Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 93

2000
‎Ongi oroitzen dut, konparazione, nola, presondegian sartu aitzin, usna onekoa nintzen, eta nola, halatan, sartu berrian kiratsa aditzen nuen eta kiratsaren aditzeaz erraiak nahasten zitzaizkidan, artean sentikor nintzelako; ordea, handik denbora baterat, hainbertzeraino eratxiki zitzaidan kirats hura neure azalerat eta neure baitaren baitarat, non usaindu ere ez bainuen egiten, hain bihurtu zitzaidan usain hura ohiko eta azturazko. Zeren kirats hura baitzen ene egunorozko airea, eta kirats hartarik bizi beharra nuen, aire hartaz bertzerik ez balego bezala.
2002
‎Izan ere, lehengo familiak oso handiak izan ohi ziren. Adibidez, gure etxean bost senide izan gara, eta ederki konpondu gara denok, baina gaur egungo familietan oso ohikoa da seme edo alaba bakarra izatea, eta handik denbora batera bigarren bat etortzea. Eta orduan, halako batean, etxeko erregetxoa izan den pertsona horri esaten zaio, bat batean, bere erresuma zatitu egin behar duela eta beste batekin banatu.
‎UEUren zuzendariak, Martin Orbek, handik denbora batera espresuki ukatu zuen UEUrenhelburua Unibertsitate paraleloa sortzea zenik. Punto y Hora de Euskal Herria 254, 1982.
‎–Orduan esan balidate, handik denbora batera gaur bezala egongo nintzela, ez ninan sinetsiko...
2003
‎112 UEUren zuzendariak, Martin Orbek, handik denbora batera espresuki ukatu zuen UEUren helburua Unibertsitate paraleloa sortzea zenik. Punto y Hora de Euskal Herria 254, 1982.
‎Medikuntza estudiatzen hasi... baina han lagunak egin nitian batez ere. Haietako bat protestantea zuan, eta a zer barreak egin genituen, handik denbora batera, don Esteberen sermoia kontatu nionean! Gero, maisu bat egin nian lagun, eta haren bidez jakin nian Gandhiren berri; gazte idealista bat zuan, heziketari sekulako inportantzia ematen ziona, mundu zuzenago bat eraikitzeko bidean.
‎Berak ere ez zian ezagutzen orduan, barnean gordeta zian andrazkoa. Horretaz beranduago konturatu huen, banandu eta handik denbora batera Donostian amaren etxean bizitzen jarri zenean. Lagun berriak egin zitian garai hartan.
‎Hantxe ziren neskok, argazkietan. Bat, Mari izeneko hamalau urtekoa, bala galdu batek eroan zuela jakin nuen handik denbora batera.
2005
‎lur azpiko tunela nola egin zuten, Carrero Blancoren curriculum beltza, autoa teilatu gainean airean... Zenbait zokotan, goraka aritu zen jendea, hura egin zutenak txalotuz, heroitzat hartuz; handik denbora batera, festetan modan jarriko zen kanta bat, ekintza hura zeharka adierazten zuena, eta, kantaren erdian, dantzan zebilen jendeak" iup, lara!" kantatzen zuen, jertseak gora botaz eta Carrero Blancoren autoa eztandarekin gora igo zenekoa antzeztuz. Harekin guztiarekin, Adela triste jartzen zen, ordea.
2006
‎Baina gerora bi lanbideak banandu egin ziren, batez ere pregoilariak ez zuelako borreroaren lanik egin nahi. Donostian Martin Azpeitikoa izeneko batek pregoilari kargua onartu zuen, baina borreroarena ez egiteko baldintza jarri zuen horretarako; handik denbora batera Donostiako kontseiluak preso batzuei zigor kolpeak ematera derrigortu zuen, borreroen gisan. Orduz geroztik zorigaitza etorri zitzaion Martin Azpeitikoari:
‎hiru libra merkurio ia hiru libra urre bilakatu zituela Kelleyk ekitaldi bakar batean eta zuku gorrimin ttantta bakar baten donario zerutiarrez– Rudolphek, pozik, noble izendatu zuen Kelley. Gero, handik denbora batera, noble berriaren ospakizunak amaitu ondoren, gela batean sarrarazi zuen, behar zituen osagai guztiekin –beruna eta zilarbizia nahi adina sar zezakeen, baina urre gramo apur bat ere ez zuen eramaterik izan osagaien artean–, zuku gorriminen eraginez urre gorria barra barra sor zezan. Kelleyk ez zuen beruna –edo zilarbizia, berdin dio– urre bilakatzeko abilezia berezirik erakutsi, eta noble izendapen eta guzti ziega batean sartzeko agindu zuen enperadoreak.
‎Uholde Handia izan eta handik denbora batera, Zeus berriro etorri zitzaien senar emazteei, eta ea zer dohain nahi zuten galdetu zien. Filemonek eta Bauzisek esan zioten tenpluko zerbitzariak izan nahi zutela eta bizitza osoa elkarrekin igarotzea izango zela atsegin handiena emango zien oparia.
‎Katramilatutako alanbrea hartu, zuzendu, neurri jakin batean moztu, paketetan sartu eta Alemaniara bidaltzen zuten. Dirua handik denbora batera iristen zen: trenez hura ere.
‎Amerikar fede onean heziek diotenez, hango uretan misterioak egiten du igeri; inoiz ontziren bat han desagertu eta, gero, handik denbora batera, Nevadako beste laku handian agertu izan ei da; Lake Tahoe izenekoan.
2007
‎Hipotesiak iradokitzen duenez, zelula amak beste zelulak baino erresistenteagoak dira gaur erabiltzen diren terapiekiko. Hori dela eta, zenbait minbizi kasutan, badirudi tratamendua eman ondoren minbizia desagertu dela, baina, handik denbora batera, berriro agertzen da tumorea. Hipotesiaren arabera, zelula ametan sortzen dira tumoreak; tratamenduarekin ez dira desagertzen, eta denborarekin gai dira berritzeko eta beste tumore bat sortzeko.
2008
‎J. Abril. Finalaren ondotik afaria egiten da, handik denbora batera sagardotegian...
‎Gaixotasun hori duen haur jaioberriari ez zaio ezer nabaritzen, besterik gabe ezin da jakin feniltzetonurikoa izango dela, eta ez bada ezer egiten, handik denbora gutxira gaixotasun hori pairatzen hasiko da. Haurrari ez bazaio dieta berezi bat ematen, gaixotasunak ez du atzerantz egingo, atzerapen mentala garatzen hasiko da eta handik denbora batera haurra hil egingo da. Aldiz, haurra feniltzetonurikoa dela jakinez gero, nahikoa da dieta jakin bat ezartzea normal normal bizi ahal izan dadin, nahiz eta gaixotasun hori eduki.
2009
‎Hala ere txoriek handik denbora batera amarrua igartzen zuten eta txori jagoleak bere funtzioa egiteari uzten zion: Artatxori pizti zuhurre da, dio lekuko batek.
‎Damasok noiznahi oroit zezakeen anekdota hura, eta berdin oroit zezakeen, halaber, nola, handik denbora batera, gurasoekin eta anai arrebekin batera katedralera mezatara joan eta apaizak igandeko ebanjelioari buruzko sermoia egin zuen, ogi eta arrain ugalketari buruzkoa, eta nola berari. Damasori?, apaizak ogiak eta arrainak aipagai zituen bakoitzean, ateratzen zitzaion, barru barrutik ateratzen ere, harako espresio hura: –Trukua!?; sinesten zuela, alegia, baina ez zuela sinesten, bigarrena batez ere!
‎–Gero jakin genuen, handik denbora batera, agenda horietan zeuden guztiak atxilotuak izan zirela. Eva ez genuen berriro ikusi.
‎Hori dela eta, ondorioak ohiko gertaera baino askoz larriagoak dira, hau da, leku batek edo orri batzuek huts egiten dute eta erabiltzaileak 404 errore mezua aurkitzen du. Izan ere, batzuetan edukiekin lotzen dira, eta jabeek, handik denbora batera, kendu egiten dituzte. Beste arrazoi bat izan daiteke web garapeneko lengoaiek sortutako URL dinamikoak (galdera ikurrez eta berdintasun ikurrez beteak) ez aldatzea eta direktorio egitura bat hartzen duten beste ulergarriago batzuk erabiltzea, adibidez, “www.consumer.es/ tecnologia/ investigación”.
‎Damasok noiznahi oroit zezakeen anekdota hura, eta berdin oroit zezakeen, halaber, nola, handik denbora batera, gurasoekin eta anai arrebekin batera katedralera mezatara joan eta apaizak igandeko ebanjelioari buruzko sermoia egin zuen, ogi eta arrain ugalketari buruzkoa, eta nola berari –Damasori–, apaizak ogiak eta arrainak aipagai zituen bakoitzean, ateratzen zitzaion, barru barrutik ateratzen ere, harako espresio hura: " Trukua!"; sinesten zuela, alegia, baina ez zuela sinesten, bigarrena batez ere!
2010
‎Gero, Benjamin Maria hil zenean, aita eta ama eta izeba eta Eliza Ama Santua aingeru bihurtu zela esaten hasi, eta nik, orduan ez, baina sinetsi egin nien, handik denbora batera: komeni ere bai, jakina, errealitateak aurpegirik itsusiena erakusten digunean, akatsez josia, trebeak baikara beste aurpegi bat asmatzeko?
‎Nire proiektua, ordea, okerrago iruditu zaizu itxura guztien arabera, eskuak burura eramaten ikusi ez zaitut, bada, Damaso!; baina orain nire txanda da, eta entzuten segitu duzu, bai alafedea!, handik denbora batera etxean izan genuèn diskusioa ere kontatu nahi bainizuke?
‎beldur ere izan nintzen, egia esan, lurrera eroriko ez ote nintzen, ganbaratiko eskailerak jaisterakoan batik bat; gero, ohean etzan nintzen; esku batean giltza nuen, eskua erretzen zidana; giltzategian utziko al nuen?; jokabide harekin, baina, susmagarri bat sortuko nuen, eta amaren ikerketak ez ziren nolanahikoak izango: mundu guztia estutuko zuen, Helena ere bai, eta orduan auskalo?; onena, ondorioz, giltza botatzea zen, edo ongi gordetzea, handik denbora batera itxura egiteko?. Hara, ama, soropilean paseatzen ari nintzela, giltza aurkitu dut, eta?, esan niezaiokeen?, ekaitza baretuta gero; kontu hartan, nolanahi ere, berri ona zen, onetan onena?
‎erantzun zidan; harrituta begiratu nion, eta nire harridura beste galdera bat zen: Adak, hala ere, ez zion neure galdera hari erantzun, eta bakean utzi nuen; handik denbora batera jaso nuen erantzuna, ordea, Regina enera egin niòn bisitan, Adak eroetxeko egonaldia eginda gero: –Entzun egiten nion aitari, baina ezentzuna egiten nuen, esaldi bera errepikatzen nuen bitartean, jakulatoria bat balitz bezala:
‎Eta, hala ere, tarteka eta aldika, suizidioaren ideia hura gogoratzen zitzaidan, nire egoera psikologikoaren paisaian haizeak ziklikoki bultzatutako hodei beltz ez hain beltz bat balitz bezala, burmuinetan oharkabean sartzen zitzaidana, ez mehatxu baten antzera, baina bai presentzia baten antzera?, baita ateratzen ere handik denbora batera, burmuinetako zimurretatik paseotxo bat egin ondoren?
‎hain sumaezina, non ez baitut esaterik Adak orduantxe ekin ote zion ezpainen mugimendu hari edo aurretik ari ote zen;" Zer esaten zenion aitari, patxadari eusteko?" galdetu nion biharamunean Adari bere langelan;" Esatea da errazena, egitea zailena" erantzun zidan; harrituta begiratu nion, eta nire harridura beste galdera bat zen: Adak, hala ere, ez zion neure galdera hari erantzun, eta bakean utzi nuen; handik denbora batera jaso nuen erantzuna, ordea, Regina enera egin niòn bisitan, Adak eroetxeko egonaldia eginda gero: " Entzun egiten nion aitari, baina ezentzuna egiten nuen, esaldi bera errepikatzen nuen bitartean, jakulatoria bat balitz bezala:
‎Gero, Benjamin Maria hil zenean, aita eta ama eta izeba eta Eliza Ama Santua aingeru bihurtu zela esaten hasi, eta nik, orduan ez, baina sinetsi egin nien, handik denbora batera: komeni ere bai, jakina, errealitateak aurpegirik itsusiena erakusten digunean, akatsez josia, trebeak baikara beste aurpegi bat asmatzeko... edo neurri neurriko maskara bat jartzeko —Domingok fantasmak asmatzen zituen, eta nik aingeruak—, edertasuna eta akasgabetasuna ezaugarri dituena; prozesu hartan, baina, beti gelditzen zitzaidan kezka bat —hilda gero ere, inor ez zen Benjamin Mariaz mintzo, haren gorputzaz ez ezik, haren memoriaz ere ahaztu bagina bezala—, edo galdera bat —zergatik ez genuen etxeko aingerua bitartekari bezala erabiltzen, zeruarekiko harremanak lotzeko, eliz jendeak santuak, dohatsuak eta agurgarriak erabiltzen zituen moduan? —, edo susmo bat, gauzak ikusten nituen bezalakoak ez ote ziren:
‎Nire proiektua, ordea, okerrago iruditu zaizu itxura guztien arabera, eskuak burura eramaten ikusi ez zaitut, bada, Damaso!; baina orain nire txanda da, eta entzuten segitu duzu, bai alafedea!, handik denbora batera etxean izan genuèn diskusioa ere kontatu nahi bainizuke...
‎beldur ere izan nintzen, egia esan, lurrera eroriko ez ote nintzen, ganbaratiko eskailerak jaisterakoan batik bat; gero, ohean etzan nintzen; esku batean giltza nuen, eskua erretzen zidana; giltzategian utziko al nuen?; jokabide harekin, baina, susmagarri bat sortuko nuen, eta amaren ikerketak ez ziren nolanahikoak izango: mundu guztia estutuko zuen, Helena ere bai, eta orduan auskalo...; onena, ondorioz, giltza botatzea zen, edo ongi gordetzea, handik denbora batera itxura egiteko —" Hara, ama, soropilean paseatzen ari nintzela, giltza aurkitu dut, eta..." esan niezaiokeen—, ekaitza baretuta gero; kontu hartan, nolanahi ere, berri ona zen —onetan onena— Helena eta biok, itxuraz, kinka larri hartatik libratu ginela, hutsagatik izan bazen ere; gaizki pasatu genuen, bai, baina bizirik geunden, osorik geunden, eta nek... " Horra zu, Gabino, plazerez plazer, eta ni hemen iltzatua";" Bai, baina gaur neure ezteietan bezala sentitu naiz, hainbeste maite dut Helena, eta zuk ere edan zenuen Kanakoetan ardo gozoa..." bururatu zitzaidan... baita bururatu ahala lotsatu ere, barkamena eskatzen niola behin, bi aldiz, eta hamaika aldiz; gero, burua jasota, zin egin nion gurutziltzatuari:
‎Eta, hala ere, tarteka eta aldika, suizidioaren ideia hura gogoratzen zitzaidan, nire egoera psikologikoaren paisaian haizeak ziklikoki bultzatutako hodei beltz ez hain beltz bat balitz bezala, burmuinetan oharkabean sartzen zitzaidana —ez mehatxu baten antzera, baina bai presentzia baten antzera—, baita ateratzen ere handik denbora batera, burmuinetako zimurretatik paseotxo bat egin ondoren...
‎Oroitzen naiz handik denbora batera Aznarri galdetu niola: Irudika dezakezu zer nolako gogoeta gertatuko zen mundu horretan?
‎" Bukatu al du?", galdetu zuen handik denbora batera Sebastianek. " Bata bestearen gainean zeudek, baina geldi samar", esan zuen Pantxok.
2011
‎Felipe? gunerik kaltetuenera, bertze hiru anaiak aitona Arsenioren ardurapean uzten zituztela, zeren aitona Arsenio, aitaren aita zena, erreumak jota baitzebilen ordurako; joan ziren, bada, haiek, bertze etxe batzuetako bizilagunekin batera, kaltedunei laguntzeko prest; itzuli ziren handik denbora batera, aritu ziren hizketan honetaz eta hartaz, eta ama, erran bakar batean tragediaren izugarria laburbildu nahi balu bezala?
‎Eta, jarraian, Sansonen historia kontatu zien apezak, Biblian adierazia bezala: nola, hondarrean, filistearrek Sanson atxilotu, eta, nola, handik denbora batera, exhibitu nahi izan zuten, tenplura eramanik eta zutabe bati loturik, harik eta Sanson indartsuak zutabea goitik beheiti botatzea erdietsi zuen arte, zutabearekin batera tenplu osoa eraitsiz, eta ekintza harekin hilez eta ehortziz, bere burua ez ezik, anitz filistear ere.
‎Lagunetako baten arabera, 2006 urtean hasi ziren Cortasarteren eraikin abandonatuko guardien etxeetan sartu irtenak egiten eta handik denbora batera okupatu zuten. Guztira urte eta erdi inguru egon ziren bertan, identifikatu eta irtenarazi zituzten arte.
2012
‎Proba egin eta handik denbora batera, pertsonaleko arduradunak ezaugarri horien emaitzak eskuratutakoan, honela zuzendu zitzaion metodoari: ordena baxuetan aritzeko gaitasuna duzula ikusten dut.
‎izenburupean. Etxahun Irurik seguruenik irratian entzungo zuen kantua eta handik denbora batera, astebetera, urtebetera, burura etorriko zitzaion berriz. Berak sortu zuelakoan letra jarriko zion eta idazten ari zen pastoralerako erabiliko zuen.
‎Erlojuetan zintzilikario mordo bat zeramaten dama batzuk ikusi zituen Rouenen; berak ere zintzilikarioak erosi zituen. Etxeko sukaldean beira urdinezko bi pitxer handi nahi izan zituen, eta, handik denbora batera, bolizko nezeser bat urre koloreko oin batekin. Zenbat eta gutxiago ulertu Charlesek dotorezia hauek, are eta gehiago nozitzen zuen hauen lilura.
‎Kolore fosforitoak edo oso biziak dituen bainujantzia (edo txanoa) izan daiteke. Ez zaio haurrari ziria sartu behar aurkitzen duenean, baizik eta handik denbora batera gertatutakoari buruz hitz egin. 4 Eskumuturrekoak edo identifikazio txartelak.
‎Orain, berrogei urte joan ondoren, emakume irlandarrak memoria liburua idatzi du" Zezenekin korrika" izenburuaz. Neskato irlandar hura gaur egun idazle bihurtu da eta Valerie Hemingway izenaz sinatzen ditu bere testuak( handik denbora batera idazlearen semearekin ezkondu zen eta horregatik abizen hori). Latza da ikustea idazle handi baten gainbeherakada, fobia, paranoia eta eromen mota guztiak nola handitzen joan ziren beregan, nola behin eta berriz abisatu zion neska irlandarrari halako batean suizidio egingo zuela, neskatoak nola ezin izan zuen hori ekidin eta azkenean, nola bere buruaz beste, esan bezala, egin zuen.
2013
‎Lastaira edo koltxoneta txiki bat erosten bazaio, beste baten beharra izango du handik denbora batera.
‎Norberaren historia klinikoa aztertuz egiten duten elikadura arloko intolerantzien diagonostikoa: elikagai susmagarria dietatik desagerrarazi eta sintomak ere joan egiten direla baieztatzen dute, eta handik denbora batera elikagaia berriz dietan sartu eta sintomak atzera ere agertu egiten direla.
‎Erran nahi baita Abdel Rahîmek obligazioak bihotzaren lantuen gainetik jarri eta amore eman zuela, baita inguruabar berrietara egokitu ere, kalapita eta eskandalurik sortu gabe. Abdel Rahîmek, ordea, bere sufrimenduaren jakitun, ez zion bere seme Abdul Alimi halakorik opa nahi izan, halako moldez, non haren jarrerak ahalbideratu baitzuen, handik denbora batera, Abdul Alim eta Zahraren ezkontza, ez familien arteko konpromiso batek beharturik, maitasun sentimenduek hala bideratuta baizik.
‎Hantxe zuen, bai, bere etsairik handiena, Erminio? handik denbora batera berarengana hurbildu. Elvis-en. Jailhous rock, ezaguna airean?
‎Multinazionalari enpresa ertainaren marka komertziala interesatzen zaio, ospe handia duelako merkatuan eta lehiakide nagusia duelako Espainian.Multinazionalak hedapen plan bat aurkeztu du erosi duen enpresarentzat, eta autonomia erkidegoak erosketa eragiketaren balioaren% 50eko diru-laguntza eman dio garapen industriala sustatzeagatik. Enpresako zuzendariek sari handia jaso dute negozio onuragarri hori ixteagatik.Multinazionalak fabrika horren ekoizpena jaitsarazi du, eta, handik denbora batera, galera ekonomikoak direla eta, itxi egin du, eta 90 langileak kaleratu ditu enplegua erregulatzeko espediente (EEE) baten bidez. Multinazionalaren akzioek zenbait puntu gora egin dituzte burtsan.Aztertu benetako kasu hori, eta erantzun galdera hauei: a) Zer interes talderi eragin die multinazionalaren ekintza horrek, b) Azaldu onuradunen eta kaltetuen zer interesetan izan duen era...
‎Erran nahi baita Abdel Rahîmek obligazioak bihotzaren lantuen gainetik jarri eta amore eman zuela, baita inguruabar berrietara egokitu ere, kalapita eta eskandalurik sortu gabe. Abdel Rahîmek, ordea, bere sufrimenduaren jakitun, ez zion bere seme Abdul Alimi halakorik opa nahi izan, halako moldez, non haren jarrerak ahalbideratu baitzuen, handik denbora batera, Abdul Alim eta Zahraren ezkontza, ez familien arteko konpromiso batek beharturik, maitasun sentimenduek hala bideratuta baizik.
‎Hantxe zuen, bai, bere etsairik handiena, Erminio... handik denbora batera berarengana hurbildu –Elvis en" Jailhous rock" ezaguna airean– eta halaxe mintzatu zitzaiona, irribarre bat ezpainetan: " Hator, Pedro, dantzara!".
2014
‎Eta hor uzten dut, pixka bat beratzen. Eta handik denbora batera, e, oraindik bizirik jarraitzen baldin badu bada heltzen diot berriz ere testuari, eta paperean, eskuz idazten dut. Eta behin jada gutxi gora behera daukadanean.. bada... taxututa edo, hasten naiz.. bada... teknologiarekin borrokan bada horri forma ematen eta.. eta hori.
‎Beste soldadu batzuek, suizidatu ez, baina desertatu egiten zuten, handik denbora batera —Erresuma Batuan inoiz zabaldu ez zen egia— fusilatuta hiltzeko. Gehienek, nolanahi ere, ez zuten ez suizidatzeko eta ez desertatzeko aukerarik izaten.
‎Bai, handik denbora batera.
2015
‎Beraz, domotikako kontrolagailu bat eta beste gailu batzuk erosita automatizatu eta kontrola daiteke etxea gaur egun. Eskaintzen dituen aukerak infinituak dira: ...aiki baino ordu bat lehenago berogailua jartzea; gosari ordurako kafe beroa prest izatea; haurrak etxeko lanak egiten ari direla lantokitik ikustea; oporretan gaudela argiak piztea eta itzaltzea eta pertsianak automatikoki ireki eta ixtea, etxean gaudela eman dezan; lapurrak sartuz geroz etxean alarma bat entzutea eta guri mail bat bidaltzea; geletan argiak piztuta utzi badira baina inor ez badago handik denbora batera itzaltzea?
‎Seguruenik, zentzurik gabeko hitzak besterik ez nituen erranen. Baina handik denbora batera ohartu nintzen logalea suntsiturik zegoela eta berriro esna eta erne nengoela. Hotzak bere horretan zirauen, baina gogoa argi neukan behinik behin.
‎Bigarrenik, handik denbora batera (zenbatera?) berreginak zituzten beaumontarrekiko loturak eta alderdi biak saiatzen ziren erresumaren izaera foralaren defentsan, guztion intereseko kontua baitzen. Puntu horretan ziur aski nafar guztiek oinarrizko adostasun bat lortu zuten, aldian aldian izango ziren barne gatazkak gorabehera; Karrantza batek Azpilkueta eskatzea abokatutzat anekdota hutsa izan daiteke edo, apika, denbora berri horren adierazgarria.
‎Baina sufre usainak eta aire kutsakorrak baino nabarmenago egin zen, handik denbora batera, inguruetako gaztetxoak gutxiagotzen ari zirela. Gillesek bidalitako mandatariek nekazarien seme gazteak eramaten zituzten gazte lura, gela morroi, ezkutari, edari zerbitzari. lanbide onak eskaintzen zizkien gazte haiei, diru freskoa gurasoei. baina gero eta gaztetxo gutxiago ikus zitezkeen inguru haietan.
‎Aipatuko ez dudan baserri bateko etxeko alaba batek izan omen zuen oso gaztetan arazotxo hori, baina umea jaio zenean, baserrian bertan hazi omen zuen eta handik denbora batera, auzoko morrosko batekin ezkontzekotan omen zen neska hori.
‎joan direla herritar batzuk, eta tartean hango sendagilea edo hemengo sekretarioa zegoen? ehizara doazela esanez, eta hara non handik denbora batera guardia zibilak deitzen duen etxera esanez ea baimenik ematen duten haietako baten autoa fortzatu eta barruan zer dagoen ikusteko. kontua da autoa Barajaseko aireportuan topatu dutela eta susmagarria iruditu zaiela poliziei eta irekitzea erabaki dutela, baina norena zen jakinda aurrena konprobazioak egin nahi izan dituztela.
‎Koaderno batean jaso behar da praktika bakoitzaren informazioa. Koaderno horretan, esperientziaren data, erabilitako tresnen eskemak, emaitzak, norberaren oharrak eta abar jaso behar dira, ondo erredaktatuta, beste pertsona batek erraz ulertzeko moduan eta, nahiko balu, esperimentua errepikatzeko gauza izateko moduan eta, zer esanik ez, egileak berak handik denbora batera errepikatzeko moduan. Zenbakizko datuak, bolumena, tenperatua eta abar?
2016
‎«Baserritarrekin nola mintzatuko naiz euskaraz ez bada?», galdetzen zion behin eta berriz bere buruari. Bera, gainera, sortzez Arbizuko [Nafarroa] baserri batekoa zen, eta dena egiten zuen euskaraz.Sufriarazi ostean, handik denbora batera barkamena eskatu zioten... Bai, halaxe da. Urtebete baino gutxiagora zigorraren berri eman zion gizona herrira etorri zen, eta barkamena eskatu zion.
‎...Josu Jon Imaz hautatu izana, eta haren gogaideen eta Ibarretxe EAEko lehendakariaren gogaideen arteko tirabirak izan ziren; eta bereziki Ibarretxe plana, ezker abertzalearen boto erdiekin doi doi Gasteizko legebiltzarrean onartua izan ondotik, Madrileko kongresuan atzera bota zutena modu aski umiliagarrian, politikoki irri egin zioten EAEko lehendakariari eta hark ordezkatzen gintuen herritarroi?; handik denbora batera, zuzendari berrien eskutik bide autonomistara itzuli zen EAJ.
‎–Ezin erran. Batzuetan ez nuen etxean ikusten, eta handik denbora batera garajeko eskaileretan gora entzuten nuen.
‎Taldea poliki poliki joan zen forma hartzen. 2010ean Putzuzulo gaztetxean lehendabiziko kontzertua eman genuen, eta handik denbora batera iritsi zen bigarrena, 2011n, Leitzako topaketa feministetan. 2012ko amaieran aldaketak eman ziren:
‎Obanos lizentziaduna berauk sinatu gisara, apaiza zitzaigun; zuzenbide kanonikoa Salamancan eta Oñatin ikasi zuen, bigarren horretan ere kalonje izan zela, eta Iruñeko apezpikutzako fiskal arizan zen 1830.ean eta 1847.ean. Historiaren Akademiaren kidea zela aprobetxatuz, Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordean sartu zen 1867.ean; handik denbora batera, 1874.eko urtarrilaren 10ean zendu zen Pablo Ilarregiren posturako izendatu zuten, Batzordearen lehendakariorde hain zuzen, eta zeregin hartan 1888.ean Iruñean hil zen arteraino iraun zigun. Monumentuen Batzordeak Espainiar Estatu osoan eratu ziren, 1844.eko ekainaren 13an horretarako deia egiten zuen Erret Dekretua onartu zenetik; Nafarroakoa berehalakoan osatu zen urte bereko uztailean, Mariano Martinez de Morentin diputatuaren eta Yanguas Miranda Aldundiko idazkariaren eskutik; Batzordearen lana 1936ko gerratea iritsi arte luzatu zen, egin zituen lanen artean ozenenetarikoa argitara eman Boletina izan zela, eta eta bitarteetan.
2017
‎Bizitzen jarraitu nezakeen giltzurrun hori gabe, banuen beste bat. Baina handik denbora batera beste giltzurrunaren falta ere sumatu nuen. Desagerketa gehiago etorri ziren ondoren.
2018
‎Dena txukun txukun jarri eta joan ginen. Pentsatzen genuen hil egingo zirela biak baina hara non, handik denbora batera, ikusi genuen neska bere haur txikitxoarekin. Hura poza!
‎Elik ez zuen jakin zer erantzun, eta hortxe amaitu zen, ordukoz, eztabaida, hark ere, 2003ko azkenekoak bezala, izendapen hori merezi bazuen behintzat?. Baina ondorengo askoren aurrenekoa edo atarikoa izan zen, Eli handik denbora batera ohartu zen bezala.
‎Marraztu egin zuen gorpuaren silueta. Gero, handik denbora batera, ezabatu egin zuen eguzkiak marrazkia. Inor ez zen ausartu hurbiltzera.
‎EAJkoek esan zuten gure oharrekin osatutako dokumentu hori beraiek eramango zietela ETAkoei. Eta hara non, handik denbora batera, ETAk, Gara egunkarian argitaratutako komunikatu batean, esaten dien jeltzaleei: zuek EAri bota zenioten errua, baina zeuok ere sinatu dituzue gehigarri horiek, eta abar.
‎Baina handik denbora batera berriro izan zen Setsuko Takano.
2019
‎Gozatzen eta alde hori garatzen ari naiz, aurrerago, besteei eskaini ahal izateko". Hala ere, beste egile batzuek sortutako lanak" aurkitzea, tiraderatik ateratzea, eta handik denbora batera berraurkitzea" maite du. Haien artean, gaur gaurkoz, badira Zinkunegirentzat bereziki kuttunak diren zenbait kontakizun, esaterako, Inesaren balada, Olatua edota Ilargi berria.
‎Zaila da, gainera, epe luzera begira pertsona bakoitzean sortzen den eragina baloratzea, baina hori ere azpimarratzekoa dela uste dute bi teknikariek. " Batzuetan ez dute lana aurkitzen anezkak dirauen bitartean, baina bai handik denbora batera", dio Garciak. Bestalde, gainerako zerbitzuak ere beharrezkoak direlakoan dago teknikaria.
‎Enrike Zuazuak OHO ikastolan eta La Salle ikastetxean egin ondoren, BBB eta UOI Unibersidade Laboralean egin zituan. Matematika Zientzietako lizentzia atera eban 1984an, EHUn, eta handik denpora batera Zientzia Fakultadeko Sari Nagusia jaso eban. Parisko Pierre eta Marie Cuemon eutsien.
‎Don Joan Arrizibita justiziatik ihesi zihoanean laguntza eman zion (Erronkariko oihalezko ongarina bat, gorri koloreko zetazko buruko bat eta makila bastoi bat, eta mozorro balio izan zioten) eta Frantziako mugara doazen bide eta bidezidorren berri azaldu. Don Joan (Arrizibita) zaharxeago itzuli zen handik denbora batera, higatu samarturik, Urepeleko erbeste gozotik. Frantsesa lardaskatzen zuen eta euskara pixka bat ere bai, Isasko aitajauna, birraitona, holako zerbait, gogoratu zuen, eta hari deitu eta esan zion grazia batez saritu behar zuela:
2020
‎1980ko hamarkadaren hasieran, gaixotasun ezezagun bat jende askoren heriotza eragiten hasi zen AEBetan. Hiesa zela jakin zuten handik denbora batera, immunitate sistemari erasotzen dion gaitz bat. Beste gaixotasun batzuk izateko arriskua areagotzen du, eta gaixoak pisu asko galtzen du.
‎Teresak ez zuen herriaren aditzerik; edonola ere, handik denbora batera baino ez zen ohartu ustekabekoaren zoriaz. Udaberrirako lorategia prestatzen ari zela, belar txarrak atera eta lurra iraultzen ari zen bitartean, konturatu zen erretratu berdina Luisaren etxean ikusia zuela.
‎Elkar besarkatzen genuen, elkarrekin egiten genuen negar, eta ez zen beharrezkoa esatea barkatu nuela, barkatuta zegoela, ongi baitzekien berak, nire gorputzaren bidez, barkatu nuela. Baina hilabeteak igaro eta bisitan joan ahal izateko baimena aldiro aldiro ukatu zidan, eta han goian, puskatan erortzen ari zen etxe hartan bizi zela, hainbestetan ikustera joan banintzaion ere bakar bakarrik hil zen azkenean haren aita, eta handik denbora batera Jaume presondegitik atera zen baina ez zen hona itzuli, eta orduan halako zarakarra, halako zolda zikin izugarria, gorpuztu zen neure barrenean, eta urteak eman behar izan nituen guztiz garbitu ahal izan nuen arte. Orduan, hemendik batetik bestera edo hemen barrena igarotzen, edo nirekin herriko karrikaren batean gurutzatzen imajinatzen nuenean, anker begiratzen nion, haserre bizian, ozar eta pozoiz beterik, eta amorruz eta nahigabez okiturik.
2021
‎Egun, Lwiroko Primateen Errehabilitazio Zentroko (CPRL) zuzendaria da, herrialdearen ekialdean. Boluntario gisa joan zen hara, eta, handik denbora batera, zuzendari izateko aukera eman zioten. Ehizaren ondorioz herrialdeko biodibertsitatean «aldaketa handia» nabaritu duela dio:
‎Eskolako notak hobetzen bazituen kontserbatorioan sartzeko modua egingo zutela esan omen zion amak, baina hobetu ez, eta ez zuen, beraz, musika modu formalean irakurtzen ikasi inoiz. Bere kasa hasi zen idazten, poemak zein kantuak, nobelaren bat ere bai, baina handik denbora batera baino ez zituen erakutsi.
‎ez ontza urrerik, baina bai akzioak Iberdueron, eta gora egingo dute gainera hura hil ondoren. Dirutza jasoko dute nire gurasoek testamentuaren paperak egin eta handik denbora batera. Aita, ordea, dirua arriskatzearen aldekoa izan ez, eta, hortaz, akzioak saldu eta etxebizitza bana erosiko digu anai arreboi Donostian.
‎Ama guztiz larrituta zegoen. Okerrena izan zen, handik denbora batera, hemen noizbait izan ohi dugun ekaitz horietakoa izan genuela, trumoi eta tximista. Neska logelan zegoen, eta leihora irten zen hilerri aldera begira.
‎Gogoan dut egun batetik bestera etxetik 547 kilometrora bizi nintzela. Gogoan dut lagunek gertakizunaren arabera agurtu nindutela, baina handik denbora batera baino ez nintzela jabetu horretaz.
‎Epaimahaiez eta asmo onez aspertuta, berandu gabe utzi zuen bere etorkizun handiko karrera, eta literaturan buru belarri murgildu. Bere olerkiekin, aita biologikoari huts egin ez ezik, handik denbora batera erromatar guztien aita sinbolikoa ere atsekabetu zuen, hau da, Augusto enperadorea. Larrutik ordainduko zuen bere bigarren errebeldia.
‎1988ko abenduaren 18an, Eibarren bonba auto bat Ipuruko bidean Polizia bat eta Arrateko sakristaua( handik denbora batera) hilak
2022
‎Hamabortz gezi ukaldiz zauritua zen turkiarrak, berriz, ikusiz ez zitzaiela baliagarri ez batari eta ez bertzeari, ontzietarantz jo eta errezibi zezaten galdegin zuen, bera bakarrik baitzen laurogei haien artean ihes egitea lortu zuena, baina zaldun traidoreak errefusatu egin zuen. Baina berak, biziki ongi baitzekien igerian, itsasora bota zuen bere burua, eta hain ongi moldatu zen, non ontzi ttipi batean hartu zuten, zeinetan, handik denbora batera, bere zaurietatik ere sendatu baitzen. Eta atzerritar gaixo hari esker jakin ahal izan zen benetan agitu zen guzia, kapitainaren ohorez eta haren lagunaren lotsarako, zeinaren gaiztakeria handiak, Jainkoaren nahiz gizonen alderakoak, nolanahi ere heriotza merezi zuela estimatu baitzuten bai Erregek eta bai gertatuari buruzko zurrumurrua entzun zuen jende on orok. Baina itzuli zelarik hainbat kontu faltsu eman zuen aditzera, eta hainbat opari egin zuen, non ez baitzen zigorraz bakarrik libratu, baizik eta, sehi izatea ere merezi ez izanagatik, haren kargua ere ukan baitzuen.
‎Kalte ordainak eskatzea Iraungita saldu zizuten botika bat hartu baduzu eta kalteak jasan badituzu, «sortutako kalteen pareko kalte ordaina» erreklamatu ahal izango duzu. Ezinbestekoa da erosi zenuenean hartzea eta ez handik denbora batera, «erosketatik denbora bat pasatuta iraungi zitekeen eta», dio Escribanok. Kalteak erreklamatzeko, argi utzi behar da iraungitako botikak eragin dizkizula eragozpenak.
‎2011n, Ohioko (AEB) College of Wooster en psikologiako bi doktore artikulu bat argitaratu zuten, klima aldaketak gizartean eragin psikologiko indartsua izango zuela ohartarazteko. Orduan, haren tesia ez zen oso kontuan hartu, baina, handik denbora batera, esan genezake berretsi baino gehiago egin duela. American Psychology Association ek (APA) honela deskribatzen du ekoantsietatea:
‎Herioaren berdez, jauna. Eraman zuten handik, eta handik denbora batera jaun batzuk etorri ziren herrira itsasoarekiko hiritik kolore beltzaxka horretako belar txar guztiak kentzera, bazirudielako jendea hilda erorarazten zutela ordu gutxiren buruan. Baina gertatu zena zen ez zutela aihen belar horien inolako aztarnarik aurkitu herriko beste ezein etxetan.
‎lanean ari nintzen, ordenagailu aurrean, zarata lehor bat entzun nuenean. Askotan gertatzen da gure etxean, inork zerbait lekuz kanpo utzi, leku ez bereziki seguruan, eta handik denbora batera zerbait hori lurrera erortzea. Gero, gainera, auskalo ur bila edo komunera altxa nintzenean, ez nuen ezer berezirik nabaritu, eta lasai jarraitu nuen lanean.
2023
‎Batera egiten ditut letra eta musika, eta bakarrik egon behar dut. Lehenengo abestia dator eta handik denbora batera ulertzen dut esanahia guztiz. Hau da, abestia sortzen dut eta handik denbora batera konturatzen naiz triste nagoela edo nengoela.
‎Lehenengo abestia dator eta handik denbora batera ulertzen dut esanahia guztiz. Hau da, abestia sortzen dut eta handik denbora batera konturatzen naiz triste nagoela edo nengoela. Abestiak amaitu eta gero denbora behar dut hausnartzeko eta abesti horrek zer esan nahi izan didan jakiteko.
‎Naturari lanean bakean utziz gero, urte gutxiren buruan etxea eraisten dizu. Hasten da teilatuan landare txiki batzuk garatzen goroldio artean, eta halako batean lizar bat zutitzen da, gailurra jo duen mendizale baten antzera, eta teilatua hondatuz hondatuz, euria sartu ahala, sasia jaiotzen da, bebarrutik hodei berde bat igoko balitz bezala, eta handik denbora batera, etxea baso.
‎Cuentacuentos jasanezinak diot, ipuinak kontatzeko erabiltzen zuten tonu infantil hori, publikoa tontoa balitz bezala tratatzen duen cuentacuentista hori, ez dudalako inoiz jasan. Bestalde, kantautore ezagunak edo handik denbora batera ezagun egingo zirenak pasatzen ziren Libertad 8ko eszenatokitik: Luis Pastor, Pedro Guerra, Rosana, Javier Alvarez eta estimatzen nuen Juan Antonio Canta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia