2023
|
|
Argi zegoen nire klaseko lagunek ez zituztela ikusi eta hiri kondaira nerabeak hedatzen adituak zirela. Elkarrizketaz ezer ez komentatu izana ere,
|
haien
gezurraren beste froga bat zen. Baten batek elkarrizketa irakurri izan balu, gainetik, zeharka, bertan LucĂak nire familiaz hitz egiten zuela aipatuko zidan.
|
|
Lutero ez zen izan juduen aurkako iritziak zituen lehena; Staupitzek berak" zakur" moduan deskribatzen zituen juduak. Luterok juduen aurkako hainbat idatzi egin zituen; ezagunena, Juduei eta
|
haien
gezurrei buruz (1543) izan zen eta hil baino hiru urte lehenago idatzi zuen Luterok (Oberman, 1992; Pangritz, 2001; Roper, 2010). 1530 inguruan Parrokoei sermoia, lukurreriaren kontra predika dezaten idatzi zuen.
|
|
Juduei eta
|
haien
gezurrei buruz liburuan Luterok esaten zuen juduak deabruak zirela; Satan kenduta, juduak bezain etsai pozoitsurik ez zegoela; lukurreriatik ateratzen zutela mantenua; besteen izerdiz, hezur muinaz eta odolaz aberasten zirela; alferrak, lapurrak, gaiztoak, arriskutsuak, birao zaleak, pikaroak, traidoreak, odol goseak eta mendeku zaleak zirela; errabinoek irakasten zietela lapurreta ez dela bekatu... Luterok agintari sekularrei aholkatzen zien juduen sinagoga eta eskolak erretzea, haien etxeak suntsitzea eta haiek lurraldetik kanporatzea, errabinoei irakaskuntza debekatzea, liburu eta idatzi talmudikoak desagerraraztea, bideetatik ibiltzeko baimena juduei kentzea, haiei zilar edo urre gordailuak kentzea eta lukurreria debekatzea; dirua mailegatzeagatik ateratako ondasunak konfiskatu egin behar zitzaizkien eta konbertitutako juduak sostengatzeko erabili behar ziren.
|
|
Luteroren Juduei eta
|
haien
gezurrei buruz liburuak eragina izan zuen Hitlerren antisemitismoan. Luterok eta Hitlerrek uste izan zuten beren borroka jende alemanaren interesekoa izan zela eta ez ziren kezkatu beren portaerak eragin zituen biktimengatik.
|
|
II. Mundu Gerra osteko Nurenbergeko epaian, Hitlerren goi mailako ofizial batek esaten zuen juduen sinagogak erre egin behar zirela, suntsitu beharreko sugegorriak zirelako. Epaiketa horretan naziek milioika juduen erailketa justifikatu nahi izan zutenean, Luteroren Juduei eta
|
haien
gezurrei buruz liburua aipatzen zuten. Hans Hinkel erregimen naziko kazetariak esaten zuen naziek jarraipena eman ziotela Luterok hasi zuela iraultzari.
|
|
Julius Streicher gerra amaitu ostean atxilotu zuten eta gerra krimenak egin izana egotzi zioten. Epaiketan esan zuen Martin Lutero ere akusatuen aulkian egongo zatekeela, haren liburua (Juduei eta
|
haien
gezurrei buruz) kontuan hartu izan balitz epaian. Streicherrek pentsatzen zuen bera bezain erruduna zela Lutero eta hura baliatu zuen kontrako akusazioetatik bere burua defendatzeko.
|
|
1938ko azaroaren 10ean, Lutero jaio zen egunaren urteurrenean gertatu zen Alemanian Kristalen gaua; gau horretan juduak erail, eskaparateak hautsi eta ehunka sinagoga birrindu zituzten (Paras, 2008). Nurenberg-eko manifestaldien garaian Juduei eta
|
haien
gezurrei buruz liburuaren propaganda egin zuten naziek. 1941ean Eliza Ebanjelikoa erreformatu eta estatuarekin koordinatu nahi izan zuen Hitlerrek; urte horretako azaroaren 13an manifestaldi handi bat egin zuten koordinazio hori sustatzeko.
|