2011
|
|
Amari ondo iruditu zitzaion, amen semeekiko duda mudan, eta poztu egin zen etxera ekarri nuenean, Maggiek neska finaren eta zintzoaren planta baitzuen. Ezteiak ez genituen arranditsuak egin, ez
|
genuen
adiskide asko ez Maggiek ez nik, eta ezkontza ondorengo bidaiarik ere ez genuen egin. Rum karrikako etxean geratu ginen, bigarren solairu hartan, amarekin.
|
2018
|
|
Eta nor ez da saiatu norbere buruari azkar aldatzen dela antzeman dionean mundua azkar eta presaka aldatzen; nork ez du bere haurtzaroa nerabezaro eta nerabezaroa gaztaro bihur daitekeen neurri berean ingurua ere hein bereko metamorfosi basati batekin astindu dezakeela pentsatu, gizartea bere lozorrotik, bere erdi arotik, erdizkakerien arotik eta bere haurtzarotik esnarazi daitekeela eta, traumak trauma, nerabezaro zentzagarri baten ondorengo helduaro oparoan mundua sarrarazi? Gertatzen da lagun batzuekin, mundua haien konpainian aldatu nahi izan
|
genuen
adiskide haiekin, zehazki, denboragarrenera jabetzea ez dagoela halakorik egiterik; ez, behintzat, presa horrekin; ez, behintzat, mineralogia makiavelikoaren eskuliburuak arretaz irakurri gabe. Borondate on edo txarreko norbanakoa saldoaren indarrak zurrupatzen duela goizago ala beranduago, artzain on eta artzain maltzurrak badirela norberak artzaintzarako edo ardi izateko bokaziorik ez izan arren, giza-motroiloa gaitzenean eta atzerakoienean artaldetzeko dagoela genetikoki programatua, kortarako borondatea eta amore ematekoa dituela gure espezieak bere, ausardia ez dela derrigor biziraupenaren lagun, kalkulua egin duena dela garaile eta ez dena ematen duena, gaztaroaren bolborarekin agortzen dela eskuarki galera jasan eta arriskuak hartzeko borondatea.
|
2020
|
|
Lanera itzuli eta egun batzuetara, ordea, beste mail bat jaso nuen. Ez zen arrastorik ere geratzen gure telefonozko solasetan pixkanaka lortu
|
genuen
adiskide giro hartatik, Erromako bisitaren ondoren gure arteko hartu emana erabat agortuta baitzegoen; horregatik aukeratu izango zuen zuzeneko elkarrizketa baino bitarteko hotzagoa, nahiz eta jakinarazi nahi zidan berria munta handikoa izan: matxura larri bat gertatu zen koadroak gordeta zeuden eraikineko hoditerian, hodi nagusiren baten leherketa edo, artean ez baitzegoen garbi sotoko biltegia urez bete zuen istripuaren arrazoi zehatza, eta sotoan gordeta zeuden margolanak eta gela txikiko agiri guztiak urpean geratu ziren, seguru asko betiko hondatuta.
|
|
Batzuek bizkarra eman ziguten, lagun minen batek ere bai, gurekin musika entzuten eta berriketan hainbeste ordu pasatutakoak. Eztabaida luzea izan
|
genuen
adiskide batekin. Bilera bat adostu genuen geure etxean afari bueltan gaiari buruz hitz egiteko, eztabaidatu egin genuen, gu publifikazioaren alde geunden, ez ikastolen kontra.
|