2004
|
|
Izan ere, haren familiak bazuen, bai, dirurik soberan, baina haren etxeari, ardo egin berriari bezala, urteen zaporea falta zitzaion: goi mailako zigilua eta marka, alegia, tradizio eta historia luze batek baizik
|
ezin
eman ziezaiokeena, moduak eta moldeak ez baitira diruz erosten, ez kolpetik sortzen, ez begien itxi ireki batean ehuten; ezaugarri horien faltan, baina –eta segurtasun ez hartan, ondorioz–, Montserratek hainbat suzedaneorekin bete zuen familiaren gabezia, gehiegikeriara joz eta ezin konta ahala gizon ospetsuz inguratzen ahaleginduz, gehiegikeria hura gabezia estaltzeko ezinbesteko eleme... hortxe, jaun andreok, gizon ospetsu bat gehiago nire bildumarako; horra hor, bai, markako ardoa, munduko enologorik goi mailakoenak irrikatuko lukeena eta begi onez aukeratuko!
|
2005
|
|
Naroak Amets aurrera atera duen mediku taldeaz modu ezberdinetan galdetu arren, medikuak, adeitasun osoz baina, argi utzi dio
|
ezin
eman diezaiokeela informazio hori. Beste edozertan laguntzerik badu, berriz, nahi duena galde dezala.
|
2017
|
|
Mundu etorkizuna oraindik ez da jaio, oraezina da, isurkorra, ametsen materiaz osatua dago, hodei bat da eta haize bortitzek astintzen dute, maitasunak, irudimenak, patuak, Jainkoak?, trinkotuz eta mehetuz doa, forma berriak hartzen ditu etengabe... Profeta handienak gizakiei agindu hitz bat baizik
|
ezin
eman diezaieke, eta zenbatenaz hitz hori baita ilunagoa, hainbatenaz da profeta handiagoa.
|
2019
|
|
amaren sabelean, haurra ez dago justifikatua, eta proliferazio alferreko bat da oraindik, gertakari huts bat, zeinaren kontingentzia eta heriotzarena simetrikoak baitira. Amak arrazoiak izan ditzake haur bat nahi izateko, baina
|
ezin
eman diezaioke izateko arrazoi propiorik bihar izango den beste horri; bere gorputzaren orokortasunean sortzen du haurra, ez bere existentziaren singulartasunean. Horrexetaz ohartzen da Colette Audryren pertsonaia zera dioenean:
|
|
Ekintza hori da, denak bezala, efektu bat, baina bere kausa, agian iluna baita Raimundo Silvarentzat berarentzat ere, ulergaitza iruditzen zaigu, ez baita nolanahi ulertzen, ezagutzen ditugun datuak kontuan hartzera, zergatik ari den gizon hau sukaldeko harrian isurtzen denboraren hondamenak leuntzen joateko erabili ohi duen lozio zaharberritzaile meritu onekoa. Izan ere, eta gizonak berak baizik
|
ezin
eman zezakeen azalpen egokia falta dugula, hipotesiekin eta usteekin arriskatu nahi ez dugularik, zuhurtziarik gabeko epai ausartegiak baino ez baitziren izango, ezinezkoa da lasaigarri ez ezik desiragarria ere baden harreman zuzen hori ezartzea, edozein gizakiren bizitza ongi lotutako gertaera logikoen kateatze erabatekoa egingo zuen harreman zuzena, bere berme puntu eta data kalkulatuekin.... Konforma gaitezen beraz, oraingoz bederen, jakitearekin ezen Raimundo Silvak, argitaletxera joan eta biharamun goizean, eta lo galduko gau baten ostean, bere bulegoan sartu, ilea tindatzeko flasko ezkutuari eskua erantsi, eta azken zalantzarako gorde zuen lipar zinez labur baten ondoren, garbitzeko harrian bota zuela oso osorik, ondoren ur ugari isuraraziz, minutu bat baino denbora laburragoan artifiziozko likidoa, Fonte de Juventa izen zorigaiztokoa zeukana, lurraren azaletik, literalki, desagerrarazi zuena.
|
2021
|
|
Baina ez nuen beste erremediorik, eta Tourreko etapa nagusiari aurre egiteko moduan nintzela ebatzi zuen patuak, noiz eta azkenaldiko egunik desatseginenean, hiriko kaleak trafikoz lepo zeuden larunbat batean. Aiete, Gros, Miramon, Aiete berriz, Antigua, Egia, eta, egunak gehiago
|
ezin
eman dezakeela uste duzunean, tori Tourmaleta: lau gazta ertain bat eta tropikal txiki bat Igeldotik!
|