Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 125

2008
‎Orcasitasez gain, lantokiaren aurkezpen ekitaldian izan ziren Abuchane Mohammed Marokoko lantokiko zuzendari nagusia, Peio Alzelai eta Gorka Herranz kontseilariak eta Irizarreko beste hainbat kide. Ahmed Reda Txami Marokoko Merkataritza, Industria eta Teknologia Berrien ministroa ere joan zen inaugurazio ekitaldira.
‎Edozein kasutan, egin du batasun hori lortzeko ahalegina. Bai txosten politikoan kritikoen zuzenketak onartuta, bai zuzendaritzan San Gilen aldeko hainbat kide bilduta. Maria San Gil bera zuzendaritzako kide izendatu du, eta baita San Gilen defendatzaile sutsua ere, Regina Otaola Lizartzako alkatea.
‎Iragarpenak zalaparta politiko handi samarra sortu du, eta, horren lekuko, PPko eta UPNko hainbat kide esanguratsuren erreakzioak. Javier Arenas PPko idazkariordeak ez zien sinesgarritasunik eman nahi izan Sanzen hitzei, eta UPNk PPrekin batera bozkatuko zuela ziurtzat eman zuen.
‎Adierazpen askatasunaren kontra gogor egitea leporatu dio Etxerat ek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari, igande honetan Donostian euskal presoen alde antolatuta dagoen manifestazioa debekatu duelako. Herrizaingo Sailak Gasteizko Lakuan duen egoitzaren aurrean egin dute salaketa Etxerat eko hainbat kidek. Euskal presoek eta horien senideek bizi duten egoerari buruzko txostena Javier Balza sailburuari eskura emateko asmoz joan da Etxerat eko ordezkaritza bat Jaurlaritzako egoitzara, baina hark ez du elkarteko kideekin batzartu nahi izan, aurretik jakinarazi zuen bezala.
‎Marriot hoteleko atentatua Asif Ali Zardari Pakistango presidenteari eta Yusuf Raza Giulani lehen ministroari zen zuzendua. Sarraskia gertatutako egun horretan bertan, Gobernuko hainbat kiderekin, Marriott hotelean afaltzeko asmoa zuten, baina, iritziz aldatu zuten. Ez dute azken orduko aldaketa horren arrazoia argitu.
‎Batasunarekin elkarlanean aritzea, azpiegitura ematea eta Batasuneko hainbat kideri lana ematea egotzita erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak EHAK alderdia legez kanpo uztea. Iragan ostegunean eman zuen Gorenak erabakiaren berri, eta atzo kaleratu zuen 95 orrialdetako sententzia.
‎(...) Auzitegi Konstituzional espainolak Gasteizko Legebiltzarrean onartutako Kontsulta Legea debekatu zuen, areago, EAEko herritarrak (eta are gutxiago, beraz, Euskal Herrikoak) ez direla nor beren antolaerari buruz erabakitzeko argi eta garbi utzi zuen. Ezker abertzaleko alderdi politikoak eta bestelako erakundeak legez kanpo uzteko pauso gehiago eman eta kriminalizazio horren ondorioz haietako hainbat kideri kartzela zigor gogorrak ezarri zieten Madrilgo tribunalek. Estatu frantsesak argiago utzi du bat egin duela espainolarekin euskaldunen kontrako errepresio berean.
‎Alderdien legearen arabera utzi zuen EHAK legez kanpo Auzitegi Goreneko 61 areto bereziak. «Batasunarekin elkarlanean aritzea, azpiegitura ematea eta Batasuneko hainbat kideri lana ematea» egotzita.
‎Izan ere, grabazio batzuek agerian laga izango lukete Discover Petroleum enpresa kanadarraren ordezkariek Peruko Gobernuko hainbat kide diruz ordaindu dituztela, herrialdean petrolioa ustiatzeko bost baimenen truke. Ustezko eroskeria kasu horren ondorioz, dimisioa eman behar izan dute jada Energia eta Meatzaritza ministro Juan Valdiviak, Petroperu estatu enpresako buru Cesar Gutierrezek, eta Perupetroko petrolioa ustiatzeko baimenak ematen dituen organoa zuzendari Alberto Quimperrek.
‎Goieaskoetxea Bidarraiko (Baxenabarre) Ostape jatetxearen kontrako atentatuaren inguruko inkestaren baitan atxilotu zuten, irailaren 24ean Batasuneko beste hainbat kide atxilotu zituztenean bezala. Orduan Goieaskoetxea ez zuten atzeman.
‎Ez duen garrantzirik ez diot eman nahi, baina ez dut jasaten Batzarreko hainbat kide, horien artean Ioseba Ezeolaza, oraindik gezurretan ibiltzea Alberto Piori eta Ion nire anaiari orain dela hilabete batzuk ezarritako salaketaz.
‎Irailaren amaieran eta hil honen hasieran eginiko bi sarekadetan Ipar Euskal Herriko Batasuneko buruzagitza eta ezker abertzaleko hainbat kide atxilotu zituen Frantziako Poliziak. Halaber, hainbat miaketa egin zituzten haien etxeetan, Batasunaren Baionako egoitzan eta ezker abertzalearen inguruko zenbait ostatutan.
‎Bertsioak bertsio, miaketa sakonarekin jarraitzea beharrezkoa zela erabaki zuen armadak, geletan ehunka turista baitzegoen oraindik gordeta. Baita Deccan Mujaideen taldeko hainbat kide ere. Herenegun eta azken zifren arabera 119 hildako eta 315 zauritu eragin zituzten leherketak eta tiroketak bere gain hartu zituen talde horrek.
‎Bestalde, Europako Legebiltzarreko hainbat kide ere Bombayn ziren atentatuak gertatu zirenean. Nazioarteko Merkataritzako Batzordekoak ziren zortzi eurodiputatuak, Ignasi Guardans kataluniarra buru CiU alderdikoa.
‎96 min. Ipar Irlandako espetxe batean kokatzen da istorioa, 1981 urtean. IRAko hainbat kidek, Bobby Sands buru dela, gose greba luze bat hasiko dute. Gose grebak Sandsen gorputzean izandako eragina azalduko da filmean.
‎Poloniako goi bileran, 192 herrialdeetako 9.000 ordezkarik parte hartuko dute, baita talde ekologistetako hainbat kidek ere. Xede nagusia berotegi efektua eragiten duten gas igorpena gutxitzeko neurriak hartzea izango da.
‎Lakhvi atxilotu dituzten bost lagunen artean dago, jakinarazi du, bestalde, Jamaat ud Dawa Kaxmirko erruki etxeko kide batek. Geo TV telebista kateak jakitera eman duenez, erruki etxe horretako hainbat kide ere atxilotu zituzten Pakistango segurtasun indarrek. Jamaat ud Dawako bozeramaileek, hala ere, ukatu egin dute beraien aurkako operaziorik gertatu izana.
2009
‎EITBren aurkakoak baino askoz ondorio gogorragokoak, gainera, asko: Egin en ixtea, Jose Luis Lopez Lacalle El Mundo ko zutabegilearen hilketa, Santiago Oleaga El Diario Vasco ko finantza arduradunaren hilketa, Egunkaria ren ixtea, Egin eko auzipetuen espetxeratzea Teresa Toda zuzendariordea eta Oraineko Administrazio Kontseiluko hainbat kide espetxean daude gaur egun, ezker abertzale legez kanporatuaren izenean hitz egiteagatik espetxeratua izateko arriskua preso daude horregatik Batasuneko hainbat kide... Baina urraketa batzuek ez dituzte noski beste urraketak zuritzen, ezta alderantziz ere, adierazpen askatasuna adierazpen askatasuna baldin bada, behintzat.
‎EITBren aurkakoak baino askoz ondorio gogorragokoak, gainera, asko: ...pez Lacalle El Mundo ko zutabegilearen hilketa, Santiago Oleaga El Diario Vasco ko finantza arduradunaren hilketa, Egunkaria ren ixtea, Egin eko auzipetuen espetxeratzea Teresa Toda zuzendariordea eta Oraineko Administrazio Kontseiluko hainbat kide espetxean daude gaur egun, ezker abertzale legez kanporatuaren izenean hitz egiteagatik espetxeratua izateko arriskua preso daude horregatik Batasuneko hainbat kide... Baina urraketa batzuek ez dituzte noski beste urraketak zuritzen, ezta alderantziz ere, adierazpen askatasuna adierazpen askatasuna baldin bada, behintzat.
‎Orain arte, kritikak BNGko buruzagitzari egindakoak baziren ere, azken egunetan euren arteko erasoak nagusitu dira. Aste honetan bertan, MpBko buru Antolin Alcantarak eta Manuel Merak, mahai nazionaleko beste hainbat kiderekin batera, militanteen eta buruzagitzako beste kideak kontuan hartu gabe erabakiak hartzea leporatu diete Miguel Anxo Abraira eta Fermin Paz batzorde nazionaleko kideei. Izan ere, azken horiek batzar nazionala antolatu dute otsailaren 7rako, alderdiaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko asmoz.
‎Hedabideen ikusmin handiarekin hartu dute hitza Itziar Lopategik eta Amparo Lasherasek, Bilboko aurkezpenean. Ezker abertzaleko beste hainbat kide ezagun ere egon dira ekitaldian. Besteak beste, Itziar Aizpurua, Julen Aginako, Miren Legorburu eta Unai Urruzuno.
‎167 boto alde eta hamabost zuri. Sindikatuak Nafarroan dituen federazio guztiek dute ordezkaritza batzorde horretan, eta hainbat kide berri ditu: Raul Villar, antolaketarako; Daniel Hernandez, komunikaziorako; Eduardo Jimenez immigrazio gaietarako, eta David Escobosa, finantza arlorako.
‎Gaurtik aurrera, Munduko Gizarte Foroan, autodeterminazio eskubidearen alde egingo duen Herrien eskubide kolektiboen karpa martxan jarriko dute lehen aldiz. Munduko estaturik gabeko hainbat herritako ordezkaritzekin batera, Euskal Herriak ere presentzia izango du karpan, Askapena, LAB eta ezker abertzaleko hainbat kideren bidez.
‎Eta basurdezaleak izanez gero, are errazagoak. Mariano Fernandez Bermejo ministroa eta Baltasar Garzon epailea Cabeza Prieta etxaldean basurdeak, oreinak eta mufloiak ehizatzen ibili diren bitartean, mokadua egiteko atsedena hartu dutenean ere Garzonek eskuartean dituen auziez hitzik ez dutela egin ziurtatu du ministroak; pasaidak zahatoa eta mundiala txorizo hau bai, baina PPko hainbat kide nahastuta dauden auziari buruz, hitzik ez. Ezta, noski, D3M eta Askatasunari buruz ere.
‎Ikurrinaren irudia eraikinaren aurrealdean proiektatuz hasi zuen alderdiak kanpaina, Gasteizen. Ikurrinaren aldeko itsasgarriak soinean eraman zituzten EAko hainbat kidek ere. Modu horretan, datozen lau urteotan EA alderdi abertzale eta subiranistak ganberan ordezkaritza sendoa behar duela irudikatu nahi izan zuten.
‎Iraken berreraikuntza lanekin lotuta egindako ustezko iruzurra ikertzen ari dira AEBetako agintariak. Armada estatubatuarreko hainbat kide nahastuta egon daitezke ustelkeria kasuan.
‎Hala, 3.000 argazki baino gehiago eskaneatu behar izan dituzte liburua egiten aritu direnek, banaka banaka. Gainera, argazki horiek guztiak nahiko sakabanatuta zeuden, gaztetxeko hainbat kideren etxeetan. Materiala esku askotatik igarotzen da, eta sarritan izorratu edota galdu egiten da.
‎Turista espainiar batzuei xantaia egiten ari ziren poliziak, eta Sgeirren atzetik joan ziren hori ikusi zutenean. Hurrengo egunean, Marokoko segurtasun indarretako hainbat kide ikusi zituen etxea inguratzen. Aurreko egunean gertatutakoa salatzera joan zen epaitegira, baina, giza eskubideen aldeko taldeak azaldu duenez, iritsi bezain pronto bahitu egin zuten.
‎Musikarekin politika egiteko bidea bilatu dute besteak beste Arctic Monkeys, Reverend and the Makers eta Babyshambles taldeetako hainbat kidek Mongrel proiektu berrian. Low Key Londresen bizi den baina jatorriz irakiarra den mc aren laguntzarekin, hamaika zertzelada erakutsi dizkigute.
‎Oposizioak aurkeztutako zuzenketaren alde egin dute PDL Askatasunaren Alderdiko hainbat kidek Berlusconi buru duen alderdia da, eta horrek, Roberto Maroni Italiako Barne ministroa sutu du: Paperik gabekoak barkatu dituzte:
‎Arte Drama Euskal Laborategiaren ekimenez izen bereko IV. Topaketak izan dira pasa den astean Aulestin. Egunero, eta diziplina handiz, euskal antzerkigintzako hainbat kidek eskolak eman eta eskolak jaso dituzte egun osoan zehar, jakitun izanik aukera paregabea zutela elkarrengandik ikasteko, ideiak eta esperientziak trukatzeko eta harreman berriak ezartzeko. Gainera, asteartetik aurrera era askotako emanaldiak antolatu dira antzezlanak, laburmetraiak, bertso eta musika saioak... Aulestiko zein inguruko herrietako jende piloa erakarriz.
‎Independenteez gain, sailburuordetza karguak betetzeko PSE EEko hainbat kideren izenak agertu ari dira azken egunotan. Azkena Ramon Etxezarreta izan da, Donostiako Udaleko kultura ordezkaria.
‎Horiek hala, oposizioko hainbat kide Mikhail Saakaxvili presidentearekin biltzeko prest agertu dira, krisia amaitzeko. Hondamendiaren ertzean dago Georgia, eta irtenbide bakarra agintariekin biltzea da.
‎Bestalde, Doris Benegas II HEko hautagaiak Euskal Herrian beste bake prozesu bat irekitzeko eskatu du. Santi Brouard eta Josu Muguruzaren omenezko oroitarrian ekitaldia egin du II HEko hautagaiak, ezker abertzaleko hainbat kiderekin batera Arnaldo Otegi, Julen Aginako, Tasio Erkizia eta Txomin Ziluagarekin, besteak beste. Guztiek lore sortak paratu dituzte Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren omenezko oroitarrian.
‎Horien arabera, Shalit Egiptora eraman dezakete aur ki, han aske uzteko. Trukean, Israelek preso dituen Hamaseko hainbat kide askatuko lituzke. Hori izango litzateke, iturri diplomatikoen arabera betiere, Israel eta Hamasen arteko akordio baten ondorioa.
‎Herrialde Katalanak, Aragoi (Espainia), Bretainia eta Okzitanian izan ostean, Etxarri Aranazko (Nafarroa) Andra Mari ikastolako hainbat kide Galesen dira Txikiak handi proiektuaren bitartez. Izan ere, egun hauetan, Eisteddfod jaialdia ospatzen ari dira Galesko Bala hirian.
‎Sonia Polo da, aurtengo txupinera. Gustura egin diote ongietorria, eta beste hainbat kideren alboan eseri da, bertso bazkariaz gozatzeko prest. Joseba Solozabal pregoilariak, berriz, ez du etortzerik izan.
‎Azken bederatzi inputatuei elkartasuna adierazteko, gazte mugimenduko eragileak eta bertan parte hartzen duten hainbat kidek agerraldia egin zuten atzo. Nabarmendu zuten Euskal Herriko gazte mugimenduaren, ahotsa eta bilgunea?
‎Gobernura heltzeak hainbat desoreka eragin ditu alderdi sozialistako egituran. Gobernu karguak alderdiko zuzendaritza karguekin tartekatu behar dituzte PSEko hainbat kidek. Horietako bat da Rodolfo Ares, PSEko Antolakuntza idazkaria eta Herrizaingo sailburua.
‎Horrela laburbildu du Gara k, dauzkan elementuen arabera, Jon Anzari gertatu zitzaiona: . Jon Anza, goiz hartan [apirilaren 18an] Baionatik Tolosara joan zena, ETAko hainbat kiderekin biltzeko erakunde armatuak berak jakinarazi zuen bezala, eta gaixotasun larri bat zuena eta horregatik ia itsu zegoena, Espainiako Polizia zerbitzuko agenteek hartu zuten treneko bidaian zehar. Handik jaitsarazi ondoan, militante donostiarra poliziek bahitu zuketen, eta legez kanpoko galdeketak egin zizkioketen, eta bitarte horretan hil zen?.
‎Zenbait urrats apal egin ditu azken urteotan, kurduerazko telebista sortzea adibidez. Baina kurduerak debekatuta jarraitu du, eta DTPko hainbat kide eta hautetsi epaitu dituzte hizkuntzaren inguruko aferengatik. –Kurduera zilegi da gobernuak badarabil, baina kurduok mintzatzea delitua da oraindik?, ondorioztatzen du MKM zentro kurduko gazte batek.
‎Esne zopak egitasmoa zuzenean grabatuko du gaur Astigarragan, Esne Beltzako hainbat kiderekin. Trikitilari klasikoen pasadizoetan oinarrituriko piezak dira, egungo instrumentuak zaharrekin uztartuz.
‎Gobernuak errege familia gordetzeko helburua izan zuela diote hainbat historialarik. Gainera, Erresuma Batuko armadako hainbat kide ere Hessen hegaldiarekin lotuta egon zitekeen, babes sistema indargabetu baitzen maila batean hegazkinak Eskoziara iritsi beharreko orduan.
‎Ezustekoa hartu nuen. Ezusteko hori areagotu egin zen euskal literaturaren esparruko hainbat kideren ahotik antzeko adierazpenak entzundakoan: Poztekoa da euskal nobela/ idazle bat saritzea.
‎Urtebete pasatxo kalean egon ondoren urriaren 13an atxilotu zuten berriz Otegi, Rafa Diez eta ezker abertzaleko beste hainbat kiderekin bileran zegoela. Operazio hartan hamar lagun atxilotu zituzten, eta haietariko bost kartzelatu.
‎Autodeterminazio eskubidea defendatu eta independentziaren alde lanean aritzeagatik, dozenaka buruzagik espetxean diraute. Presoen eskubideak aldarrikatu eta atxilotu andanak nozitzen dituzten tortura basatiak salatzeagatik, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko hainbat kide presondegietan daude. Eta euskal gazteriaren aurka zenbatgarren erasoa bideratu dute?
2010
‎Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari eta Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroari eztabaida horretan presioa egiten aritzea eta eztabaida bera desenfokatzen saiatzea aurpegiratu die. Asmo horretan ikusten ditu Erkiziak Arnaldo Otegiren, Rafa Diezen eta ezker abertzaleko beste hainbat kideren atxiloketak, baita gazte mugimenduaren kontrako sarekada ere. Rubalcabak oso ondo zekien zer bultzatzen ari zen, esan du Herri Irratian egin dioten elkarrizketan.
‎Baltasar Garzonen aginduz bermepean eta baldintzapean aske gelditu da Rafa Diez, eta, azkenaldian Batasuneko hainbat kide esanguratsuk ere kartzela utzi dutenez, erabaki hauek prozesu demokratikoa bultzatu nahian dabiltzanentzako bultzada izan ote daitezkeen pentsatzen jarri gaituzte, Perez Rucalcabak orain arte gidatu duen estutze estrategia aldatzen hasi ote den. Baina jarraian fiskalak berak Diez aske uztearen aurkako helegitea aurkeztu duenean, ondorio politiko argirik atera ezinik geratu, Gobernuaren irizpideen jarraitzaile fina izaten baita fiskala.
‎Ekintza garrantzitsuak burutu zituen eta entzute handia lortu. Gorabehera asko izan zituen, bai, baina Euskal Herria eraikitzen jarraitu zuen eta, itxura batean, eraginkortasun handiaz, zeren Espainiako demokraziak betiko mamuaz baliatuta (imajinazio gutxiko todo es ETA horretaz) handik gutxira ez bakarrik ilegal deklaratu, baizik eta epaiketara eraman baitzituen hainbat kide (ezin dugu ahaztu Francorena ere demokrazia izan zela demokrazia organikoa eta Hitler Alemaniako herriak aukeratu zuela demokrazia nazional/ sozialistak Gonzalez, Aznar eta Zapatero Espainiakoak demokrazia monarkikoak hautatu dituen bezala).
‎Ikuspuntu abertzaleak herri honetan [Espainian] egokitzearen aldekoa izan naiz beti, eta une honetan ere horren aldekoa naiz. Hala ere, alderdi jeltzaleko hainbat kidek agertu duten harrokeria salatu du Lopezek. Haren ustez, muturreko jokaera horiek ez dira egokienak bi alderdiak negoziazio baten atarian daudenean.
‎Bi auzi daude irekita Araban, ustez Arabako jelkideen buruzagitzako hainbat kidek ardurak izan dituztenak.
2011
‎Juan Carlos Borboikoari, legez, «indar armatuen botere gorena» dagokio; hala dio Espainiako Konstituzioak, eta Estrasburgok ez du gezur edo irainik ikusi alde horretatik. Otegi 2009ko urriaz geroztik behin behinean preso daukate.Zigorra onartuko duteEspainiak onartu eta bete egingo du Estrasburgoko Auzitegiak ipinitako zigorra; hala adierazi du Espainiako Gobernuko Justizia ministro Francisco Caamañok, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentearekin eta Botere Judizialeko hainbat kiderekin bildu ondoren. Dena den, ebazpena aztertuko dutela jakinarazi dute, «hasiera batean oso orekatua» iruditu zitzaielako Espainiako auzitegiek emandako epaia. Otegi espetxeratzekoa?. Ezker abertzaleak, berriz, pozez hartu du berria:
‎Orain, Golem banatzailearen eskutik, Hego Euskal Herrian estreinatuko da, Iruñean, Bilbon, Donostian eta Tuteran.Halaber, gaur bertan filma estreinatu aurreko emanaldi bat izanen da Iruñeko Golem Yamaguchi aretoetan, 20:30ean. Pelikulan lan egin duten hainbat kide egonen dira bertan, horien artean zuzendaria bera eta Jose Maria Asin aktore nafarra.MAMI BLUEZuzendaria: Miguel Angel Calvo Buttini.Aktoreak:
‎Pasa den igandean Anima naturalis eta PETA elkarteetako hainbat kide Iruñeko Udaletxe plazan elkartu ziren zezenketa eta entzierroen kontra protesta egiteko. Gorputza gorriz eta beltzez margoturik, lurrean etzan ziren, zauritutako zezen baten irudia osatuz.
‎Ana Mato PPko Antolakuntza idazkariordeak eta PPren Espainiako hauteskunde orokorretarako kanpainako arduradunak azaldu du PP «guztiz kontra» dagoela Bildu Espainiako hauteskundeetara aurkeztearekin. Hori dela eta, Espainiako Gobernua hori «eragozteko» lanean arituko dela espero du, nahiz eta zalantza duen Espainiako Gobernuak eta PSOEk hala nahi duten.Izan ere, horren harira azken egunetan Espainiako Gobernuko eta PSOEko hainbat kidek egindako adierazpenak «nahasgarriak» direla adierazi du Matok, eta horregatik, esan du Espainiako Gobernuari eta PSOEri «galdetu» litzaiekeela ea nahi duten Bildu hauteskundeetan egotea. Hori hala, Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak esan du PPren gobernu bat «oso ondo» etorriko litzatekeela ETAk« jakin dezan armak uztea eta eragindako mina onartzea beste aukerarik ez duela».PPko idazkariordeak azaldu du, gainera, PSOEk egindako «bitariko» adierazpenekin herritarrek ezin dutela jakin PSOEko alderdikideak «pozik dauden edo ez» Bildu legezkoa delako, edota «Espainiako hurrengo hauteskunde orokorretara aurkezten utziko dieten».Bildu Espainiako Gorteetako hauteskundeetara aurkeztea «eragozteko», Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusia eta Estatuko Abokatua «Bilduko kideak egiten ari diren azken ekitaldi eta manifestazioetako datu guztiak» biltzen ariko direla espero du PPk.«Bakearen enbaxadore»Horrez gain, Basagoitik, Alfredo Perez Rubalcabari erreferentzia eginez, azaldu du azken horrek Bilduko kideak «zintzotu» egin zirela defendatu zuela, eta «haien fanatismoa» elikatu duela «bakearen enbaxadore izendatuz».Gainera, Basagoitik salatu du Espainiako presidenteak ez dizkiola «ezin nahasizko mezuak» bidali Bilduri:
‎Gutxienez sei lagun hil zituen; tartean, Abu Auat Nairab Palestinako ekintzailea eta haur bat daude. Gazako larrialdi zerbitzuen arabera, Israelgo Aire Indarren hegazkinek Abu Jamil Shaat milizianoaren etxeari eraso zioten; harekin batera, Herri Erresistentzia Batzordeko hainbat kide zeuden. 2008 negutik ez dute gogoratzen halako erasorik Gazan.
‎Gainera, herrietan dinamizazio lana egin dutela goraipatu dute, eta beren lana baliagarria izan dela «egungo esparruaren agortzea agerian uzteko, edota hemen arazoa ez dela bakarrik borroka armatua izan, herriaren ukapena baizik, islatzeko».Iruñeko Anaitasuna frontoian aurkeztu zuen Ekinek bere burua 1999ko azaroan, 2.000 lagun ingururen parte hartzearekin. «Euskal Herriaren askapen prozesuak eta nazio eraikuntzaren ardatzak bildu gaitu» esanez abiatu zuten ekitaldi hura.Ezker abertzaleko antolakunde berri bat zirela jakinarazi zuten, eta, hori erakusteko, ezker abertzaleko hainbat kide izan ziren ekitaldian. Arnaldo Otegi bozeramailea izan zen erakunde berriari babesa eman zietenetako bat, eta honela definitu zituen Ekinen bi egitekoak:
‎Berdina gertatu zen Los Arcoseko Zirkuitua eta Segurtasun Hiriarekin, aurrekoaren anaiekin alegia. Gainera, diru eta arropa hoberenak oparitu zizkieten atsegin zituzten familiako beste hainbat kideri. Gertakizun horiek jostun txapuzeroek egindako guztien hasiera besterik ez zen izan.
‎1980ko hamarkadaren hasieran, barne segurtasunaren arduradun egin zuen Gaddafik. Aro horretan gertatu ziren, Libia barnean eta atzerrian, oposizioko hainbat kideren hilketak. Urte batzuk geroago, kanpo segurtasunerako ardura eman zion Gaddafik.
2012
‎Oraingoan berak konposatutako kantuak jasoko ditu disko batean. Broken Brothers Brass Band 2006an sortu zen, tartean Amama Luisa Brass Band taldeko hainbat kide zituela, eta New Orleanseko musikan du jatorria. Betiere jai giroari begira, Broken Brothers Brass Banden emanaldietan funkak, gospelak eta jazz modernoak egiten dute bat.
‎Majid Hanux alderdikideak ere jarrera bateratuaren aldeko apustua egiten du bere Derikeko etxetik: «Ez zaigu gustatzen PYDk Abdula Ocalan liderraren erretratua erakustea mobilizazioetan [PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren sortzailea da Ocalan, eta egun preso dago Turkian]; arazo ugari izan ditugu PYDko hainbat kiderekin. Edonola ere, gure arteko harremana asko sendotu da Arbilgo Itunaz geroztik», gogorarazi du Hanuxek.
‎berun, poliuretano, artseniko edo asbestos artean lan egitearen eraginez, gaixorik dago; tumore batekin bizi da, eta poliki poliki hiltzen ari da. Egun haietan lan egin zuten beste hainbat kide bezala. Baita suhiltzaile eta poliziak ere.
‎«Negoziatzea da kontua». Eta Espainiak baditu negoziatzeko ereduak Europako hainbat kideren artean, Lopez Hernandez politologoak kontinenteko 17 unibertsitateren laguntzaz zuzendutako ikerketak nabarmendu duenez. Erresuma Batua dauka batetik, esan bezala, Eskoziarekin negoziatzen eta Ipar Irlandarekin Ostiral Santuko Akordioak sinatuta.
2013
‎Tartean, torturak jasandako zeinbait herritar, haien senideak eta lagunak. Eta haiekin batera, Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea, Eider Mendoza EAJko batzarkidea, Maite Sarasua Arala rrekoa eta Donostiako udal gobernuko hainbat kide, Euskal Memoriako Joxean Agirre, Baketik eko Pello Sarasola, Itziar Aizpurua, Sabino Ormazabal eta LABeko Joxean Urkiola. Fito Rodriguez idazleak eta Ane Ituiño aktoreak Herio eta dontzeila idazlanaren pasarte baten irakurketarekin eman zioten hasiera ekitaldiari.
‎Egun horretan lan erreformak finkatutako ultraaktibitatearen bukaera iritsiko da. Horregatik, LABeko hainbat kidek Nafarroako CEN patronalaren egoitza okupatu zuten atzo, harik eta Poliziak hutsarazi zuen arte. «2012ko martxoaren 29an Nafarroa osoak egin zuen greba orokorra lan erreformaren kontra», esan zuen Igor Arroiok sindikatuko kideak.
‎Aurtengo otsailean argitaratutako informazioei aipamen egiten die legebiltzarreko adierazpenak. Horien arabera, Hellinek harremanak izan ditu Poliziaren «goi kargudunekin», eta Estatuko segurtasun indarren prestakuntza ikastaroak eman dizkie, tartean Ertzaintzako hainbat kideri. «Borroka demokratikoa» Eusko Legebiltzarraren adierazpena txalotu zuten atzo Gonzalezen hainbat senide eta lagunek.
‎Kaotiko musika taldea 2000 urtean sortu zuten, Agurainen (Araba). Aurretik Kaos Etiliko izena zuen taldeak, baina hainbat kidek taldea utzi zuten. Aguayo eta Aguayiko gitarra jotzaileek Fonta baxuarekin batera aurrera jarraitu zuten, eta Kaotiko deitu zioten talde berriari.
‎Zergatik sortu duzue Piztiak? Iazko Aste Nagusia bukatzean animalien eskubideen aldeko mugimenduko hainbat kidek pentsatu genuen garrantzitsua zela Bilboko jaietan gurearen moduko mugimendu bat ezagutaraztea. Aste Nagusian gabezia handiak daude animalien eskubideei dagokienez, eta, horregatik, inportantea da jendeak mugimendu animalista existitzen dela jakitea.
‎Bertsio faltsua Pasadizo haren harira, guardia zibil horrek uretan nola bukatu zuen azaltzen duen istorio bat zabaldu da. Kontakizunaren arabera, indar polizial horretako hainbat kide neska bat erreskatatzen ari zirela ito ziren, eta berak bere burua salbatzea lortu zuen. Baina hori ez da egia, Isasiren arabera.
‎Jon Mikel Intsausti Ostadar taldeko kideak koordinatu du hiztegia. Mendizalea eta informatikaria da Intxausti eta bi afizioak uztartuta sortu du hiztegia, mendi taldeko beste hainbat kideren laguntzaz. Mendiarekin zerikusia duten sei mila termino inguru bildu eta euskaraz zein gaztelaniaz eman dituzte lan honetan.
2014
‎Garijoren ustez, hala ere, UPNren barruan ere bada haustura hidraulikoaren auzian zuhurrago jokatzeko beharra onartzen duen jendea. «Erriberan nekazari anitz bada, eta errealitate hori kontuan hartzen dute UPNko hainbat kidek ere, argi baitute haustura hidraulikoak zuzenean eragiten ahal diela haiei». Oinarrian dagoen arazoa eredu energetikoaren ingurukoa dela argi du Eduardo Navascuesek, ordea.
‎Gainera, Perezek ez du baztertu epailearen erabakiaren aurkako helegitea, nahiz eta ebazpenak garbi utzi bide hori itxita dagoela. Cata Bizkaia bilera Eskuratuk eta Ordainduk errudun jotzen dituen kooperatiba ohiaren zuzendaritzako hainbat kide, hain zuzen, Cataren esku geratu den enpresa berriaren zuzendaritzan daude jadanik, eta beste hainbat aurki sartuko dira gidarien taldera. Fagor Etxetresnen jarduerari berrekin eta planta gehienak zabaltzeko xedea dauka CNA taldeak Cataren bidez, eta Bizkaiko Diputazioa aspaldian dabil Kataluniako taldeko gidariekin elkartu nahian; hil honetan izango da azkenik batzar hori Diputazioko bozeramaile Unai Rementeriak atzo jakinarazi zuenez, egun zehatzik aipatu ez arren.
‎Parlamentu sozialeko kideekin batera, dozenaka herritarrek bat egin zuten atzoko ekitaldian. Nafarroako Parlamentuko hainbat kidek ere bai. Zehazki, Bilduko, Aralar NaBaiko eta Ezkerrako zenbait ordezkarik parte hartu zuten atzoko herritarren osoko bileran.
2015
‎Jaioterrian ikusitako aldaketen aurrean, ardura azaldu zuen Bizkaia bere independentziaren alde liburuxkan argitaratutako lau istorioekin. Bertan bildutako ideiak aurkeztera joan zen Euskal Erria elkarte foruzaleko hainbat kiderengana 1893an Begoñako Larrazabalgo txakolindegian egindako solasaldian. Eta data hori hartzen da haren ibilbide politikoaren abiapuntu gisa.
‎Nire ustez, israeldarrak egiten ari direna naziek haiekin egin zuten gauza bera da, eta kontuan izan naziek egiten zutena ere lege batzuen babespean egiten zutela. Palestinarren filosofia da herri gisa iraun behar dutela, herri gisa dituztela suntsitu, hainbat kide hil arren behar adina ume ekarriko dituztela. Gogorra da entzutea, baina hala da.
2016
‎«Gaztetatik ibili naiz dantzan, eta oraindik ere jarraitzen dut», azaldu zuen. Familiako hainbat kide ere bazituen Ibargurenek Erromeria Egunean parte hartzen.Musika eskaintza zabala zegoen kaleak alaitzeko: Errenteriako gaiteroak, Oiartzualdeko txistulariak, Alkarkide txaranga...
‎«Ezustekoa izan zen; programa ezin bukatu gelditu ginen», adierazi dute irratiko kideek agiri batean. Lekarozko (Nafarroa) Legate ingurura joan ziren irratiko hainbat kide, matxuraren arrazoia jakiteko asmoz, han du irratiak tresneria eta antena?. Etxolako argindarraren kaxa zabaldu ondoren, fusible bat falta zela ikusi zuten.
‎Uztailaren 15ean ekin zioten bideari Euskal Herriko beste 121 pertsonarekin, Europako Batasuna errefuxiatuen krisiaren aurrean ematen ari den erantzuna salatzera. Karabanako hainbat kidek ez bezala, kanpalekuak eta atxiloketa zentroak alboratu zituzten; izan ere, «bestelako salaketa politikoak egiten» ere gelditu nahi zutela azaldu du Molinak. Hamar egun horietan, Greziako mugimendu autogestionatuek egiten duten lana hurbiletik ikusi zuten, eta haiekin elkarlanean aritu ziren.
‎Ezkutuan itzuli zen Nikaraguara, eta FSLNko liderretako bat bihurtu zen, Somozaren kontrako eraso definitiboak egin ziren urteetan.1979an, diktadorea herrialdetik botatzea lortu zuten sandinistek. Helburua beteta, herrialde zatitua birsortzeari ekin zion, beste hainbat kiderekin. Nazioa Berreraikitzeko Gobernua osatu zuten sandinistek, eta Ortegak koordinatzaile kargua bereganatu zuen.Herrialdearen egoera hobetzeko, atzerrira jo zuen Ortegak, laguntza ekonomiko bila; Gerra Hotzaren testuinguruan, jarrera neutroa lortu nahi izan zuen.
‎Maiz lasaitasun mezuak igorri arren, Martin presiopean jarri dute emaitza txarrak pilatzen hasi ahala. Arrizabalagako entrenatzailea ez da zuzendaritzako hainbat kideren gustukoa, eta liga hasi eta gutxira jada hasiak ziren balizko ordezkoekin kontaktuak izaten.
2017
‎David Arratibel iruindarraren Converso film luzea da sail ofizialean lehiatuko den lanetako bat. Bere familiako hainbat kidek katoliko bihurtzeko emandako pausoak barruan eragin zion «haserreak» bultzatuta egindako dokumental bat da. «Filmaketan, korapiloa askatu, eta, banatzen gaituenean baino gehiago, batzen gaituenean fokua jartzen ikasi dut», onartu du Arratibelek.David Gametxo, Lekeitioko (Bizkaia) zinemagilearen Cicha Symfonia film laburra ere sail ofizialeko lehian izango da.
‎Besteak beste, Nora Egiguren Txori Barroteko konpartsakidea: «Urtero etortzen gara konpartsako hainbat kide. Lehengoan patatak egin genituen, eta, gaur, berriz, patata tortilla».
2018
‎Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Koldo Leoz eta Arturo Goldarazena Lizarra eta Tafallako alkateak, EH Bilduko Adolfo Araiz eta Maiorga Ramirez, Geroa Baiko Koldo Martinez eta Unai Hualde, PSNko Maria Txibite eta Inma Jurio, Ahal Dugu ko Tere Saez, Ezkerrako Jose Miguel Nuin, ELAko Mitxel Lakuntza, LABeko Imanol Karrera, CCOOko Txetxu Rodriguez... Batzuk ere faltan izan ziren. AVT elkarteak babesa agertu zion ekitaldiari, eta hainbat kide izan ziren atzo Iruñean. Haatik, horregatik, AVT tik bereizi egin ziren duela aste batzuk biktima nafar batzuk eta euren taldea sortu dute (Anvite).
‎Eta gaineratu zuen susmoa duela Berlinek askoz zalantza gehiago azaleratuko lituzkeela euroagindua Espainiarena izan beharrean beste herrialderen batena balitz: «Baditugu Europan hainbat kide, ekialdean batez ere. Haietakoren baten antzeko eskaera jasoko bagenu, ez dakit zer egingo genukeen».
‎7.200 euroko isuna jarri diete santomasetan txerriaren erakusketaren aurkako ekintza egiteagatik.Bizitza Da Handiena dinamikari ere eman diote abisua. Aste osoko egitarauaren barruan alfonbra gorri bat lurrean jarrita Ernaiko hainbat kidek agerraldia eskaini zuten asteartean, salatzeko iaz turistifikazio prozesuaren aurka Arrizul hotelean egindako okupazio sinbolikoagatik prozedura judiziala abiatu dutela haien aurka. Agerraldia egiteko baimenik ez zeukatela-eta gazte bat identifikatu zuten ertzainek, baita beste bat ere, euskaraz zuzentzeko eskatzeagatik.
2019
‎«Taldean jokalari gutxi edukitzeari esker, bagenekien jokalari guztiek aukera izango zutela». Taldeko hainbat kideri, beraz, heldu zaie zenbat balio duten erakusteko aukera. Aurkaria eta zelaia zitalak dira, eta denbora luzez batere jokatu ez edo gutxi jokatu dutenentzat erronka oso handia izango da, baina denen beharra du taldeak, eta aurrerapausoa eman dute.
‎Horien artetik, Emmy Henningsen izena azaleratu zen, eta taldean berehala «oihartzun zabala» izan zuela dio. Interesa zuten hainbat kiderekin taldea osatu, eta denen ekarpenekin sortu dute azkenean Hugo, non dada Emmy, izeneko performancea.Bost lagunek parte hartuko dute emanaldian:
2020
‎Bakartzeko bigarren etxebizitzarik ez dutenek edota beste senide batzuekin batera etxe txiki batean bizi direnek birusa kutsatzeko arrisku handiagoa dute. Horiek horrela, etxe barruko kutsatzeek sendi bereko hainbat kideren heriotza eragin dute askotan, eta familia askok egoera emozional latzei egin behar izan diete aurre.
‎Mugako tentsioa handitzearekin batera, talde xenofoboak oldartu egin dira Grezian. GKEtako hainbat kideri eta errefuxiaturi eraso egin diete azken egunetan. Tartean, Euskal Herriko Zaporeak GKEko zenbait kideri.
‎Inoiz ikusi gabeko urrats bat egin du AEBetako Gobernuak. Salaketa bat jarri du, narkotrafikoa dela-eta, Venezuelako presidente Nicolas Maduroren eta haren gobernuko hainbat kideren aurka. William Barr fiskal nagusiak eman du erabakiaren berri, eta iragarri du hamabost milioi dolarreko saria emango dutela estatuburua atxilotzeko informazioaren truke.
2021
‎Bestalde, akusatuekin lan harremana izan zuten batzuek deklaratu zuten; besteak beste, Nerea Redondo auzipetuarekin lan egin zuten hainbat kidek. Redondoren aurkako akusazioa horrela laburbil daiteke:
‎Txinako Gobernua izan da kritikoena, eta akordioak lasterketa armamentistiko bat eragin dezakeela salatu du. Zalantzak azaldu dituzte ASEAN Asiako Hego ekialdeko Nazioen Erkidegoko hainbat kidek ere, besteak beste, Malaysiak eta Indonesiak. Kontrara, Filipinek eta Singapurrek uste dute mugimenduek indarren oreka bat erabat dezakeela eremuan.
‎Irailaren 15ean bukatu zen kongresu prozesuan izena emateko epea, eta, behin Herrigaia txostena aurkeztuta, hari osoko zuzenketak egiteko aukera zabalduko dute gaurtik urriaren 24ra arte. Espero izatekoa da ezker abertzaleko hainbat kidek bertze txosten bat aurkeztuko dutela: Lurrari Lotuz.
‎Iazko irailean, orduan oraindik FARC alderdia zeneko hainbat kidek barkamena eskatu zieten bahiketen biktimei eta haien senideei, Londoñok berak eta beste hainbat buruzagik sinatutako idatzi baten bitartez. «Gure fusilak betirako isildu ostean, eta bizitza zibilak ahalbidetu digun hausnarketarako tartea baliatuta, esan nahi dizuegu bahiketa oker izugarria izan zela, eta ez dugula egindakoaz damutzea beste aukerarik», zioen oharrak.
‎Txinako Gobernuak Segurtasun Legea onartu zuen, ordea, eta, lege hori baliatuta, Hong Kongeko oposizioko hainbat kide atxilotu ditu.
‎Arrakala abian jartzearekin batera hasi zen «jazarpen poliziala»: agerraldian salatu dutenez, hainbat kide identifikatu zituzten, haietako batzuei etxeraino jarraitu zieten, bideoz grabatu zituzten, eta sindikatuko kideek horren kontrako elkarretaratzea egin zutenean, Bilboko udaltzainek isuna jarri zieten.
‎Epaitegiaren kanpoko aldean, berriz, Bilbo Feminista Saretzen plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo, afrikar komunitateko hainbat kiderekin batera, instituzioen erantzukizuna salatzeko. Izan ere, hil baino hilabete batzuk lehenago, senarrak emandako tratu txarrak salatu zituen Mbegouk; babes eskaera tramitatu zuen, eta udalaren etxebizitza batean hartu zuen aterpe, bi alabekin batera.
‎Ghannutxik berak kritika gogorrak entzun behar izan zituen uztailean: Saiedek gobernuburua kargutik kendu izana estatu kolpetzat jo zuen Ghannutxik, baina alderdiko hainbat kidek iritzi diote buruzagiak ez zuela ahalegin nahikorik egin estatuburua geldiarazteko —Ghannutxi parlamentuko presidentea ere bazen orduan—, eta haren dimisioa eskatzen dute orain.
‎Lainotuta zegoen, eta ordu gutxiren bururako ekaitza iragarrita, bisitari taldea kaian elkartu zenean, atzo arratsean. Aitona Julian III ontzira banaka joan ziren igotzen; aurrealdean kokatu zen artista, lagun zituela Jon Insausti Kultura zinegotzia, Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendaria eta udaleko beste hainbat kide; atzean, berriz, hiru dozena kamerari, argazkilari eta kazetari. Motorraren burrunbarekin jarri zen martxan itsasontzia, baina haizeak estali zuen haren zarata kaitik atera orduko.
‎Ciudadanos krisi betean da, eta azken egunetan hainbat kidek ontzitik jauzi egin dute. Horietako bat da Ruth Goñi nafarra.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hainbat kide ere 14 (0,09)
hainbat kide bildu 5 (0,03)
hainbat kide atxilotu 3 (0,02)
hainbat kide lan 3 (0,02)
hainbat kide agerraldi 2 (0,01)
hainbat kide bezala 2 (0,01)
hainbat kide egon 2 (0,01)
hainbat kide esanguratsu 2 (0,01)
hainbat kide nahastu 2 (0,01)
hainbat kide talde 2 (0,01)
hainbat kide agertu 1 (0,01)
hainbat kide aho 1 (0,01)
hainbat kide albo 1 (0,01)
hainbat kide ardura 1 (0,01)
hainbat kide argazki 1 (0,01)
hainbat kide Arnaldo 1 (0,01)
hainbat kide askatu 1 (0,01)
hainbat kide atxiloketa 1 (0,01)
hainbat kide barkamen 1 (0,01)
hainbat kide Berlusconi 1 (0,01)
hainbat kide berri 1 (0,01)
hainbat kide bertze 1 (0,01)
hainbat kide bilera 1 (0,01)
hainbat kide diru 1 (0,01)
hainbat kide disidente 1 (0,01)
hainbat kide egin 1 (0,01)
hainbat kide esan 1 (0,01)
hainbat kide eskola 1 (0,01)
hainbat kide espetxe 1 (0,01)
hainbat kide etxe 1 (0,01)
hainbat kide ez 1 (0,01)
hainbat kide ezagun 1 (0,01)
hainbat kide Gales 1 (0,01)
hainbat kide gustuko 1 (0,01)
hainbat kide heriotza 1 (0,01)
hainbat kide herrialde 1 (0,01)
hainbat kide hil 1 (0,01)
hainbat kide hilketa 1 (0,01)
hainbat kide identifikatu 1 (0,01)
hainbat kide ikertu 1 (0,01)
hainbat kide ikusi 1 (0,01)
hainbat kide iritzi 1 (0,01)
hainbat kide Iruñea 1 (0,01)
hainbat kide izen 1 (0,01)
hainbat kide kartzela 1 (0,01)
hainbat kide katoliko 1 (0,01)
hainbat kide kontu 1 (0,01)
hainbat kide laguntza 1 (0,01)
hainbat kide Mikhail 1 (0,01)
hainbat kide Nafarroa 1 (0,01)
hainbat kide neska 1 (0,01)
hainbat kide ontzi 1 (0,01)
hainbat kide pentsatu 1 (0,01)
hainbat kide presondegi 1 (0,01)
hainbat kide sare 1 (0,01)
hainbat kide xextra 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia