|
18/ 98 makro sumarioaren epaiketa luzearen ondoren, zigor larriak ezarri zituen Audientzia Nazionalak Auzitegi Gorenak ezeztatu edo arindu zituenak—, eta Ezker Abertzaleko erakunde eta arduradun politikoen jazarpenak jarraitu zuen Arnaldo Otegi bi bider espetxeratu zuten, Rafa Diez eta beste buruzagi batzuk ere auzipetuak izan ziren, eta LAB auzipetze bidean jartzeko lehen urratsak agindu zituen Grande Marlaska epaileak. Ezker Abertzaleko buruzagiak behin baino
|
gehiagotan
saiatu behar izan ziren prozesuaren aurkako ekintza haien ardura Zapaterorena ez, baizik eta haren asmoak zapuzteko ahaleginean ari ziren polizia eta epaileena zela azaltzen, Imanol Muruak idatziko zuen bezala" ez daukate erraza Batasuneko buruzagiek euren jarraitzaileei gatazkaren konponbiderako lanak ondo bidean direla adierazten, eta sinestarazten" (Berria,)....
|
|
Oso berezkoa da gugan haztea denetan guretarrek irabazteko desioa, eta Raimundo Silvari, kide den nazioaren gorputzean mairuen odol gehiago dagoela ario lusitaniarrena baino susmaturik ere, gustatuko zitzaiokeen On Jõao Peculiarren dialektika txalotzea, historian izenik utzi ez zuen fedegabe baten mintzaldi eredugarriaren aurrean intelektualki apaldu beharrean. ...ren zain egoteko zuen ohitura horren aurrean, argi frogaturik dagoenean norberaren ausardiaren konfiantzan ez, eta besteren zoritxarrean oinarritzen den esperantza makala eta hauskorra dela, aldez aurretik garaituak izango zaretela etsi bazenute bezala da, eta ezezagunaz zein etorkizunaz mintzatu zaretenez, ikas ezazue ezen, zenbat eta gehiagotan izan ekimen baten emaitza gure aurkakoa, orduan eta
|
gehiagotan
saiatu behar dugula emaitza gure aldekoa izan dadin, eta orain arte zuen aurka egin ditugun saio guztiak alferrekoak izan direlarik, hemen gaude berriro, berriro saiatzeko, bizi dezazuen zain daukazuen patuaren nolakoa orain ireki nahi ez dizkiguzuen ate horiek zeharkatzen ditugunean, bai, bete ezazue Jainkoaren borondatea, borondate horri berari esker garaile aterako baikara, eta beste ezer zuei... Despedidarako hitz iraingarri hauek esanez, Portoko apezpikuak bere zaldiaren uhalak beste aldera zuzendu zituen, nahiz eta hierarkiaren arabera ez zegokion horrelako erabakirik hartzea, bere izpiritu haserrearen bultzada batek mugitu baitzuen, eta talde guztiak atzetik jarraitu zion, orduan ustekabean mairuaren ahotsa altxatu zen, apaiza bere onetatik atera zuen etsipen ozar horren izpirik gabe, orain ozar eta harro hitz egiten zuen, honako hau esan zuen, Errakuntza arriskutsua da zuena, baldin eta gure eramana herabetasunarekin eta hiltzeko beldurrarekin nahasten baduzue, kontura zaitezte zuen aitek eta aitonek ez zutela horrelako errakuntzarik egin, horiek behin eta mila gehiagotan garaitu genituen, armen indarrez, Espainia guztian zehar, zapaltzen ari zareten lur horren azpian dautza gure larderiari kontra egiten ahal zutela uste izan zuten zenbaitzuk, ez ezazue uste, beraz, zuen galerak bukatu direnik, harresi hauen aurka hautsiko dira zuen hezurrak, hemen moztuko ditugu zuen esku irrikatsuak, zoazte, eta hiltzeko prestatu, gu, honezkero badakizue, beti gaude hiltzeko prest.
|