Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 28

2001
‎John Le Carre idazleak idatzitako azken liburua(" El jardinero fiel") irakurri duenak badaki garbi asko zertaz ari naizen: industria farmazeutikoan murgildurik dauden multinazionalak nola egiten ari diren mota guztietako esperimentuak Afrikan, kontinente hori den baino zabortegi handiagoa bilakatuz, beti ere bertako jende gaixo, indarge eta ahots gabea akuri moduan erabiliz. Gainera, nola ez, nagusi horiek gehiago aberastuko dira eta multinazionalak direnez (buru anitzeko hydra arriskutsuaren gisan) inor ez da errudun izango ardura eta erantzukizun guztiak ezin hobeki daudelako ezabatuta (itxurazko bulego fantasmak munduan zehar zabaldu ondoren, Kanadan, Suitzan, hainbat paradisu fiskaletan...).
2002
‎Pertseoren harridurarako, lepotik zintzilik zeraman zorro sorgindu brodatua handiagoa bilakatu zen, Medusaren burua bertan sartu eta han eramateko modukoa. Txistu bizian, pentsatzen behar den baino denbora laburragoan, Medusaren burua lurretik altxatu zuen.
2003
‎ere aipatu zuten ikasleak urruntzeko arrazoi moduan. Edozein kasutan, «UEU, zientzia, euskaraz egiten ari garenon edo egin nahi dugunon topaleku eta erreferentzia zuhurra bezain bazterrezina bilakatu da»52 Dena den, La Voz de Euskadi-n beste arrazoi bat bota zuten, hurrengo urteetan zenbait sailetan arazo handiagoa bilakatu zena, urtean zehar unibertsitate ofizialean zientziak euskaraz ikasten ari ziren asko ez zirela UEUra hurbiltzen edota beste sail batzuetan ematen zutela izena53.
2005
‎Guk funtzionario izan baino, irakaslearen lan kontratua finkatzeko bidea landu nahi izan dugu. Hasieran uste genuen baino borroka handiagoa bilakatu zen Estatuaren erroak ukitu genituelako. Funtsean, Estatuak hezkuntza arloan duen ardura ukitu dugu, hau da, funtzionaritza bidea.
2006
‎Esana zuen Joseba Sarrionandiak: sekretu bat zenbat eta jende gehiagok jakin, orduan eta handiagoa bilakatzen da sekretua. Pasa hitza.
2008
‎Sahararen kasuan, ordura arte euriz hornitzen zuen montzoiak hegoalderantz egin zuen, eta antizikloi iraunkor bat ezarri zen Sahararen gainean. Harrezkero, inguru horretako lurruntze tasa prezipitazio tasa baino handiagoa bilakatu zen, eta horrek eragin zuen basamortua agertzea.
‎Gazte asko daude taldean, eta behetik ere aterako dira gehiago. Baina kanpoko jokalarien zerrenda gero eta handiagoa bilakatuko da taldearen egoera txarraren eraginez. Ondorioz, harrobikoentzat ez da lekurik egongo.
2009
‎Bigarren laurdenean ere ondo aritu ziren etxekoak. Lehen laurdenean lortutako 12 puntuko errenta handiagoa bilakatu zuten. Ia laurden guztian zehar 16 puntuko aldea mantendu zuten aurkariarekiko eta azkenean, 19 puntuko abantailaz iritsi ziren bilbotarrak atsedenaldira (47).
‎Zulo amaigabe baten gisakoa da guda oro, neurri batean: Zuloa da gero eta gehiago kenduz gero eta handiagoa bilakatzen den elementu bakarrenetarikoa; gerra, are eta handiagoa, gero eta gehiago kentzen du, dio inguruneari: herrixka, azpiegitura nahiz naturguneen erabateko suntsiketa, pertsonen hilketa masiboa, desagerpenak, torturak, bortxaketak...
2011
‎Une horretatik aurrera, VS murrizten hasten da, eta, ondorioz, diodoaren anodoaren positibotasuna katodoarenetik behera geratzen da; egoera horretan, bada, blokeatu eta eroateari uzten dio; aldi berean, kondentsadorea RL aren gainean deskargatzen da, bi balioen araberako abiaduran(? = R. C), harik eta berriz ere t2an, hurrengo zikloerdi positiboa iristeaz batera, VS VRL baino handiagoa bilakatzen den arte eta diodoa zuzenean polarizatzen den arte; hartara, kondentsadorea berriz ere kargatu daiteke t3 unera arte, eta horrela hurrengoetan ere.
2012
‎Ondasunaren zati handi bat xahutu egin dute hiru urte hauetan, esan du Ortuzarrek eta euskal erakundeak inoiz baino txiroagoak direla eta Jaurlaritzaren zorra zortzi aldiz handiagoa bilakatu dela nabarmendu du.
2013
‎Hire mundualdiari zentzu pixka bat emateko manera izanen zuan hori. Eta gure garaipena are derrota handiagoa bilakatzeko manera. Horretan ere, porrot.
2015
‎J ende talde bat, kopuruz gero eta handiagoa bilakatzen ari zena, pilatzen zihoan dendako erakusleihoen aurrean. Plaza del Paneko alde batean zegoen kokatuta Pedro Roldan jantzigintza establezimendua.
‎Tartaroa geroz eta handiagoa bilakatzen hasia da, beraz. Instituzioek printzipio absolutuak bezala funtzionatzeari utzi diote eta, horrezkero, beraiengan sinistea geroz eta zailagoa egiten da.
‎Egun bizi dugun garai globalizatuan inoiz baino handiagoa bilakatu da desertuaren muga geografikoen arteko distantzia. Globalizazioak zer edo zer esan nahi badu, globoan bizi dugun guztion arteko lotura eta interdependentzia inoiz baino handiagoak eta nabariagoak direla litzateke, globo bakarrean bizi garela denok.
2016
‎Testuinguru horretan, trazabilitate zuzenagoa eta gardenagoa eduki genuke eta informazio guztiarekin aukeraketa egin. Bitartean, zerbait erosteko garaian aukeraketa pausatua egitea proposatzen dut; besteren artean, inguruari diogun begirunea eta kontzientzia maila geroz eta handiagoa bilakatu dadin. Jaten, janzten eta erabiltzen dugun hori ere gu gara.
‎Jende guztiak izan dituen gogorapenetatik asko beraiek ez dituzte, atalak falta zaizkie bizitzan, eta hutsune horiek betetzea izan da agian beraien bizitzako helburu behinena, galera horiei buru egitea. Urteek aurrera egin ahala, gainera, eta batek baino gehiagok aurkakoa pentsatu arren, hutsune horien garrantzia gero eta handiagoa bilakatzen da; gorputzaren erreinua itzaltzen hasten denean, edertasuna adimenean babesten da,, ez dakizun hori argitu nahi horretan. Eta orduan, gure gorputza, gela askotako palazio handiak gobernatu ezinik etxerik txikienean babesten da, eta etxe txiker horretako sukaldeko sua da, beharbada, ezaguerak izekitzen duena.
‎Berdinketarik gabe iragan da partida hau: irabazleak beti aitzinean, diferentzia gero eta handiagoa bilakatzen zela: 7/ 3, 13/ 7, 19/ 11, 21/ 19, 31/ 19, 35/ 25, 40/ 25.
2017
‎Ikusi da kalkulatutako trazetan eragin handia duela, ER zenbat eta txikiagoa izanda orduan eta akats handiagoa sortuz. Bukatzeko, tenperaturaazterketa batean zer nolako akatsa sortzen den aztertu egin da ondorioztatuz EDFA bakoitzaren araberaeta ERren arabera akatsa handiagoa bilakatzen dela, zenbait kasutan neurketa egitea ezinezkoa bilakatuz.
2018
‎Iruñeko hirigintzaren aldaketa deigarria gertatu zitzaion Jose Joaquin Arazuri (1962, 1966) mediku iruindarrari ere, hiriaren XVI. mendearen historia landu baitzuen (1973, 1974). Industrializazioak posible egin zuen erregimenaren aurkako oposizio garrantzitsu baten sorrera, gero eta handiagoa bilakatzen ari zen lan gatazka giroan islatua, eta 70eko hamarkadaren lehen erdian greba ugari eragin zuen. Baina errealitate hori ez zitzaien historialari gehienei interesatzen, hiriaren iraganaren ikerketan finkatuta jarraitzen baitzuten arlo politikoa eta instituzionala jomuga bakarra zuen historiografiaren bitartez.
2019
‎Njombe Beyondek diru bilketaren argudioetan dioenez," Tanzaniako (Njombe barne) eta oro har, Saharaz hegoaldeko Afrikako joera ez da batere itxaropentsua: biztanleria hazkuntza azkarra, kontsumoaren igoera eta beraz, hondakinen sorkuntzarena, eta azken hauen bilketa eta kudeaketa gabezia, jarduteko momentua orain dela adierazten dute, plastikoaren arazoa handiagoa bilakatu baino lehen".
2020
‎Aldalurrek gaineratu du, dendariak" haserre" daudela erabakiarekin, eta" diskriminatuta" sentitzen direla, ez dutelako sarean saltzen duten saltokiek duten aukerarik beren produktuei beherapenak ezartzeko: " Dendari askok denboraldiko arropaz beteta dute biltegia, eta neurri honekin arazoa are handiagoa bilakatu zaie", gaineratu du Aldalurrek. Gauzak horrela, gaur gaurkoz, online ez bada, saltoki txikietako dendariek beren produktuei diete beherapenik ezarri, eta Aldalurren arabera, Azpeitian ez dira asko aukera hori eskaintzen duten dendak.
2021
‎Martxoaren 13an, ostiralarekin, Europatik zetozen hegaldi guztiak debekatu zituzten. Gerra bat hasten denean zubi guztiak dinamitatzen dituztela esaten da, eta antzeko sentipena izan nuen, gerra bitxi baten, ezohiko egoera baten hastapenean ginen, Atlantikoa handia bazen berez, orduan handiagoa bilakatu zen, iragangaitza.
‎Amaitzeko, gizonezkoei zuzendutako kontrazepzio metodoen merkatua handiagoa bilakatzeko beharra dago, genero horri zuzendutako AHak merkaturatuz, besteak beste. Soilik orduan izango lirateke AHak askatzaileak, bai gizonezkoek zein emakumezkoek erabiltzeko askatasuna eskuratzen denean.
2022
‎Baina nola diren gauzak, santifikazio hartatik kriminalizaziora pauso bakarra egon zen. " Baraua egiten duen fededunarenganako mesfidantza geroz eta handiagoa bilakatuko da. Hereje direnaren susmoa hedatuko da, lurreko elikagaietatik baino gehiago barne su batetik bizi baitziren", dio Santisok.
‎" Bat batean soldadu belgikarrak ikusten hasi ginen, ordura arte hondartza zapaldu gabeak". Izan ere, arrisku momentuetan handiagoa bilakatzen baita esperantza izaten jarraitzeko borondatea. " Oraindik ere, uda hitza ahoskatzen dudanean, gogora etortzen zaizkit automatikoki uztaileko egun distiratsu haiek", idatzi zuen Atzoko mundua.
2023
‎Extrapolations aztoragarria da, haren anbizioa erraldoia, eta are handiagoa bilakatuko da atalek aurrera egin ahala. Batzuetan, denbora jauziek arriskuan jarriko dute istorioaren koherentzia.
‎Aspalditik sortzen du kezka etxebizitzaren egoerak Ipar Euskal Herrian, baina datuek erakusten dute COVID eragindako pandemiaren ondotik gauzak okertu direla: populazioa azkarki emendatu da azken urteetan, eta etxebizitza arloko eskaera eskaintza baino handiagoa bilakatu da. Espekulazioa handia da, eta alokairuen prezioak ere igo egin dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia