Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 130

2000
‎Ez gara hemen xehetasun aspergarrietan luzatuko, soil soilik adieraziko dugu Brown jauna froga errefutaezinak lortzera iritsi zela dastamenaren aldaketari buruz, eta horren erakusgarri gisa aipatuko dugu elikatze ohiturak guztiz aldatu edota egokitu behar izan zituela, nekearen nekez; froga errefutaezina ez zen, ordea, dastamenera soilik mugatzen. Esan bezala, astelehen ilunabarrez gertatu zen dastamen aldaketarena, hori gauza segurua da. Gainerako sentzumenak noiz aldatzen joan zitzaizkion, alegia aste hartako zein egun jakinetan, ez genuke zuhurtasun osoz esaten jakingo, baina gutxi gorabeherako hurbilketa batek ere guztiz eusten dio kontakizunaren espirituari eta hariari eta erakargarritasunari, eta berdin izango da eta berdin ez bada, berdintsu adierazten badugu asteartean aldatu zitzaiola usaimena beti ere, hori bai, ustekabean; asteazkenean, ikusmenar; ostegunean, entzumena; eta ostiralean, ukimena; beste era batera ere izan zitekeen noski, hori ez dago ukatzerik, eta akaso lehenago aldatuko zitzaion en  tzumena ikusmena baino, eta ukimena, beharbada, ez zitzaion ostiralez mudatuko, neurri handi batean ukimena esku berrien jabetzarekin aldatuta zeukalako, aldez edo moldez, ordurako.
‎Ihesi dabilela: horixe gauza seguru bakarra. Orain hik, beharra baduk, hura atzematea behintzat, gatxa ikusten diat...
‎Eta, ez oso zuzenean begiratu arren, ez ote ziren batzu batzuk behintzat berataz ari. Ez baitzen gauza segurua; berehalaxe ahotsak goititu, zalapartak bere lehengoan segitu zuen. Bazitekeen hala ere oraindik ere berataz, agian Eliz ere aritzea.
2001
‎Ordua da ura bere bidera itzultzeko eta inon arrakastarik izan ez duten esperimentu dialektal banatzaile eta galgarri guztiokin behin betiko amai dezagun. Zeren azken buruan, Mitxelenak argi eta garbi esan zuenez, euskara batuarekin euskara salbatuko dugula ezin ziurta dezakegun arren, euskalki egoeran segituz gero, ordea, gauza segurua da euskara hilko zaigula.
2002
‎(...) Zergatiaren bila hasiko bagina, arrazoi bat baino gehiago eman daitekeela esango nuke. (...) Euskal literaturgintza ez da gauza segurua izan urteetan; eten asko izan ditu, ez du aukerarik izan sendotzeko, eta denbora asko behar da berezko funtzionamendu mekaniko bat lortzeko (industria sendoa, irakurle mordoa, literatur hizkuntza finkatua...), eta, gainera, hori guztia martxan jartzeko. Herri baten literaturaren historian, berrogeita hamar urte ez da ezer(...).
‎Euskara, ez dakit nik, gaztaroan izango genuke oraingoz. Eta ez du gauza segurua zahartzarora iritsiko denik, bilakaera bidean hil daitekeelako. Darwin ere segur naiz kilikan dagoela bere hilobian gauza hauek irakurriz.
2003
‎Valladolid-en urte bi edo egin eta ostean, Jose 19 urteko zela edo izango zen, aita, itsasgizona zenez," Cuerpo general de Servicios Marítimos" erakunde ofizialerako oposizioetara aurkeztu zen, itsasoratzeari utzi eta lehorrean familiarekin gelditzeko usteaz, eta oposaketok atera ondoren, familia Madrila aldatu zen bizitzera, aitak lan berria han zuen ezkero, eta Madrilen segituko du ikasketekin Josek. Unibertsitate ikasketak noiz amaitu zituen ez dakigu zehatz; agian 1933an2, baina ez da gauza segurua. Lizentziatura gerra ostera arte atera ez zuelako susmoa dugu, beste datu batzuen arabera.
‎Zenbait erakundek berretsi dute “Prestige” ren isuriaren analisian Lugoren eta Asturiasen parean dauden fuel masa berriak Kantauri itsasoan sartzen ari direla. Poluitutako guneen jarraipenak ziurgabetasuna badu ere, itsasoaren asaldurak ez baitu beti ahalbidetzen egindako ikuskatzeak baieztatzea, Estaca de Baresekiko erregai flotatzailea izatea gauza segurua da. Orbanek azaroaren amaieran Kantauri itsasertza beltzez tindatzen duen olatuari jarraitu zion bide bera hartu dute.
‎Norberaren herriarenganako eta herritarrenganako atxikimenduarena bitxia egingo zaie geurea bezalako komunitateko kide ez direnei. Halakoentzat beren jatorrizko komunitatea gauza segurua da, eta hain naturala, ze ez zaie burutik pasatzen bestela izan zitekeenik, hiltzeko arriskuan dagoen komunitate batekoak izan zitezkeenik. Jaio zitezkeela, adibidez, urte gutxiren buruan biztanleria aniztua eta paisaia desitxuratua edukiko zuen Gipuzkoako herri industrial batean.
‎Eta ez bakarrik UPNren ofentsiba geldiarazteko gauza izan ez garelako. Egin dituen guztiak kostu politikorikekarriko dion ere ez da batere gauza segurua. Sanz aski trankil sentitu ahal izan da gure kontrako erasoan, ETA renekintzek eta Lizarrako itunak Estatu osoan —Nafarroan ere bai— piztarazitako giro antiabertzalearen estalpe goxoan.
2004
‎" Nire kezka nagusia Berangorekiko", dio Iñaki Gamindek," euskarak berak aurrera egingo ote duen da, eta ez bertako ezaugarriak gordeko diren ala ez. Bihar etziko euskara desberdina izango dela gauza segurua da, baina biziko al da. Ni ez naiz hain baikor".
‎Gaixoak hiltzea desiratz.en ducnean eta aldez aurretik desira hori azaldu duenean, eutanasia borondatezkoa dela esaten da. Eutanasia mota honckin nork bere burua hiltzekogauza ez denari iaguntza ematen zaio, beticre czin jasanczko oinazeak dituenean edo hilkodela gauza segurua denean.
‎Ile moztailearena entzun nuenean, asaldatu egin nintzen pixka bat, imajinatu bainuen nola gordeko zituen Montsek nire ileak bere interes hutserako: enkantean saltzeko eta bera aberasteko, alegia, ni hilda gero... gauza segurua baitzen ni baino luzaroagoan biziko zela, amaren aldetik jaso zuèn herentzia genetikoa kontuan hartuta; baina Montsek emakume senik ere bazuen eta, nire pentsamenduaz jabetu balitz bezala, honela esan zidan, burua errazen soiltzen den puntuan, han kalparrean, hiru muxu amoros ematen zizkidala:
2006
‎Ez nuen aita Périon izan, Galesko erregea, ezta ama ere Elisène, Bretainia Txikiko printzesa. Hala ere, gauza segurua zen, aitatxiri aditua bainion, errege odola zebilkidala zainetan. Horrek bidea eman zidan irudikatzeko nire sorreran amodio bero baina ezinezkoak gertatu zirela jaun noble handi baten eta ama Katalinaren artean.
‎Zergatik? Ez da gauza segurua. Beharbada ez zen Mariaz behar adina xarmatua.
‎Eta Konpainiarekin batean, bertze batzuk ere bai. Itxuraz, gauza segurua da hiltzailea ligard bat dela, Liga Katolikoko gerlari ohia, beraz. Horrek Parisko sakristia guztiak egin ditu susmagarri, ez bakarrik jesuitenak.
‎Deitu egin behar zidaten jatetxe batetik, ez da gauza segurua baina.
2007
‎Hortaz, gauza segurua da gure arbaso zuzenak (cromagnondarrak, alegia) eta neanderthaldarrak elkarren ondoan bizi izan zirela europar lurraldeetan hamar bat mila urtez. Gutxienez.
2008
‎Benjamin Franklinek honelaxe zioen: «Bizitza honetan bi gauza seguru daude bakarrik; heriotza eta zergak». Henri Begsonentzat, berriz, denboraren fluxua intuizioaren laguntzaz baino ezin zen hauteman.
‎Pobre, gaixo, itsusi, elbarri, zorotriste edo atso/ agure omenduez ongi gauza erraza da, baina errazetan errazena da hil berriak famatzea eta gorestea; heriotzak segurantzia eta lasaitasuna ematen baititu: gauza seguru xamarra da hildakoak ez dituela entzungo pertsona bizi bati lotsatu gabe nekez esan dakizkiokeen ahokada goresle zuri horiek oro. Lagunok:
‎Ez dakit oso prestatuak gauden" arrazoi ederrak" aditzeko, baina gauza segurua da prest gaudela" gauza politak" nola esaten dizkiguten ikusteko.
2009
‎Kultura askotan udaberriaren etorreraren sinboloa da elaia, eta gure lekukoek baieztatzen dute elaia goizetik etortzen dela udaberrian. Baina ez da denentzat gauza segurua udaberriko lehenengo txoria izatea, kukua lehenago agertzen ez ote den da batzuen zalantza. Beste lekuko batzuek argi diote elaia dela udaberrian datorren lehenengo txoria.
‎Baina, eta zaratakaz Don Paulo izartu, eta ostuketan atrapetan baninduan? Ez, ez zoan gauza segururik. Eukiko naioan beste eraren bat.
‎Agian goizegi zen ezer sentitzeko. Eta, azken batean, ez zen gauza segurua.
‎Erregina amaren aholkulariren baten gutiziaz, Parisko eraikin printzipalak gorriztatuak ziren, horretarako dozenaka idiren odola erabilita. Karrikaburu guztietan, idazkunek gorazarre egiten zieten arrotzei, nahiz eta ez zen gauza segurua deus konprenituko ote zuten. Han geunden guztiok hats hartu genuen, zerbait miresgarria ikusiko genuelakoan.
‎Zer gerta ere, Henrike zendua zela uste izanik, hura ordezteko lana hobeki konplituko nuela pentsatu izanen zuten. Miossensi eta Aubignéri sinestera, Henrike bera onik aterako ote zen ez zen gauza segurua. Hil bizi eraman zuten noski Lavardina.
‎Etxeko mirabeak ukuilura igorri, eta haien lekuan egokitu gintuzten Armagnac eta biak. Lekua diot, ganbera zenik ere ez baita gauza segurua. Erregina Joanaren armadan gerlan nenbilen garaietatik ez nintzen etzaten hainbertze zorri zegoen inon.
‎Mintzaira egunen batean desager daitekeelako ideia, izaki bizi baten gisa geratzen zaizkion egunak gutxi direlako ustea, ez da, esaterako, ingelesez arituko bagina bezain pentsaezina. Kultura txikien geroko existentzia ez da inoiz gauza segurua. Handiagoak ere aienatu dira iraganean, aztarna handirik utzi gabe.
‎Kokaguneak, izozteaz? ari direnean, eraikuntza zero esanahi badute?, orduan akordiorik ez dela egongo? gauza segurua da?. Israelgo telebista publikoko bigarren kateari herenegun gauean emandako elkarrizketan irmo azaldu zen Netanyahu:
‎Ofizialtasunarekin soilik hizkuntza baten iraupena ez dela bermatzen jakin badakigu; baina ondo dakigu ere, ofizialtasunik gabe, herrien hizkuntzen heriotza, gauza segurua dela. Herrien hizkuntzen ofizialtasunean oinarritutako berezko hizkuntza politikak, hizkuntza komunitateen berdintasuna bermatuko du, benetako lorpen demokratikoa ekarriz.
‎" Petrolioaren mundu mailako ekoizpenak tontorra jotzea, eta honen ondorioz ezinbestean biziko dugun gainbehera, mugarri izango da Lurraren historian; orain arte ikusitako guztia gaindituko duen inpaktua izango du munduan. Eta gauza segurua da gertaera hori gaur bizirik diren pertsona gehienek ikusiko dutela".
‎Irakurlearen ikuspegi soila lantzen duenak esango du irakurlearen mesederako dela doakotasuna, baina ez da gauza segurua epe ertain edo luzera horrela ote den. Nola elikatuko da sorkuntza, sortzailea?
2010
‎Baina orain, mundu mailako krisiaren erdian, auzotar guztiok kezkaturik galdetzen dute ea senide nagusiak lagunduko dien ekaitza zeharkatzen. Eta ez da gauza segurua.
‎Gogo berritu hori adierazteko biderik batere izanen ote dugu, ordea? Ez da gauza segurua.
‎Isil isilik geratu ziren biak (hirurak!), baina, eskaileretan gora pausoak entzun zituztenean, bihotzeko taupadek salatu behar zutela pentsatu zuen Amaiak. Gorputza Carlosen alkandoren eta Marioren artean zuen estututa, baina norbaitek atea irekitzen bazuen, ez zuten ihesbiderik izango, hori gauza segurua zen. Mariok eskutik heldu zion orduan, eta elkarri adorea ematen ziotela iruditzen zaitzaien.
‎Badago motiborik, azkenik, hemendik urte gutxira jaiotza datuen kurbak berriro behera egingo duela aurreikusteko. Baina ez da gauza segurua: atzerriko etorkinen fenomenoak faktore berria eransten du panorama demografikoan; horrezaz gainera, bertan jaiotako emakumeen ugalkortasun tasak gora egin dezake berez.
‎Egon hor daude ordea hirurak. Hori da gauza seguru bakarra: bibliografia eta, bereziki, hemerotekak lekuko.
2011
‎Baina ez da gauza segurua: ez dago jakiterik noiz izango den
‎Emozioz kargatutako inpresioetan oinarritzen dira. Intuizio soil direnak gauza seguru moduan hartzen dituzte, eta zehaztasun gutxiko baieztapenak ziurtasun formalez estaltzen dituzte.
‎Zientziak, halaber, desitxuratu egiten du herri sinesmena: postre sagar bat jatea gauza segurua da hortzetako kariesari aurrea hartzeko.
‎Bitarte horretan, ez zen pantailara eraman Irène Némirovskyren gidoirik. " Jadanik ez da ezkutatu behar teknika zinematografikoa ez dela gauza segurua bertan era guztietako intrigekin entsalada bat egiteko", aitortu zuen bere laneko egunkarian. " Esan dezakegu nobela laburrak, benetakoak, garbiak, egin dezakeen gauza bakarra Mérimée imitatzea eta berun haritik ez apartatzea dela".
‎Baimena bukatzen ari zen; dena dela, agudo itzultzea espero nuen, jendeak zera esaten baitzuen, 200 pezeta ordainduta libre etor gintezkeela etxera betiko, baina oraindik ez zen gauza segurua. Bueltatu nintzen egunean, zuzenean joan nintzen kuartelera lista pasatzera eta kaboarekin topatu nintzenean sagardotegira joan ginen.
‎—Ez, ez dun drogatzen. Batzuetan irakurtzen duela ematen din, baina ez dun gauza segurua. Gitarra hartu, lelo aurpegia jarri, aldakak mugitu, epileptikoa balitz bezala mugitu, eta ohatzean etzaten dun.
2012
‎Gazte gaztetatik adiskideak izanik, eta elkarrekin ondo moldatzekoak beti, bide oso desberdinak hartuak genituen bizitzan eta, nolabait esateko, aspaldi ez genuen elkarren berri edo ezagutza handirik. Eta horrek apur bat atzera eragiten zidan, ia gauza segurua baitzen jai hartan ez nuela topatuko Koldo ez beste inor ezagunik; hartara, ardoa eta kanapeak irensteko plazer bakartira mugatu nuen, ezinbestean.
‎(...) Eta ere, beste hainbat formula kopulatibo edo predikatibo konsakratuak, esaldi hasieran emanak eta aditz ondorera bultzatzen dutenak esaldiaren predikazio nagusia: bistan da, argi dago, egia da, kontua zen, litekeena da, baliteke, garbi zegoen, gauza segurua da, damu dut, zail (a) da, gaitz (a) da, gertatzen dena da, ongi da, hobe duzu,... edo antz bateko beste milaka egitura. (Hidalgo
‎" lurrin zakar eta sarkorra, bularra zorionez gainezkatzen didana". Halere, eta horretantxe datza liburu honen esanahia, ez zen ahazten uzta ez dela gauza segurua Arkadian bertan ere. Zeren" aurretiaz bageneki nolakoa izango den uzta, nork ereingo luke hazirik bere soroan?".
‎Erabilitako bi kartutxoak eta bai halaber kargadoreko beste hamarrak zirkinik gabe barkatuko zizkion Lalande Biranek, munizio kontuan oso estua ez zelako, ez behintzat berarekin, baina, tiroa entzunda ere, joko al zuten kapelu gorriek beragana? Ez zen gauza segurua. Gainera, are okerragoa, haien ordez errebeldeak hurbil zitezkeen, eta bera bakar bakarrik ikustean harrapatu eta oihan zulo batera eramango zuten indarrean, eta kaiola batean sartu, barrabilak moztu matxete batekin, makilarekin jo aurpegian begiak mastrakatu arte.
‎Ilun da, ilargia da, izarrak dira, eta katu zaharrak ahaztu ditu bat bi hiru lau (bat bi hiru lau) bost sei zazpi (bost sei zazpi) bizitza direlakoak, eta badoa sastraka artean txori bila, eta hor dago txoria, eta jauzi, jauzi egin du aurrera, eta kitto, bat eta huts. Etorkizuna ez da gauza segurua, hau ez da paradisua.
‎Balore horiek zutik diraute askorengan, ni neu barru. Helburu horiek lortuta bakea izanen dugula ez da niretzat hain gauza segurua, baina hori beste asuntua da. Bistan dena, hauxe:
‎Gogorra. Batzuek diote Herri Batasuneko autonomiaren aldekoek ETArekiko kritika eta independentzia erakutsiko dituztela, baina hori ez da gauza segurua. Bada beste hipotesi bat.
‎Borroka armatuaren oinarri politiko eta sozialetik urrun direnei, eta gehienak dira gure herrian, ez zaie ezker abertzale politiko militarraren ikusmoldeen laguntzeko elkartasunik eskatu behar; beraientzat amnistia posible bakarra borroka armatuaren uztearen trukez lor zitekeena da, eta kito. Alta, negoziaketa errealista bideratzeko, agintari politikoak makurtzeko, euskal jendarteko gehiengoaren presio politikoa beharrezkoa da; gehiengo hori bildu gabe ez da inongo amnistiarik izanen, eta gauza segurua da ez dugula bilduko" irabazi arte, orain bezala segi" mezua botatuz.
2013
‎Bere herrentasuna, exhibitzeko? lotsa ote zen Pedro, ia gauza segurua zen arren balizko ikusleek ez ziotela akatsari antzemango, aretoaren ilunean nekez?. Erminiok lortu ez zuena, baina, edariak lortu zuen apurka:
‎Higanotak elizgizonarengan tinkatu ditu begi uherrak. Ez da gauza segurua deus ikusten ote duten.
‎Bide motzagoa izanen nuen Gerezieta aldera jota. Garroko jaun etsaiaren gizon guztiak lo egotea ez zen, ordea, gauza segurua, eta bakarrik nindoan. Hazparnen barna egin nuen itzulingurua.
‎Etxauzek aunitz dezake bere diozesiko herrietan, baina ez da jainkoa. Haren diozesian dauden ere ez da gauza segurua.
‎Baina, guztiarekin ere, bere senarra izango zen. Gizonez edo matrimonioaz oso iritzi ona ez eduki arren, ezkontza izan zuen helburu betidanik; irtenbide ohoredun bakarra zen diru gutxiko eta heziketa oneko neskentzat, eta, hari esker zoriona lortzea gauza segurua ez izanagatik ere, beharraren aurkako babesik atseginena behintzat bazen. Babes horixe zuen orain lortua; eta inoiz ere ederra izan gabe, eta hogeita zazpi urte zituelarik, ohartzen zen bere zori onaz.
‎Baina gogoeta mingarri oro uxatzera saiatuko naiz, eta zoriona emango didan horretaz bakarrik pentsatuko dut, hau da, zure maitasunaz eta izeko osaba maiteen onberatasun sendoaz. Bingley andereñoak zer edo zer esan zuen bere neba Netherfieldera inoiz ez itzultzeaz, etxea uzteaz, baina ez gauza segururik. Hobe dugu ez aipatzea.
‎Hala ere, sarritan bidaltzen zien bere esku zegoen laguntza guztia, bere gastu pribatuetan begiratutxoan ibiltzea dei diezaiokegun hori praktikatuz. Begi bistakoa iruditu zitzaion betidanik Lydia eta Wickhamenak bezalako diru sarrerak oso urri geratuko zirela biak mantentzeko, beren guraritan hain hondatzaileak ziren eta etorkizunaz hain gutxi arduratzen ziren halako bi pertsonaren eskuetan; eta gudaletxez aldatzen ziren bakoitzean gauza segurua zen Janeri edo Elizabethi eskaera egingo zitzaiela laguntza txikiren bat edo beste eman zezaten Wickham jaun andereen kontuak berdintze aldera. Haien bizimodua ikaragarri herraria zen, baita bakearen etorrerak etxe batean ezarri zituenean ere.
‎Zaldiak postakoak ziren; eta ez kotxea, ez aurretik zihoan zerbitzariaren jantzia, ez zitzaizkien ezagun egiten. Edozelan ere, gauza segurua zenez norbait bazetorrena, Bingleyk segituan konbentzitu zuen Bennet andereñoa etorrera horrek ekarriko zien itxialdia saihesteko eta berarekin habetxoetara paseatzen joateko. Abiatu ziren biak, eta han geratutako hirurek susmoka eta usteka jarraitu zuten, atsegin gutxirekin baina, harik eta atea zabal zabal egin eta bisitaria sartu zen arte.
‎Herri guztiak adierazi zuen munduko gazterik zitalena zela; eta herri guztia hasi zen konturatzen eurek hasiera hasieratik hartu ziotela susmo txarra itxura onberatsu hari. Elizabethek, esaten ziren gauzen erdiei sinesterik ematen ez bazien ere, nahikoa sinesten zuen bere lehengo susmoak sendotzeko eta ahizparen hondamendia are gauza seguruagotzat jotzeko; eta Janek berak ere galdu zituen ia esperantza guztiak, Elizabethek baino are gutxiago sinesten zuen arren. Izan ere, maitale biak Eskoziara joanak izanez gero, eta ordura arte Janek ez zuen horretaz sekula erabat etsi?, ordurako haien berri izan zuten, inolako dudarik gabe.
‎Ezin zuen asmatu zelan hartuko zuen, eta batzuetan duda ere egiten zuen, Darcyren aberastasun eta handigoi guztia aski izango ote zen Bennet andereak gizonari zion higuina gainditzeko. Baina ezkontzari bizi biziro oldartu edo albistearekin bizi biziro poztu, gauza segurua zen kasu batean zein bestean Bennet anderearen moldeak berdin izango zirela desegokiak bere zentzunaz gauza onik esateko; eta Elizabethi hala izango zitzaion eramangaitza Darcy jaunak amaren pozaren pozezko lehenengo jarioak entzutea, nola gaitzespenaren lehen sugarren lekuko izatea.
‎Bere portaeran lehengo denboretan baino begiratuago bazebilen ere, Bingley jaunak halako miresmena erakutsi zion Janeri bazkaldu bitartean, non Elizabethek bete betean pentsatu zuen ezen, kontu guztia Bingleyren esku egotera, Janeren zoriona eta gizonarena ziztu batean geratuko zirela ziurtaturik. Ondorioen gainean gauza segururik pentsatzera ausartzen ez bazen ere, Elizabethek atseginez hartu zuen Bingleyren jokaera. Horrexek eman zion bere gogoak har zezakeen bizitasun guztia, umore alaian ez zegoen eta.
‎andereñoa mundutik apartatu balitz eta urruneko landetxeren batean gorde. Baina ezkontzarenak ere berbabiderik asko eman zuen; eta zirkunstantzia aldaketa horrek ezer gutxi moteldu zituen Merytoneko dama zahar eta gogo txarrekoek lehenago adierazitako gurari ontsuak, zeren, halako senarrarekin, Lydiaren zorigaitza gauza segurutzat jotzen baitzen.
‎momentu jakin batean, honengana hurbildu eta eskutik oratu zion, baita honek uko egin ere, jesarrita zegoèn aulkian jarraitzen zuela. Bere herrentasuna" exhibitzeko" lotsa ote zen Pedro, ia gauza segurua zen arren balizko ikusleek ez ziotela akatsari antzemango, aretoaren ilunean nekez.... Erminiok lortu ez zuena, baina, edariak lortu zuen apurka:
‎begia erauztea. Alabaina, gauza segurua da aspalditik nintzatekeela itsua amak azken kontsulta batera eraman ez banindu, ordurako gogoz kontra joaten bainintzen, konponbiderik gabeko diagnostiko bera entzutearekin gogaituta. Begi eria sendatuko ez zitzaidala toki guztietan esaten zidaten; ez, ordea, begi sanoa galtzeko arriskua hurbil nuenik.
2014
‎Eta ez, ez da gauza segurua. Independentzia prozesu batzuk bai garatu dira bertako hizkuntzan edota bere mesedetan errepublika baltikoak, Katalunia... baina beste batzuk ez Irlanda, Eskozia....
‎262 Ik. POMMIER, J., Renan d, après des documents inédits, Paris 1923, 231 Ez da ahaztu behar, 1871ko otsailaren 8ko bozetan askogatik irabazle gehiengo monarkikoa atera dela (400 deputatu erregetiar versus 250 errepublikar, eta bonapartista gutxi batzuk). Monarkia legitimistaren itzulerak gauza segurua zirudien 1872 eta 1878 artean, Mac Mahonen eta A. De Broglieren gobernuekin (biak legitimistak), Chambordeko Kondearen itxikeria totalak ezinezkoa bihurtu ez balu. Informazio gehiagorako, ik. INTXAUSTI, J., Iraultzaren hildotik, Jakin/ Arantzazu 1972, 109 eta hurr.
‎Hondoratze baterako toki hilgarriagorik ez zenukete imajinatuko. Bertan ito edo ez, gauza segurua zen, batera nahiz bestera, azkar asko hilko ginela. «Nire baimena duzu ahalik eta gehiena arriskatzeko» esan zuen isilune labur baten ondoan.
‎Badirudi bisitariek aldeko ustea agertzen dutela gutxiengo etniko gehienenean egonaldi originalak, aurkikuntzazkoak eta ingurune aldaketazkoak egiteko. Hala ere, egonaldiok edo ijitoen komunitateetan egindako topaketek bisitari turistikoak erakarriko lituzketela ez da gauza segurua; izan ere, ijitoek estereotipaturik jarraitzen dute, estigmatizatutako kategoria batean. Arrazoi horiek direla-eta, ezinbestekoa iruditu zaigu turismoaren alorreko profesionalei galdeketa egitea, euren iritzia zein den jakiteko.
‎Garapena izanen dela horientzat gauza segurua, ez badira gu bezain ongi bizi ere, han baino hobeki baitira. Baina lanean aritzeko adinean etortzen zaizkigu:
‎Hori ez da gauza segurua.
2015
‎Psikologo eta pedagogo guztiak bat datoz: porrota bizitza honetan gauza segurua denez, galtzen ikastea ahalik eta azkarren gainditu beharreko irakasgaia da. Galtzen ikasi, hortik etekinik ere atera dezakegula ahantzi gabe, porrotaren alde onari erreparatuz.
‎SRL k besoak luzatzen dizkio albotik pasatzen denean, jaikitzen lagun diezaion, baina Asekik ez dio jaramonik egiten. Era berean, eta bigarren aldiz, zentauro urdina azaltzen da gelan, trosta ederrean berriz ere, eta badirudi buruaz agur keinu bat egiten diela solaskideei, baina hau ez da gauza segurua. Aseki bere gurditxoan esertzen da atzera, eta ekitaldiak aurrera jarraitzen du.
‎Ez zutela elkar ulertu gauza segurua da.
‎Etorkizuna ez baita inoiz gauza segurua, zenbaitetan hala sumatu arren. Ongi asko dio Axularrek ez dugula, geroko segurantzarik; erran komuna den bezala, ez dela heriotza bezain gauza segurik, eta orena noiz izanen den bezain guti gerturik?.
‎Ezin uka zitekeen ongi jarria zuela izena gaitzak. Min bizi baten itxuraz agertua zen lehenengo abisua, zein urruti ikusten zuen jadanik garai hura!?, eta gauza segurua zirudien, medikuei aditzera, lehenago edo geroago iritsi beharreko fase kritiko saihestezina ere itxura berarekin etorriko zela. Morfina aipatu zion egun batean Sedó doktoreak; zorionez medikuntzan azkenaldian gauzak aski aldatuak zirela esan zion.
‎Bizitza honetan izan dituen atsegin guztiak baino berorrek gehiago estimatuko dituen eguna etorriko da. Orain min ematen digu oraingoak; hala ere, kontuan hartzen baditugu Haren Maiestateak eta haren erreinuaz gozatzen dutela dakigun guztiek bizitza honetan izan zituztenak, ez legoke gehiago poztuko gintuenik sufritzea baino, ezta ez da izango gauza seguruagorik Jainkoaren zerbitzuan ongi goazela ziurtatzeko.
‎Eta gu lepoak luze luze jarri eta Hilario ikustera prestatu ginen. Zeren, jakina, gauza segurutzat jotzen baikenuen bera aurreneko haien artean etorriko zela, ezta dudarik ere. Eta han non azaltzen diren, errebuelta batean, hiru karreristak.
‎Legalizazioak ELA siglaren jabetzaren auzia zekarren, Leioako Biltzarra egin zuten eladioek ere beretzat eskatzen zutelako izen historikoa. Zentzuzko soluzio bakarra ELAren izena III. Kongresukoei errekonozitzea zirudien, eurak baitziren Francok legez kanpo utzitako erakundearen jarraitzaile zuzenak —Manu Robles Arangiz zen horren froga bizia— eta instituzio, sindikatu eta nazioarteko erakundeen ezagutza eta onarpen osoa zutenak; baina Juantxu Beitia eta lagunek Madrilen itzal handiko izaki, auziaren amaiera ez zen gauza segurua. Zeharo kezkatuta, eskuratu ahal izan zituen harreman guztiak —sindikal zein politikoak, estatuko zein nazioartekoak— erabili zituen ELAren zuzendaritzak bere eskubidearen alde egin zezaten Gobernuaren aurrean.
‎Idazlea da, edo idazle izandakoa. Argitaratuko didaten gauza segurua ez den arren, hari elkarrizketa egitea da nire asmo bakarra hemen. Oraingoz, ordea, irlako jendearen kontuak baino ez ditut bildu.
2016
‎Erabileradatu hobereneko udalerrietan, Ondarroan bereziki, erabilera molde egonkorragoa ageri dute zifrek. c) Bermeoko datuek, bestalde, mintzaldatze bizkor baten isla dirudite. Ez da batere gauza segurua, bertako haurren erabilera tasa (konparatiboki) handi horrek HINBE indarrik izango duenik, bere baitarik eta bere hutsean: haurrak gaztarora pasatzean nabarmen jaisten dute bertan, antza, kaleko euskal erabilera. d) Badira, azkenik (ikus Tolosa, Gernika Lumo edo Baztan), burujasotze baten aurrean egon gaitezkeela uste izateko motiborik ematen dutenak.
‎Berdin zen plazako erloju urrunean ordubiak jo gabe zeudela iristen baginen ere: goiz joan arren, gauza segurua zen hantxe topatuko genituela, baina ez jokoan, larunbat hartan bezala etxe atzeko soilunean agertu ginenean, kantxa zegoen lekuan alegia, baizik eta den dena gertu zegoela kontrolatu nahirik: sarea bere tokian, lurra ondo berdindu eta ureztatuta, pilotak egoera onean; edota etzateko aulkietan geldirik eguzkia hartzen, lastozko kapela handi bana buruan.
‎Bai horixe: gauza segurua bazen Josettek, Ferrarara joan zenean, dote handia eraman zuela berarekin, besteak beste, Tiepoloren freskoak zituen villa bat Trevisoko probintzian, errenta ederra eta joiak, joia asko noski, Teatro Comunale ko estreinaldietan, haien jabetzako palkoaren paretetako belus gorriaren kontra antzoki guztiko begiradak erakartzen zituztenak haren lepo distiratsura?, hori bezain segurua zen al g... Kanposantuko hilobi monumentala:
‎Ze istorio eredugarria! Bizirik jarraitu balu eta horren berri jakitera iritsi balitz, gauza segurua zen Israele Zangwill ek gehigarri mamitsu bat aterako zuela bere Ghettoko ameslariak obrarako. Eta ze satisfazioa, ze satisfazio «santua» guztientzat, elkarrekin agertzen ginenean Eskola Italiarrean ondoko Kippur jaian:
‎Eta berriro Arratoiak: " Nik ez niake hain gauza segurutzat joko Ugarteren ixiltasuna. Azken batean, berak defendatu beharra zeukak urte horietan guztietan irabazi duena, besterik ez bada ere Pascalengatik.
2017
‎Oparoaldia bizi izan dugula badakit (batzuek askozaz oparoagoa), baina ezin onartuzkoa da antolamendu modu bakarra hau denik, ez eta onena ere. Eta gauza segurua: Europaren Batasunaren defentsa sutsua egiten dutenak haien alde ari dira, eliteen alde.
‎Zuk baitiozu ezen gero onduko zarela, gero behar diren deskarguak eta eginbideak egingo dituzula, non duzu gero horren segurantza? Ez dakizu, esan komuna den bezala, ez dela heriotza bezain gauza segururik, eta ordua noiz izango den bezain gutxi gerturik?
‎Eta gauza segurua da infernuko bidean dabilenak lan gehiago duela, karga pisuagoa darabilela, halako moldez ezen, karga hura ezin jasanez, esaten baitzuen profeta Dabidek (Sal 37: 5):
‎Egun horretan lehenbiziko enara ikusi nuen, pozik nengoen, Budaren kontrako exorzismoa oztoporik gabe zihoan aurrera paperean. Haren kontra neramàn borroka emeagoa zen orain; jadanik ez neukan presarik, nire liberazioa gauza segurutzat jotzen nuen.
‎Boltsaz ere bi hitz: ez da gauza segurua Frantzia kolonietarik aberastu denik, horrelako eremu baztergabeetan administrazio eta zerbitzu publikoen atxikitzea izigarriko zama baita. Haatik Estatua ez bada hainbat aberastu, frantziar batzuk bai egin direla, baita enpresa batzuk, eta oraino itsuski diruduntzen direla kolonia ohietako jendearen bizkar, hango bizipideak zurgatuz, hala nola petrolioa, mineralkiak, laborantzako ekoizkinak, basoak, eta abar.
2018
‎" Horiek ditugu gure arbasoak, eta horien historia gure historia da. Gogoratu egun batean zuhaitzetatik jaitsi eta zutik ibiltzen hasi ginela bezain gauza segurua dela hori baino ere lehenago itsasotik kanpora arrastaka atera eta gure lehorreko lehenengo abentura hasi genuela".
‎Beste alde batetik, baliteke alde egiteko arrazoia Begi Gori izana. Ia gauza segurua da hark topatuko zuela inoiz basoan hara eta hona zebilenean; eta, pertsegitu baldin bazuen, zalantzarik ez dago aski izango zela hori Zalu urruntzeko. Geroztik gertatu zirenengatik, pentsatu izan dut oso urrutira egin zuela bidaia, hegoaldera, mendi sail osoak igaroz, gero ibai ezezagun baten ertzetara jaisteko, bere kideko guztiengandik urruti.
‎Eta, euskarari dagokiola, hauxe koplatu du behin: . Euskeraren asturua/ ez da gauza segurua./ Askozaz hobekiago/ dabil munduan judua? (. Apur dezagun katea?).
‎Ez, Jade, ez, Alice. Horrelakorik ez zaizu egokituko, hori gauza segurua da.
‎Baina ez da gauza segurua. Seguruenik eguneroko bizitzak katean harrapatuta ekingo dio egunari egunero, eta landura batean bildua ibiliagatik, eta dabilelako, landura horixe ez eta beste guztia ikusiko du ondo, garbi, xehetasun guztiekin, autoak aparkatuta etxe aurrean, goizeko ihintzaren bristada teilatuan, haurrak eskolara bidean lurrerainoko bizkar zorroarekin, eta ez da hasiko historiaren zentzuaz hausnarrean, berez joango zaio denbora, badoanik ohartu ere egin gabe kasik.
‎Leotzetara eramanda, neskak arriskua zeukan izurriz kutsatzeko. Borreroburuak bere habiara eramanda, aldiz, gauza segurua zen jaio izanaz damutuko zela. Lehen aukerak bide guztiak ixten zizkion bigarrenari.
‎Toki batean gelditzen denak, berriz, erroak botatzen ditu bertan, hari  tzaren eran, eta ez du bizitza zer den ezagutzeko paradarik izaten. Erreka hondoan dabilen harriari, ordea, ez zaio goroldiorik lotzen... eta ez da batere gauza segurua harri horiek, ibai hondoan trumilka, goroldioa zer den jakitera iristen ote diren ere. Halatsu artzainak.
2019
‎Emakumeek ikasten dute ez dutela sinetsi behar gizonek emakumea gorestean diotena, ezta gizona gorestean diotena ere: sabel miatu eta odoltsu hori da gauza seguru bakarra, bizi gorriaren piltzar horiek, haurraren hutsune hori. Lehenbiziko abortuan hasten da emakumea, konprenitzen?.
‎zentzua eta. Edipo konplexuarena?. Amak aitaren prestigio iraunkor bera izango luke bere gain hartuko balu, aitak bezala, bikotearen erantzukizun material eta morala; neskatoak mundu androgino bat sentituko luke inguruan, eta ez mundu maskulino bat; aitak afektiboki gehiago erakarriko balu ere, eta hala izatea ez da gauza segurua?, neskatoak aitari dion maitasuna emulazio nahiak ñabartuko luke, eta ez ezintasun sentimenduak: neskatoak ez luke joko pasibotasunera; zilegi balitzaio lanean eta kirolean zenbat balio duen erakustea, mutilekin aktiboki lehian, orduan zakilik eza, haurra eduki ahal izateko promesak konpentsatua?
‎–Ez estutu, gauza seguru bi baino ez dagoz: bizirik gaudela eta egunen baten hil dugula.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia