu, eta handik egun batzuetara kaier batean kopiarazten zizkien haietatik ateratako ondorioak.
‎Zergatik azalean? Jose Antonio urtarrilaren 23an zendu zen txerria hiltzen ari zela eta albistea handik egun batzuetara izan zen argitaratua. Bistan da kazetaritzan trebatua zela berria idatzi zuena eta egunkariaren ideologia nazionalistarekin ere bat egiten zuela, izan ere berriak Joseba Andoni dio, politikoki zuzena zenaren ustez izena euskaratu zioten hildakoari.
‎Lizentziatura azterketaren emaitza begiratzera joan zen Irene handik egun batzuetara, unibertsitatera, Deustura. Ez zen goizetik joan behar, lasai hartu zuen:
2015
‎Erreka bazterretik egur luze bat hartu eta, Arturo erregeak nola, iraultzaren komandante-orde izendatu ninduzun, hiru ezpata kolpez. Eta handik egun batzuetara joan zinen.
‎Pabiloiko beste askoren moduan, bai, baina besteek normalean mehe meheak izanda ere sekulako indarra zuten, eta Iñakik, berriz, aitzurrari eusteko nahikoa lan. Ikusten zuen bakoitzean pena ematen zion, koitaduak handik egun batzuetara hil egin balu bezala.
‎Gero oroitzen zen arrastaka joanaldi bat egin zuela konortea galdu arte. Burgosko ospitalean esnatu zen handik egun batzuetara.
‎Le peuple du blues, LeRoi Jonesen liburuan murgildu nintzen handik egun batzuetara. Esklabo afrikarren amerikartze prozesua kontatzen zuen, zer garrantzia izan zuen bide horretan musikak.
‎Egiptoarrek Suezko kanala gurutzatu zuten, eta siriarrek, berriz, Golango gainak bereganatu zituzten. Israelek ez zuen espero erasoa, baina handik egun batzuetara hasi zen erantzuten eta Golan gainak berreskuratu zituen eta Suezko kanala ere gurutzatu. Nazio Batuen ebazpen baten ostean, su etena negoziatu zuten.
2016
‎Gero, handik egun batzuetara, EAJk idatziz pasatu zion bere proposamena EH Bilduri, hiru puntu nagusi nabarmenduz txostenean: alokairu sozialerako 30.000 euro bideratzea, Sozioekonomia batzordea koalizioak kudeatzea, eta 2017ko martxoaren 1a aurretik hondakinen bilketa sistema aldatzea.
‎" Ez dakit alkatea gezurretan ari zitzaigun edo, agian, bere etxean ere gezurretan ibili ote zen", gehitu zuen. Bilera hura bertan behera gelditu zen.Gero, handik egun batzuetara, EAJk idatziz pasatu zion bere proposamena EH Bilduri, hiru puntu nagusi nabarmenduz txostenean: alokairu sozialerako 30.000 euro bideratzea, Sozioekonomia batzordea koalizioak kudeatzea, eta 2017ko martxoaren 1a aurretik hondakinen bilketa sistema aldatzea.
‎Baliteke. Estatu kolpea gertatu ez balitz, oihartzun handiagoa lortuko genuen, bai hemen bai nazioartean, handik egun batzuetara libre uzten genituenean.
‎Granada bat bota zuten bere etxean, eta familiako gainontzeko kideak bertan hil ziren. Nire iloba handik egun batzuetara topatu zuten bizirik, hondakinak kentzeari ekin ahal izan ziotenean.
‎Kanpaiak joarazi dituzte. Serorak salatuko ditu handik egun batzuetara: Catarro gaitzizeneko bat, Joan Ignazio Bereterbide eta Viurria deitzen duten bat, Herdabide botikarioaren laguntzailea.
2017
‎Egindako mesedeak eskertzeko, jertse bat erregalau neutsan emaztearentzat eta handik egun batzuetara teniente koronelak berak deitu eustan esanez, kapitanaren andreari be itzel gustau jakola eta ea non erosi eikean holango bat. Ez neban bitan pentsau:
‎Txorien hizkuntza ikasiko zenuen honezkero, jarraitzen zuen adar joka. Eta handik egun batzuetara baietz erantzun zion anaia nagusiari, txantxangorrien kantua deszifratzen ikasi zuela. Eta txolarreei begira jarriko zela laster.
‎Anbulantzian joan ginen biak eta ospitalean igaro genuen gaua. Ebakuntza egin zidaten handik egun batzuetara eta hilabete pasa nuen errehabilitatzeko klinika batean, dantzari klasikoek bezala, barra batera eutsita ariketak egiten. Korridorea ni bezalako prima ballerina z beterik zegoen.
‎unibertsitateko ikasketak dituzten gazteen langabezia tasa Europako Batasunean halako bi zela. Eta handik egun batzuetara, egunkari berean, enpresaburuen elkarte batek emandako prentsaurrekoaren berri: kezkatuta zeudela, ondo prestatutako langileak aurkitzeko zailtasunak zituztelako.
‎Haren bizilagun batek udaletxean egiten du lan, eta, handik egun batzuetara, kalean topatu eta esan dio udalak eskaera onartuko duela eta baimena emango diotela.
2018
‎Baina hurrengo egunetan elkarri begiratu gabe egon zirelako eta bien artean sortu zen garraztasunagatik, ondasun guztiak gustura utziko lituzkeela bere baitarako zioela, ibili zela eguneko denbora guztian. Eta hori dela eta ez dela, handik egun batzuetara, ospa egin zuela goizean goiz etxetik, Augusto agurtu gabe, tentaldiaren besoetan erori nahi zuela esanez bere barrurako. Dena ahaztea izan zen bere desio bakarra, dena ahaztu, eta gauean irten orkestina baten doinuetara dantzan egiteko.
‎Ibaia utzi eta, lehenengo gauza, mendebaldera jo genuen, harik eta istinga artean zihoan errekatxo batera iritsi ginen arte. Han iparralderantz hartu genuen, istingadien ertzetatik, eta handik egun batzuetara Aintzira Luzea deitu dudanera iritsi ginen. Goreneko bazterrean alditxo batez geratu ginen, nahikoa janari aurkituta; eta orduan, egun batean, Zuhaitzetako Gizonen eskuetan erori ginen.
‎Astebetera, 80.000 lagun Iruñean altsasuarrei ezarritako zigorrak salatzen. Eta handik egun batzuetara, manada ko kideak askatu zituztenean, berehalako elkarretaratzeak hiri, herri, auzo asko eta askotan.Baikor egoteko ez dakit baina elkarrengan konfiantza izateko adina motibo badugula, aizue; egoera puntualei erantzuteko ez eze, arnasa luzeagoko kausei hauspoa emateko gai izan gara-eta azken hilabeteotan. Gauzek, distantzia batetik begiratuta, ez baitute beti txikiagoak ematen.
‎Uria eta Herria, biak geratu ziren txikituta uholdeen urtean. Herria erdibituta utzi zuten urek, kontatu zion amak, handik egun batzuetara, telekomunikazioak berriro funtzionatzen hasi zirenean. Erriberaren manda batetik bestera ezin zela pasatu, dena zegoela basatzaz beteta Rompeolas puntaraino.
‎hastear zen Alice Espaneten kontrako epaiketa. Irailaren erdialdean burutuko zen epaimahaikideen hautaketa, eta handik egun batzuetara hasiko zen prozesua.
‎Bilera haietan, giro baikorragoa ekarri zuen, handik egun batzuetara, Miriamek ekarri zien albisteak. Hasteko, Matematikako klasean Jaionerekin gertatutakoaren berri eman zuen.
‎Laugarren Ergelaren gaixotasuna, ordea, larriagotu egin zen. Hirugarren Alabak senargaia zuela eta handik egun batzuetara ezkonduko zela entzun zuenetik, bere indar ahulak bilduz ateari ostikoka aritzen zen egunero; ez zuen jan nahi, ez zuen hitz egin nahi, eta Hirugarren Alaba ikustean negar zotinka hasten zen arrazoirik gabe. Mukiak leporaino erortzen zitzaizkion arren, ez zuen sudurra garbitzeko eskurik luzatzen.
‎Azkenean, berroziek atera zituzten HBko ordezkariak, eta Erregeak bere hitzaldia eman ahal izan zuen. Dena dela, ez dakit liskar hark zer eragin izango zuen Tejerok eta konpainiak handik egun batzuetara eman ziguten susto hartan.
‎dominak eta dirua banatuz. Manu Robles ez zen joan; handik egun batzuetara, baserrian agertu zen teniente amerikano bat jeep batean opariak pertsonalki ematera. Manuk sosak errefusatu zizkion erranez ez zuela hura egin diruarengatik.
2019
‎Epaia berretsita, Ingurumen diputatu ohiak eta GHK ko presidente ohiak ez dute ordaindu Zubietako errauste plantaren lanak geldiarazteagatik akusazioak ezarri nahi zien 46 milioi euroko zigorra. Joan zen urriaren 10ean eman zuen ebazpena Kontu Auzitegiak, eta GHK k erabaki haren gaineko errekurtsoa aurkeztu zuen handik egun batzuetara, EAJren eta PSE EEren aldeko botoekin.
‎Kointzidentzia berriro ere. Paula M B, bere alaba jaio eta handik egun batzuetara hil zen. Enbolia batek jota.
‎Sukaldean, arropa gelan, zilartegian, are kaperan bertan, dirua eta gauzak desagerrarazten zirela, eta Philipp Lang, jakinaren gainean egonik ere, isilik geratzen zela, guztietatik eskuratzen baitzuen bere partila. ...an ez zioten neskatxa eder bat, zaldizainez jantzita; nola enperadorearen aurrean belaunikatu eta errukia eskatu zion aitarentzat, zeina atxiloturik baitzeukaten Elbogen go gazteluko dorrean, zaintza zorrozpean; nola enperadoreak kapela kendu eta bere izenez deitu zion; eta nola zutiarazi eta promes egin zion aintzat hartuko zuela eskaera, eta ohar bat idatzi zuen bere liburuxkan; hala eta guztiz, handik egun batzuetara Sternberg kondea, ukuilu burua, bere aurrera etorrarazi eta gogor egin omen zion errieta, zaldizainak bere bidean jartzen zirela eta huskeriekin gogaitarazten zutela, eta sartzeko behingoz mutilak arrastoan. Brouzak kontatu zuenez, sukaldari bat burruntzia eskuan irten zen suetetik korrika, dozena bat jira egin zituen bere buruaren bueltan eta hasi zen oihuka, laguntzeko Jainkoarren, sabela atzean zeukala eta bizkarra aurrean.
‎Orain, borondatezko baldartasun nagi baten erdian, Raimundo Silvak galdetzen dio bere buruari nondik datozen eta zer esan nahi duten animaliatxo zantar horiek, ibiltzeko modu bakandu, kezkagarri horrekin, naturak beraiengandik hasi bailuen aldez aurretik susmatzekoa zen nahasmen orokorra, Etorkizunean denok karramarroak izango gara, pentsatu zuen, eta berehala imajinazioak Mogueime soldadua erakutsi zion, estuarioko ertzean, odolez zikinduriko eskuak garbituz eta garai haietako karramarroei so, karramarroek ihes egiten zuten, zuzen zuzen, beheko hondoetara, beren lurrezko koloreak eta uraren itzalak bat egiten zutela. ...o horren ohaidea zela, Galizian bahitua gurutzatu batzuk han lehorreratu zirenean urketa egiteko, morroi batek harrapatu zuen, baina bai morroia eta baita morroi horren jauna ere borrokan hil ziren, eta emakumea orain hortik zehar dabil, gutxi gorabehera nahi duenarekin, gutxi gorabehera diogu, baina zuhur betiere, hainbatetan borondatez kontra hartu dutelako, hori egin zuten bi hilik agertu ziren handik egun batzuetara, labankadaka, hiltzailea nor izan zen ez zen argitu, horrenbeste gizon elkartzen direnean saihetsezinak dira nahasketak eta liskarrak, isilean eta fede txarrez zauritu zituztenena kanpamentuan infiltratu ziren mairuen satorren lana izan zitekeela ahaztu gabe. Mogueime emakumearenganantz hurbildu zen zenbait urrats, harri baten gainean eseri zen, so egin zion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia