Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 8

2002
‎Ingurua kontrolatuta dutela  iruditzen zaienean, lehen autokoei keinu egin, eta hango ertzain bi, astiro eta alde guztietara begira, hildakoarengana hurbil  tzen dira. Seinale bat balitz bezala, ertzainak agertu ahala, hainbat gizon emakume irteten da ezkaratzetatik eta kale kantoietatik, etxe zahar hutsean labezomorroak pareta  zuloetatik ateratzen diren gisan. Izua aurpegian, kukuka bezala eta isilean hitz eginez ari dira hurbiltzen.
2011
‎Anne, abailduta, gelditu egin da une batez, leihora hurbildu da, poliki poliki zabaldu ditu kontraleihoak eta kalera begiratu du; aurrean, emakume zahar bat trikotatzen ari da, garajeko atearen aurrean dagoen itzal gunean eserita. Kafetegiko terrazan hainbat gizon lodi daude, buruan lastozko kapelak dituztela; edaten ari dira; edalontzietan izotz xehatua dago. Annek hasperen egin du, gero berriro bere lanari ekin dio kementsu; lixiba egiten ari da; noizean behin, ukondo biluziarekin apartatzen ditu begien parera erortzen zaizkion ile xerloak; haurra mugitu egin da bere sehaskan, negarrez hastera doa; Annek soinekoan lehortu ditu xaboiz beteriko eskuak eta haurrarengana makurtu da, samurtasun handiz heldu dio burutxotik eta posturaz aldatu du, ahapeka diotso:
‎Hasi zen borroka, alde batetik Pedro Abendañoko bere ezaugarri gorriekin eta konpainia guztiarekin zihoala, eta bestetik Susunaga Jauregikoa ezaugarri berdeekin eta zerbait oinaztar talderekin, Gomez Gonzalezi zegokion tokian. Berehala hartu zituzten mendean ganboarrek oinaztarrak, hainbat gizon zauritu eta hil zuten, tartean Susunagako jauna, eta ihesean hasi zirenen atzetik ere abiatu ziren. Horrela Asuaraino iritsi ziren ganboarrak.
‎Aitorpen hauekin, Luis de Zabalak ez du ukatzen berak esklaboak erosi dituenik, baina honekin batera esango du Irungo eta bestaldeko hainbat gizon ere istorio hauetan zebiltzala. Ez dakit bere burua zuritu nahian dabilen edo lan arrunta eta zabaldua dela esan nahi digun.
2018
‎Sarrerako zaindarien aurrean identifikatu eta gero, burdinazko hesi bat igaro zuen ojiba arku baten azpitik, eta, dozena erdi bat harmaila jaitsita, atari zabal batera heldu zen, non harrizko pilare sendoek eusten baitzieten sabaiko ganga astunei. Eserlekuetan jesarrita edo hormetan bizkarrak bermaturik, hainbat gizon eta emakume; isil  hizketan batzuk, zeharka begira besteak, guztiak txandaren zain. Sophiek ezkerreko begia estaltzen zion partxean jarrita sentitzen zituen begiratu guztiak, toki berri batean sartzen zen bakoitzean gertatu ohi zitzaionez.
2021
‎–Edo, beharbada, garai ilun haietan beste hainbat eta hainbat gizon emakumeek bezala egingo zuten: abizenak aldatu, erregimeneko etsaitzat, izurridun zikintzat eta kondenatutzat inork hartu ez zitzan.
2022
‎Askotan esan didate amorragarria dela emakumeekiko dudan fobia, beti lelo berarekin omen nabil, zertan ez diet, besterik gabe, atseginez irribarre egiten eta txaloak jotzen hainbat gizoni zakila zutiaraztea lortzen duten aldiro, alegia, ni neu ere ez ote naiz emakumea, puta bat, gainera, zergatik ez diet aukera bat ematen. Egia da, neu naiz froga, misoginia ez da bakarrik gizonezkoen kontua eta nik emakumeei larba, pottoki, puta izena ematen badiet, da oroz gain ikaratu egiten nautelako, nire sexua ez zaielako interesatzen eta, aldiz, haiei eskaintzeko besterik ez daukat, zeren emakume horiek inoiz ez datoz niri mehatxu egin gabe, merezi dudan tokian jarriko nautela, diote, ilararen erdian, nik egon nahi ez dudan tokian hain justu ere, eta emakumeek idazten dutena gustatzen ez bazait, da haien lanak irakurtzen ditudanean iruditzen zaidalako neure burua aditzen ari naizela, ez dutelako lortzen ni neure baitatik distraitzea, beharbada haiengandik behar baino hurreago nago, beharbada horregatik dut ezintasun hori, berezkoa dutena eta hasiera hasieratik gorrotatuko ez dudana aitortzeko, hasieratik nirekin lotu dudan zer edo zer.
2023
‎Aurore Dupinen bizimodua ere eskandalagarria omen; George Sand ezizena darabil eta Frantziako egilerik ospetsuena da. Ezkondua, banandua, gero hainbat gizonekin izan zituen harremanak: Mallorcan, urtebetez bizi izan zen Chopin musikariarekin; Conchak egonaldi hari buruzko liburua irakurria du eta sentipen kontrajarriak eragin dizkio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia