Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎Kostatu zitzaigun zulotik irtetea! Migelek eta Juliok erraz asmatu zuten handik ateratzeko modua, baina nik ezin nuen.
2001
‎Hauxe diot: delako historia hori zertu gabeko zeren linboan edo dagoela, nork handik aterako duen zain: ez batek bakarrik, noski, ezta behingo batean ere, askoren artean eta nekearen nekez baizik.
2007
‎Hor dira Kaspillako mendiak eta Gog eta Magogeko lurraldeetan entzerratuak diren Juduak. Hauek duten lur bakarra mendi horien artean baita, handik ateratzen ahal ez direlarik. Amazonen erreginak biziki kasu egiten baitu nehor ez dadin ateka horretarik haren erreinuan sar, haren erreinuaren alderdi bat mendi handi horietarik hurbil baita.
2008
‎Apotzagako hilerri biribil politean" Gero arte" irakurtzen du handik ateratzen denak. " Nere heriotzako kondena ez didate sekula horren garbi oroitarazi", pentsatu nuen.
‎Etxe hartan ez zegoen luxuzko ezer, baina, era berean ez zitzaion ezer falta. Ordubete inguru egongo ginen emakumearekin hizketan eta handik ateratzean, leku turistiko orok izan ohi duen saltzaile andana oldartu zitzaigun zer edo zer eros geniezaien. Eta saltzaileak han egoteak –guk" Lolex" ezizenaz bataiatu genituen saltzaile haiek, Rolex erloju faltsua baitzen haien produkturik" onena" – zera esan nahi zuen, turista guztiak etxe horretara eramaten gintuztela.
‎Ea noiztik geunden ezkonduta, ea zertan egiten genuen lan, ea nolakoak ziren gure gurasoak, nolakoak anai arrebak, ea non bizi ginen, nolakoa zen gure etxea, eta abar. Ordubete pasatxo egongo ginen gizarte laguntzailearen bulegoan eta handik ateratzean lasaiago geunden. Ez zen batere zaila izan eta gure kezka bakarra etxeari buruzko galderen ingurukoa izanik, aurrerago hitz egingo dizuet zergatik?, gaiaz ez zuela gehiegi galdetu ikustean lasaitu ederra hartu genuen.
‎Budistek intsentsua erretzen zuten Budarekin komunikatze aldera, eta Xaxak azaldu zigunaren arabera, zenbat eta ke handiagoa atera, orduan eta hobea izango zen Budarekiko komunikazioa. Tenplu txikia izan arren, bazituen atean tenplu orok izan ohi dituen eskale profesionalak, eta, handik ateratzean, mikrobuserantz gindoazela, Xaxak ohartarazi zigun, kezkatuta ohartarazi ere, ezen ez geniela eskale haiei yuan ziztrin bat bera ere eman behar, ezta bururatu ere. Eta Jesusek arrazoiaren galde egin bazien ere, nago hala Oliviak nola Xaxak aitzakiak jarri zituztela galderari erantzunik ez emateko.
2009
‎–egin zuen oihu ahots arraro batez, emakume histeriko batek bezain altu?. Egia al da eskorta hegazti baten inguruan zirkulu bat irudikatzen denean, hesia ez, baizik eta zeinu hutsa izanik ere, lurrean makila baten puntaz eginiko marra hutsa, oiloak (edo ahateak, ez naiz ondo gogoratzen) hegalak astintzen eta ero baten moduan kukurruku hasten direla, baina ez direla ausartzen handik ateratzen. Egia al da hori?
‎Beti barran ainguratuta egon balira bezala, fokuaren lerroan, gauero emakume ezberdin bat konkistatzera kondenatuak. Beti errutina bera errepikatuz, handik atera gabe, denboraren kaiolan harrapatuak etxerako bidea gogoratu nahi ez den desorduetan. Edonola ere, Emotiveko sartu irtenak kenduta, Irene ondo moldatzen zen lagun berriekin.
‎Ez naiz akordatzen zenbatean esan zigun artisauak; baina, eskatzen zioten lan guztia kontuan edukita, merke saltzen zituela argizaiolak iritzi nion nik Santa Eufemia egun hartan; are gehiago bizimodua handik atera gura bazuen. Ez nion halakorik galdetu, ez orduan ez orain, aitarentzat bat agintzera joan nintzenean.
2010
‎Antxonek aparte hartu ninduen. Berarekin batera eraman ninduen ofizialen gelara eta nekien guztia kontatu arte ez nintzela handik aterako, hankak aurretik nituela ez bazen.
‎Zer esan nahi zuen begirada horrek? Ahal balu, akabatu egingo ninduela, bere pazientziaren sabaia jo nuela, adarra jotzen ari nintzaiola konturatu zela ala handik atera eta pertsonal sailera joko zuela funtzionario nazkagarri bat kaleratzeko zer egin behar zen jakitera. Lauretatik bat ere ez.
‎Bedaiopetar jaio mallopetar jaio nintekeen bezala, mugan. Moja sartu apaiz batekin maiteminak jota eta handik atera edo egotzi kastellano batekin burua eta beste zerbait galdu nuelako. Semea izan eta izeba bihurtu jaio orduko, semea beltz batekin ezkondu eta bilobak, noski, kafesne kolorekoak.
‎Serenoak Raimundo komentuko horma saltatzen eta ihes egiten ikusi zuen arte. Ibaira salto egin eta handik atera behar izan zuten gizajoa.
‎Eta nahi bazuten bertan burdin meatzea ateratzen saiatu, lana pagatuko ziela Aristegik berak, eta deus ateratzen ez bazuten ere, bera eginen zela gastu guzien kargu, y si lo encontraban seria de gran combenienzia para él y en beneficio de los propietarios; y mediante este pacto dieron principio a trabajar los tres, y otros dos compañeros que el testigo les dio, y abiendo descubierto la mena, pasados como tres o cuatro meses paso el testigo a la ciudad de San Sevastian a notiziarle a D Miguel de Tarve como admnistrador y apoderado de Elama. Eta honek esan ziola, baldin meatzuloa Elamako lurren mugen barrendik bazen, handik ateratako guzia berena zela. Baina, gero, meatzuloa aurkitu zuten hiru meatzariek dena berentzako bezala hartu zutela, apropiandose de su valor por autoridad propia con dezir que ellos la an descubierto y que es suia, y perjudicandoles a los dueños de aquella utilidad y al testigo hazerle pagar el prezio mui crezido, sobre lo qual dicho D Miguel de Tarbe obtubo de la real corte un despacho contra dichos Villanueva y compañeros, sin que el testigo sepa su resultado.
‎Baketik ek gonbidatzen dituen ikasleak genituen Gasteizko Nuestra Señora de las Mercedes eskolatik etorrita. Sartu gara basilika zabalera, eta, handik ateratzerako, hirurak eta laurden, elurra jolasean. Haiek autobusera ahala, elur jostaketari erreparatzen entretenittu naiz.
2011
‎–Jende gutxik ezagutzen zuen Alexandra, eta apur horiek, bistaz gehienez ere. Urriaren 2an inork ez zuen ikusi handik ateratzen.
‎Janek irribarre behartua egin zuen eta hildakoarengana hurbildu zen. Haren ondoan zulo bat zegoen lurrean, handik atera baitzuten gorpua. Hasiera batean tximino baten gorputza begitandu zitzaion, hain zen txikia eta beltza; berehala ohartu zen, ordea, gorputza gizaki txiki bati zegokiola eta erabat belztuta zegoela.
‎Hori guztia, bere gordelekuan. Baina gorputzak handik atera beharra zeukan, eta horretarako, ibilgailu bat erabili du, seguru asko, mendikoa. Azkenik, gorputzak ezkutatzen saiatu da.
‎Baina gizona topatu beharrean, begirik gabeko emakumea aurkitu zuten. Gaur poliziak lanean jarraituko du, gizonaren hilotza uretan bilatu eta handik ateratzeko.
‎Annak gutun azala jaso, eta irekigailu baten laguntzaz zabaldu zuen. Barruan orri bat zegoen, ondo tolestuta; handik atera, argiaren azpian jarri eta irudi bat azaldu zen bertan: koadro klasiko baten erreprodukzioa.
‎–Inprimategi batean lan egiten zuen gizonak, eta amaren kemenik ezaren aurrean, etxeko jaun eta jabe bilakatu zen hasiera hasieratik. Arropak erazten ari nintzela, behin baino gehiagotan harrapatu nuen niri begira, barrandan, bere burua zuritzeko ahaleginik txikiena ere egin barik; lixiba egin behar genuenean ere, arropa zikinaren saskira joaten zen, nire kuleroak handik atera, eta laztandu egiten zituen eta usaindu nire aurrean; aukerarik txikiena zeukanean, hurbildu egiten zitzaidan eta nire gorputza ferekatzen saiatzen zen. Amak konturatuta behar zuen, baina egiten uzten zion, hitzik atera gabe utzi ere, bigarren aldiz gizonik gabe gelditzearen ideia jasanezina gertatuko balitzaio bezala.
‎Erlojuari begiratu zion aurrena, eta alde batera eta bestera gero. Hogei minutu egin zituen han, betazalak ere mugitu barik, berokiko paparrak altxatuta, malko ilunen modura erortzen ziren euriaren geziei eutsiz; lau eta erdietan, zaindari batek kanposantua ixtera zihoazela iragarri, eta handik ateratzeko agindu zien bisitari guztiei. Epailea turisten artean irten zen, eta haren atzean, Anna eta Fran, aurrerantzean zer egin behar zuten oraindik erabaki gabe.
‎Ehunka arratoi buztanluze ikusi zituen, kobazulo hartatik gora eta behera. Franek besotik heldu zion, handik atera behar zutela adierazi nahian, baina Anna ostikoka hasi zen arratoi handi haien kontra, zulo hartatik baten batek alde egitekotan, sagu nazkagarri horiek izango zirela erakusteko.
‎Han mina zolo bat bazen eta han egon zen gordia. Gero, egun batean, galerna handi bat gertatu zen eta ura sartu zen mina zolorat eta handik atera behar. Atera zen eta baserrian sartu.
‎Honetaz gehiago hitz eginez, eta kalkuluak atereaz, Quadrazaiseko biztanleriatik XX. mendean 3.000tik 4.000 pertsona bitarte Frantziara joan zirela esan zidaten. Eta Quadrazais" la capital do pasage" izan zela egiaztaturik, Portugaletik bertaratu eta handik aterata milioi bat pertsonen kalkuluak egin zituzten elkarrizketa aurrera joan ahala. Hara hiru testigantza:
‎Hotelera joan nintzen eta Lezo esnatu nuen, oraindik ohean baitzegoen, eta koronelaren oharra eman nion. Gizon batengana joan ginen, gertatu zen guztia azaldu nion eta handik pixka batera andereño batekin agertu zen, Oiartzuna eraman behar nuena, neskak [4] auto bat lortu baitzuen hegazkinlariak handik ateratzeko, eta berak hartuko omen zuen hegazkinlariak Bilbora eramateko ardura. Erresistentzia taldeak antolatzen zituen belgikar bat zen neska hura eta esan zidaten handik aurrera bidaia guztietan lagunduko zigula sareko arduradun gisa.
‎Han zegoen interesatua eta preziorekin agudo samar konpondu ginen. Gero Ramuntxorenera joan ginen tortilla bat jatera eta handik atera ginenean taxia hartu ez hartu ibili nintzen, eta esan zidaten dokumentaziorik baldin banuen autobusa hartzeko. Erakutsi nien neukan dokumentua eta hura nahikoa zela esan zidaten.
‎Iluntzean, ziegara eraman nindutenean, ordurako deklaratzera ekarria zuten mikelete bat ikusi nuen eta berarekin hitz batzuk egiteko aukera ere izan nuen. Ziegara sartu nindutenean nire buruari zin egin nion, handik ateratzea lortzen banuen, Manzanas hura akabatu egin behar nuela, kosta ahala kosta.
‎Ebanjelio guztia arau estuen aurkako gizatasunez betetako aldarrikapena da, hitz eta arauen gainetik izpiritua jarriz... " Larunbatean ez da lanik egin behar, diozue, baina zuetako edonori ardi bat osinera eroriko balitzaio, ez ote litzateke hura handik ateratzera laster abiatuko?"... " Diozue legeak dioela adulterioan erori den emakumea harrikatu egin behar dela; beraz, zuetatik bekaturik ez duenak bota biezaio lehen harria"...
‎Eta gero, geroxeago, adintxo bat izaten hasi nintzenean, baita ere, ez nintzen askotan joaten, berandu izaten baitzen eta bueno, ez zen oso ohizkoa ere orduan joatea, baina gauerdiko mezaren beste liturgia erlijioso hori. Eta polita izaten zen gaueko hotzetan, gauerdiko hotzetan, gauerdiko mezetara joan eta handik atera eta ilunpetan... izarrak begiratu, jendea agurtu," bueno, bihar arte, meza nagusira arte", eta berriz ere etxeratu eta han berriz ere segi familiarekin turroia jaten kontu kontari. Gu biltzen ginen aitona eta amonaren etxean familia guztia, eta niretzako oso egun gozoak dira eta izadiak berak ere izugarri tiratzen nau bolada honetan.
2012
‎Saiatu zen barrenean artega sumatzen zuen arrotz hari agintzen, eguna bakez amaitzen bazen eta gauean tiro hotsik entzuten ez bazen, biharamunean aterako zela handik. Ezari ezarian, lortu zuen bere senera itzultzea; loaldi sakonaren ostean, berriztatuta iratzarri zen arratsaldean, eta hurrengo goizean handik ateratzeko itxaropenak indarberritu egiten zuen unetik unera.
‎Non zegoen ez jakitea kezka iturri larria bazuen ere bidea abiatzeko, une hartan aztoragarriagoa gertatzen zitzaion norantz jo zukeen ez jakitea. Presondegian bati baino gehiagori entzuna zion Frantziarako bidea hartuko zukeela handik ateratzeko aukerarik izanez gero; berak, ordea, Frantzian ez zeukan zer bilaturik; eskatzen hasita, etxera hurbildu nahi izango zukeen.
2018
‎–Eten egiten du berriz, ez du jarraitu nahi?. Baina hura dena, guztion onerako, atzean geratu zen, historiaren zoko ilunen batean, ez dago handik ateratzerik.
‎Amak bazuen joera horretako lagun bat, eta haren etxera joaten zen bakoitzean, ez zen askotan joan, baina ondo grabatuta geratu zitzaion erretinan bisita bakoitza? apainketaren mugak neurririk gabe hausten zirela sentitzen zuen, eta sekulako lasaitua hartzen zuen handik ateratzean. Amarekin txantxetan aritzen zen bisita haien inguruan.
‎Osagile horrek hirurogeita bost urte pasatxo izango zituen, eta burusoila eta bibote gabea izan arren, bazituen patilla handi batzuk, kokotsaren azpialdean elkartuta bizar moduko bat osatzen ziotenak. Une hartan, gelako mahai bakarraren gainean zegoen, eta pila elektriko handi bat konektatu ondoren, handik ateratzen ziren bi elektrodoak hurbiltzen ari zen gaixo baten aurpegira. Haragi gutxiren jabea zen pazientea, erdi galdurik zeuzkan begiak, ilea luze eta koipetsua, handia eta zimurtsua kopeta, eta gau atorra gisako bat zeraman jantzita, bular bilo gabea agerian uzten ziona.
‎Berrogei urte bueltan izango zituen, baina azalaren leunagatik izan ez balitz, hirurogei bat joko zizkion edonork. Ezezagunak txalekoko poltsikoan sartu zuen eskua, erloju bat handik atera, eta orduari erreparatu zion, denbora gutxi zeukala adierazteko edo.
‎–Zingira batean gaude sartuta, Blanchet andereñoa, eta handik atera ezinean gabiltza: horra hor zergatik deitu dizudan eta zergatik eskatzen dizudan laguntzeko.
‎Gatibu batzuek zintzurra odoletan aldarrikatzen zuten euren inozentzia, eta handik ateratzeko erregutzen zieten, haiekin gertatutakoa bidegabekeria hutsa zelako, hanka sartze bat; beste batzuek, ordea, sekulako gordinkeriak esaten zizkioten Sophieri; isilean geratzen zirenak ere ez ziren falta, harri eta zur partxedun emakumeari begira, hura deabrua bera bere bi adarrekin edo aingeru zaindaria ote zen asmatu ezinda. Sophie lasai plantak egiten igaro zen haien ondotik, segurtasunez, begia zaindariaren bizkarrean iltzatuta, bat ere jaramonik egin gabe deiadar, negar eta lizunkeriei.
‎Korrikaldiagatik egarrituta nengoan eta gosea atzamarka ari zitzaidaan urdailean. Ertzera gerturatu, eta oparo edan nian ura; gero, enbor ihar baten behealdean bilatu, eta handik ateratako larba lodi batzuk jan nitian. Egunari agur esateko ordua zuan, baina aterperik bilatzeko ere indarrik ez neukanez, bertan etzan, eta loak erraz hartu nindian, atari zabalean, zerua goian eta lurra behean, ez estalki eta ez berogarri.
‎Erasoan egin ez egin, duda mudan ibili zen bigarrena, eta zalantza  izpi hori aprobetxaturik, aulki bat hartu zuen Leok eta sekulakoa jo zion buruan. Tabernariarengana jiratu zen Leo, eta tipo haiek handik ateratzeko agindu zion. Esan eta egin.
‎Arratsaldeko argi ubela moteltzen zihoan, eta Sophie bulegoko gasezko lanpara aldera mugitu zen, giltza ireki zuen, pospoloa hurbildu, eta argi bat piztu zuen, gelari distira hori laranja beroak ekarri zizkiona. Ordu dezente zeraman handik atera gabe, ordura arte bildutako datu guztiak hausnartzen, bere bi laguntzaileak noiz agertuko, arratsaldeko zazpietan geratuta baitzegoen haiekin. Goiz hartan bertan, mezulari bat bidali zuen Fabianengana ohar batekin, zeinetan esaten baitzion hitz egiteko aurreneko bi hildakoak aurkitu zituzten herritarrekin, eta, haiek adierazitakoaren arabera, eszenatokien marrazkiak egiteko.
‎Era berean, aldameneko beste txartel batean esaten zen Komunak agindua eman zuela Thiersek Saint Georges plazan zeukan etxea lurrera bota  tzeko, Gobernuko presidentea Paris mendean hartu nahirik martxan jarritako azken ekintzengatik zigortzeko. Etxea suntsitu aurretik, barruan aurkitu zituzten dokumentu guztiak konfiskatu omen zituzten guardia nazionalek; arte-lanak eta liburuak liburutegi eta museoetara eraman zituzten; altzariak enkantean saldu ziren, eta handik ateratako dirua alargun eta umezurtzen artean banatu zen. Kaleetan ez ziren falta zurrumurru zabaltzaileak.
‎Batzuek esaten zuten astebete lehenago guardia nazionalek Issy gotorlekutik ihes egin behar izan zutela, Versaillesekoen erasoari aurre egin ezinda; beste batzuek, juxtu kontrakoa: soldaduak izan zirela buztana hankapean handik atera behar izan zutenak. Halako batean, Fabianek aspaldiko lagun batekin topo egin zuen bihurgune batean.
‎Ihesbiderik ez zeukan: korrika aterata ere, ez zuen astirik izango kaleko ateraino heldu, ireki eta handik ateratzeko. Sartzea beste erremediorik ez zitzaion geratzen.
‎Deitu zion Leori eskuaz, eta, inguratu zitzaionean, sufrimendu harekin amaitzen laguntzeko eskatu zion. Leo animatzen saiatu zen, handik aterako zirela, ospitale batera eramango zutela, laster egongo zela kaleetan berriro... Mutilak, ordea, besotik heldu, eta hitz bakarra esan zion:
‎–Grazia egiten dizu, baina jakin ezazu bolada txarra baino txarragoa pasatu duela, orain dela astebete ezezkoa eman zenionetik. Esaten dutenez, etxean sartuta dago, eta ez du handik atera nahi.
‎Ez dakit ezer zuzenik esango genuen antenan, zorionez ez dut uste gordeta egongo direnik zinta haiek. Baina handik aterata, Basque kafetegian jarraitzen genuela hitz  aspertua gogoan dut, eta ordu haiek ez ditut saltzeko, eskola hartakoa naizela esan dezaket harro, lagun haiekin eta beste hainbat guregana etortzen zirenekin batera.
2019
‎Lale handik atera, eta kamioian sartu dute. SSetako bi ofizial jarri zaizkio albo banatan, nork bere pistola Laleren saihetsetan sartuta.
‎Ezkerrean, gelaren ondoan, beheko solairura eta kalera zeraman larrialdietako irteera zegoen. Ezagutzen zuen hura ere, handik atera baitzen aita bisitatzen egon zen batean.
‎Poinçot andrea zutik zegoen, haserre sutan, handik atera nahian; senarra, soinekotik eusten ziola, esan eta esan:
2020
‎Duartek atzerantz tiratu du gurpildun aulkia, agurea handik ateratzeko asmoz.
‎Obispadu bakoitzak izendatuta zeukan nora bidali bere eremuko galerianoak. Araba eta Durangaldea Kalahorrako apezpikutzaren esparruan zeudenez, Cartagena zen bertako galerianoen deserria; beraz, Cartagenara eramaten zituzten, oinez, handik ateratzen ziren galeretan itsasoratzeko. Cartagenan" Las Galeras" izeneko mendi tontor bat dago, itsasotik gertu gertu.
2021
‎Esango nuke zu ere gustura egongo zinela haren ondoan, ilobatxo, zaletasuna partekatzen. Bestalde, Jonanek sarri bisitatzen zuen ama psikiatrikoan, handik ateratzeko esperantza handirik ez zioten ematen baina; egunetik egunera ximelago omen zegoen lehen ere guritik batere ez zuen Mikela.
‎–Denbora behar dut, idatzi zuen, eta beldur nintzen begizta batean sartu eta ez ote ginen handik aterako.
‎Semea ikustean, joan beharra zeukala esan zien besteei," etxeko gizon zentzuduna" bila etorri zitzaiola, handik atera eta etxera eramateko.
‎Alkateak tabernara sartu diren udal  tzainekin hitz egin dik, eta nik dena entzun. Udaltzainek esan ziotek okupa bat bizitzen ari dela han, eta alkateak handik ateratzeko agindu ziek. Nik harekin hitz egin ondoren, tabernatik irten duk.
2022
‎Poloniako lurretan izan zen azkenengoan, Breslauko kartzelan preso egoteko izan zen. Baina komunisten mutin bati esker handik atera zuten.
‎Eta ezerk ez duelako mintzen. Eta goizeko hiruretan abeltzain ibili behar badu, ba, ibili egiten da, eta behiren bat lokatzetan ez aurrera eta ez atzera geratzen bazaio, ez du inoren laguntzarik behar izaten hura handik ateratzeko. Nik ez dakidan gauzetan gastatzen du Marcok dirua.
‎...an eta handik irtetean besterik ez, bion arteko negozioa, ni katean mizkatzeaz hizketan eta bera gogoz kontra begira dagoen voyeur a, bi perbertitu elkar ukitzen saiatzen ez direnak, barkagarri denaren mugetan, esaten denaren eta egiten ez denaren arteko orekan, eta, beraz, biok batu gaitzakeen gauza bakarraz jarduten dugu, nire zorigaitzaz, nire larba zoriaz, non berak nirekin bat egiten baitu ni handik ateratzeko asmotan, baina muinean ezin du ezer egin, zeren ni laster hilko bainaiz, denbora litzateke horretarako, denbora asko baino gehiago deskubritzeko nire pausoen azpian nola irekitzen den zorua, hitz asko baino gehiago lirateke nire erorikoa ezereztatzeko, ni neu ez izatea litzateke, ez hain nire ama, nire amak bere burua hiltzea litzateke, hark bere buruaz beste egitea nik ahots gora gorr...
‎...ark ere, hatz puntarekin ere ukitzera heltzen ez nintzenak, ezta pubiseko ilaje beltzaren artean galdutako ile hori hark ere, eta halaxe hasi nintzen neurtzen jaten nuen guztia, nire bizia behar bezala jaten ez nuen sagar batera mugatu zen arte, ez behintzat neure buruari ezarri nion eginbeharrekoen zerrendaren arabera, eta zerrenda gero baino gero luzeagoa egin nuen, jakinik ere inoiz ez nintzela handik aterako, inor ezin delako irten motibazioa arau den unibertso batetik, eta nire egunak bazkari amaiezin bihurtu ziren non gauza guztiak hitzez hitz bete behar bai  tziren azkarregi jateko beldurrez, jateari uzten ez jakiteko beldurrez, janaria zeinahi plazeri eta aitaren sabelkoikeriari asoziatzeko beldurrez, jaten ari ginela aitari begiratzera ere ez nintzen ausartzen zeren haren ahotik aterat...
‎Une batez gizartearen ume mimatu sentitzen zara. Titanic en egongo bazina, zu handik ateratzen lehenetarikoa izango zinatekeela bururatzen zaizu. Zu eta kalea betetzen duten jubilatu guztiak.
‎Txikitatik jasotzen ditugu inguruko amen jokamoldeen arrastoak eta garunean metatzen joaten dira, poliki, gu ohartu gabe. Amatzen garenean, buruko tiradera hura, urteetan itxita eta ahaztuta geneukana, zabaltzen da, eta handik ateratzen gure amatasunerako baliabide eta materiala.
‎Kartila, paperak, umearen osasun txartela, txanda batetik bestera egin duen pisu eta neurri garapenaren grafikoak, txiza egindako fardela, umearen zapata bat, lotu gabeko bo  dya... dena esku artean, umea intzirika, zu besapeak blai eta handik ateratzeko irrikan. Irtendakoan medikuak zer esan duen aztarrenik gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia