Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2008
‎Cristiano Ronaldo, baina, aho bizarrik gabe mintzatu zalea da. Zer gehiago egin behar dut Urrezko Baloia irabazteko?, esan izan du sariari buruz galdetu diotenean. Edo ondokoa bota zuen, esaterako, orain dela gutxi:
2009
‎Dena dela, Getaferi 5 irabazi genionetik taldea oso ondo jokatzen ari da, eta argi dago ez gaudela zuloan hondoratuta. Zerbait gehiago egin beharra dago, ordea, puntuak behar baititugu.
‎Bakaikuko pasagunea ez da trenbidea gurutzatzeko bide bakarra, ondoko herrian ere badago bat. Sei kilometro gehiago egin behar dira Iturmenditik joanez gero, dio Pozuetak, eta bidea txarragoa da; herrikoa erabilita, 400 metro baino ez dira egin behar.
‎Erasokor zelairatu behar dugu, oldarkortasun apur bat falta zaigu batzuetan; aurkariari min gehiago egin beharra dago.
‎Aurrera Saiazek orain arteko kanporaketarik samurrena izan zuen Arrasateren aurka (66), eta Huarte kanporatzea soilik falta zaio finalerdietan sartzeko. Huartek dezente lan gehiago egin behar izan zuen San Migueli irabazteko, puntu bana lortuta iritsi baitziren nagusien partidara. Lan zailak izango dituzte hirugarren kanporaketan.
‎Garrantzi handia ematen dio landa eremuari. Bere gobernuak horren alde asko egin duela uste du, baina oraindik gehiago egin beharra dago, haren erranetan. Biziberritu behar da.
‎Erreferendum xume bat egitea galarazten dute, alderdi politikoak debekatzen dituzte, egunkariak itxi... zer gehiago egin behar digute. Lehendakari jauna, erantzungo al diezu?
‎Pasaiako portua itxita dago herenegundik. Suhiltzaileek ohi baino irteera gehiago egin behar izan zituzten. Donostian, San Telmo museoa berritzeko lanetan, garabi bat erori zen inguruko etxe bateko teilatura.
‎Hainbat arrazoi direla medio, gero eta pertsona gehiagok du egunero etxetik kanpo otordu bat edo gehiago egin beharra. Eta askok elikadura orekatua eramateko zailtasunak dituzte.
‎Gaur egun, gero eta pertsona gehiagok du egunero etxetik kanpo otordu bat edo gehiago egin beharra.
‎Baina zerbait gehiago egin behar dugu.
‎Hori dela eta, nagusiki finantza sistemaren porrota eta horrek eragindako ondorioak gainditzeko neurriak hartzera bideratu du politika. Ahalegin bat baino gehiago egin behar izan du erabaki horien aldeko sostengua lortzen. Ausartegiak ziren askorentzat, izan ere.
‎Bertsolaritzak gehiegizko erakundetzea saihestu behar du. Gizarte mugimendu bateko kide batek ez lituzke 10 urte baino gehiago egin behar elkarte horretan lanean. Sistema demokratikoaren inperfekzioak gizarte mugimenduak arlo jakin bateko solaskide ofizial bihurtzera bultzatu ditu.
‎Europako hauteskundeetarako kanpainak bitxiak izaten dira. Nik beste edozein kanpainatan baino lan gehiago egin behar izan dut, Estatuko hautagaitzatik neu naizelako hemengo hautagai bakarra. Gainera, Europarako kanpainak ez dira oso atseginak izaten, herritarrek Europaz duten urruntasuna nabaria delako.
‎Arraunlariek asko sufritzen dute estropada guztietan, baina ur gutxiko eremuetan handitu egiten da sufrikarioa. Indar gehiago egin behar izaten dutelako. Halako egoera pairatu zuten igandean Pontevedran San Miguel ligako arraunlariek.
‎Uste dut egin duena baino gehiago egin behar lukeela, ez bakarrik myanmartarren mesedetan litzatekeelako, baita euren mesedetan litzatekeelako ere. Gauza bat da gertatzen ari dena gaitzestea, eta beste bat laguntzea.
‎Giordanen arabera, norbanakoei aitortzen zaizkio hizkuntza eskubideak. Alta, legeak urrats bat gehiago egin behar duela uste du, hizkuntza komunikatzeko balio baldin badu, norbanakoek elkarren artean komunikatzen dutelako, komunitate baten barruan. –Norbanakoaren eskubidea garatu ahal izateko, komunitatearen existentzia aitortu behar da?.
‎Baina erakundeko idazkari nagusiak, Anders Fogh Rasmussenek, dagoeneko esan du han ez dutela erabakirik hartuko. . Ikerketa gehiago egin behar ditugu erabaki bat hartu aurretik. Alor honetan zer egin dezaketen aztertu behar dute denek?.
‎Egia da asko aurreratu dugula, baina are gehiago egin behar dugula uste dut. Kontzientziazioan asko dugu egiteko, guztiok lan egiten hasi eta ekosistema garbiago baten alde lan egiteko.
‎Une garrantzitsu batean aurkitzen garelarik, NATOk argi erakutsi behar du batuta eta indartsu dagoela. Hortaz, kide eta aliatu orok gehiago egin behar dugu. Guztion ardura den guduka bat da eta, arrakasta lortuta, bururaino eraman behar dugu.
2010
‎Inork ez du ukatu ETAren ekimenak prozesu bat abiaraz dezakeela, ezta ETAk urrats gehiago egin behar dituela. Batzuek prozesua sustatu nahian indar egin dute, eta beste batzuek, berriz, ETAri urrats gehiago eskatu diote.
‎Otegi eta ezker abertzaleko beste kideen kontrako epaiketak egiteko presa. Izan ere, joan den irailaren 14an Baltasar Garzonen ordezko Pablo Ruz epaileak Bateragune auziko sumarioa itxitzat jo ondoren, epaiketa antolatzea dagokion salak instrukzioaren tramitea egin berri du, hau da, aldeei galdetu die instrukzioa amaitutzat jotzen duten edo ekinbide gehiago egin behar ote diren. Tramite hau hurrenez hurren egin beharra dago:
‎Elizondon ospatzen den Baztandarren egun batean zuten elkar topatu, eta laster ukan zuten ideia. Hobeki elkar ezagutzeko zerbait gehiago egin behar zelakoan zeuden: Ohartu ginen Iparraldeko egoera kulturala, politikoa, ekonomikoa ez zela hainbeste ezagutzen Hegoaldean.
‎Union Progreso y Democracia alderdiko legebiltzarkide Gorka Maneiroren ustez, kale erasoak eragozteko gehiago egin behar da. Adierazi duenez, legealdi honetan Ertzaintzak ETAren eta bere harrobiaren aurka inoiz baino gogorrago lan egin duen arren, gehiago exijitu behar zaio, esperientzia nahikoa badagoelako jakiteko kale borrokaren metxa non, noiz eta nola pizten den.
2011
‎Baina Uharte finalean badago, kontrario gogorra delako da. Guri, txapelketa irabazi genuenean, antzeko zerbait pasa zitzaigun, Azpeitiaren aurka tanto bat gehiago egin behar genuen, eta ozta ozta lortu ondoren izan ginen txapeldun.Aspaldi izan zineten txapeldun, eta kosta zaizue berriz ere finalera iristea.Bai, egia da. Urte on bat izan genuen, eta finalerdia galdu genuen Zugarramurdin.
‎Hego Euskal Herriko eta Ipar Euskal Herriko eragileen arteko lankidetza baldin bada ere, askoz gehiago egiteko beharra eta gogoa bada. Baina parean diren hamaika trabek nahikeria oztopatzen dute maiz.
‎Ikusirik azken urteetan lortu «ezin ukatuzko» aitzinamenduentzat ez dela iraunkortasunik segurtaturik eta Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalik ez dela onarturik, «balio ezkertiar eta ekologistetan oinarritu proiektu abertzalearen» azkartzeko beharra azpimarratzen dute manifestuan. «Paristik ikusi behar dute hemen bat egiten dugula», adierazi zuen Ixabel Etxeberria Urruñako hautetsiak.EH Bai plataformak abertzaleen arteko elkarlana eramatea ahalbidetu du, eta haiek «oraindik urrunago» joateko nahia plazaratzen dute, urratu ildo horretan urrats gehiago egin behar direla erranez. «Abertzale mundutik haraindian» direnei ere egin diete elkarlanaren deia.
‎Oro har, primeran funtzionatzen dute, baina jende askori beldurra ematen dio horietara jotzeak. Osasun profesionalok pedagogia gehiago egin behar dugu.Espainiako Gobernuak zaintza aringarriak eta heriotza duina arautzeko legearen aurreproiektua aurkeztu zuen. Azkenean ez da onartuko, legegintzaldia amaitu delako.
2012
‎Antonio Barroso Anadir Elkarteko presidentearen ustez, ez da nahikoa ordezkari politikoek dagokionari dokumentuak eskatzea. Haren arabera, hori baino zerbait gehiago egin behar da: «Dokumentuen bila jo luke batzordeak, eta ez eskatu eta zain egon.
2013
‎«Konfiantza galtzen eta beldurtzen hasita nengoen. Zer gehiago egin behar nuen!». Burua baretuta, etxean saiatzea erabaki zuen berriz ere.
‎Futbolariak normalean hitz gutxikoak izaten dira, eta erraza izan zitzaidan haiekin egotea. Besteetan lan gehiago egin behar izan dut. Tumatxak saioari neurria hartu diot, eta elkarrizketekin asko ari naiz gozatzen.
2014
‎Langabezia datuen analisi ezkorra egin du Laszlo Andor Europako Batzordeko Enplegu komisarioak. «Datuek baieztatzen dute iazko urtearen bigarren erdian egonkortu dela langabezia, baina gehiago egin behar dute gobernuek, enpresak, gizarte eta Batasunak bere osotasunean herritarrei enplegu duin bat errazteko». Andorrek espero du aurrekontu aldian EBren finantzaketaren laguntzarekin indarrean jarriko diren inbertsio plan berriek eta aurretik martxan daudenek lagunduko dutela langabezia jaisten.
‎Sektorea «duintasuna» galtzen ari direla dio, eta, beste arrazoien artean, horregatik ere badago gose greban. «Iraganeko soldata bera jaso ahal izateko, ordu gehiago egin behar ditugu errepidean, horrek dakartzan arriskuekin». Orain, garraiolari gehienak autonomoak dira, eta horrek «indibidualismoa bultzatzen» duela esan du Lejardik.
‎Orain zortzi urte Realeko lehen taldearekin debuta egin geroztik, harengan itxaropen handia azaldu izan dute Donostian, baina lesioek eta antzeko ezustekoek eraginda, bere onena erakutsi ezinda ibili da beasaindarra. Txistu hotsak entzutea ere tokatu izan zaio, eta jakina da gainerako jokalariek baino zerbait gehiago egin beharra daukala zaleen babesa lortzeko. Bada, denboraldi honetan bide onean doa.
‎Oraingoan ere jakina zen sarraski bat gerta zitekeela; mundu guztiak ikusi zuen eta ikusten du oraindik ere egoera. «Nazioarteak EI gaitzetsi eta egoera deitoratu baino zerbait gehiago egin behar du», esan dio BERRIAri Nafiz Abdulaziz YPG Herriaren Babeserako Unitateen (Siriako kurduen milizien) ordezkariak. Gainerako estatuetako kurduek, gehienbat Turkiakoek, ozen egin diote deiadar nazioarteari Kobane ez dadin erori EIren menpe, zibilen sarraski bat gertatzeaz gain ondorio larriak eragingo baititu Rojava osoarentzat. Kurdistan mendebaldea da Rojava, Siriako zatia?.
2016
‎Hamabi urte baino gehiago egin behar da atzera ATP zirkuituko lehen postuan Roger Federer, Rafa Nadal edota Novak Djokovic ez den tenislari bat aurkitzeko. Andy Roddick izan zen azkena, 2004ko otsailaren 1ean, eta orain beste Andy bat izan da hiru handien lekukoa hartu duena.
2017
‎Poliki poliki, [EPPK] kolektiboak erabaki batzuk hartu zituen, baina ez dira gauzatu. Orain hasi da.Nola bizi izan duzu hori dena. Pertsonalki, uste dut askoz gehiago egin behar zela gure aldetik, ezker abertzaletik. Ez begiratu arerioak zer egingo duen, baizik eta gure baliabide guztiak erabili.
‎Egia da talde horien aurka hasieran jokatzea hobe dela, baina arriskutsua ere izan zitekeen. Apurka apurka, behetik gora egin du taldeak, konfiantza irabazi du, Pellegrinok ñabardura taktikoak erantsi dizkio, eta Alavesi irabaztea oso zaila da gaur egun.Beraz, badu aukerarik Bartzelonari irabazteko. Titulua lortu nahi badu, orain arte egin duena eta zerbait gehiago egin behar du Alavesek. Beste bultzada bat eman dio neurketari.
2019
‎INEren arabera, soldatapeko langileen %48k diote ez dituztela aparteko orduak kobratzen.3 Eta zein da bigarren arrazoia? Lanaldi partziala duten asko kexu dira beren kontratuetan agertzen diren lanorduak baino gehiago egin behar dituztela. Hori mugatu nahi dute.4 Nola ezarri nahi dute erregistroa?
‎Eta arazoa ez da teknologia falta, borondate eta konpromiso politiko falta baizik.Zer iritzi duzu munduan hartzen ari diren konpromisoen inguruan. Egiten ari dena ez da nahikoa. Bidezkoa da aitortzea herrialderik garatuenek azkarrago ekin behar diotela eta gauza gehiago egin behar dituztela. Baina munduko herrialde guztiek egon behar dute inplikatuta norabide berean.
‎Baina ez dago funtzionatuko duten inolako ebidentziarik, eta, alderantziz, baliogabe utz lezakete eskura dugun benetako aldaketarako tresna, ahalegin horietan arreta galduta gabiltzan bitartean.Zeintzuk dira Greenpeaceren erronka nagusiak datozen urteetarako. Klima aldaketa. Presio gehiago egin behar dugu energia berriztagarrietara eramango gaituen trantsizio energetikoren bidea azkarrago eta errazago egiteko. Era berean, erregai fosilen mendekotasuna atzean utz dezagun lan egitea eta basoak babesteko neurriak aldarrikatzea da beste lehentasunetako bat, haiek baitira karbonoa gordetzeko modurik eraginkorrena.
‎Zergatik?: . Diesel bat erostea da logikoena urtero 20.000 kilometro baino gehiago egin behar badituzu; berotzen direnean funtzionatzen dute ondo motor horiek?. Gasolinaz dabiltzan autoak gomendatu dizkie, berriz, 10.000 kilometro baino gutxiago egiten dituztenei, oro har.
2020
‎Fernandez Iradiri 2010ean agertu zitzaizkion lehen sintomak, eta 2013an egin zuen kartzela zigorra eteteko lehen eskaera. Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak 2014an onartu egin zion eskaera, baina prokuradoreak eskatu zuen osasun azterketa gehiago egin behar zirela. Hiru urteko prozedura batean auzia Dei Auzitegian eta Kasaziokoan aztertu ondoren, ez zuten onartu euskal presoa libre geratzea.
‎Madrilgo Kultur Ondareen Zaharberritze eta Kontserbaziorako Goi Mailako Eskolak egindakoa. Proba gehiago egiteko beharra azpimarratu dute txostenean, kasu horretan.
‎konektibitatea, trebakuntza eta aplikazioen diseinua. Konektibitatean urrats gehiago egin behar dira hainbat herri/ auzotan, baina baita gastu hori egin ezin dutenekin ere. Trebakuntza gakoa da, eta ez bakarrik adinduei begira.
‎Mundu globalizatuan gizakiak jan, lo eta ugaldu baino zerbait gehiago egin behar du, eta hori nahi duenak nomadetan ez du aukerarik, artzaintza bakarrik duelako. Landa eremuan ez dago ikasi edo lan egiteko aukerarik.
2021
‎Argi dago gobernua emakumeen eskubideen alde egiteko prest dagoela, baina haien erabakiek ez dute zuzeneko eraginik emakumeen bizitzan. Horregatik, Afrikako herrialdeetako gobernuek neurriak iragarri baino gehiago egin behar dute: neurriak betetzen direla bermatu behar dute.
‎Bauman) mundu likido batean gertatzen ari da, pandemialdiak areagotu duen arrisku bizipenarekin eta gaixotasunekin batera (estresa, antsietatea edo depresioa). Aberastasun materialaren hazkundea jomugan, hazkunde handiagoa behar eta diru gehiago egiteko beharra erakusten duen zibilizazio patroiaren krisia da; baliabide materialen neurrigabeko ustiaketan biziera bat atondu duen ongizate sistemaren gainbehera. Hara, mugarik gabeko hazkundean zetzan psikismo horren desira ase ezina.
‎Jenioak izan behar izan zuten oztopo guztiak gainditu ahal izateko, eta gizonek baino lan gehiago egin behar izan zuten.
‎Gallastegik, adibidez, uste du euskararen irakaskuntzari buelta bat emateko garaia dela, batez ere eremu erdaldunetan: «Askotan, pentsatzen dugu murgiltze eredu horrekin bakarrik umeek berez ikasten dutela, baina uste dut gehiago egin behar dela».
‎Masters Cupa eta Plazandreak saioa telebistaz eman dituzte, eta ikusgaitasuna ematen diote emakumeen pilotari. Baina hori ez da egiteko dagoen guztia; lan gehiago egin behar da. Ados Pilotak ez du saiorik telebistan, baina elkarrekin entrenatzen ari gara, eta horrek mesede egiten die pilotarien jokoari, gaitasun fisikoari eta teknikoari.
‎Europako Banku Zentraleko usoen eta belatzen arteko eztabaida amaigabea beste fase batean sartu da. Pandemia lehertu zenetik, usoen tesia nagusitu da, hau da, eurogunean jarduera ekonomikoari eusteko gehiago egin behar da, eta ez gutxiago. Atzo, ordea, belatzek aspaldiko partez ikusi zuten beren ildoen aldeko keinu bat:
‎Beroak suak indartu ditu, eta dagoeneko bost lagun hil dira. Suhiltzaileek 300 esku hartze baino gehiago egin behar izan zituzten atzo 12 orduan. Hegoaldea da suteek gogorren jotako eremua.
‎Egunean hamar bat ordu egin behar ditut derrigorrez asteko egun guztietan, eta jende asko ez da geratzen, ezin duelako. Gainera, jaiegun bat hartzeko, oraindik lan gehiago egin behar da.
‎Gaztetan, aldiz, azkar ematen nion buelta gorputzari, indarra nuelako. Orain, indar lan hori gehiago egin behar izaten dut. Atsedena ere zaindu egin behar da, behar bezalako atsedenik gabe zaila delako ondo lehiatzea.
‎Batzuetan, instituzioekiko kritika gogor moduan ulertu dena ez zen hori, baizik eta aukerak ematea eta bide bat erakutsi nahi izatea, unean uneko ebidentzien arabera. PCRen auziarekin, adibidez, uste genuen proba gehiago egin behar zirela eta gure proiektuak estrategia hobetu zezakeela. Hala adierazi genuen orduan, gauzak hobetzen hasteko bide bakarra delako arazoak agerian uztea.
‎Jokalariek nekearen sintomak erakutsi dituzte jada, eta haien jokamoldeak sasoiko egotea eskatzen du. Egutegi estuarekin txandakatze gehiago egin behar dira, eta denei aukera eman. Ulertzeko zailak dira, adibidez, Ilimane Diopen edo Sander Raiesteren kasuak.
‎Funtsen auzian, LABen ustez, kontrako jarrera agertu baino gehiago egin behar da: «Uko egin behar zaiela esatea ez da nahikoa; eztabaida soziala behar da».
2022
‎Lopezek birusa saihestu du, baina bere egunerokoan lana gehitu zaio: «Ostalaria naiz, eta inoiz baino lan gehiago egin behar izan dugu».
‎“Neurri egokiak hartu arren, gaixotasunak errespeta zaitzake edo okerrera joan daiteke”. Batzuek ebakuntzarik egin beharrik ere ez dute izaten errekuperatzeko; beste batzuek, aldiz, bat baino gehiago egin behar izaten dituzte. Gauzak ondo ez joanez gero, gerta daiteke aldaka gaizki geratzea, edo 30 urte edukitzerako aldakako protesi bat behar izatea.
‎Espezialistek zelaietan trebezia erakusten zuten garaietan, jokalaria ez zegoen orain bezain babestua araudiaren aldetik. Jokoa bortitzagoa zen orduan, baina epaileek falta bat adierazteko jokalariek orain baino zerbait gehiago egin behar izaten zuten. Jokoa makalagoa zen, ordea, eta falta kopurua ez zen txikia izaten araudia malguagoa izanda ere.
‎Azken batean, zera gertatu da: lan gehiago egin behar dute, gutxiagoren artean.
‎Zehazki, estatuan lortutako diru sarreren %5 Europako ikus entzunezko lanak sustatzeko erabili dituzte, eta ehuneko horren barruan, gutxienez %70 izango dira estatuko hizkuntzetan eginiko lanentzat. Beste urrats bat gehiago egin behar da, ordea, euskarak, katalanak eta galegoak zenbateko presentzia izango duten zehazteko. Horiei %70 horren %15 bermatuko die legeak.
‎Andrea Astudillo Arraun Lagunak eko patroia kondenatuta zegoen; Etxaberen kuadrilla laugarrenetik zihoanez, metro gehiago egin behar zituen istriborrera joateko. Zirt edo zart egiteko tenorea heldu zitzaion lemazainari.
‎Gero, Oriokoa irabazi genuen. Halere, ordura arte lortutakoa ez zen nahikoa izan; gehiago egin behar genuen, eta ezin ginen erlaxatu. Zarauzkoa [ligako azken aurreko estropada] izan zen horren adibide.
‎Presoen aferaz ere mintzatu dira Rodriguez eta Otegi. Ontzat jo dute adierazpena egin zutenetik gaur arte espetxe politikan izandako aldaketa, baina horretan urrats gehiago egin behar direla uste dute: «Hamarkadak eman ditugu entzuten legea bete egin behar dela», esan du Rodriguezek:
‎Presoez, ontzat jo dute adierazpena egin zutenetik gaur arte espetxe politikan izandako aldaketa, baina urrats gehiago egin behar direla uste dute: «Hamarkadak eman ditugu entzuten legea bete egin behar dela», esan du Rodriguezek:
‎Urte horretan egin zuen zigorra eteteko lehen eskaera. Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak 2014an onartu zion eskaera, baina prokuradoreak esan zuen osasun azterketa gehiago egin behar zirela. Hiru urteko prozedura batean auzia Dei Auzitegian eta Kasaziokoan aztertu ondoren, ez zuten onartu euskal presoa libre geratzea.
‎Urte horretan egin zuen zigorra eteteko lehen eskaera, argudiatuta kartzela eta bere gaixotasuna ez direla bateragarriak. Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak 2014an onartu zion eskaera, baina prokuradoreak esan zuen osasun azterketa gehiago egin behar zirela. Hiru urteko prozedura batean auzia Dei Auzitegian eta Kasaziokoan aztertu ondoren, ez zuten onartu euskal presoa libre geratzea.
‎Lan gehiago egin behar dela uste duen arren, Ibañez baikorra da. Hego Euskal Herrian zigarreta elektronikoak eta tabakoa maila berean daude, hau da, leku itxietan biak ala biak debekatuta daude.
2023
‎Estu samar hasi ginen, eta Goikoetxeak eta Etxetok astindua eman ziguten. Argi geratu zitzaigun gehiago egin behar genuela lan. Bigarren partida, berriz, nagusitasunez irabazi genuen [Urko Lekerikari eta Minvielleri].
‎«Greba iraunkorra dugu buruan. Jende andanak uste du astean behingo mobilizazioak baino zerbait gehiago egin behar dela. Martxoaren 7koa modu bat izan daiteke zerbait indartsuagoa eta iraunkorragoa abiatzeko».
‎Argi da hizkuntza politikan ez duela asmatu. Gauza anitz gehiago egin behar dira euskara biziberritzeko. Hautetsiek ikus dezatela zer politika eraman nahi duten».
‎Tasarik handienak dira 2008az geroztik, baina are gehiago igoko direla oso argi utzi du Christine Lagarde EBZko presidenteak: «Bidaia batean gaude, eta oraindik bide gehiago egin behar dugu». Hau da, maileguak gehiago garestitu nahi dituztela, horrela lortuko dutelakoan inflazioa apaltzea, bankuak egokitzat jotzen duen %2ko tasara.
‎Tasarik handienak dira 2008az geroztik, baina are gehiago igoko direla oso argi utzi du Christine Lagarde EBZko presidenteak: «Bidaia batean gaude, eta oraindik bide gehiago egin behar dugu». Hau da, maileguak gehiago garestitu nahi dituztela, horrela lortuko dutelakoan inflazioa apaltzea, bankuak egokitzat jotzen duen %2ko tasara.
‎Litekeena da epaiketa politikoa egin ahal izateko Asanbleak saio bat baino gehiago egin behar izatea. Behin eztabaida hori amaituta, parlamentuko presidenteak beste osoko bilkura batera deitu du, gehienez bost eguneko epean, epaiketa politikoa ebazteko.
‎«Jasotzen ditugun datuen arabera jokatuko dugu», ziurtatu zuen maiatzeko bileran Christine Lagarde EBZko presidenteak, baina argi utzi zuen igoera gehiago izango direla: «Bidaia batean gaude, eta oraindik bide gehiago egin behar dugu».
‎Hemen zazpi ordu eta erdiko lanaldia dugu, baina, batzuetan, hamar edo hamabost minutu gehiago egin behar izaten dituzte, eta, ateratzean fitxatzen ez badute, ez dira kontuan hartzen minutu horiek, sistemak errorea ematen duelako eta ohiko zazpi ordu eta erdiko lanaldia ezartzen zaielako.
‎Edonola ere, torlojua gehiago estutzeko erabakia «aho batez» hartu dute EBZko kontseiluko kideek, bai belatzek baita usoek ere, batzuek zein besteek uste baitute gehiago egin behar dela inflazioa EBZk egokitzat jotzen duen mailara jaisteko, hau da, %2ra. «Inflazioaren bizkarra hausteko asmoz gabiltza», nabarmendu zuen Lagardek.
‎Emakumeek, beraz, lan gehiago egin behar izaten dute, lan arloan ere batik bat haien esku gelditzen baitira zaintza lan gehienak. Bekadunei harrera egitea, lantaldeko kideen arteko gatazkak konpontzea eta akta jasotzea, adibidez, haiei egokitzen zaie.
‎Pilatu, pilatze hutsagatik, asko izateagatik. Etxe txikia utzi eta handira joaten gara horretarako lanordu gehiago egin behar baditugu ere, kotxe handiak egunean kilometro bi egiteko, bizikletarik onena lagunekin buelta bat emateko, arropa merkea eta asko egunero aldatzeko... batzuetan pentsatzen dut hiltzean baino ez dugula bakea hartuko. Izan ere, bizitzan egin ditudan etxe aldaketek eman dizkidaten buruko minekin, behintzat azken etxera traste gutxirekin sartuko naiz.
‎Horrez gain, instituzionalki urrats gehiago egiteko beharra ere azpimarratu dute. Ez zaie nahikoa gaur egun Euskal Hirigune Elkargoak duen hori:
‎Bai, maila pertsonalean egia da bris bris gutxiago eta erresistentzia gehiago edo, ez dakit... sator lan gehiago egin behar izan dut, baina bueno, horrek daukan edertasunarekin. Baina gero, bris bris kolektibo bat egon da, batez ere amaierako agurretan islatu zena, bakoitzaren ahotsaren edertasuna eta edertasun horren aitortza bat egon zelako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia