2015
|
|
Zuk, ordea, bai aberastasun eta altxor handiak utzi zenituela gure esku, lan handizko hogeita hamahiru urte eman baitzenizkigun, eta gero heriotza latz eta erdiragarria eta zeure Semea, gu jaio baino urte asko lehenago! Eta genizula ordaindu jakin arren, ez zenuen nahi izan altxor ezin baliotsuagoa
|
guri
eman gabe uzterik, zure aldetik gera ez zedin, Harekin saiatuz guk irabaz dezagun Zurekin batera, Aita onbera hori.
|
|
4 Egoki izango da zuoi esatea, ahizpak, Jaunak zertarako egiten dituen hainbeste mesede mundu honetan. Haietara adi egon bazarete haien ondorioetatik ulertuko zenuten arren, berriro esan nahi dizuet hemen, inork uste izan ez dezan arima hauei atsegin ematearren dela soilik, hori uste oker okerra izango bailitzateke; izan ere, Haren Maiestateak ezin diezaguke egin mesede handiagorik, imita dezagun, bere Seme hain maiteak eraman zuen bizia
|
guri
ematea baino; eta horrela, ziurtzat dut mesede hauek gure ahultasuna sendotzeko direla, noizbait hemen esan dudanez, neke handiak eramatean Hura imitatzeko gauza izan gaitezen.
|
|
Izan bedi goretsia betiko hainbeste eman dezakeena. Haren Maiestateak nahi beza
|
guri
ematea, Bera zerbitzatzea merezi dezagun, amen.
|
|
–Honi erantzuten diot, ez dagoela esan dizuedana baino era hoberik, haiek ez bilatzea baino era hoberik, arrazoi hauengatik: ...henbizikoa, honetarako behar den aurreneko gauza Jainkoa interesik gabe maitatzea delako; bigarrena, nahiko apaltasun gutxikoa delako gure zerbitzu kaskar hauengatik lortuko dela hain gauza handia uste izatea; hirugarrena, honetarako egiazko prestaera sufritzeko eta Jauna imitatzeko desira delako eta ez gozotasunak, azken batean Hura iraindu baitugu; laugarrena, ez dagoelako Haren Maiestatea haiek
|
guri
ematera behartua, bere aginduak betetzen baditugu zeruko aintza ematera behartua dagoenez, honelakorik gabe eta guk baino hobeki baitaki zer komeni zaigun eta nork maite duen benetan; eta honela gauza ziurra da, eta nik badakit, eta ezagutzen ditut behar den bezala maitasun bidetik doazen pertsonak, beren Kristo gurutziltzatua zerbitzatzearren soilik; eta ez bakarrik ez diote eskatzen gozotasunik... Hau egia da.
|
|
Horregatik, presa har beza Haren Maiestatearen zerbitzuan, niri mesede egiteko; bada, ikusiko du berorrek, hemen doanagatik, zein egoki den norbere burua oso osoan ematea, berori hasi den bezala? hain neurri gabe
|
guri
ematen zaigunari.
|
|
14 Azken batean, arrazoibidera etorri ziren eta hango moja kopururako nahikoa errenta ematera; eta haiengan asko estimatu nuena beraien etxea
|
guri
ematea izan zen eta beste etxe eskas samar batera bizitzera joatea. Sakramentu guztiz Santua jarri zen eta san Pauloren Konbertsio egunean, 1571 urtean, egin zen fundazioa, Jainkoaren aintza eta ohorerako, han, nire iritziz, Haren Maiestatea oso ongi zerbitzatzen baita.
|
|
Hau ere, aurrez gogoeta egin gabe, bat batean gertatzen da eta goitik behera astintzen nau; ez dakit nik nondik datorkidan hainbesteko indarra. Oihuka hasi nahi nukeela iruditzen zait eta guztiei aditzera eman zer doakigun gauza gutxirekin ez kontentatzean eta zer ondasun duen Jainkoak
|
guri
emateko, hartzeko prestatzen bagara. Desira hauek ni neure baitan desegiteko modukoak direla diot; ezin dudana nahi dudala.
|
|
Honek poz pixka bat eman zion. Hala ere, gelak utzi zizkiguten arte ez zen neke gutxi izan; izan ere, han zegoen gela on bat hemengo andre alargun batek hartu zuen alokairuan, eta ez bakarrik ez zigun utzi nahi izan (urte erdian hara joango ez bazen ere), are gehiago, ez zuen ongi hartu etxearen gorenean, teilatupean, gela batzuk
|
guri
eman izana, haietako batek bere gelara ematen zuelako; eta kanpotik giltza izatea nahiko ez, eta barrutik iltzez josi zuen. Horrez gainera, kofradiako kideek ospitalearen jabe egingo ginelakoan zeuden; zentzu gabeko ustea zinez; kontua beste bat zen:
|
|
3 Berak asko sufritu du, eta adorez sufritu ere, gastatzean eta guztia eramatean; horrek Jainkoa gorestera garamatza. Badute motiborik ahizpa hauek hura maitatzeko, besteek ez baitiete ezertan lagundu, sufrimendu handiagoak
|
guri
eman baizik. Orain etxe barruan itxita dago gurekin; eta gauza handia izan zen kartzelan ez sartzea, hemen infernua bezala baita, eta guztia era bidegabean, guri zor ez duguna eskatzen baitigute eta hura berme emailetzat hartzen.
|
|
3 Antonio Sánchez, gehiago hitz egin gabe, etxea
|
guri
ematera zetorren, baina ez dakit nik zeri begira egon ziren berori eta aita Julian Ávilako, halako etxea erosi nahi izan zutenean. Aski zen saldu nahi ez izatea.
|
|
Horrela ez balitz, ordea, gogorra litzateke, zortzi legoako itzulinguruagatik? mesede hori niri egin gabe uztea eta egun bat edo beste hemen atseden ez hartzea eta poz hau
|
guri
eman gabe uztea, ahizpa guztiek bihotz bihotzez itxaroten baitaude, nire nebaren bidez idatzi nionez; nire neba gaur abiatu da Madrilerantz.
|
|
53 Ez naiz harritzen deabruaren zorroztasuna ikusteaz, eta nola sinetsarazten dion bakoitzari munduko egiarik handiena dioela; horregatik esan dut, ez sinesteko itsu itsuan ez prioreari ezta moja banako bati ere; gehiagorengandik bil dezala informazioa gauza garrantzitsua denean, erremedioa era egokian eman ahal izateko. Jar beza [erremedioa] gure Jaunak prelatu zuhur eta santua
|
guri
ematean, hau izanez gero, Haren Maiestateak emango dio argia guztian ongi asma eta ezagut gaitzan, horrela guztia ongi gidatua joango baita eta arimak perfekzioan aurrera eginez Jainkoaren ohore eta aintzarako.
|
|
9 Uste dut, asko direla Jainko gure Jaunak proba hau egiteko hartzen dituenak, eta gutxi mesede honetaz gozatzeko prestatzen direnak; Jaunak mesede hori egin eta gure aldetik geratzen ez bada, ziur nago etengabe ematen dituela goi goiraino iritsi arte. Hura
|
guri
ematen zaigun bezala, hain erabaki sendoz, Haren Maiestateari ematen ez gatzaizkionean, nahiko egiten du gu gogoetazko otoitzean uzteaz eta gu noizbehinka bisitatzeaz, bere mahastian dauden morroiak bisitatzen dituenez. Baina beste horiek seme alaba kutunak ditu eta ez luke nahi bere ondotik kentzerik; ezta ez ditu kentzen, honezkero beraiek ere ez dutelako nahi handik alde egiterik; bere mahaian eserarazten ditu, berak zer jan hura ematen die, ahora daramana bere buruari ukatzeraino haiei ematearren.
|
|
Lehen idazketan, Teresa, Aitari zuzendutako bakarrizketa edo otoitz gozoan murgiltzen da: Emadazu baimena, Jauna, nik neuk hitz egin dezadan, gure eskuetan [zure Semea] uztea nahi izan zenuenez gero, eta eska dezadan, oso osoan zure esanera jarri eta hainbesteko maitasunez
|
guri
eman baitzitzaigun.
|
|
Eder zaio guri lana arintzea. Ordubetean behin baino gehiagotan esaten ez badiogu ere, Berarekin gaudela eta eskatzen diogunaz eta Hark
|
guri
emateko duen gogoaz eta zein pozik egoten den gurekin konturatzen bagara, ez du nahi izaten hitz asko eginez burua hausten ari gaitezen.
|
|
Ogi txit sakratu hau, betiko?
|
guri
emana, egia da badaukagula, eta guk eskatu gabe eman zigula janari hau eta Gizadiaren mana? –Teresak berak edo beharbada kritikari zorrotzetako batek ezabatu zuen periodo honetan tartekaturiko zatitxoetako bat:
|
|
8 Haren Maiestateak nahi beza, bizitza honetatik atera baino lehen maitasun hori
|
guri
ematea, heriotzako orduan gauza handia izango baita gauza guztien gainetik maite izan dugunak epaituko gaituela jakitea. Ziur joan gaitezke geure zorren auziaz.
|
|
Ongi egin zenuen, gure Maisu ona, aurreko eskaera egiteaz, gure partetik ematen duzuna bete ahal dezagun; izan ere, egia da, Jauna, horrela ez balitz, ezinezkoa iruditzen zaidala. Baina zure Aitak Zuk eskatzen diozuna, hau da, hemen bere erreinua
|
guri
ematea gauzatzen badu, badakit nik zure egia agertuko dugula gure partetik ematen duzuna ematean; izan ere, lurra zeru bihurtzean, egin ahal izango da nigan zure nahia. Hori gabe, ordea, eta nirea bezalako lur erkin eta fruiturik gabean, nik ez dakit, Jauna, nola egin daitekeen.
|
|
12 Eta zenbat eta gehiago agertu egintzen bidez ez direla gizalege hutsezko hitzak, hainbat gehiago eramaten gaitu Jaunak beragana eta jasotzen hemengo gauza guztien gainetik eta baita geure buruen gainetik ere, mesede handiak hartzeko gu prest jartzearren, bizitza honetan ere ez baitu amaitzen zerbitzu hau ordaintzea. Hain estimu handitan izanik, guk honezkero ez dakigu zer eskatu, eta Haren Maiestatea ez da aspertzen
|
guri
ematen eta ematen. Izan ere, arima hau Berarekin bat egin duelako bere gauza bera eginda edukitzea gutxi balitz bezala, harekin atsegin hartzen hasten da, hari bere sekretuak agertzen, zenbat irabazi duen arimak ulertzeaz eta oraindik emateko duenaren zertxobait hark ezagutzeaz poz hartzen.
|
|
3 Bada, Jauna, zein aita izan zitekeen, bere semea
|
guri
emanik, eta halako semea, eta gugandik halako tratua harturik, gure artean egunero sufritzen gera dadila onartuko zukeenik? –Egia esan, bat ere ez, Jauna, zurea izan ezik.
|