Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2020
‎Dena galdu egin genuen, dena. Alabaina, gutxien galdu egin zutenak gure etxeko ateraino etorri zitzaizkigun euren diru apurren nondik norakoez galdezka, mehatxuka ere, euren maileguak hainbat arinen berreskuratzeko eskubide osoa zeukatela aldarrikatuz gure itsasontziei suertatutakoa lapurreta hutsa izan arren. Jakina, zeharo hondatuta geunden eta ez genuen zerekin erantzun haiek eskatzen zizkiguten zorrei.
2021
‎Badirudi bertokoek hala uste dutela, bazter hori nola edo hala estali behar dela, ezin da batere samurrak ez diren oroitzapenetarako lekurik utzi. Ez dago, beraz, oroimenerako lekurik, ez eta eskubiderik ere, jakin, jakin behar banuen, gure aita hil eta gero hainbat arinen ahazteko, Luzaro batik bat, saiatu bainintzen. Atzerrira ihes egin nuen, musikaren babespean ezkutatzeko, eta bertan ezkutatuta bizi izan naiz gaurdaino, gure aita edozein gaixotasun edo ohiko den ezbeharren batek galduta izan banu bezala.
‎Ez dut Bilbon sekula jo izan, nire bidea, Euskal Herritik Vienako Musikaschulera, eta handik Londreseko orkestraraino delako saria irabazi arte, oso bestelakoa izan da, ni egunero Luzarotik Donostiaraino kostaldeko trenaz joaten nintzen Salaberriren iloba baten piano eskolak jasotzera. Baina ez nuen eskoletatik at Donostian ere denborarik egiten, eskolak bukatu eta geltokirantz zuzen zuzen, beti arineketan doi doi garaiz iristeko, joaten nintzen, Luzaron, edo zehatzago izateko, nire etxeko pianoaren aurrean, hainbat arinen bueltatzeko asmoz eta betiere egun hartan ikasitako apurrari etekinik ateratzearren. Areago, Donostiaz ezer galdetuko baldin balidate ziur nago luzaro pentsatu beharrean nengokeela, hiria bera behar beste ezagutzen ez dudala aitortu aurretik.
‎Adiskide jelkideak ere gure aitari abisatu egin zion behin baino gehiagotan: " aizu, Fabian, obe dezu fabrikia hainbat arinen zerrau eta beste herri batera erutia, hamen herrixan, bakizu nortzuk, aspaldi begitan hartu zaitxuelako". Ziur nago, gure aitaren adiskidea ezagututa, bihotz bihotzez esan ziola, zin zinez maite zuelako.
‎Baina, ez dit ardura Sergy orain purrustaka hasten bada, nik gogor eusten diot nire erabakiari, Satieren GymnopĂ©dieak hautatu ditut ostiraleko kontzertuaren hirugarren zatirako eta biharamunean, Euskalduna Jauregiko arduradunei hainbat arinen ekartzeko eskatu dizkiedan partiturak eskuratu orduko, saiatzen hasiko naiz. Sergyri gogoratu behar diot kontzertuaren hirugarren zatiaren hautaketa nire esku dagoela, gainerako biak, ordea, Euskalduna Jauregiko erakundearekin hitzemandakoak dira, hau da, Guridiren El Caserioren pasarte bat eta ia ia edozein saiotan ezinbestekoa den Beethovenen Elisarentzako zatitxoa eta pianorako kontzertu no3.ren bigarren mugimendua oso osorik, hauekin arrakasta ziur, batez ere, eta orain Sergyren hitzetan, Bilboko bezalako entzulego baten aurrean, musika zaletasunari dagokionez askotxo estimatzen ez duena urtean zehar ematen diren kontzertuetan erreparatu egin baitu nire senar zorrotzak.
‎Bat batean gure artean milaka metroko zulo bat zabaltzen da, atzera salto egiten duela ematen du, ezin zuen susmatu hain esker gaiztokoa nintzenik, batez ere hain preziatua den eta luzarotar banaka batzuek bakarrik jaso egin duten urrezko domina eskaini eta gero. Orduan ere nire ezetza hainbat arinen eta txukunen zuritzen saiatzen naiz. Hori dela eta, pianoa jo ezkero, nirea bakar bakarrik jo dezakedala esaten diot.
‎Badirudi bere burutazioa oso gogoko zuela, baina ezin da arriskatu badaezpada, bere karguan berria da, eta gorazarrearena bere lehenengo erantzukizuna, hobeto gauzak dauden bezala uztea. Ados nago, hobeto gauzak hainbat arinen egitea oraindik ere ez bainago oso seguru eskainitako domina zinez merezi dudan ala ez. Berak, zeharo betozko jarrita, eta delako apaltasun faltsua dela eta, azken urteotako luzarotarrik omentsuena naizela gogoratzen dit, ez baita nolanahikoa irabazi berri dudan saria eta, are gehiago, musikaren hedapenaren alde egiten dudan lana.
‎Ezta nazioarteko sari garrantzitsu bat jaso berri duen piano jole batek jo behar ote zuen erronkarik egokiena ere. Tira ba, Sergyk erabaki zuen aurreneko aukera honek Bilboko entzulegoaren gustuak hainbat arinen asetzen zituelakoan. Bigarrengo zatiari eutsi behar diot.
‎Aho zabalik, txunditurik, Koranek kristau zein juduez mesfidatzeko ematen dituen aholku edo agindu guztiei men eginez handik hainbat arinen ihesi egiteko irrikan.
‎Zer esanik ez, ez nuen inolako gogorik nire burua aurkezteko; alde batetik, eta lehenago esan bezala, batere xehetasun zalea ez naizelako, eta bestalde ere halako kinka larrietan sufritzen ari den jendea zenbat eta gutxiago molestatu delakoan nagoelako, batez ere eta tupustean ni ere negar zotinka ez hasteko hain hunkibera txotxoloa naizen aldetik, dolu giroak eraginda bada ere eta azken hau betiere koldarkeria mota bat baino ez dela kontuan hartuta. Nolabait ere, elizateko giza iladan jarri eta Mariasun zenaren senitartekoen pareraino iritsi nintzela negar muxinka ari zen bere senarraren begitarte guztiz desitxuratu eta saminduari buru keinu arin eta herabe bat egin eta alboan zegoen neskatoarenganantz zuzen zuzen jo egin nuen nire dolumina hainbat arinen eta zintzoen agertzeko asmoz. Ohiko denez, dolumina agertu eta ordura arte pilatutako erreustasun guzti guztia askatu egin zitzaidan.
‎Eta ez dut nahi, inondik ere, nik bizitu edota sufritutakoa aita baten galerarekin parekatu. ...gurasoak ikusi, edo bestela esanda, eurek ez naute ikusi gura, edo hori da behintzat sumatzen dudana euren etxean nagoelarik, ez daudela batere gustura ni alboan izanda, badutela beti niri esateko zerbait, nik uste leporatzeko asko eta seguruenez ere beti errieta moduan, zakar zakar, baina ez dira ausartzen ala ez dute inoiz momenturik aproposena topatzen, orduan atsekabetzen dira eta eurengandik hainbat arinen alde egin nezan irrikan begitantzen zaizkit airean geratzen den ixilune zurrunari erreparatutakoan.
‎Patetikoarena egiten ari naiz, gogoz gainera. Edozein lelokeriaren bidez eguna zapuztu digun pasadizo ezustekoa saihestearren, geure artekoa bere onera hainbat arinen itzul dadin. Eta nola ez, den dena alperrik, eta betiko legez nik neuk hanka barruraino sartu dudalako.
‎Eskerrik asko esan behar, ez da ezer apartekorik, zaila, baina bai eginkizun guztiz aspergarria. Horrexegatik ere, betekizun alu hori gainetik hainbat arinen kentzen lagundu izanagatik, eskertu behar nioke nire lankide txit eskuzabalari. Egia esan, hau da egin didan bigarren faborea Lauraren kontura.
‎Goazen ba, guztiz berria zaidan zoko ilun batera sartzen gara. Alde zaharreko etxe gehienak oso antzekoak dira, ikustekoak bederen, otutzen zaidan lehenengo gauza hutsala, hau da, kontura ezin egoki eta ergelago datozen topikoen bila, alde zaharreko etxe zaharkitu eta beharbada ere hondatuei buruz dakidan apurra, hots, Kikek berak hona etorri baino lehenago hainbat arinen irakatsitakoa, eta doi doi itsumustuan gogoratuz. Hona hemen topo egiten dudan bigarrengo topikoa edo ni bezalako eta ustezko bakarrik ere etxe saltzaile saiatu batek ezin hobeto ezagutu behar zuen estakurua.
‎Baina, tira, bere gustukoa baldin bada, bezeroaren gustukoarekiko oro lege baita kursiloan ondo asko irakatsi bezala, ez du inporta egiaren laurdena baino esateak, hau da, iruzur egiteak, pisua egiatan ez dena sinestaraztea, hain meharra, zatarra eta batez ere zaharkitua ez dela etengabe baieztatzea. Okerrena, dagoeneko erdi konbentziturik sumatzen dudala, edo agian ere zerbait okerrago, behartuta, edozein pisu hainbat arinen onartzeko premiaz, egundoko hanka sartze bat egitekotan.
‎Oraingoan ditxosozko gizalegeak ni behartzen nau bere gaixotasunari buruzko berak eman nahi beste xehetasun galdetzera. Dena dela, ni ere, eta hainbat arinen ospa egiteko artegatasunak adieraz diezaiokeen modurik argienaz ere, ezinbestekoak bakar bakarrik eskaintzen ari naiz. Badut susmoa, biok guztiz ezezagunak izanda, gehiegitxo mintzatu garela.
2023
‎Iratxe da, Roberren, edo hobeto esan ohia, Jon eta Cristinak hainbat arinen azaldu bezala. Badirudi euren artekoa bertan behera utzi berri dutela orain dela pare bat astebete, izan zutela egundoko errieta auskalo zeren kontura eta behin betiko banatzeko erabaki zuela Iratxek.
‎Baliteke, horrela hezi ninduten nire etxean, gure amak gure ondokoen premiak hainbat arinen eta artatsuen asebetetzeko irakatsi zigun, beharbada arinegi, inolako gogoetarik egin gabe, tutik ere esan gabe.
‎Bai, bai, ondo asko gogoratzen dut Iratxek oharkabean, ala ez, zabaldu duen eztabaidarako arrakala hainbat arinen zerratu nahi dut Jon eta Cristinaren sumozko begiratuak saiheste aldera. Aditu al dituzue atzetik datozenen garrasiak?
‎Banekien nik ondo asko zer dela eta galdetzen zidan Kepak bere ohiko irribarre makurrez, aurreko hilabetean klase uzte bat antolatzen saiatu nintzelako institutuko beste lagun batzuekin batera ETAk Donostian espainiar armadaren ibilgailu baten kontrako bonba baten bidez garbitutako bi gizabanakoen erailketa salatzeko asmotan. Eskatu genion artean eskola ematen ari zen irakasleari ikasle bilera bat egiteko eta honek aitzaki maitzaki ere, hau da, ETAren kideren baten heriotza edo atxiloketaren inguruan eztabaidatzeko aitzakiak ez zituen irakasle berberak, baimendu egin zigun hainbat arinen egiteko eskatuz bere eskola ematen lasai asko jarraitze aldera. Eta saiatu, saiatu ginen gure ikaskideak ahalik eta azkarren eta batez ere zuhurren konbentzitzen klase uzte bat egiteko lehendabizikoz gure ikasle bizi osoan uniformedun batzuen hilketa salatzeagatik.
‎Hobe du hainbat arinen askatzea erantzun zidan Keparen aitak betozkoa jarrita, bestela, ez baldin badago etxera bueltan ilundu baino lehen, ni neu joango naiz bere bila komisaldegiraino, eta orduan bai, orduantxe jakingo du astakirten horrek zen den egiatan gorriak ikustea.
‎" Goazen ba!" agindu dit Teresak, geldi geratu bainaiz hausnarrean bera eta semea erreskadan aurrera egin bitartean. Hutsune bat eragin dut ilaran, hobe dut hainbat arinen betetzea Kepak nigan errepara ez dezan ustekabean. Zer egingo nuke, orduan?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia