Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2003
‎Nik ere barkamena eskatu nion, modu horretan bazterrera utzi genuelako. Eta gu bezain euskaldun eta abertzale zela ere aitortu nion. Gainera, guk ez bezala, bazekiela sentimenduak eta abertzaletasuna bihotzean eramaten, diskrezioz.
2004
‎Askotan ematen du, kikildurak jota gaudelako edo, besteak ere gu bezain hemengoak direla esatearekin, euskal hizkuntzaren eta kulturaren herriranzko zubia errazago pasatuko dutelako ustean bizi garela. Koitaduak gu!
2006
‎Bortu aldeko ibarretakoak baziren, Mixelek haien bonet gorriei eta galtza zabalei ohartuta erran bezala, haietariko zenbaiten belarriek ez zuten izan behar gure mintzaira arrotz. Are gehiago, sorlekua muga herria izanez gero, gu bezain euskaldunak ere suerta zitezkeen.
2007
‎Amandak lasaitzeko esaten zion, lapurretaren ondorengo damua izango zela, poliziak atzemateko beldurra edo, baina lasai egoteko, ez zegoela zertan kezkatu, polizia bankuetako transferentziak aztertzen lanpetuegi zegoela lapurrek margolan preziatua noiz salduko, eta ez luketela sekula ere Suediako hiri txiki batean pasioa galdu zuen bikote arrunt batean erreparatuko. Horretarako gu bezain ero egon behar lukete, eta sinetsi, ez dute horrelako zorterik esaten zion Amandak.
‎Leireri begiratu diot eta, hara, berari ere pindartxoak sortu zaizkio begietan. Emakumea, ordea, gu bezain azkar edan duen arren, lasai asko dago. Ezer galdetu gabe, berriz bete dizkigu edalontziak.
2009
‎Leon eta Ola gu bezain harrituta zeuden. Ez zuten ezertxo ere ulertzen.
‎Me rindo!!!?. Hasieran tranpa bat izan zitekeela pentsatu zuten, gu bezain beldur ziren, eta lubakitik pare bat metrora egon nintzen, euren agindua obeditzen, pare bat minutuz. Gero, astiro lubakira hurbiltzeko agindu, eta horrela egin nuen.
‎Ni Isidrori begira nago, apalaren gainean dudan ezkontzako argazkiari. Ezkontzen ez diren emakumeak, seme alabarik izan ez dutenak, ez daude gu bezain kolpatuta. Bizitzak astindu asko eman dizkigu guri, senar bat zaindu behar izan dugunoi, erditu eta seme alabak hezi behar izan ditugunoi.
‎Orain ikaran zen errege berriak inoiz barkatuko ote zion. Etorri berriak, ordea, gu bezain ezti besarkatu zuen bere arreba eta, guri bezala, hari ere berritu zion iragana ahantzia zelako aldarria.
‎Eskoziarrak inguruan genituen beti, arkuak prest. Alençon ere multzoan zen, gu bezain preso. Haren begitarte itsusiak eta Condérenak adierazten zuten amorrurik handiena.
‎Miossensek lerro lerro emanarazi gintuen, Henrikeren eta printzipalen gibelean. Luze gabe, bertze zaldun tropa bat agertu zen urrunetik, gu bezain beltzez beztitua.
‎Harrigarriak dira, bestalde, gaur egungo haurrak, ez bederen gu bezain inozoak. Arestian zazpi urteko batek aitortu dit aspalditik zekiela Olentzeroren eta Errege Magoen sekretua, baina itxurak egiten jarraitu duela gurasoen ilusioa ez zapuztearren, hain liluratuta ikusten baitzituen koitaduak beren semearen ametsa atxikitzeko lanetan, opariak ezkutuan prestatzen, gaueko urratsen hotsa disimulatzen...
2010
‎San Cristobalen igaro du bere bizitza osoa eta ez du inoiz horrelakorik ikusi: gu bezain liluratuta dago.
‎–Nola jakingo ditu Amaiak hippien istoriotxoak? Ze uste duzu, gu bezain zaharra dela? –erantzun zuen lagunak.
2011
‎Baina zergatik zetorren Europara ihesi? Zergatik ez da gu bezain libre munduan zehar bidaiatzeko. Jakin mina eta pena uztartzen dira.
‎–Txineraz bezain ongi. Beharrik, mugaz bestaldekoak ez dira gu bezain ezjakinak, eta Durandek ederki egiten du gaztelaniaz. Erran dit albisteak dituela kasuari buruz, autoa seinalatu zuen?.
2012
‎Horrek aukera ematen zidan askotan ohartzeko, eta harriduraz, Jainkoak galarazi nahi izan badio ere, bere jakindurian eta bere eskuz egindako lanen gobernuan, berak sortutako izakien munduko multzo handi bati, gaitasunen eta arimen indarraren erabilera egokia, hala ere, eskaini dizkiela guri eman digun ahalmen bera, arrazoi bera, zaletasun berberak, maitakortasun eta betebehar sentipen bera, grina eta gaitzondo berberak, esker on, zintzotasun eta leialtasun sentipen berberak, eta ongia egiteko eta ongia hartzeko ahalmen guztiak. Eta aukera ematen dienean horiek bideratzeko, gu bezain prest, are gehiago, gu baino prestago daudela eskaini zaizkien ahalmen horiek behar bezala erabiltzeko. Horrek batzuetan goibeltzen ninduen, aurrean izan ditugun aukerei nolako erabilera traketsa eman diegun pentsatzean, jakintzaren argi handiak, Jainkoaren Izpirituak alegia, Haren Hitza ezagutzeak eta gure ulermenak, denak batera, ahalmen horiek argitzen zituzten arren.
2014
‎–Bai, bazakiat. Igoera lortu badugu, gainontzeko taldeak gu bezain txarrak direlako izan duk; Xabi Prieto ondo ibili duk, batzuetan, eta Ansotegi dezente gustatu zaidak zentral gisa, baina gainontzekoak. Tira, ondo jipoituko gaitiztek lehen mailan, baina behintzat futbol ona ikusiko diagu??.
‎Aurpegiak larriagatik zurrunduta, eskuak dardara txikian, begiak kliskatzeaz ahaztuta. Oso bitxia zen aurpegien kontrastea ikustea gizon zurietatik gure tripulazioko beltz jendera, zeintzuk gu bezain arrotzak baitziren ibaiaren alde honetan, nahiz eta etxea handik zortziehun miliara baizik ez eduki. Zuriek, noski, arrunt deseginda, bazuten, gainera, itxura xelebre bat halako iskanbila asaldagarri batek minez hunkituta egotekoa.
2015
‎Lumatu gabeko oilasko hasberri baldin baginen ikastetxe hartara gindoazenetako asko, gu bezain nobato, gu bezain ezjakin eta inozentea zen Periko ere: karrera bukatu berria, huraxe zuen lehenengo lana, aurretik, itxura denez, probatu gabea.
‎Lumatu gabeko oilasko hasberri baldin baginen ikastetxe hartara gindoazenetako asko, gu bezain nobato, gu bezain ezjakin eta inozentea zen Periko ere: karrera bukatu berria, huraxe zuen lehenengo lana, aurretik, itxura denez, probatu gabea.
‎gehitu zitzaizkien, eta hemen etorkizun post biologiko ez fikziozkoen defendatzaile sutsuak aurki ditzakegu. Horien arabera, pentsatzeko eta beren burua ugaltzeko gai izango diren forma robotiko bereziak ikusiko ditugu etorkizun horretan, zain egon behar?, gu bezain konplexu bihurtu arte. Beraz, cyborgaren bitartez, kultura horrek gizakia amorrarazten du erabat.
‎Azken ipuinak, BERE BEGIAK AHURRETAN izenburu duenak, gizakiaren itsukeriaren isla izan nahi du; sekula gizakumerik eman ez duen lur eremu bategatik, uharte bategatik, arerioa bere eskuekin hil arte borrokatzeko prest baitago gizakia; eta beharbada, eskuetan etsaiaren odolaren epeltasun likitsa igarri arte ez dakigu begiak zabaltzen, hura gu bezain heroi dela edota gu hura bezain etsai ohartzeko. Hala gertatu zen Malvina edo Falkland uharteetan; gizakiak azalean elkarren hatsa sentitu arte hurbildu ziren, gorputzez gorputz borrokatu ziren, batak bestea hil arte.
2016
‎Eguzkia irteten hasten den garaian, ostatutik bidali nahi gintuela erabaki zuen, gu bezain speedatua zen berrogeita hamar urteko tabernari hark... Bost edo sei pertsona baino ez ginen geratuko ostatu barnean.
‎Beste inor ez da gu bezain aktibo
2017
‎–Gogor plantak egiten dituzue, baina gu bezain makalak zarete, trufatu zitzaidan?. Lotsagarri gelditu nahi duzu jaun frantses maritxu hauen aitzinean?
2018
‎Geroago ohartu naiz haien irribarre zabal zabala, egiaz, itxura besterik ez dela: borroka esparrurantz goaz, eta gu bezain izututa daude.
‎Ia hutsik zegoen pabiloia: han seiehun behargin inguru eroso aritzeko tokia zegoen, baina dozena pare bat lagun baino ez zeuden han hemen barreiatuta, gu bezain aztoratuak. Makina gehienak geldirik eta mutu zeuden, xaflak garraiatzen zituen trena barne.
2019
‎Gizonak bidea ireki zuen harresira zihoan eskailera batean estutzen zen jendetzaren artean, Utziozue pasatzen almuedanoari, eskatzen zuen, eta jendeak, anaitasunaren anaitasunez, pasatzen utzi eta irribarre egiten zuen, baina dena arrosa izan ez dadin, edo dena arrosak ez direlako, obra ona hondatu zuen mesfidati bat izan zen, aurpegia erakusteko kemenik ez zuela izan egia bada ere, baina atzeko lerroetatik bota zuen, Kontuz lotsagaldu horrekin, ez du bere txanda izan arte itxaron nahi, eta almuedanoa, ederki baitzekien hori ez zela egia, honela mintzatu zen ahotsa zetorren alderantz, Alak zigor zaitzala zure gaiztakeriagatik, eta Alak ongi hartu bide zuen oharra, nonbait, kalumniatzailea izango delako Lisboako setioan hilko den lehena, edozein kristau baino lehenago, eta honek asko erakusten du Goienekoaren haserrearen nolakoari buruz. ...ere, nik ezagutzen ez ditudanak, lehorrekoa bainaiz, eta ez itsasokoa, azkar asko dabiltza, arraunek eta mareak bultzatuta, mareagatik iratzarri dira horren goiz, eta badoaz, orain aurrekoek haizea sentitu bide dute, belak altxatzen ari baitira, beste gauza miresgarri bat izango litzateke zuriak izatea, gaur jai eguna da, almuedano, gainera, ibaiaz beste aldean Almadako gure anaiak daude, keinuka, gu bezain pozik, Alaren borondateak salbaturik, haiek ere, Hura, Goienena, Urrikalkorra, Berez sortua, Biziduna, Kontsolagarria, Errukiorra, Zeinari esker askatu baikara barratik ateratzen ari diren zakur horien mehatxu izugarritik, gurutzatuak dira eta zeharkatuak bitez, euren anabasaren edertasunaren gomuta eurekin hil eta ahantz bedi, eta Malikek, infernuaren zaindariak, bertan atxiki bitza betik... Inguruko guztiek txalotu zuten azken madarikazioa, denek almuedanoak izan ezik, eta ez ados ez zegoelako, baizik eta lehenago bete zuelako zegokion zaindari lana, mesfidati ausartaren zigorra eskatu zuenean, hain justu, eta itsusia baita, itsusia denez, anai arreben komunitatea otoitz egitera deitzeko ogibidea duena madarikazioka ibiltzea, egunean behin zigorra ezartzea nahikoa eta sobra da gizaki batentzat, Jainkoak berak ardura itzel horri betiko eutsiko ote dion ez dakiguna da.
‎Hala eta guztiz ere, guk ez dinagu esperantza galtzen eta ziur gauden egunen batean, berandu baino lehen, zuek bezalaxe, gurekin bazkaltzera hurbilduko direla. Azken batez, non aurkituko ote dute gu bezain iraultzaile jatorrik?
‎herriaren onura, ez besterik. Nahiz eta guk biok jakin haiek hitz hutsalak direla, nahiz eta guk biok jakin gidaliburua idatzi zuena gu bezain iruzurgilea zela. Nire interesak?
2020
‎Gainera, guk ez dugu ezer kontatuko komisariatik kanpo, Mikelek eta biok oso ondo egiten dugu gure lana eta, zuk esan bezala, profesionalak gara, baina komisarian asko gara eta istorio hau oso mamitsua da. Zoritxarrez, denak ez dira gu bezain profesionalak.
2021
‎Baina hain da arraroa emakumeoi egiten zaiguna, nola gizonei egiten zaiena. Iritzidun subjektuak bezala tratatzen ditugu gizonak, eta batzuetan neure buruari galdetzen diot, Bernardo Atxagak mugaz bestaldeko kontaktuari galdetzen zion bezala, ez ote diren gu bezain zaurgarriak. Bihotza dute?
‎–Lehenago baino hobea da orain. Seguru asko, egunen batean, gu bezain zentzudun aurkituko dugu.
2022
‎Beraiekin bildu ginenean, ordea, gu bezain lur jota zeuden.
2023
‎–sartu zen Nahuel– Gogoratu Manitasek lehengo egunean esandakoa. Zuek ez duzue sistema asmatu, eta bertan hazi zarete, gu bezain gatibu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia