Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2015
‎Gertatu izan da ordu laurden baino gehiago ez irautea eta zati zati eginda geratzea. Egia da oraingoan konortea galdu zuela guztiz, indar handiaz etorri zitzaiolako (eta hitz egiten ari zela, Pazko Piztueraz, azken egunean, eta Pazkoaldi osoa hain lehortasun handiaz egonik, ia Pazkoaldia zenik ere ez zekiela), bizia amaitzen ez zelako hitz bakar bat entzuteaz besterik gabe. Ez dago ez hari kontra egiterik!, sugarretan sarturik, suak erretzeko berorik ez dezala izan nahi izatea bezala da.
‎4 Berariazko ardura har dezagun, ahizpak, Jaunari hori eskatzeko eta ez ahazteko, limosna handi handia baita bekatu astunean daudenen alde otoitz egitea; askoz ere handiagoa litzateke kasu honetakoa baino: egin dezagun kristau bat ikusten dugula eskuak atzealdera kate lodi batez loturik eta bera zutabe batean amarraturik eta goseak hiltzen, eta ez zer janaren faltan bere ondoan baititu janari gozo oparoak, ahora ezin eraman dituelako baizik, eta gainera nazka handiaz dago, eta hiltzera doala konturatzen da, eta ez hemengoa bezalako heriotzaz, betiko heriotzaz baizik; ez ote litzateke ankerkeria handia hari begira egotea, jan dezan ahora ezer eman gabe. Eta zer, zuen otoitzengatik kateak askatuko balizkiote?
‎Neu naiz, ez izan beldurrik, erabat kentzen zaio eta guztiz kontsolaturik geratzen da, eta iruditzen zaio ez dagoela inor besterik sinetsaraziko dionik. Atsekabe handiaz dago arazo larri batzuk direla-eta, haiek nola gertatuko diren ez dakiela: halakoan aditzen du lasai egoteko gauza guztiak ongi joango direla-eta.
‎Barruan ezin da kabitu, ur hura lurrean kabitu ez eta lurrak kanpora botatzen duen bezala. Honela dago arima sarri askotan, duen maitasunaren handiaz egon ezinik eta gainez eginik; bera honezkero aserik dago. Besteek edan dezatela nahi luke, berak ez baitu behar, Jainkoa goresten lagun egin diezaioten.
‎Idatzi zidan dagoeneko hain hobekuntza handiaz zegoelarik, hainbat egun zirela bekatu horretan erortzen ez zela; baina tentaldiak hain oinaze handia emanik, sufritzen zuenaren arabera, infernuan zegoela zirudiela; Jainkoari eskatzeko bere alde. Nik hura neure ahizpei gomendatu nien berriro, haien otoitzei esker Jaunak mesede hau egingo zidalakoan, oso gogotsu hartu baitzuten.
‎2 Otoitza izaten hasi nintzenean, hain buruko min handiaz nengoen, non ezinezkoa iruditzen baitzitzaidan hura izatea. Jaunak esan zidan:
‎1 Gau batean, aspaldidanik neure aitaren berririk ez nuelako nahigabe handiaz nengoen; azkenekoz idatzi zidanean ere ez zegoen ongi, hala ere ez zen haren gaixotasunagatik izaniko lehenengo nahigabea bezalakoa, konfiantzaz bainengoen eta era hartara ez bainuen izan egundo gerora, baina ardurak otoitza eragozten zuen; bat batean agertu zitzaidan, eta horrelaxe izan zen, ezin baitzen izan irudimenekoa, barrualdetik argi bat irudikatu baitzitzaidan, eta ikusi nuen bidean zeto... Hau aditu nuen:
‎Behin Jainkoa iraindu nuela-eta nahigabe handiaz nengoela, esan zidan: –Zure bekatu guztiak nire aurrean batere izango ez balira bezala dira; aurrerantzean izan bihotz, zure nekeak ez dira amaitu eta?.
‎Gure Jaunak sendatu nahi izan zuenean, barruko dardara bat eman ziola dio, bizitza amaituko zuela uste izateraino. Haren ahizpak aldaketa handia sumatu zuen harengan eta baita berak ere bere buruan, eta arimak beste bat balitz bezala ikusi zuela bere burua, hain onura handiaz zegoen! Eta osasunak askoz ere poz handiagoa ematen zion monasterioaren arazoa aurrera eramateagatik, edozein gauza sufritzeak ematen ziona baino.
‎2 Sarri gertatzen zait (Jainkoaren gauzetan pentsatu nahi izan gabe, bestelako gauzetan arituz, eta otoitza izaten saiatu arren, nuela izan uste nuenean lehortasun handiaz nengoelako eta, gainera, gorputzeko minak nituelako) bat batean bildutasun eta espirituaren goratze honek hartzea, nik ezer egiterik ez dudala, eta une batean gero ekartzen dituen ondorio eta onuraz beterik geratzea. Eta hau ikuskaririk izan gabe, ezer ulertu gabe, eta non nagoen ere jakin gabe; arima galtzen dela iruditzen zaidanean, irabaziez ikusten dudala, hain irabazi handiak irabazten ni urtebetean saiatuko banintz ere, nituzkeela lortu iruditzen baitzait.
‎honela nagoela, ulertu ohi dudan hitz bakar batekin, edo ikuskari batekin, edo pixka batean neure baitan bildurik egotean, abemari bat irauten duenekoan, edota Jauna hartzera hurreratzean, arima eta gorputza beti bezain baketsu geratzen direla, adimena beti bezain sano eta argi, izan ohi ditudan sendotasun eta desiraz. Eta badut honen esperientziarik, askotan izan baititut, behintzat Jauna hartzen dudanean, urte erdi baino gehiago da gorputzeko osasuna argi sumatzen dudala, eta batzuetan liluramenduekin, eta hiru ordu baino gehiago irauten didate batzuetan eta beste batzuetan hobekuntza handiaz egon ohi naiz egun osoan, eta nire iritziz ez da irudipena, arretaz behatu baitiot eta horretaz ohartu bainaiz. Beraz, bildutasun hau dudanean, ez dut inongo gaixotasunen beldurrik.
‎7 Otoitzean niri esaniko gauza batzuk, gero, oso egiazko bihurtu dira; beraz, Jainkoak niri mesede egitearen aldetik, oso hobekuntza handiaz nago; nik Hura zerbitzatzearen aldetik, berriz, askoz ere kaskarrago; izan ere, oparitik gehiago hartu dut, emana izan dena?, sarri askotan min handia eman arren; penitentziari dagokionez, gutxi da egin dudana; erakusten didaten begiramena handia, askotan nire borondatearen aurka bada ere.
‎2 Honen aurretik, uste dut hiru egun egon nintzela, batzuetan beste batzuetan baino gehiago izaten dudan samin handi harekin, Jainkoagandik aldendurik nengoela-eta, eta egun hauetan handi handia zen samina; bazirudien nuela eraman; eta horrela neke handiaz egon ondoren, afariusirako berandu zela konturatu nintzen eta ezin nuela eta, botaka egiten nuelako, ahulezia handiak jotzen ninduen afariusia pixka bat lehenago ez egiteagatik, eta horrela neure buruari gogor kontra eginez, aurrean jarri nuen ogia janarazteko, eta bat batean Kristo agertu zitzaidan han, eta uste dut ogia zatitu eta ahoan ipintzen zidala, eta esan zidan: –Jan, ene alaba, eta igaro une hau ahal duzun moduan; damu naiz sufritzen duzunaz, baina orain hau komeni zaizu?.
‎19 Pedro Ahumada jaunari eman biezazkio berorrek goraintzi asko; berorren bidez jakingo duelako nire berri eta asti gutxi dudalako, ez diot idazten. Kezka handiaz nago Agustin Ahumadari buruz, ez dakidalako nola dabilen gure Jaunaren gauzetan. Asko erregutzen dut.
‎Jainkoak eman biezaie, premia ikusten duenez gero. Ardura handiaz nago Padilla gure aita onaren sufrimenduengatik. Hain egintza handien aurka gerra egiteari ez dio utziko deabruak.
‎6 Oi, Anjelak, berak esaten didanez, zein pozik emango liokeen Paulori jaten, dioen bezain gose handiaz dagoenean! Nik ez dakit zergatik bilatzen duen Jainkoak ematen dion baino sufrimendu gehiago eskean ibiltze horrekin; zazpi arima dituela dirudi, haietako bat amaitzen denean beste bat izango da.
‎Lotsaz eta nahasmen handiaz nago, ene alaba, jaun hauek gutaz esan dutena ikustean, eta zama handia ezarri digute pintatzen gaituzten bezalakoak izateko, gezurtitzat jo ez ditzaten.
‎Otoitz ugari egin da hemen haren alde; beharbada, Jauna errukitu egin da hartaz. Ni, paperak ikusi ondoren, samin handiaz nengoen, nola uzten zioten Jauna hartzen. Nik diotsot, ene ama, ez dela bidezko halako gauzak zigorrik gabe geratzea, eta hemen erabakirik zegoen berorrek dioen betiko kartzela, komeni zela handik ez irtetea.
‎Ez da gutxi Jainkoak zutik ibil dadin mesede egitea; zaindu bedi, Jainkoarren. Berak nahi beza etxe horretatik kanpo ikus ditzadala, kezka handiaz bainago. Era batera edo bestera Haren Maiestateak nahiko du berorren agurgarritasunak sufri dezala.
‎Berorren aitatasunak gogoan izan dezala, zein eragozpen handia den Ordenako monasterioak dauden herrian fraide oinutsak haien etxean ostatua hartu beharra. Ahal balitz, esan dadila haienean ez baina errespetu handiaz egon daitezkeen lekuan har dezaketela ostatu.
‎Ez doa hau nire letraz, gaur Ávilara asko idatzi eta burua nekaturik dudalako; eta atzo idatzi nion berorren aitatasunari Joana Antisco andrearen bidez, eta lehenago idatzia nuen bide honetatik, oso luzea. Jainkoak nahi beza horra hobeki iritsi izatea berorren aitatasunarenak hona baino, idatzi baldin baditu?, horra ongi iritsi den jakin arte ardura handiaz bainago. Hortik hona posta zerbitzua dagoela jakin dezan idazten dut hau orain eta ez diezaiola utz bide horretatik niri idazteari.
‎Nik badakit horretarako behar dena egingo duela ama prioreak; hemendik hornituko du; eta niri ere ez zait faltako nondik. Hau diot, zerbait behar duenean eska diezaion ama prioreari, dirua oraintxe bidaliko baitio eta behar duen guztia (eta oraindik ez dakit zenbat erreal utzi nizkion nik ahizpa San Gabrieli, sobera geratu zena, oso gutxi) eta begira, ez nuke nahi beste fraide horienik esaterik, berorren aitatasuna honetaz harritu ez dadin, argi ikusten baita duen premia eta uda honetan han ikusiko ote dudan kezka handiaz nago. Eta hemendik hornitzeko ahalegin hauek, ez dira hor pozarren egingo ez dutelako, ama prioreak, priore ordeak eta gainerako guztiek; beharbada, limosna gutxi izango dutelako, eta berorren aitatasuna, hori ikusirik, oso kontuz ibiliko delako baizik.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Nik esaten diot, ez dakidala nola egon gaitezkeen bakean gerrarako hainbeste motibo ematen dizkidanean, Padilla lizentziadunaren zorigaitzengatik hain sentimendu handiaz nengoela eta beste hainbat negoziok zenbaterainoko ardura ematen didaten dakienean. Uste dut bidezkoa izango zela guztiaren jakinean ni jartzea.
‎3 Monasterioek berorri ez idaztea, berorren iritziz moztasuna dena, konplimendu erako zerbait baizik ez da eta saihestu genuke. Baina jakin beza, kontu handia izan dutela Jainkoari berorien alde erregutzeko eta nahigabe handiaz egon direla. Nik Jaunak egin duena eta dagoeneko konpondurik dagoela esan diedanean, biziki poztu dira; baina hainbeste otoitz izan dira-eta, uste dut etxe horretan Jauna berriro zerbitzatzen hasi behar dutela, beti on egiten baitu.
‎2 Orain dela gutxi idatzi nion berorri, sukarrik gabe nengoela, Jainkoari eskerrak, neure nebari idatzi nion gutun batean; Medinako ama prioreari bidali nion. Egia da, ni lurralde honetan pena handiaz egon naizela, noizbehinka hau egiteko, inongo mezulariren berri ez nekielako. Benetan sentitzen nuen eta uste dut, hau bidaltzen didan lizentziadun jaunak esan didanez, berari eman izan banizkio, hainbat aldiz egiteko aukera izango nuela; baina ez nuen ezagutzen, gure etxe hauetako baterako haren koinata bat hartu dudan arte.
‎Kontuan izan beharrezkoa dugula adinean aurrera goazenok gorputz hauek mantentzea espiritua eroraraz ez dezaten, lan neketsua baita. du sinetsi zein nahigabe handiaz nagoen egun hauetan, ez otoitz egiten ez irakurtzen ez bainaiz ausartzen, diodanez, honezkero hobeki banago ere; hala ere, zentzaturik geratuko naiz, nik diotsot. Eta horrela egin beza agintzen diotena, horrekin Jainkoarekikoa betetzen baitu.
‎2 Ni benetan poztu naiz, pena handiaz bainengoen, eta informazioaren arabera, konturatzen naiz hobe dela joatea, eta laster joatea, atzeratuz gero, orain duen abagune hau gal ez dadin. Oso kristautasunez darama.
‎3 Legezko baimenei dagokienez, horretarako eskua duena hona etorri zitzaidan hitz egitera. Sentimendu handi handiaz dago, huts egin diotelako. Laster hornituko da Jainkoaren laguntzaz.
‎4 Poztu naiz eramaileaz, eta gure ibiltarien berri jakiteaz, kezka handiaz bainengoen. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, hainbeste arriskutatik gorde dituelako eta babespe seguruan dituelako.
‎Ene aita, ahal dugunik presarik handienaz ibil gaitezen, eta berorren agurgarritasunak, ahal badu, trata beza probintziaren gai hori, ez baitakigu etortzekoa denaren berri, eta horretan ez baitugu ezer galtzerik, asko irabaztea baizik. Mesedez, gure aitaren albisterik duenean, idatz biezat berorrek, ardura handiaz bainago. Goraintziak nire partez Padilla lizentziadun jaunari, eta aita Baltasarri.
‎2 Jakin beza berorren jauntasunak, presa handiaz nengoela uda hau Ávilan edo Valladoliden ederki igarotzeko, aita Gracián etorri zela hona, nuntzioak hala ezarririk Andaluziako probintziala dena, Kontrabrebearen ondoren bidali baitzuen. –
2020
‎Hilik? Baina zer diozu emakume, atzo poz pozik eta osasun handiaz zegoen!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia