Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 96

2000
‎eta ez dirala egin beharrak, baizik huts hutsik obeditu beharrak. Badakite, ez gobernariak ezen ez eta harekin batean bere bilguma osoak ere, ezin kenduko digula fueroak ematen digun eskua, libertadea ta bidea?.
‎Deus guti bazkaldu nuen egun hartan. Eta, gelan nengoela, ezin kendu izan nituen burutazio haiek. Zure hitzaldiko arrazoinak, zure aipu haietan zimendatuak, banaka harturik, ur xortak bezalakoak ziren, bakoitza bere aldetik joan zitekeena, nehongo kalterik eragin gabe, baina ene bekatuarekiko hisiak ubide berean ipinarazten zituen, finean, ur xorta haiek guztiak, eta uholde baterat biltzen, zeinak baininderaman goiti beheiti arrastaka.
‎—Zientziaren alde —ihardetsi nion, ahalkea eta beldurra gainetik ezin kendurik.
‎Eta burua goitik behera higitu nuen, adierazteko ezen ulertzen niola... eta sosegatzerat ere egin nuen, baina ez gehiegi, zeren eta egun osoan ezin kendu izan bainuen burutik bertze galdegite hura: " Eta, baldin kasualitatez gertatuko balitz, orduan zer...?"
‎Aitor dizut ezen arestian ustekabean harrapatu gaituzula, zeren, alde batetik, nola Avilakoa naizen, debozione berezia baitiot gure santari, eta zeren, bertzetik, zure aitaren sendatze mirakulutsuak neure nagusiaren alaba eriaganat eraman bainau... Eta neure begien aitzinean hilotz bat nuen, zeina baitzen jaun Lorenzo Cortés zeritzan zaldunarena, eta nik, halarik ere, ezin kendu nuen burutik bertze iduri hura, aipatu berri dizudan nagusiaren alabarena, zeinak urtebete baitarama ohean eri... Zeren geure artean erran behar baitizut ezen Lorenzo munduko putakumerik putakumeena zela, bihotzaren inguruan bipera bat zuena, eta ez zuela haren alde, halatan, ez hatzik ez azazkalik emaiterik merezi...
‎Eta hiru euskaldunok hartarat deliberaturik geunden, nahiz eta Joxe halabeharrez zetorren, Potosi burutik ezin kendu zuelako... eta hirurok ginen, halaber, beldur, zeren eta guztiek erran baitziguten ezen mila mehatxu eta bertze hainbat ondiko garaitu genituela, esperientzia hartarik eta jin joan haietarik bizirik aterako baginen.
‎Eta, zer egin ez nekiela, logelarat itzuli nintzen berriro. Eta ohean sartu, eta ezin kendu izan nuen iduri eta figura hura burutik: osaba Joanikot eta Maddalen, Maddalen eta osaba Joanikot!
‎—Lehenbizikoetan deseroso egoten nintzen, ezin kendurik jendaurrean ari nintzelako sentipena. Baina horretara ere jarri naiz, baita aspaldi honetan halako plazer berezi bat hartu ere, bertze bikote baten ondoan gainka egiteari.
2002
‎Ez, ezin kendu nuen Sararen irudia burutik. Azkeneko zigarroa erre ondoren, halarik ere, etzan egin nintzen, ea postura hartan loak hartzen ninduen.
2004
‎Hamabi ordu generamatzan lanean, jateko edo atseden txiki bat hartzeko asti barik. Hala ere, ezin kendu burutik Suhari gertatutakoa. Onik atera zen behintzat atentatutik.
‎Konturatuta nagok ederki, e, nola altxatzen dituen besoak goiti, behin eta berriz, bere zilbortxoa hiri erakusteko. Eta hi han, begirik ezin kendurik.
‎Notiziaren bat eman behar digu, ziur nago, errepikatu zuen behin eta berriz etxeko bazter guztietatik aste osoan. Kantari zebilen etxetik, semeak azkenik neska formal bat aurkitu eta familiaren aurrean aurkeztu behar zuela burutik ezin kenduta. Hiriguneko pisuan bizi zenetik ez zeukaten haren bizitza pribatuaren inguruko notiziarik.
2005
‎Infiltratuta bezala, ordea, Pikatxu ere ageri da. Guztia ikusita Ametsek burutik ezin kendu duen gauza bakarra: biek lo egiteko gela bakarra!
‎Alexek deabru gorria esaten zion. Asteburu batzuetan, udan batez ere, Alex eta bere lagunen bat eramaten zituen hondartzara edo mendira edo eurek eskatzen zioten tokira –irribarrea ahotik ezin kendurik hitz egiten zuen.
‎Oreinaren ilajea ezti kolorekoa zen, eta ukituz gero epela. Munduan ez dela orein zauritu bat baino gauza tristeagorik pentsatu nuen, eta Kixmik berdin pentsatzen zuela iruditu zitzaidan, eszena hartatik begiak ezin kendurik baitzegoen, sorginduta bezala. Berriro hasi zuen elurra, elur indarge eta pisu gabekoa, lilien petalo lasaiak.
2006
ezin kendurik nabil loaren orratzak.
‎Kafea hartzen dagoela, ipuineko katuaren irudia burutik ezin kenduta dabil. Eta haren irribarrea.
‎Inork ez zuen galdetzen nondik heldu ziren halako miresgarriak. Niri, sabela beteta ere, tristura handi bat lotzen zitzaidan bihotzean, eta tristura neurtezin hori ezin kenduz ibiltzen nintzen egun osoan.
‎Handik aurrerakoa gonbitoka pasa nuen, behazuna ere bota arte. Bigarren eguna lasaiagoa izan zen, artean zorabioa gainetik ezin kenduta. Itsasertzekoa izanda, ez nintzen itsasokoa; izenak ez baitu izana ordezkatzen.
2009
‎–Korapilo baten antzekoa, esan zion Samueli, egunkari sortu berrian ezagutu eta adiskide egin zuenean?, hilabeteak dira hementxe daukadala, ezin kendu.
‎guztiak kutsatzen zituen, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago, hain zen jende hura manipulagarria eta erabilerraza; haiek izaten ziren, beraz, Domingoren arnasgune bakarrak, orduan bereganatzen baitzuen probetxuzko zerbait egiten ari zelako sentipena, zeren eta gero, teniente batek ematen zuèn elektrikzitate ikastarora joaten hasi zenean, ikasleen artean sarjentua topatu baitzuen, bere zoritxarrerako: esan nahi baita Domingok nekez jarrai zitzakeela eskola haiek behar bezala, sarjentuaren presentzia hutsak arreta desbideratzen baitzion, gizon hura itzal bat balitz bezala eta arantza bat Domingok bere baitatik ezin kendu zuena; goizetik, beraz, Domingok sarjentuaren erasoak eta oilarkeriak pairatu behar zituen, baina arratsaldeetakoa ez zen askoz hobea, sarjentuaren presentzia ur tanta bat bezalakoa baitzen, Domingoren buru gainera erori orduko berritzen zena, berriro erortzeko puntu berean, berriro eta berriro, burua zulatu arte, tortura etengabean.
‎Ada, baina, zeharo aztoratu zen, zurbildu ere, zurbildu zen, odola bat batean izoztu balitzaio bezala?, munstroaren irudia gogotik ezin kendurik baitzebilen eta halaxe ulertu baitzuen, ausaz, Domingok esana: –Munstroa bizi da!
‎Callejaren ipuin atsegin eta eskutik ezin kenduzkoek ondorio garbia eragingo diete umeei eta bere irakurle amorratuei, hauek nekez ahaztuko baitute gizon on bezain jakintsuaren izena, hain txolarte atseginak pasarazi zizkien?
‎bai mahaia argitzen zuèn kriseilua; bai afariaren xehetasunak, jan zituztèn hiru oilasko erreak, eta edan zituztèn garagardoak, hauek neurriz, ezohiko bilera hartan bizarduna baitzen gehien agintzen zuena, afaria eta afalondokoak berak ordaintzeko asmoa zuenez gero, eta apostoluak, anarkista egin zenean ere Kristo miresteari utzi ez zionak, bere iritzi partikularrak baitzituen puntu hari buruz: ...ez zen inoiz mozkortu??; eta bai afaltiarrek elkarri egindako aieruak eta iradokizunak ere, afalondoko tratu eta negozioen ingurukoak, zeinetaz Domingok ezer gutxi esan baitzezakeen, mundu hura ezagutzen ez zuen neurrian nekez jakin baitzezakeen mundu hura arautzen/ desarautzen zuèn hizkera, hara sartzeko aukera zabal ziezaiokeena; Domingok bazuen, baina, hura baino kezka larriagorik, afari osoan ezin kendu izan baitzuen burutik ideia bat, obsesio bat, obsesio guztiak bezala joan orduko etortzen zitzaiona, etorrera bakoitzean burura indartsuago itsasteko, argi eta garbi ikusten baitzuen, afalorduko entretenigarrien ondotik bakarrik geratuko zela emakume haietako batekin, eta orduan zer?; horregatik, afalduta gero bizardunak erabaki zuenean: –Oilaskoak jan ditugu, eta orain oilandak falta:
‎baina Regina ez zegoen festetarako; aitzitik, oso kezkatua zegoen, pilotuaren azken esaldiak are gehiago kezkatu zuen, beharbada?, nahiz eta hari ez zion halakorik erakutsi, irri zabal batean disimulatu baitzuen bere kezka, zorionak ematearekin batera; Reginak, izan ere, gogoan behar zuen Hubert le Blonen istripua, izango ez zuen, bada, bera lekuko zuzena izan bazen!?, pilotu ezaguna beste mundura eraman zuena; Reginak, gainera, ikusi zuena ikusi zuen. Domingoren intentsitatea, baita Domingoren lasterketa ere, abioiaren atzetik, ukabila goratua?, eta ez zuen zalantza egiten zer zetorkion gainera; Reginak, beraz, ikusten zuena ikusten zuen eta oroitzen zuena oroitzen zuen: esan nahi baita ezin kendu zuela burutik Domingori jaiotegunean gertatua, noiz eta txori bat leihotik sartu eta hormaren kontra lehertu baitzen: gertaera hura ez al zen premonitorioa, bada?; egia zen, oro har, Reginak sabelarekin buruarekin baino gehiago pentsatzen zuela seme alabei zegozkièn kontuetan, baina, sabela alde batera uzten saiatzen zen bakoitzean ere, berdin pentsatzen zuela ohartzen zen, sabela eta burua bat eginda, Domingori jaiotegunean gertatuak Jainkoaren ohar nahastezina behar baitzuen, inondik ere?
‎horregatik, ahal zuenean, ekidin egiten zuen; egun batean. Gemma Adaren ondoan zegoen? ...undo hamarren batean luzatu zuen nota, aski izan zena Ada bere tokitik ateratzeko eta hurrengo hiruzpalau notetan deszentratuta aritzeko, ez berak uste bezainbat, halere, zuzendariak ez baitzuen saioa eten?, berriro bere buruaren jabe egin arte; egun hartan, baina, Gemma ez ezik, Ada ere urduri zegoen, oso urduri, bezperan Teofilo Mariarengandik esker gaiztoko erantzuna jaso eta kontu hura burutik ezin kendu zuelako; Ada, izan ere, egunetan aritu zen nebarentzat. Frantzian bi urteko egonaldia egin ondoren, exera itzulia, jertse gris urdin bat egiten, bezperan haren urtebetetzea zela-eta; Adak bazekien Teofilo Mariak atsegin zuela kolore hura?
‎Aste honetan egunero ikusi dut alaba haren etxera bertaratzen. Herriko banketxean egiten du lan eta handik irten ondoren egin dio bisita, baina Carmen ez da irten, eta galdera burutik ezin kenduta nabil. Eta gaizki balego?
‎Espainiako enbaxadore Don Francisco de Alava bera ere, gizon hits eta zimela, inon halakorik bada? miraz zegoen Frantziako herrialdeen edertasunetik begia ezin kendurik.
‎Ada, aitaren aginduz balizko karrera distiratsu bati uko egin ziona, taldeko bakarlari nagusia zen, baina bazuen aurkari bat –Gemma Lertxundi–, Ada gainetik egotea ezin eraman zuena; Gemmak ez zion Adari inoiz ezer esaten, ez beste korukideekin gaizki esaka ibiltzen ere, baina igarri egiten zitzaion bazuela Adaren aurka zerbait, Adaren presentzia hutsak, besterik gabe, ezin urduriago jarriko balu bezala: ...ren batean luzatu zuen nota, aski izan zena Ada bere tokitik ateratzeko eta hurrengo hiruzpalau notetan deszentratuta aritzeko –ez berak uste bezainbat, halere, zuzendariak ez baitzuen saioa eten–, berriro bere buruaren jabe egin arte; egun hartan, baina, Gemma ez ezik, Ada ere urduri zegoen, oso urduri, bezperan Teofilo Mariarengandik esker gaiztoko erantzuna jaso eta kontu hura burutik ezin kendu zuelako; Ada, izan ere, egunetan aritu zen nebarentzat –Frantzian bi urteko egonaldia egin ondoren, exera itzulia– jertse gris urdin bat egiten, bezperan haren urtebetetzea zela-eta; Adak bazekien Teofilo Mariak atsegin zuela kolore hura –hetchgrau deitzen zion anai arrebetan zaharrenak kolore hari, austrohungariar armadako soldaduen uniformearen ezaugarri––, eta, b... " Teofilo Mariari:
‎Callejaren ipuin atsegin eta eskutik ezin kenduzkoek ondorio garbia eragingo diete umeei eta bere irakurle amorratuei, hauek nekez ahaztuko baitute gizon on bezain jakintsuaren izena, hain txolarte atseginak pasarazi zizkien...
‎jende xehea zen, espontaneoa, esker onekoa... baita, zentzu batean, kutsatu gabekoa ere –gaitzak kutsatutako izakia da gizakia, definizioz–, nahiz eta giroari zeriòn kiratsak –boterekeria eta beldurra nahastuta dabiltzan lurretan nonahiko landarea da zaborrarena– guztiak kutsatzen zituen, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago, hain zen jende hura manipulagarria eta erabilerraza; haiek izaten ziren, beraz, Domingoren arnasgune bakarrak, orduan bereganatzen baitzuen probetxuzko zerbait egiten ari zelako sentipena, zeren eta gero, teniente batek ematen zuèn elektrikzitate ikastarora joaten hasi zenean, ikasleen artean sarjentua topatu baitzuen, bere zoritxarrerako: esan nahi baita Domingok nekez jarrai zitzakeela eskola haiek behar bezala, sarjentuaren presentzia hutsak arreta desbideratzen baitzion, gizon hura itzal bat balitz bezala eta arantza bat Domingok bere baitatik ezin kendu zuena; goizetik, beraz, Domingok sarjentuaren erasoak eta oilarkeriak pairatu behar zituen, baina arratsaldeetakoa ez zen askoz hobea, sarjentuaren presentzia ur tanta bat bezalakoa baitzen, Domingoren buru gainera erori orduko berritzen zena, berriro erortzeko puntu berean, berriro eta berriro, burua zulatu arte, tortura etengabean.
‎bai mahaia argitzen zuèn kriseilua; bai afariaren xehetasunak –jan zituztèn hiru oilasko erreak, eta edan zituztèn garagardoak, hauek neurriz, ezohiko bilera hartan bizarduna baitzen gehien agintzen zuena, afaria eta afalondokoak berak ordaintzeko asmoa zuenez gero, eta apostoluak, anarkista egin zenean ere Kristo miresteari utzi ez zionak, bere iritzi partikularrak baitzituen puntu hari buruz: ...z mozkortu" –; eta bai afaltiarrek elkarri egindako aieruak eta iradokizunak ere, afalondoko tratu eta negozioen ingurukoak, zeinetaz Domingok ezer gutxi esan baitzezakeen, mundu hura ezagutzen ez zuen neurrian nekez jakin baitzezakeen mundu hura arautzen/ desarautzen zuèn hizkera, hara sartzeko aukera zabal ziezaiokeena; Domingok bazuen, baina, hura baino kezka larriagorik, afari osoan ezin kendu izan baitzuen burutik ideia bat, obsesio bat, obsesio guztiak bezala joan orduko etortzen zitzaiona, etorrera bakoitzean burura indartsuago itsasteko, argi eta garbi ikusten baitzuen, afalorduko entretenigarrien ondotik bakarrik geratuko zela emakume haietako batekin, eta orduan zer...; horregatik, afalduta gero bizardunak erabaki zuenean: " Oilaskoak jan ditugu, eta orain oilandak falta:
‎Gero, Reginaren txanda izan zen... baina Regina ez zegoen festetarako; aitzitik, oso kezkatua zegoen –pilotuaren azken esaldiak are gehiago kezkatu zuen, beharbada–, nahiz eta hari ez zion halakorik erakutsi, irri zabal batean disimulatu baitzuen bere kezka, zorionak ematearekin batera; Reginak, izan ere, gogoan behar zuen Hubert le Blonen istripua –izango ez zuen, bada, bera lekuko zuzena izan bazen! –, pilotu ezaguna beste mundura eraman zuena; Reginak, gainera, ikusi zuena ikusi zuen –Domingoren intentsitatea, baita Domingoren lasterketa ere, abioiaren atzetik, ukabila goratua–, eta ez zuen zalantza egiten zer zetorkion gainera; Reginak, beraz, ikusten zuena ikusten zuen eta oroitzen zuena oroitzen zuen: esan nahi baita ezin kendu zuela burutik Domingori jaiotegunean gertatua, noiz eta txori bat leihotik sartu eta hormaren kontra lehertu baitzen: gertaera hura ez al zen premonitorioa, bada?; egia zen, oro har, Reginak sabelarekin buruarekin baino gehiago pentsatzen zuela seme alabei zegozkièn kontuetan, baina, sabela alde batera uzten saiatzen zen bakoitzean ere, berdin pentsatzen zuela ohartzen zen, sabela eta burua bat eginda, Domingori jaiotegunean gertatuak Jainkoaren ohar nahastezina behar baitzuen, inondik ere...
‎Ada, baina, zeharo aztoratu zen –zurbildu ere, zurbildu zen, odola bat batean izoztu balitzaio bezala–, munstroaren irudia gogotik ezin kendurik baitzebilen eta halaxe ulertu baitzuen, ausaz, Domingok esana: " Munstroa bizi da!
2010
‎geldiarazi gintuen arte; gure ondotik pasatu zenean, eskutik helduta geunden une hartan Helena eta biok?, zorrotz begiratu zigun, sakristauak bere handinahia zuen, eta une hartan, beharbada, apaizaren parekoa zela iruditu zitzaion?, ikusi ez ezik, ikusiari buruzko epaia ere ematen ariko balitz bezala, kondenazko epaia, alegia?: barre egiten duzue, bai, baina ez al dakizue infernua dela bekatu mortal baten ordaina?; ez zigun onik egin, gizonak bere epaia eman ahala eskuak askatu eta erori egin baitzitzaizkigun, esku bakoitzak bere bakardaderako bidea hartzen zuela; berriro eseri ginen lizardian, bera enbor baten aurka eta ni beste baten aurka, biok aurrez aurre, bi esku banatuen irudia burutik ezin kendu nuela; ustez batzen gintuèn denboraren baitan bi denbora ote zeuden, bada, bata Helenarena eta bestea nirea, bakoitzak bere autonomia zuena, noiznahi har baitzezakeen bakoitzak bere bidea?; biok bat ginen, bai, baina bi ginen une hartan batez ere, gizonaren epaiak gure harremanak kolpetik zapuztu balitu bezala; batasunaren bitasun hura ote zen gure etorkizuneko desadostasun balizkoen sorbu...
‎baita egun hartan ere. Partida hartan, baina, nola burutik ezin kendu bainuen aitonak idatzitako gutuna, berehala egin nuen huts mugimendu batean, dorrea koadro bat aurrerago eraman nuen?, baita hutsaren ondoko hutsa ere, handik gutxira. –Xake mate?
‎Kontuan izan nituèn posibilitateen artean, etxera telefonoz deitzea erabaki nuen, ezin kendu bainuen burutik irudi bat: Ada, izan ere, etxekoen aurrean zorabia zitekeen, berria irratiz entzunez gero.
‎azaldu du Gasteizko kafetegi batean, dena gertatu eta lau urtera, aste hark ondoko guztia markatu zuela sinetsita dagoenak bakarrik hitz egin dezakeen konbentzimenduarekin. . Gauza bat nuen buruan, ezin kendu: prentsaurrekoa egin bezperan, Gilekin bildu ginen Knörr eta biok, eta argazki txiki batzuk ikusi ahal izan genituen berriro, irakurketa pare bat ziurtatzeko.
‎Gogoan nuen, bazkaltzera etxera etortzen zenean, ni ere han baldin banengoen, nola ikusten nuen sukaldeko harrian eskuak garbitzen: xaboi arruntak ezin kendu atzamar eta azazkaletan itsatsitako zikin industrial hura, makinetako olio beltza, eta Vim garbikari hautsekin garbitzen zituen eskuak, bazkaldu aurretik.
‎Kontuan izan nituèn posibilitateen artean, etxera telefonoz deitzea erabaki nuen, ezin kendu bainuen burutik irudi bat: Ada, izan ere, etxekoen aurrean zorabia zitekeen, berria irratiz entzunez gero.
‎Ea harrapatzen dugun..." esan zidan bat batean, tximeletaren atzetik abiatzen zela, barre algaren artean, eta ni haren atzetik, harik eta gizon baten ezusteko presentziak —ez dakit zergatik, baina, oroitzen dudan bakoitzean, beti hartzen diot sakristau itxura... jakin dakidan arren hori esatea eta ezer ez esatea elkarren parekoak direla— geldiarazi gintuen arte; gure ondotik pasatu zenean —eskutik helduta geunden une hartan Helena eta biok—, zorrotz begiratu zigun —sakristauak bere handinahia zuen, eta une hartan, beharbada, apaizaren parekoa zela iruditu zitzaion—, ikusi ez ezik, ikusiari buruzko epaia ere ematen ariko balitz bezala —kondenazko epaia, alegia—: barre egiten duzue, bai, baina ez al dakizue infernua dela bekatu mortal baten ordaina?; ez zigun onik egin, gizonak bere epaia eman ahala eskuak askatu eta erori egin baitzitzaizkigun, esku bakoitzak bere bakardaderako bidea hartzen zuela; berriro eseri ginen lizardian, bera enbor baten aurka eta ni beste baten aurka, biok aurrez aurre, bi esku banatuen irudia burutik ezin kendu nuela; ustez batzen gintuèn denboraren baitan bi denbora ote zeuden, bada, bata Helenarena eta bestea nirea, bakoitzak bere autonomia zuena, noiznahi har baitzezakeen bakoitzak bere bidea?; biok bat ginen, bai, baina bi ginen une hartan batez ere, gizonaren epaiak gure harremanak kolpetik zapuztu balitu bezala; batasunaren bitasun hura ote zen gure etorkizuneko desadostasun balizkoen sorbu...
‎Halakoetan —derradan, bide batez, bera munduratu ahala hil zitzaiola ama, eta horrek halako marka sakon bat utzi ziola lehengusuari ezinbestean, amaordeak sekula ezabatuko ez ziona—, xake partida bat jokatu eta honetaz eta hartaz hitz egiten genuen... baita egun hartan ere. Partida hartan, baina, nola burutik ezin kendu bainuen aitonak idatzitako gutuna, berehala egin nuen huts mugimendu batean —dorrea koadro bat aurrerago eraman nuen—, baita hutsaren ondoko hutsa ere, handik gutxira. ‘Xake mate’ esan zidan, halako batean, lehengusuak.
2011
‎Eta etxerako bidean zihoazen, bada, eta Leonek ezin kendu izan zuen burutik eszena hura: Onofre bere emaztearen hilotzaren aitzinean, hari behin eta berriro erraten ziola barkatzeko eta barkatzeko, malkoen artean?
‎Etxeraino hurbildu da burutik ezin kenduz ezen oinazeen aldea baizik ez diola erakutsi bizitzak. Sinetsi nahian helduko direla sasoi hobeak.
2012
‎Zerbaitek kristalaren kontra talka egin izan balu bezala. Pentsatu gabe leihorantz abiatu nintzen, azkenaldian hartu nuen gainbegiratzaile papera egoera hartan ere gainetik ezin kenduta. Oraindik ere eguzki izpiek nire begietan utzitako gehiegizko argiak dena zuri ikusarazten zidan.
2013
‎Nola ez zen, baina, triste eta urrunago ibiliko, tartean amets bat bazebilkion, burutik ezin kendu zuena?
‎Eta burutik ezin kendu Pankraxi. Eta burutik ezin kendu bere itaun zerrenda, ostera estutzen hasi zitzaiona, film bateko zinta bat balitz bezala, behin eta berriro ikusten zuena eta behin eta berriro ikusiko zuena, loak, halako batean, ostera hartzen ez bazuen:
‎Eta burutik ezin kendu Pankraxi. Eta burutik ezin kendu bere itaun zerrenda, ostera estutzen hasi zitzaiona, film bateko zinta bat balitz bezala, behin eta berriro ikusten zuena eta behin eta berriro ikusiko zuena, loak, halako batean, ostera hartzen ez bazuen: ez zuen, ordea, ez orduan, ez arratsalde osoan, ezta gau osoan ere hartu!
‎Bai makabroa, ordea, delako zortea. Esaldi hura burutik ezin kendurik, loa galdu nuen berriz ere, gauean. Bizirik imajinatu nahi zintudan, mendeari desafioa bota dionaren etsenplu, eta beraz, zahar, zimel, maskal, beharbada ezagueragabe, beharbada zentzumenak pitzatuta.
‎Lagunak dira, besterik gabe. Nik uste, Maddi, garai batean bezalatsu, Ibai gainetik ezin kendurik dabilela. Ibai oso serioa da Maddirentzat.
‎Orain, bakoitza bere aldetik, eta nola gainera! Maddi, Ibai atezain ohi galaia gainetik ezin kendurik, mutil laguna aukeratu nahian. Ea suertea duen, eta merezi duen mutil batekin maitemintzen den.
‎Nola ez zen, baina, triste eta urrunago ibiliko, tartean amets bat bazebilkion, burutik ezin kendu zuena?
‎Eta burutik ezin kendu Pankraxi. Eta burutik ezin kendu bere itaun zerrenda, ostera estutzen hasi zitzaiona, film bateko zinta bat balitz bezala, behin eta berriro ikusten zuena eta behin eta berriro ikusiko zuena, loak, halako batean, ostera hartzen ez bazuen:
‎Eta burutik ezin kendu Pankraxi. Eta burutik ezin kendu bere itaun zerrenda, ostera estutzen hasi zitzaiona, film bateko zinta bat balitz bezala, behin eta berriro ikusten zuena eta behin eta berriro ikusiko zuena, loak, halako batean, ostera hartzen ez bazuen: ez zuen, ordea, ez orduan, ez arratsalde osoan, ezta gau osoan ere hartu!
2014
‎Baina, behin eta berriro esanagatik, ez duzu sinetsiko. Jakin badakizu ezer ez dela kasualitatea, eta damua gainetik ezin kendurik ibiliko zara. Ez nuke hemen egon behar!
‎–Deitu dizut kontua burutik ezin kenduta nabilelako. Esan al du Marionek ezer argirik?
‎Hurrengo egunetan, Klemente eta biok ederki jakingo dugu zer den frakasoaren zama gainetik ezin kendu izatea.
2015
‎Esku artean daukan harri erditik zatituari begirik ezin kendu dago Telmo, lurrera erori den beste erdia hartzeko imintzio txikiena egiteke. Zurbil ditu esku dardartiak eta zurbil aurpegia.
‎Baina Trinitatea salbu ote dagoen zalantza dabilkio buruan, eta itxaropen zirrikitu bati eutsi nahi dio, nahiz eta badakien berekoikeriatzat ere jo daitekeela bere pentsamendua, enbataren aurkako borrokan bizitza arriskatu eta galdu duten adiskideak ondo ondoan dituela. Nola galdetu ere ez daki, baina ezin saihestu, ezin kendu gainetik zalantza tematia: salbatu al da bere ontzia?
‎Eta gu denok, Wimbledon-eko final batean baino emozionatuago. Konparazio friboloa da, badakit, baina zure borrokaren jarraitzaile egin gaituzunez ezin kendu gainetik ikuskizunaren sentipena. Diferentzia handi batekin:
‎Ez dut atzera egin halako jokorik. Lehenengo mugimenduak egiteko ere, jokaldi xinpleenak burutzeko ere, mila hausnarketa egiten nituen, burutik ezin kendu nuen soinuarekin borrokan. Hasieran ordu erdi pasa zitekeen mugimendu bat egin aurretik, geroago ordubete, eta orduak aurrerago.
‎Nahi nuen, egia da, beste ezer baino gehiago munduan, baina bestetan ez bezala, alboan neukan emakumea ezatseginduko zuen ezer egiteak kezkatzen ninduen. Ez nion ezer gaiztorik egin nahi, lehenago zintzilikatuko nintzen lepotik, baina ezin kendu nuen gainetik emakume hura uxatuko zuen baten beldurra. Izan ere, lehenago bitan banatzen nuena, gauza bat eta bakarra dela ikusi bainuen berari esker.
‎Harrezkero, galipota oinpean bezala itsatsi zitzaidan nire buruaz beste egiteko burutapen hura sabelean, eta pentsamendu beldurgarri huraxe uxatze aldera bilatu nuen nik mimosapeko eserlekua. Ez nintzen hain gaizki ere bizi, heriotza azkena zela banekien, ez nengoen kexatzeko moduan, baina ezin kendu nuen burutik pentsamendu hura ukan izana. Kea denean beti da suterako arriskua.
‎Isilik eta begira gelditu nintzaion berriro ere, eta ETB2an ikusia nuela iruditu zitzaidan, elkarrizketaren batean akaso, basetxeren batean agian, edo literaturaz mintzatzen, Jose de Artecheren lagun min eta ezagule gisa? Baina ez nengoen seguru, eta ez zitzaidan ez egokia ez itxurosoa iruditzen hari berari nor zen galdetzea, eta halaxe irten nintzen, bada, elizatik, susmo gaixto hura burutik ezin kendurik.
‎gainetik ezin ken daitezkeen horiek.
2016
‎–Neskak gainetik ezin kenduta.
‎Ta prakak ezin kendu, ezin izango dot inoiz ahaztu.
‎Atera iritsi zirenean Joseba bertan gelditu zen, baina zuzendariak autoraino lagundu zion idazleari, metro batzuk harantzago zegoen BMW gris metalizatu bateraino. Joseba jiratu eta bere bulegotxora itzuli zen, oraindik ere gorputzean zuen artegatasuna ezin kenduz. Aulkian berriro eseri zenean, bere ezkerreko eskuak oraturiko pendriveari begira gelditu zen, arestian gertatutakoa benetakoa ez balitz bezala, hatz artean zeukana sinetsi ezinik.
‎Zure ta ene maitasuna, Nehork ezin ken dezakena. Bien guzia da elgarrena, Oi, elgarrekin dugun zoriona!
2017
‎Emakume hori behorra bezalakoa baita, xolobero arraioa, gizon bat sumatu orduko irrintzika hasten duk. Eta ezkondu ez balitz, berriz, bizi guztiko tormentua seguratua, zeren inork ezin kenduko baitzion burutik zorion handi bat galdua zelako ustea. Aurrean amildegia eta atzean leize beltza.
‎Ez nuen ika mikan parte hartu. Fokako urratua burutik ezin kendurik, aski lan nuen ez urduritzen. Ez nuen urduritu nahi.
‎Richter eskalan 6,9 graduko intentsitatea eman zion Lurrak han gertatu zenari. Melanik, berriz, zerealak jaten segitu zuen, irribarrea aurpegitik ezin kenduz.
‎plataformako txosna muntatzen. Sustoa gainetik ezin kenduz egon zen. Txosnarekin bukatzen ari zirela, mezu bat igorri zion Melaniri.
‎Bordarako bueltan hamaika zalantza izan zituen Lurrak. Arturo Seisdedosen begirada beldurgarria burutik ezin kenduz, hasperen sakon batekin itxi zituen bere hausnarketak. Aldi berean, edozein momentutan bideko edozein kurbatan konstruktorearen 4x4 ibilgailua gurutzaturik agertuko zitzaiola iruditzen zitzaion.
‎Erreniagaren aitorpenak eragindako zirrara gorputzetik ezin kenduz ailegatu zen Lurra bordara. Tripi borda inguruetan zebilen hara honaka, dena usaintzen eta zoko guztiak pixaz markatzen.
2018
‎Kristoren bakea izan zen. Zeren niretzat familiarenganako sentipen hori zen gogorrena, kulpa hori ezin kentzea: –Ni egiten ari naizenagatik, nire familia sufritzen ari da?.
‎Oraindik daramat bularrean tatuatuta nire herriaren samina, mundu osoaren samina. Hori ezin kendu. Zenbat gizon on ikusi dudan kaka honetan zikoitz eta anker bihurtzen...
2019
‎Zer gertatu zaizu? , galdetu zion Gaizkak, oraindik esnatu berritako nahastea ezin kenduta.
‎Anbulatorioko itxarongela nagusian, ilarako bi, lau, seigarren aulkian, esku batekin guardasolari eta bestearekin poltsari eutsi eutsi eginda; hantxe dago Sabina, harakin ohiari adurrak sikatzen diharduen zaintzaile beltzaranari begirik ezin kenduta.
‎IGANDEAN BILBON izan nintzen, giriarena egitera joanda, eta neka neka eginda itzuli. Iruñerako bidean, errepidetik ez ateratzea nuen kezka nagusi, hain nengoen ilargiaren tamainak liluratuta, begia edo begi bazterra ilargitik ezin kenduta. Ordu txikitan esnatu, eta eklipsea ikusteko deliberoa orduan hartu dut.
‎Telmo, batez ere. Izan ere, Txefek eta Klarak esan zituztenetatik aparte, buruan irudi bat geratu zitzaion grabatuta, burutik kendu nahi izan arren ezin kendu izan zuena: Klarak egindako koadro hura zen, Josetxoren hala moduzko erretratua erakusten zuena, baita Josetxoren bizkar gainean zegoèn mikrogoldwin batena ere, Telmok iraingarritzat jotzen zuèn titulupean:
‎Gainera, Txefek eta Klarak ez bezala, ez zuten ezer frogatzen ibili beharrik, zentroan dagoenak zentroa bera baitu froga. Bazterrean jaiotzen denak, aldiz, bazterra bera du orban eta, orban ez ezik, jatorrizko bekatu ere, gainetik ezin ken dezakeena kontrarioari gaina hartuz baizik: zentroan dagoenari zentroa hartuz, alegia?
2020
‎Hasieratik dena kontatzeko eskatu zion Leirek Maiderri. . Okerrena burutik ezin kendurik dabilzkidan irudiak dira. Bi ordu luze eman nituen erreka ondoan zango hautsiarekin eta aldean idazlea hilik nuela, halako batean autoek bozina dutela gogoratu nintzen arte eta hura jotzen hasi nintzen, mirariz funtzionatu egiten baitzuen.
‎Zahartzea zer den: atzo egindakoaz ezin oroitu eta aspaldiko kontuak gogotik ezin kendu.
‎Basoan ongi ezkutatua utzi behar zuen, otsoek jateko arriskua gorabehera. Zarata ñimiñoenari adi, Garderen gizonak burutik ezin kenduz eman ditu orduak.
2021
‎Herrenka zebilen bat, konkortuta bestea, gorputza orban susmagarriz estalita hangoa, eskumotz horkoa. Haien hortzeriak irudirik higuingarrienei baino ez darien xarma zeukan, urdaila irauli arren begirik ezin ken diezaiekezula.
‎Gainera etorri zitzaizkigun nekea, mina eta atsekabe ugari. Nahiz eta hautsez eta zikinez beterik geunden gure ibilaldi dorpe haren ondorioz, goseak ia hilik eta izututa ikusiriko hildakoekin eta nekazarien ihesarekin –izan ere, penintsulan gora berehala hedatu zen borroken bolada–; nahiz eta gauza horiek burutik ezin kendurik genbiltzan, horrek guztiak sendotu baino ez zigun egiten ihes egiteko erabakitasuna. Eta zein handia zen nire damaren ausardia eta eramana!
‎Igo Aietera, jaitsi, segi Grosera, etorri bueltan, igo Miramonera, jaitsi, igo Aietera berriz, jaitsi, segi Amarara orain, etorri, igo Egia puntara, eta bide guztian zehar ezin kendu kaskotik nire Ester maitea (burutik, esan nahi dut; kaskorik ere ez baineraman...). Zer naizen artaburua:
‎Bagenuen balkoia, bagenuen eguzkia, baina preso sentimen hura ez zegoen galarazterik, ezta Versaillesen bizita ere. Eta kalera aterata ogia (edo tomate zukua) erosteko aitzakian, ezin kendu zelatatua izatearen irudipena, polizia bana leiho bakoitzean (garai txarrak debekatutako maitasun istorioentzat), eta errudun sentitu behar –derrigor– baimendua baino buelta handiagoa emateagatik, ezkutuko paseo bihurtzeagatik baguette bat erosteko irteera, kale batetik joan eta bestetik itzuliz, edo gutxienez beha zintzaketen leihoak mudatuz espaloiz aldatuta. Kartzelatik hanka egin duen iheslari baten moduan aritu behar, lapur bat, hiltzaile bat, zangoak pixka bat luzatu eta mila pauso miserable ibili ahal izateko, ezarian mehetzen ari zitzaidan arnasari zabalguneren bat ematen saiatzeko, berriz ere kaiolara bueltatu aurretik, lehoi bezatua legez.
‎Haize zakarrak aurpegian jotzen ninduen bortizki. Aterki baten eskeletoa espaloian hilotz, iparraren menera mugituz batera eta bestera, lurrean arrastaka, eta ezin kendu Nagoreren begitarte alaia kaskotik," Ibonek idatzi dit" esanez irribarretsu.
2022
‎–Nazkatuta nago gurasoak gainetik ezin kentzeaz, intimitatea falta zait!
2023
‎Neba arrebak hain zeuden harriturik, ezen ezin baitzioten Kottek esanari erantzun: mutikoak sor eta gor jarraitzen zuen, Patxiri begirik ezin kendu, gainontzekoak ez baleude bezala; eta Eguene, berriz, non sartu ez zekiela zegoen, hara eta hona begira etengabe.
‎Aita egunero zeukan bulegoan," hau gaizki"," hori horrela" eta" hura beste gisa batez" erraten. Denbora guztian belarri gibeletik ezin kenduz. Nola lortu, gisa hartan, langileek errespeta zezaten?
‎" Laetitia maitea, zergatik ez didazu erantzuten? Oraino burutik ezin kenduz nabil gau zoragarri hura, zure parpailazko bularretako gorria, zure titi mutur irmo goxo horiek... Noiz ikusiko dugu berriz elkar?".
‎Ahate izter frijitua ekarri dio zerbitzariak Eñauti eta espinakazko lasagna Chloéri, eta bien elkarrizketa eten du. Isilik lotu zaizkio bigarren platerari eta ez dakite nola segitu solasa; ondoko mahaiko bikote gazteari begira daude, irudikatuz ezkonberriak direla, elkarrekin hasi eta urte bat gabe ezkondu zirela, oraino elkarri begira begira daudelako irri zozoa ahotik ezin kenduz eta batak bestearen eskua nekez askatuz, tarteka okela labanaz mozteko ez bada.
‎Beldurra ematen diete haien uniformeek, haien barruko gorputzek, kanpoko suzko armek. Konturatu orduko, gainera etorri zaizkie; eskuak igarri ditu gonatik gora, blusatik behera; gainetik ezin kendu. Ahoa zarratu diote.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia