2000
|
|
Bai, lehenbailehen egin behar nuen nik handik alde, bataz, Utopiako lurrak nituelako xede, eta, berriz bertzea, bistan zelako ezen ez nintzela kortsario izaiteko jaio, eta ezin nintekeelako, halatan, haiekin geratzeko eta haiekin bat egiteko tentazionean eror; izan ere, zer egiten nuen nik jende haien artean, honek esku galduaren tokian burdinazko gakoa erakusten zuela, horrek haragi hezurrezko zangoaren ordez zurezkoa zeramala, eta hark auskalo zer...? Halako moldez, non baitzirudien ezen conditio sine que non a zela, kortsario on baten izaiteko, gorputza zauriz josia edukitzea, edo, bertzenaz, menbro inportant bat galdua —begia, konparazione, Alain Coup d’Œil ek bezala, edo belarria, bertze
|
hainbatek
bezala, edo besoa, edo zangoa, arestian erran bezala—, baina nehola ere ez behatz ezdeus guti balio bat, nola galdu bainuen nik Bretainiako kostan, behatzen artean lodiena bazen ere...
|
2008
|
|
Ardoak, gainera, bazuen Beñardorentzat aurretikako esanahirik, ardoarena, orbetarren urteetako tradizioan, beste seinale bat baitzen, umea gizonarengandik eta gizona umearengandik bereizten zituena. Beñardoren aita zenak, izan ere, garaiko beste
|
hainbatek
bezala, sinetsi egiten zuen neurriz edandako ardoak ondorio onak zituela giharren eta norberaren indarraren garapenean, horregatik orbetarren bi ohitura haiek:
|
|
Franco hilzorian zegoen artean, ez ziren egun asko fusilaketak izan zirela eta polizia etxerik etxe zebilen bazter guztiak astintzen. Gurean ere, amak arriskuan jar zezaketen paper guztiak bidu zituen, afixak, txostenak, panfletoak, eta desagerrarazi egin zituen, beste hainbat eta
|
hainbatek
bezala.
|
|
Ardoak, gainera, bazuen Beñardorentzat aurretikako esanahirik, ardoarena, orbetarren urteetako tradizioan, beste seinale bat baitzen, umea gizonarengandik eta gizona umearengandik bereizten zituena. Beñardoren aita zenak, izan ere, garaiko beste
|
hainbatek
bezala, sinetsi egiten zuen neurriz edandako ardoak ondorio onak zituela giharren eta norberaren indarraren garapenean... horregatik orbetarren bi ohitura haiek: ogia ardotan busti eta etxeko umeei ematekoa, bata, eta otordu bakoitzean gizonezkoei bi basokada ardo zerbitzatzekoa, bestea –sagardoa ere edaten zuten noiznahi, uda partean batez ere–, hamabost urte betetzen zituztenetik.
|
2010
|
|
Kafea hartu izanagatik eskuak dardaraka zituen. Uste izatekoa zen lorik egin gabe emana zuela gaua, hirian beste
|
hainbatek
bezala beroaren ondorioz. Baina eskuko dardara trajera eraman eta handik argazki bat ateratzean neurriz kanpokoa izan zen guztia.
|
2013
|
|
Hiru urte eman zituen Lapurdin, iheslari. Beste
|
hainbatek
bezala, zailtasun ugariri aurre egin behar izan zien. Besteak beste, modu askotako lanak egin zituen bizimodua ateratzeko.
|
2020
|
|
Irailaren 11n bezala, hemen orain War on Covid da planteatzen ari zaiguna. Espainiako presidenteak ere" guda" terminoa erabili du, Macronek eta beste
|
hainbatek
bezala. Baina, segurtasunaren lelopean aztia botilatik ateratzea erraza bada ere, zaila izaten da berriro botilara itzularaztea.
|
2022
|
|
Bere ondoren
|
hainbatek
bezala, matrimonioa emazteen prostituzio legala baino ez zela aldarrikatu zuen Maryk askotan, eta oso goiz hartu zuen ez ezkontzeko erabakia, umetan seguru asko, aitaren jipoiak ekiditeko asmoz amaren atean guardia egiten zuenean akaso. Soilik amaieran eta soilik bere bigarren umea sasikoa izatearen miseriatik salbatzeko ezkondu zen, gogoz kontra, eta hala egon zen, ezkonduta, hilabete gutxiren ondoren hil zen arte.
|