2000
|
|
pixa, neure galtzetan. Eta ordu arte malkoei eutsi banien ere,
|
handik
aitzina ezin, eta nigar batean urtu nintzen. Eta, argiz gabeturik zirudien ziega hartan deus ere ikusten ez nuela, oihu egin nuen:
|
|
Erran dizut ezen osaba eta biok geure elkargo sekeretu hura fundatu eta handik sei zazpi hilabeterat heldu zela jaun Marcel: prezeptore berria heldu zenean, beraz, guztiz nengoen osabarekin liluraturik, baina jaun Marcelek ere berdin liluratuko ninduen
|
handik
aitzina.
|
|
Eta, zure desiraren ildotik, Urbiainerat joaiteko gonbita egin nizun. Eta,
|
handik
aitzina, behin baino gehiagotan amestu izan zintuztedan biak solasean, osabaren dorretxean edo jauregi aitzineko jarlekuan, nahiz eta azkenean konplitu gabe geratu ziren bai zure desira eta bai ene ametsa ere, zeren eta Urbiainen gauzak oker baitzeuden orduko, eta gero eta okerragora eginen zuten, dakizun bezala.
|
|
Eta, burua eta bihotza suturik nituela, zenbatetan amestu nuen nik ere
|
handik
aitzina ezen bertze Utopia bat bihur zitekeela Urbiain, eta Utopia hartan bere zentzua izan zezakeela ni apez izaiteak, inguru haietan guztiok anai arrebak bezala bizi ahal izan gintezen, jauregiko ondasunak gure artean hobeki partiturik, Jainkoaren laguntzarekin! Gainerat, komunitate tipi bat zen Urbiain, eta han gauzak errazago joan zitezkeen, zuhaurk ere erraiten zenuen bezala, Jainkoaren laguntzarekin.
|
|
Zeren, bertze egun hartan, laxatu baitzioten, ohi bezala, tigreari erbi bat, baina piztiak, erbiaren gibeletik egin beharrean, xuxenean egin baitzuen oihanerat... eta alferrikakoak izan ziren,
|
handik
aitzina, gure entseiuak eta itzul-inguruak, haren edireiteko eta inkontratzeko.
|
|
—Halakoa da bizitza, Joanes: hutsak behin harrapatzen zaitu, eta ez zaitu
|
handik
aitzina uzten...
|
|
Eta estrofa hura kantatu zuen, boza eztarrian hausten zitzaiola, eta ezin izan zuen
|
handik
aitzina egin. Eta bi nigar purpuila erori zitzaizkion orduan... eta neuri ere nigar egiteko gogoa etorri zitzaidan.
|
|
Amicus Plato, amicus Socrates, sed magis amica veritas: ‘Lagun dut Platon, lagun dut Sokrates, baina lagunago egia’, eta gaurko eskolan, bertze deusi lotu aitzin, Aristotelesen erran hori oroitarazi nahi dizuet, jakin dezazuen zein den egiaren lehen egia...", eta,
|
handik
aitzina, autore zaharren aipuz eta haiei buruzko anekdotaz josi zenuen zeure solasaldia. Eta, halatan, zure memoriak harritu ninduen lehenik, zeren baitzirudien ezen biblioteka oso bat zeneukala zeure buruan, eta bibilioteka hartarik beharrezko errana beharrezko mementuan hautatzen eta zeureganatzen zenuela, zeure arrazoinbideetan aitzina egiteko.
|
|
Eta dardaraldi haien ondorez edo, Mattin aldatuz joan zen... Edo, hobeki erranik, bi Mattin ezagutu nituen
|
handik
aitzina, haren nortasuna bi partetan partiturik balego bezala: bata zen betikoa, eguzkia bezain distiratsua, harroa eta ausarta, eta bertzea zen guztiz bertzelakoa, uzkurra eta kikila, ilunaldi haiek zetozkionean batik bat.
|
|
Eta urbiaindar guztiek zerabilten ipuin hura mihian, kezkatsu eta antsiatsu, baita gure aitak eta Mattinek ere... Baina, nola nihaurk izan behar bainuen,
|
handik
aitzina, neure anaiaren helduleku, zeren hura ahul baitzegoen eta haren ahuleziak nihaur behar baininduen kontrapisu, hala nuen erabakia ezen gero eta gogorrago izan behar nuela neure buruarekin, eta ezin sinetsi nuela, hasteko, ipuin hura; derradan, ordea, ezen, neure lehen erabaki haren hartzeko, ez nuela buruhauste handirik izan, zeren, osaba Joanikotekin haserre nengoen arren, ezin ahantzi ba...
|
|
ERRAN dizut nola Madrilek liluratu zuen Mattin. Ordea, anaia Madrildik itzuli zen, eta,
|
handik
aitzina, Villagrandeko dukearen semearen gutunen aiduru egoiten zen hura, ezin urduriago. Eta asteazken goiz hartan ere —tigreak basorat ihes egin eta handik urte erdirat edo izan zen, hurrengo urteko martxoan— gutun bat jaso zuen, non Villagrandeko dukearen semeak Madrilgo kontuen berri emaiten baitzion, baita bere etxearen eta etxekoen berri ere; eta gutun hartan eta bere gutun guztietan beti izaiten zuen esker oneko hitzen bat azken aldera, batik bat gure amarentzat, zeinak ezin hobeki tratatu baitzuen, hura gure etxerat etorri zenean, aitaren berrogeita hamargarren urtemugan.
|
|
Ez, Pedro, libertatea ez duk ilusione hutsa, are gutiago Urbiain bezalako toki batean, non bere kabuz pentsatzen duen gizonak nekez hats har dezakeen... Izan ere, Urbiainen Aristotelesen filosofia duk oraino nagusi, zeinari Erromako elizak sostengua emaiten dion —eta,
|
handik
aitzina, Aristotelesen filosofiaren hutsen berri eman zion eta aita Bartolome Ziaurrizkoaren etortzearena... eta erran zion, halaber, gezur haien aurka ukoa baizik ez zitzaiela geratzen, ukoaren egia; eta, isilune labur baten ondoren, basoan zituen arno hondarrei azken kurka emaiten ziela, akabatu zuen—: Bai, uko horretan erre nahi diat neure libertate ustezkoa, han Urbiainen, tentuz eta zentzuz beti ere, baina burua lurpean gorde gabe, neure libertatea libertateago eta zinezkoago izan dadin amoreakatik.
|
|
Zeren, aitzin-solasean erran dizudan bezala, aurki orok baitu bere ifrentzua, eta zeren, ondorez, bizitza ez baita anitzetan lehen behakoan iduritzen zaiguna, baina bertze zerbait, hagitzez ere nahasiagoa eta konplexuagoa. ...en zaigu hitzen erranahia; aitzinago, aldiz, adinean gorat goazela, subjektuaren eta objektuaren artean distantzia bat sortu —mundua hor dago, baina ni bertze mundu bat naiz, eta mundutik apart nago—, perspektiba aldatu, eta ohartzen gara, bertze behako baten bidez, ezen objektu bakoitzak bere itzala duela, zeina bihurtzen baita objektuaren osagarri ere, eta ohartzen gara, halaber, ezen,
|
handik
aitzina, ez dugula aski, objektuaren izendatzeko eta mugatzeko, etorkiko hitza —haurtzaroko eta gaztaroko hitz itzalik gabea, alegia—, zeren signifika baitezake baita guztiz kon trakoa ere... Eta orduan ikasten dugu ezen etxea desterru ere bihur litekeela, amorioa desamorio.
|
|
Eta, hala, apurka, bere inguru hartarik bakartzen hasi zen eta egun batean isilik egoiterat deliberatu zen. Eta bertzenaz gizon ezin kalakariagoa eta ezin ele ontziagoa zena, hitz gutiko eta hitz urriko egin zitzaigun
|
handik
aitzina, harik eta egun batean erran zuen arte:
|
|
Eta aitaren isiltasuna Pedroren esperantza bihurtu zuan. Eta,
|
handik
aitzina ere, Pedro Huizik bereari eutsi zioan, bere hautu hari buruzko eta libertateari buruzko galdegite hura kezka iturri bakar balu bezala, harik eta bere kezkaz kutsatu ninduen arte. Eta nik erraiten nioan:
|
|
Harik eta amak egun batean aulkia eta bazinak ekartzea erabaki zuen arte. Eta,
|
handik
aitzina, moda berria nagusitu zen gure etxean, aitaren kontsentimenduarekin, are gehiago jakin zuenean ezen Frantziako errege Louis XIV.a ere halaxe ibiltzen zela, bai palazioan eta bai gudu lekuetan ere, kakontzia tronutzat harturik, hari eta honi eta mundu guztiari manuen emaiten.
|
|
Eta, hatsarrean osaba eta ni bakarrik joaiten hasi baginen ere,
|
handik
aitzina behin baino gehiagotan ikusi izan nuen aita bera ere eta Mattin.
|
|
Ordea, adarretik adarrerat nabilkizu orain ere, eta ea betetzen dudan behingoz arestian eman dizudan hitza, bidaiari lotzekoa, aintzakotzat hartuz, lehenik eta behin, untziaren jaun eta jabea —Alessandro de Novara—, zeina baikenuen, aldi berean, kapitain eta bidaiburu, eta zeina baitzen genoarra sortzez, nahiz eta egun batean Veneziarat ezkondu eta han bizi izan zen
|
handik
aitzina. Baina" han bizi izan zelakoa" erraiteko modu bat bertzerik ez da, zeren Venezian hilabete inguru emaiten baitzuen urte osoan —egokitzen zitzaionean, itsasoaren eta negozioen arauaz—, eta gainerako hamaika hilabeteak Mediterraneo itsasoan barrena, handik Holandaraino eta Ingalaterraraino, Gibraltarko itsasartetik iragan eta Iberiar Penintsula inguratu ondoren.
|
|
Eta hala zihoazkigun lehen egun haiek, baketsu eta jabaltsu, harik eta egun batean ohartu nintzen arte ezen Alessandro eta osaba Joanikot eztabaida bizian ari zirela popako gazteluan. Ene harridurarako gaztelaniaz ari ziren, nola ariko baitziren
|
handik
aitzina haserretzen edo odola berotzen zitzaien bakoitzean, zeren osabak ez baitzuen, artean, italianoz mintzatzeko erraztasunik, eta solasaren beroan gaztelaniarat arrastatzen zuen Alessandro bera ere.
|
|
Baina lehendik erran nizuke, benturaz, nola iragaiten genituen gauak osabak eta biok, ostatu edo benta bateko gela berean komunzki, nor bere ohean eta Arkimedes zoko batean, ene hainbat jokabideren ulertzeko inportant izan daitekeelakoan. ...ga egiteko ohitura zuen, eta, nahiz eta gehienetan ez nituen haren zurrungak aditzen, loak ni hura baino lehenago hartzen ninduelako eta behin loak hartuz gero nekez itzartzen nintzelako, halarik ere, guti batzuetan, astean behin edo, hura ni baino lehenago lokartzen zen, eta halakoetan ez nuen gozorik izaiten, zeren urduri jartzen bainintzen eta nekez hartzen ninduen loak eta nekez egiten nuen lo
|
handik
aitzina eta, egiten nuenean ere, urduri egiten nuen, eta urduriago jaikitzen nintzen, finean. Eta urduritasunak ezinegona ekartzen du, eta ezinegonak ez ohiko jokabidea...
|
|
Zeren eta, orainokoan erran ez badizut ere, latsaren goiko aldean bertze urtegi bat baitzegoen, ateska bat zuena, nondik erregulatzen baitzen uraren emana. Eta ura,
|
handik
aitzina, harrizko kanal batek bideratzen zuen etxe aitzineko jardineko iturriraino lehenik, agerian, eta errotako urtegiraino gero, ezkutuan; errotatik ateratzean, berriz, urak bertze kanal batetik egiten zuen, zeina baitzihoan berriro agerian eta jauregi gibeleko paretari atxikirik, latseraino, arestian erran dizudan bezala: kanal hura, batzuetan, lohitu egiten zen, zeren eta lohikeria baita eskrementuen eta bertze mila hondarren emaitza, eta, haien garbitzeko, errotako urtegiko ura husten zen noizik behin, uraren lasterrak haiek guztiak jauregitik urrun zitzan.
|
|
Eta deus ere ez ninduan jadaneko. Zenbat kostatu zitzaidaan
|
handik
aitzina Domenicoren laguntzaile izaitea...! Zeren orain segur bainengoen ezen gure maisua ere pintore ezin eskasagoa zela:
|
|
Eta,
|
handik
aitzina, amaren babesean erdietsi botereari esker —zeren eta apezak, bere mezekin eta bere kontseiluekin, ama babesten zuen neurrian babesten baitzuen amak, halaber, apeza bertze alorretan—, aita Bartolomek herri osorat zabaldu nahi izan zituen bere itzala eta bere eragina, eta erdietsi ere zuen, denborarekin, dantzen eragoztea eta debekatzea, aldi batez, baita emaztekiek buru oihal hai...
|
|
Eta,
|
handik
aitzina, biak bertatik zaintzea eta zelatatzea erabaki nuen.
|
|
—Joanes, hire osabarena ez duk libertatea, erotasuna duk —eta,
|
handik
aitzina, bere burua ere zuritzerat jotzen zuela, erantsi zuen—: Eta erotasun hori ez duk zuhurrak lukeen erotasun apurra, Virgiliok erraiten zuen bezala, baina ero baten erotasun handia.
|
|
Edo, Maddalenekin ote zegoen?, bururatu zitzaidan bat batean, zeren eta ez bainuen hura sukaldean ikusi... Eta, bihotza guztiz bizkortzen zitzaidala, ez nuen, ez, handik harat, atsedenik hartuko, bordarat iritsi arte, norat hurbildu bainintzen ezkutuka eta itzalgaizka... aditu nituen boz batzuk barrendik zetozenak, igan nintzen paretaren kontra zegoen harri handi baten gainerat, jarri nintzen pareta eta teilatuaren artean zegoen zirritu batetik beha... eta,
|
handik
aitzina, ikusi nuena ikusi nuen, eta eszena labur hura aski izan zitzaidan amorioaren handian sinesteko. Eta eszena labur hari deus ere eranstea soberan egon zitekeen, bertzalde, zeren perfetasunari ezin erants baitakioke deus ere, perfetasuna bera akasbidean ipini nahi ezean.
|
|
—Ongi da. Datorren hilean, dakizun bezala, berriro atera beharra dut, bertze bizpahiru hilabeterako, eta,
|
handik
aitzina, gabonetan edo, mintzatuko gara —eta, isilune baten ondotik, aitak, bere boza eztitzen zuela, erran zuen—: Baina Joanikot Maddalenez orduko gogaiturik egonen da, benturaz, nola haur bat bere jostailuaz...
|
|
Erran dizut behin baino gehiagotan zein hotza eta zein urruna zen gure ama, halako suertez, non urteetan ez baitzidan musurik ere eman, zeren, etxeko ohituren arabera, guk egiten baikenion muin berari, jaikitzean eta oherakoan, berak eskua luzatzen zigula. Eta,
|
handik
aitzina, deus ere ez, itxurak eta distantziak baizen. Egun hartan, halarik ere, eskuak ene masailetarat eramanik, kopetan musu eman, eta erran zidan:
|
|
Zorionekoa ene burutazio hura, kontzientzian nuen karga astuna guztiz arindu zidana... harik eta iduritu zitzaidan arte ezen ene arima hegaldatzerat zihoala, artean eri nengoen arren! Eta, nola hura Jain koaren garazia garaziatsutzat eta haren dohaintzat hartu bainuen, eta nola guti behar baitu arimaren desertuan gose denak, bakarrik dagoenak eta deus ere ez duenak, haize bortitzak eraginikako hareazko eta legarrezko lehen tormenta Jainkoaren eta goiko zeruen mana euritzat har dezan, hala, eliztar sutsu egin nintzen
|
handik
aitzina, eta, behin sendatuz gero, debozinoan sartu eta orduak eta orduak emaiten hasi nintzen jauregiko kaperan, non —derradan bide batez— aita Bartolome bizi baitzen, zeren kapera hark bere bizitokia baitzuen, kaperau jaunarentzat eraikia izan zena eta atxikia eta itsatsia zegoena kaperari berari, zeinak baitzituen, halatan, bi ate. Ate batek kanpoarekin lotzen zuen, eta bertzeak kaperauaren bizitokiarekin.
|
|
Eta, musu hura inarra bezain fite iragan eta iraungi zen arren eta iraute apurrekoa izan zen arren, izar finko bat bihurtu zen,
|
handik
aitzina, ene memorian.
|
|
Eta,
|
handik
aitzina, guztiek ukitu nahi izan zituzten edo musu eman nahi izan zieten Avilako santaren behatzezurrei, zeinak baitziren nik itsas tormenta hartan galdu behatzarenak, noiz eta Amsterdamerako bidean baikindoazen; eta nik erlikia ezpainetan paratu, haiek musu eman eta zeinatu egiten ziren segidan.
|
|
Verás hombres más cortos que los mismos navarros, corpulentos sin astucia,(...) en el cuerpo gigantes, en el alma enanos? Edo,(...)", eta,
|
handik
aitzina, bertze autore batzuen aipuak egiten zenizkidan: Mateo Alemánenak, Lope de Vegarenak, Rabelaisenak eta bertze batzuenak, bazterrerat utziko ditudanak, zeren uste baitut ezen Graciánenak ongi baino hobeki adierazten duela zer nolakoak diren bere kastako jende tailuak.
|
|
zertaz kexatzen naiz, bai, baldin osaba Joanikot, jaun Marcel eta zu bezalako gizon handiak ezagutzeko parada izan badut...? Zeren osaba Joanikot izan baitzen ene arimaren lurretan libertatearen hazia erein zuèn gizona, eta zeren hazi hark,
|
handik
aitzina, osaba Joanikoten beraren irkakaspenak eta, batik bat, haren etsenplua, baita jaun Marcelena eta zurea ere, izan baitzituen ur eta ongarri.
|
|
Mirakulua iduritu zitzaidan hitz haiek amaren ezpainetarik aditu ahal izaitea. Eta,
|
handik
aitzina, guztia bihurtu zitzaidan. Eta amak erran zidan:
|
|
Eta nik ez nuen bekaturik egin nahi, baina bekatu egiten nuen, erremediorik gabe... harik eta, halako batean, zutaz haurdun gertatu nintzen arte. Eta,
|
handik
aitzina, ohi ez bezala alhatzen hasi zitzaidan neure kontzientzia gaixtoa, zeren neure tokia galdu bainuen behin, eta bekatu mortala egin nuen, adulterio egin nuen, ez gorputzez baina bai gogoz eta arimaz... Eta haurdunaldi osoan ezin izan nuen bekatu hura burutik kendu eta, nola bekatuak lohiturik bainengoen, beldurtu egin nintzen, zernahi etor zitekeelakoan haurdanaldi hartarik.
|
|
" Ordea, Indiak urrunegi daude ni harat joaiteko... eta hura ez da eneganat etorriko nehork erraiten ez badio, zeren zinez bainago harekin izan nuen jokabideaz damu, eta harekin mintzatu nahi bainuke, hil aitzin..." Haatik, bat batean argi bat piztu balitzaio bezala, erantsi zian: " Halarik ere, gutun bat skriba diezaioket Villagrandeko dukeari, zergatik ez?, zeren haren eskua, bai, luzea baita, eta zeren dukea zorretan baitago etxegoiendarren leinuarekin"; eta,
|
handik
aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizki... Eta hire amak hura guztia erran zidaan, eta bertze zerbait ere erraiterat zihoakidaan, baina nik ere hartua nian neure erabakia orduko, zeren, hasteko, itsasoa utzi nuenetik bortz hilabete baineramatzan lehorrean, gogait gaixto eginik, halako suertez, non itsasorat berriro itzultzeko asmotan bainengoen, eta zeren aitzakia ezin hobea izan baitzitekeen hura enetzat ere, Mundu Berria ezagutzeko eta obra on baten egiteko... eta zeren erakutsi nahi bainion neure buruari ezen ez nengoela artean ahiturik, adinean sartua egon arren; eta, hala, arrazoin haiek guztiak buruan nituela, erran nioan hire amari:
|
|
Eta,
|
handik
aitzina, laburzki izan bazen ere, bere joan etorrien berri eman zidan Piarres Oihartzabal kapitainak: nola Indietarantz abiatu zen, eta nola, ibai Ori nocon barrena zihoala, kaputxinoen misione hura ediren zuen, non baitzegoen aita Zacarías, eta non eskuratu ahal izan baitzuen, haren bidez, lehen hari muturra, aita kaputxinoak gure berri eman zionean:
|
|
Hango mugimendua,
|
handik
aitzina, La Habanako portuan...! Zeren eta, galeoien hornitzeko, batzuek garbantzu, lenteja edo indaba zakuak garraiatzen baitzituzten; bertzeek gazta zeramaten saski batzuetan, edo bizkotxo ogia, zeina baitzen, bidaia luzeetan, oinarrizko janaria; hauek, berriz, ur upelak eta olio dupak zeramatzaten arrodaka, eta haiek ardo zahagiak eta pattar bonbilak bizkar gainean; haiekin batean, bertze gizon batzuk kutxa batzuen garraioaz arduratzen ziren, zeinetarik batzuek bakailao lehorrak baitzeuzkaten eta bertzeek urdaia; finean, otarretxo haiek ere ez ziren falta, zeinetarik batzuek laranjak, limoiak, bananak eta bertze anitz fruta berde baitzeuzkaten, itsasaldian apur bana helduz joan zitezen, eta bertzeek tipulak eta baratxuriak, eltzekoen gozatzeko..
|
|
Eta,
|
handik
aitzina, larri bezala ikusi nuen...
|
|
Eta,
|
handik
aitzina, dohatsu ikusi nuen Joxe Aberasturi, arrai eta alegera kasik beti, iraganean ez bezala, zeinetan biraoka eta maradizinoka ezagutu bainuen, Potosirat joan nahi zuelako, edo etxalde haietarik baterat, baina, aldi berean, ezin joan zelako, zeren baitzegoen oihanaren erdian harrapaturik.
|
|
urte luzeetan studiatzen ibili nintzela, eta bortz sei urtez itsasoan barrena, marinel eta kontulari gisa. Eta hurrengo galdegitea gaztelaniaz egin zidan, nola eginen baitzidan beti
|
handik
aitzina. Eta galdegite hura zen ene egoerari buruzkoa, zeren jakin nahi baitzuen zer egiten nuen nik Indietan eta zertarat etorri nintzen.
|
|
Eta arestian irriz nengoen, zeren nihaur ere ohitua bainengoen bainuetarat orduko, eta zeren bainu on bat baitzen nik mementu haietan gehien behar nuena... eta, Gorukiren aurkako hitz iraingarriak aditu bezain fite, berriz, ezpainetan izoztu zitzaidan irria. Eta zerbait erraitekotan egon nintzen, baina mutu gelditu nintzen, ez dakit ahiturik eta indarrik gabe sentitzen nintzelako, edo pen tsatu nuelako —zeren eta kontzientziaren gibelatze bakoitzak bere aitzakia baitu— ezen hobe nuela isiltzea, eta neure burua indarberritzea... baita nagusi berriak
|
handik
aitzina mana ziezazkidakeen lanen ongi egitea ere, zeren eta Gorukiri ere hobeki lagun bainiezaiokeen, benturaz, norbait izaitetik deus ez izaitetik baino.
|
|
‘Hobeki pentsatu dut, eta uste dut nahiago dudala egunorozko ogia, egunorozko miseria baino’ Zer min eman zidaten haren hitzek, zeren zaldizainak promes egin baitzidan egun guti batzuk lehenago ezen zernahi egiteko prest zegoela, baita untzia hartu eta Espainiarat ihes egiteko ere, mila sakrifizio eta bertze hainbat buruhausteren artean, baldin zirkunstantziek hartarat bulkatzen bagintuzten! Ordea, ikusten duzu zertan geratu zen haren hitza eta haren promesa, eta asma dezakezu, halaber, nolakoa izan zitekeen ene dezepzinoa... halako moldez, non deliberatu bainuen ezen zuhurragoa izan behar nuela
|
handik
aitzina eta ezin gal nezakeela neure burua gizon bategatik... zeren pertsona bat behin eror baitaiteke traba edo behaztopa baten aitzinean, eror daiteke bi aldiz, baina ez hiru, eta ni hirugarrenerako bidean nintzen jada".
|
|
Eta,
|
handik
aitzina, hilero joan izan nintzen, zeren dantza eta kanta haiek, orduan bai, bihotzaren bihotzean ukitu baininduten, eta hala harrapatu eta atrapatu ninduten, eta bereganatu ninduten; eta zeren ene bizipozaren belauntziak baitzuen jada belarik, zeina baitzen beltz haiek bezala kolore beltzekoa, eta baitzuen jada haizerik, kantak eta dantzak airean eragin dardara haietarik zetorkidana....
|
|
Eta, nola baitzen aldi berean salbaia eta eztia, hala maitatu nuen salbaiki eta eztiki
|
handik
aitzina behin eta berriro... eta maitatuko nuen ez dakit zenbat aldiz gehiago, baldin patu gaixtoak harenganik urrundu izan ez banindu ezinbertzez, zeren, bere kantekin nigar egiten zuenean, nigar eragiten baitzidan neuri ere, eta zeren, alegera kantatzen zuenean, inguruko tximeletak ere dantzan jartzen baitzituen... eta zeren, irri egiten zuenean, agerian uzten baitzituen hortzak, marfilezko dor...
|
|
don Fidel Urdanburu zen, Iruñako nafar hura, bere esklabo indiarrak ezin okerrago tratatzen zituena, halako suertez, non hauek, ordainean, izen indiar harekin —zeina baitzen spiritu gaizkinen gaizkina, indiar haien sinesteen arabera— bataiatu baitzuten nagusi eta jaun bihozgabea. Eta,
|
handik
aitzina kontu kontari hasten zitzaidala, zein goibel jarri nintzen, noiz eta Ixaruk jakinarazi baitzidan ezen sugeen putzurat egotzi zuela jaun nafarrak, indiar emazteki bateganik izan zuèn haur jaioberria, sakrifizio hura probetxuzkoa izanen zitzaiolakoan bere semeari, purgatorioko penen erridimitzeko, eta zein arrai eta alegera jarri nintzen, aldiz, jakin nuenean ezen plantazionean altxamendu ... Eta Ixaru ere biktoria hartan laketzen zen, harik eta ustekabeko iluntasunak haren betargia hartu zuen arte, erraiten zidala:
|
|
Eta larritu nintzen berriro, eta desesperatu ere nintzen,
|
handik
aitzina... harik eta handik urtebeterat alkaidea hil eta alkaide berria etorri zen arte. Eta, handik gutirat, alkaide berriak deitu, eta halaxe hitz egin zidan, misterio handiz, bere bizilekuko gela batean:
|
|
Eta Antonioren pazientziaren ontziak gainez egin zuen, eta,
|
handik
aitzina, hasi ziren biak borrokan, eman zizkioten elkarri ukabilkada batzuk eta, ikusi nuenean ezen odoletan zeudela, sartu nintzen tartean, gisa honetan mintzatzen nintzaiela:
|
|
Nork erranen zuen ezen borroka bat izan zitekeela arartekorik onena, haien artean ongundeen egiteko eta bakearen erdiesteko, nahiz eta
|
handik
aitzina ere behin baino gehiagotan ahakartu ziren, hagitzez ere modu errespetagarriagoan beti ere?
|
|
ETA, hala, ibaian aitzina eta aitzina gindoazen, uste baino hobeki, zeren eta, ordu arte aditu genuen hainbat iritziren kontra, ibaiaren ertzetan aurkitu genituen indiarrek, oro har, ongi hartu baikintuzten. Eta oro har diot, zeren eta egun batean, bai, buruhauste hura izan baikenuen, noiz eta indiar batzuk ibaiertzetik jarraitu baitzitzaizkigun denbora batez, arkuak eta fletxak prest, beren urrats bakoitzean eta beren mugimenduetan mehatxuaren seinalea zeramatela... harik eta azkenean, bat batean, kantuka eta oihuka hasi ziren arte,
|
handik
aitzina bakean uzten gintuztela, ez dakit oraino zergatik.
|
|
Zer egin nezakeen nik, bada,
|
handik
aitzina, neure arimaren eta neure egunen aterbetzat nuen eguzki epel hura gabe, soseguaren portutik kanpoan, malenkoniaren besoetan...?
|
|
Eta,
|
handik
aitzina, solas luzeak izan genituen, eta gure arteko konfiantza handituz joan zen... eta, berant gabe, bere etxeko gela batean egokitu ninduen, ni ere haren etxekoa banintz bezala, eta, etxekoen artean, kide bat gehiago.
|
|
Eta zeren, bertzalde, aitona Nikolas gero eta urduriago baitzebilen denbora hartan, Villagrandeko dukearen kontu harekin, nik uste, ez dakit jeloskor zegoelako edo barrendik zalantza edo itzal batek jaten zuelako. Harik eta harekin xakean ari nintzen egun batean eskatu zidan arte ezen bakarrik utz nezala... eta,
|
handik
aitzina, bakarrik aritu zen, bere buruaren kontra edo barrendik jaten zuen bere itzal haren kontra arituko balitz bezala.
|
|
Nafarroaren alde, beraz, eta Gaztelaren aurka. Baina gerla hura galdu genian, eta,
|
handik
aitzina, badakik: uholdea... zeren eta, Nafarroaz denaz bezainbatean, errege katolikoen denboretan iritsi baitzitzaigun uholdea, intransigentziaren eta pertsekuzionearen uholdea, Joanes!, Noeren denboretan baino bortitzago.
|
|
Eta nola sentitu nuen harenganat hurbiltzeko gogoa eta ene besoekin babestekoa eta musu emaitekoa...! Eta nola sentitu nuen istant batez ezen hura zela ene ama, eta ez nuela haren ausentzia ene amaorde Felisaren presentziaz bete ahal izanen
|
handik
aitzina, nola bete ahal izan bainuen ordu arte, zeren eta ama jainkosa bat izan baitzitekeen, baina jainkosa hauskor bat, eta jainkosaren ahuleziak eta haren hauskortasunak erakartzen ninduten erremediorik gabe! Eta zeren haren urruntasun hura urtu nahi bainuen jada neure bihotzaren arragoan, nola urtu ahal izan bainuen istant labur hartan, eta zeren neure mundurat ekarri nahi bainuen mundurat ekarri ninduena...
|
|
Oroitzen dut —ez ahantz ezen jauregiko bizilagun guztiek etxeko filosofo tipitzat nindukatela orduko—; oroitzen dut, bada, ezen gure prezeptore jaun Marcel Trinitateari buruzko lezionea ematen ari zitzaigula Mattini eta bioi bere eskola haietarik batean, eta zalantza etorri zitzaidala, supituki, Trinitatearen pertsonak ez ote ziren lau, eta erantsi behar ez ote genien Aitari, Semeari eta Spiritu Sainduari Villagrandeko dukea, hain ziren soberakoak eta neurriz kanpokoak aitak dukeari eskaini zizkion alabantzak eta laudorioak. Eta,
|
handik
aitzina, aitak kartaren bat skribatu, eta ikustekoa izan zen nola zabaldu zitzaizkion begiak, hontz jigant batenak iduri, noiz eta dukearen ihardespena jaso baitzuen!
|
|
...suerte hartako tigreak, eta nekez oldartzen zirela gizonaren kontra edo etxeko abere eta kabaleen kontra, nahiz eta txakurrei ezinikusi handia zieten; erran zigun, halaber, nola haien moldatzeko eta ematzeko, begiak estaltzen zizkieten, baita alhatzen eta torturatzen ere etengabe, loa eragotziz euli hosto batez, eta hala meneratzen eta bezatzen zituztela urte erdiko epean; erran zigun, gero, ezen,
|
handik
aitzina, aski zela, haien gobernatzeko, lokarri edo soka batez giltzurrun aldetik lotzea, eta hala eraman zitezkeela baterat edo bertzerat, soka eskuan harturik eta soka hartaz gidaturik; eta erran zigun, finean, ezen ez genuela piztia hura sekula kaiolaratu behar, zeren tristetzen eta goibeltzen baitziren, gaixotzen eta hiltzen.
|
|
—Erran dizuedan bezala, bada, tigre honek antilopeak eta ostrukak zituen ehizagai Afrikako ordokietan, non ibiltzen baitira, halaber, hango eta hemengo nekazariak beren gurdiekin baterat eta bertzerat. ...etarat, hala, haien ohituraz eta konfiantzaz profitatzen dira ehiztariak... eta, hala eta halatan, eskuratzen dute eta hartzen dute ehiztariek gurdi haietarik bat, igaiten dute tigrea gainerat, estaltzen dizkiote begiak, hurbiltzen dute gurdia ehizatik sei zazpi ehun urratserat, libratzen dizkiote tigreari begiak... abiatzen da hura ehizaren gibeletik, harrapatzen du... hurbiltzen dira ehiztariak,
|
handik
aitzina, tigrearenganat, zaldiz; laxarazten diote ehiza, begiak berriro estaltzen dizkiotela; emaiten diote sari gisa zerbait, haragi puska bat edo ontzi bat odol... eta zer gehiago nahi duzue, bada, nik kontatzea?
|
|
Erran behar ote dizut, jaun André, ezen,
|
handik
aitzina, tigrea goiti eta tigrea beheiti aritu ginela egun luzeetan, jauregian bertze solasgairik ez balego bezala?
|
|
—Bai. Eta fusilen eta kanoien tratua betez gero, zuen aita ere markesa eginen ditek; eta hi ere, aitaren semea haizelako, markesa izanen haiz, biharko egunean; eta ni ere, hortxe hortxe, haren anaia izaiteagatik... eta etxegoiendarrok egun osoan kakategian egonen gaituk,
|
handik
aitzina, urrezko mokordoak produzitzen...
|
|
Eta hiru egunez ibili nintzen emazteki harekin horrela, atseginez atsegin, kasik pentsaturik ezen hartaz amorosturik nengoela, harik eta, halako batean, ohiko narda eta betiko higuina jaundu zitzaidan arte —bertzeen aurkako narda eta neure buruaren aurkakoa, jaun André—, halako moldez, non,
|
handik
aitzina, haren perfumeak ere ez baitzidan oka egiteko gogoa baizik eragin, harekin batean nigargura ere guztiz nagusitzen zitzaidala, ene haragia egur heze bat balitz bezala, gar egiten zuenean ere nigar egiten zuena.
|
|
Eta so egiten nien atera zitzaizkidàn nota eta orban itsusi haiei, zeinek gogoan mintzen baininduten eta gorputzean min emaiten... eta, ai, nola eskatzen nion Jainkoari, neure herstura hartan, senda nintzala eta sendo, zeren ezin prestukiago biziko bainintzen
|
handik
aitzina eta zernahi den eginen bainuen, baldin sendatzen eta sendotzen baninduen!
|
|
Eta
|
handik
aitzina kontatu zidan nola, gaitzaren sendatzeko, Donibane Lohizunerat itzuli, eta medikuarenganat joan behar izan zuten bai berak eta bai osaba Joanikotek ere, eta nola medikuak erakutsi zien —zeren osaba Joanikot ez baitzen medikuez gehiegi fidatzen, halako moldez, non, haien ardurapean zegoen bakoitzean, mila galdegite egiten baitzien—, ezen bi teoria zeudela: bata zen Fracastoro ren tratatuan agertzen dena, eta eriari guaiakoa hartzea kontseilatzen ziona:
|
|
Eta,
|
handik
aitzina, neure historia kontatu nion eta hark berea kontatu zidan, eta hala aritu ginen bizpahiru ordutan, bazkaldu ere elkarrekin egiten genuela. Eta ongi jan, hobeki edan... eta, jan edanean igeri dabiltzanen gisarat, erraiten genituèn hitzetan jartzen genuen geure fidantzia eta uste osoa, halako moldez, non iduritzen baitzitzaigun ezen hitzaren indarrez konkistatu eta belaunikaraziko genuela mundua.
|
|
Eta, osaba Julianengatik nigar eta nigar egin ondoren, osaba Damianek erran zian: " Julianen tokian Bixente Errazkin egon izan balitz, ez zuan itoko, zeren eta Bixentek igeri egiten baitaki..." Bixente Errazkin ene bi osaben lagun bat zuan... eta egun batean harenganat joan, eskatu nioan igerian irakasteko... eta,
|
handik
aitzina, badakik...
|
|
Eta ibai Orinocoren ahorat iristeko, bertzalde, La Hispaniolan lehorreratu genuen, lehen urrats gisa, profitatuz galeoi flotak uharte hartan egin izan ohi zuen geldialdia. Hurrengo urratsean, berriz, txalupa edo untzi tipi bat aloka geniezaiokeen bati... edo, honi eta hari adituaren arabera, guhaurk egin genezakeen baltsa xume bat modu ezin merkeagoan, bela eta guzti, esklabo beltz batzuen laguntzarekin —zeren baitzirudien ezen La Hispaniolako uhartea esklabo beltzez beterik zegoela—, halako tailuz, non,
|
handik
aitzina, baltsa hartan abia baikintezkeen, lehenik ekialderantz eta gero hegoalderantz, uhartez uharte —zeren eta inguru hura arrosario bat omen zen, uharte tipiz osatua—, Tierra de Graciaraino edo Trinidadeko uharteraino, eta handik ibai Orinocoko ahorat, Tierra de Graciako golkoko ur gezetan barrena, non kasik bi mende lehenago egon baitzen Kolon, sinetsirik ezen Paradisua aurkitu eta...
|
|
Zeren baitzirudien ezen gizon hura Frantziaren alde lan egiten zuen kortsario bat zela, almirant D’Estrées en erranetarat zegoena eta borrokatu berria zena, harekin bat eginik, holandesen kontra, zeinak izan baitziren, frantsesak iritsi aitzin, jaun eta jabe, Trinidadeko irlako itsas inguruan, almirant Binkes buruzagi, Alain Coup d’Œil ek berak aditzerat eman zidan bezala, handik gutirat; eta aditzerat eman zidan, halaber, ezen borroka ezin neketsuago batzuen ondorez garaitu zituztela ho landarrak, biktoria pirriko batean... halako moldez, non almirant D’Estrée sek Tortugako irlarat itzuli behar izan baitzuen, gizon eta untzi gehiagoren bila, Alain Coup d’Œil han berean utzirik, Trinidadeko kostako itsas zoko batean, zeina Alain Coup d’Œil ek gordelekutzat hartu baitzuen, bai bere untziaren hornitzeko eta bai haren alkaternaztatzeko ere, eta zeinari Alain Coup d’Œil en gizonek La Crique deitzen baitzioten. Eta, hartaz gain, bertze mila kontu aipatuko zizkidan,
|
handik
aitzina, neure harridurarako. Izan ere, nork erranen zuen ezen kortsario buruak bere lagun eta konfiantzazko zerbitzari eginen ninduela, lehorreratu bezain fite?, nahiz eta gure arteko harremanetan hatsarretik erakutsi nahi izan zidan nor zen nor, erraiten zidala:
|
|
Nor naiz ni, izan ere, neure bizitzaz mintzatzen hasteko, gizon faun bat naizenean, ezdeus bezain guti balio? Baina, arestian erran dizudan bezala, ekin nion lehen urratsari, ekin nion bigarrenari... eta,
|
handik
aitzina, ez nuen eta ez dut gibelatzerik izan, eta hala ibili natzaizu oroitzapenez oroitzapen eta aitorrez aitor... Derradan, ordea, ezen liburuaren hastean izan nuela, bai, buruhausteren bat, zeren aitorrak molde batean edo bertzean egin baitaitezke.
|
|
Eta jaun Marcelek,
|
handik
aitzina, mistikoen esperientzia aipatu zuen... eta hala ibili ziren biak egun hartan, eta hala ibiltzen ziren ahal zutenean, batak arre eta bertzeak so, baina beti ere begirunez, bakean eta harmonian.
|
|
Eta, haren ondotik, aztoramendua, asaldura eta giro nahasia hedatu zen jauregian, zeren anitzek uste baitzuen ezen bele haiek —edo deabru hegalari haiek, hobeki— heriotzaren mezua eta mandatua zekartela beren mokoetan eta beren karranketan. Eta seihak ere —osaba Joanikotek ordu arte aldeko izan bazituen ere, ongi tratatzen zituelako— hala behatzen hasi zitzaizkion
|
handik
aitzina, beldurrez eta mesfidantzaz...
|
|
Eta hala egon zen
|
handik
aitzina, hitz bat bera ere erran gabe setenbre osoan, bere hutsean amildua, hostoaren eta lorearen ondoren fruiturik jasan ez duen zuhaitz idorra eta probetxu eskasekoa balitz bezala, galdegite guztiei gor eta sor, begiak urrun, medikuengan zuen fede apurra galdurik, erreumak hezurretan eragiten zion minarekin kexu eta arranguratsu, ai eta oi, oi eta ai, orga kargatuaren arroda iduri......
|
|
Eta haren bizitza ahitze luze bat bihurtu zen
|
handik
aitzina eta luzaro hiltze bat.
|
|
HIL zen, bada, aitona Nikolas urte hartako eguberri bezperan, eta,
|
handik
aitzina, aitari burua berotzen hasi zitzaion eta gero eta gehiago berotu zitzaion ehundabatgarrenaren kontu harekin.
|
|
Izan ere, behin baino gehiagotan erran dizut ezen apez don Frantziskok filosofotzat hartu ninduela, bederatzi urte baizik ez nituenean, eta
|
handik
aitzina guztiek hartu nindutela filosofotzat, baita jaun Marcelek ere, don Frantziskoren ordez etxeratu zitzaigunean. Eta uste dut ezen ez zutela arrazoin faltarik, zeren, neure buruari atsedenik emaiten ez niola, noiznahi den hasten bainintzen eskolan ikasi lezioneak handik eta hemendik ukitzen, nahasten eta asmatzen, eta iduriz argi zegoenari itzalak bilatzen.
|
|
Eta, deliberamendu haren hartzerat deliberatzen zela, ez zen,
|
handik
aitzina, geldi egon... eta, hala, txakurrez eta morroi batez edo pare batez lagundurik, dukeak kontseilatu bezala, ezpata gerriratu, eskopeta hartu eta mendirat joaiten zen usu, batean zaldiz, hurrengoan oinez. Eta aitak goizero goizero agurtzen zuen, irria ezpainetan, seme primuaz ezin harroago.
|
|
Mattinen ezinegona eta haren urduritasuna,
|
handik
aitzina, bere baitan kabituko ez balitz bezala...!
|
|
Eta,
|
handik
aitzina, eztabaidaz eztabaida ibili ziren, osaba Joanikotek arre eta Pedro Huizik so, eta haien eztabaidak gero eta sutsuagoak egin ziren, zeren eta Pedrok, osaba Joanikoten asmoetarik haratago, Urbiainen irabazten ari zen famaren gerizan ediren baitzuen bere doia eta bere neurria, gero eta gogarago sentiarazi zuena: zenbatenaz jauntxoen begien aitzinean gorago, hainbatenaz bere buruarekin gogarago; eta zenbatenaz bere buruarekin gogarago, hainbatenaz osabaren ideien aurkago.
|
|
Eta ezin etsi duk, hasi baino lehen... eta heure bide hori ere bilatu beharra duk, nahiz eta, bertzetik, ene anaiaren gustuko pintura ere egin behar izanen duan... Baina hik ere aurkituko duk heure erdibidea, eta,
|
handik
aitzina, auskalo... —eta, burua goitik behera higitu eta hatza altxatzen zuela, erran zuen—:
|
|
Pentsatu zuen frai Antoniok, bere aldetik, ezen gaizki egin zuela bere galtzoinak han ahanztean, eta sekeretuki jakinarazi zion damari, honek beregana zitzan eta bere ardurapean jar. Baina damak berehala ulertu zuen, galtzoinak ezin aurkitu izan zituenean eta bere senarra hain malenkoniatsu ikusi zuenean, ezen senarrak berak aurkitu eta gorde zituela, eta,
|
handik
aitzina, guztiz beldurtu zen, beldurraren ez erakusterat entseiatu bazen ere. Eta emaztekiak gertatua jakinarazi zion bere amorante debotari:
|
|
Eta,
|
handik
aitzina, kapitainak bere pipa piztu eta eskutik ahorat eta ahotik eskurat zeramala —aitona Nikolasek bezala—, libertatea izan genuen kasik mintzagai bakar. Eta, libertateaz are libertate handiagoz mintza gintezen edo, nola kapitainaren etxeak bi solairu baitzituen, bertze pitxer bat arno eta bi kopa eskuan harturik, goiko solairurat bakartu ginen, non baitzegoen egongela bat, mahai batekin eta bi aulkirekin, Kattalin beheko solairuan utzirik, sukaldeko trabailuen akabatzerat.
|
|
Eta, berriro itsasoratzen nintzela, ohartu ninduan ezen ez nuela nik itsasoa hautatu, baina itsasoak berak hautatu ninduela ni. Eta,
|
handik
aitzina, badakik, zein izan den ene bizimoldea: " Itsasorratza eskuan, eta ibil munduan".
|
|
Eta, hala, ihardespen hura eman zidalarik, ez nion kontu hari inportantzia handiagorik eman
|
handik
aitzina.
|
|
Gero, betazaletan berunezko bi tximeleta haiek pausatu zitzaizkidan, eta,
|
handik
aitzina, ez dut gehiegi oroitzen, zeren iparra galtzerat zihoan untzi baten barrenean sentitu bainuen neure burua... Eta untziak iparra galduz gero, berriz, ez dakit zer itsas hondargabetan hondoratu zitzaidan, zeren lo sakon hartarik ez baitut deus ere oroitzen... harik eta burrunbots izugarri batek iratzarri ninduen arte.
|
|
Eta,
|
handik
aitzina, morroia eta biok beheiti jaitsi, eta guardiak ikusi genituen kanpoan —zeren norbaitek laxatuak baitziren orduko—, beren zaldien bila; baita kapitaina ere, handik gutirat...
|
|
Eta hain ohoraturik sentitu nintzen haren hitzekin eta hark eskaintzen zidan karguarekin, non, neure ergelkerian, musu eman bainion masailean. Eta,
|
handik
aitzina, solasean segitu genuen, eta Mignon, neure amoriorako gaitasun ustezkoa berriro goratu ondoren, bere bizitza kontatzeari lotu zitzaion... etxe hartarat iritsi eta biok gela batean bakartu ginen arte.
|
|
Izan ere, gure ofizio hau soldaduarena bezalakoa da. Zeren, nola soldaduaren egitekorik egitekotsuena lehen gizona hiltzea den,
|
handik
aitzina hiltzeari gero eta atsegin handiagoa hartzen diola, gu ere hatsarrean sentitzen gara gaizki, infernuan bageunde bezala... harik eta, apur bana, infernutik jalgi, eta purgatoriorat egiten dugun arte, baita hainbatetan zazpigarren zerurat ere, non igurikitzen dudan gaur ere akabatzea, zurekin batean..."
|
|
Eta neuri ere zeinen barrenerat sartu zitzaizkidan hitz haiek, jaun André, eta zer ondore oneko gertatu zitzaizkidan, nahiz eta hortzak estutu behar izan nituen, odolak masailetan eztanda egin ez ziezadan, kapitaina nesken kontu harekin hasi zitzaidanean! Eta marinel zaharraren hitzek Piarres Oihartzabal kapitainaren adimendua argitu zuten, eta enea ere argitu zuten... eta bide bat ere erakutsi zidaten, nondik egin behar bainuen
|
handik
aitzina, ene mundu hertsi hura zabalduz joan zedin. Zeren ni ere gogaiturik bainengoen orduko, bai neskatxekin loturikako edozein kontu bekatutzat hartzeaz, eta bai gazte debot defot baten izaiteaz ere!
|
|
Eta nik ihardesten nien batean gauza bat, eta bertzean bertze bat: ...n ona eta hain bertutetsua, non bizitza osoa iragan baitzuen teleskopio batetik beha, Jainkoa noiz ikusiko; eta galdetzen zidaten ea azkenean Hura ikusi ote zuen, eta ihardesten nien ezetz, baina egun batean uso bat ikusi zuela, Jainkoaren partez zetorkiona, erranez ezen ez zuela teleskopiotik gehiago behatu, zeren eta egunoroz etorriko baitzitzaion usoa bere leihorat bisita egiterat, nola gertatu
|
baitzen
handik aitzina...
|
2001
|
|
Arrangura ozen horrek gure lumak anarteraino probatu gabeko bidera ekarriote zituen, ala gauzak berez etorri ziren, ez nuke erraten asmatuko. Kontua da,
|
handik
aitzina, gure artean ez direla gutxi izan zorioneko gatazka horretan harikaldutako liburuak. Gehiago ere izan da, aise ere gehiago, eta beharrik?, bainahorretatik bai aunitz, eta ez, prezeski, oharkabean pasatu direnen artetik.
|
|
Anjelitari titiak ateratzen ari zitzaizkiolako. Orduan ez nuen tutik ere entenditu, baina kontua da
|
handik
aitzinera Anjelita ez zela gehiago guregana etorri. Ezta Eduardo ere.
|
2005
|
|
Imitorioak). Norbeitek egun hautan erraiten zaukun, Combes hortaz eta horrekila koez mintzatzean, arduregi ez ote ditugunez ahoan urde eta urdekeria eta holako hitz itsusi batzu. (EO 4,, Nor noren alde?) Esan gabe doa,
|
handik
aitzina are jaulkitzenago zituela. Anafora eta epi fora, polisíndeton (bereziki eta juntagiluaren errepikapena kontaeran) eta anadiplosiak ederki baliatzen ditu.
|
2006
|
|
Egun hartan irabazi zuen aitatxik bere izengoitia:
|
handik
aitzina, Migel Antsa gabe, Migel Mailu izanen zen toki orotan eta jende ororendako. Izen berria ez ezik, gauza gehiago aldatuko zion Santiago gazteluko ateetako zalapartak.
|
|
Hain juxtu ere, haren gazteluak Garrüzekoa izana zuen ikuspegian, elkarri hi handi ni handi ari diren harrizko bi gerlariren gisara. Nork zainduko, nork barrandatuko, nork ikusmiratuko zuen Lüküze
|
handik
aitzina. Migel Mailuk berak.
|
|
Ezkonberri dotez hornituagoak ikusi ziren noski lehenago Maulen. Ordainez, Ezponda Baithako ume tropak ama izanen zuen
|
handik
aitzina. Ni ez nintzen haietarik.
|
2008
|
|
Lekuko aita Lafitteri, 1940ko hamarkadan idatzi zenion gutun gartsu hura. Baina,
|
handik
aitzina norberak intelektual rolerako beharrezko dituen formakuntza eskuratzea, autosufizientzia ekonomiko eta soziala lortzea, eta hori guzia Euskal Herrian egunerokoari loturik burutzeko aukeran bihurtzea tokatu zitzaizun banako borroka latz bat beste mediorik etzenuelarik. Oroitaraztekoa baita Herri subiranoetan eginkizun horiek erakundeetatik ixurtzen diren errekurtso espezifikoz lagunduta egiten dituztela intelektualek.
|
|
Baina,
|
handik
aitzina norberak intelektual rolerako beharrezko dituen formakuntza eskuratzea, autosufizientzia ekonomiko eta soziala lortzea, eta hori guzia Euskal Herrian egunerokoari loturik burutzeko aukeran bihurtzea tokatu zitzaizun banako borroka latz bat beste mediorik etzenuelarik. adierazten denak guzi horren aitzinean zure baitan jarrerazko bertute seinalatzaile bat dagoela ageri du: " Erakunde ofizialak ahalgabetuko dira, beren baitan ez badaukate herri mugimendu indartsu bat" baitzenion.
|
2009
|
|
Oraino ez nekien lehen aldiz nuela begipean besape eta izterretako bizarrak kentzen zituen emazteki bat. Parisko emaztekiek beren gerriak hertsatzea eta preso atxikitzea noraino maite zuten ere
|
handik
aitzina joanen nintzen ikasten. Erotzen ari ez banintzen, soin hori zabaleran bikoizten ikusia zuten ene begiek.
|
|
Goizean goizetik hasiko da festa. 10:00etan irekiko dute ibilbidea, eta musika nagusituko da
|
handik
aitzina: Kerobia, Neguri Gorriak, Pib All Stars, Sagarroi, Samain, Sparteens eta Willys Drumond musika taldeek emango dituzte kontzertuak, besteak beste.
|
2011
|
|
Egun batean ekaitz izugarri bat izan zen inguruan, eta ibaia inoiz ez bezala hazi zen, obran lanean zihardutèn bi kamioi zeramatzala: badirudi handik ez oso urrun zegoela don Faustino, zeinari, hondamenaren erdian, zeharo aldatu baitzitzaion aurpegia; eta badirudi, halaber, bere izaeraz alde ilun superstiziosoa gailendu eta amesgaiztoz amesgaizto ibili zela
|
handik
aitzina, eta noiznahi galtzen zuela loa, erranez, oihuka, ur suge handi batek irentsi nahi zuela?
|
|
Estanis alde agertu arren, adar joka arituko zitzaizun orduan ere norbait, Blas edo Roberto, Teodoro edo Zabulón:
|
handik
aitzina, ordea, ez zizun inork burutik kenduko zure txakurra afrikar jatorrikoa zela: izanen ez zen, bada, bel beltza bazen eta Afrika beltzen kontinentea bazen!
|