Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎...la urrearen gutizian, baina egia da, halaber, ezen, halarik ere, urrezko aro batean bezala bizi zirela, zeren deus guti behar baitzuten bizitzeko eta zeren haietarik nornahi baitzegoen prest, baita bere buruaren ukatzeko ere, baldin hura guztien onerako bazen, nola manatzen baitu ebanjelioak, nahiz eta haiek ez zuten artean Kristoren hitzaren berri... eta, aitzitik, guk gizon zuriok bai, nahiz eta gero ez dugun haren hitzik betetzen, zeren ipintzen baitugu bat bedera eta bat bederaren probetxua bertzeenaren gainetik.
‎Psikiatrak lotura estua ikusten du. Nik, dena dela, honetaraz gero ez dut interes berezirik argitzeko doktorearen tesia zuzena ala okerra den. Eta interesik ez dut, honezkero ez delako arazo, plazer iturri baino.
2001
‎Bi urte pasa eta gero ez genuen tokirik gela txiki horietan. Udalarekin harremanetan jarri eta toki hobea eman ziguten.
2004
‎Eskarmentu handia hartu zuten Lizarrako itunaren frakasoarekin eta orduz gero ez dute ETA Batasuna binomioarekin kontaminatu nahi. Geroz eta garbiago dute gatazka politikoa konponbidean jartzeko «gatazka armatua» deituriko horrek enbarazua eta oztopo besterik ez duela egiten.
2005
‎Partida eta gero ez dut sekula hitz egiten epaileei buruz, baina egia da partidan zehar asko hitz egiten dudala beraiekin, beti ere errespetuz, inoiz hitz larririk esan gabe. Madrilen kanporatu nindutenean ere ez nien besterik esan:
‎Etxearen, nire etxearen, kanpo aldetik deitzen ari nintzen, haririk gabeko telefonoa eskuetan. Banekien arrebak umeak ohera bidali eta gero ez zuela bakarrik luzaro egon nahi, horregatik Ander hil zenetik goiz oheratzen zen.
‎Arreba komisariara joan eta, batez ere, Ramonen heriotza gertatu eta gero ez zuen zentzurik gordetzeak eta eman egin nien gutuna poliziei; horren ostean segurutzat ematen nuen Azuaren berri izango genuela, besterik ez bazen mehatxuren bat, baina ez da horrelakorik izan; ez dugu haren berririk ezertarako izan eta epaitegian elkarrekin topo egin dugunean ere ez ikusiarena egin du.
‎Kontseiluak bere garaian aditzera eman zuenez," gizarte elebiduna sortzeaz" hitz egin zuten, eta" euskararen etorkizuna ziurtaturik ez dagoela" aitortu ere egiten zuten; baina gero ez zuten hezkuntza ereduak gainditzeaz ezer esan, hobekuntza baizik ez zuten proposatu. Bestaldetik, immigrazio politikari zegokionean, ez zuten aitortu hizkuntza integrazioak duen garrantzirik.
2006
‎Kasu horretan, obrak bi urteren buruan akitzea aurrikusten da. Halere, Florentino Goñi zinegotziak aipatu zuen bezala, «zuhur ibili gara, ez baita lehen aldia gobernutik zerbait hitz ematen dutela eta gero ez dutela egiten».
2007
‎Arratibelen esanetan, Euskal Herrian ez da horrelakorik gertatzen: " Politikariek kirola babesten dutela esaten dute euren diskurtsoetan, baina gero ez dute kirolaren praktika bultzatzen eta ez dute kirola egiteko batere erraztasunik eskaintzen". Aranburuk ere ez du egoera oso baikor ikusten:
‎anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak eta ornogabeak. Arrainak ere maiz sartzen dira ubidean, eta gero ez dute irteterik izaten, baina ubidea husten ez den bitartean, normalean, bizirik irauten dute. Istripu gutxi gertatu badira ere (eta hala hobe, noski), pertsonentzat ere arriskutsuak izan daitezke azpiegitura horiek.
2008
‎beira maite duen birraitona bat izatea, birraitona horrek seme bat izatea gustuko duena beira, era berean haren semea ere beirazale handia izatea. Azkenik, zuk zeuk haien ondorengo legez trebatu behar duzu eta, horrelako herentzia jaso eta gero ez baduzu arrakastarik, zeurea da errua. Baina ez baduzu aurrekorik, alferrik zabiltza.
‎orfeoia tartean zeudela) 96 Baina egia esan egoerak aukera eman zion ezer aldatu beharrik gabe aho bateko onespena jasotzeko. Hori bai, halako antolaketarekin, gero ez zuen modurik izan bere plana berak pentsatu bezala berma ziezaion kongresuak. Hola, Guilbeau­k txostenaren kopia bat ere ez zion eskatu Arana Goiriri97 Horren ordez, kongresuan onartutakoaren ziurtagiri dokumental bakar moduan Daranatzen akta geratu zen, auskalo nola azaltzen zuena Arana Goiriren plana98.
2009
‎berriz ere ekialdera joatera behartu zuten hango buruzagiek, eta bidaia berak ordaindu behar izan zuen, neska erabateko esklabotzan murgilduz. Ikasketak egitera badoaz ere, gero ez dute lanik, eta asko lan behartuetan daude. Aitzakia da Xinjiang edo Turkestan ekialdean ez dagoela lanik eta kanpoan aukera gehiago izango dituztela.
‎Mugak ezartzen ditu eta eskuorriak argitaratzen ditu, baina gero ez du jarraipenik egiten, eta urrats hori egin ezean, ezin da jakin zenbateraino betetzen diren arauak.
‎Lubos familiako amak gogoratzen du, eta hala kontatu izan du askotan, miatzen amaitu zutenean dei batzuk egin zituztela agenteek egongelako telefonotik. Gogoratzen du deiak egin eta gero ez zutela etxetik alde egin, geletara sartu zirela berriro. Gela bakoitzean agente bat:
‎– Canovasena eta gero ez du edonork balio. Gorago begiratu behar dugu.
2010
‎Herritarrak existitzen dira?. Nire erabakia izan zen nazio nortasunarena onartzea, baina horrek gero ez du ondorio praktikorik, akordioa ondo lotzen baduzu?.
‎Ikusi al duk hik?". " Goizaz gero ez nauk sukaldetik atera", erantzun nion. Atean danbateko bat emanda joan zen.
2011
‎«Unibertsitateko ikasleen %60 dira emakumeak, baina gero ez dute erakunde akademikoetan ia batere kargurik betetzen», gogorarazi du Silvestrek. Halaber, diziplinetan sexu segregazioa dagoela iruditzen zaio, eta horrek lan munduan ere beste horrenbeste gertatzea dakarrela.
‎–Etxakik itxaroten arrainak, ume. Ontzira igo, eta segituan hasi behar jok batek ha ontzen?, errepikatzen zuen igandeko bazkarietan Augusto María zaharrak, adieraziz ezen lana gogotik egin behar dela okasioa heltzen denean; gero ez baitu konturik, sarritan. Ongi ikasi zion lezioa agure zaharrari.
‎hainbat gazte harrapatuta dauden gurpil zoroa apurtzea. Aukera izan zuenean, batek ez zuen ikasi nahi izan, eta gero ez zuen lanik topatu; eta orain, lan barik dago, bere garaian ez zuelako ikasi nahi izan eta ez dagoelako nahiko prestatuta. Eta gurpil hori apurtu ezean, horrelaxe jarraituko du, langabezian…
2012
‎...i ez dela larriena, baditudala beste buruhauste batzuk, garrantzitsuagoak esateko arriskua ekiditeko eta azalpenetan korapilatuko nintzen beldur isildu naiz eta gainera, egia esango ote niokeen, ez al da egia elkartasun komitekoak bakarrik bizi den neska baten etxean babesa aurkitu didala esan didan unetik maitasun istorio baten aukera egon zitekeela pentsatu dudala eta babes etxekoa mutila izanez gero ez nukeela halakorik pentsatuko edo erabat zintzoa izatera mutila homosexuala izanez gero agian bizikidetza zaila izango litzatekeela bururatu zaidala baldin eta nirekin oheratzeko gogoa azaldu balu?
2013
‎Gaur egun Columbia River deritzona zen. Tamalez, korronte biziengatik, eta eskifaiaren osasun egoera penagarriagatik aingura botaz gero ez baitzuten hura altxatzeko gizonik izango, ezin izan zen sartu; baina korronteen deskribapenek eta mapek argi uzten dute Heceta izan zela hura deskubritu zuen lehen ez natiboa. Handik 17 urtera, Robert Grayk ibaian gora nabigatu eta gaur daraman izena jarri zion, hura aurkitu izanaren ohorea bereganatuz, baina Donald C. Cutter historialariak dioen bezala:
2014
‎Hurrena, arrazak erakundetze politikoan Inperio erromatarraz eta kristautasunaz gero ez duela inolako muntarik izan erakustera pasatzen da1800 (Zalantza pitinik ez uzteko, arraza eta hizkuntza bereiz tratatzen dira hemen). Barbaroen inbasioarekin errealitate hori berretsia geratu zen:
‎La nation ne fait pas corps. Elle réside tout entière dans la personne du roi? 2258 Lastima da gero ez duela Sieyésen nazioa. Errepublikakoa, kriterio berdinekin kritikoki analisatzen, problema hori eta besteren batzuk gehiago baitauzka.
‎Orfeoi gaztearen urtea ere horren borobila izan zen. Esfortzu askoren ostean, Orfeoi gaztea egonkortzea lortu dugu, 2012an Bergarako Musika Eskolarekin lortutako akordio bati esker. Lehen, gaztetxoek Musika eskolako abesbatza utzi eta gero ez zuten jarraitzeko aukera argirik ikusten, orain Orfeoi gaztera saltoa hurbilago ikusten dute. Horrez gain, zuzendari aldaketa bat ere egon da, Alaitz Urkiak ikasturte hasieran zuzendari kargua utzi ostean Nagore Sanzek hartu zuen gure harrobiaren ardura.
‎Uste nuen, benetan sinistu nuen orduan, usainak behar bezala pentsatzen uzten zidanean, Ordonakoa bertakoa zela usain hori, berezkoa, paduretakoa, urrun zeuden arren, errekakoa beharbada. Pentsatu nuen pasabidetik irten eta gero ez nuela berriro usainduko, ez zela egongo, baina Arrizera heldu nintzenean ere, Ordonatik urrun, askozaz altuago, han zegoen usaina, leunago beharbada, baina usain bera, edo oso antzekoa. Haizea ere bizitu zen Arrizen.
‎Eta zuk arrazoia ematen didazu eta gero ez duzula gogoratzen esaten didazu.
2015
‎Zaintzailearen sindrome deitzen zaio horri, eta sindrome hori doluan ere luzatzen da. Lehen ardura bat zuten, baina gero ez dute, eta ez dakite zer egin euren bizitzarekin.
‎Lotsa zerbait gertatu denean sentitzen duzu, eta gure helburua prebenitzea bada eta erasoak ez gertatzea, egokiagoa iruditzen zait ardura terminoa erabiltzea, eta hor kokatzea erakunde publikoak eta gizonak. Konplizitateak eta jarrera pasiboak albo batera utzi, eta politikoki zuzena izateari utzi, gero ez baduzu ezer egingo edo ez baduzu arazoa zure egingo. Zer ari zara egiten edo zer ez zara ari egiten hau guztiau iraunarazteko?
‎Azken ostikoa eta bakarrik gelditu zen espaloi gainean etzanda, zizare bat bezala okertuta. Gero, auzokoak laguntzera etorri bitartean, amets egin zuen, eta ametsean Carlos eta Anartz agertzen ziren arren, gero ez zuen ametsaren ezer gogoratzen, agertzen zirela baino ez.
‎Ez dut bizitza osoa haiek bezala pasatuko: lanean, gero ez dudala ezertarako balio konturatzeko.
‎...k, askok baizik) hain irudimen ahula dute, edo adimena hain eraginkorra, edota ez dakit zer den, baina irudimeneko gauzetan hainbeste murgiltzen da, non, buruan garbi sortzen duten guztia ikusi egiten dutela iruditzen baitzaie; hala ere, egiazko ikuskaria ikusi izan balute, ulertuko lukete, duda mudarik ez izateko eran, engainua; izan ere, beraiek doaz moldatuz beren irudimenaz ikusten dutena, eta gero ez du inolako ondoriorik uzten; alderantziz, hotz geratzen dira, deboziozko irudi bat ikusiko balute baino hotzago. Oso gauza jakina da ez zaiola horri jaramonik egin behar, eta horrela, amesturiko gauza baino askoz ere gehiago ahanzten da.
‎8 Lehenik ez zen irudipena izan, eragin zuen ondorioagatik, orduz gero ez baitzuen egundo seme alabak izateko nahirik izan; bestalde, bihotzean hain ongi sartua geratu zitzaion hura zela Jainkoaren borondatea, non ez baitzuen seme alabarik eskatu ezta desiratu ere. Horrela Jaunak nahi zuena egiteko zer aukera izango zuen pentsatzen hasi zen.
‎Harris arranoa aske utzi du bere jabeak. Ez da aldentzen asko, ordea, baina ez badu hegaz egiten gero ez du janaririk izanen. Ez da ahaleginduko alferrik dio jabeak. Eta ez ote du gogorik izanen libre izateko? galdetzen diot nik. Jan ondoren aske utziko banu agian ez litzateke itzuliko, baina berak ongi asko daki hegaz egin ondoren bere saria izanen duela eta horregatik ez du ihes egiten erantzuten dit. Harrigarria!! Askatasunaren ikurra lotuta eta, pozik!!??...
2016
‎Pozik daude izendapenarekin, baina, aldi berean, ohartarazi dute ez dela nahikoa paper batean jasota egotearekin eta beharrezkoa dela neurriak hartzea: " Gazteluari paperean babesa ematen badiote baina gero ez badute neurririk hartzen, harriak berdin berdin eroriko dira", ohartarazi zuen orain dela urtebete bertako biztanle Gustavo Valentziak. Horren aurrean, iragarri dute aurrerantzean lan egiten jarraituko dutela inplikatutako erakundeek neurriak har ditzaten.
‎Susmoa hor zerabilen. Martin seguru zegoen Estherren nagusi madrildarrak ere bazuela zerikusirik jukutria hartan; Dibisio Azulean ibilitakoa zen Goñirekin eta Luisen aitarekin, nahiz eta gero ez zuen karrera militarrik egin; negozioak zituen Madrilen eta han bizi zen, baina Iruñera eta etortzen zen aldika, Argaraiko txaletera, eta izeba Irenek aipatu zionez, hementxe izanen zen, noiz eta asteburuan. Lagun batzuekin juntadizoa eta inor ez nahi etxean.
2017
‎Edertasuna emakume gazteari lotu ohi da. Garai zaharretan, menopausia eta gero ez zuen ezertarako balio emakumeak. Idatzi anitzetan ikus daiteke emakume zaharrak ez duela sexualitaterik ukan behar.
2018
‎Nik, noski, onartzen dut Demontresen egia eta sinetsi, fede zintzoz sinesten dut, baina ipuin basati bat idazten ari naizenez, gero ez dut inkisidoreen beldur izan behar, beldur honek justifikaziozko hitz hauek idaztera behartu banau ere.
‎Hau eskatu, hau eman; hori nahi, hori eduki; hura desiratu, hura lortu. Eta gero ez dute arrautza pare bat frijitzeko funtsik. Bizitzaren oinarri bat falta zaie.
‎–Naomi, gero ez duzu ezer begiratuko, amaitu dira tontakeria hauek denak, argi. Aita balego, seguru nago zu kontsolatzeko bereak eta bi egingo lituzkeela, dena sinistuko lizukeela, baina orain ni naiz etxeko nagusi bakarra, zuen bion erantzukizuna daukat eta arduraz bete behar dut.
‎titular eta esloganetan oinarritzen gara. Edozeren kontra edo alde gaude berotasun handiarekin, baina gero ez dugu argudiorik jarrera irmo horiei eusteko. Ganora falta intelektuala sumatzen da 1941, bai eta gureak ez diren ideietan ezaxola ikaragarria.
‎Erosketak egiterakoan, adibidez, asko nabari da. Azken orduko zerbait behar izanez gero ez duzu denda txinatar bat etxe azpian. Autoa denerako behar duzu.
‎Norberak bere buruarekin konprometitu behar du. Ahobizi txapa jartzen badugu eta gero ez badugu hartutako ardura betetzen, ariketak ez du ezertarako balio izango.Belarripresten inguruan sortu da zalantzarik; euskaraz hitz egiteko gai denak Ahobizia izan behar duela, nola izango ote den Belarriprest.Eli: Ni horregatik nago zalantzan. Belarriprest izatea baita gonbita zuzen bat egitea, besteek niri euskaraz hitz egitea.
‎Asko hobetu behar dugu horretan: askotan esfortzu handia egiten dugu ikerketa prozesuan, baina, gero ez dugu zabalkunde lanik egiten, oso nekatuak bukatzen dugulako, ikerketa amaitzea dugulako helburu bakar… Beste gauza batzuetara igaro nahi dugu… Modu produktiboan pentsatzen eta jarduten segitzen dugu… baita aktibismoan ere. Kosta egiten zaigu atzera begiratzea, eta gauza bat itxi bezain azkar ekiten diogu hurrengoan pentsatzeari.
‎Azkarregi sexua dudanean neskekin gero Ez duzu harreman hobea izan nahi?
2019
‎Grebara deitu dugu berriro, eta ez dakigu ELAk zer asmo duen ere. Bizkaiko bulegoetan gertatzen dena ere ulergaitza da; ELAk sindikatuen arteko elkarlana apurtu du, eta bere kabuz deitu du greba batera; eta gero ez du egin.Greba deialdia egin duela eta greba ez dela egin diozu. Ez da grebarik egin, eta langileei zer ekarpen egin dieten galdetuko nieke. Jangeletako gatazkan, berdin; akordioa lortu eta gero mobilizazioetara deitzea?
‎Gertatzen da zuk lan txarra egin, kaleari errua bota, baina ondorengo txandetan kale horretatik beste bi taldeak azkar ibiltzea. Hori gertatzean, garbi egoten da zuk egin duzula lan txarra, baina, aurten, gure kasuan, gure kale txar horietatik gero ez du inork irabazi.Nola ikusten duzu aurkari zuzena, Astillero. Azken estropadetan ez da fin ibili.Zazpi aldiz irabazi digu, eta ondo dakigu bihar eta etzi ere lehian ibiliko dela.
‎Korrikaren kasuan ere, aipatu izan da jende askok korri egin bai, baina gero ez duela euskara ikasten edo hitz egiten; edo Ikastolen festetan gazteen arteko erdararen presentzia masiboa kritikatu izan da. Masibotasunak dakartzan albo kalteak dira horiek, baina planteamenduak ez du izan behar pertsona horiek uxatzea, erabilera praktikora edo ikasketa prozesura nola erakar genitzakeen pentsatzea baizik.
‎Instituzioek herriaren nahiak bildu eta egikaritu dituzte. Zertarako balio digu bada, alderdi ezberdinek, Legebiltzarrak, diputazioek, hautetsiek… lekukoa hartzen badute baina gero ez badute euskararen aldeko benetako apustua egiten, kontrakoa ez denean. Zertarako KORRIKAn agertu hurrengo egunean inauguratuko dituzten eraikinen/ ekimenen izenak BEC (Bilbao Exhibition Center), Itzulia Basque Country, Urdaibai Bird Center, Basque Culinary Center, Basque Fest, Bermeo Tuna World Capital, Bizkaia Silver Week… bezalakoak badira?
‎Baina horrela engainatzen gaitu gaiztakeriak pertsonak aurka jartzen ditu atentzioa desbideratzeko badakielako, denok batera borroka eginez gero ez duela irabazteko aukerarik.
2020
‎Azkenik eta gero ez dut nire burua" Flauberten sindromeaz" jota geratzea nahi eta, ondorioz, etengabeko zuzenketa prozesu amaigabean galtzea nahi.
‎Hain zebilen noraezean, hain sentitzen zen galdua, non ondoan eseri zitzaidan eta jarraitu zuen esaten gaixotu egiten zutela hitz jarioek, ondoeza eragiten ziotela, hizkuntzaren erabilera arduragabe hori zerbait lizuna, nardagarria eta likitsa iruditzen zitzaiola. Berak behin eta berriz hartzen zuela hitzari uko egiteko erabakia, jendaurreko ekitaldiei ezetza ematekoa, baina gero ez zuela betetzen eta horrek ere erre egiten zuela erantsi zuen. Ulertzen niola erantzun nion nik, bere jarrera muturrekoa, lekuz kanpokoa iruditzen bazitzaidan ere, ulertzen niola errepikatu nion eta besoa laztandu nion, pitin bat lasai zedin, gero eta urduriago ikusten bainuen, bere onetik irtenda erabat.
‎Eusko Jaurlaritzak modu subsidiarioan ekin zien zabortegia egonkortzeko eta zakarrak ateratzeko eta langileak bilatzeko lanei, zabortegiaren jabe den enpresak adierazi eta gero ez zuela horretarako baliabiderik. Administrazioak esana dauka gastua enpresari pasatuko diola gero.
‎“Ohituta gaude goizez lan egitera”. Errutinak jarraitzeko egutegi bat egin zuen konfinamenduaren lehenengo asteburuan, “baina gero ez dut aurrera eraman”. Hala ere, errutina batzuk jarraitzen dituzte:
2021
‎Horiek guztiak halakoak edo bestelakoak lehenestearekin lotuta daudela ematen du. Izan ere, pertsonak ardatz dituen hezkuntza sistema moduko esaldiek goiburu gisa funtzionatzen dutela diote hainbat parte hartzailek, eta gero ez dutela errealitatea irudikatzeko, barnebiltzeko balio. Eta, ikasleekiko jarrera litzateke, NE1 ren ustetan, horren erakusgarri nagusietakoa.
‎Artean txikizio handirik ez zegoela, erupzioa bertatik bertara ikustera ere gerturatu zen," gertatutakoa historikoa baita", eta jakin minak eraman zuen ingurura. " Baina gero ez dugu gogorik izan berriz joateko, gogorregia delako bertako jendearentzat; han argazkiak ateratzea mingarria izan daiteke". Beharrak aginduta, ordea, Los Llanos-era joan behar izan dute, familiak hutsik duen etxe bat altzariak gordetzeko biltegi modura baitute.
‎Zer arraroa! Bazirudien jendeak ikusi egiten zuela lehenengo, eta gero ez zuela ikusten; edo beraz ahaztu egiten zela.
‎Aktibitate datuen arabera, ETA Politiko militarrak, eta buruz buruko batean hil polizia bat alde batera utzita, Franco hil eta gero ez zuen atentatu hilgarririk egin 1977ko martxora arte, eta hori ekintza isolatua izanen zen, mendeku giro berezian gauzatua.
‎Berez entzutea da falta dena, pertsona horiek ez baitira guztiz ahazten. Aitzitik, etxe berriak ekoiztearen eta lur berriak urbanizatzearen aldeko diskurtsoak elikatzeko funtzioa betetzen dute —nahiz eta gero ez duten haietara sarbiderik lortzen, etxebizitzek ez dieten beren behar espazialei erantzuten, eta ez duten sortutako kapitalirabazietan parte hartzen— Baina parte hartze maltzurra da: etxebizitza duin baten beharra duen pertsona" gogora ekartzen da, heldu egiten zaio, baina ia inoiz ez da deitzen" (Lefebvre, 1976:
2022
‎...umeek beste inork ez dituzte auzoak esnatu nahi garrasika, haiek kitzikarazteko, horretarakoxe baitute botere hori, egiten ari zaizkiena auzoei adiarazteko, aditu nola badakidan plazerez korritzen, aditu nola niri baizik ez dion inork aditzen, haiei zakila nola zutiarazi dakien bakarra naiz hemen, eta bakarra ez banaiz, indartsuena behintzat banaiz, beroena, eta zeure burua konbentzitu nahi izanez gero ez duzu belarria jarri baizik, utzi zeure buruari nire enkontrura goxo goxo etortzen, ez duzu otso zarela irudikatu baizik ni txanogorritxu bihurtzeko, ilehori txikia txanotzar handiarekin guztiz larrubizirik kapa gorriaren azpian, ezpainak gorriz margotuak eta txirikordak lau hegaletara hegan gerri ukaldi bakoitzean, begiak zuri eta ahoa erdi irekia, bizkarra makur eta ipurdia ezin gorago txakur...
2023
‎«Zuen emazteekin egotera etorri naiz. Zuek edan eta edan zabiltzate, eta gero ez duzue ezertarako balio». «Mihi zorrotza du gure belarrimotzak», pentsatuko zuten besteek.
‎Gabrielek gero ez zuen ezer hartu nahi izan eta, agur malenkoniatsu baten ordez, sutsuki besarkatu nuen, kasik ohean bezain sutsu. Maitekorrago, esan nahi dut.
‎Ohikoa den beste arazo bat zera da: sortzaileek euren burua eszenatoki batean irudikatzen dute, bertan egiteko sortzen dute pieza, baina gero ez dute aukerarik eszenatoki batean lan egiteko, asko jota egun bat edo bi entseatu dezakete bertan, eta makineria eszenikoa oso gauza konplexua eta aberatsa da! Beste herrialde batzuetan hamabost egun edo hilabete bat ematen dizute pieza aurkeztuko duzun antzokian bertan lan egiteko.
‎Ba, ama baten ahotik entzunda: “Jo, bai, nire alabari ere gustatzen zaio antzerkia, baina ez dut hor jarraitzerik nahi, zeren horrek gero ez du etorkizunik… Joan dadila momentuz, baina denbora pasa moduan”. Ama hori agian ez da konturatzen alabak benetan maite duela antzerkia eta bere garapenerako behar duela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia