2015
|
|
8 Beste batzuetan, arimako begiekin ikusten dituen gauzekin batera, adimenezko ikuskari bidez beste batzuk irudikatzen zaizkio, batez ere aingeru aldra handia Jauna beraiekin dela; eta gorputzeko begiekin ezer ikusi gabe, nik esaten ez dakidan ezagutza miragarri baten bidez, diodana irudikatzen zaio eta baita esatekoak ez diren beste
|
gauza
asko ere. Haietatik igaro denak eta nik baino trebetasun handiagoa duenak, beharbada, jakingo du aditzera ematen, oso zaila baderitzot ere.
|
|
Ezinezkoa ematen du, bada, ahalmenak sorgorturik badaude, hilda daudela esateko eran, eta zentzumenak ere berdin, nola esan daiteke ulertzen duela sekretu hori? . Nik ez dakit nola, eta, beharbada, inongo kreaturak ere ez du jakingo, Kreatzaileak berak baizik, eta gauza bera esan behar egoera honetan, hau da, bi egoitza hauetan, gertatzen diren beste
|
gauza
askori buruz ere; egoitza hau eta azkenekoa egoki bat egin daitezke, batetik bestera ez baitago ate itxirik. Hala ere, azkenekoan, oraindik haraino iritsi ez direnengan agertzen ez diren gauzak daudelako, bitan bereiztera jo dut.
|
|
4 Bada, hemen esango nuela esan nuenaz, hau da, otoitzean izaten diren pozen eta gozotasunen artean den aldeaz hitz eginez, pozak guk geure gogoetaz eta gure Jaunari egindako eskariez lorturikoei dei dakiekeela uste dut nik, gure izaeratik datorrenari, Jainkoak horretarako laguntza ematen badu ere, Hura gabe ezin dugula ezer egin esan zuenetik hori atera behar baita; baina bertutezko egintzatik bertatik sortzen dira eta geure lanez irabazi dugula dirudi, eta arrazoiz ematen digu poza halako gauzetan jardun izanak. Alabaina, gogoeta egiten badugu, poz berberak izango ditugu munduan gerta daitezkeen
|
gauza
askotan ere: esaterako, ustekabean norbaiti ogasun handi bat egokitzen zaionean; edo maite maite dugun pertsona bat ustekabean ikusten dugunean; edota arazo garrantzitsu eta gauza handiren batean asmatzen dugunean, guztiek goraipatzen dutela; edota norbaiti beronen senarra nahiz anaia nahiz semea hil zaiola esaten diotenean eta bizirik etortzen ikusten duenean.
|
|
Dena batera aurkitzen duela dirudi eta ez daki zer aurkitu duen, ezta nik neuk ere ez dakit nola aditzera eman, hainbat gauzatarako letrak behar zirelako. Izan ere, hemen ongi letorke grazia orokorra eta grazia berezia zer diren aditzera ematea, asko baitira ez dakitenak?, eta nola grazia berezi honen bidez Jaunak nahi duen arimak ia ia begiekin ikustea, esaten denez, eta baita oker joango diren
|
gauza
askotarako ere. Baina okerrik dagoen ala ezpertsona adituek ikusi behar dutenez gero, lasai ari naiz; izan ere, bai letrei dagokienez, bai espirituari dagokionez, noren eskura doan kontuan izanik, badakit hala egon naitekeela, haiek ulertuko baitute eta kendu oker legokeena.
|
|
4 Esatekoak ez diren beste
|
gauza
asko ere egotzi dizkidate zorioneko horiek. Eta aita Gracián maisuaz, bera izan baita bisita egin diena, ezin eramanezkoak dira haren izena belzteko egotzi dizkioten gezurrak; nik ziurtatzen diot berorri, ezagutu eta tratatu dudan Jainkoaren zerbitzari handienetakoa eta onestasun eta kontzientzia garbienetakoa dela, eta sinets beza berorrek honetan egi egia diodala.
|
|
Batek prediku bat egiten du arimei on egiteko asmoaz; baina ez dago giza onuretatik aske, ez dago entzuleei poz emateko, edo ohore eta izen ona lortzeko, edota ongi predikatzeagatik kalonjetzaren bat eskuratzeko desiratik aske. Horrela dira lagun hurkoaren onerako egiten diren beste
|
gauza
asko ere, asmo onez eginak, baina kontu handia izanik haien bidez ez galtzeko ezer eta inor ez nahigabetzeko. Jazarpenen beldur dira; pozik eduki nahi dituzte erregeak, jaunak eta herria; munduak hain estimu handitan duen zuhurtasunez ibili ohi dira.
|