Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2008
‎Ez dago beste sekreturik. Tourrean mila ihesalditan sartu naiz, baina beste hainbat aldiz saiatu naizelako lortu dut arrakasta.
‎Entzierroa hasi baino bizpahiru minutu lehenago, jota bat kantatu zuten atzo, Santo Domingoko aldapan, Iñaki Otxoa de Olza zenaren omenez. Mendizale iruindarra entzierroetan irten izan zen hainbat aldiz. Joan den maiatzaren 23an hil zen Annapurnan, 7.400 metrora zegoela ondoeza izanda.
‎EHAK eta ANV legez kanpokoak diren edo ez erabakitzeko auzi saioak iragan ekainaren 16an eta 17an hasi ziren Madrilen, hurrenez hurren. Bi auzi saioetan Estatuaren Abokatuak zein Fiskaltzak frogatu egin nahi dute bi alderdiok Batasunaren jarraipena direla, baina auzi saioetan zehar hainbat aldiz agerian geratu da horretarako oinarri sendorik ez dutela. Lekuko moduan aurkeztu diren polizia txostenetako egileek onartu dute ez dutela ondorioztatu alderdiok Batasuna finantzatzen dutela.
‎Pindadok USEn jardun zuenean, 1980tik 88ra, ETAren kontrako borroka izan zuen betebehar garrantzitsuena, eta Euskal Herrian izan zen bitartean hainbat aldiz joan behar izan zuen epaitegietara torturen akusaziopean galdeketen arduradun gisa, baina ez zuten inoiz kondenatu.
‎antzeman dute, eta aurrera egin bada, euskaltzaleen lana eta kemenari esker izan dela. . Azkenaldi honetan, hainbat aldiz atzera egin behar izan dute, eta zenbait aldaketa aurrera eraman behar izan dituzte. Hori, izan ere, etsi ez dugulako gertatu da?.
‎Guyanakoa ez da kasu bakarra izan, eta han gertaturikoa hainbat aldiz errepikatu da ondorengo 30 urteetan
‎Izan ere, Donibaneren tailua X. mendeko baselizan gordetzen da. Beronek hamaika gorabehera jasan ditu, ermita, gotorleku, babesetxe edo tenplarien monasterio gisa, hainbat aldiz suntsitu, eta berriz eraiki baitute. Ohiturari erreparatzen badiogu, bertara igotzen denak ezkila hiru aldiz jo behar du, desio bat eskatu edo izpiritu txarrak uxatu ahal izateko.
2009
‎Martxoaren 9an bi foruzainen aurka egindako eraso bat egotzi dio fiskalak, eta 38 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du gaztearentzat. Auzi saioan hainbat aldiz ukatu zuen Segi erakundeko kide izatea, eta onartu zuen kide diren pertsona batzuk ezagutzen dituela, haien jarduera publikoa delako eta haiei buruz komunikabideetan irakurri duelako.
‎Igandean El Diario Vasco n eta asteazkenean Euskadi Irratian, bi urtean bakegintzan aurrerapauso handiak izatea espero duela adierazi du. Kanpainan ere esan zuen hainbat aldiz, eta lehenago ere bai. Urola Kostako Hitza ri iazko abenduaren 9an, adibidez:
‎Hilaren 13an, taldearekin elkartzekotan geratu ziren. Aurreko egunetan, ekoiztetxeko taldea hainbat aldiz ahalegindu zen Beriainera hurbiltzen, baina ezinezkoa izan zen, lohia eta elurra tarteko. 13an, filmaketa tontorrean zen.
‎Azadiya Welat kazetako langileak ezer gutxik harritu ditzake dagoeneko: hamazazpi urtean hainbat aldiz itxi dute, eta beste horrenbeste aldiz altxatu dira Ipar Kurdistango irakurleak beren hizkuntzan informatzeko. Diyarbakir hiriko erredakzioko sarreran, izugarri batek egin digu harrera:
‎Berriozarren, berriz, lehen orduetan guardia zibilek izan zuten mehatxuzko jokabidea salatu zuen ELAko beste kide batek. Langileen lehen autobusak iristen ari zirela, euren aurka jotzeko mehatxua egin zieten hainbat aldiz. Egun osoan, polizien presentzia handia izan zen Nafarroa osoan.
‎Elkarrizketa egin bitartean, ikasleek hainbat aldiz eten dute, aholkuak eskatzeko. –Azken azterketak dituzte eta urduri daude?, barkamena eskatu du.
‎Baina babesa zazpi aldiz txikiagoa izan arren udala PPren esku gelditu zen. Gisa berean AAMk salatu du Poliziak hainbat aldiz, okupatu, duela herria.
2010
‎Maiatzaren hasieratik hona, hainbat aldiz bildu dira Europako ekonomiaren gobernatzaileak (presidenteak eta ekonomia ministroak), eta aldiro gauza bera errepikatu dute: Europako hainbat estaturen zor publikoa handiegia eta onartezina da; hondamendiaren atarian daude, eta salbatu behar dira; defizit publikoa murriztea ezinbestekoa da.
‎Haietako batzuk ondoan izan zituen atzo ere, txakurra eta mariatxia kasu. Gainerako pailazoen emanaldien artean, hainbat aldiz agertu ziren. Abestu egin zuten batean.
2011
‎«Bai, egin dira bilerak, eta horietako asko, Madrilen», baieztatu du Antonio Basagoitik, EAEko PPko presidenteak. Basagoiti bera ere Urkullurekin hainbat aldiz batzartu dela jakinarazi du, gainera. «Eta ez soilik ETAri buruz aritzeko; herriari, ekonomiari, zergei buruz ere hitz egin dugu».
2012
‎Egia batzorde on batek, ordea, egia prepolitikoa sortzeko zimentarria izango genuke, atzean gobernua eta legebiltzarra lagun, baina interferitu gabe. Indarkeria eta politika ezberdintzeko hainbat aldiz eskatu duguna ez al da garaia ideologia familia guztiek haien buruei eskatzeko. Erronkei eusteko jaioak garen euskaldunok ez gara ba gauza izango?
‎Artikulua luzea da: 21 aldiz aipatzen du «Palestinar herria», Palestinian people. Zazpi urte geroago, alderdi errepublikanoko barne lehiako kanpainan, hainbat aldiz esan du Palestinako herria ez dela existitzen, asmakeria hutsa dela. Mundu guztiak dauka iritzia moldatzeko eta aldatzeko eskubidea.
‎Fedeganeko presidentearentzat, Uriberen eta hura babesten dutenen aurkako mehatxua da Mancusorena, hura epai dezaten AEBen esku uzteagatik. Lafauriek hainbat aldiz deklaratu du Ustelkeriaren Auzitegian, eta Fedegan erakundeko presidente gisara, abeltzainek paramilitarrekin egiturazko harremanak izatea leporatu izan diote. Nuevo Arco Iris korporazioak, ikerketak egiten ditu Kolonbiako egoera gatazkatsuaren inguruan?
2013
‎Belateko tuneletan ohikoa da ur putzuak agertzea. Eta hainbat aldiz itxi behar izan dituzte uraren ondorioz sabaiko estaldura puskak behera erori eta gero ere. 1997tik, hain zuzen, dozena bat aldiz edo itxi behar izan dituzte tunelak; bertzeak bertze, azpiegitura inauguratu eta handik urtebetera, 1999an, 2006an, bai eta 2007an ere.
‎UPN eta PPN, berriz, LAB sindikatuaren aurka mintzatu dira, eta Sakanan egiten duen lana zalantzan jarri dute. Inasako langileek hainbat aldiz eragotzi dute lantegiko makinak eraman zitzaten, atean herri harresiak sortuz. Haien aburuz, Inasa ez da lan faltagatik itxi, jabeak hala nahiago zuelako baizik.
‎Martxa nagusia UGTTren egoitzatik abiatu zen atzo Tunisen, parlamenturaino. TAP agentziaren arabera, «Beheiti Anaia Musulmanen gobernua!» oihukatu zuten hainbat aldiz manifestariek, eta Raxid Ganutxi Ennahda alderdi islamistako presidenteari egotzi zioten Brahmiren hilketaren erantzukizuna. Ganutxik herenegun bertan salatu zuen «hilketa koldarra», eta gobernuak atzokoa dolu eguna izendatu zuen herrialde osoan.
2014
‎Oraindik gogoan du «zeinen etsita zegoen Londresen lehen aldiz iritsi zenean, ez zuela inor ezta ezer ezagutzen», eta pentsamendu horrek eragozten dio besteei laguntza ukatzea. Londresen igarotako denboran hainbat aldiz joan da Moses Waterloora norbaiten bila eta bere herrikideek ez bezala ez du inoiz etorri berriei uharteei buruz galdetzeko interesik izan. Iraganari lotuegi egotearen ondorioak ezagunak zaizkio; biziraupen teknika moduan ez da ona.
‎Bide hori egin dute azkenaldian Espainiako banderek hainbat herritan. Epaiak iristen hasi zirenetik, lehen ere kendu izan dituzte bandera gorri horiak hainbat aldiz, baina arrantzale bizardunak ekintza horiek aldarrikatzen ere hasi dira azkenaldian, sarean bideoak zabalduz. Donostia, Villabona, Mutriku...
‎« [Carlos] Urkijo gainean daukagu». Urkijori bidalitakoa, bueltan Villabonako kasuan, hainbat aldiz kendu dute Espainiako bandera, eta beste batzuk prest dituzte kentzen dituztenerako. Bizardunek EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urkijori bidali zioten kendutako bandera, postaz, eta hark bueltan bidali du Villabonako Udalera.
‎Emakume alemaniar hori negozioetako bitartekari da, eta, besteak beste, Errusiako Lukoil enpresak Repsol YPFren %29 erosteko operazioan parte hartu zuen 2008an. Erregeak hainbat aldiz deitu zion Jose Luis Rodriguez Zapaterori operazioa gauzatu zedin eskatzeko, baina agintariak gerarazi egin zuen, zerbitzu sekretuek hala eskatuta. Orain, Zapaterok, Gonzalezek eta Rajoyk erregearen zerbitzuak goraipatzen dituzte.
‎NBEren Giza Eskubideen Kontseiluak Israelen operazio militarra gaitzetsi eta biharamunean egin du Tel Avivek erasoa. «Armadari hainbat aldiz erran genion abisatzeko, badakigulako eskola toki arriskutsuan zegoela», erran du Abu Hasnak, Maan agentziak bildutako adierazpenetan. «Erran genion denbora emateko emakumeak eta UNRWAko taldea ebakuatzeko, baina ez du eman».
2015
‎Gure ustez, borondate politikoa balego, oso erraza litzateke presoak etxera ekartzea, eta gure moduko kaletarrekin borondate hori behartu behar dugu.Espainiako eta Frantziako eragileei eskatu diezue preso eta iheslarien eskubideen alde egiteko. Aldarrikapen hori Euskal Herritik kanpo oso ahul dagoela iruditzen zaizue. Egia da, gai honetan hainbat aldiz saiatu dela inplikazio internazionala lortzen, baina praktikan oso eragin gutxi izan du erabaki esparruetan. Gure kasuan ere, mezua Espainiara zabaldu nahi izan dugu, eta ez dugu uste lortu dugunik.
‎Biokimikan lizentziatua da, eta ukitu zientifiko hori igartzen da, azken diskoko hamar kantuen hitzetan humanismoaz, zibilizazioaz eta elkartasunaz, esaterako, mintzo denean.Bere bizi filosofia Leaf Off/ The Cave diskoko singleko leloak laburbiltzen du, neurri batean. Abestian, dio, esaterako, egiteko kasu arrazoiari; begiratzeko iluntasunetik atera eta izarretara eraman zintuzten aztarnei; hartzeko une bat nora zoazen ikusteko; finean, eta hainbat aldiz errepikatzen duen gisan, uzteko bizitzari zure barrenetik ateratzen: «Let the life lead you out».Hori eskatzen du Gonzalezek, uzteko.
‎Akaso ikuspuntu politikotik ez dago interesik baliabide horiek jartzeko. Herritarrak, ordea, ozen ari dira hori eskatzen, ustelkeriari aurre egiteko.Zure esperientzia zein izan da, orain arte. Jokoz kanpo gelditu naiz hainbat aldiz, egia erran. Kontuen Ganberaren txostenak argiak dira, baina Fiskaltza ez da beti ailegatzen guk nahi genukeen tokiraino.
2019
‎Barkatu, esan nahi dut frankisten idearioa eta boterea gure artean dugula gaur egun (lan prekaritatea, pobrezia, pentsioak, justizia, Altsasu, Katalunia...). Orain, ohean hil zela delako momia, 44 urte luze betetzear direnean, eta berriro hauteskunde batzuen atarian gaudelarik hitz bide dugu bera eta beraien sinboloak...; eta horretan Gogora, Memoriaren Institututik diotenez, Gipuzkoan hiru herri(?) (Donostia, Urnieta, Elgoibar) besterik ez omen dira sinbologia frankista dutenak.Nire herrian, Zegaman, 2019ko azaroan, hainbat aldiz gogoratu dudanez, tartean Gogora koei, Arartekoari... sinbolo frankistak ez ezik, esaterako, Juan Telleria Zegamar jaun ospetsua, musikari trebea, tartean Cara al sol falangisten himnoaren egileak bere izenarekin plaka bat dauka Zegaman, lehen izan zuen kalean. Berdin daukate Jose Antonio Primo de Rivera ere, Falangearen sortzailea, eta muertos por Dios y la Patria omentzen dituen plaka bat, herriko kanposantuan, 80ko hamarkadaren erdialdera elizako hormatik kendu zena.
2020
‎Azken egunotan, desagerturik dauden bi langileak bilatzeko lanak bertan behera utzi behar izan dituzte hainbat aldiz, eremua ezegonkorra zelako eta bilaketa lan horietan aritzen direnentzat arriskutsua suerta zitekeelako. Orain, mahai teknikoa osatzen dutenek azaldu dute lurra egonkortzeko lanean ari direla, makinekin ere bai, «ahalik eta azkarren» berriro ere erreskate lanei ekin ahal izateko.
‎Hala ere, gogorarazi du Espainiako eta Europako legediek esaten dutela presoek eskubidea daukatela zigorra familia ingurutik ahalik eta gertuena betetzeko. Ildo horretatik, esan du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hainbat aldiz egin diela kontra presoak beraien familiengandik urrunegi mantentzen dituzten estatuei. Gainera, azpimarratu du EAJren eta PSE EEren arteko gobernu programaren 164 artikuluan presoak gerturatzearen aldeko konpromisoa jasotzen dela.
2021
‎presio egitea eta aktibisten eta hautagaien aurkako auzi kriminalak abiatzea». Galiamina kartzelan egon zen, hainbat aldiz «trafikoa eteteagatik», oposizioaren aldeko protesta batzuetan parte hartzen ari zela.
‎«Batez ere, atea zabaltzen da leku jakin batzuetan zenbait proiektu inposatzeko». Izan ere, koalizioak hainbat aldiz zabaldu du Ingurumen Administrazioaren Legeari egindako aldaketa hori, berez, Lurralde antolamenduaren Legea aldatzeko mekanismo bat dela. Hau da, zuzenketa horren bitartez Jaurlaritzak eskumena izango luke proiektu bati baimena emateko, proiektu hori gauzatuko den herriko udala haren kontra badago ere.
‎Nazioarteko erakundeak konturatu dira egoeraz. Espainiako Gobernuari hainbat aldiz eskatu eta gomendatu diote igo ditzala ingurumen zergak, erregaienak bereziki. OCDEk, NDFk eta Europako Batzordeak hitz egin dute zerga irregulartasun horri buruz.
‎Nerabezarotik, osasun mentalean izan dituen arazoen ondorioz hainbat aldiz sartu izan da unitate psikiatrikoetan Marta Plaza (Madril, 1980), eta 2015 urtean buruko gaixotasunak dituztenei ematen zaien tratua salatzeko zoroen aktibismoan parte hartzen hasi zen. Gasteizko Emakumeen Etxean izango da gaur 19:00etan, Eromena, elkarrekiko babesa eta feminismoak:
‎Haren bozeramaile izandako Andres Singerrek hainbat aldiz erran bezala, Lulak erradikalizazio politikorik gabeko proiektu politiko bat aurkeztu zuen, kapitalaren aurka egiten ez duena. Dirudienez, tonu hori eman nahi dio 2022ko hauteskundeetarako kanpaina luzeari, zeina hasi baitzen epaitegiek presidente ohiaren aurkako karguak baliogabetu orduko.
‎Asteazkenean Donostian izan zen emanaldiaren lehen zatiak bi bakarlari bikain bildu zituen Brahmsen Biolin, biolontxelo eta orkestrarako kontzertu konplexua eskaintzeko: Dmitri Makhtin biolinista, iaz egindako Beethovenen sonaten integralean hainbat aldiz entzuteko aukera izan genuena; eta Alexey Stadler biolontxelo jolea, nazioarteko jaialdietan estimatua eta sari zein beka ugari jasotzeagatik ezaguna. Brahms bizia marraztu zuten biek, orkestra distiratsua lagun.
‎Telefono bidez eskatu behar dugu maiz ordua, gehienetan okupatuta dagoen telefono batera deituz, hain zuzen. Ez dago eskubiderik ordua eskatzeko hainbat aldiz deitu behar izana. Dena telefonoz egin behar da, baina lineak bete egiten dira eta ezin dezakegu ezer egin.
‎Gerendiainen arabera, «hamar urtean pilatutako kontu txikiak» dira. Alde batetik, baimendu baino behi gehiago dituela erreklamatu zaio hainbat aldiz. Berez, 2013an, enpresak makroetxaldea bikoiztu eta 7.200 behi izateko eskaera egin zuen; baina, lau urte geroago, gobernuak atzera bota zion.
2022
‎«Beharrezkoa da erakundeen inplikazioa eta sektore honetarako plan espezifiko bat, neurri egokiekin, benetako prebentzio politikekin. Datuek erakusten digute gaur egun arte hartutakoak ez direla eraginkorrak izan, hainbat aldiz salatu dugun bezala. Gure aldetik, borrokan jarraituko dugu langileek osasuna eta bizitza gal ez ditzaten lan egite hutsagatik».
‎Apurka xehetasun gehiago argitzen ari dira. Azken asteetan hainbat aldiz bildu da Madrilen UPNko ordezkaritza bat Santos Cerdan PSOEko Antolamendu idazkariarekin akordio hori negoziatzen. Bozketaren ostean, barkamenak eskatu zizkion Esparzak PSOEri.
‎Izan ere, iaz munduko txapeldun izan arren, Jokoetara iristeko bidea ez da erraza izan. Batetik, urte osoa bizkarreko minez ibili da, eta hainbat aldiz ziztatu behar izan dute lehiatu ahal izateko. Bestetik, haren entrenatzaileak, Mario Fuchs suitzarrak, etxean geratu behar izan du koronabirus proban positibo eman ostean.
‎handik Bilbo osoa ikusten da, eta hiriari bonbaz eraso egiteko ezin aproposagoa da. Horregatik, Begoñako basilikaren eta Mallonako galtzarrien arteko eremu hori borroka leku bilakatu zen, eta hainbat aldiz pasatu zen armada baten eskuetatik bestearenetara.
‎Oraingoan, ordea, zuntz optikoko kable bat izango da ibilgailuaren eta Agulhas II ren arteko zilbor hestea. Ibilgailua hainbat aldiz uretaratzen ari dira egunero.
‎Izan ere, gai honetan EAEko erakunde gorenari laguntza eman dion Salinas Armendariz abokatuak idatzi zituen azkeneko helegiteak. Jaurlaritzak jakin nahi zuen abokatu horrek idatzitakoa bere horretan bidaliko zuen federazioak UEFAra eta FIFAra eta hainbat aldiz eskatu zion horren berri emateko. Ez zuen erantzunik jaso denbora tarte luze bat pasatu arte:
‎Atristain 2010eko irailaren 29an atxilotu zuten, eta hura inkomunikatzeko agindu zuen Auzitegi Nazionalak, lehergaiak aurkitzeko ikerketa oztopatu zezakeela argudiatuta. Defentsa abokatua hainbat aldiz saiatu zen harekin harremanetan jartzen, baina Guardia Zibilak galarazi egin zion halakorik egitea. Estrasburgoko Auzitegiaren arabera, ezin da kontuan ez hartu bere aurkako zigor prozesuan «eskatzailearen lehen aitortzak ziurrenik izan zuen inpaktu esanguratsua».
‎Halere, iheslariaren inguruak salatu du erakunde hura egiten ari zaion jarraipena «konpromiso gutxikoa» dela: «Ez dute gernu eta odol analisirik egin, nahiz eta hainbat aldiz eskatu».
‎Oposizioko alderdiei, legealdi honetan bidesarien arazoa bideratzen saiatzeko hainbat aldiz bisitatu ditugun horiei, eskatu nahi diegu beren oinarriek zer dioten entzuteko eraginpeko herrietan, horrela egiaztatu ahal izango baitute gure postulatuek herritarren kezkei erantzuten dietela; baina, egia esan, badirudi lotura handirik ez dutela haiekin.
‎Hain da horrela, Donostiako alde zaharra «gainezkatutako» eremu izendatu zuela. Izan ere, hainbat aldiz kexatu dira Parte Zaharreko biztanleak. BERRIAk galdetuta, Parte Zaharrean Bizi elkarteak adierazi du bizilagunak «desagertu» egiten direla horrenbeste turistaren artean:
‎«Ez didate epe ertain eta luzera proiektu bat eraikitzeko behar dudana eman». Horregatik, adierazi du asmatu zuela kontratua ez berritzean, Aitor Elizegiren zuzendaritzak hainbat aldiz eskaini zion arren. Argi utzi du:
‎Are gehiago: hainbat aldiz halako egoeratan egon izanak ez du berriro gertatzen denean errazago asimilatzen laguntzen. Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen zuten hainbat lagunen kontra oldartu da polizia.
‎Hil honen 30ean amaituko da Espainiako Gobernuak autonomoen kotizazio sistema berria hitzartzeko Europako Batzordeari agindutako epea. Denborarekin hasi zituen negoziazioak, baina hamar egunen faltan eta bere hasierako proposamena hainbat aldiz aldatu arren, oraindik ez du lortu autonomoen ordezkari nagusien onespena. Gaur bildu dira berriro, eta astelehenerako jarri dute hurrengo hitzordua, akordioa lortzeko esperantzarekin.
‎Alde batera eta bestera ari dira begira kutxa nondik sartuko, eta, eguerdia pasatuta, mahonez jantzitako zortzi lagunen sorbalden eta kaxaren gainean iritsi da Ane Maruri Etorkizuna dantza taldeko kidea. Jendetzarengana hurbildu denean sakon hartu du arnasa hainbat aldiz, urduri antzean. San Pedroren irudi aurrean kokatu dira, eta dantzan hasi da Maruri.
‎Merezi du bertan geratu eta, London East eko bihotza izan zenaren arrastoez inguratuta, etxeko garagardo bat —edo bi— edatea. Londreseko pub tradizionalen kanpoaldeei erreparatuz gero, hainbat aldiz «Truman' s» irakur daiteke. Bada, horren arrazoia ulertzeko 1666ra joan behar da, ekialdera, Bricklane auzoa oso ezberdina zen garaira.
‎EDFren kalkuluek zioten nuklearraren ekoizpena %65era iritsiko dela urriaren erdirako, eta neguan erreaktore guztiak zabaldu ahal izango dituela agindu dio gobernuari, Agnes Perrier Runachter Energia ministroak ostiralean esan zuenez. Ez zaio erraza izango plan hori betetzea; aurreko ostegunean lau erreaktoreren itxiera hainbat astez luzatu zuen, eta bere planak hankaz gora jarri ditu hainbat aldiz.
‎Eta esango dizut, zenbat eta bertsolari gehiago, orduan eta lan gehiago izango du bertsolari bakoitzak. Sekulan ez zen bertsolaririk orduan hainbat aldiz ibili bertsotan. Lujanbiok esan ohi zuen, gauza handitzat bezala, Txirrita eta biak hamazazpi herritan izan zirela urte baten.
‎Hain zuzen, mozal legea edo Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea erreformatzen ari dira Espainiako Legebiltzarrean, eta eztabaidako puntu garrantzitsuenetariko bat da gomazko piloten erabilera. Poliziaren sindikatuek hainbat aldiz egin du pilota horiek mantentzearen alde, horiek kentzeak «galera operatibo bat» ekarriko duela argudiatuta.
‎Ertzaintzak eta Kataluniako Poliziak debekatuta daukate gomazko pilotak erabiltzea, eta debeku hori Espainiara zabaldu nahi dute, besteak beste, ERC eta EH Bildu alderdiek. ERCk apirilean argitaratu zuen dokumentu batean adierazi zuen pilota horiek debekatzea dela mozal legea erreformatzearen aldeko botoa emateko ezinbesteko baldintza, eta EH Bilduk ere hainbat aldiz adierazi du aldaketa hori beharrezkoa dela erreforma onartzekotan.
‎Batez ere, AEBetan duela berrogei urte eskas gertatutako hilketez ari delako, eta argi erakusten duelako poliziak ez zuela hilketok saihesteko gogorik izan. Hiltzaileak bazuen poliziari hainbat aldiz deitu zion auzokide bat, baina emakumea eta beltza zen. Hiltzailea, berriz, gizona; eta zuria.
‎Hala ere, bikain koordinatu ziren Saudi Arabiako atzelariak, eta hainbat aldiz utzi zituzten jokoz kanpo Argentinako aurrelariak. Beste hiru gol sartu zituen Argentinak lehen zatian, baina denak baliogabetu zituen epaileak, jokoz kanpo baitzeuden.
‎Aurtengorako, bi proba zeuzkan begiz jota; Zegama Aizkorri eta Hardrock (AEB, 160 kilometro,+ 10.000 metro). Bi lasterketak hainbat aldiz irabaziak bazituen ere, oraindik ere ez zituen markarik onenak lortuak. Aurtengoan, biak apurtu ditu.
‎Alta, legealdi honetan, hainbat aldiz eskatu du parlamentuan Foru Hobekuntza berritzeari heltzeko eztabaida hasteko. Horretarako lantalde berezia osatzea proposatu da, 2004an egin zen bezala.
2023
‎Azkenean, bandera kendu eta minutu batzuk izan zuten zain, baita partida hasita zegoela ere. Azkenean, hainbat aldiz eskatu eta gero, itzuli zioten bandera Compainsi, eta igo zen harmailetara. Segurtasun indarrak minutu gutxi geroago azaldu ziren berriro, banderak kentzeko aginduz.
‎Bai. Egia da pandemiak eragin digula eta azken urteotan ez dugula elkar ikusi, baina koronabirusa agertu arte hainbat aldiz elkartu gara, taldea desagertu zenetik. Zoragarria zen Itxakon genuena.
‎Gauzak horrela, lehen tantoetan oso parekatua izan da lehia. Urdinek hainbat aldiz hartu dute aurrea, baina berehala gerturatzen ziren gorriak. Lanerdietatik aurrera apurtu da lehia; fisikoki osoago zeudela erakutsi dute Peñak eta Eskirozek, eta hasieran baino gehiago hutsegin dute gorriek.
‎Hain zuzen, izendapen horrekin batera, etxegabetzeen aurkako bitartekaritza protokoloa indarrean sartu zen, eta udalbatzak konpromisoa hartu zuen kaleratze arriskuan dauden familiei laguntza programa eskaintzeko, baita aholkularitza zerbitzua emateko ere. Hala eta guztiz ere, oposizioko taldeek eta etxebizitzaren arloko Donostiako zenbait eragilek hainbat aldiz salatu dute protokolo hori ez dela aplikatzen.
‎LeBron Jamesek hainbat aldiz esan du bere ibilbidean geratzen zaion helburuetako bat bere seme Bronny Jamesekin batera edo haren aurka lehiatzea dela. Duela hilabete ESPN kateari emandako elkarrizketa batean esandakoaren arabera, NBAko draftean aukeratuko duten unea noiz iritsiko zain dago:
‎Legealdia galdu du Espainiako Gobernuak lege hori indargabetzeko, edo errotik aldatzeko. Pedro Sanchezek gobernura iritsi aurretik hainbat aldiz agindu zuen indargabetu egingo zuela mozal legea eskubideak murrizten zituelako: 2015ean behin, 2018an bi bider eta, garrantzitsuena dena, 2019an Unidas Podemosekin sinatu zuen gobernu akordioan.
‎2021 urtearen amaieran herritar batzuek aurkeztutako kexa baten harira egin du arartekoak Vivero zentroari buruzko ebazpena. Bizkaiko Foru Aldundiari gomendioa egin aurretik, hainbat aldiz bisitatu du arartekoak Vivero zentroa, eta aldundiko Haur Zerbitzuarekin ere bildu da.
‎Burrunba hori ederki ezagutzen du Rafa Muntionek (Orozko, Bizkaia, 1957). Radio Vitorian urte luzez lan egindako kazetariak hainbat aldiz egin du Baskoniaren partiden zuzeneko kontakizuna handik, eta nabarmendu du «bizitzan noizbait egon beharreko pabiloia» dela: «Kanpotik ederra da, eta barruan beste inon arnasten ez den giroa dago».
‎1938an, Siberiara bidali zuten, eta sekulako torturak ere jasan zituen; besteak beste, hortzak eta azazkalak atera zizkioten. Egonaldi beldurgarri horretan hainbat aldiz idatzi zion Stalini, hil zezatela eskatzeko. Biografia batzuen arabera, 1939ko abenduaren 16an zendu zen, tifusak jota, baina, beste biografia batzuetan jasotzen denez, 1938ko irailaren 17an exekutatu zuten Moskuko Butyrka espetxean.
‎86 urte zituen, eta Milango San Raffaele erietxera eraman behar izan zuten joan den ostiralean, leuzemia kroniko baten ondorioz haren osasunak okerrera egin zuenean. 2020an COVID positibo eman zuenetik, hainbat aldiz eraman behar izan zuten erietxera. Martxoaren 27tik 30era lehen aldiz, eta apiril hasieran bigarrenez.
‎Harrezkero, hiru aldiz erregistratu behar izan zuen lege proiektu hori Eusko Legebiltzarrak, 2016an, 2017an eta 2019an, hauteskundeak hainbat aldiz aurreratu izanaren ondorioz. Bigarren eta hirugarren aldietan, proiektua aintzat hartu zuten Diputatuen Kongresuko osoko bilkurek, 2017ko urriaren 4an eta 2017ko maiatzaren 2an.
‎Nafarroako errege erreginen eta gobernadoreen egoitza izan zen, eta Nafarroako erresumaren artxiboa eraiki zuten barruan. Erdi Aroan hainbat aldiz berreraiki zuten; izan ere, gaztelarrek suntsitu egin zuten 1378an eta 1494an. Han egingo dituzte astebururako antolatutako hainbat ekintza:
‎Eneko Goia alkateak baztertu egin zuen kontsulta bat egitea, eta argudiatu zuen orain arte ez dela erreferendumik egin antzeko kasuetan; Miramongo BCCren eraikina eraikitzerakoan, esaterako. EH Bilduk ere hainbat aldiz eskatu dio udalari elkarteak aurkeztutako helegitea kontuan hartzeko.
‎Goiak azaldu zien “isiltasun administratiboa” izango dela udalaren erantzuna. Arartekoak ere hainbat aldiz ohartarazi du udala, auzokideen kexei ez diela erantzun egotzita. “Helegiteari, adibidez, ez diote erantzun.
‎17:00etan eginen da, tren geltokitik abiatuta. «Nazio Batuen Erakundeak Israelgo estatuaren gerra krimenak hainbat aldiz kondenatu baditu ere, gobernuak geroz eta indar handiagoarekin jokatu du azken urteetan. Palestinako herria apartheidetik genozidio batera pasatzen ikusi dugu.
‎Flandrian hartu zuen babes musikariak, Espainiako Auzitegi Gorenak bere kontrako zigorra berretsi, eta kartzelara sartzeko epea bukatzen zitzaion egunean. Epaile espainiarrek hainbat aldiz eskatu zioten Belgikari artista estraditatzeko. Azkenean, legea aldatuta, herrialdeak behin betiko baztertu zituen musikaria estraditatzeko eskaerak, ezin delako inor entregatu beste estatu bati, hari leporaturikoa ez bada delitua Belgikan.
‎Azken asteetan, Israelek ustez substantzia hori bera jaurti du hainbat aldiz Gazan, munduan biztanle dentsitaterik handiena duen tokian. Baina, Libano hegoaldean ez bezala, Gazan zaila da Israelek egindako krimenak frogatzea, ez baitago behatzailerik han bertan eta hainbat kazetari hil baitituzte.
‎Kantuen lanketari dagokionez, Arruabarrena oso ohitua dago beste batzuen lanak abestera, eta, beraz, ederki daki piezak egoki interpretatzeko hainbat alderdi izan behar direla aintzat. Adibidez, Lied koadernoa prestatzeko prozesuan, konpositorea eta kantaria hainbat aldiz bildu ziren olerkien gainean hausnartzeko. «Ondo ulertu behar nuen poemek zer zioten, ulertzeko Joserrak nola sortu duen musika, horren arabera jartzeko ahotsa».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hainbat aldiz eskatu 7 (0,05)
hainbat aldiz bildu 3 (0,02)
hainbat aldiz deitu 3 (0,02)
hainbat aldiz egin 3 (0,02)
hainbat aldiz saiatu 3 (0,02)
hainbat aldiz bisitatu 2 (0,01)
hainbat aldiz erran 2 (0,01)
hainbat aldiz errepikatu 2 (0,01)
hainbat aldiz esan 2 (0,01)
hainbat aldiz itxi 2 (0,01)
hainbat aldiz joan 2 (0,01)
hainbat aldiz salatu 2 (0,01)
hainbat aldiz adierazi 1 (0,01)
hainbat aldiz agerian 1 (0,01)
hainbat aldiz agertu 1 (0,01)
hainbat aldiz agindu 1 (0,01)
hainbat aldiz ahalegindu 1 (0,01)
hainbat aldiz aldatu 1 (0,01)
hainbat aldiz atze 1 (0,01)
hainbat aldiz aurreratu 1 (0,01)
hainbat aldiz batzartu 1 (0,01)
hainbat aldiz berreraiki 1 (0,01)
hainbat aldiz deklaratu 1 (0,01)
hainbat aldiz elkartu 1 (0,01)
hainbat aldiz entzun 1 (0,01)
hainbat aldiz eragotzi 1 (0,01)
hainbat aldiz eraman 1 (0,01)
hainbat aldiz eskaini 1 (0,01)
hainbat aldiz eten 1 (0,01)
hainbat aldiz Gaza 1 (0,01)
hainbat aldiz gogoratu 1 (0,01)
hainbat aldiz halako 1 (0,01)
hainbat aldiz hartu 1 (0,01)
hainbat aldiz ibili 1 (0,01)
hainbat aldiz idatzi 1 (0,01)
hainbat aldiz irabazi 1 (0,01)
hainbat aldiz kendu 1 (0,01)
hainbat aldiz kexatu 1 (0,01)
hainbat aldiz kondenatu 1 (0,01)
hainbat aldiz manifestari 1 (0,01)
hainbat aldiz ohartarazi 1 (0,01)
hainbat aldiz pasatu 1 (0,01)
hainbat aldiz sartu 1 (0,01)
hainbat aldiz suntsitu 1 (0,01)
hainbat aldiz ukatu 1 (0,01)
hainbat aldiz uretaratu 1 (0,01)
hainbat aldiz utzi 1 (0,01)
hainbat aldiz zabaldu 1 (0,01)
hainbat aldiz ziztatu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia