|
Kali Yuga aro gaiztoaren azken ostikadek haurgintza minetan bezala mundu osoa durduzatzen duten bitartean, belaunaldi berrien aitzindariok Lur osoan hazia zabaltzen ari gara, lau haizeetara, aro berria aldarrikatuz, martiri gaberik, gerra gaberik, gorroto gaberik, jelosia gaberik, traizio eta saldukeria gaberik; bizimodu berri bat, non emakumea eta gizona inolako susmo txarrik gabe batuko diren, zeren emakume bakar bat emakume guztiak izango baita, eta gizon bakar bat gizon guztiak. ...de utzi ninduzun, akabo zure maitasuna; horixe maite zintudala, Ananda, eta maite zaitut oraindik ere, baina ni neu izan nahi dut, eta zinezko maitasuna eskaini zuri; hori al da benetan maitatzea, Sara, traizio egitea, leialtasuna zikintzea, gizakiak lur honetan asma dezakeen asmorik eder eta gorenetakoa zapuztea, kosmosak agindu digun betebeharra pikutara botatzea, baina oraindik ere garaiz gaude
|
gauzak
bideratzeko, oraindik ere hazi garbi bat ernal dezakegu, hutsetik abiatu berriro, elur aratzetik, gure orbanik izango ez duten umeak ekarri, berek egin dezaten gu zure itsumenagatik egiteko gauza izan ez garena, zergatik ez zinen nire besoetara etorri, Sara, fedez eta eskuzabalik; zu zara ulertzen ez duena, Ananda, ni neu izan nahi dudala, ostia, ergela zara ala; halaxe hitz egin zenidan, Sara, e... Meditazioetan, halere, neure burua baretzea lortzen nuen, eta barru barrutik onartzen nuen neure karma, eta zurea ere bai, Sara, aszetikaren bidez garbituz, dena barruratuz, baita zure irainak ere, jarraitu, aurrera egin, garbitu, araztu... baina etsitzeko zorian ere egon nintzen, hain baitzen astuna gainera botatzen zenidan zama ezkorra; zer zama ezkor eta zer potro, Ananda, garbia izatea ez da ergela izatea, ulertzen; ergela ni, hori ez, Sara, dena erakutsi dizut, dontzeila xalo ezjakin bat baino ez zinen garaitik, ikasketak alde batera utziak zenituen, kontzentratzeko gaitasunik ez zenuen, dislexia arazo handi bat... eta nik sendatu zintudan, barru barrutik lasaitzen erakutsi nizun, polaritatea landu genuen, buruko bi hemisferioei sakonetik eraginez, eta bizkor bizkor irakurtzen eta ziztu batean idazten ikasi zenuen, eta behin apaletik hartua zenuen Yoghi Ramacharakaren liburu zail hura ere ulertzera iritsi zinen; ni halako gauzak erakusten, eta zu, berriz, ezkutuan, neba Kandido ustel horrek utzitako barrabaskeriak irakurtzen, horixe egin zenuen orduan ere:
|
|
Ehorztetxekoa amaitu eta etxera ailegatu naizenean, arropak aldatu, eta hango bulegoan eman didaten inprimakia irakurri dut, hamaiketako modukoa egin dudan bitartean. Ehorztetxekoak esan dit gorpu bat erraustu gura denean
|
gauzak
bideratzeko modurik errazena dela hiltzen denaren familiakoren batek inprimaki hori betetzea; hau da, beste berba batzuekin esanda, hiltzen naizenean etxekoren batek, aitak hain zuzen ere (ez dakizu zenbat poztuko nintzatekeen zeu ere tartean izango bazina), bete lukeela inprimaki hori ni erraustua izan nadin. Inprimakia, azken batean, zinpeko aitorpena egiteko da.
|