Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎pobrearen seme langileari, edo handikiaren seme alfer lantsuari...? Erran behar ote dizut ezen talentuek eta merituek baino gehiago sehaskak erabakiko lukeela auzia, sehaska delako talentuen talentua, bertze talentu guztiak baino hagitzez gehiago balio duena, nahiz eta, bertzalde, ez duen nehongo meriturik?
2001
‎Isuritako petrolioak, pentsatu du hondarra eskuetatik astinduz, edozein herritako biztanle guztiak isuritako odolak baino gehiago balio baitu oraingoz merkatuan. Dirua, errepikatu du berekiko, hori duk mundu honetan zerri guztiak martxan jartzen dituen akuilua.
‎Gari, baina, azkarragoa izan zen eta eskerrak. Mozkorra eta guzti, ni baino gehiago balio zuen. Beso batez bultza eta, bea, goazen ba batez denok harantz zuzendu ginen.
2002
‎Estatu Batuetan aberatsek zakurrei 30 dolarreko xerrak ematen dizkiete. Zakurrok, jakina, milioi asko balio duten etxeetan bizi dira, Ferrarietan eta yateetan ibiltzen dira, eta 500 dolar baino gehiago balio duten ontzi zilarreztatuetan jaten dute.
‎Eta irri aztarren bat ezpainetan, neskaren begietako lainoak altxatzera egin balu bezala, une labur batez. Irri bat baitzen, nik segundo hamarren batean atzeman nuena eta irri guztiak baino gehiago balio zuena. Ezinezkoa gertatu egin baitzen.
2004
‎Artean hamaika urte zituen Romanek ez zuen berehalakoan ulertu aldaketa hori, batez ere txanponak oso gutxi mugitzen zirelako eta ez zutelako batere ahaleginik egiten potoaren irteera topatzeko, sugandilak egiten zuen bezala. Alferrik izan zitzaizkion aitaren azalpenak, txanpon haiek historikoak zirela esanez, Federico Ezquerra karrerista handiak eman zizkiola eta sugandila buztan tente batek baino apur bat gehiago balio zutela, ez esateagatik askoz ere gehiago. Alferrik, ze Romanek negarrari eman zion zoro baten pare.
‎Kolore berde eta gorriz pintatutako errakoreak eta larruzko Brooks zelatxoa, gainean jesartzeko gogoa ematen zuena. Hiru pinoi, 46 hortzeko platera, katea olioztatzeko tutua koadroaren barruan, bidoiak eramateko euskarria aurrealdean, eta Wolber Soissones Renforce tubularrak, Martinen hilabeteko soldata baino gehiago balio zutenak.
2005
‎Igandero, hala ere, bere barruko lasaitasunak aurretik defendaturiko printzipio guztiek baino gehiago balio duela pentsatzen du, eta azkenean, txapelera dirua botatzea deliberatzen du.
‎–deiadar egin zuen Kixmik niri sekulako sustoa emanez– Hogei mila bakarrik? Horrek guztiak askoz gehiago balio du!
2006
‎Goizaldeko hiruretan aspiradorak saltzen ari da irribarre zabalegia daukan tipo hagin handi bat. Eta nire koadernoaren orrietan ez dago aspiradora hori baino gehiago balio duen ezer. Orduan behera zatoz.
2008
‎–Jakin ezak gehiago balio duela nire soldadu bakar baten bizitzak, munduko zentral guztiek baino.
‎–Barka biezat berorrek, baina gauza bat galtzen denean beste bat aurkitzen da askotan, eta aurkitzen denak. Nazariok aitzurren norabidean ipini zuen hatza lotsagabeki? galtzen denak baino askoz gehiago balio badu, galera irabazpide bihurtzen da, ezta?
‎Gatz, urre eta esklaboen merkataritzaren azoka garrantzitsuena zen, Tinbukturen pare, soninkeen eta musulmanen topagune. Soninkeek lastoz eta buztinez egindako etxoletatik kontrolatzen zuten hiria, musulmanek adreiluzkoak zeuzkaten, eta biek batera egun Mauritanian den gune arkeologiko garrantzitsuenaren oinarriak ezarri zituzten, gatzak urreak baino gehiago balio zuen sasoian.
‎Zenbat eta askeago, bakartiago eta misteriotsuago izan irakasle bat, orduan eta lehia handiagoa jartzen dute beste guztiek egiteko horretan. Atera nituen kontuen arabera, gehiago balio du katedra bat eskuratzeko arerioei buruz duzun informazio politikoak eta bereziki pertsonalak, zenbat eta pertsonalagoa hobe, zure arloaz dakizunak baino. Garibaldik, noski, ez zuen parte hartzen etxe barruko trikimailu merke horietan, seguru asko intriga handiagoetan ibilia zelako, eta horrek areagotu egiten zuen bere maiseatzaileen grina.
‎–Barka biezat berorrek, baina gauza bat galtzen denean beste bat aurkitzen da askotan, eta aurkitzen denak –Nazariok aitzurren norabidean ipini zuen hatza lotsagabeki– galtzen denak baino askoz gehiago balio badu, galera irabazpide bihurtzen da, ezta?
2009
‎–Eskola eta hizkuntza [gaztelania] ikasi ahala hasi zen bere barrutik harako poz berezkoari oztopoak ipintzen: kurtsorik ez zela behar galdu, alaitasun erraz hura umekeria zela, seriotasunak egiten zuela mutil, probetxuzko izaten behar zela saiatu, denborak urrea balio zuela, pertsonak egin egin behar zuela eta ez egon, gizonak lan egin behar zuela eta lanean ahalegindu, zenbat eta gehiago egiten zuen batek, orduan eta gehiago balio zuela eta abar jarri zizkion bere berezko pozari hesola, kate eta helburu bezala eta trailan hartutako aberea bezala otxandu zuen apurka apurka bere burua? (DGA, 131).
‎Baina argia gupidagabe eta egoskor tematzen da goizero. Labankadaz sartzen da egongelatik etxeko ateraino eta gehiago balio du labankada horrek zarata egiten duen komunak edo apenas berotzen duen sukalde elektrikoak baino.
2011
‎Duintasun zapalduaren adierazpen izango zatekeen eta ez besterik. Baina mutu geratu nintzen, eta zerbait esaten saiatu izan banintz okerrago izango zela uste dut, halakoetan ahots mehar bat ateratzen baitzait, inor beldurtzeko baino barrea eragiteko gehiago balio duena.
‎Baina lehen aipaturiko bi ildoak elkar gurutzatuz, ederki uztartzen ditu altsasuarrak hausnarketa eta emozioa, kontakizuna eta sentimenduak, sentsazionalismoan erori gabe. Bridak oso ondo lotuta zituela dio berak, aspalditik, eta errepikatu dit Euskal Herrian mina adierazteko era eutsia dugula, malko bakarrak hamar malkok baino gehiago balio duela gurean, berari hala irakatsi diote, eta mina barrutik transmititzeko esaten die aktoreei. Puztutako antzezpenak emozio faltsura, errazera, eraman dezake ikuslea, Helenak dio bera zuzenean ez emoziora eramaten duela.
‎Mezuen mundu estralinguistikoa komunikatzeko besterik ez baitu balio orduan mintzairak. Klaus Zimmermann-en gomendioa gogoan baldin badugu, hizkuntzaren definizio zuzenak gehiago balio du bere aldeko hainbat neurrik baino.
2012
‎Zertarako balio duzu? Ezertarako ere ez, ezta lurretik jasoa izateko ere; labana horietako batek diru pila horrek baino gehiago balio du. Ez dut zu erabiltzeko modurik aurkitzen; gera zaitez zauden lekuan eta zoaz itsas hondoraino, bizia salbatzea ere merezi ez duen izaki baten antzera.
‎Halaber, ile haiekin (beti izan baitut mekanikarako buru argia) ia bi metro luze zen diru zorro txiki polit bat egin nuen, urrezko letraz Erreginaren izena ipiniz, eta Glumdalclitchi eman nion, Erreginaren baimenaz. Egia esateko, erakusteko gehiago balio zuen erabiltzeko baino, ez baitzuen txanponik handienen pisuari eusteko sendotasunik eta, beraz, ez zuen han ezer gordetzen, neskatoek gogoko dituzten jostailutxoren batzuk izan ezik.
‎–esan zuen Charlesek irriabar tentel batez?. Baina, merkeago ere ausaz balitekeela iruditzen zait ba; zeren badira aipurik gabeko artistak, sarritan ospetsuek baino gehiago balio dutenak.
2013
‎–Zilarrezko 150 erreal baino gehiago balio du, hasperen egin zuen, dama gazte biluzi baten aitzinean bezala.
2014
‎Orain arte, zein pertsona klase topatu dudala uste duzu? Gehiengoak baino askoz gehiago balio du Mikelek. Arazoak dituela?
‎160 Hiztegi batek ere mila hitz baino gehiago balio du.
‎Beste alde batetik, zaldiak gehiago balio zuen Barabaren zeharkaldi zail hura burutzeko. Arriskuren batek hurbil hurbiletik mehatxatu, eta zingira eta istiletan barrena ihes egin zuen, beharbada, edo zaldizko batzuk agertu eta kanaberen multzo trinkoen artera oldartu zuen, atzean utziko bazituen; eta horrelakoetan zaldia askozaz egokiagoa zen zalgurdia baino.
‎Ekialdeko estepetako belarra irents dezatela zaldi turkmeniarrek! Irkutsk hartzea duk nire aholkua, eta, sortaldeko probintzien hiriburuarekin batera, duke handia bahitzea, lurralde oso batek baino gehiago balio baitu. Tsarra atzeman ezinean, haren anaiak erori behar dik gure eskuetan.
2015
‎97 Batzuetan, nobela on batek mila hitz baino gehiago balio ditu.
‎Baliagarria zen jakitea urre kilo batek zenbat balio zuen garai hartan, baina baliagarriagoa prezio hori platino, iridio, uranio eta radio kilo baten prezioarekin alderatzea. Eta askoz baliagarriagoa kilo bat altzairuz egin zitezkeen erloju muelleak, orduan muelleak ziren eta ez malgukiak?, esaterako, haiek guztiak baino prezio handiagoa izango zukeela gizakiaren lana munduko mea guztiak baino gehiago balio duen gauza baita. Hori jakitea zen benetan baliagarria!
‎Zertan hasi etnografiako liburuetan edo museoetan zerbait aurki daitekeela esaten! Zenbat gehiago balio duen aitonaren irakasketak!
‎Europan dirua ez dela txanpinoiak legez nonahi hazten. Moussak ere ikasia zuen ordurako perretxikoen lezioa, baina bazekien, baita ere, gehiago balio zutela eurotan dinarretan baino. Haatik, krisia iritsi zen barrengorrietara, eta Moussa langabezian gelditu zen.
‎–Nire patua gauaren erdiko gar urdin hau bezalakoa izango da? niotson neure buruari,. Horiek guztiek baino gehiago balio duzu zuk, inork onartu nahi ez badu ere. Oraindik ez duzu ezer frogatu, baina egunen batean zure ordua iritsiko da.
‎Beharbada ez ditut izango beste herrialde batzuetan izan nintzakeen gauza materialak. Baina badut askoz ere gehiago balio duen zerbait: nire herriaren maitasuna?.
‎Milioika dolar eskaini dizkiote AEBetara joateko entrenatzera, eta beti egin die uko eskaintza oparoei: . Gure herriak munduko diru guztiak baino askoz ere gehiago balio du?, dio. Apaltasunez, ez ditu bere egin nahi boxeoak hamarkadotan izan dituen garaipenik sonatuenak.
‎Beti uko egin die: . Gure txapeldun Stevensonek esan zuenez, gure herriak munduko milioi guztiak baino gehiago balio du. Herriak agurtzea, kasu egitea, maitatua sentitzea?
‎Bestalde, norberaren baitatik eraikirikoak gehiago balio du kanpotik jasorikoak baino: maitasun arrunta, poza den heinean, ona da; baina pasio denez, txarra da, pasibo bilakatzen baikaitu, maitearen mendean jartzen.
‎Argazkiz hornitu lirateke eleberriak, pentsatzen du; pertsonaien gorabehera guztien berri eman ohi dutela idazleek, ahaleginak egiten dituztela haien itxurak, aurpegierak, izaerak eta beste albait ongien azaltzeko, baina mila hitzek baino gehiago balio duela maiz irudi batek.
2016
‎Opéra comiquetik irtetean, pasadizo luze eta ilun bat dago, kale estu bateraino daramana; fiacre bat akuratzeko umilkiro itxaroten dutenek edota opera bukatzean patxada osoz oinez irten nahi dutenek zapaltzen dute delako pasadizoa. Pasadizoa bukatzen den tokian, teatro alderantz zoazela, argi ematen dion kriseilu bat dago, zeinaren argia ia galtzen den bide erdira baino lehen, baina atera hurbiltzean, gehiago balio du apaingarri gisa erabiltzeko baino: kriseilua ikusten duzu magnituderik txikieneko izar finko bat bailitzan; irazekirik dago, baina, dakigunagatik, ezer gutxirako balio dio munduari.
‎Berriro errezitatzeko eskatu zidan (bai eta nik berehala egin ere). Ondoren, zer esango eta, bere iritziz, nire «lirikak», berak bakarrik, «Montaleren eta Ungarettiren ahalegin penagarri guztiek batera» baino gehiago balio zuela esan zidan. Benetako oinazea nabaritzen zela haren barruan, «konpromiso moral» erabat berria, egiazkoa.
‎–Begira, jarraitu zuen Malnatek, berriro ibiltzen hasiz batera?, nire ustez oker hago. Hau bezalako garaietan, ez zagok ezer elkarrenganako estimazioak eta onginahiak baino gehiago balio duenik pertsonen artean, adiskidetasunak baino gehiago, alegia. Bestalde, nik ez nikek esango...
2018
‎–XVII. mendean ispilu veneziarrek Rafaelen margolanek baino gehiago balio zuten, lehenak 800 libera kosta zezakeen eta margolanak 300(?)
‎Fetitxe bat da pendrive hori, bitrina batean sartuta dago, dirutan balio duena baino askoz gehiago balio duenez, dirutan balio duena baino askoz gehiago balio duela adierazteko. Museo bateko erakusketa batean dagoenez, bati automatikoki etortzen zaion galdera pertinente bezain ironikoa:
‎Fetitxe bat da pendrive hori, bitrina batean sartuta dago, dirutan balio duena baino askoz gehiago balio duenez, dirutan balio duena baino askoz gehiago balio duela adierazteko. Museo bateko erakusketa batean dagoenez, bati automatikoki etortzen zaion galdera pertinente bezain ironikoa:
2019
‎Moralistak eskandalizaturik daude maitaleari eman ohi zaiolako lehentasuna, eta esana dut nolako ahaleginak egiten dituen literatura burgesak senarrari bere izen ona itzultzeko, baina zentzugabea da senarra defendatzeko agerian uztea hark gehiago balio duela askotan gizartearen begietan, hau da, beste gizonen begietan?, aurkariak baino: emakumearentzat senarra zer den, horixe da hemen garrantzizkoa.
‎Emakume asko, ordea, txit iaioak dira beren plazerak eta beren buruaz duten goi irudia uztartzen. Zergatik pentsatu behar dugu Montherlanten amets nartzisistek gehiago balio dutela emakume horienek baino?
‎Emakumeak konprenitu beharra dauka trukeetan kontuan hartzen dela eskainitako salgaiak zer balio duen eroslearentzat, eta ez saltzailearentzat, funtsezko lege bat da ekonomia politikoan?: engainatu egin dute, ordea, sinetsaraziz ezin gehiago balio zuela; egiaz, entretenigarri bat besterik ez da gizonarentzat, atsegingarri bat, konpainia bat, ondasun inesentzial bat; gizona, berriz, emakumearen existentziaren zentzua eta justifikazioa da; horrenbestez, trukea ez da egiten kalitate bereko bi objekturen artean; desberdintasun horren erakusgarri nabarmena da elkarrekin igarotzen duten denborak ez izatea balio bera batentzat eta bestearen... dirua, izen ona, plazera.
‎Andereño gazteari jakinarazi zion, halaber, gizon aberastzat hartzen zutela bere herrialdean, non gari anegak zilarrezko zazpi txanpon balio zuen, eta garagardo upelak florin erdi, eta noizbait berarekin etxaldea gobernatzeko zoria izango zuen emakumea oparo biziko zela, nahi adina luma, artile, ezti, gurin, gari, okela eta garagardo eskura zuela; labur esanik, zoriontsu bizitzeko behar zen guztiarekin. Hori bai, itxura ederra izan behar zuen Jainkoaren graziaz, eta, andereñoaren begietara begiratuz, gaineratu zuen berarentzat askoz gehiago balio zuela edertasunak jatorri nobleak edo manera onek baino.
‎Gizonek asmatu duten mundu hau errotik ustelduta dagoela, ez daukala guretzako lekurik eta ez dudala nahi nire haurra haiek sortu duten sats pila honen erdian jaiotzea. Guk, bai, guk, hamaika jauregik baino hamaika aldiz gehiago balio duten lagunek eta hirurok, eta laurok, zerbait askoz hobea sor dezakegula. Ez izan nire beldur, ez naiz mehatxu.
2020
‎Nire kasuan, berdin. Markelen bizitzak hegazkinean goazen guztionak baino gehiago balio du.
‎Ez da haiek gauza garrantzitsuak eman nahi dizkigutela, kontua da guk oso ondo erantzuten dugula, lan asko egiten dugula. Orduan, ez dakit emakumezkoenganako konfiantza handiagoarengatik ote den, edo haiek baino 20 aldiz gehiago balio duzula. Haiek hainbeste frogatu behar izan gabe iritsi dira.
‎hileroko ordaina %0, 25 baino ez zioten igoko. Zenbaki txiki hori ikusita, pentsatu zuen eskuan zeuzkan paperak eta zigiluak diru gehiago balio zutela gutunak iragartzen zion igoerak baino.
‎–Askoz gehiago balio du ba. Bi bider bakarrik jantzi dut eta, begira, berri berria dago.
2021
‎Jakin dezala morroi horrek ez zarela Parisen denbora alferrik galtzen ibili. Gauza harrigarriak daude, gorputza estaltzeko baino erakusteko gehiago balio dutenak –esan nion eta berriro ere gaiztoa nintzela aurpegiratu zidan, deabrua baino gaiztoagoa, sorgin bat, euskal sorgin bat.
‎Lanean zeuden gurasoei deitu zien berri ona emateko. Familiako podologo kontsultaren oinordeko nahi zutenek semearen ilusioak behatz potolo guztiek baino gehiago balio zuela onartu behar izan zuten. Albistea azkar zabaldu zen fakultatean, eta etxeko papagaia jeloskor jarri zen hainbeste whatsap txioekin.
‎Baina testu eder bat aurkitzen duzun bakoitzean kontinente bat aurkitu duzu. Edertasun apur batek beste miseria guztiak baino mila aldiz gehiago balio du. Poema batzuk, nobela kolosal bat, ez da askorik behar atsekabearen bertigoetatik aldentzeko eta literatura nahi beste maitatzeko.
‎82" Emozioak izan dira nire liburuaren istorioa eta bere xehetasunak gidatu dituztenak. Idazketa emozionalaren bidez iristen dira ezustekoak, metodo intelektualak baino gehiago balio du, bere sustraiak sakonagoak direlako(...) modu emozionalean sortzeko gai den idazle batek etxea berregin dezake eta balio handiko irudi bat asmatu, benetan balio duen balio handiko mundu batean, emozioen munduan".
‎Iheslariek naziengandik libratzea lortzen dute, baina, pelikulan zehar elkarrenganako bidea egin duten arren, Rickek eta Ilsak badakite ezin dutela elkarrekin egon. Libertatearen kausak maitasunak baino gehiago balio du: Ilsak hegazkina hartzen du, senarrarekin; Bogart aireportuan geratzen da, argumentuaren azken korapiloa askatzeko laguntza ematen dion polizia frantsesarekin.
‎Garaia joana zen. Ez nintzen inor; ikurra zeraman edozein gazte harroxkok nik baino askoz gehiago balio zuen. Jendetzak bultza eta orro egiten zigun belarrian; kanta madarikatu hark gortuta uzten gintuen; emakume batek garrasi egin zion nire damari ikurrik ez zeramalako, eta gu biok gure lekura itzuli ginen berriro, irain artean, aztoraturik:
‎Mostaza koloreko jaka hori erosteko beherepenetara itxarongo du. 300 euro baino gehiago balio duten gauzak erosteari utzi behar izan dio. 300 euroko gauzak desiratzeari uztea zailagoa da.
‎Bakailao aurpegia jarriko zaigu, baina tira... Bakeak gehiago balio du. Ondo jaten al duzu zuk?
‎–Bost axola niri –esan zuen– Inurri bizi batek hildako gizon batek baino gehiago balio du.
2023
‎Eta zure axolagabekeria eta arbuioa sentitzen nituenean, berriro hasten zen zikloa: mina sentitzen nuen, gorrotatu egiten zintudan, iraindu, nire telefonoa indarrez botatzen nuen sofa edo ohe gainera, eta neure buruari agintzen nion ez nuela gehiago egingo, nire duintasunak gehiago balio zuela zure maitasunak baino, zer maitasun eta zer demontre, amak esango lukeen bezala. Nire harrotasunak ezin zituen gehiago jasan zure hitz hotzak, zure isiltasunen mespretxua.
‎Neska saiatuak eta intelektualak, horiek jokoz kanpo daude, uxatu egiten dituzte mutilak. Bai unibertsitatean bai beste edonon, itxura ederrak gehiago balio du solasaldi interesgarri batek baino. Alde horretatik primeran doakie neska txolinei –begira zer erosi dudan betileak kizkurtzeko–, baita ume itxurak egiten dituztenei ere, klasean txiklea mastekatuz, eskuko zorroa ezarian kulunkatuz, mutilak xirikatuz eta Marsupilami komikietako figuratxoen eta Peyneten panpinatxoen bilduma osatuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia