Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2010
‎" Carmen kezkatuta dago, bai —erantzun zidan buruarekin ere baietz eginez— Zergatik ez duzu Urtzara joan nahi? Orain arte, handik atera gabe pasa omen dituzu uda guztiak. Ez omen dago zuretzat igeri egitea baino kirol hoberik."" Ez da horrenbesterako.
‎Nafar ipar aldea osoki euskalduna zela onartu egiten zuten eta beste bat erdi aldea" elebiduna" zela zioten. Azken honen" elebitasuna" aski dudazkoa zen, zeren eta eskolan ikasten zuten erdara ahazten baitzitzaien askotan haurrei, handik atera bezain azkar, lekuko batek azaldu zuen bezala:
‎368. Rudyard Kiplingen poeman," herri umeak" junglan galdutako umeak bezalakoak dira, zibilizazioak modu paternalistan handik atera behar dituenak. Miguel de Unamunoren" herri umeak", Europako zibilizazioak baztertu dituen herri zaharrak dira, gogo berriarekin azalduko baitira historian.
2011
‎Zenbait astez harrak husten du bihia; berak irunikako atorra batean ematen da, eta handik ateratzen da hegadun: ez gehiago bihijale, baina, bai bihijaleak emanen dituzten arrautzen errule.
‎Haurrak, zuer natzaizue mintzo, ez ibil xori xehe horien ohantzeen bila. Heltzen bazarete, uste gabean, ohantze horietarik bat edo bertze atzematera, ez hunki hura, oroituz handik aterako diren kumeak, zuen gerezi, madari eta aranen begiraleak izanen direla, eta gehiago dena, zuen landetako arto eta ogien begirale.
2012
‎Belarritakoak ilarako azkenekoaren edo azken aurrekoaren mamian sartzen bazituen, inork ez aurkitzeko moduan egongo ziren hilabete batzuetan. Gero, handik atera eta soldadu zakura pasako zituen. Cocok esana zion Anberesen kluba elkarrekin jartzea nahi bazuen, eskatzeko baimena Force Publiquen eta elkarrekin itzuliko zirela Europara.
‎Emile Zolaren liburu bateko zaldiei bezala gertatzen zitzaien. Lurpe sakoneko meatoki baten galeriak bisitatzen ari zela, Emile Zolak garraiorako erabiltzen zituzten pertxeroi zaldiei buruz galde egin zien meatzariei, ea nola lortzen zuten handik ateratzea animaliak hain handiak izanda eta sarbidea hain meharra. Eta meatzariek erantzun:
‎Gonzalo Torrente Ballesterrek nahiago zuen etzanda lan egin, ohe gainean lasai, eta magnetofoi bati diktatu. Juan Carlos Onettik betiko ohera sartzea erabaki zuen eta handik atera gabe idatzi zituen hainbeste liburu bikain. Hemingwayk saioa amaitutzat ematen zuenean beti apuntatzen zuen egun horretan idatzitako hitz kopurua, eta ez zion inoiz idazteari utziko aurretik jakin gabe zer idatziko zuen biharamunean, horrek izugarrizko segurtasuna ematen zion bazekielako hurrengo goizean ez zela blokeatuta geratuko.
‎Belosoko maldan goiti hasi direlarik, ondoko asientoko gizona marmarika ari dela sumatu du. Bere buruarekin, diruaren kartera irekita, handik ateratako erretratu bati begira. Seminario zaharraren ondoko geltokian argazkia lurrera erori zaio, bere hanken ondora.
‎On Karlosek, ohatzetik, ahots hari batez, elizgizonak handik ateratzeko agindu du. Jainkoari esan beharrekoa handik laster esanen dio, bertatik bertara, nahiz eta espero duen Jainkoak ere zenbait gauza azaltzea berari...
2013
‎Ezin dut ulertu. Nik ez dut sekula jokatu —esan zuen Earlek handik atera ginenean.
‎Diario de Dalt. Hura oheko koltxoitxoaren azpian sentitu, eta atzeratu egiten nuen handik ateratzeko unea, plazerak iraun zezan. Gehiago ezin nuenean, hartu eta zeldaren txoko batera joaten nintzen irakurtzera.
‎Gero, komentuko edo monjeno ko giltzak eskatu zituzten. Linok jayunte edo gizon ezkongaien barraketako giltzak eman zizkion haietako bati, handik atera eta behean, baratzean, emakume ezkongaiekin elkartzeko, plazan edo rancherian edo guardia postuan inork sentitu gabe. Gizon ezkongaiek txintik atera gabe jo zuten baratzera, Aita hil zuten tokira.
‎Bestalde, espainiarrek kokagunearentzat hartutako tokia berreskuratzeko irrikan zeuden indioak. Maquinna buruzagiaren udako bizilekua zen, eta handik atera ohi ziren ozeanora, biziraupenerako funtsezkoak zituzten baleak harrapatzera. Behin eta berriro, noiz alde egin behar zuten galdetzera etortzen zitzaizkien indioak:
2014
‎Aperitifa denboran bertsotan ari ziren mikrotik eta gero joaten ziren ondoko etxolara eta han egoten ziren solasean, arrailerian, istorio kondan haien inguruan biltzen zen tokiko fan klub batekin. Arratsalde apalean handik ateratzen ziren eta bertsotan, txisteka ari ziren kanpoan, fan klub guziarekin, irrien artean eta haiekin komunikazio handian. Istorio bukaeran irri egiten zuten denek ozenki zirtoa hamar aldiz entzuna bazuten ere, gauza bera zen.
‎Maule ezagutzen badugu, biziki ontsa badakigu ez dela Zuberoko hiri burua, bizi dutela hangoek oren guztiz Garaibiko menditar eta euskaldun horiekiko ezberdintasuna landuz, handik ateratzen badira ere. Gerla ondoan burges ttipitu, edo hiritartu belaunaldiak ditu maskaradako solas gordinak ez jasanen, erditze eskarnioak, baserri eta mendiari egiten diren erreferentziak.
2015
‎Hori gertatzen zait niri, behintzat. Autopistatik noan bitartean, munduan nagoela sentitzen dut, eguneroko lehiaren lekuan; baina handik atera eta, trafiko hotsa eta auzo jendetsuak atzean uztearekin batera, intimitate sentipena izaten dut aurrena, gela bateko atea itxi balitz bezala, eta denboran behera noala iruditzen zait gero, iraganean barrena. Batzuetan, gainera, halabeharrak indartu egiten du sentimendu hori.
‎—Ez zenuten elkar ikusi handik ateratzean?
‎Espetxealdiaren hurrengo hamar edo hamabi urteak lanbro artean ditut buruan. Espetxean nengoelarik kanpoko mundua soilik zela erreala iruditzen zitzaidan; handik atera eta gero; alderantziz. Berrogeita hamarrekoetan ezkondu nintzen.
‎Hala ere, dena egin da mundu guztiaren aurrean. Nik Osabarekin konfiantza erabatekoa nuen eta Vialogos nire bizitzako ametsa izan da." Hura handik ateratzean, bere semea, haren eta berekin erlazionatutako pertsonak kanporatu zituztela ere gogora ekarri zuen epaiketan.
‎Hiria handitu ahala, zabaltzen joan da etorbidea ere eta iparralderako norabidean hainbat fabrika eta tailer txiki inguratu ditu. Enpresak handik atera dira, eta inguruneak gainbehera handia jasan du. Bizilagunek inguruneko zikinkeriaz eta egoera kaskarraz kexatu dira aspaldidanik eta Udalari zein Ministerioari ingurunea urbanizatzeko eskatu izan diote.
2016
‎Karmeldarra Larrean sartu zen 1913an Gabirel izen berria hartuz, euskal letretan ezagunagoa gertatu dena bestalde. Lehenbiziko meza Gasteizen eman zuen 1922an, eta handik atera gabe, 1936ra arte fisika eta kimikako irakasle jardun zuen. Gerratearen ondoan Larrean geratu zen, eta hantxe hil zen oraino gazte zela 1945eko otsailaren 2an.
2017
‎Hamazazpiko azaroaren 11ko fusil desarraren burrunba hotsa artean zeukan buruan iltzaturik, handik atera ezinik. Xabierren fusilamendua ahanzteko edandako pattarrak ziplo erori arte arintzen zuen une batez, baina biharamunak berriro ekartzen zizkion oroitzapen mingarriak.
‎Zalditeriak erasora jo zuen. Plazako jendeak handik eta hemendik korrika eta oihuka alde egin zuen, handik atera nahian. Hondarrean, soldaduak joan zirenean, gurasoen agindua bete gaberik burdinazko uztaiekin jolasten geratu zelako, beste haurrekin batera etxera bildu ez zen haur baten, Iñigoren, gorpu odoleztatua baino ez zen geratu plazan, zaldiek zapaldua, basakeria haren lekuko bakarra, isila.
‎Gotorlekuari eman zioten garai hartako zitadelei ematen zitzaien itxura, hots, pentagonoarena, eta haren hertzetan bateriak ezarri zituzten. Adobezko harresien inguruan babes erretena zulatu zuten eta handik ateratako lurra erabili zuten parapetoen altuera jasotzeko. Ez zuten betarik dena ondo amaitzeko eta gotorlekuaren hainbat zati agerian geratu ziren ibaiaren aldetik.
‎Felipe hau ere, 1471n Iruñean preso hartu eta, lau urtez eduki zuten beaumondarrek beren mende Leringo Gazteluan, eta handik atera eta laster, 1480an beaumondarrek berek hil, oraindik inork argitu ez duen martingalaren batean. Orduan hartuko zuen bere kargua, Feliperen anaia Pedro de Navarra jaunak, goizuetarron pakerako 1510ko sententzia hau idatzi zuenak.
2018
‎Aingeruren iritziz, idazlea lapur baten antzera dabil beti ideiak jasotzen eta lapurtzen leku guztietatik bere liburuetan sartzeko. Idazleen burmuinetan biltegi antzeko bat dago bertan ideiak gordetzeko eta behar dituztenean handik ateratzeko.
‎Eskolarteko final batzuetara ere joan izan ziren ikastoletako haurrak, Xabier Euzkitze nerabea zen garaian. Azkenean, batzuek sortu zuten bertso eskola, eta handik atera ziren Amets Arzallus eta Sustrai Colina, gaur egun Euskal Herrian punta puntakoak diren bertsolariak. Haien ondotik beste andana bat etorri zen.
‎Bere senaz baliatu zen handik ateratzeko.
‎Biharamun goizean, handik ateratzen haute bi abarketadun poliziek. Beste txabola batean sartzen haizenean, ulertu huena baietsia duk... bahitua haizela.
‎Automobila poliki ur putzu sakon batera zirristatzen da. Behean gizonari aurpegia ez zaio ikusten, baina haren handik atera nahia handia da. Molde gaizki, behin soka laga eta uretara berriz erori da.
2019
‎Letrak egiteari utzi eta hatz adar iharrak xukapaperaren gainean jartzen zituen, luma kristal itsuko tintontzitxoan busti, ai, eta aita ez zegoen ez geldirik ez bakean. Urre koloreko metal zatiz botoiak egindako txalekoaren oihal barrenak arakatzen zituen, eta handik ateratzen erloju biribil eta pisu handikoa. Aitak erlojuari begiratu, ordu kontsultatua berehala ahantzi eta paperera itzultzen zen.
‎Ez dut orain gogoan zerbait erantzun zidan, frantsesez edo ez, ni asko kostata itzuli nintzen eserlekura, ez nituen begiak itxi nahi askoz okerrago zelako. Tupustean, bikote horrek, frantses horiek ere alde egin zuten handik, ez zeuden jada nire aurrean eserita, eta gertatu zen saloi erraldoi hartan telebista hondatuta zegoela, soilik irratikasete edo konpaktu disko bat zeukaten eta handik ateratzen zen musika zaratatsu hura ezin ozenkiago, eta aparatu horrek bazuen telebista txiki bat bertan, minuskulua, ñimiñoa. Harantz zuzendu nuen begirada eta ikusten geratu nintzen eta gertatu zen aparatutxo hartan azaltzen zihoazen azpititulu guztiak ezin hobeto irakur nitzakeela nengoen lekutik.
2020
‎" Hura ikusita, Iñakik esan zuen nolabait handik atera beharra zegoela. Nik Inaxio Ugarte, Inaxio Mari Urrozola eta Iñaki Baztarrikarekin hitz egin nuen Arrue hemendik atera behar genuela esateko, eta Zumardi Handian goizeko lauretan biltzekotan gelditu ginen.
‎Herrian egia jakin zenean, osaba Perikok aitari abisatu zion. Orduan, bi lagunen artean hiru bizikleta hartuta Etxarriraino joan ziren, Iñaki handik ateratzeko asmoz. Ibarratik Etxarrira hirurogei bat kilometro egongo dira eta tartean Azpirozko mendatea.
‎—Ezin genuen harekin buruz buru egon gela berean. Edozein aukera profitatuko zukeen handik ateratzen saiatzeko. Eta ezin genuen denbora guztia lotuta edo drogatuta mantendu.
‎—Nahi nuena huraxe zen, bidaia nire kontu egitea. Jada apirilaren hasiera zen handik atera nintzenerako. Muga gurutzatu, beraz, eta ekin nion bi hilabete eta erdi haiek ahazteari.
‎EHASi buruzko susmoak iragaziz gero, Leyrek zeukan epe laburra laburragotuko genukeen. Eta Leyre handik ateratzea zen gure borroka bakarra.
‎Sakonena nirea, baina. Gainerakoek begiak itxita letania errezatu bitartean (mater purissima, mater castissima, mater inviolata ora pro nobis, mater intemerata ora pro nobis, mater inmacutata ora pro nobis), nire gogoan handik ateratzen eta gurasoen logelara sartzen nintzen; gau mahaiko sarraila zartatzen, tiraderatik liburuxka atera, ohatze gainean jarri eta pospolo piztu bat egozten nion. Sute handiak etxe osoa hartzen zuen (virgo prudentissima ora pro nobis, virgo veneranda ora pro nobis, virgo praedicanda ora pro nobis), baina Javier eta biok Ama birjina soroslearen kaparen azpian babesturik hanka banari heltzen genion, ordurako Haur Babesgabetuen Ama Birjina bilakatua baitzen.
2021
‎Aurkikuntza bat ote zen susmoa izan zuen. Hunkiturik, presaka konpondu zituen bere gorputz premiak eta garbiketa lanak, eta handik atera zen galdetzera ba ote zegoen orri gehiago haiek hartu zituzten lekuan. Etxejabeak gelditzen ziren orri desjosiak saldu zizkion, eta kontatu zion bere aitak antzinako gauzen zalea izandakoa zela eta liburuz betetako kutxa bat izana zuela garai batean.
2022
‎Aurreko urtean, saltzaile ibiltaria bere senitartekoak han bizi ote ziren galdezka ailegatu zen auzora eta halaxe ezagutu Casilda. Neskak handik ateratzeko aukera ikusi zuen gizon harengan. Furgoneta urdinak toki berriak erakutsiko zizkion edo, bestela, pentsatu zuen Gregoriok hainbeste egun ematen zuenez firin faran, hirian erosiko zuten pisuan patxada ederrean zain egongo zela.
‎Ispilurik erabili gabe biltzen du adatsa bizkar gainean isats bihurtuta eta janzten ditu kirol oinetakoak. Ohe gainean uzten du zabaldu berri duen maleta eta handik ateratako gutun azal marroia komunean gordetzen du, dutxarako xukaderan bildua.
‎Amaraunari irtenbidea bilatzen dio emakumeak, gizona ez da ahalegintzen ere. Labirintoan jaio zen eta ez da sekula handik atera. Aulki batean jarrita harrapatzen ditu eguerdiak, isilean, elkarren ondoan baina elkarrengandik urruti.
2023
‎txakur zoragarri bat izan nuen, milaka ordu pasatu nituen berarekin, eta lortu nuen egitea gauza xumeak baina miresgarriak, eta gaur egun normal sentitzeko pribilegioa daukat eta Markosen eta nire historia obserbatzeko. Orain ikusten diot logika apur bat kaos hari, airetik bezala ikusten dut labirinto hori eta, benetan, oso zaila zen handik ateratzea. Bueno, nik bide batetik irten nuen eta Markosek beste batetik, agian irtenbide onak dira biak, Markosena majikoa eta ez hain txarra...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia