Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2000
‎Liburua, dena den, aipu onak izana zen mundu, milaka ale salduak zituen, eta hainbat hizkuntzatara itzulia ere bazen. Euskarara itzultzeko zenbait saio eginagatik, ordea, ez genuen lortu asmoa gauzatzea. Eta haren galtzarbetik nirera, gurean gelditu zen" bakailaoa".
‎Beti ere euskal konfliktoari irtenbide bat atxemateko asmoz (PS, RPR eta berdeekin topaketak). Garai hartako asmoetarik bat prefektoarekin topaketa lortzea izan bazen ere, ez genuen lortu honek fermuki ukatu baitzigun bilera (kasualitatez, topaketa eskaera honen onarpena behin su etena hautsita etorri zen!).
2001
‎Akordioaren bilera haietan Alderdi Sozialista sartzeko saiakera egin zen. Saio hartan denok ados ginen, hori lortzeko kapaz izan bagina izugarrizko aurrerapausoak ezagutuko genituen gaur egun. Ez genuen lortu, baina, hala ere, guk bidean segitu genuen, eta onura ekarri genion herri honi. Esparru hura zabaltzeko aukera egon bazegoen, denbora kontua zen, ETAk zapuztu zuen aukera.
‎– Emaitza ikusgarririk ez genuen lortu, baina predikatzen dugunarekin koherentea den planteamendu bat klaseratzea bai; ikaskuntza ikaslearengan ardaztearekin koherentea dena, alegia.
2005
‎–Denok saiatu baina ez genuen lortu, horretarako Kuraki izan behar; ze ona! –ez zen isiltzen, ezin zen isildu! – Hori bai, bere" kiss me, kiss me" famatua belarrira xuxurlatu zigun denoi, zerua ikusten zenuen harekin...
2006
‎Hala ere, aitortu behar dut gure ikerketek ezer gutxirako balio izan zutela. Erran dizudan bezala, ez genuen lortu Arotza harrapatzea.
2007
‎Carmen eta biok amesten baldin bagenuen Thelma eta Louiseren istorioa Bizkaia eta Arabako lurretan errepikatzea, hutsean ginauden. Autoa mukuru zebilen eta menturaz Kusturicaren film eroetako plano baten zinominokatzea baizik ez genuen lortuko.
2008
‎Guk irratia jarri nahi genuen, baina ez genuen lortzen lizentziarik, orduan, ilegal jartzekotan telebista jartzea pentsatu genuen; ez zegoen legerik, eta ilegal ez ginela izango pentsatu genuen, alegal baizik... Askoz ere kostu handiagoa zeukan eta beldur handia geneukan.
‎noski! Ondo hasi gara, eta lau talde handien aurka puntu askorik ez genuen lortu, baina azken partida irabazita, berriz toki onean gaude sailkapenean. 15 puntu ditugu, baina oraindik ez dago ezer eginda.
2009
‎Lehen ordu laurdena bete orduko edo inguru horretatik aurreratu ginen markagailuan. Gero, lehen zatian gol gehiago sartzeko aukera izan genuen, baina ez genuen lortu. Bigarren zatian, ordea, ez jokatzera jokatu genuen.
‎(OFF) Ikusi genuen lurzoruaren baldintzak ez zirela (ON) egokienak. Eta pentsatu genuen zulatzeko makinarekin hobetuko genuela zorua, baina ez genuen lortu.
‎Baina, arrazoi bitxiren batengatik, ezin genuen gure lana argitaratzea lortu. Lau aldizkaritara bidali genuen, baina ezin genuen lortu inork argitaratzerik.
‎NEKANE. Lastima, ez genuen lortu Gaizkaren hilketagatik espetxeratzea.
‎Behin betikoa izan da. Hura gabe ez genuen lortuko beharrezko sinesgarritasuna. Lagundu egin digu eta indarrez bultzatu du proiektu hau.
‎Diversa aldizkariaren azken alean hartu nuen parte. Ez genuen lortu lan-talde iraunkor eta konprometitu bat mantentzea. Hasieran egondakoek, Roberto Villamayor arkitektoak edo Santos Bregaña diseinatzaileak kasu, lan asko egin zuten, baina lan-talde berriarekin ez genuen beharrezko inplikaziorik lortu.
‎Jende asko etortzen zen hona esne bila. Hala ere, guztia saltzea ez genuen lortzen, eta gaztak egiten genituen. Gaztak andreak egiten zituen.
‎Finalerdian, Frantziaren aurka ez genuen irabazteko aukerarik izan, eta Kroaziaren aurka egin zutena kontuan hartuta, uste dut merezi duela txapeldun izatea. Brontzea lortzeko jokatu genuen, baina ez genuen lortu. Talde gisa ezin dugu erran txapelketa ona egin dugunik.
‎Hegiren arabera, Europako beste herrialdeetako ostalariek erosten zituzten BEZ berarekin saltzen zituzten produktuak. Maiz uste izan genuen lortuko genuela. Jacques Chiracek hitzeman zuen, baina Alemanian Schroederrek hauteskundeak galdu zituenean, ezin izan zuen hitza bete.
‎Baina orduan helburu dotoreagoen bila ari ginen, eta alde horretatik sasoi gogorragoa da hau, bai. Hasiera hasieratik gauzak asko okertu ziren, emaitza onik ez genuen lortzen, eta entrenatzaileak aldatzearen kontrakoa banaiz ere, seigarren jardunaldia jokatu ostean entrenatzailea aldatu beharrean izan ginen. Harrezkero ere asko kosta izan zaigu puntuak batzea, baina sasoia hasi aurretik ere bagenekien oreka ikaragarria zegoela Espainiako Ligan.
‎Erakutsi genuen bertze aurkarien pare ginela, nahiz eta emaitzak gure aldeko ez izan. Azken partidan urrats handia egiteko aukera bagenuen, hirugarren izanen ginelako irabazi izan bagenu, baina ez genuen lortu.
2010
‎Alferrikakoak izan ziren gure ahaleginak besterik azaltzeko, alferrikakoak izan ziren egin genizkion oihu histerikoak eta astindu desesperatuak. Haren ahotik negarra irtetea baino ez genuen lortu, hiru urte inguruko edozein umek egingo lituzkeen moduko negarrak.
‎hau da, gurasoek beste paper bat bete behar zutela, eta horrek funtzionamendua berritzea ekartzen zuela. EEPAn ez genuen lortu berria kontzeptua eranstea, baina hori defendatzen genuen. Eta ez soilik berria forman edo itxuran, baizik eta errotik aldatutakoa izatea?.
‎Gero ea jende literaturazale gehiago ezagutzen zuten galdetu nien eta Xabierrek Santo Tomas lizeoko bi ikaskide ohi ekarri zituen, Itziar Gillenea eta Miren Jone Azurza (ez Deiako kazetaria, noski, haren iloba bat baizik), gu geunden unibertsitatean Historia ikasten ari zirenak halaber (ezin nuen orduan imajinatu ere egin hainbat urte geroago Itziarrekin ezkonduko nintzenik). Hasieran ez genuen lortu beste inor animatzea. Gainera, Miren Jonek berehala utzi zion etortzeari, eta maiz adarra jotzen zigun" idazleak" hitza isekazko imintzio batez ahoskatuz.
‎Hartu gintuen lotsabakoak, bai eta esan ere harro zegoela Poliziaren jokabidearekin, berriz aginduko ziela tiroka sartzea indarkeria erabiltzen jarraitzen bagenuen. Bizkartzainen artetik erraietako gorrotoaren hatsa igartzea baizen ez genuen lortu. Boterearen indarrak gangartzen zuen oilo bustia.
2011
‎Taldearekin ez ginen inoiz gauza izan diskoa zuzenean jotzeko. Saiatu ginen, baina ez genuen lortu. Orain, organoarekin eta bi gitarristarekin primeran ari gara.Berriz elkartu zineten 2009an.
‎Orain bi urte berriro firmatu behar izan nuen" nik ere abortatu dut" manifestua, 20 urte neuzkanean bezala. Eskuinak abortuaren inguruan lortutako eskubide apurrak kendu nahi zizkigun, eta eskuinaren ofentsibaren aurrean kanpaina indartsua egin behar izan genuen lortutako eskubideak ez galtzeko. Azkar egiten diegu gure eskubideei uko.
2012
‎Baina horretara heldu aurretik, zenbat nahigabe, zenbat malko, ene Jainkoa! Oso zail, ia ezinezko ikusten genuen lortzea! Eta zeinen urruti geratu den orain...
2013
‎Uda honetan jende gutxi izan dutela esan du Manteigak: «Andre Maria Zuriaren jaietan ez genuen lortu ostatua betetzea, eta asteburu honetarako ere ez dugu aurreikuspen handirik». Ostatuaren jabearen aburuz, jada ostatu eta hotel «gehiegi» daude Gasteizen, eta ez dago guztientzat lanik.
‎Ondorioen txostenean, jaso nuen ikerketa eta hari zegokion epaiketa itxiko zirela jakin gabe zein diren delituan parte hartu zuten erantzule guztiak, bai beheko mailetan, bai goiko mailetan. Eta egia da izan zirela pertsona gehiago, Dorado eta Bayorekin jardun ziren guardia zibilak, eta ez genuen lortu haiek identifikatzea. Bestetik, Guardia Zibileko ofizial gehiago ere egon ziren delituetan nahastuta, baina ezin izan genuen froga nahikorik lortu haiek epaitzeko.
‎Bai; Madrilen, esaterako, ordezkaritza lortzea espero genuen, baina ez genuen lortu gutxigatik eta etsipen modukoa izan guretako. Orain Europako hauteskundeetara begira jarrita gaude.
2015
‎Hondartzako futbolean jokatzeko ere ahalegin handiak egin zituzten ikastolako neskek: " Plaieroetan parte hartzeko asko borrokatu ginen gu, baina ez genuen lortu. Ondorengoek bai, ordea.
‎1979an Fitz Roy eskalatzen saiatu ginen Martin Zabaleta eta biok. Ekaitzagatik ez genuen lortu. Mexikon 6 mailako eskalada bideak ireki genituen, Las Ventanas parajean.
‎Kazetari batek esan zigun halakorik ez ateratzeko agindua zutela. Hori guztia egin eta ez genuen lortu gure helburua, hau da, Espainian ikerketaren berri ematea.
‎Ez genuen lortu arkaniarrik aurkitzea, baina on Malakiasen informazioa bikaina zen. Seguru nengoen Jetrasi oso interesgarria irudituko zitzaiola hura guztia.
‎Ber gauza Udaletxea eta Diputazioa. Ez genuen lortu nahi genuen guztia".
2016
‎Garrantzitsua eta adierazgarria, nolanahi: hainbesteraino gainera, non, ofiziora iristen ginen orduan iristen ginela, sekula ez genuen lortzen gure lekura iristea bazterretan ikusminik biziena piztu gabe.
‎Bizkaian ez genuen lortu laguntza instituzionalik. Gipuzkoan lortu zenuten udalak Debako zentral nuklearraren aurka jartzea, eta gero Gipuzkoako Diputazioak ere proiektuak kezka eragiten ziola esatea.
‎Bide guztiak agortu ostean, 1983an, herri galdeketa bat egiteko eskatu genuen, EAE guztian edo Bilbo Handian. Ez genuen lortu.
‎Zenbait aldiz saiatu ginen Debako alkatearekin harremanetan jatzen, baina ez genuen lortzen, beti zegoen bilera eragozten zuen zerbait.
‎Amerikar erara antolatu genuen kanpaina hura. Hauteskunde orokorrak ziren, baina, eta ez genuen lortu bozen %5eko helburua erdiestea. Ehuneko hori gabe, ez dizkizute kanpainako gastuak ordaintzen, eta guk %4, 80 lortu genituen.
2017
‎Euskal Ontzi Museo batean pentsatu izan dugu. Proiektu bat egin genuen museoa Pasaian egiteko, zoragarria, baina krisi ekonomikoa iritsi zen, eta ez genuen lortu. Proiektu hori errealitate bihurtzea nahi dugu.
‎Traineru bakarra genuen, mutilen taldeak erabiltzen zuen, eta partekatzea ezinezkoa zen, ez da futbol zelai bat. Dezente elkartu ginen lehen urtean, 2011n, trainerua ateratzen saiatu ginen, baina ez genuen lortu. Azkenean truke bat egin genuen Zumaiarekin, Hibaikako bost neska Zumaiara joan ginen, eta Zumaiako mutil batzuk gure trainerua osatzera etorri ziren.
‎Oso politak. Lehengo Euskotren Ligan sartzen saiatu ginen, eta ez genuen lortu. Gero, Gipuzkoako Ligan sartu ginen, eta Lekeition bandera bat irabazi genuen, lehenengoa, Kaikukoan ez baitzen banderarik egon guretzat.
‎Cabo, Urola Kosta eta Isuntzarekin atera ginen, eta Cabok irabazi zuen. Hondarribian trainerua atera genuen urteetan, neguan aulki mugikorra egin genuen eta udan hasten ginen traineruarekin; talde bat borrokan aritu ginen traineruaren aldeko apustua egiteko, borrokan ibili ginen, baina ez genuen lortu, eta azkenean taldea desegin egin zen; 2013an egin zuten azken urtea.
‎Bat batean plana, proiektua!? aurkeztu zigunean, ez genuen lortu honen inguruko argibiderik.
‎Zakuan zer den ikusteko, ahurtara bat aski: Adios herriko bide ertzeko karteletik" adios izar ederra, adios izarra, zu zare aingerua munduan bakharra" esan nahi izan genion hainbatetan eta ez genuen lortu; baina benetan adio esateko unea iritsi zelarik, beldur ginen denak erabat. Nafarroa bera gabe Hitlerren aurreko Alemaniaren egoerara itzul zitekeen.!
2018
‎" Ideia zen eremu euskaldunetako haurrak gehiengo izatea, besteak bultzatzeko euskaraz hitz egiteko. Proportzio hori ez genuen lortu". Halere, emaitza onak lortu zituzten.
‎Pankartek ere ez zuten egoera bigundu. Goizerdiko atsedena bost minutuz luzatzea besterik ez genuen lortu. Ordutegiak bere horretan jarraitu zuen.
‎Pentsatu nuen gustatuko zitzaidakeela irakurtzea: " Gerla uzten dugu, bai, 58ko Gerla, baina euskaldunen borrokak orain beste bide batzuetatik jarraitzen duela imajinatzen dugu; gerla baztertzen dugu, bai, eta ez genuen lortu espainiar tiraniaren arduradunak eta Errepublika frantsesarenak gerraren amaiera akordio bat sinatzeko eseraraztea, beren bideak Xahok6 esango zukeen moduan tiranoen bide izaten ezin duela jarraitu konbentzimendura ez direlako iritsi, eta ezta ere egunen batean euren gerla, beti irabazten ari diren eta inoiz amaitzen ez duten hori, utzi dutela". Gustatuko zitzaidakeen, iraganari ETArenariburuzko autokritika bat hitzeman ordez, orainari buruzko gogoeta apal batekin hasten zela irakurtzea.
2019
‎" Eta azken urteetan jendearen presentzia gutxitzen ari zela ikusi genuen", nabarmendu du Perezek. " Lipdub ean eta giza katean lortu genuen parte hartzerik handiena, baina, harrezkero, umorearekin ez genuen lortzen jende gehiago erakartzerik".
‎«Gutuberrak ekin branded content estrategia garatzeko asmoa genuen, markengana iristeko. Ez genuen lortu, baina halako saiakerak egin nahiko genituzke, markekin». [youtube] https:// youtu.be/ Q_ M7P38vOMQ[/ youtube]
‎Iaz igoera lortzeko sailkapen faseraino iritsi ginen. Igoera ez genuen lortu, baina aurten posible izan da.
‎Talde bezala ez genuen lortu Alavesek jarritako helburua: 2.B mailan zegoen taldea, eta mailaz igotzea zen helburua, baina postu bategatik ez genuen lortu. Alavesek orduan Finlandiako taldearekin zeukan akordioa etetea erabaki zuen.
‎Alavesek orduan Finlandiako taldearekin zeukan akordioa etetea erabaki zuen. Bere nahia zen urtetik urtera mailaz igotzen joatea, lehen mailako talde profesionala sortzeko, baina ez genuen lortu. Nik, baina, denboraldi ona egin nuen eta ligako defentsa onenaren saria eman zidaten.
‎Denboraldi oso polita izan zen, eta gauzak oso ondo joan zitzaizkidan. Talde bezala ez genuen lortu Alavesek jarritako helburua: 2.B mailan zegoen taldea, eta mailaz igotzea zen helburua, baina postu bategatik ez genuen lortu.
‎Punk talde bat osatzeko asmoa genuen izen horrekin, gitarra elektrikoen erritmora dena kaka bat besterik ez dela oihukatu, kordea galtzeraino mozkortu, institutuko neska gaiztoen estereotipo bihurtu, irtenbide bat eman irainduak izan gineneko urte haiei guztiei, hori gainditua geneukalako itxura emanez eta zaurgarri bihurtzen gintuena gorroto bihurtuz. Pare bat aldiz edo elkartu ginen nire etxean, hitzak idazteko asmoarekin, baina biotako inork ere ez zeukan gogorik instrumentu bat jotzen ikasteko, eta azkenean" Las Vulpes" en bertsio deskafeinatu bat izatea besterik ez genuen lortu. Taldearen osagarri gisa tatuaje batzuk ere egin genituen, Anek ezkerreko izterrean eta nik eskuineko orkatilan, oso garesti irten zitzaizkigunak:
2020
‎Bilera batzuk edo egin genituen bizpahiru urtean. Nahi genuen neskak biltzea, baina ez genuen lortzen. Neskak bakarrik ez ziren animatzen.
‎Enpresei eta EPELi (Eskuzko Pilota Enpresen Liga) kontrapisua egin behar zaio. Gu elkarte bat egiten saiatu ginen 2012an baina ez genuen lortu. Beste saiakera batzuk ere izan dira eta ez dira aurrera atera.
‎Jauna esan zion Giro Batol kapitainak. Abordaia egin nahi izan genien honuntza etorri ziren itsasontziei, baina ez genuen lortu. Goazen Labuan aldera.
‎Memoria eta Bizikidetza Lantaldean izan ditugu une gozoak ere; asko ikasteko agerraldiak izan dira. Dena den, hiru urte eta erdi hauetan, Memoria eta Bizikidetza Lantaldean ez genuen lortu dokumentu bat adostea.
‎Baina batek egun ona zuenean, besteak txarra zuen, eta alderantziz. Ez genuen lortzen partida oso bat egitea. Bosgarren jardunalditik aurrera hasi ginen elkar hobeto ulertzen, eta hortik aurrera, gora egin genuen.
‎Bai, berriro galtzen duenak ia aukerarik gabe geratuko baita. Guk, gainera, hamar tanto besterik ez genuen lortu lehen partidan, eta behar handiagoa dugu. Ea ondo hasten garen, eta neurketa serioa jokatzen dugun.
‎Orain dela aste batzuk gure abioien eta frankisten arteko azken guduetako baten lekukoak izan ginen, Urdulizen gain gainean. Gure lurreko posizioetatik italiar abioi horietako batzuk botatzen saiatu ginen, baina ez genuen lortu. Jaurti genizkien obusek ez zituzten jo, eta horietako baten bat Luberrieta baserriaren ondoan jausi zen.
‎Ni auzo elkartean hasi nintzen gure igogailua apurtu zenean. Ez genuen lortu igogailua konpontzea, anezka bat jarri zuten baina inondik inora ez du lehengo igogailuaren lana betetzen. Arazo berberarekin jarraitzen dugu oraindik ere.
‎Ez genuen lortu
‎Diskoa ere orduantxe grabatu genuen... Hilabeteren buruan, itxialdia amaitzea erabaki genuen lortu nahi genuen oihartzuna lortu genuela eta. Handik laster hasiko ginen gutariko batzuk gose greba prestatzen.
‎Baina saihetsezina atzeratzea besterik ez genuen lortu.
2021
‎gure gizartea naturak emango ziokeen izaera hierarkikora itzularaztea. Azken buruan, garai batean mendeko ziren guztiak akabatuz eta haiek mendeko artifizialekin ordeztuz baino ez genuen lortu hautatuon arteko berdintasunean bizitzea. Berdintasun amorragarri eta motelgarrian.
‎Asier eta biok gure artean gauzak modu zibilizatuan konpontzen saiatu ginen baina ez genuen lortu. Bihotza apurtu niola gogorarazten zidan eta maleta batean kabitzeko bezain txiki egin nintzen.
‎" Egindako borroka latza izan arren, ez genuen lortu haustura demokratikoa eragitea, eta Espainiako erreforma prozesutik eratorritako egiturak ezartzen hasi ziren, bereziki 1981eko Estatu auto kolpearen eta 82an PSOE Gobernu espainiarrera iritsi ostean. Horrek guztiak erreforma egonkortu eta errepresioa areagotu egin zuen (ZEN plana, GAL).
2022
‎Gure adostasunaren azken muga izan zen. Ez genuen lortu TA bakar bat gehiago ETA izatea, bientzat, edo ETA bakar bat gehiago TA.
‎" Gogoan dut jangelara etorri nahi ez eta hozkailu ondoan jarri eta negar eta negar egon zen neskatila bat. Egun hartan ez genuen lortu mahaian esertzea eta bazkaltzea", dio Urzelaik.
‎Udan Mank ek triatloi campusa antolatzen du eta hori ere lagungarria izango da gazteak animatzeko.Gure asmoa zen triatloi eskola sortzea, baina gaztetxoen gutxieneko kopuru bat behar genuen, eta ez genuen lortu. Atletismoa orain loraldian dago, eta bertara doazen gazte askok bere kontura lantzen dute bizikleta eta igeriketa, eta udan Mank eko triatloi campusera animatzen dira.
‎Izugarrizko injustizia iruditu zitzaidan, eta barrenean min hura geratu zitzaidan. Gero, martxoaren 3ko grebaren bueltan haiek berriz ere hartzeko aldarrikatu genuen, baina ez genuen lortu. Nire lehendabiziko borroka izan zen".
2023
‎Alderdi politikoekin ere saiatu nintzen. Orduko aldaketa nahiarekin bat eginda geunden itsuok batzuk, behintzat, eta gure problematika agenda politikoan sartu nahi genuen hala esaten da orain, ezta," agenda politikoan sartu"?, baina ez genuen lortu. Ez orduan, ez orain ere… Baina utzidazu gauza bat esaten...
‎Mugimenduko pertenentzia ospakizun giro batean sendotzeko Topa Egunak jarri ziren martxan 2012an. Lau urtetan segidan antolatu ziren Azkoitian, Soraluzen, Derion eta Lasarte Orian, baina ez genuen lortu Euskal Herriko euskaltzaleak ospakizun hauetara erakartzea. Nagusiki inguruko euskaltzaleak biltzen ziren eta bertan behera utzi zen berauen antolaketa.
‎Hirurok mozorroturik aurkezten genituen, sorturiko pertsonaietan guztiz sarturik, saioak tematika jakin bat jarrai zezan. Bertsolariak jantzi ohi duen zurruntasun mozorroa erabat puskatu behar izan genuen lortu nahi genuen girora heltzeko. Ukaezina izan da lehen aurkezpenetik azkenengora taula gaineko jarreran izan genuen aldaketa, proposamenean sinesten dugula nabarmenduz.
‎Zeina ordurako saiatua zen niri laztan egiten. Erlatiboki luze samarra izan zen aldi hartan ere ez genuen lortu elkarren ezaguera egitea, gu ez bezalakoa zen. Egun batean, bere aitaren idazkariaren gutun bat jaso zuen.
‎Beste lankide bat ere igo zen, zeinarekin duela urte batzuk eztabaida bat izan nuen. Ez genuen lortu ados jartzea, baina behin ere ez genion elkarri begirunea galdu eta, harrezkero, gure opera zaletasun sutsuak elkartu gaitu. Aurreko errektoretza taldeetako kide bat ere igo zen.
‎«Modaz pasatutako nartzisista» deitu zioten hainbatek; «malenkoniak jotako maisu nekatua» beste batzuek. Izan zitezkeen zorionez eta iraultzez (hain zuzen ere, ez genuen lortu ez bata eta ez bestea ere) landutako gogoeta alai tristatuan zinemak gainezka egiten duela, nork ukatuko. Bada... askok.
‎Urtero lehia handituz doa, eta esango nuke aurtengoa gogorragoa izan dela. Arraunlari asko joan ziren taldetik, eta ez genuen lortzen trainerua uretara ateratzea. Zailtasun horrek taldea gehiago batu du, eta horrek egin gaitu talde irabazle bat.
‎Gero Sestao Sport klubak fitxatu ninduen Jabo Iruretaren eskutik. Bi puntugatik ez genuen lortu lehen mailara igotzea. Bi denboraldi egon nintzen han eta Alavesera laga ninduten lau hilabetez.
‎Hauteskundeetarako zerrenda berria osatzen saiatu ginen, baina beharrezkoa zen aurreko zerrendatan agertu gabeko jendea izatea. Saiakera egin arren, ez genuen lortu zerrenda berria sortzea eta, PP bakarrik aurkeztu zen. Udaletxean sartu ahal izateko, beharrezkoa zuten bozken %5a lortzea eta gutxigatik ez zuten lortu.
‎Gaur egun, hamabost bazkide ditu Goiena Classic Club elkarteak eta Arrasateko topaketaz gain, Aretxabaletakoa ere antolatzen dute. " Udalari presio egiteko asmoz sortu genuen taldea, auto klasikoen zergak jaisteko, baina ez genuen lortu. Gasteizen, esaterako, auto klasikoen elkarteko bazkide bazara, zergaren %25 ordaintzen duzu bakarrik, baina Arrasaten, auto klasikoen zerga %100 ordaintzen dugu, ez dugu hobaririk jasotzen.
‎Hasierako arrakastak beroturik, langile asanblada bat sortu eta greba egunen bat edo beste ere egin genuen. Baina ez genuen lortu lantokiko sindikatuen babesik, zeinen helburu bakarra izan baitzen hasieratik gu kakaztea gainerako langileak grebara ez batzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia