2000
|
|
—Ehiztari bikaina zara, baina, ehizarat joan ginenean erran nizun bezala, beregainezko eta emendailuzko ehiztaria izaiteko, hartzaren froga falta zaizu... errege batek baino gehiagok ere
|
ezin
gainditu izan duena, zeren eta hortxe baitugu, konparazione, Asturiasko errege Favilaren kasua, hartz batek atzaparkatua hil zenarena... Eta ezpatarekin ere ez zaitugu makala, nahiz eta ez litzaizukeen eskola batzuen hartzea gaizki etorriko... eta har ezazu, hasteko, ezpata zurekin eramaiteko ohitura, zeren eta abituak ez baitu monjea eginen, baina ezpatak ezpataria bai —eta, aitari beha, hala mintzatu zen—:
|
|
—Goiti beheiti haugu gizon, Mattin, goiti beheiti noble eta handiki, goiti beheiti etxegoiendar onenen leinuko, zeren eta gainditu baituk errege Favilak ere
|
ezin
gainditu izan zuen froga! Zorionak, bihotz bihotzez!
|
|
Aditua nuenez, trastearen zainak agerian nahi zituena hiru aukeraz balia zitekeen pasa hitza idazteko; hirugarrenean huts eginez gero, ordenagailua berez deskonektatuko zen eta berritik hasi beharra izanen. Potzoloren mutilek, espezialistak opor ongi merezietan zeuzkatela, hortxe aurkitu zuten noski
|
ezin
gaindituzko ataka, Ttipi ezagututa, apostu egin bainezakeen ez zela nornahiren adimenaren eskura izanen.
|
2004
|
|
Kontraesanak
|
ezin
gainditurik bizi da, horratik, euskaldun eta erdaldun jendea, koherentzia nazionalean bizitzeko aukera ukatu zaion herri desegin honetan. Bere buruaz jabe den edozein herrik dauka koherentzia horren kontrola.
|
|
1918 ko Urtarrillaren 22 an, bi soldadu trein iritxi ziran Errusia’tik: barneburruka eta kaleko tirokadak
|
ezin
gainditurik Svinhufvud’en gobernua erori egin zan. Bildurra nagusitu zan Suomi’z.
|
2006
|
|
Ez zen debaldeko ikara. Ahul sortu zen haurra eta, sortzeko ahulezia
|
ezin
gaindituz, iduri zuen lehen haize kolpeak eramanen zuela berekin, anaiari gertatu bezala. Haren sorreratik urtebetera gabe, gaztelua doluz jantzi zen berriz, baina ez neskatikoarendako.
|
2007
|
|
Geranioa leku hotz, haizetsu eta euritsu batean kokatuz gero, bi gauza gertatu daitezkeela: bat, landarea hiltzea, egoera kaskarra
|
ezin
gaindituta, eta bi, beste edozein landare baino indartsuago haztea. Egoera kaskarra gaindituz gero, geranioaren hostoak indarrez haziko direla esan du.
|
2009
|
|
Ikasketa bidaietan, adibidez, gazte euskaldunak hor ibiltzen dira erdi gaixorik, biharamuna
|
ezin
gainditurik, logale, gose, eltxoz eta euliz inguratuta... Baina zein ederki pasatzen duten bidaia prestatzen; eta ondoren, argazkiei begira.
|
2012
|
|
Oinazezko giroa arnasten nuela sentitu nuen. Tristura handi, sakon,
|
ezin
gaindituzko batek hartzen eta betetzen zuen dena.
|
|
Labanaren ahoa harrizko paretako arrakala txikiren batean sartzea neukan pentsatua, nire abiapuntua markatzeko. Arazo hori, izan, ez zen batere garrantzitsua; nire irudimenaren nahasmen hartan, ordea,
|
ezin
gaindituzkoa iruditu zitzaidan hasieran. Jantziaren pusketa bat urratu eta luze luze jarri nuen angelu zuzenean paretaren kontra.
|
2015
|
|
Oraindik badaude mundu honetan gizaki errukiorrak, horietako batzuei esker baretu nuen ene gorputz irauli hura. Biharamunean, lanbasa zertxobait pasatu ondoren esplikatu zidaten Damiano Txikilaurden izeneko hari niri gertatutako bera jazo zitzaiola, egun pare bateko mozkorraldia
|
ezin
gaindituz egon zela, atzerritar batzuek igoarazi zutela toldoz estalitako gurdi batera, eta beraiekin eraman zutela.
|
2017
|
|
Bihotz sarraskia
|
ezin
gaindituz, urtea baino gehiago eman nuen. Nik, idazten nion, baleki bale idazten... eta erantzunik ez.
|
2018
|
|
Ohartu nintzenerako kontratu sozialak aurresuposiziotzat zeukala kontratu sexuala, eta askatasun zibilak aurresuposiziotzat zeukala eskubide patriarkala, urte ugari emanak nituen kontratuaren teoria klasikoa eta hari lotutako kontsentimendu arazo teoriko eta praktikoak lantzen. Hasieran, obligazio politikoak pizten zidan interesa, eta, nahiz eta auzi horren inguruan ateratako ondorioak (The Problem of Political Obligation lanean argitaratu nituenak) ez zetozen bat beste azalpen askorekin, nire arrazoibidea muga konbentzionalak
|
ezin
gainditurik geratu zen luzaroan. Kontratu sozialaren teoriaren mugetatik harago jotzen hasi nintzen, hain justu ere, azaldu nuenean teorialari klasikoek ondare gisa utziak zituztela zenbait arazo, emakumeak gizarte zibilean sartzeari eta emakumeek gizarte zibilean dituzten obligazioei buruzkoak, gaur egungo arrazoibideetan oharkabean pasatzen direnak.
|
|
Feministek, hasieran, ezkontza kontratu hautsezinaren eta haren baldintza ezin negoziatuzkoen kontra egin zutenean, senarraren ezkoneskubideei erreparatu zieten, ez emazte eta senar kontzeptuen erabidearen adskripzio sexualari. Gaur egun, berriz, badirudi askoz ere gogorrago egiten zaiola sexu ezberdintasunari, lehen baino era zinez erradikalagoan, baina bada
|
ezin
gaindituzko arazo bat: norbanakoa kategoria patriarkal bat dela.
|
2019
|
|
Emakume kirolari asko eta asko homosexualak dira; gihar, mugimendu, distentsio, bulkada den gorputz hori ez dute sentitzen haragi pasibo gisa; gorputz horrek ez ditu magiaz erakartzen laztanak, baizik eta munduari heltzen ari zaio, ez da munduko gauza bat: halakoetan,
|
ezin
gaindituzko amildegi bat dago bere buruarentzat den gorputzaren eta besterentzat den gorputzaren artean. Antzeko erresistentzia egiten du ekineko emakumeak,, nortasun handiko?
|
|
Oraintxe deskribatu ditugun baldintza horiek gogoan izanik, ulertzekoa da emakumearen hastapen erotikoak errazak ez izatea. Ikusia dugu umetako edo gaztetako gorabeherek erresistentzia sakonak pizten dituztela askotan harengan; batzuetan,
|
ezin
gaindituzkoak; neska gaztea aurrera egiten saiatzen da gehienetan, baina gatazka bortitzak sortzen zaizkio orduan. Heziera zorrotz batek, bekatuaren beldurrak, amarenganako errudun sentimenduak traba handiak sortzen dituzte.
|
|
Eta heroiez ari garenez, aipa ditzagun adibide gisa Mahai Biribileko zaldunek edo Graal Santuko zaldunek eremutar jakintsuekin edo bidera ateratzen zitzaizkien dontzeila misteriotsuekin izaten zituzten topaketak, zeinen ondorioz, ikasgaia eta alegia iristen zirelarik, zaldunak abiatzen baitziren mentura eta topaketa berrien bila, eta gu, nahitaez, haiekin, orrietan abandonaturik gelditzen zirelarik, ez gutxitan erabat eta betiko, eremutarra orri batean, dontzeila beste batean, guk ordea nahiago genuke jakin zer patu eduki zuten azken hauek, erregina batek, amodioaren amodioz, atera ote zuen eremutarra bere eremutik, dontzeila, basoan hurrengo zaldun galduaren zain gelditu ordez, ez ote zen mundutik barna abiatu gizon baten bila. Maria Sara eta Raimundo Silvaren kasu honetan, gauza biziki korapilatzen da, ikusirik biak direla pertsonaia nagusiak, nagusiak izaten ari diren bezala euren keinu eta gogoetak, finean, zailtasuna
|
ezin
gaindituzkoa dela iritzirik, keinu eta gogoeta horietan oinarrizkoa dena aukeratu dugu, irakurlearen irizpideak oinarrizkotzat onartuko duen zerbait, adibidez, Maria Sarari dagokionez, lehen bakarrik nagitzat hartu dugun mugimenduan boluptuositatezko zerbait ere egon zela ohartaraztea, eta, Raimundo Silvari dagokionez, ezpainak idor dituela esatea, bat batean bere gorputzean ustekabeko sukar bort... Esan bedi, halaber, Maria Sararen irribarreak hainbeste iraun zuenez, eta Raimundo Silvaren aurpegiko keinua hain zinez zoriontsua zenez edo zirudienez, koinatak galdetu zuela, jakin minez, Nor da egoera horretan jarri zaituen Raimundo Silva hori, eta Maria Sarak, irribarre egiteari utzi gabe, erantzun zuen, Oraindik ez dakit.
|
2021
|
|
Elkarrekin egoteko era guztietako zailtasunak gainditzen dituzte baina... ez denak. Gau batez, gizon kriminal eta basati batzuek neska bortxatzen dute eta, gertatutakoa
|
ezin
gainditurik, Julietak bere buruaz beste egiten du, eta mendekua hartzearren, Romeok bortxatzaileak banan banan hiltzen ditu. Istorio hori idatz dezaket, nahi badut.
|
|
Betiko senargaiarekin ezkontzeko bezperan, hura armairutik aterako zitzaion, eta bertan behera geldituko zen ezkontza. Itziarrentzat trauma ikaragarria izango zen, urteak emango zituen hura
|
ezin
gaindituz, ia hamar, eta txitean pitean ia berrogeita hamarretan jarriko zen, bakarrik eta seme alabak izateko irrikan. Orduan, Kubara joatea erabakiko zuen, eta han intseminazio artifizial tratamenduaren ondoren haurdun geldituko zen.
|
2022
|
|
Galtzak ere aski aise egokitu dizkio bere gorputzaren behe hemisferioari. Aldiz,
|
ezin
gaindituzko proba bilakatu zaio beso hautsia eta honen euskarria elastikoaren ezker mahukan barna pasaraztea.
|
|
Toki bat non Foru Komunitateko hiriburuko biztanleak gogoeta egin lezakeen munduko tokirik hoberenean duen zorte paregabeaz; gogoeta, makal eta lizarren adarretan hegaldaka dabiltzan txoriei so, ugaldearen kalaka isilari adi. Damurik, igande eguzkitsu honetan, halako ariketa batek, buruaren eta arimaren engaiamendua behar lukeenak,
|
ezin
gaindituzko trabak topatuko lituzke, Iruñerriko biztanleriaren erdiak ez baitu beste egitekorik izan ibai bazterreko" korridore berdea" –hala esaten dio Udalaren web orriak– inbaditzea eta mukurutzea baino. Jendetzaren artean nekeza da aurrera egitea ukondokadaren bat pairatu gabe, eta are nekezago bidean inor ezagunik heldu ote den aurrez jabetzea.
|