2000
|
|
Baina aita Bartolomek, bertzeek ez bezala, bere hitza zuen eta bere predikuak zituen, eta kaperako pulpitutik zabal zitzakeen bere ideiak eta iritziak, baita Urbiaingo elizakotik ere, zeren, bertze nonbait erran dizudan bezala, Urbiango apez berria, don Laureano, aita Bartolomeren erranetarat baitzegoen, halako moldez, non honek anitz igandetan emaiten baitzituen, don Laureanoren orde, bere sermoiak, hamarretik bederatzitan bekatuari edo infernuari buruzkoak izaiten zirenak, deabrua goiti eta deabrua beheiti. Eta baliatzen zen, hartarakotz, dramatismo handiko hainbat historiaz, zeinak aditzerat emaiten baitzituen ongi loturikako iduri bizi bezain bortitz batzuen bidez, zeren eta halakoa baitzen aita jesuitaren trebetasuna ere, historia
|
haien
hariak ezin hobeki mugitzen zituenean.
|
|
Lehenengoa izan zen jaun inkisidoreak aita Bartolomeri egin zion keinu adierazgarri hura, erran nahi balio bezala: ...!" Zeren ikuskizun hura zinez izan baitzitekeen aita jesuitak prestatua eta jaun inkisidoreak onartua; izan ere, erran dizut nola baliatzen zen aita jesuita, bere predikuen lantzeko eta osatzeko, dramatismo handiko hainbat historiaz, zeinak aditzerat emaiten baitzituen ongi loturikako iduri bizi bezain bortitz batzuen bidez, eta erran dizut, halaber, ezen ezin hobeki mugitzen zituela historia
|
haien
hariak. Eta ikuskizun hura halakoa izan zen, eta segur nengoen ezen aita jesuita izan zela ikuskizunaren hariak mugitu zituen gizona, itzaletik izan bazen ere, zeren, alde batetik, jaun inkisidorearen lagun baitzen, eta zeren, bertzetik, nik ikusi nuèn keinu hura izan baitzitekeen adierazi dudanaren froga.
|
2009
|
|
Eta, liburu
|
haien
harira, zer zela eta dokumentatu zen Ugarte bera horrenbeste. Ez al zuen esaten ba guk geurea egin genuela eta kontu hura ahaztu egin behar genuela?
|
|
Mota guztietako isurkiz zipaturiko istorioen zale zen Biktoria. Solas molas luzeak eta iruzkin mamitsuak eraikitzen zituen
|
haien
haritik. Aldi hartan, hitz bakar bat ere ez zion gehitu nire kontakizunari.
|
2015
|
|
Hitz
|
haien
harira eta Lisboatik bueltatu bezain laster, Anjel egunean koadro bat pintatzen hasi zen, egunero bat. Asteburua heltzean, astean zehar pintatutako zazpi koadroak hartu, bata bestearen aldamenean kokatu, eta koadro bakoitzarekin zer esan nahi zuen galdetzen zion bere buruari; koadro batetik bestera zertzu ideia, gabezia, desira eta irrika azaltzen zituen aztertzen saiatzen zen...
|
2016
|
|
Ida B. Wells egunkari zuzendariari eraso arrazistak egin zizkioten, eta, kluben mugimendua jaio aurretik, eraso
|
haien
harira antolatu zuten emakume beltzek lehen aldiz halako biltzar handi bat modu independentean. Jende aldra arrazista batek egunkariaren Memphisko bulegoak suntsitu zituen ez zegoelako ados Wellsek lintxamenduen aurka egiten zuen lanarekin, eta, beraz, Wells New Yorkera joan zen bizitzera, behin betiko.
|
2018
|
|
Lehenengo aldiz iritsi zitzaionean halako bat, hots, berez Iñaki Aramendik beste norbaiti zuzendu arren argi eta garbi, mirariz edo berak ere jasoa zuen mezu bat, harritu egin zen Miren eta xalo xalo uste izan zuen Iñaki Aramendi erratua zela, mezuan bertan Miren aipatzen zelako nahastu zela, Urliari buruzko mezu bat Urliari berari bidaltzen diozunean bezala, eta beraz idatzi egin zion, eta okerraren berri eman. Gerora baino ez zen ohartu propio egina zuela Iñaki Aramendik (ustezko akatsei buruzko mezu
|
haien
harira ez zion sekula txintik esan), eta, email haietan aldez edo moldez bera zutenez aipagai, Iñaki Aramendik pentsatu bide zuela manera onekoa zela Miren ere izatea horren jakitun.
|