Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 105

2008
‎Laster batean jarri zuten abian, eta aurki bihurtu zen gaur egungo museo monasterio tenplu hibrido hori. «Nondik edo handik atera behar dugu dirua, monasterioa zaintzeko, Gobernuak ez baitauka nahikoa; hala egin ezean, ahanzturak eramango du», diosku Erdene Zuuko Byambsu Tsendaar monje gazteak. Turismoa bihurtu da diru iturri nagusi, bai gune budistan, bai eta Karakorumgo hiri antzinakoan.
‎Sei eta erdiak zirenean atera zen Iturribide kaleko pisutik, han ziren kamerek bere irudiak hartzeko moduan. Auto batera sartu zen lehenik, handik atera eta beste batera joan zen gero, hangoei zerbait esan, eta pauso geldoan itzuli zen, berriz, lehenengo autora.
‎Kontaktuetan askoz ere indar handiago sartu zuten, eta burua gehiago sartu zuten. Ondorioz, miarriztarrak Castresen zelaian sartu ziren, eta ez ziren handik atera. Erraterako, bigarren zatiko 40 minutuetan, Castresekoak zazpi segundoz bakarrik sartu ziren Miarritzeren zelaian.
‎EBri ere berdin egiteko eskatu dio, gainera. «Georgiak Abkhazian eta Hego Osetian indarra erabili ez dezan bermatu eta urriaren 1a baino lehen bere soldaduak handik atera ditzan segurtatu behar dute», gogorarazi dio Bruselari.
‎Gela bat utzi zieten horretarako. Pixkanaka handik ateratzen joan ziren, elkarri besarkada estuak emanez.
‎Hamahiru pertsona hil ziren eta hogeita bost zauritu. Herritarrak Eid al Fitr otoitza egin berri zuten al Rabul al Adam mezkita xiitan, eta handik ateratzen ari zirela bete betean harrapatu zituen eztandak. Reuter berri agentziaren arabera, polizia bat ekintzailea geldiarazten saiatu zen, mezkita barrura sar ez zedin.
‎Athleticen oso kontent nengoen, eta han jokatzea ezberdina da. Gustuko taldea izan dut beti, eta handik ateratzea kostea da. Baina egokiena irtetea izan zen.
‎Errebaleko keriak, anaiarenak eta aitarenak. Dolores amak handik atera nahi izan zuen Cristiano, eta azkenean arrakastarako bidea hartu zuen. Egun, futbolari soila baino gehiago da.
‎Lehiaketa ETBk Bilbon duen egoitza nagusian egingo dute eta ezin izango dira handik atera. Bestela, lehiakideak kanporatu egingo dituzte.
‎bandak izan dira mende batean edo bi mendetan herrietako musika eskolak, benetakoak. Eta handik atera dira denetariko musikariak; arloteak eta ikasiak.
2009
‎Han beren penak eta negarrak ahazten dituzte, antza. Baina handik atera orduko sakabanatuta dabiltza, beren herrian arrotz, erabakimenik eta ahotsik gabe.
‎Haren ama luxuzko prostituta zen Parisen, eta alaba ere hortan jardutea nahi izan zuen. Bernhardtek, berriz, uko egin zion eta ahaleginak eta bi egin zituen gero, handik ateratzeko eta ospetsu bihurtzeko. Baliabide guztiak erabili zituen ikusleen arreta bereganatzeko.
‎Iñigo Cojok, A Fuego Negro jatetxeko nagusietako batek, adierazi du zorte handia izan dutela, sua biltegian hasi zelako. Izan ere, biltegian leiho bat dago, eta sugar eta kerik handienak handik atera dira. Suak biltegian bertan eta sukaldean sortu ditu kalterik handienak.
‎Hala ere, zabaldutako prozesuak luze jo dezake. Egun, Txileko armadak patruilatzen du itsaso eremu hori, eta bertan, Peruko itsasontziren bat atzematen badu, handik ateratzeko agintzen dio berehala.
‎Afganistanen Washingtonek estrategi orokor bat pentsatu eta obratu behar duela esan du Ameriketako Estatu Batuetako presidente Barack Obamak. Jokabide berri horren barnean, baina, handik ateratzeko estrategiak ere egon behar duela argi nahi izan du utzi Etxe Zuriko egoiliarrak.
‎Guk zuzeneko harremanak ditugu hango jendearekin, eta egoera ez da dioten bezain argia. Zibiletako askok ez dute handik atera nahi, Gobernuak desplazatu guneetan itxiko dituen beldur direlako. Nazioarteak gatazkan ez esku hartzea ere gaitzetsi du erakundeak.
‎Haika Segi auziagatik dute preso Zamudioko gaztea, eta Galiziako Curtis espetxean dute. Baina ostegunean handik atera, eta Arabara bidean jarri zuten. Ostiralean iritsi zen Langraizera, eta iritsi bezain laster ezarri zizkioten gazteak onartezintzat jo dituen neurriak.
‎Peshauarrera noa nire familia osoarekin; borrokak hasten badira, inork ez gaitu babestuko. Mohammad Karimen hitzak dira, handik aterako zien auto baten bila ari zen. Hura bezala, ehunka mila ari dira ihesean errepideetan, oinez, gerratik.
‎Emakumea lurrera erori zen, eta ostikoka ibili zuen gizonak. Hiru hilabete geroago, andrea zegoen tabernara joan zen, eta, handik ateratzera behartu ondoren, botila batez lepoa mozteko mehatxua egin zion.
‎Jokaera honen adibide ugari dugu urte hauetan, hala nola itxitako haurtzaindegiak edo ahaztu ezin dugun Bakearen Erregina egoitza: beharrezko konponketak garaiz egin ordez, egoitza itxi, bertan ziren adineko pertsonak (300 inguru), askoren borondatearen kontra, handik atera eta beste egoitza pribatuen artean banatu; eta bertako langileak ere, kalera. Hori dena proiektu berri bat egiteko aitzakiaz.
‎Azken horiek lan asko izango dute gaur. Izan ere, arratsaldeko bostetan zahar etxera joango dira, handik atera ezin direnei festa giroa etxeratzeko. Herriko zaharrenak alaitu ostean, ordubete geroago, Illekuetan dute ikuskizuna:
‎Bi egunez gobernuen ordezkariak egonen dira. Horrez gain, denak mobilizatu dira, ez dadin bilera tekniko bat izan, baizik eta handik aterako diren erabakiak ahal bezain onak izan daitezen, bai arlo sozialarentzat, bai ingurumenarentzat.
‎Hobekuntza lanak egin dira, baina tren guztiak bertatik pasatuko dira. Labennetik Baionara bideratuko dira trenak, eta handik ateratzean bide berrira itzuliko dira berriz. Horrek erabat estutzen ditu azterketa eremuak.
‎Paueko jauregira ailegatu berria nintzen eta gorteko ostatu maisua ari zitzaidan. Urtebete ere ez zen handik aterea nintzela. Hainbat hilabetez ibilia nintzen leku horretan, printze Henrikeren adiskidetasunak eskaintzen zizkidan abantaila guztiez protatzen.
‎Irakeko gerra prestatzen hasi zirenetik azken soldaduak handik atera arte gertatutakoa argitu eta publiko egin behar du Chilcoten batzordeak. Bederatzi urteetan Gobernuak igorritako dokumentu guztiak ditugu eskura.
‎Ez zeuden atxilotuta, baina beren kasa ere ezin ziren ibili. Guardia Zibilak zaintzen zituen, eta konfiantza norbaitekin izan ezean, ez zieten handik ateratzen uzten. Ihes egiten saiatu ziren batzuk, eta lortu ere lortu zuten batzuetan.
‎Urak alde arin bat du, abstraktua. Bestalde, konkrezioa erakusten du, handik ateratzen zarenean. Sentipen mistikoa dut igerilekuetako eszenekin eta surflariekin, eta hori erakutsi nahi dut.
‎Ondoren, baina, AEBetako enbaxadore Hugo Llorensek Hondurasko krisi politikoari buruzko elkarrizketak Mexikon egitea proposatu zion, eta horregatik bidali zuten handik hegazkin bat. Airekoa Hondurasko eremuan sartu zenean, ordea, Roberto Michelettiren de facto ko gobernuak handik ateratzeko agindu zion. Hala, hegazkinak El Salvadorren hartu zuen lur.
‎AEBetako epaile baten aginduz, zinemagilea Suitzan dago, etxean atxilotuta, 1973an ustez nerabe batekin sexu harremanak izateagatik. Suitzan atxilotu zuten, eta geroztik ezin da handik atera.
‎Ez zuten Cadizera joateko astirik. Eta gaur goizean handik aterako dutela espero denez, gaur ere ezin izango dute bertan bisitatu. Badajozera iristen denerako ere, berandu.
2010
‎John Key Zeelanda Berriko lehen ministroak jakinarazi du gobernuak eskura dituen baliabide guztiak jarriko dituela martxan harrapatutako meatzariak handik ateratzeko. Bihotzez eta pentsamenduz herritar guztiak haiekin gaude momentu hauetan.
‎Hala, hegoaldeko Kandahar hiriko alkateorde Azizula Ziarmal tiroka hil zuten astelehen arratsean, meskitarako bidean. Aldiz, Khotsen, Afganistan hego ekialdean, moto bonba batek eztanda egin zuen polizia etxe aurrean, polizia patruila bat handik ateratzen ari zelarik. Probintziako gobernadorearen eledunak ziurtatu du leherketan ez dela biktimarik egon.
‎Igorren (Bizkaia), berriz, gizon bat hil zen atzo arratsaldean, auto istripuan. Berak gidatzen zuen ibilgailuak kamioi batekin talka egin zuen; kolpearen ondorioz, gizona automobil barruan geratu zen irten ezinik, eta suhiltzaileen laguntza behar izan zuten handik ateratzeko. Atera zutenerako hilotz zen, eta medikuek ezin izan zuten deus egin.
‎Ihes egin aitzin, Irgun eko ekintzaileek azken agindu bat eman zieten sukaldean zeuden langileei: hamar minutu itxaroteko handik atera baino lehen.
2011
‎Erreaktoreen putzuak hoztu behar dituzte, baina sistemak apurtuta dauden lekuetan kontrako efektua gertatzen ari da.Naoto Kan lehen ministroa haserre dago Tepcorekin, zentral nuklearra kudeatzen duen konpainiarekin, gertatzen denaren gaineko informazioa beranduegi jasotzen ari delako. Horrez gainera, Tepcori agindu dio ez ditzala langileak handik atera. Fukushimako gobernadoreak jakinarazi baitio «biztanleen beldurra eta haserrea muga jotzen» ari direla.
‎Hori da arazo nagusia». Korrontearen aurka egitea hutsala dela nabarmendu du, nekatu egiten dela bat, eta ez duela lortzen handik ateratzea. «Hondartzarekin ahaztu egin behar da.
‎Galderak baiezko erantzuna duelakoan, behar hori aipatu eta horretan sakontzeko saioa eginen dute, Lurramaren barnean antolatuko dituzten mintzaldi eta mahai inguruen bidez.Jean Marie Harribey ekonomialaria izanen da aurten Lurramaren aitabitxia. Irakaslea da Bordeleko Unibertsitatean, eta 2006tik 2009ra Frantziako Attac elkarteko presidentea izan zen.«Laborantza Ganberak ez du zuzenean antolatzen Lurrama, baina xedea handik atera zen», azpimarratu du Cachenautek. Lurramak ez du laborantzaren saloi bat izan nahi, laborari eta hiritar, saltzaile eta erosle, naturazale eta alternatiba eraikitzaileen bidegurutze baizik.
‎Bere lehengusinaren senarrak bortxatu egin zuen duela bi urte, 19 urte zituenean, eta Afganistango Justiziak hamabi urteko kartzela zigorra ezarri zion, adulterioa leporatuta. Dagoeneko bi urte egin ditu Kabulgo Badam Bag kartzelan; handik atera nahi badu, aukera bakarra eskaini diote: bortxatu zuen gizonarekin ezkontzea.
2013
‎Segurtasunik eza, hobeki erranda. Suhiltzaileek 2009 urtean egindako txosten batean ere nabarmendu zuten larrialdietarako irteerarik ez dutela tunelek, ezta jendea handik atera ahal izateko galeriarik ere, barruan istripu larriren bat gertatuz gero. «Argi dago tunelak ez zituztela egin behar bezala, eta laster indarrean dauden araudiak ere ez dituzte beteko», erran du Elizegik.
‎Behin behineko gobernuak ez du argitu zeintzuk diren pertsona horiei guztiei egozten dizkieten delituak. Toraheko espetxean sartu dituzte gehienak, Mubarak handik atera baino ordu batzuk lehenago. Mohamed Badie anaidiko gida espiritualari, bestalde, behin behineko atxiloaldia 15 egunez luzatzea erabaki dute gaur epaileek.
‎Hegaztiak parketxetik bertatik ikus daitezke, Vallegrull mendiko haitzetako habiak ikus baitaitezke. Ordea, handik aterata eta Villamardoneserako bidean aurrera eginez dagoen begiratokitik, ikuspuntu ezin hobea dago sai arreak ikusteko. Horrekin nahikoa ez dutenek, berriz, ibilbideari jarraitu, eta San Lorentzo baselizara jotzeko aukera dute.
‎Luis Goñi bera barne. Irudiek erakusten dutenez, ahoa odoletan zuen handik atera zutenean. 11 ordu, 11 minuturen aurka.
2014
‎Adibidez: Espainiak atxikitze zentro bat ireki du Mauritanian, handik atera edo ustez atera nahi dutenentzat, kostaldera hurbiltzen den oro atxikitzen baitute, baita arrantzara doazenak ere. Ofizialki, gobernuak errefuxiatuen egoera gaitzesten duen arren, ez die sartzen uzten.
2015
‎Gazan, lurretara joateko arazorik ez dute: handik ateratzea da problema. Palestinan, lurralde gisa ulertuta, hiru egoera daude:
2016
‎Ondoren, handik ez zen beste animaliarik pasatu urteetan. Bestela, nahastuta egongo ziren hezurrak, eta hura garbi garbi zegoen».Aurkikuntza sekretuan gorde zuten, hala, eta hura handik ateratzea erabaki zuten, «zuen balio garrantzitsuagatik». Bi urteko prozesua izan zen, Altunak azaldu duenez.
‎Bi urteko prozesua izan zen, Altunak azaldu duenez. «Hezurrak banan banan plastikozko poltsetan sartu genituen, txukun txukun, bakoitza bere izenarekin, handik ateratzeko. Hiru igande oso behar izan genituen hezurdura osorik ateratzeko».Ikerketa egin ondoren zabaldu zuten albistea lau haizetara.
‎Gainontzeko zazpi hobiratuen gorpuzkiak, tartean Jose Sanjurjo buruzagi frankistarenak? azaroaren 16an aterako dituztela berretsi du Asironek.Memoria historikoaren legea betetzeko Iruñeko Udalak hartu dituen erabakietako bat da Erorien Monumentuko kriptako gorpuzkiak handik ateratzea. Udala eraikinaren jabea bada ere, haren gozamena artzapezpikutzarena da betiko.
2017
‎Poliziaren arabera, prostituzio saretik askatutako bi emakumeren ontzia Libiako kostatik gertu hondoratu zen, eta erreskate talde batek atera zituen uretatik. Iaz, 5.000 lagun baino gehiago hil ziren itota Mediterraneoko zeharkaldia egin nahian, nazioarteko hainbat erakundek egindako zenbaketaren arabera? 12.000 baino gehiago, azken hiru urteotan?. Libiatik Italiara ailegatuta, agintariek etorkinentzako zentroetan sartu zituzten emakume horiek, eta sareko kideek, handik atera, eta Euskal Herrira ekarri zituzten. Bilbora ailegatu ondoren, emakumeei erran zieten sarearekin zorretan zeudela bidaia ordaintzeko, eta zorra kitatzeko prostituziora behartu zituzten.Duela bi aste, Espainiako Poliziak bertze hogei lagun atxilotu zituen Bilbon, eta Espainiako eta Herrialde Katalanetako zenbait hiritan, Nigeriako hainbat emakume prostituziora behartzera leporatuta.
2018
‎2005ean EBko 28 kideen hamahiru parlamentu nazionaletan zegoen jarrera politiko hori; hamahiru urteren ostean, 25 ganberatan du ordezkaritza. Batzuek guztiz egiten dute Bruselaren eta haren erakundeen aurka, eta handik ateratzeko nahia bultzatzen dute; beste batzuk, berriz, EBn jarraitzearen aldekoak dira, baina ez egungo EBn, beste batean baizik. 2008ko krisi ekonomikoaren ondorio da indar horien gorakada, aldi berean garatu baitira bi horiek.
2020
‎Eneko Goia Donostiako alkatea hitz egiten ari zela, oholtzara igo ziren, eta AHTaren aurkako oihuak egin eta afixak zabaldu zituzten. Segurtasunaz arduratzen ari zirenek handik atera zituztenean, jendearen artetik beste bi pertsona altxatu ziren afixa gehiagorekin.
‎inork ez du ireki. Aurrera egin ahala, lehenengo oihuak entzun dira, zabortegia eta handik ateratzen diren keak lehen aldiz ikustearekin batera: «Herriak ez du barkatuko».
‎Udalaren eraikin batean behin behinean bizi ziren bost familia handik atera ditu udaltzaingoak, Navarra Sumako udal gobernuak aginduta
‎Zaldibarko zabortegian egiten ari diren lanen arazo nagusietako bat da nora bidali handik ateratzen ari diren hondakinak. Joan den astelehenean, Elena Morenok azaldu zuen aztertzen ari zirela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden gainerako zabortegietara bidaltzeko aukera, eta bi aipatu zituen bereziki, Zallakoa eta Mallabikoa, horiek direlako amiantoa jasotzeko baimena duten bakarrak.
‎Lau ekintzailek Aretako industrialdeko sarrera itxi dute Burlatan. Bidoi batzuetara kateatu dira porlanarekin, eta Foruzaingoak kateak moztu behar izan ditu, ekintzaileak handik atera eta errepidea zabaltzeko. Laurak atxilotu ditu, baina arratsalderako aske utzi ditu; ez dira eguneko atxilotu bakarrak izan.
‎Horregatik bildu dira Donostiako Emakumeen Etxean. Ez dakite noiz arte luzatuko duten itxialdia, baina argi utzi dute borrokan segituko dutela handik aterata ere.«Guregatik eta hurrengoengatik. Gure borroka denentzat da».
‎Bizilagunek kalera ateratzea erabaki zuten, eta hainbat ekintza egin zituzten asteartetik aurrera: zentroak eraiki behar dituzten lekuetara doazen errepideak eten zituzten; greba orokorra ere egin zuten herenegun; baita polizien hotelei eraso egin ere, handik ateratzeko. Istilurik larrienak Lesbos —19.000 iheslari daude— eta Kios uharteetan izan izan ziren.
2021
‎Miliziek beren irudia hobetzeko ahalegina egin arren, Mendebaldeko estatu gehienek nahiago izan dute han dituzten ordezkaritzak hustu eta beren langileak lehenbailehen handik atera. AEBek asteburuan bertan hustu zuten Kabulgo enbaxada —Washingtonentzat lan egindako afganiarretatik 44.000, ordea, hiriaren kanpoaldean daude oraindik ere, noiz ebakuatuko dituzten zain—, eta asmo berarekin ari dira lanean Europako herrialde gehienak ere.
‎AEBek asteburuan bertan hustu zuten Kabulgo enbaxada —Washingtonentzat lan egindako afganiarretatik 44.000, ordea, hiriaren kanpoaldean daude oraindik ere, noiz ebakuatuko dituzten zain—, eta asmo berarekin ari dira lanean Europako herrialde gehienak ere. Horiek hala, 60 estatuk baino gehiagok eskatu diete talibanei erraz ditzatela atzerriko langileak handik ateratzeko lanak.
‎Indarkeria zurrunbilo batean erori zen herrialdea, eta talde armatuek agintea lortzeko borrokak aregotu zituzten. 2014an hauteskundeak egin zituzten, baina islamistek ez zuten onartu handik ateratako legebiltzarra. Parlamentua Tripolin ezarri zuten, Tobruk Haftarren kontrolpean zegoelako.
‎Iheslarien pilaketek nahiz aireportuko segurtasun arazoek zaildu egin diete AEBei handik atera nahi dituen herritarren ebakuazioa, eta, astebetean 28.000 lagun inguru atera baditu ere, oraindik 10.000 soldadu estatubatuar baino gehiago daude Afganistanen. Horiez gain, 50.000 eta 65.000 afganiar artean atera nahi ditu Etxe Zuriak.
‎Pandemiak herrialde osoari eragin dio, eta ikusi dute nola gutxitu diren pertsonen mugimendua eta merkataritza, bai barnekoa, bai atzerriarekikoa. Oztopo asko daude herrialdean sartzeko, handik ateratzeko, eta barruan mugitzeko, batez ere hiriburura joateko. Horrek guztiak okerragotu egin ditu arazoak, batez ere atzerritarren joan etorriak, langabezia maila handia eta janari urritasuna.
‎Han beste astebete pasatu nuen ospitalean, eta, hasieran, han egin nahi zidaten ebakuntza. Nik ezetz esaten nien; handik ateratzeko eskatzen nion aseguru etxeari. Ez nintzen nahi ordurako handik atera!
‎Nik ezetz esaten nien; handik ateratzeko eskatzen nion aseguru etxeari. Ez nintzen nahi ordurako handik atera! Behin etxera itzulita, Zaragozako ospitale batean hasi nintzen errehabilitazioan.
‎Oraindik ere ez dakit bizirik nola atera ginen istripu hartatik. Urtebete igaro zen helikoptero hura handik atera zutenerako.
‎Autoaren barruan zegoen, eta ezin izan zuten atera, uraren indarragatik eta ateratzeko lanetan sor zitezkeen zailtasunengatik. Gaur saiatuko dira handik ateratzen. Azken egunetako uholdeetan hildako bigarren pertsona da.
‎Egoera horretan, azkenean askok euren herrialdean geratzea erabakitzen dute, eta errepresioaren biktima bilakatzen dira. «Azkenean handik ateratzen saiatu diren eta lortu ez dutenak han geratzera behartuta daude, eta ondorioak latzak dira: Polizia egunero igarotzen da beren etxeetatik, mehatxuak jasotzen dituzte...», azaldu du Carrionek.
‎Itxialdiko egunen kasuan, berez, hotelera bidali behar dituzte, kazetariek debekatuta baitute handik ateratzea. Gero, antolakuntzako ordezkari bat joaten da hotelera laginak jasotzera.
‎Azken bi asteetan gertatu den bezala, hauek dira 400dik gorako intzidentzia duten eremuetan hartuko diren neurriak: itxiera perimetrala ezarriko da, hau da, funtsezko arrazoiengatik ez bada, ezinen da udalerrian edo lurraldean sartu, ez handik atera. Gainera, ostalaritza lokalen barnealdeko jardueraren ordutegiak murriztu egin dira:
‎Markatu gabeko hilobiak dira topatutakoak. Delormek azaldu zuen 1960ko hamarkadara arte hilerrian izan zituztela hilobi horiek, eta momenturen batean handik atera zituztela. Ez zuen argitu guztiek haurren gorpuak gordetzen ote dituzten, baina, esan zuenez, barnetegian haurrak zein helduak sartu ohi zituztela uste dute.
2022
‎Arabako hiriburuan amaitu zen duela hiru urteko lasterketa, eta hiriburu huraxe igaroko du aurtengoak lehenik. 17:00ak pasatxoan iritsiko da Gasteizera Korrika, eta gaua izango da handik ateratzerako. Arabako Lautadatik, Nafarroara sartuko da, Sakanatik barrena.
‎San Joan Jainkoarena ospitalean inork ez ditu argitu Patiñoren senideen zalantzak. Hura handik atera eta gero erran dutenak ere ez du baretu familiaren ezinegona. San Joan Jainkoarena ospitaleko komunikazio zerbitzuko Silvia Etxabarrenek azaldu du Patiño zentro horretara eraman zutela Nafarroako Unibertsitate Ospitalean «oherik ez» zegoelako.
‎«Ez da horrela gertatu. Guri azalpen hori ere ez digute eman; ez zuten San Joan Jainkoarena ospitalera eraman bertze zentroan oherik ez zegoelako; handik atera zen eutanasia egiteko aukera ukatu ziotelako. Ez genuen guk erabaki».
‎Erresuma Batuko eta AEBetako gobernuek esan dute ez dela ebakuazio bat, baina onartu dute Ukrainako egoerak bultzatuta herrialdean dituzten enbaxadak husten hasiak direla. Enbaxadetako langileen erdiak etxeratuko dituzte, argudiatuta Errusiak «edonoiz» jo dezakeela Ukrainaren aurka eta, hori gertatuko balitz, ezinezkoa izango dela langileak handik ateratzea. Tentsioak gora egin du azken asteetan inguru hartan, baina Moskuk berak berretsi du ez duela Ukraina inbaditzeko asmorik, nahiz eta 100.000 soldadutik gora izan mugan.
‎«Agiri bat aurkitu dugu, non ofizial karlista batek bere agintariei jakinarazten zien armada liberaleko sei soldadu fusilatu zituztela, 1834ko ekainean», azaldu du Ormazak. Hobietako batean sei gorpu agertu dira; oraindik goizegi da gorpuzki horiek fusilatutako sei soldadu liberal haienak ote diren jakiteko, baina hezurrak handik atera ostean Aranzadiko adituek xeheago aztertuko dituzte, eta pentsatzekoa da azterketa horretatik datu gehiago aterako direla.
‎Orain, Bilboko Udalak parke publiko bat eraiki nahi du han. Baina lehenago, gorpuzkiak handik atera eta aztertu egin nahi dituzte Aranzadi elkartearekin elkarlanean, «Bilboko memoria errespetatuz eta gordez», Abaunzak esan duen moduan.
‎Azken bi urteetan argitaratutako beste disko asko bezala, Pompeii pandemiaren ondorioa da. Azken urteetan AEBetan bizi da, baina lehen itxialdiak Islandian harrapatu zuen Le Bon, Samur Khouja bere ohiko kolaboratzailearekin batera John Grantekin lanean ari zenean, eta 2020ko apirilera arte ezin izan zuen handik atera. Aukera hori izan zutenean, Le Bonek eta Khoujak Cardiffera jo zuten, eta, han, Gruff Rhysek (Super Furry Animals taldeko burua izandakoa) utzitako etxe batean hasi ziren prestatzen gaur egun Pompeii dena.
‎Logistikako foroan Ricardo Barkala Bilboko Portu Agintaritzako presidentea ere izan zen, eta aitortu zuen Bilboko portuan «inbutu» bat sortzeko arriskua dagoela, kamioilarien protestengatik merkantzia ugari daudelako handik atera ezinik. Egoera hori lehenbailehen konpondu behar dela ohartarazi zuen.
‎Haientzat ere ama baten modukoa izan da. Ivankiven daude [Ukraina], ezin dute handik atera, eta hiru aste daramatzate haien berririk gabe. Komunikazioak etetea gerra taktika bat da azkenean; min handia egiten du.
‎Han, lana antolatzen dute, eta handik ateratzen dira etxez etxe joaten diren kamioiak, berriz ere, Berriozarrera itzultzeko. Gehienbat eskuekin lan egiten dutela kontatu du:
‎Jexux, ordea, atera egin zuten hobi hartatik 1946an. Derioko hilerrian sartu zutela zegoen erregistratuta, Aspiuntza familiaren panteoi batean, eta handik atera zutenik ez zen ageri dokumentuetan. Hori aurkitu zuela esanez etorri zitzaigun Santxo.
‎Gogora institutura jo genuen, eta eskaera bat egin genuen, esanez dokumentazio hori aurkitu genuela eta nahi genuela hezurkiak handik ateratzea eta ikustea Jexuxenak ziren. Ezetz esan ziguten, iruditzen zitzaielako nahiko identifikatuta zegoela.
‎zuen inolaz ere Europara itzuli guraso eta anaiak bisitatzera, ezta Frantziara ere. Eta, beraz, Espainian delitu guztiak preskribatuak izanik ere, handik ateraz gero, bailitzateke Kubara itzuli».
‎2003an zaharberritu zuten prentsa, baina harriak 1947koak dira. Nolabait, Moredan egiten den olioaren ikurra da dolarea, handik ateratzen dena goi mailako produktua dela adierazten duena. «Ez diogu ezertxo ere botatzen; hemen ez dago hauts magikorik:
‎Andeetan, berriz, 4.000 metrora geunden, beti elurtuta dagoen inguru batean, baliabiderik gabe. Eta, hala ere, taldean lortu genuen handik ateratzea.
‎Txilen, gure ekimenaren antzeko bat dago: Londres 48 Han komisaria bat zegoen, eta mobilizazio handien ostean lortu zuten poliziak handik ateratzea. Orain, memoria eremu bat da.
‎Turkiak begirale rola jokatzen du. Izan ere, itunaren koordinazio zentroak Istanbulen du egoitza, handik, Bosforoko itsasartetik igarotzen baitira Ukrainara bidean doazen ontziak edo handik ateratakoak. Zentroan zama ikuskatzen dute.
‎Turkiak begirale rola jokatzen du. Ituna koordinatzeko zentroak Istanbulen du egoitza, handik igarotzen baitira, Bosforoko itsasartetik, Ukrainara doazen ontziak eta handik ateratakoak. Zentroan zama ikuskatzen dute.
‎Euskararen ezagutza ez zen gaur adinakoa duela 30 urteko Donostian. Bagera euskara elkartean ikusten zuten jende mordoa ari zela euskaltegietan ikasten, baina handik ateratakoan hizkuntza praktikatzeko aukerak ez zirela hainbestekoak. Askok inguruan ez zuten euskal hiztunik.
‎Kanpoko editorialekin ere lan egiten dute, hizkuntzak dakizkite... Gu ghetto batean geunden, eta ez dakit oraindik handik atera ote garen ere.
2023
‎Baina, kontserbazio garapenak bizkortzeko, iaztik, gobernuak programa bat jarri du martxan masaiak borondatez lekualdatzeko, esanez biztanleriaren hazkundeak arriskuan jartzen duela biodibertsitatea. 93.000 bizilagun handik atera eta Tanga eskualdean kokatu nahi dituzte, baina masaiek uko egin diote programa horri, aho batez.
‎Tokion ireki berri duten kafetegi batean, bezeroak debekatua du handik ateratzea aurrez bere buruari jarritako lana bukatu ez badu. Horrek japoniarren produktibitatearen inguruko interesa piztu du mundu osoan, nahiz eta aurrez ere jakina zen lanaldi luzeak zituztela.
‎Arkadia hutsa ematen du, baina infernu petrala bilakatu da hango biztanleentzat. Agintariek gaur gauera arte eman diete Brienz herriko bizilagun guztiei handik ateratzeko. Izan ere, azterketa geologiko guztien arabera, litekeena da herriaren ondoan dagoen mendia laster erortzea, bi milioi metro kubo harri aldapan behera bidaltzea, eta herria azpian hartzea.
‎Aragoiko (Espainia) Lapeña anaien auziak sustatu du, izan ere, 128 biktima Cuelgamurostik ateratzeko lehen saioa. Memoria Demokratikoaren Legeak aldatu zion izena Erorien Haranari; ordurako, Francoren gorpuzkia handik aterea zuen Pedro Sanchezen gobernuak.
‎Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak salatu du faxismoaren biktimen familiek ezin dutela bertatik bertara ikusi gorpuak berreskuratzeko saioa, eta gogoratu du Franco diktadorearen ondorengoek pribilegio hori izan zutela, 2019an, handik atera zutenean.
‎«Bertan zeuden pertsonen eta anbulantziako langileen laguntza soilik jaso zuen. Besteek, ordea, Poliziaren laguntza izan zuten handik ateratzeko garaian. Zergatik ez ziren Ion laguntzera gelditu?
‎«Han zeudenen eta anbulantziako langileen laguntza soilik jaso zuen. Besteek, ordea, Poliziaren laguntza izan zuten handik ateratzeko garaian. Zergatik ez ziren Ion laguntzera gelditu?
‎Hantxe jarraitzen du, baina gaur epaileak espetxean sartzeko agindua eman du. Bolada bat egin du oraindik ospitalean, baina handik ateratzean espetxera eraman dute. Andreak ihes egin ez dezan hartu du erabakia epaileak. aditzera eman duenez.
‎Besteak beste, proposamenak zera jasotzen du: presoek «familiaren bisita berezi bat» jasotzea, ehun egunean behin; bakardade egoeran jarri dituzten presoak handik ateratzea; eta denbora gehiago pasatzea ziegatik kanpo. Horiei buruz ohartarazpena egin dute presoek:
‎Besteak beste, proposamenak zera jasotzen du: presoek «familiaren bisita berezi bat» jasotzea, ehun egunean behin; bakardade egoeran jarri dituzten presoak handik ateratzea, eta denbora gehiago pasatzea ziegatik kanpo. Horiei buruz ohartarazpena egin dute presoek:
‎Eraikina desegingo dute, baina hondakin erradioaktiboa ez. Lekua «leheneratu» egingo dute, hondakinak handik aterata. Atera egingo dituzte, ez desegin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia