2000
|
|
Eta nik osaba Joanikot eta Maddalen oroitzen nituen, noiz eta haiek edabe bana hartu baitzuten, bertze mundurat egiteko, amets gozo batean bezala... eta, orduan, barren barrendik eskatzen nion Jainkoari, neure zalantzen erditik, zeren Hark ez baininduen sinesbera egin, ezen eraman zezala ama ere, noizbait, bertze amets gozo batean: Jainkoak entzun egin zidan, ustez bai behintzat, zeren ohean lotan zegoela izan baitzuen hark bere egunen fina eta akabantza,
|
handik
bi urterat.
|
|
—Sententziaren betetzeko ordua —segitu zuen—
|
handik
bi urterat heldu zen. Sententzia hartan guk ere izan genuen geure partea, zu ongi ohartu zinen bezala, zeren jaun inkisidorearekin genituèn harremanak ezin hobeak baitziren, eta hala joan zen sententziaren exekuzionea ere modu ezin bereziago hartan, aita Bartolomeren esku luzea bitarteko.
|
|
Eta bertze uda bateko bertze egun batean —tigrea etxerat ekarri eta
|
handik
bi urterat izanen zen, Mattin etxeraturik genuela orduko, Villagrandeko dukearen etxean bere hirugarren eta azken urtea konplitu ondoren—, basurdea.
|
|
Hurrengo urtean, edo
|
handik
bi urterat, aitak ezpata erregalatu zidan neuri ere. Baina iragana nuen sukarra orduko, zeren bainekien ezen, Mattinen aurka, ezpatari gisa, beti nintzela galtzeko eta haren azpiko izaiteko, ikusirik nola moldatzen zen hura arma harekin, aitarekin edo administratzailearekin ibiltzen zenean, trebetasun handiz, eta zeren, lerro batzuk lehenago adierazi dizudan bezala, bainuen orduko bertze mundu bat, edo bertze mundu batzuk, prezeptore jaun Marcelen eta osaba Joanikoten eskutik zetozkidanak eta gero eta neureagoak sentitzen nituenak, eta bere mementuan erakutsiko dizkizudanak.
|
2001
|
|
Bazkide berri hau garai hartan BBV zenak eta Iberdrolak osaturik zegoen, bakoitzak %50eko partaidetza izanik. Hasieran Gamesaren %40ren jabe egin zen, eta
|
handik
bi urtera beste %40rena. Aeronautikaren sektorean, hutsetik abiatuta, 1994an sartu zen, eta dagoeneko bere bezeroen artean ditu Brasileko Embraer, Swearinge konpainia, eta helikopteroak egiten dituen Estatu Batuetako Sikors kye.
|
|
" Bedeinkatua izan dedilla/ sagardoaren graziya...". Eta
|
handik
bi urtera bertso sail horrekin eman nion nik hasiera Auspoa sailari, lehenengo liburu horriSagardoa ren graziya izenburua erantsita.
|
2002
|
|
Argital entrepresa multzo horren fundatzaile eta sustatzaile sutsuenetarikoa izan zen Joseba Jakak emandako lehen urratsetatik hasi, eta gaur egun daukan egitura marduleraino iritsi arte izandako bilakaera jasotzen da bertan. Nondik norakoak laburbilduz, 1972an sortu zen Iparraldeko Elkar argitaletxea, eta
|
handik
bi urtera, Baionako Zabal eta banatzailea. Hego Euskal Herriari dagokionez, Franco hil eta berehala, 1976an, Bilintx eta Zabaltzen sortuko zituzten Donostian; pare bat urte beranduago, Hegoaldeko Elkar argitaletxea.
|
|
Eta hain zuzen Itziar Okarizen artelanak biltzen ditu liburu eder honek. 1990ean Arte Ederrak amaitu eta Arteleku zentroan sartu zen, eta zentro horrek eta EHUk batera antolatu zuten artista trukeari esker,
|
handik
bi urtera iritsi zen lehen aldiz Berlinalera. Garai hartakoak dira giza ileaz nahastuta egin zituen latexko piezak, silikonazko bularretakoz eta abarrez osatutako lan multzoa.
|
2003
|
|
Konpontze aldera, batzar nagusia antolatu zuten
|
handik
bi urtera. Juanjo Ortiz izendatu zuten presidente, izena eta logotipoa txukundu eta astindua eman zioten programazioari.
|
|
Hala ere, ongi sufritu ondoren, euskaldunon eran, haren bihotzaren jabe egitea lortu nuen. Ezaguera egin eta
|
handik
bi urteetara, Josephina (hala zuen izena neskak) haurdun gelditu zen, horregatik, lehen baino lehen, elizatik ezkontzea erabaki genuen, bai nieta bai bera, kristau zintzoak baikinen. Ezkontza hartan, nire familia falta izan zen, baina ezin izan zuten etorri, nire ama ordurako eri baitzegoen.
|
2004
|
|
1964ko kontuak dira. Nik ez nuen isuna pagatzeko asmorik, eta
|
handik
bi urtera ezkondu aurreko egunetako batean, goizean goiz, etorri zitzaizkidan etxera polizia gazte batzuk eta Meliton Manzanasengana eraman ninduten: bi urte lehenago ipinitako isuna pagatzen ez nuenez hilabeterako espetxe zigorra ezarri zidatela.
|
|
Hala ere gehiegizkoa zen: Ilsa alaba hamalau urte lehenago hil zen; Elsa bere bigarren emazteak
|
handik
bi urtera utzi zuen, bihotzekoak emanda; Maja arreba paralisiak jo eta bost urtez zaindu behar izan zuen, Princetonen bertan, eta Oppenheimerrekin kontu guztia prestatu bitartean. Eta aste gutxi ziren Maja bera ere hil zitzaiola.
|
2005
|
|
Bidaia hura ekologista taldearen hasiera izan zen;
|
handik
bi urtera (1973an) Greenpeace sortu zen. Hunterrek lau urte egin zituen Greenpeaceko buru, 1977an hasita.
|
|
Anderrek eta arrebak autobus batera igotzeko ilaran ezagutu zuten elkar;
|
handik
bi urtera ezkonduta zeuden. Anderrek hasieratik esan zion ez zuela hirian bizi nahi, nazkatuta zegoela kale, auto eta ke artean bizitzeaz, eta horrela, eztabaida askorik gabe, gure jaioterri txikian hiru solairu baino garaiagoak izan ziren lehenengo eraikuntzetan etxebizitza erosi zuten.
|
2006
|
|
Nik denera zortzi urte egin nituen kontratan, bi alditan. Gero, andregaia egin nuen eta
|
handik
bi urteren buruan, ardian nengoela, ezkontzea erabaki genuen. Eta ezkondu eta eraikuntzan hasi nintzen lanean, aunitz euskaldunek bezala.
|
|
Gainera orduantxe hasi ziren Armada Sandinistari pertsonen aurkako minak jartzen, eta horrek militarki sekulako kolpea eman zigun. Minak oso arma krudela dira, hazia erein eta
|
handik
bi urtera uzta jasotzen segi zenezake. Angolako gerran sortu zituzten, eta oso arma eraginkorra dira.
|
|
1504an Isabel hiltzean, beren alaba Joana I.a Eroa izan zen Gaztelako erregina aukeratua, bere senar Filipe I.a Ederrarekin batera. Baina
|
handik
bi urtera hil zen Filipe eta alabaren ardura eta erregentzia edo erregeordetza berreskuratu zituen Fernandok. 1516an hil baino lehen, 1512an Nafarroa konkistatu zuen, barne liskarrak aprobetxatuta (aurretik berak berpiztutakoak), eta 1515ean Gaztelako koroan sartu zuen.
|
2007
|
|
Ferrari hori erositakoan, aldi batean ikaragarri zoriontsua izango zara baina handik urtebetera ikaragarri horren erdia bakarrik irudituko zaizu,
|
handik
bi urtera erdiaren erdia eta, lagun batek zurea baino Ferrari hobea erosten badu, etxera haserre etorriko zara, dirurik gabe geratu zarela sinetsita, eta bestea zu baino harroago ibiliko da bere autoaz.
|
2008
|
|
Beste mailukadarik ez jasotzeko bazen ere, ulertu nuelako plantak egin nituen. Ez nuen, ordea, esan nahi zidana ulertu,
|
handik
bi urtetara lurperatu genuen arte.
|
|
estigma bat balu bezala zeraman. Horregatik, indianoak
|
handik
bi urtera jauregi bat eraiki, atarian magnolia bat landatu zuen, denborarekin zuhaitz ezin lerdenago bihurtuko zena?, inguruan hesi bat ipini, ate nagusiaren gaineko harri batean jauregiaren izena?. Marisa enea?, zizelatu eta udazkeneko egun batean atea zeharkatu zuenean, bertan bizitzen jartzeko, antzeko galdera egin zion bere buruari:
|
|
Teorian alkatea eta sindikoa ere bi urterik behin berriztu behar baziren ere, aurreko diagraman ikusten denez, Antonio Larrañagak lau urtetan zehar bete zuen alkate kargua. Udala berrizten zenean, bigarren alkateak alkate kargua hartzen zuen, eta hauteskundeetan boto gehien lortzen zuen zinegotzia bigarren alkate izendatzen zuten, hau da,
|
handik
bi urtetara alkatea izango zena. Sistema horretan, bigarren alkateak udaleko batzar guztietan parte hartzen zuen (ez foru erregimeneko alkateordeak bezala, soilik alkatea ez zegoenean), eta bi urteko esperientzia balio handikoa izaten zuen alkate kargua betetzeko ordua ailegatzen zitzaionean.
|
|
Hasieran, Goserik Ez egitasmoa askatze egitasmo bat zen. Familia batek, programan sartu, eta
|
handik
bi urtera bazuen bizimodua ateratzeko modua. Horrek berak nekazaritzaren erreforma ekarriko zuen.
|
|
Ikertzaileek azaldu dutenez, gaixotasun genetiko hori oso suntsitzailea da, eta haurrek izaten duten gaixotasun genetikoetan nagusia da. Bizkarrezurreko atrofia muskularra duten haurrak jaio eta
|
handik
bi urtera hiltzen dira normalean. Ez dago sendabiderik gaixotasun hori gainditzeko, sintomak arintzeko terapia eta botikak besterik ez.
|
|
Izan ere, Nazario ez zen miseria gorrian bizi –baserrian bazuten ahora zer eramanik gutxienez, bertan bizi zirenen dieta ogi, esne, babarrun, sagar, hur eta intxaurretara mugatzen bazen ere, gehi haragi puskaren bat hilean behin, txerria hiltzen zutenean maizago–, baina familia pobre bateko kidea zen, indianoarekin alderatuta zer esanik ez, eta pobrezia hura –osaba Bixente beti mintzatzen zen umetan igaro zuèn bolada latz bezain gogor batez, noiz eta baserrian eskasia eta urritasuna egin baitzen nagusi, orbetarrek burua berandu gabe altxatu bazuten ere– estigma bat balu bezala zeraman. Horregatik, indianoak
|
handik
bi urtera jauregi bat eraiki –atarian magnolia bat landatu zuen, denborarekin zuhaitz ezin lerdenago bihurtuko zena–, inguruan hesi bat ipini, ate nagusiaren gaineko harri batean jauregiaren izena –" Marisa enea" – zizelatu eta udazkeneko egun batean atea zeharkatu zuenean, bertan bizitzen jartzeko, antzeko galdera egin zion bere buruari:... " Indiano horrek jauregi bat badu, nik zergatik ez egunen batean...?".
|
2009
|
|
Eta
|
handik
bi urtera irakurtzen hasi, baina ez zuen bukatu ahal izan.
|
|
Comillasen apaiztu zen, 1945ean. Eta
|
handik
bi urtera, ikasketa guztiak amaitutzat emanda, Arantzazura itzuli zen, Teologia irakasle jardutera. Eta lan horretan jardun zuen, 1978 arte.
|
|
Eta okerrena dena, zalaparta mediatikoa gelditzerik egon ez zelako, hauxegerta daiteke etorkizunean: atzerriko eskultore batekin kontratua sinatuko dumuseoak (dolarretan egin ohi diren eragiketak),
|
handik
bi urtera salerosketa. Demagun une horretan euroko bi dolar ematen dituztela dibisa merkatuetan.
|
|
Bedeinkatua izan dedilla/ sagardoaren graziya.... Eta
|
handik
bi urtera bertso sail horrekin eman nion nik hasiera Auspoa bildumari, lehenengo liburu horri Sagardoaren graziya izenburua erantsita, azaldu zion Gartziari.
|
|
Eta
|
handik
bi urtera irakurtzen hasi, baina ez zuen bukatu ahal izan.
|
|
Noiz gertatu zen, baina, matxinada hori? Bada, 1659ko Pirinioetako ituna egin eta
|
handik
bi urtera, iparraldeko katalanen artean katalanarekiko identifikazioa nabarmentzen hasia zenean. Hau da, Frantziako jurisdikzio legearekin harremanetan hasi zirenean. Espainiakoarekin ez zuten ia arazorik izan, haren eragina apenas nabaritu zen lur haietan?, gatzaren zergak zirela-eta.
|
2010
|
|
Giza garuna sortzeko garaian, haurdunaldiko azken hiruhilekoak izaten dira arorik kritikoenak, eta jaio eta
|
handik
bi urte igaro arte ere tentu handiarekin ibili behar da.
|
|
Pentsa! Arantzazuko seminario berria bukatu eta
|
handik
bi urtera hutsik zegoen». Hamarkadari buruzko kontakizunok sail osoari batasuna ematen dion fikziozko egituraren baitan kokatu ditu, Amurizak asmatutako eta biziraupenera kondenaturik dabilen gizaki bakar horrek protagonismoa galdu badu ere.
|
|
[ON] munduaren jabe egin nahi genuela, Redfern eko garaje batetik. Eta
|
handik
bi urtera hainbat sarieman zizkiguten New Yorken, Redfern eko garaje hartanegindako diseinuengatik.MARCUSBi mila ta bederatzian, eta bi mila ta hamarrean ere, hementxe bizi ta mundu osorako ariko gara lanean.IDATZIAGomendioakOUT: 10:16:57: 08 TAKE 24 Track 1IN:
|
|
Iruñean, 1963an egin zituzten Nafarroako lehenengo ikastola zabaltzeko ahaleginak, baina ekimenak ez zuen aurrera egin, eta
|
handik
bi urtera, 1965ean, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ikastola bat eratu zuen, esklusiboki bertako kideen seme alabentzat. Hasieran Nuestra Señora de Ujué izena zeraman, baina gero Paz de Ziganda izatera pasa zen.
|
|
Artista horiekin eskutik, Bojan Zk bere musika lengoaia garatu zuen, Balkanetako eragin folkloriko ugari dituena. 1993an debuteko diskoa grabatu zuen bere lehenengo laukotearekin eta,
|
handik
bi urtera, New Yorkera joan zen bere bigarren lana prestatzeko: " Yopla!".
|
|
Baina jaiotzak, heriotza izaten omen du zor, eta
|
handik
bi urtera hilen zen haur horien guzien amona Katalin" Xume" deitzen ziotena. Gaixoa, Errekaundiko baxter batean, betiko txokora joanda harropa garbitzen ari zela, bertan hila harrapatu baitzuten, Zubiaundiz goiko putxulo batean.
|
|
Ez da mirari etxeak eskola emateko toki egokirik ez duela esatea. Begira zer dioen,
|
handik
bi urtera, 1726ko apeoak: Joseph Antonio de Zabaleta, vibe con su muger y hijos en un quarto de la casa nombrada en el nº 65 de los propietarios, es familia mui nezesitada.
|
|
Baiezkoa eman zioten, hirurehun errealeko soldata emanen ziotela Eguberriak arte, baina cumplido el año aga memoria y sirva con cuidado sin faltar en cosa alguna, pena de que de lo contrario sera removido. Eta
|
handik
bi urtera, 1732ko abenduaren 7ko batzarrean, berriz eskatu zuen soldata igoera, eta eman egin zioten berriz ere: en dicha junta a Josef Antonio de Zabaleta se le aumentaron quatro ducados la renta y no da lugar por agora a lo que tiene pedido de habitación en la casa conzejil.
|
|
Asi mismo se determino se arranque la planta de roble que tiene Josef Antonio Zabaleta en su zerrado y se vuelva a plantar en el paraje de Guriondo. Edo
|
handik
bi urte pasaxera, plantadia izorratu ziotela eta, 1738ko maiatzaren 30ean, hona zer erabaki hartu zuten: que los Srs.
|
|
Eta badirudi, gero Iruñeko Auzitegian delitu honen kontuak itxi zirenean, etorri zela Lesakara, elizako lanparen lapurreta honek sortutako gastua, beste bigarren delituaren gastuetatik bereiz. Nik behintzat ez dut aurkitu,
|
handik
bi urtera, 1750eko dirukontuen liburuan, iraizean bezala jasotako libramendu hauxe besterik [127]:
|
2011
|
|
Pentsa noizkoak diren Mitchell printzipioak eta noiz aipatu ziren Euskal Herriko bake prozesuan. EAJ, EA eta EHren akordioa izan eta
|
handik
bi urtera sinatu ziren. Osagai funtsezkoa zen eta da:
|
|
Inbidiagatik edo auskalo zergatik,
|
handik
bi urtera martxan jarrita zeukan UPNko taldeak Barcina alkatea buru zuela Arantzadi urbanizatzeko plan berria. Betidanik baratzeek izan duten azalerako parte handi bat m2tik 85.000 desagertu egingo dira, uholde baso berria eta hiri lorategi arruntak landatzeko.
|
|
Angeles da zaharrena, handik hamalau hilabetera Arantxa eta
|
handik
bi urtera neu.
|
|
Lan istriputzat har dezakegu? Arrazoitu zure erantzuna.44 Nola sailkatuko zenuke langile batengan kaltea
|
handik
bi urtera agertzen bada. Arrazoitu zure erantzuna.45 Maria geriatriko bateko zaintzailea da, eta arazo bat du begian, alabarentzat soineko bat egiten ari dela eta gau osoa josten eman ondoren.a) Adierazi ondoez hori gaixotasun profesionaltzat har daitekeen. b) Eta gerriko arazoak baditu gaixoak mugitzearen ondorioz?
|
|
Euskararen Irakasle Diploma indarrean oso denbora gutxi egon zen,
|
handik
bi urtera Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindu bidez Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) sortu baitzuen. Une horretatik aurrera irakaskuntzarekin lotutako tituluak desagertu ziren, eta EGA edozein lanbidetarako euskararen gaineko ezagutza ziurtatzen zuen titulu bihurtu zen347 Azken finean, irakaskuntza ez zen euskaldun trebatuak behar zituen esparru bakarra.
|
|
Nerabea zela paralizatua eta ibili ezinik egon zen urtebetez, eskolara joan gabe; iduri duenez, paralisi hori arrazoi psikologikoengatik gertatu zen, hots, lagunak saihesteko aitzakia izan zen. Hamasei urte zituela ama hil zitzaion eta
|
handik
bi urtera, aita. Ondorioz, depresio handi batek harrapatu zuen.
|
|
Baina ez zen arazorik izan. Elkar ezagutu eta elkarrekin ateratzen hasi eta
|
handik
bi urtetara edo ezkondu ginen.
|
2012
|
|
Hasieran errespetu dezentekoa eman bazidan ere, berehala sentitu nintzen eroso Jaurlaritzako sailburu kideen artean. Baina, bigarren aldiz urte gutxian, hasieran inola ere onartuko ez nuen (eskaini ere eskainiko ez zidaten) erantzukizuna hartu nuen
|
handik
bi urte eta erdira: bozeramaile izendatu ninduen Lehendakariak 2004ko hasieran.
|
|
Gainera, hizpidera ekarri nahi dugun. Itzulpena eta traizioaren praktika? artikulua (Pottugalete delako batek sinatua) Sarrionandiak berak aipatzen du, hango ideiak bere eginez,
|
handik
bi urtera argitaratu zuen artikulu batean: –POTT 3 aldizkarian. Itzulpena eta traizioaren praktika?
|
2013
|
|
Bizitzan bakarrik zegoen Dionixio, eta bakardadeak bultzatzen zuen ugazabaren aholkuak gogotik betetzera: esan nahi baita, portaera horren ondorioz, don Zeledoniori hazi eta hazi egin zitzaiola harenganako konfiantza eta uste ona;
|
handik
bi urtera, berriz, mutilak hogei urte zituela?, ugazabak herriko alkate jaunaren eskari berezi bat izan zuen, Dionixioren ardurapean laga zuena, baita mutilak proba gainditu eta don Zeledonioren uste ona uste oso bilakatu ere?!
|
|
Verdi asko bidaiatzen hasi zen, eta maiz zuen bidaide Giuseppina Strepponi sopranoa (ezkerreko irudian), (gerora bigarren emaztea). 1859an ezkondu ziren, eta
|
handik
bi urtera Verdi diputatu izendatu zuten. Baina lan gutxi egin zuen politikan.
|
|
Gauzak ondo egin behar zirela esan genien, bi egunen falta ez zegoela denborarik ezertan hasteko, eta hurrengo urterako utzita urte osoa genuela hitz egin eta dena ondo prestatzeko. Onartu zuten, baina hurrengo urtean ez ziren itzuli,
|
handik
bi urtera baizik. Horrela, bilerak egiten hasi ginen:
|
|
Bizitzan bakarrik zegoen Dionixio, eta bakardadeak bultzatzen zuen ugazabaren aholkuak gogotik betetzera: esan nahi baita, portaera horren ondorioz, don Zeledoniori hazi eta hazi egin zitzaiola harenganako konfiantza eta uste ona;
|
handik
bi urtera, berriz –mutilak hogei urte zituela–, ugazabak herriko alkate jaunaren eskari berezi bat izan zuen, Dionixioren ardurapean laga zuena... baita mutilak proba gainditu eta don Zeledonioren uste ona uste oso bilakatu ere...!
|
2014
|
|
Clirlun zuen izena," argitasuna" esan nahi du. Inbertsio handia zen, audientzia mugatua zuen, eta
|
handik
bi urtera itxi egin behar izan zuten, murrizketak tarteko.
|
|
Ipuina ikasi nuen, eta gelditu nintzen ahozabalik, izugarria zen. Hori ezagutu, eta
|
handik
bi urtera izan zen lehenbiziko Marrazioak. Banuen istorio polit bat, eta animatu egin nintzen. Erditze zoragarria izan zen.
|
|
Hasieran aldizkaria Bizkaiko umeen artean zabaltzen zen, eskuz esku eta dohainik, baina
|
handik
bi urtera 2.000 aleko tirada zuen aldizkariak. Bosgarren alean, dei bat egin zien irakurleei euskaraz idatz ziezaioten eta erantzun ugari jazo zuen.
|
2015
|
|
Esan bezala, bitxia da aipatzea
|
handik
bi urtera argitaratuko ziren antzerkiak, esplika daitekeena jadanik argitaratzeko Zavalari bidaliak eta berak irakurriak izanak zituelako edo komentarioren bat Herria aldizkarian. Urte honetako San Tomas jaietan, programak dioen bezala Antzoki Zarra deituan, Euskal Iztundea taldeak arrakasta handiz arratsaldeko hiru saio ezberdinetan taularatu zuen Damu Latzadeitu antzerkia.
|
|
Baina sekulako desengainua hartu nuen eta erabaki nuen gustuko alderdi baten bila hasiko nintzela. Berdeak alderdian hasi nintzen eta
|
handik
bi urtera Equo bihurtu zenez, han lanean hasi nintzen ikusi bainuen nire pentsamolde bereko jendea bazegoela han, gauzak bene benetan aldatu nahi zituena, oso gertukoa eta adostasunera heltzeko prest. Harritu egin ninduen onerako Equoren programak, iraultzailea zelako eta errealitatearekin benetan bat zetorrena.
|
2016
|
|
Diru aldetik eta sendotasun aldetik. Ezin diozu esan jendeari," etorri gurekin ikastera!", eta
|
handik
bi urtera jarraipenik ez izan, dirurik ez dagoelako.
|
|
Politika eta literatura tartekatuz, poesia eta narrazio liburuak argitaratzen jarraitu zuen, eta Botteghe Oscure izeneko nazioarteko literatur aldizkariko erredaktore izatera iritsi zen. 1956an Strega Saria irabazi zuen Cinque storie ferrarese liburuarekin, eta
|
handik
bi urtera, Feltrinelli argitaletxeko aholkulari eta zuzendari zela, gertakari garrantzitsu baten partaide izan zen: Giuseppe Tomasi di Lampedusaren Gattopardo eleberria «aurkitu» eta argitara eman zuen; horretarako, gainera, Italiako garai hartako literatur giro «ofizialean» nagusi zen gustu neorrealistari aurre egin behar izan zion, Lampedusaren liburuaren balio izugarria azpimarratuz, honako hitz hauekin, besteak beste:
|
|
Memorian jartzen zuenez, 1973 amaieran Debako biztanle gehienen artean zegoen kezka,
|
handik
bi urtera, are agerikoagoa zen. Hasieratik eman zion tankera iritzi publikoak, eta errespetua zor zitzaion, baina gehiegizko grinarik gabeko argudioekin defendatu behar zen iritzi hori, argudio zientifikoekin, gainerako herrialdeetan zeuden antzeko esperientziak bilduz.
|
|
Bere burua 1907.ean eman zuen ezagutzera estreinakoz, Elgoibarren antolaturiko Euskal Jaietan, literatur lehiaketan irabazle suertatu zen Idartzako jauna akto bakarreko antzezlanarekin, eta
|
handik
bi urtetara, halaber akto bakarreko Ametz gozuak aurkeztu zuen Hernaniko ospakizunetan. Hirugarren lan ezaguna 1911.ean Bilboko gazteriak antolatu sariketan irabazle gertatu Txomin Arraio komedia izan zen; lan horrek bizkaierazko aldaera ere bazuen, Ebaristo Bustintzak egina, eta Alkate ona izenburuarekin.
|
|
Idazle gisa, askoak izan ziren utzi zizkigunak. 1919 ean Euskal umeak euskal zaletu antzezlana saritu zioten Euskal Esnalekoek, ber gauza errepikatuko zena
|
handik
bi urtetara Mendiko eguna zarzuelarekin. 1923 ean Eibarren estreinakoz jokatu zen bere Amets larria antzezlana.
|
2017
|
|
1976an, Marokoko armadak Daddach harrapatu zuen. . Ni bezalako hamar lagun ginen egoera berean, eta,
|
handik
bi urtera, aukeratzeko esan ziguten: heriotza zigorra ala Marokoko armadan sartu?.
|
|
Gizona ez zen hil, ihes egitea lortu zuen. Birika oso kaltetuta gelditu zitzaion, eta
|
handik
bi urtera zendu zen, tifusaren ondorioz.
|
2018
|
|
Bide horretan, azken urteetan izan dituen emaitzen zerrendak izan daitezke argibide: 7,1 milioi euro irabazi zituen enpresak 2014an, eta
|
handik
bi urtera, 2016an, 16,2 milioi euro galdu. Gaur egun, 200 milioi euroko zorra du.
|
|
Banekien gainera ez nenbilela oker, moteltzen hasiko zela halako batean prozesu hura eta bere onera etorriko zela. Hamazazpi urterekin ezagutu nindutenak, orduan joan bainintzen Frantziara, zur eta lur geratu ziren
|
handik
bi urtera, hemeretzi nituela, itzuli nintzenean. Aurpegi berri hura gorde dut.
|
|
‘Erria’ ‘Herriaren’ aurka jarrita dagoela iruditzen zait, 1970ean bezala. 1970ean, Euskaltzaindiak euskara batua proposatu eta
|
handik
bi urtera, ez bat edo bi, asko ziren, euskararen eredu estandarrari oposizioa egiteko, ‘erria’ aukeratu zutenak, erria eredu eta maisu, beren hitzetan," ikasten jardun gabe euskera dakin erria". Berriz diot:
|
|
Jaio nintzen egunean, Iruñean inoiz egon den polizia komisariorik bortitzena kargu berriaren jabe egin zen. Orduan inork ezin zuen asmatu
|
handik
bi urtera, Miguel Rubiok agindua emango zuela Polizia Armatua zezen plazan tiroka sartzeko, zoritxarreko 1978ko uztailaren 8a errepresioaren historian betirako txertatuz.
|
2019
|
|
Ana Arsuaga (ahotsa eta teklatuak), Beatriz Perales (baxua) eta Elena Nuñez (bateria) musikari bilbotarrek 2015ean sortu zuten Serpiente taldea, eta
|
handik
bi urtera grabatu zuten lehen lana, bost kantako EP edo iraupen laburreko disko bat. Lan horren jarraipen ederra da Krisanteilu disko berria.
|
|
Baina tamalez folklorezale haiek grabagailurik ez ondare hura jasotzeko eta, ondorioz, grabazio zuzenik ez eta halako sasitranskripzioekin etsi behar. Thomas Edisonek 1877an asmatu zuen fonografoa, Julien Vinsonen erorikoa gertatu, eta
|
handik
bi urtera. Eta, birtamalez, euskal folklorezale gehienak elizgizonak izan eta, bai ala bai, galbahe morala erabili zuten beren bildumak egiteko, nahitaez beren bernizarekin ezagutarazi zizkiguten.
|
|
Martin de Yriberri vive con ogar y familia en una borda llamada Aztieta. Eta
|
handik
bi urte eskasera hil zen maizter beraren heriotza agiri honetxek erakutsiko dizu Martimigelenea zela goiko Aztieta hori: " 1728:
|
2020
|
|
1989 urtean hasi ziren urtegia eraikitzen. 1990ean amaitu zuten eta
|
handik
bi urtera izan zen inaugurazioaARRO HIDROGRAFIKOAREN ZABALERA: 23 km2URTEGIAREN ALTUERA:
|
|
1992an, Rio de Janeiron (Brasil), Lurraren Goi Bilera egin zuten munduko agintari nagusiek, eta
|
handik
bi urtera Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Klima Aldaketari Buruzko Esparru Konbentzioa sinatu zuten (UNFCCC). 1997an, Kyotoko Protokoloa itundu zuten herrialdeek.
|
|
ITZAL eta ZULO (1953). Eta
|
handik
bi urtera beste hitz bat: ATZAPAR.
|
|
Luisak ez dio Matilderi kontatu Martinek bost urte daramala preso kontzentrazio esparru batean. Kartzelaratu zutenetik, etxean jaso dituzten gutun apurretan irakurrita dakite bizimodu latza daramala; horregatik edo, Estebanek ez dio anaiari jakinarazi bera Dibisio Urdinean engaiatu eta
|
handik
bi urtera hil zela Jesus Larrinagako kartzelan. Estebani min ematen dio anaien aipamen hutsak.
|
|
Alaba galdu eta
|
handik
bi urtera hil zen Emilio Varela, erbestean, Buenos Airesen. Tristuraz hil zen.
|
|
Gure Miguelek utzi ninduen,
|
handik
bi urtera, eskola handira joan zenean eta besteei begira ikasi nituen azerikeriekin mutiko txarren kitzikadak baztertzen eta ihardesten banekien. Hortxe, bederatzi urteetara heldu nintzen eta eskolan ikastea atsegin bat bilakatu zitzaidan.
|
2021
|
|
2019 urte bukaeran Bertsolari aldizkaritik deitu zidaten. Neguko alearen ordez komiki bat ateratzen dute eta marrazkilaria zein bertsolaria izanda galdetu zidaten prest egongo nintzatekeenez
|
handik
bi urtera komiki bat argitaratzeko. Baldintza bakarra bertsolariarekin zerikusia izan behar zuela zen.
|
|
Bulegoa, altzariak eta aparatuak bereak zirenez, Manu" kaseroa" baino ez zen izanen. Kontratu bat eginen zuten
|
handik
bi urtera, bulegoa erosteko aukera barne izanen zuena.
|
|
Jendeak eskatu bai, baina eman ez. Euskal Herriko eskaleak zinetela idatzi zenuen
|
handik
bi urtera.
|
|
Nerabea zela Jesus Mari izenetik Josu izenera aldatzea erabaki zuen anaiak, aitaren harridura, amaren arrangura eta Itziaren barreak eraginez. Baina Jesus Marik oso serio hartu zuen izen aldaketa; betiko lagunak utzi zituen, zegoeneko drogetan hasiak ziren, eta
|
handik
bi urtera haietako bat hil egin zen gaindosiak jota. EGIn, EAJko gazte taldean, izena eman eta lanean hasi zen; 21 urtetarako ikasia zuen euskara, Itziarrek ez bezala.
|
2022
|
|
Irungo norgehiagoka izan eta
|
handik
bi urtera, 1883ko irailean, Azpeitiko Lore Jokoetan, bat bateko bertso sariketa bat jokatu zen. Zavalaren esanetan, bertsolarien artean sekulan sortu den sesiorik gogorrena piztu zuen sariketa hark.
|
|
Gaur martxoak hiru dituelako etorri zaigu gogora bati baino gehiagori Martin Villa. 1976an Gasteizko eraso neurrigabeak sortu zuen sarraskiaren erantzuleetako bat izan zen;
|
handik
bi urte eta erdira, Iruñeko zezen plazako istiluen eta erailketaren arduradun nagusi. Hori baino lehen, Bartzelonako gobernadore zibil zela, ehunka bidegabekeriaren hauspo.
|
|
«Urtez urte asko aldatzen da: aurten hogei arraunlari izan ditzakezu, eta datorrenean hamarrek segi ez, eta
|
handik
bi urtera, hamabost berri azaldu. Gertatzen da irailean hasi urtea prestatzen eta arraunlaririk ez edukitzea taldea osatzeko».
|
|
Eremu domestikotik egiten du hitz poeta etxekotuak, eta elementu, objektu, gauza horiek baliatzen ditu bai pandemiak eta baita gorputz gogo adindu batek piztutako pentsamenduak, beldurrak, oroitzapenak, itxaropenak azaleratzeko. Ez da itxialdiari buruzko bilduma bat soilik, eta nabari da ez duela izan nahi; baina egia da ere oihartzun nabarmena sumatzen dela poema ugaritan, konfinamendua igaro eta
|
handik
bi urte eta erdira haren digestio geldoa iradokitzen dutenak.
|
|
Musikari familia kurdu bat zuen lanak protagonista. Eta
|
handik
bi urtera estreinatu zuen bere hirugarren lan luzea, Donostia Zinemaldiko sari nagusia lortu zuena: Dortokek ere hegan egiten dute.
|
|
Eskuin eskumuturreko eskafoide hezurra apurtu zuen uda hartan, baita bihotzeko arazo bati aurre egin ere
|
handik
bi urtera. Baina lanean jarraitu zuen, Mikel kirolari fina eta saiatua izan baita beti.
|
|
Ibilbide luzea du lehiaketak, 28 edizioa izan da bukatu berri dena, eta nabarmentzekoa aldizkari honek haren sorreran izan zuen inplikazioa. Izan ere, Karkara 1989an sortu zuten eta,
|
handik
bi urtera edo, izen bereko literatur lehiaketa. Garai hartan, euskara gazteen %30ek bakarrik erabiltzen zutela eta, Euskaraz Gazte deituriko kanpaina bat abiatu zuen udalak, eta haren baitan, Karkarak sortutako lehiaketa bere gain hartu eta gaurdaino eutsi dion deiturarekin bataiatu zuen.
|
2023
|
|
1935ean sortua zen. 1960an apeztu zen eta
|
handik
bi urteren buruan Boli Kostara joan zen. Handizki markatu duen esperientzia, hain du hango sei urteko egonaldia maitatu, bolikostar anitzekin adiskideturik.
|
|
Guk elkartea sortu baino bi urte lehenago haiek sortu zuten Eusko Label, beren marka famatua. Eta
|
handik
bi urtera lau perroflauta k zer eta ekologikoa sortu, oraindik eta gehiago! Hori ez da gauza bat guk beraiekin hizketa egin duguna, baina guk sentsazio hori ateratzen dugu nabarmen.
|
|
Bi aste pasatu genituen Pirinioetan, eta etxerako itzulera Frantziatik egin genuen. Hurrengo urtean, Hirumilakoen Ibilbidea egin nuen Pirinioetan, eta
|
handik
bi urtera, Perura joan nintzen lehenbizikoz.
|
|
Bartzelonatik etorri nintzen, eta
|
handik
bi urtera Hamelin muntatu genuen. Bi urtez iraun zuen, eta hilero ateratzen genuen.
|
|
Erdoganek probokatu egiten zuen, eta, negoziaziotik erretiratu zela justifikatzeko, PKKri leporatu zion bi polizia hil izana. Edonola ere,
|
handik
bi urtera, egiaztatu zen PKK-k ez zuela zerikusirik izan ekintza horrekin, baina ordurako jada ez zegoen tarte nahikorik negoziatzeko. Hala nahi izan zuen Turkiako Estatuak.
|
|
Hori baino lehen, 13 urterekin, eskabetxera batean lan egin nuen. Gogoan dut,
|
handik
bi urtera edo, udaberrian atera nintzela lehen aldiz arrantzan aritzera, antxoa arrantzatzera. handi samarra zen; hamalau ginen.
|
|
The Rachel Papers (Rachelen liburua) eleberria izan zen haren estreinako liburua, 1973an. Somerset Maugham saria eskuratu zuen lan horrekin, eta
|
handik
bi urtera kaleratu zuen bigarren lana: Dead Babies (Hildako haurrak).
|
|
Alta, kontrako egoera deskribatu du Matutek: «Kontratua izenpetzen da, eta
|
handik
bi urtera parkea ezartzen da. Bi urte horietan gerta daitezkeen edozein aldaketak —inflazioa, kostuen igoera, gorabehera meteorologikoak... — milioi askoko kalte ordainak eragiten ditu parke horretan».
|
|
Koloregai sintetikoen bidea urratu zuen gazte hark;
|
handik
bi urtera, 1858an, magenta topatu zuten Frantziako bi kimikarik, eta sekulako hauspoa hartu zuen ikerketak. Berehala ugaritu ziren laborategiko koloreak, eta, gaur egun, iturri horiek erabiltzen dira gehien oihalak apaintzeko.
|
|
Hala ere, igandero joaten zen Belvédère jauregira, anaiari, eta bereziki Annabelle koinatari bisita egitera. Camillek hamar urte baizik ez zituen Théodore Annabellerekin ezkondu zenean; eta
|
handik
bi urtera ama galdu zuenean, Annabelle babes handia izan zitzaion. Sostengu bakarretarikoa ere bai, hamahiru urtetik aitzina, emazteen eskubideen alde mintzo zenean otorduetan eta otorduetatik kanpo.
|
|
Dalil Lahcen Euskal Herrian topatu nuen
|
handik
bi urtera. Arabako SEADen Lagunen Elkartea gonbidatuta egon zen gurean, eta txosten mardul bat zuen esku artean.
|