2013
|
|
Hori berori egon zen indarrean Espainiako bisigodoen erreinuan, VII. mendea arte, mende horretan bi herrien arteko bat egitea gertatu baitzen. Zuzenbideak, ordu arte, izaera pertsonala izan zuen, baina, harrezkero, lurralde izaera eskuratu zuen, eta, ondorenez, aplikagarri bihurtu zen erreinuko biztanle
|
guztientzat
. Praktikan, bisigodoen lan honek bere agintea hedatu zuen frankoen erreinura ere; bisigodoek 507 urtean eta burgundioek 532 urtean erreinu horretatik alde egin zutenetik, erreinu hori antzinako Galia osora zabaldu zen.
|
|
–XII Taulak? izeneko bildumak ez zuen arautzen
|
guztientzat
ezaguna zen eta guztiek onartzen zuten zuzenbidea; haatik, arlo jakin batzuek eztabaida sorrarazi zutelako, arlo horietan jarri zuen testuak azpimarra. Oinarrian, bilduma horretako erregelak ez ziren plebeioen mesederako izaten; baina erregelok izatea abantaila zen haientzat, behintzat bazekitelako zer gerta zitekeen.
|
|
Grazianorentzat, zuzenbide kanonikoa zuzenbide jainkotiarra zen, ebanjelioko legeen baliobestekoa. Onartu behar zen, hala ere, zuzenbide kanonikoak ez zuela erantzunik arazo juridiko
|
guztientzat
, zuzenbide zibilak bere buruaren gain esaten zuen ber. Decretumak adierazi zuen legez, arauek zehaztu ez dituzten gaietan, zuzenbide zibilera jo behar da (D. 10, p.c.6). Lehendabiziko kanonistek, dekretista deitutakoek, luze eta zabal eztabaidatu zuten zuzenbide zibil hori praktikan aplikatzeko moduari buruz.
|
|
Edonondik begira dakiola ere, tokiko ohitura Corpus iurisak adierazten zuen inperio zuzenbidearen kontrakoa zen, eta horrek kontuzko eragozpena ekarri zuen Erdi Aroko jurista
|
guztientzat
. Justinianok kontrakoa defendatu arren, testuek ez zuten barne koherentziarik gai honetan.
|
|
Aita santuek emandako dekretalen hizkera ikusita, eskuarki ulertzen zen euren horretan aplikatu behar zirela elizaren arlo guztietan, baina praktikan, probintzia bakoitzeko toki usadioek aldarazten zituzten dekretal horiek. Eginera hori Erromako zuzenbide zibilera jota bidezkotu ahal zen, eta hori zeharo garrantzitsua izan zen jurista
|
guztientzat
.
|
|
«Gure garaiko bokazioa, legeriari eta jurisprudentziari dagokienez». Savignyk lan hori idatzi zuen A. E J. Thibautaren proposamenari erantzuteko; autore horrek Kode zibil erkidea egin nahi zuen Alemaniako estatu
|
guztientzat
, estatuok modu juridikoan batu ahal izateko, Code civil izenekoak Frantziako zuzenbidea batu zuen bezalaxe.
|
|
Horren iritzirako, batetik, enperadoreak ezin erreklama zezakeen mundu osoaren gaineko subiranotasunik, eta, bestetik, aita santuaren subiranotasuna aldi baterakoa zen eta ez zitzaien hedatzen barbaroei. Vitoriak argudiatu zuenari helduta, ulertzen zen testu erromatarretan zuzenbidea berbera zela herri
|
guztientzat
eta testu horietan agertzen zen Ius gentiuma, ostera, Ius inter gentes bezala ere ikusi ahal zela, alegia, herri baten eta bestearen arteko harremanak arautzen zituen erregela multzo bezala. Zuzenbide horren oinarria ez zen sinesmen erlijioso berberak izatea, ezpada gizateriaren izaera.
|