Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2001
‎Butakan eseri eta jan, beste ezer ez. Gauetan, ohean ez genuen ezer egiten, noski. Bere obsesio eta fantasia sexual guztiak 625 lerroko pantailaren bidez gauzatzen zituen.
2002
‎Patu intentsua baina laburra zen taldearena. Unibertsitateak birrindu gintuen –eskuak zabaldu zituen," ezin izan genuen ezer egin" adieraziz bezala– Kitto.
2006
‎Halako batean tximistazoa etxe barrura sartu zitzaigula iruditu zitzaidan, ez dakit tximistorratzak gelditu zuen edo ez zuen, baina etxeko elektrizitatea hantxe joan zen haizea hartzera. Ez Oriolek ez nik ez genekien ezer kable kontuez, eta jakinda ere nekez konponduko genuen ezer tresna egokirik ezean.
‎–Uretara jausi zinenean, zurrunbiloak bota egin zintuen albo batera. Ezin izan genuen ezer egin, ibaiak eraman zintuen. Zaldiak hartu eta ziztu bizian abiatu ziren Carvallo eta Xoakimen bi gizon.
2007
‎eta atea, egur zatar eta ahul horrekin egindako atexka hori, zabaldu egin zen. Txakurra ikusi genuen ezer baino lehenago, txakur txiki eta zikina, txuria behar zuena, baina lokatz eta gorozkiek atalka belztua. Guri egiten zigun zaunka, guri erronka joz, baina ez zen guregana gerturatzen, balizko marra sakratu bat errespetatuz.
2008
‎–Ez genuen ezer egin, lotsatzeko modukorik ez behintzat: eskuak eskuetan eta hitz batzuk, besterik ez?
‎Ikasleen etxebizitza batean bizi zinen orduan. Zure egunerokoa, liburutegia eta telefono deiak kontrolatzera iritsi ginen, baina ez genuen ezer susmagarririk aurkitu. Garai horretan idazlea izan nahi zenuen eta eleberri bat idazten ari zinen.
‎The Stornoway Way. Stornowayn saiatu eta ez genuen ezer aurkitu. Horren ordez, Eskoziako klasiko bat erosi nuen, Tales and Travels of a School Inspector.
‎–Ez genuen ezer egin, lotsatzeko modukorik ez behintzat: eskuak eskuetan eta hitz batzuk, besterik ez...
2009
‎Dena zen nork azkena edo nork aurrena. Gure artean apustu asko egiten genuen, baina ez genuen ezer jokatzen. Beno, batzuek egiten zuten trabes, bai, ni ikusia bainago Kixoneko Fausto alpargatak jokatzen, baita oinutsik etxera itzultzen ere.
‎Giroak horretara bultzatzen zuela dio kazetariak. . Diktaduratik ateratzen ari ginen, eta gizartean ez genuen ezeren ohiturarik. Gauza guztiak egiten ziren bere onetik aterata?.
2010
‎Baina ezer ez. Ez genuen ezer ikusi?, dio Apellanizek.
‎Argi zegoen neuk hartu behar nituela erabakiak, eta horixe egin nuen. Ez genuen ezer egingo hurrengo goizera arte. Sara bakean utzi eta lorategira itzuli nintzen, aire garbi bila.
2011
‎Hutsaren hurrengoa, milesima baten arboladia. Ez genuen ezer pentsatu beraz, eta denok faltan sumatu genuen etxeko sutondoaren bakea.
2012
‎Gaia aldatzeaz batera, hala eta guztiz ere, giroa lasaitu egin zen. Alianza Foral Navarra alderdiak arratsalde hartan bertan eman beharreko mitinaren aurrean zer edo zer antolatzeko beharra ikusi zen; ez genuen ezer zehatzik erabaki, ordea, aurretik entzundakoak nahastuta utzi gintuelako akaso.
‎Eguzkia ezkutatzeko ordu erdi falta zenean barruratu ginen lehenengo basoan, eta eguzkia sartu eta geroxeago iritsi ginen lautadara. Ez genuen ezer aurkitu lehenengo basoan, legoa erdi baino gutxiago izango zuen baso barruko argiune batean, bata bestearen atzean eta ziztu bizian harrapakinen bat ikusi eta haren atzetik joango balira bezala, bidea zeharkatzen bost otso handi ikusi genituen arte. Ez ziren gu han ginenik konturatu, eta berehala desagertu ziren gure begien bistatik.
‎Gure egoera tamalgarria zen benetan, denok ikusten baikenuen itsasoa oso haserre zegoela, txalupak zuela handik osorik atera, eta nahitaez itoko ginela. Ez genuen ezer haize oihal gisa erabiltzeko, eta izan bagenu ere alferrik izango zen; horrenbestez, buru belarri arraunean egin genuen lehorrerantz, urkamendira doazen gizonen erara, denok baikenekien itsasbazterrera hurbiltzean olatuen erasoak txalupa mila zatitan txikituko zuela. Hala ere, geure arimak Jainkoaren esku utzi genituen gartsuki, eta, haizeak itsasbazterrerantz bultzatu ahala, geure eskuz ari ginen hondamena hurbilarazten, lehorrerantz ari baikinen ahal genuen bezala arraun egiten.
2013
‎rechts! , ezkerra, eskuma?; guk ez genuen ezer ulertzen, eta agindua ez ulertzeak heriotza ekar zezakeen.
‎Kleok eta biok ez genuen ezer ekarri. Esan gura dut argazki kamera galdu genuela, eta txarto ateratako argazki guztiak zituen dvd ak galdu edo arrakalatu zitzaizkigula.
2014
‎Mikelena izan zitekeen kotxe bat, Audi ez dakit zer beltz bat, aurreratu gintuena. Ziur nago biok gauza bera pentsatu genuela baina ez genuen ezer esan, ez genuen esan nahi, pentsatu ere ez, uste dut; aitzitik, barruan emandako ziztada izan zen, itxaropenaren eta beldurraren nahastea. Audi beltz asko ikusiko genituen, denbora batez behintzat, eta bihotzondokoa izango genuen; gero, besteak baino modelo deigarriagoa izango zen bakarrik, eta geroago, halako batean konturatuko ginen modelo hori ez dela jada ezberdina eta beste ibilgailuekin nahasten dela, eta bat batean gogoratuko genuen horrelako bat gidatzen zuen norbait ezagutu genuela.
‎Joder, ez dakit nola ez ginen hasieratik ohartu. Sudurra operaturik zeukala jakinda ere ez genuen ezer susmatu!
2015
‎Berandu baino lehen, poliziek inguratu ziguten etxea, eta ordura arte hiriaren erdigunean besterik ikusi ezin zen irudi kaotiko eta hitsa atariraino heldu zitzaigun. Tira, ikusi, etxeko haurrok apenas ikusi genuen ezer, amak leiho eta ateetara hurbiltzea galarazi zigulako. Hala ere, modua bilatu genuen, isil gordeka, leiho izkinetatik kanpoaldea barrandatzeko, kalean gertatzen ari zenari behako bat eman eta gure jakin gose asegaitza nola edo hala berdintzeko.
‎Hasieran, ahizpak eta biok ez genuen ezer ulertu.
‎Nagusiei bidali beharreko txostenean, noski, ez genuen ezer aipatu.
‎Hori esan zigun norbaitek bi gizon hautsioi, eta gogoan dut kuriosoa edo bitxia egin zitzaidala nola esan zuen ezbeharra edo heriotza, heriotza ezbehar ez balitz bezala, ez dakit ongi nola azaldu; baina ez nuen txintik ere esan, badakidalako terminologia judiziala edo dena delakoa zuhurra ez ezik eskisitoa ere badela gorpu itun dohakabeak tratatzeko garaian, eta ez nuen hankarik sartu nahi izan. Gero, geroxeago, galdetu ziguten ea ez al genuen ezer ikusi; nik esan nien zeruari begira nindoala, eta Arrosari komentarioren bat egin niola orduantxe, hezetasunari buruzkoa, edo tenperaturari buruzkoa, eta hark erantzun zidala, izozki menditsuaren atzetik, asko maite ninduela, edo oso maite ninduela, eta, hori esanik, zorura jausi zela muturrez aurrera porlan zaku bat bezala, plof, niri ezertarako betarik eman gabe; beste bezeroak, beste alar... Guk lagundu ezinda, laster atera zituzten ondorioak:
‎Oso ahul iritsi zen espetxera, sukarrak jota. Ezin izan genuen ezer egin.
‎Borroka armatuaren orainaz eta etorkizunaz, atentatu jakin batzuen zentzuaz, indarkeriak eragiten zuen sufrimenduaz, ETAren jardunaren eta abertzaleen arteko elkarlan aukeraren arteko erlazioaz? Ez genuen ezer grabatu, ezta oharrik hartu ere. Gauez etxera iritsi nintzenean idatzi nituen lerro batzuk, klabean bezala, beste inork ez ulertzeko moduan.
‎Lehiaketa ez zen ofiziala, noski: ez genuen ezer jakin nahi ikastetxearekin; hortaz, ahoz aho egin genuen propaganda, eta ikasleen komunetan ere bai, hango paretetan txartelak itsatsita: mutilenetan guk geuk, neskenean gelakoren bati eskatuta.
‎bueltatxo bat ematera gindoazen. Hemen egon ginen aurreko aldian eguraldi txarraren eta atzerapenaren katramila guztiekin ez genuen ezer ikusteko aukerarik izan eta, horixe.
‎Ez genuen ezer erdietsi.
‎Gartsuki eta sakon; gau hartan bezalaxe. Ez genuen ezertan ez atzera ez aurrera egin, eta, horrenbestez, poz nahikoa orokor batean bildurik, amaitutzat jo genuen bilera goizaldeko bostak eta hogeietan.
2016
‎Nik ez nuen ostiralekoan pentsatu nahi. Agian, euriagatik arrebak sine die atzeratzea erabaki eta ez genuen ezer egin. Bestalde, amarena gertatu ostean, kitzikatu egiten ninduen Muñoatarren etxean sartu eta haien pergola apurtzearen aukerak.
‎Ez zela inor egongo mutilen logelan uste genuen, baina Mateok han jarraitzen zuen, ariketa bat amaitu nahirik, obsesionatuta. Ezin genuen ezer egin hura logelan zegoen bitartean; gure plana atzeratzea ere pentsatu genuen. Zorteko geunden, ordea:
‎Txikiak ginen artean, ez genuen ezer arrarorik sumatu: goizero joaten ginen ikastetxera, uniforme berde grisa soinean genuela, eta beste edozein neskaren antzera egoten ginen ikasgeletan eta patioan.
‎–Trikimailua irentsi genuen, hasperen egin zuen Asiainek?. Hain gogo handia genuen tokia aurkitzeko, ez genuen ezer susmatu.
2017
‎–1975ean esan ziguten Marokorekin eta Mauritaniarekin geundela gerran, baina apenas genuen ezer borrokatzeko. Marokok tankeak eta hegazkinak zeuzkan, eta ezin izan genien aurre egin Aljeriatik kamioi haiek iritsi ziren arte.
‎–Gain horretan egiten da Euskal Herriko gastronomia txapelketa jendetsuena ere, milaka lagun biltzen dituen Paella Lehiaketa?, jarraitu zuen. Azken komentario hau lekuz kanpokoa iruditu zitzaigun, baina ez genuen ezer esan. Garbi zegoen patroiak ere hitz egiteko gogoa zuela.
‎Gilen esanetan, ez zegoen prestatuta profesionalek nahi zuten irakaskuntza molde berriak praktikan jartzeko, eta erregimen gogorra ezarri zuen. . Berak agintzen zuen, eta gainerakoek ez genuen ezer erabakitzen. Langileek ez zuten loturarik berarekin, bera zelako bera eta bakarra.
‎Gurekin etortzen zen. 16 edo 17 urte genituen, ignorante totalak ginen, ez oraingo gazteak bezala, baina sekula ez genuen ezer ere sentitu. Normal.
‎–Guk kontatu genien hurrengo begiraleei zer gertatu zen?, dio beste begirale batek,, baina horretaz gain ez genuen ezer egin. Hermetismo erabatekoa izan zen.
‎–Baina oraindik senarrak eta biok ez genuen ezer sumatu. Halako batean, tripako minez zebilela hasi zen, buruko mina zuela.
‎Batzuetan besotik tira egiten genion, artikulazioetan min egin arte, eta arrastaka biziarazten genizkion egunak. Baina normalean, gero eta normalagoan, ez genuen ezer lortzen, eta ohean ematen zituen orduak. Ez zuen lorik egiten, ez zuen negarrik egiten.
‎Laudorioetan luzatuz gero, ama dirua eskatzen ari gintzaizkiola pentsatzen hasiko zen, eta eskatzearena ez da inoiz gure asmoa izan. Arazoak izan genituenean ere ez genuen ezer esan,, ez eman atsekaberik amari, aitaren mehatxuaren itzala oso luzea eta oso beltza izan delako beti.
‎Ez genuen ezer esan, ez Martak eta ez nik.
‎Marta eta bion artekoa hozten ari zen, hori ezin zuen inork ukatu, eta Piperminekin, berriz, aspaldiko harreman bat banu bezala sentitzen nuen. Nik ez nuen bion artean gertatu zena prestatu, inork ez zuen prestatu, zerbait gertatu zen, baina ez genuen ezer egin inor mintzeko intentzioarekin.
2018
‎Inoiz Aitzolek, Idoiak eta hirurok espedizioren bat egin genuen gora, eta belarria ipini genuen ganbarako atearen gainean: ez genuen ezer entzun. Ez ginen nahikoa ausartak izan atea irekitzeko eta zirrikitutik begiratzeko.
2019
‎Denontzat. Inor ez zen lotsatu transexualitateaz aritzean, inork ez zuen ezkutatu heriotza bera suizidioa izan zenik, ez genuen ezer ezkutatu, eta denok interpelatu gintuen. Baliteke hala izatea, ezer ez ezkutatze horrek duintasuna itzuli izana; guri, berari.
2020
‎" Zitari buruz, ikertu, eta ez genuen ezer atera. Autonomoek orduan bazuten kezka handi bat:
‎–Mendian ez genuen ezer ikusi.
‎Zuri, Sara, ez genizun ezer esan. Idoiak eta biok ere ez genuen ezer jakin, poliziak komisaldegian Haizea Ugarte izeneko neska bat gure etxean ezkutatu zela leporatu zigun arte. Orduan ohartu nintzen zertarako eskatu zenizkidan giltzak.
2021
‎Korrika batean. Ez genuen ezer ikasi, egiazki. Moldatu egingo genituen gure bizitzan moldatu beharreko gauzak, edo saiatu egingo ginen behintzat, baina truke soil bat izango zen, lehengo bizimodura bueltatzeko ostera ere, betiko torloju eta engranajeei gantza ematera berriz, beste bikote batekin agian, edo hegoaldera ematen duen balkoia daukan etxe berri batean zorte dezente izanez gero, baina dagoen tokitik mugitzen ez den gurpil erraldoi beraren barruan lasterka egiteko, azken beltzean.
‎–Parisen ez genuen ezer izan.
2022
‎Ez genekien zer bilatu. Ez genuen ezer.
‎Pepek garaipen keinu bat egin zuen. Bi egun generamatzan arrantzagunean, eta ez genuen ezer harrapatzea lortu. Diru sarrerak arrantzaren araberakoak ziren lan batean, arrainak aurkitzea zen albisterik onena.
‎Biek azpimarratu nahi dute aunitz lortu zutela borrokaren bidez." Inork ez zigun ezer oparitu. Guk ez genuen ezer, inork ez zigun laguntzen. Guk lortu dugu, borrokaren borrokaz", dio Pilik, eta Maitek gehitu:
2023
‎Halako batean, eskuak gelditu eta begietara begiratu genion elkarri. Ez genuen ezer esan. Gure buruak elkarrengana hurbildu ziren eta Cortazarren ziklopea ikusi nuen bere begi gero eta handiagoetan.
‎Buruari buelta batzuk eman genizkion, nondik jo genezakeen. Ez genuen ordezkaritzarik, ez genuen ezer, Baionako ordezkaritza salbu. Baiona genuen buruan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia