Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2001
‎Alde batetik, iragarleek barneratu behar dute komunikazio komertzialaren garrantzia eta horren atzean datorren profesionalen beharra. Publizitate sektoreak ahalegin gehiago egin behar du bere zerbitzuak kalitatezkoak izan daitezen, eta Euskal Herriko profesionalen kapazitatea iragarleei erakuts diezaien. Eta jakina, Euskal Herriko Unibertsitateak ere bere erantzukizuna hartu behar du enpresei zein publizitate agentziei oso profesional onak eskaintzen.
2002
‎Hasieran bi edo hiru kontzertu eskaintzea pentsatzen genuen. Badirudi jada gehiago egin behar ditugula, auskalo, ez dakit.
2004
‎Eskoletako atseden edo baratze orduetan, haurrak txiki askotatik ikusten ditugu triski paketea eta Coca Cola irensten. Noski, dietetika sanoari jarraituz bagabiltza, lan gehiago egin behar da eta denbora hartu, gure gazteei zer jan sanoa prestatzeko. Bestea, errazago egiten da, dirua jarri eta zaborra jaso trukean!
2005
‎Bestetik, eskolaren funtzio nagusia euskara ona eta ondo erakustea izango da, baina badakigu euskararen erabilera ez badugu ziurtatzen, erabilpenik gabeko ezagutzak ez duela etorkizunik izango. Egia da erabilera sustatzeko badirela eskola baino eraginkorragoak diren beste eragile batzuk, baina eskolak berak ere egiten duena baino askoz gehiago egin beharra dauka bide horretatik. Beste elementu bat da euskararen irakaskuntza euskal kulturan txertatzea.
2006
‎Hiru zentimetro eduki behar dute alde bakoitzean, aldi bakarrean jan ahal izateko hain zuzen. Kanape bakarra jateko hozkada bat baino gehiago egin behar izatea ez dator protokoloarekin bat.
‎Sindikatuek beren iritzia kaleratzea ondo dago, eta egin behar dute. Baina gehiago egin behar dute langileen laneko baldintza duinen alde eta segurtasun neurri egokien alde, eta, horretan, langileei segurtasun neurriak hartzeko exijitu behar diete. Enpresariek gehiago inbertitu behar dute segurtasunean eta laneko baldintza prekarioak alboratu.
‎Ez dut uste irakurtzea letren kodea asmatzea bakarrik denik. Hori baino gehiago egin behar du irakurleak, jolas imajinario batean murgildu behar du. Egia ere bada narrazioetan agertzen direnak edonon gerta daitezkeela, eta seguruenik hainbat lekutan gertatu izan direla.
‎Azkenean, merkatua salmenta eta fakturazio aldetik jaisten denean eta azpiegiturak mantentzen direnean, nola lortu pasa den urteko fakturazioa berdintzea? Horretarako produktu gehiago egin behar duzu. Produktu bakoitzak etekin gero eta gutxiago ematen du eta fakturazio totala berdintzeko produktu txiki gehiago, margen txiki gehiago behar da.
2007
‎Hala erabaki du Nafarroako Kultura Kontseiluak. Kideek bozketa bat baino gehiago egin behar izan zuten sariduna aukeratzeko. Beste lehiakideak Barricada taldea, Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko zuzendari ohi Pascual Aldabe eta Alfredo Landa aktorea ziren.
‎Lehenago bai, lehenago eta batez ere afalosteetan, udan bereziki, likore batzuk, belardian edo hondartzan, hartu bitartean. Idatzi baino zerbait gehiago egin behar zen, hau guztia aldatuko bagenuen. Zehaztapenik ez.
‎Egia esan, transexualak ulertzeko, nik estudiatua nuen psikologia desegituratu gehiago egin behar izan dut horretan oinarritu baino. Baina ez dira teoria denak itsugarri eta trabagarri, badira psikologiaren munduan ere argia egiten lagundu didatenak, adibidez Judith Pavler.
2010
‎Harmaneko zuzendariak, berak izandako esperientzia kontatu zuen, euskalgintzari lotutakoa eta bestelakoa. Bezero gehienen asmoa da komunikazio agentzia kontratatu eta hark komunikazio plana egitea, alegia erakundeak edo elkarteak lan gutxiago egitea, eta Kamioren ustez, guztiz kontrakoa da, komunikazio agentzia kontratatuta ere, lehen baino lan gehiago egin behar du bezeroak. Pilar Kaltzadak antzeko esperientzia izan du; erakundeak, enpresak, iragazgaitz nabaritu ditu.
‎Familiak gehiago egin behar du haurrak hezteko orduan, botere publikoak ere bai, bai eta komunikabideek. Eta irakasleen formazioan aritzen garenok ere badugu gure ardura, izan ere, jasotako posta elektronikoan komentatzen zen bezala, Andaluziako institutu batean irakasleak sarritan esan arren ikasleei ez pintatzeko ispilua emaniko musuen bidez garbitzaileak etorri behar izan zuen eta erakutsi ikasleei berari zenbat kostatzen zitzaion ispilua garbitzea... komuneko ura erabiliz.
2011
‎Beste datu bat: 2010etik gaurdaino orbita apalean dauden sateliteen jabeek 100 maniobra baino gehiago egin behar izan dituzte kolisioak ekiditeko.
2012
‎Oso usua da arnas infekzio baten ondorioz hotzeria edo gripea, esaterako egoerak okerrera egitea, edota pneumonia batekin konplikatzea. Bihotzak ere normalean baino lan gehiago egin behar du biriketara odola iritsarazteko. Adituen kalkulu eta estimazioen arabera, urte gutxi barru hirugarren heriotza arrazoia izango da biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, gaixotasun kardiobaskularren eta minbiziaren atzetik.
‎Udalarena, herriarena da saria. Leku guztietatik heldu zaizkigu zorion mezuak, baina badira emaitza horrekin konforme ez daudenak, gehiago egin behar dela diotenak… Baina ezin beti presio horren azpian bizi. Erabilera areagotzea, dena den, gizarteak egin du, haren lanaren ondorioa da, jende anonimoaren erabilera dago emaitza horren atzean, betiko aurpegi ezagunek egiten dutena baino gehiago:
‎Europan erabakiak hartzen dituzte gu kontuan hartu gabe eta arazo handia da hori: kasu gehiago egin behar zaio arrantzaleari, ze problema dituen galdetu, eta horren arabera lan egin. Kalte gehien egiten duenak ordaindu behar luke, eta ez batzuen kaltea denon artean ordaindu", dio Elduaienek.
2014
‎Baina beraiei esker naiz ni hobea. Askotan, entrenamenduan, nekatuta, eta serie bat gehiago egin behar! Bi ziklista horiek hor egoteak laguntzen dizu serie hori egiten, badakizu-eta Sarah inoiz ez diola serie bat egiteari utziko, Laurak ez dizula esprintean barkatuko.
2015
‎Dena dela, aldaketa kuantitatibo eta kualitatiboa egon da, jai batzordeek edo jaien antolatzaileek protokoloak onartu dituzte, horren ondorioz elkarretaratzeak egin dira, eta abar. Gero ikusiko dugu protokoloarekin eta elkarretaratzearekin nahikoa dugun edo zer gehiago egin behar den erasoak gelditzeko.
‎Bada oraintxe galdetu nahi nizun ez ote dagoen pedagogia gehiago egiteko beharra gauza horiek denak ulertzeko.
2016
‎Gehienetan kontuan hartzen dira Uxue Barkosen Gobernuak bultzatutako aldaketak, eta ondo baloratu, baina ondorio bat da nagusi: askoz gehiago egin behar du. Bada halako kutsu ezkorra aurrera begira espero denari buruz, eta horrek kezka arrazoi izan luke gobernuarentzat.
2017
‎Topaketen jatorriaren bila hasteko urtebete gehiago egin behar da atzera, 2015eko abenduaren 19ra. Orduan, Añorgako Firestone lantegi berreskuratuan proiektu ezberdinetatik iritsitako 60 gazte inguru bildu ziren.
2019
‎Duela urte gutxi, Aranzadi Zientzia Elkarteak bertan egindako laginek ez zuten emaitza positiborik eman, baina gauez eta euripean lan egin beharrak, eta gunera gauez iristeko dauden zailtasunek ez dute asko lagundu bilaketetan. Laginketa gehiago egin behar dira.
‎Hilabete amaierara heltzeko zenbait emakumek ezein superheroik baino balentria gehiago egin behar dituztela salatzeko ekintza, indarkeria matxista jasan eta Lanbidek laguntzak ukatu dizkien emakumeetan arreta jarri zuena (Argazkia: Ecuador Etxea)
‎Gainera, proiektu konplexuak iruditzen zaizkit, ez dudalako oso ongi ulertzen jendeak hartzen duen dinamika. Galeria batean ohean biluzik jarri naizenean izugarria da zenbat jende etorri den nitaz abusatzera, erasotzera… Jendeari askatasuna ematen diozunean," egin nahi duzuna nirekin eta nire gorputzarekin", izugarria da zertarako prest dauden; gainera elkar kutsatzen dira, batek halako egiten badu hurrengoak gehiago egin behar du; ikerketa soziologikorako ematen du. Botere kontua da beharbada, bakoitzak barruan daramatzan mamuak… Eromena.
2020
‎Etxera itzultzen nintzenean ordu asko pasatzen nituen berarekin eskolan ikasitakoa behin eta berriz errepasatzen, osatzen... Nik nire kide entzuleek baino askoz lan gehiago egin behar izan dut haien erritmora joan ahal izateko.
2021
‎noski ez digula berdin eragiten pertsona eta gizarte klase guztiei. Emakumeei bereziki eragiten dio klima krisiak, batez ere etxeko lanez arduratzen direnak direlako; ura, argia, janaria, sua… bizirauteko beharrezkoak diren lan horiek guztiak emakumeek egiten dituzte herrialde gehienetan, eta horien falta dagoenean, emakumeak lan gehiago egin behar izaten du ura edo janaria lortzeko. Pobrezia tasek, energia pobreziak adibidez, gehiago eragiten die emakumeei.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia