2001
|
|
Eta agure zahar hark bere esku parkinsonianoari eraginez agurtzen gintuen nahinondik, guk martxanteretan erositako txikleak, pepitak, erregalizak jaten genituen artean. Eta
|
gero
bai, koloretako pelikula hasi zen eta han geunden gu, oeste amerikanoko lautada hautseztatuei begira diligentziaren leihotik...
|
2005
|
|
Gure osaba batek asmatu zuen erregaliza. Eta hasieran ez nion sinistu, baina
|
gero
bai. Ze beste herri batean bizi zen osaba Simon lehen, ez zen hemen bizi, beste herri batean bizi zen.
|
2011
|
|
Dutxa barruan geratu zen bizilagunak amaitu zuen arte, berriro xaboitu zuen bere burua, ea hotsen bat bereizten zuen adi, txistu egiten aditu zion apur batez; ez zuen kanta bereizi,
|
gero
bai, oihukatu zuenean, Silvio Rodríguez zen, eta negar zotinen bat,, bloody mary gogoa apur bat uxatu zidana, komedia erromantiko desiratutik kezkatu egiten nauen melodrama melengara pasatu ginen kanta berberaz, Canción del elegido behin eta berriro. Qué pereza?.
|
2015
|
|
Ez dut sekula jakiten nondik noiz nola hasi kontatzen kontatu behar dudan zer hori. Hasi eta
|
gero
bai, hasi eta jarraitu eta gero bai, kontakizuna nora doan jakin gabe, segitu egiten dut; idazten, esan nahi dut; musikarekin mozkortzen, ardoa entzuten, zigarroaren kea sartzen zait belarrietatik zerebrora, eta batzuetan lainoa da kea, baina besteetan ideien tankera du. Eta kezko ideiak izan litezke bukatzea ezinezkoa den esaldi perfektuegi bat, parabola matematiko baten pareko; izan liteke Brahms-en biolontxeloarentzako sonata bateko beherengo notaren marruskadura grabea gogorarazten duen berba bat; edo akaso izan liteke sentsazio bat, saihetsen posizioaren araberakoa esaterako, edo segun zenbat bustitzen dizkidan arnasak barruko paretak:
|
|
Ez dut sekula jakiten nondik noiz nola hasi kontatzen kontatu behar dudan zer hori. Hasi eta gero bai, hasi eta jarraitu eta
|
gero
bai, kontakizuna nora doan jakin gabe, segitu egiten dut; idazten, esan nahi dut; musikarekin mozkortzen, ardoa entzuten, zigarroaren kea sartzen zait belarrietatik zerebrora, eta batzuetan lainoa da kea, baina besteetan ideien tankera du. Eta kezko ideiak izan litezke bukatzea ezinezkoa den esaldi perfektuegi bat, parabola matematiko baten pareko; izan liteke Brahms-en biolontxeloarentzako sonata bateko beherengo notaren marruskadura grabea gogorarazten duen berba bat; edo akaso izan liteke sentsazio bat, saihetsen posizioaren araberakoa esaterako, edo segun zenbat bustitzen dizkidan arnasak barruko paretak:
|
|
Garai hartan, hamalau bat urte nituenean alegia, nik uste ohartu gabe nengoela zientzia eta letretako ikasgaien bereizketaz: denak ziren egin beharrekoak, eta denetan moldatzen nintzen ondo samar, ez nuen bat bereziki maitea, ezta beste bat gorrotatzen nuena ere;
|
gero
bai, konturatu nintzen batzuen eta besteen arteko aldeaz, bai eta nire gaitasun eta mugez ere: letretako ikasgaiak aise eta erraz sartzen zitzaizkidan bitartean, zientzietakoak, ez dut esango izugarri zailak gertatzen zitzaizkidala, ez baita egia, baina bai ez nintzela eroso sentitzen, beren kontzeptuek nire interesetik eta ulermenetik kanpo zegoen mundu bat osatuko balute bezala, mundu arrotza.
|
|
Hil zen eguna arte? 2000ko urtarrilaren 18an? ez dut uste berriz oroitu nuenik, baina
|
gero
bai, eta Egunkariko eskari hark eman zidan aitzakia oroitzapen hori idatziz jasotzeko eta, katarsiaren bitartez, nirea ere bazen hildako hari neure ohorea eta omena azaltzeko.
|
2017
|
|
Handik ia ordubetera, Luhuson poliziak zebiltzala esanez lagunen abisua jaso ondotik,, a!, ez, B planean gara???. Errekartera iristean sumatu zuen, airean motor bat?, baina hasiera batean ez zion sobera garrantzi eman;
|
gero
bai, eta uste du goitik kontrolatu zituztela.
|
2019
|
|
–Tira, jauntxo, heuk seinalatu eta
|
gero
bai, ezagutu diat, esan zuen Brouzak?. Jainkoa berorrekin, jaun Jesu Kristo!
|
2020
|
|
Akta liburua eta mahai gaineko beste trasteak bi irudiz osatuta ageri zitzaizkidan, eta bata ezkerretara bestea eskuinetara zihoazen, haien gorputza eta arima elkarrekin egoteaz aspertu izan balira bezala. Bi Bea niregana zetozela ikusi nuen; ahoa mugitzen zuten, baina nik burrunba gogor bat baino ez nuen entzuten, eta
|
gero
bai ikusteari bai entzuteari utzi nion.
|