2009
|
|
Mikhaïl Gorbatxov;... Hizkuntza bakoitzak bere sistema, bere transkripzio praktikoa, erabiltzen du, hizkuntza bakoitzaren grafiara eta ahoskerara moldatua.Nazioarteko sistema onarturik ezean, bide hori hobetsi du Euskaltzaindiak euskararako, hau da, euskararako transkripzio praktiko bat erabiltzea. Erabaki hori hartzeko orduan, xehe aztertu du azken urteotako erabilera, eta argi ikusten da euskal entziklopedietan, euskarazko komunikabideetan eta euskarazko eskola liburuetan eta literaturan euskararako transkripzio praktikoaren bidea
|
guztiz
hedaturik dagoela, transkripzio praktikoa gauzatzeko orduan kasu gutxi batzuetan aldaera bat baino gehiago ikusten bada ere. Horregatik, jatorrizko hizkuntza aurrean izanik, gure inguruko hizkuntzen transkripzio praktikoak azterturik, eta nazioarteko sistema ere kontuan izanik, euskararako transkripzio sistema praktiko bat arautu du Euskaltzaindiak, eta 156 araua plazaratu(
|
|
Dohain asko ditu liburu honek. Besteak beste, ikerketa akademiko
|
guztiz
zehatz eta argia da baina, bestetik, uko egiten dio akademizismo antzu eta urrun batean babesteari; aitzitik, gertakarien deskribapenarekin batera iritzi garbiak eskaintzen ditu, beti ontzat eman ezin direnak, baina bai gehien gehienetan, iruzkigile apal honen ustez. Gainera, oso alor desberdinak jorratzen ditu.
|
|
aukerak eta egindako lana izeneko ikastaroa egin zen Durangoko Landako Guneko Elkartegian. Ikastaro honen helburua
|
guztiz
praktikoa izanik, euskara teknikari batzuk gonbidatu zituen batzordeak hitz egitera, beraien udaletan egindako lana ezagutarazteko. Ikastaroa EUDELen laguntzaz antolatu zen.
|
2010
|
|
Gaur egungo perspektibatik bitxia da garai hartan euskara aldezteko erabiltzen ziren arrazoia irakurtzea, badu muntarik horrelako ariketak egitea, neurri handi batean
|
guztiz
konbentzionalak izan arren (ez da sinestekoa ordurako Mitxelena batek, adibidez, horietan sinesten zuenik) ondo laburbiltzen dutelako orduko giroa eta euskaltzain askoren (Etxaide, adibidez) mundu ikuskera. Baina bada zerbait aipagarriagoa.
|
|
Neuk esango nuke baietz, pisu benetan handia izango zuela. Beharbada kontu hauek
|
guztiz
arrotzak egingo zaizkio adin batetik beherakoak direnei edo frankismoaren garaiko historiaz ezer gutxi dakitenei, baina neu ziur nago orduko euskaltzaleentzat ez zela izango, ez, ahuntzaren gauerdiko eztula, 1960 aldean, Aita Santuaren bedeinkapena izatea bere lanaren babesgarri, sobera ezaguna baitzen Espainiako Elizaren hierarkiak euskarari buruz zeukan iritzia (gobernuaren jarrera errazago ima...
|
|
Barandiaranen jakin mina ez zen erraz asetzen eta Antropologia, Etnologia, Arkeologia, Paleontologia, Folklorea, hitz gutxitan esateko gizakiaren ibilera orokorra ezagutzea, Historiaurrean zein Historian,
|
guztiz
gustuko zuen. Horregatik eta irakasle urte oparo haietan Paris, Brusela, Leipzig eta Vienako Unibertsitateetan kurtsoak hartu zituen; horrez gain, Anberes, Kolonia, Berlin, Munich, Geneva, Berna, Zürich, Innsbruck, Budapest eta Pragako museoetan ere ikasketak egin zituen.
|
|
Eta, bereziki,
|
guztiz
berritzailea den heinean, publiko eta pribatuaren arteko bereizketaren aurrean hirugarren formula osatzen dutelako.
|
2011
|
|
Lau hizlarien txostenen azalpenen ondoren, biltzarkideen galderen txanda izan zen, eta lantegi akademikoa
|
guztiz
interesagarria suertatu zen, ia hiru ordu iraun zuelarik.
|
2012
|
|
Igande goizeko eguraldia bereziki hotza zen, Urepele inguruko mendiak elurretan zuri zuri esnatu baitziren. Zerua oskarbi, ordea, eta Xalbador zenaren artzain etxolara joan nahi zutenak
|
guztiz
animaturik, aurten lehenengo elurra zapalduz.
|
2013
|
|
Sari hauen bitartez, UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak euskarazko tesien ekarpen bikoitza goraipatu nahi dute, batetik jakintzaren arloa zabaltzen laguntzen dutelako, eta bestetik, euskararen normalizazioaren prozesuan ere
|
guztiz
lagungarriak direlako. Gaur, Bilbon egindako ekitaldian, hirugarren edizio honetako sariak jaso dituzten egileen izenak jakinarazi dira.
|
|
IB sistemek aurre egin behar dioten arazo nagusienetako bat kontsulta eta dokumentuen arteko parekatze arazoa deiturikoa da: dokumentu bat kontsulta batentzako adierazgarria izan daiteke, nahiz eta bietan erabilitako hitzak
|
guztiz
berdinak ez izan, eta, alderantziz, dokumentu bat ez adierazgarria izan daiteke kontsulta batentzat nahiz eta termino batzuk berdinak eduki. Tesi lan honetan hizkuntzaren prozesamenduaren (HP) bidez, parekatze arazoa arintzerik ba ote den aztertu da.
|
|
Duela berrogei urte Euskaltzaindiak beste omenaldi bat egin zion Lekeition bertan eta, hantxe, beste idazle lekeitiar batek, Eusebio Erkiaga() euskaltzainak hitzaldi luze bat irakurri zuen haren bizitza eta lanak goratuz. Hain zuzen ere Erkiagaren sarrera hitzaldia izan zen hori gaur egun ere dokumentu
|
guztiz
aipagarria da, atsegina eta zer pentsatu handia ematen duena; gure erakundearen webgunean irakurri daiteke, hemen, handik hartu dugularik ondoko albiste laburra.
|
|
Bereziki aipagarria da Louis Lucien Bonaparte printzearen euskalki mapa
|
guztiz
ezagunaren bi ale erakutsiko direla batera; bata, horman eskegita egon dena beti, bestea, kiribilduta eta ondo gordeta egon den bitartean, inoiz erakutsi gabe. Benetan harrigarria da ikustea denboraren hariak batean eta bestean izan duen eragin desberdina.
|
|
Benetan harrigarria da ikustea denboraren hariak batean eta bestean izan duen eragin desberdina. Jakingarria
|
guztiz
, gure uste apalean.
|
2014
|
|
Gaurko datarekin aldaketa horiek guztiak islaturik geratu dira Hiztegi Batuaren bertsio elektronikoan eta hor jasota daudenak dira forma arautuak. Horrela
|
guztiz
bateraturik geratzen dira Hiztegi Batua eta Euskaltzaindiaren Hiztegia. Egin diren aldaketa esanguratsuenen berri izan nahi duenak irakur beza dokumentu hau.
|
|
piano jotzailearen eta Jean Mixel Etxekopar kantariaren saio berezia izango da, Transhumanzia kantaldia izenekoa. Tokia ere, Urepeleko eliza,
|
guztiz
aproposa dela uste dugu, eta Ronnie eta Etxekoparren kantaldiak animoak piztuko ditu seguruenik, aurreko urtean Benito Lertxundiren kantaldiak bezalaxe.
|
|
Bat idazle hutsa, beste bat ikertzailea, hirugarrena idazle eta dibulgatzailea. Ez dira
|
guztiz
berdinak, ez dira estriktoki garaikideak, baina hiruren artean euskaldunontzat garrantzi berezia izan duten ideia batzuk jarri zituzten zirkulazioan, gero beste idazle eta artista askok garatu eta aberastu dituztenak.
|
2015
|
|
Hemezortzi urte igaro dira araua eman zenetik, eta gaur egun euskara batuan argitaratzen diren lanetan (eskola liburuak, entziklopediak, hiztegiak, literatura, komunikabideak?),
|
guztiz
hedatuta dago arauan emandako eredua.
|
|
Hamazazpi urte igaro dira araua eman zenetik, eta, latin eta greziar pertsona izen klasikoen arauan bezala, gaur egun euskara batuan argitaratzen diren lanetan (eskola liburuak, entziklopediak, hiztegiak, literatura, komunikabideak?),
|
guztiz
hedatuta dago arauan emandako eredua.
|
2016
|
|
Lehenengo eta behin, esan behar dizut, txalotzekoa iruditzen zaidala, erabat, erakusten duzun kezka, eta berdintzaile izan nahi duen administrazio batean
|
guztiz
eskertzekoa, bai eta Kontsulta egitean Euskaltzaindian ezartzen duzun konfiantza ere.
|
|
Hala eta
|
guztiz
ere, etxeko animalia gutxi batzuen kasuan, beste hizkuntza askotan ere egin ohi denez, badira arrak eta emeak izendatzeko izen bereziak: behor/ zaldi, ahuntz/ aker, behi/ zezen, ardi/ ahari, ordots/ ahardi, eta noski, gauza bera gertatzen da senidetasuna adierazten duten berba batzuetan ere emakume/ gizon, emazte/ senar, neska/ mutil, ama/ aita, lehengusina/ lehengusu, izeba/ osaba, anaia, neba/ arreba/ ahizpa... esaterako, nahiz eta, hauetan ere, inoiz hitz bakarra erabili sexu bietarako:
|
|
Hirurek, esangurari dagokionez, badute gune komun bat, eta kasu konkretu batzuetan sinonimoak ere izan daitezke, baina neurri batean. Horrela, pertsona bati beste pertsona batzuekin ibiltzea gustatzen bazaio, oso lagunartekoa,
|
guztiz
gizartekoa edota erabat jendartekoa dela esan dezakegu. Halere, hor sinonimia osorik ez da izaten.
|
2017
|
|
Andres Urrutia: . Bi erakundeen arteko aspaldiko elkarlan bat badago, jarraikortasun bat, Akademiarentzat Euskal Telebista
|
guztiz
estrategikoa baita, giltzarria, besteak beste, bere hedabideen bitartez Akademian erabakitzen ditugun hainbat eta hainbat ohar eta arau bideratu eta gizarteratzen direlako?.
|
|
Bere aldetik, Andres Urrutia euskaltzainburuak gogoratu du aspaldikoa dela bi erakundeen arteko elkarlana: . Bi erakundeen arteko aspaldiko elkarlan bat badago, jarraikortasun bat, Akademiarentzat Euskal Telebista
|
guztiz
estrategikoa baita, giltzarria, besteak beste, bere hedabideen bitartez Akademian erabakitzen ditugun hainbat eta hainbat ohar eta arau bideratzen eta gizarteratzen direlako?. –Ari gara, guztion artean, euskararen batasuna egiten adierazi du Urrutiak, behar beharrezkoa duguna.
|
|
...Akademiaren hauteskundeak. Beharbada, gizarteak jakin behar duena da euskaltzain osoak berdinak direla bere eskubide eta betebehar guztietan eta Euskaltzaindian guztiak direla hautagai eta hautesle, guztiak ere proposatuak izan daitezkeela Zuzendaritzaren kide izateko, euren kabuz, edo, beste euskaltzain oso batek edo batzuek proposatuta.Izan ere, Euskaltzaindian, eguneroko politikan ez bezalaxe,
|
guztiz
irekia da prozesua euskaltzain osoen artean, aurreko galbaherik gabe. Horrekin betidanik nahi izan da euskararen lurralde eta pentsamolde desberdinetakoak Zuzendaritzako kide eta partaide izatea.
|
|
Behin beste euskaltzain batzuek proposatu eta botoak eskuratu ondoren, euskaltzain hautatu horrek bere burua euskaltzain izatea idatziz onartu behar du. Beraz, alderantzizkoa ere
|
guztiz
egingarria da, alegia, euskaltzain oso batek bere izate horri uko egitea, horretarako Osoko bilkuraren aurrean bere eskabidea aurkeztuz. Gaur egun, bestalde, egingarria da, modu berean, euskaltzain oso izateari utzi nork bere eskabidez, eta euskaltzain ohorezko izatera igaro, hori eskatzen badu euskaltzain oso izandako horrek, hirurogeita hamar urte bete ondoren.
|
|
Hala ere, estandarrak porrot egin duelako esate horren aurrean, ñabardura asko egin daitezke. Bestela esango nuke nik, garai batean euskalkietatik batura sortu zen katea
|
guztiz
aberasgarria izan zen. Hala ulertu eta bizi izan dugu euskalkietako hiztunek, berbarako Bizkaian.
|
|
Hala ikasi ditugu greba, kodea. Beraz, berriz asmatu behar dena da katea, euskalkietatik batu horretara doana eta batu horren esparruan asmatu behar direnak hizkuntzaren erregistro desberdinak dira, intimitaterako, formaltasun handiagoko ekimenetarako? Eta horretan
|
guztiz
lagungarriak dira euskalkietan diren aberasbideak, lexikoa, adierazkortasuna, hitano aditza eta abar. Are nabarmenago, prozesu horretan euskalduntze/ alfabetatze bidean ari direnen eskarmentua, beroriek baitira ingururik erdaldunenetan euskara aho mihietan erabiltzen dutenak.Hainbatez, batua berriz asmatu baino, egokitu eta aitzina eraman behar da, premia berri horiek batuaren bidez adierazi ahal izateko.
|
|
Ogia edo garia gaur ere bada, baina haren inguruko langintzak ez du lehengoarekin ikustekorik. Soroa prestatu, belarra erein, ebaki, idortu eta gainerako prozesuak ere
|
guztiz
bestelakoak dira orain eta lehen. Lanabesak eta langintzak aldatu diren ber, inguruko izendegi guztia ere aldatua da, halabeharrez.
|
2018
|
|
Neutralizatu egin zituen. Hala eta
|
guztiz
ere, polemika handia izan zen, batik bat, H letragatik.Baionako Biltzarrerakolantaldean ere izan al zen polemikarik, Arantzazun H letrak sortu zuen harrabotsaren modukorik. Bilera haietaz oroitzapen handirik ez dut, lan eta lan aritu ginela besterik. Geure artean polemikarik ez zen izan, harmonia onean aritu ginen.Anekdotarik? 1964ko udan Mixel Labeguerie parlamentari genuen, eta Euskal Idazkaritzako lehendakari [Baionako Biltzarrerako oinarriak finkatzen aritu zen llantaldeari babesa eman zion elkartea].
|
|
Nor bere obsesioetatik abiatzen dela kontuan harturik, artikulua sinatzen duen honek Zorionaksarrerara jo du adibide bila, eta honoko ordaina ematen du Eskuliburuak: . Interjekzio modura erabilita,
|
guztiz
jatorra da (Zorionak eta urte berri on!, adibidez), baina okerra da urtebetetzehitzaren sinonimo gisa erabilita(* Gaur nire zorionak dira). Horren ordez, Gaur nire urtebetetzea da/ Gaur nire urtebetetze eguna daesan behar da?.
|
2019
|
|
Arazoa da leku horiek non zeuden jakitea edo, hobeto esanda, kroniketan agertzen den leku izena gaur egungo zein toponimorekin lot daitekeen. Nolanahi ere, liburu honek ez du erantzunik eman nahi, ezpada,
|
guztiz
kontrakoa: testu arabiarretan agertzen diren toponimoetara hurbiltzeko tresna bat izan nahi du, bereziki, arabieraz irakurtzen ez duten ikertzaileentzat.
|
|
Bi urterik behin egiten da deialdia, eta egitasmoaren sustatzaileek euskarazko tesien ekarpen bikoitza goraipatu izan dute hasiera hasieratik: batetik, jakintzaren arloa zabaltzen laguntzen dutelako, eta, bestetik, euskararen normalizazio prozesuan
|
guztiz
lagungarriak direlako.
|
|
Nabarmendu nahi izan du, baita, deitura, izen nahiz lekuei dagozkien datu dokumentalak plazaratuko dituztela, alegia, orotariko lanetatik jasotako lekukotzak, data eta jatorri anitzekoak, betiere egiletasuna eta erreferentzia zehatz eta guzti adierazita. " Leku erregistroen kasuan, ahozko erabileraren informazioa ere eskaintzen da askotan azpimarratu du euskaltzain urgazleak;
|
guztiz
berria ez bada ere, geoposizioa koordenatuen bidez eta kokalekua mapa batzuen gainean ikusteko aukera batzuk ere eskaintzen dira.
|
|
Mintzaldian, Eusko Jaurlaritzako sailburuak nabarmendu du, euskara biziberritzeko helburuz azken hamarkadetan eginiko lana eredugarria izan dela eta ildo horretan garatu diren hizkuntza politikek ingurumari berrira ekarri dutela gure hizkuntza?. Hala eta
|
guztiz
ere, Zupiriaren esanetan,, erronka berriei heldu behar diegu eta gogor lan egin dugu, hizkuntza biziberritzen berriro asmatuko badugu?. –Euskararen jakintza areagotzea, erabilera bultzatzea, lan munduan urratsak egitea, familia bidezko transmisioa bermatzea, euskararen inguruan dagoen atxikimendua zaintzea?
|
|
Batetik, Ibon Sarasolarena,, euskarazko corpus bat informatika erabiliz arakatzeko lehendabiziko saioa? haren eskutik egin zelako, eta bestetik, Klaudio Harluxet zenarena, UZEIk lanerako sistema informatiko propioaren alde egin zuenean,, mundu guztiak halakorik lortzea ezinezko jo zuen arren, neurrira kodetutako datu base bat,
|
guztiz
ez konbentzionala, prestatu zielako Harluxetek.
|
2021
|
|
Erakunde sinatzaileen aburuz, autonomia printzipioarekin bat etorriz, berezko hizkuntza ofizialki aitortuta duten erkidegoetako hezkuntza sistemaren hizkuntza araubideak dena delako erkidegoaren eskumen esklusiboa izan behar du, eta horrek «berezko hizkuntza guztien eta gaztelaniaren gaitasun osoa eta berdina bermatzera» bideratuta egon behar du. Hala eta
|
guztiz
, autonomietako araudiek helburu hori jaso arren, gaztelaniaren gaitasuna erabat bermatu da aplikatu diren ereduetan, baina eredu orok ez du helburu bera bermatu katalanarentzat, euskararentzat eta galegoarentzat. «Ikerlan eta ebaluazio fidagarrienek, bai eta katalana, euskara edo galegoa berezko hizkuntza duten autonomia erkidegoetan egin diren askotariko esperientziek frogatu dutenez, hizkuntza horien etorkizuna normaltasunez ziurtatu nahi bada, katalanak, euskarak eta galegoak presentzia sendoa behar dute hezkuntza sisteman eta horrek ez dio orain arte inolako galerarik ekarri gaztelaniaren jakintzari, ezta hemendik aurrera ekarriko ere», nabarmendu dute testuan
|
|
“Belaunaldi berriak, gehienbat, euskaraz eskolatu dira azken 40 urteetan. Hala eta
|
guztiz
ere, kaleko erabilerak ez du inola ere herritarren hizkuntza ezagutza islatzen, baina teknologia berriek aurrera egiteko eremu bat eskaintzen digute, eta gazteen belaunaldiek bultzatu behar dute erabilera esparru horretan”.
|
|
Guri dagokigunez, azken hogeita bost urte hauetako euskarari buruzko ikerlanen ekarpenak ere ekarri ditugu Euskararen Gramatikara”. Azken kontu honi dagokionez, Salaburuk gaineratu du horrek berarekin dakarrela “gramatika tradizionaletan ageri ez ziren kontzeptuak azaltzea”, baina betiere “gramatikari garaikideen artean
|
guztiz
hedatuak daudenak”.
|
|
Perpausetik goragoko ikuspegian sakondu eta diskurtso markatzaileei bi kapitulu mardul eskaintzea erabaki da, argitaratu zenean
|
guztiz
berria zen ‘lokailu’en gaia (EGLU III) osatu, ‘diskurtso markatzaile’en barruan kokatuz.
|
|
Beste hizkuntza batzuetan prestatzen eta argitaratzen ari ziren gramatiken pareko zerbait egin nahi zen. Edo,
|
guztiz
parekoa ez bazen ere (kontuan izanik baliabideak, gramatika ikerketen tradizioa eta abar ez direla inondik ere pareko), bai, gutxienez, zerbait homologagarria. Horrek eskatzen du datuak biltzea, bai, baina datu horiek gutxieneko marko teoriko baten barnean biltzea.
|
2022
|
|
Mixel Labeguerieren hitzak erabiliz, ‘idazle nekaezin eta paregabea’ da Zerbitzari. Gainera, erabiltzen duen “euskara eredua
|
guztiz
aberatsa eta miresgarria” dela aitortu du liburuaren paratzaileak, “irakurlea kontakizunean erabat murgilarazten duena”.
|
|
Sü Azia elkartea 1979an sortu zen Zuberoaz eta zubereraz agertu edo eginik izan diren lanak biltzeko eta ezagutarazteko. Elkarte horrek Zuberoan egiten duen lana bat dator Euskaltzaindiak lurralde guztietan euskararen alde garatzen duen lanarekin; ondorioz, zentzuzkoa da
|
guztiz
bi erakundeek egitasmo bateratuak bultzatzeko gaur emandako pausoa.
|