Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Baina denboraren bereizketarik gabe ere, egoera oso ezberdinak aurkitzen dira espetxe batetik bestera. Castellonen zegoen preso jendea izan edo hemengoa izan, alde handia dago. Harrigarria da:
‎Gose grebarik egin gabea nintzen artean. Alde handia dago lehenengo gose greba izan edo bigarrena edo hirugarrena izan. Esperientziak, eskarmentua emateaz gain, asko laguntzen dizu horrelakoetan.
‎Aitonak, orduan, bere tailertxoa eman zion, josteko makinak konpontzeko eta saltzeko zeukana. Sasoi hartan miseria handia zegoen bazterretan, eta jendeak saldu egiten zuen etxeko josteko makina piezaren bat izorratutakoan. Konpontzeko modurik ez zuten izango; salduta, txatarratarako izanda ere, egun batzuetarako janaria erosteko adina emango zien.
‎Bezperan bezala, alde handia zegoen gu bion janzkeren artean. Nahiz eta mendirako jantzita egon, Lauaxetak txukun txukun zituen arropa guztiak, lokatz arrastorik txikiena ere gabe, bizarra ondo egina eta ileak zuzentasun miragarriz orraztuak.
‎Barran, gizonskila itsusi bat (alde batera, lehengo mozkorraren guztizko antza zuena, berau ere jertse gorriarekin jantzita, baina honek, hark ez bezala, ile motz motza zeukan) iuramentuka, barran zaflakoak jotzen ari zen. Bestalde, ostatua mukuru beteta, abarrots handia zegoen. Xan agertzearekin berriz, momentu batez abarrotsa apur bat apaldu, marmar sendoa bilakatu ote zen.
2002
‎Gimnasio gehienak baizen argitsuagoa, klaraboia erraldoi batek adierazten zuen inoiz ontzitegi izandako pabilioiko sabaiaren erdigunea. Bilboko boxing bat kenduta hura zen Bizkaia osoan ring parea zuen bakarra, eta une hartan animazio handia zegoen borrokarako laukietako nagusian, klubeko izarra zen Manu Kid Sanchez, pisu astunetako txapelduna, berton ari baitzen erakustaldi bizian. Sarritan ibilia zen Joselu haren sparring lanetan, baina aurreko hilabetean hasi bide ziren beretzat gauzak aldatzen, eta bera baino maila apalagoko batzuen kontra aritu izan zen saio batzuetan, bigarren mailatik lehenera pasatua zela seinale dudabakoa.
2004
‎Taketa baten kontra deskantso puxka bat egin... Zerua garbi, isiltasun handia zegoen.
2005
‎Kolpatzen ari ziren beste gazte bat defenditzera atera eta bi tiro egin zizkioten bertatik bertara. Gogoratzen nuen hilketak samin handia eragin zuela Hondarribian, eta tentsio handia zegoela bazter guztietan. Hainbat artista, tartean Oteiza bera, gaztea erori zen tokian, hantxe, mural handia egiteko pronto agertu ziren, poema batekin.
‎Hura Andoniren poza, Big Ben ketan. Erraztu, ba jendeak beldurra hartu zuelako, doixtar itsaspekoak lanean hasiak ziren berehala eta inork ez zuen ontziratu gura, demanda handia zegoen. Hamar hamabi lagun baforeko, horrela zebilen kontua berrogei tostarteko behar zituzten zamakoetan, beldurra.
2006
‎Noski bitartean eskolan eskandalo handia zegoen, haurren bila hasi dira zaintzaileak, inork ez ikusten, zuzendariari deitu diote, hau joan da, hasi da etxeetara deitzen, gurasoak etorri dira, hirurak aldean Koska bere ume sailarekin azaldu denean entzun ditu entzutekoak, han ginen gu ere materiala jasotzen, deitu diote alproja, ume jalea, esan diote ez dagoela burutik, salaketa jarri behar diotela ere esan diote. Koska ondo apuratuta zegoen, defenditzen zen esanez umeak inor gabe zeudela patioan, esaten zuen holako platerkada bana jan zutela babarruna, guri berriz, azkenean bakea eman diotenean, errebolbituta baina harro puntu batekin:
‎– Garai hartan miseria handia zegoen hirian, pobrezia ikaragarria. Jendeak edozer gauza asmatzen zuen aurrera egiteko, diru apur bat lortzeko, badakizu...
‎– Eta kaleetako txakurrak eta katuak eta halakoak ere hara eramaten zituzten zirkukoei saltzeko. Aizu!, gose handia zegoen urte haietan, gose larria... Baten batek amaginarreba bera ere salduko zien ahal izanez gero, zer uste duzu!
2009
‎" Larrua jo dugu. Ezberdintasun handia dago zuk amodioa deitzen duzunarekiko. Tronpatu naiz.
2010
‎Haragi eta izerdi masa handi bat gainditu behar izan zuen horretarako. Komuneko ilaran seriotasun handia zegoen: banketxe batean egon zitekeen, edo dentistaren itxarongelan:
2011
‎Ravalen zebilen jende urriaren laguntzaz, kalea eta taberna topatu genituen gauerdian. Inguruko beste kale batzuetan ez bezala, aktibitate handia zegoen. Berbetan zebiltzan magrebiar itxurako gazte batzuek erakutsi ziguten tabernazuloko atea.
2012
‎Urduritasun handia dago errefuxiatuen artean. Etxekoandrea zeharo aztoratuta etorri da etxe inguruan dagoen haur jolastokitik.
2014
‎Emilioren etxera ailegatzean, autoa behar zuen tokian zulo beltz handia dagoela ikusi dute, eta inguruak ere belztuta daudela; bereziki, hirugarren solairura arte kaltetuta. Erre usaina eta gasolinarena nahasten dira, behinola itsasoarena nagusitzen zen inguru horretan.
‎Zein handia dagoen arreba, ia emakumea da. Hain ikusi du Xabik emakumetuta, konturatu baita bere arreba ez duela zinez inoiz ikusi.
‎Ematen du indarkeria giroetan ohitura handia dagoela umeak hiltzeko, gerretan, soldadu umeak Afrikan, Amerikan, Europan ere bai. Adalbert Munzigurari, interahamweek buruzagi izendatu zutenean, fusila eman zioten, granada batzuk ere bai.
‎Merkatura heldu baino lehen begiratu zuen amaren etxeko atarira aurrenekoz, 60 metrora, 70era. Konturatu zen mugimendu handia zegoela amaren atarian, inoiz ez zuela hainbeste jende ikusi hartan, are gutxiago ordu horretan, gau betea, abenduan.
2015
‎" Ez hiltzetik ezer egin gabe geratzera tarte handia dago. Plazer handiz lagunduko niokeen Barrenetxeari heriorekin bat egin zezan.
2016
‎Konturatu orduko eskaileretan gora zihoazen hirurak. Lehendabiziko pisuan egongela handia zegoen ezkerraldean. Inor ere ez.
‎Zaletasun handia zegoen garai hartan herrietan eta kaleak mukuru beteta zeuden karrera ikusteko. Aitona eta amona ere kalera atera ziren, bozkarioz, biloba korritzen ikustera.
‎Garaituak izan ziren haientzat arras pisua zen egunerokotasuna, inolako ilusiorik gabekoa, eta soilik beraien bizimodua hala edo bestela aurrera ateratzea zuten helburu, horretarako duintasuna galdu behar bazuten ere maiz. Begiratu batean badirudi ez zela gauza berezirik gertatzen ari, baina sakonean mugimendu handia zegoen. Azalean ez, azalean ez baitzituzten bi aukera besterik:
‎– Frankistek begitan hartuta daukate gure aita. Gorroto handia dago herrian.
‎Artibai ibaiaren ibarra estua da, mendi garaien artean egiten du bidea urak itsasoraino. Emariari dagokionez, alde handia dago marea gora edo behera bada. Horrek ez du oztopatu, dena den, haren erriberan ontziolak kokatu izana Erdi Arotik hona, orobat kabotaje handiko ontziena.
‎Gauza gutxirekin dira zoriontsuak. Hemen itxurakeria handia dago. New Yorkeko portura ailegatu nintzenean, zamaketari beltz batek lagundu zidan itsasontzitik jaisten.
‎Alemanek gerrarako behar beharrezkoa zituzten tamaina handiko diamante industrialak eta Venezuelan asko zeuden horrelakoak. Beraz, nazientzako diamanteen kontrabando handia zegoenez –eta Espainiako enbaxadore batek ezin zuen ahalkegabeki nazien alde jardun, Franco neutrala baitzen orduan –, euskal agenteen lanetako bat kontrabando hura kontrolatu eta Aliatuei salatzea izan zen.
2017
‎oro har, badago joera pentsatzeko zenbat eta informazio gehiago azaldu komunikabideetan, hobe. Eraso sexisten gaia izar mediatiko bilakatu da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean, nahiz eta medio batzuen eta besteen tratamenduan alde handia egon, jakina.
‎Neska txikiak kortxoari so egin zion. Tarte handia zegoen begien eta folioen artean, baina ikusi, ikusi zuen; eta mutil zurrunduarengana itzulirik, jauzi batean besarkatu zuen.
‎Padre Ligetiko terapeutak saiatzen ari dira Axik amnesiaz ohartzen denean kanpoko dispositibo bat bila dezan –agenda bat edo telefono mobil bat, esaterako– hara jo eta gertatzen ari zaiona ulertu, non bizi den jakin eta abar irakurtzeko baina oraindik ez dute lortu. Horrek, hala ere, neurri batean Axi duen arazoaz ohartzea esan nahiko luke, eta esan diote gertatu zaionaz ohartzeko gauza bada, depresioan erortzeko arrisku handia dagoela.
‎Solokoren lagunik onena, Imanol, Jarraikoa zen, esker abertzaleko gazte mugimenduko kidea. Kontraste handia zegoen bi adiskideen artean: Soloko sistemaren eta haren adierazpen guztien aurka zegoen, zergatiei eta alternatibei buruz asko hausnartu gabe.
‎Bat batean aldrak erakarria sentitu nintzen. Jende multzo handia zegoen El Corte Inglesen parean bilduta. Haien aurrean, hogeita hamarretik gora gorila, kaskoz, borraz eta ezkutuz hornituta.
‎Izututa zegoen izebarenganako erakusten nuen gehiegizko atxikimenduagatik. Herrian nahasmen handia zegoen hiesaren transmisio bideen inguruan, zurrumurru asko aditzen ziren: arriskutsua zela gaixoarekin igerileku berean bainatzea, edalontzi beretik edatea, zapatila berak janztea...
‎– Bero handia zegoen atzo, agian hori besterik ez zen izan.
‎Igorrek erremintak gordetzen zituen arasara joan nintzen, anabasa handia zegoen eta ez nuen hura ikusterik nahi. Arantza nire atzetik etorri zen jarraibideak ematen:
2018
‎Talde txiki baten ustea besterik ez dena orokortzat ematea. Pentsatzea masa sozial handia dagoela zure erabaki bakoitzaren atzean, eta are, gaur zurekin dagoen masa sozial berberak automatikoki zurekin jarraituko duela bihar ere. Hor zagok nire ustez zuen akatsa... ”.
2019
‎Nintzena baino askoz seguruago agertzen nintzen jende aurrera. Distortsio handia zegoen plazako irudiaren eta etxean naizen tremendista dramaqueen aren artean. Bertsolari gisa bakarrik ezagutzen ninduen jendea harritu egiten zen nire zaurgarritasunarekin.
‎Meabek gaineratzen du emakumezkoek idatzitako literaturari eskatzen zaiola emakumezko pertsonaiak erdigunean jartzea eta ni pertsonaletik ni kolektiborako zubiak eskaintzea. Halaber, ohartarazten du emakumezkoek idatzitako literaturan, gizonezkoek idatzitakoan ez bezala, joera handia dagoela arrasto autobiografikoak bilatzeko.
‎Aldats batetik egiten zen behera, itsas mihilu eta Armeria euscadiensis banaken artetik. Harri plantxa handia zegoen almendra txigortuen koloreko harribilez zolaturiko kala baten aldamenean. Patricki erakutsi nahi zenion, baita hormetan habia eginda zeukan belatz bikotea ere.
‎Gaua bertan pasatuko zuten, pentsatu dute etxekoek, aurrera jarraitzeko prestatzen ariko dira. Pena apur bat ere hartu dute, hezetasun handia dago, haizea, ez zuten ondo lo egingo... Gauza da etxean sobera daukatela lekua, hori pentsatu dute.
‎Bero handia dago tren barruan. Neba arrebek ez dute orain arropen hezetasuna hainbeste nabaritzen.
‎Alde handia dago, esan zuen bere artean, aurretik Odisea irakurri, eta gero Ulises; edo alderantziz.
2020
‎azalean, ileetan, aukera handia dago
‎Trafiko handia dago gaur, begira,
‎Etortzeko hona! Oso handia dago.
2021
‎Desberdintasun handia dago botererik ez duten gizarteko segmentuak seinalatzen dituen umore kontserbadore/ hegemonikoaren eta talde baztertuenek boterean daudenen kontrako arma gisa baliatzen duten umore subertsibo/ errebeldearen artean. (Billig, 2005 in Shifman eta Lemish, 2010:
‎Giro “latza” aipatzen dute denek. Beldur handia zegoela hitz egiteko ere. Miseria ere bai.
‎Zaharrunoa. Desoreka handia dago pintxoen sofistikazioaren eta komunaren artean, lastima.
‎Ez dut nahi izan, baina haurrek bai. Hotz handia dago zauzkaten gelan. Berehala irten gara eta kristalaren atzean jarri gara.
‎Baina hiriak ondo hartzen zaitu zentzu horretan, nahi duzun tokikoa eta nahi duzun modukoa izan zaitezke. Elkar laguntza handia dago. Norak Amsterdam etorbideko denda batean erosten zituen bagelak.
‎Ohitura handia dago han eseri eta txoriak hurbiltzeko zain egotekoa. Jendeak espezieak desberdintzen ere badaki.
‎Norak eraman zuen alaba eta nik semea. Zalaparta handia zegoen patioan. Neskatoaren gelako haurrek elkar ezagutzen zuten aurreko ikasturteetatik.
‎1913an, esate baterako, Wilson presidentearen kargu hartzean, milaka emakumek inguratu zuten Etxe Zuria emakumeentzako boza eskatuz. Wilson ez zen pausoa ematera ausartzen, herabeti zebilen kontu honetan, emakumeen botoaren aurkako oposizio handia baitzegoen, hau ere oso antolatua. Beste zazpi urte ziren Estatu Batuetako Konstituzioak 19 eranskina onartu zuen arte, Wilson bera presidente zela.
‎“Denok gara familia bera”, esaten ziguten. Batasun handia zegoen emakume haien artean. Eta gauzarik bitxienak egiteko gai ziren.
2022
‎“Sektoreen artean alde handia dago. Batzuk ikusten dira emakumeentzakoago bezala, eta beste batzuk gizonen espazio bezala”.
‎Horietako batek zuzenean ordaintzen die parte hartzaileei. Bi urtetan ez dut ezer pasatu baina aurrekoan esan nien baietz, pasatzen hasiko nintzela, krisi handia dagoela-eta [barreak] ”.
‎“Ulertzen dut nekazaritza sektorean matxismo handia dagoela, zein den mugitzen gareneko eremua. Beste emakume bat eta biok elkarte bateko batzordean egon gara.
‎GODOT: Bide handia zagok honaino.
2023
‎Hala, musika talde hori ikusteko parada bakarra izaten da jaialdia inguruko zaleentzat, eta artistari eskualde horretan kontzertu gehiago eskaintzeko ateak ixten zaizkio. Aurrekontuari dagokionez, munduko izar handiak kontratatzen xahutzen da zatirik handiena, ikusi dugunez, festibalen artean lehia handia baitago haien emanaldiak lortzeko orduan. Guztiek nahi dute zenbait talde entzutetsu bere jaialdian letra larriz ager dadin eta katxeak egoera horren araberakoak dira; ikaragarri puztuak, alegia.
‎AUZOKIDE 2: Ez inori esan, baina uste dut, gaur egun, oraindik, ezberdintasun sozial handia dagoela besaulki bat edo beste ditugunon artean.
‎Hala eta guztiz ere, beste gatazka batzuk sortzen dira: demagun pieza bat egiteko 30.000 euro lortzen dituzula… berez daukazun ardura eta presioaz gain gremioan zer esana egongo da horren harira, batzuei eman dietelako eta besteei ez, lehia handia dago sortzaileon artean.
‎nik planteatu ditudan tresnak oso eraginkorrak dira, baina, hori baino gehiago, elkarri gauzak esatea zein garrantzitsua den konturatu gara. Gauza horiek esateko moduak topatzean potentzial handia dago, eta normalean ez dugu egiten. Konfiantza lantzeko denbora behar da, oso prozesu sakona baita:
‎Hortik hasita, komunitatearen eta komunikazioaren beste elementu eta ardatz bat da antzerkia. Antzerkia ez da gauza indibidualista bat, talde lan bat da, eta hor ikasketa handia dago beti. Hortaz aparte, antzerkiak komunitateari hitz egiten dio, eta antzerkilariok komunitatearen parte gara.
‎zaila da hasieratik ikusi ezin dezakezun produktu bat saltzea. Sorkuntza prozesu batean gauzak etengabe alda litezke eta hasierako ideiatik amaieran ematen denera alde handia egon liteke.
‎Lan handia dago atzetik. Hainbat fronte dugu lantzeko.
‎Azken ikastaro hori izan ezik gainontzeko guztia euskaraz eskaintzen dugu, ikasleon gehiengoa euskalduna delako. Ahozkotasunaren barruan ere eskola ezberdinak daude, eta ezjakintasun handia dago.
‎Jakinduria natural pila bat dago oraindik bizirik Euskal Herrian, badakigu gauza batzuk nola egin, baina ez dugu jaso, ez diogu garrantzirik ematen. Aldiz, bakardade handia dago gizarte honetan: bakardadea sentitzen dute haurrek, gazteek, helduek, adinekoek... bakardadea geure bizimoduaren jabe egiten ari da.
‎Oraintxe atera berri da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik katalogo bat, antzerki eta beste zenbait diziplinatan oinarritutako emanaldiak eta tailerrak Bigarren Hezkuntzako institutuetan eskaintzeko. Eskolek interesa edukiz gero, bertara jo dezakete, baina ekimen berria da, lan handia dago egiteko. Eskola batean antzerki tailer bat eskaintzen duzunean, normalean haien ikasketa planetik guztiz bereizita ikusten dute, pentsatzen dute ez dagoela elkartrukerik, ez dakite oso ondo zer egingo duzun klasean, pentsatzen dute Shakespeare bat muntatuko duzula.
‎Ez duzue inongo etorkizunik horrekin, txotxongiloak haurrentzat egin behar dituzue, bestela ez dago merkaturik”. Esan zuenak borondate onenarekin esango zuen, laguntzeko moduan edo, baina hor arrisku handia dago, erraza delako sortzaile bezala baldintzatuta sentitzea.
‎Extremadura garai hartan Espainia barruan zegoen eskualde bat da azaldu zidan, izen hori arrotz egin zitzaidala susmaturik, nire aurpegiko imintzioren batengatik beharbada, edo, besterik gabe, kontuan hartu zuelako ni Euskal Herritik nahiz Espainiatik urrun jaioa eta hazia naizela. Extremaduran pobrezia handia zegoen garai hartan, 70eko hamarkadako urteetan, eta familia askok emigratu zuten Euskal Herrira lan bila.
‎Behin hura zeharkatuta, ezkerretara hartu beharrean, non sukaldea baitzegoen, eskuinera, mendebalde aldera, alegia, ematen zuen egongela zabal batera eraman zuen. Egongelako mendebaldeko muturrean beirate handia zegoen, eta hondoan larruzko bi besaulki. Han eseri ziren biak.
‎Euskal dramari, eta hain zuzen euskal antzerkigintzari dagokionez, ikerketaren alorrean hutsune handia dagoelakoan antolatu dugu topaketa hau. Egungo euskal dramaren egoerari buruzko gogoeta artistiko eta zientifiko bat egitea beharrezkoa dela uste dugu, eta euskal antzerkigintzari buruzko eztabaida bultzatzea da topaketaren helburu nagusia.
‎Antzerki taldeen egoitza naturala antzokiak izan behar luke, eta naturala ere antolatzaile eta sortzaileen arteko sinergiak. Elkarlan horretan, nahi eta ilusio handia egon da gure partetik, baina zoritxarrez azken legegintzaldian ez dugu sentitu nahikoa bultzada politiko, une legalengatik, baina bereziki borondate faltagatik. Hori dela eta, bost urteko harreman artistiko honekin ezin izan gara nahi genuen lekuetaraino heldu.
‎Gorputz osoarekin begiratu. Egunerokotasunean daukagun jarreratik, eszenan egoteko jarrerara alde handia dago, eta alde hori nabarmentzeko, oreka erabiltzen ikasi behar dugu.
‎Gaixo sentitzea. Geldi dagoenak ez daki zer den hori, eta alde handia dago eskuak bustitzetik eskuak garbitzera, Herodesek bezala. Jokoa bukatzen denean, kartak erakutsi egin behar dira eta ez ezkutatu.
‎Agian, antzerki lanen hedapenerako beste modu bat izan daiteke, baina ez dut uste. Euskarazko antzerkiak sare bat izan dezan, lan handia dago egiteko. Bilbaotik Ozazera.
‎Amotze auzoan Andoni Iturriozek kudeatzen duen Larraldea baserriak ireki dizkio ateak euskal kulturari. Aktibitate handia dago bertan, erakusketa, kontzertu, antzerki errepika, bilera eta tailerrak aurkitzen ahal dira aste guztian. Hainbat elkartek dute bertan egoitza:
‎Arras ezberdinak dira. Aktore bezala alde handia dago antzerkian lan egitea edota zineman. Ardura maila ezberdina da.
‎Euskaraz mintzatzeko, aritzeko eta adierazteko aukera. Eta oraindik ere lan handia dago egiteko! Badirudi Eszenika, Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola, laster zabalduko dela.
‎Erritmo geldoa da. Kolpe batetik bestera tarte handia dago. Pultsua geldoa da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia