Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2000
‎Sosegu hark, ordea, bertze ezinegon bat eta bertze urduritasun bat aurkitu zuen hurrengo kale kantoian, zeren, neure egitekoa eginez gero, ohoin bat bezala sentitu bainintzen, zure etxeko hurkotasuna hain modu zakarrean hausteagatik. Eta bi bozak berriro itzarri, eta nehoiz ere baino hitzontziago eta kalakariago aritu zitzaizkidan, eta, halatan, gau hartan lorik ezin egin nuela, neure gorputza martirizatzeari ekin nion, nehoiz ere baino beroago eta sutsuago.
‎prest al zeundeke zu ere zeure oineko behatzaren ebakitzerat, baldin santaren behatzezurrez zure aita sendatuko banu? Zeren zure sinesterik gabe ezin egin baitezaket aitzina... eta zeren zure oferenda hori izan baitaiteke zure sineste faltaren ordaina"; eta, nola nik hain maite bainuen aita, erran nion: " Be hatza ez ezik, oin osoa ere bai";" Ez, ez", ihardetsi zidan hark," hatzarekin aski izanen duzu, zeren erlikiako gorpuzkiaren neurrikoa behar baitu, mirakuluaren eskertzeko, Jainkoari egin beharreko oferendak.
‎Baina zer egin nezakeen nik, disimulatu baizen? Zeren, alde batetik, nola gizon hura baitzegoen itsuturik eta guztiz hertsirik, ezin egin bainezakeen indiarren defentsa eta apologia garbia, sugeen putzuan akabatu zutèn indiar haiek bezala akabatu nahi ez banuen bederen, eta zeren, bertzetik, ez bainuen buruan Gorukiren iduria baizen, pentsaturik ezen zerbait egin behar nuela haren alde, neure burua galtzerat utzi gabe.
‎—Bai, batzuetan halakoa da bizitza, zeren eta, bizitza kalbario bat bihurtzen denean, heriotzak baizik ezin egin baikaitzake libre.
2001
‎Lorik ezin egin eta ordu laurden etzanda eman ondoren, ontziaren zubira itzultzean pantailan ontzi erraldoi bat gainera zetorrela alarma jo eta oihuka hasi zen, Makina guztia atzera!
2002
‎ezereza eta atsedena, alegia; depresioarena, aldiz, zenbaki gorriak dira –zeroaren azpitik daudenak, beraz–, ondoeza eta ezinegona ondorio dituztenak eta bizitza zerbait negatibo bihurtzen dutenak. Eta gaitzari, pilulen bidez eta laguntza psikologikoaren bidez baizik ezin egin dakioke aurre, normalean. Ondorioz, gero eta handiagotuz doan pilula dosien eraginagatik, sorgortasun itxurako bat nagusitzen da eriaren baitan, bakardadea eta beldurra neutralizatzen dituena, lo galtzea eta sufrimendua.
2003
‎Iraultzaile jakobinoek aldiz, beren Errepublika jarririk Erregeren aulkian, lepoa moztu zioten gillotinaz Erregeri berari, eta azkenean, barnetik ala kanpotik jazartzen zitzaizkien etsai guztiei burutziarik ezin eginez, beren arerio girondino guztiak suntsitu zituzten.
2004
‎Lady Anna begien aurrean izan zuen lehen egunean ere dardara berezia sentitu zuen Nadiak sabelean. Zarkok hari zirkuan sartzeko proba egin zion egunean lorik ezin eginda ibili zen Nadia, eta gauerdian karabanatik irtenda emakume eder hark Zarkoren ezetza jaso zezala erregutu zion zeruan dar dar egiten zuen izar bati. Handienari.
‎Korrika atera zen etxetik, nora ezean, haginak estututa eta bihotza zalapartaka. Negarrik ezin eginik, bere buruan grabatutako azazkal gorriko oinen irudiak ez baitzion negarrari ateratzen uzten.
‎behialako izerdiak mendietan, indarra gainezka, barreak eta kantak lagunartean, kontzentrazio urduria idazlan isilean, noizean behingo txaloak edo arrakastatxo pizgarri bat irakurleria gaztean. Gaitzak erretirora behartua, ezer ezin eginera bere burua zaindu baino eta egunean ordu batzuetan bisitatxoren bat eskertu, galdua dirudi denak – irudi ez, galdua dago jada dena, heriotza da(" heriotza behintzat/ badut jarauntsitzat") aurrean gelditzen den bakarra eta guztia. Hala ere, berarentzat bizi berri honetan heriotzaren zain, Gandiagak momentu ezberdinak beha behatzen jarraitu du, beti egin duen moduan, eta behaketa horiek hitz berrietan notatzen(" norbere bizikizun/ egunero berriei/ beren izenez deituz/ jarraitu") eskola ume saiatuaren kaligrafia dotore betiko berean.
2005
‎–Hemen gaudela susmatzen badute zeu ere arriskuan egongo zara, baina momentuz guk ezin egin dezakeguna egin dezakezu: aterpetxera joan eta Naroaren gauza guztiak bildu.
‎Hasperen bat itzuri zaio Ixaskuni bere barne zirrarari aurre ezin eginik; eta bost bat segundoz eten du bere kondaira.
2006
‎7 Arima espainola A. Machado beti miretsiaren poesian –arima aipatu gabe–, azterketarik politenetakoa izan liteke, eta txit positiboa. Hemen, tamalez, ezin egingo da.
‎Beharbada toxikomanoentzako kuota bat izango zuten, administrazioan elbarri batzuk hartzen dituzten moduan, edo akaso denak izango ziren nire moduko jende problematikoa. Horrek ez zidan joateko gogo handirik ematen, baina, Josuk halako lanak hartu eta gero, ezin egingo nuen atzera.
‎senar onbera, emakume dotore eta maitasun beharrekoa, eta maltzur jokatzen duen adiskide estimatua, amorante gazte eta sutsu bilakatua... Asmatzen hasita ere ezin egin hain korapilo egokia genero horretarako...
‎Sokari eutsi nion, baina labain egin zidan eta, konturatu orduko, okertu egin nintzen ibairantz. Urak ninderaman, oihuen artean, ur hazietan igeri ezin eginda, burua uretatik kanpo mantentzeko lan izugarriarekin. Beldurra menderatzen saiatu nintzen.
‎Ur hazitan igeri ezin eginda, burua uretatik kanpo mantentzeko lan izugarriarekin, korronteak eraman nintzan utzi nion. Ez dut gehiago ordukorik gogoratzen.
2007
‎1510ean Frai Pedro de Córdoba dominikarra iritsi zen Españolara. Predikatu egin nahi zien indioei; baina, jakina, espainieraz ezin egin. Itzultzaile bat behar zuen, eta Las Casasek eskaini zion bere burua.
‎gerra napoleondarrak eta errestaurazioa, ondoko liberalismoaren eta Konstituzioaren borrokak, erromantizismoa, iraultza liberal saioen porrotak (hau dena Espainian ez da oso bestelakoa izan), industrializazioa eta mugimendu proletarioa, etab. Batez ere, eraberrikuntza politikoa gogor bilatzen bazen, erradikaltasun ez gutxiagoz bilatzen zen iraultza intelektual eta erregenerazio morala, kritikoa Estatuen erlijioarekin (Hegel, D. F. Strauss, Feuerbach), ukatzailea tradizio eta moral burgesarena (Wagner, Nietzsche), filosofikoki materialista aitortua (Marx; C. Vogt, Moleschott, Büchner), edo positibista eta zientista (Haeckel), etc. Azkenik, mundu berri berri baten kreazioa bilatzen du arteak, musikak, literaturak ere. Politikan ezin egin izan den iraultza izpirituetan egin nahi da.
2008
‎Ez da gai herri edo gizarte bat nazionalizatzeko, egituratzeko. Komunikazioaren sare nagusiak ezin ditu josi, gizarte gauzak ezin egin, eta nazio sentipenak harilkatzeko eta partekarazteko ez du erakusten kemenik.
2009
‎(HGB, 147). Harrizkoa zena, Arantzazuko frontiseko Oteizaren Pietàn, harri beltzezkoa bilakatu da areago (HGB, 148),, ezer ezin eginez? (HGB, 154).
‎Euskararekin ere ezin egin liteke deus gehiago erlikia bezala indio erreserban gorde eta maitatu baino. Unamunoren Bilboko hitzaldi burrunbatsuaren ondoren Barojak honela idatzi du:
‎Baja gehiegi hartzen zuen langile baten kasua. Gizona ustez bizkarreko minak perlesiaturik zegoen, lanik batere ezin egiteraino. Baina enpresak kontrataturiko detektibe batek morroia grabatu zuen ehiza postua konpontzen zuen bitartean.
‎eta nola Gabinok igarri baitzuen biak ere disimuluan ari zirela, don Emeterio gizon zaildua zen, antzeko egoeretara ohitua eta gaixoei, umeei nahiz pertsona helduei, egia esatekoaren aldekoa, egia esateko modu ugari zituen arren, gaixo bakoitzarekin asmatu beharrekoak? nahiz eta une hartan beste itxura bat ematen zuen, Gabinoren begirada xalo bezain bereziari aurre ezin eginik ote zebilen??, honela mintzatu zen:
‎–Egingo ez du, bada, okerragora ezin egin zezakeen-eta?!
‎Gurean, berbarako, aurreko belaunaldietan sexu kontuetan nabaritzen zen gehiago: agintariek eta gurasoek, egin nahi bai baina oztopo erlijiosoengatik behar bezala ezin egiteak sorturiko desoreka eta amorrua, umea erru sentimenduz puztuz husten zituzten.
‎...013, itzuli ziren biak... eta nola Gabinok igarri baitzuen biak ere disimuluan ari zirela –don Emeterio gizon zaildua zen, antzeko egoeretara ohitua eta gaixoei, umeei nahiz pertsona helduei, egia esatekoaren aldekoa, egia esateko modu ugari zituen arren, gaixo bakoitzarekin asmatu beharrekoak... nahiz eta une hartan beste itxura bat ematen zuen, Gabinoren begirada xalo bezain bereziari aurre ezin eginik ote zebilen... –, honela mintzatu zen:
‎–Egingo ez du, bada, okerragora ezin egin zezakeen-eta...!
2010
‎jakingo ez dut, bada, apaizek hainbestetan erabiltzen baitzuten adibidea, onen eta gaiztoen arteko bereizketa egiteko? gizakion esparrutik baizik ezin egin daitekeen konparazioa, bestalde, ez baitut uste ez kukuak eta ez txantxangorriak ongiaren eta gaizkiaren kontzientzia dutenik. Baina demagun baietz, badutela, eta txantxangorria ongiaren mezularitzat hartzen dugula eta kukua gaizkiaren mezularitzat.
‎Ez naiz ornitologoa, baina jakin badakit txantxangorri inuzentearen habian egiten duela kuku maltzurrak habia: jakingo ez dut, bada, apaizek hainbestetan erabiltzen baitzuten adibidea, onen eta gaiztoen arteko bereizketa egiteko... gizakion esparrutik baizik ezin egin daitekeen konparazioa, bestalde, ez baitut uste ez kukuak eta ez txantxangorriak ongiaren eta gaizkiaren kontzientzia dutenik. Baina demagun baietz, badutela, eta txantxangorria ongiaren mezularitzat hartzen dugula eta kukua gaizkiaren mezularitzat.
2011
‎Ba omen zen, antzina, Toledon, apezgai bat, zapatak hautsiak zituena, eta ezin egin zuena urrats bat bera ere, oinak busti gabe, egun euritsuetan.
‎1) Estatuaren jatorria ez dago Eskubidearen eta Zuzenbidearen arteko hitzarmenean; bitartean asko ikasi dugu historiaren krudelaz, fikzio hori honezkero ez dut uste eskola orduetatik kanpo inork sinesten duenik, Hegelek aspaldi kritikatu zuen eta Marxek gero, eta lehenago Pascalek bere estilo zorrotzarekin biluzi jarri: . Eta hola ezin eginez zuzen zena azkar izan zadin, egin da azkar dena zuzen izan dadin?, P. Narbaitzen itzulpenean, Gogoetak 298 b; alegia, justizia botere bihurtu ezinez, boterea justizia bihurtu da(, et ainsi ne pouvant faire que ce qui est juste fût fort, on a fait que ce qui est fort fût juste?). Hori da Estatuaren jatorria(, le droit succédant à la violence??, irakurtzen da Rousseau baitan, Hobbes eta ez aipatzeko).
‎Lehen motz egiten zitzaigun Soustonserako irteera, egun argiz osorik, hotzik ez, nekerik ere ez, edo oso motz, bainatu eta bazkaldu eta gautu gabe itzuli, hotsez inguraturik? Nostalgia arraroa sortzen dit haurtzaroak, asko desikasi nuke itzultzeko prest egoteko, baina asaldagarri zait ezin egitea.
2012
‎1) Estatuaren jatorria ez dago Eskubidearen eta Zuzenbidearen arteko hitzarmenean; bitartean asko ikasi dugu historiaren krudelaz, fikzio hori honezkero ez dut uste eskola orduetatik kanpo inork sinesten duenik, Hegelek aspaldi kritikatu zuen eta Marxek gero, eta lehenago Pascalek bere estilo zorrotzarekin biluzi jarri: . Eta hola ezin eginez zuzen zena azkar izan zadin, egin da azkar dena zuzen izan dadin?, P. Narbaitzen itzulpenean, Gogoetak 298 b; alegia, justizia botere bihurtu ezinez, boterea justizia bihurtu da(, et ainsi ne pouvant faire que ce qui est juste fût fort, on a fait que ce qui est fort fût juste?). Hori da Estatuaren jatorria(, le droit succédant à la violence??, irakurtzen da Rousseau baitan, Hobbes eta ez aipatzeko).
‎Ez da ezer egin behar, ezer ezin egitearen aurka. Jaurlaritzak ezin du ezer egin?
‎Moskoe strömek erdian duen sakontasunak ezin neurtuzkoa izan behar du; aski da Helseggengo harkaitz garaienetik ikusten den zurrunbiloaren osinari axaleko begiratu bat egitea horretaz jabetzeko. Beheko Flegeton ibai hartara gure gailurretik begiratuz, irribarre baino ezin egin izan nuen, gogoratu nuenean nolako xalotasunaz jasotzen dituen Jonas Ramus zintzoak, sinesgaitzak direlakoan, balea eta hartzen pasadizoak; izan ere, guztiz ageriko gauza iruditzen baitzitzaidan, erakarmen hilgarri horren eraginpean gertatuz gero, gaurko itsasontzi handiena ere luma bat urakanaren kontra bezain babesgabe legokeela, eta berehala desagertuko litzatekeela oso osorik....
‎Tamalgarria izan zen niretzat abentura horietan guztietan itsasaldi bakar bat ezin egin ahal izatea marinel gisa; izan ere, bestela baino lan gogorxeagoa egin behar izan banu ere, aldi berean kontramaisuaren eginbeharrak eta lanbidea ikasiko bainituzkeen, eta gai izango nintzatekeen, denboraren buruan, lemari edo kapitainaren laguntzaile izateko, edo baita kapitain izateko ere. Baina, nire halabeharra beti txarrena aukeratzea zenez gero, orduan ere hala gertatu zitzaidan, eta, poltsikoan dirua nuenez gero eta soinean jantzi onak, jaun ikasien erara ontziratzen nintzen beti, eta horregatik ez nuen eginkizunik izaten itsasontzian eta ez nuen ezer egiten ikasi.
‎Baina neure buruaren hondatzaile izateko jaio nintzenez gero, ezin izan nion proposamenari uko egin, nire lehenengo asmo bihurriei ezin egin izan nien bezala, aitaren aholku onak nire barruan galdu zirenean. Hitz batean esanda, esan nien oso gogo onez joango nintzela, ni kanpoan nengoen bitartean nire soroen ardura hartzen baldin bazuten eta eginkizunean huts eginez gero haiekin nik esandakoa egiten bazuten.
‎anaiaren hilketa. Otoitzik ezin dagit.
‎Aitzitik, itxoin beharra zegoen, mutil hura tentuz hartu beharra. Gorabeherak merezi zuen bidaia bat, eta, Emmak bidaia hori ezin egin zuenez, bera bertara joateko prest azaldu zen, Langloisekin aurrez aurre tratatzera. Itzultzean adierazi zuen erostunak lau mila libera proposatzen zuela.
2013
‎Nirekin batera Ingalaterrara etorri ziren hiruzpalau lagun ere bertara joaten dira. Igande arratsaldeetan hitz egiten dut euskara apurra, bestela astean zehar ingelesez baino ezin egin!
‎Zoriontasunaren antitesi antzua iradokitzen dute erantzun guztiek. Gauza bakar bat da idatzi ez dudana, gauaren erdian, lo ezin eginda, sabaira begira negarrez nagoenean, istorio guztiek naramaten ondorioa: –ziurrenik ez zen ondoren gertatu den guztia gertatuko, eta orain ez ginateke gauden moduan egongo?.
‎Dionixiok ederki ipinia zuen, ordea, debekuaren marra: atsegin zuen, bai, Pankraxiren gorputza, baina ezin egin zezakeen bere: honaino bai, hemendik aurrera ez?
‎Dionixiok ederki ipinia zuen, ordea, debekuaren marra: atsegin zuen, bai, Pankraxiren gorputza, baina ezin egin zezakeen bere: honaino bai, hemendik aurrera ez...
2014
‎Desagertu... Hori da hain zuzen ere ezin egin dezakedana. Hain zaila da ulertzea?
‎Bere onetik ateratzeraino ausartzen nintzen. Baliteke besterik ezin egitea.
‎Izkribu Santuak, deliberatu du, edo, hobe, ikasi du? Renanek, testu historikoak dira,, mélées de fictions? 137; historian sortuak, gizaki eta gizarte jakinen ekarkiak, eta historiako beste edozein testuk bezalaxe ikerketa historikoaren eskakizunei azpiratuak izan ahal eta behar dutenak138 Hori, ordea, Renan apez katolikoak (orduan) ezin egingo lukeena da, Erromako Elizak galarazi egiten baitu. Renan seminaristak miraz eta inbidiaz ikusten du pastore alemanen erabateko askatasuna bai ikertzeko eta bai euren modura sinesteko, eta baita Unibertsitateetan euren lorpen kritikoak libertate handienarekin irakasteko ere (hala uste du berak) 139. Herder était l? écrivain allemand que je connaissais le mieux.
‎Espero ote zuen, beraz, tatariarrei aurre hartzea? Oinez zihoazen, dirurik ez zuten, itsu zegoen, eta Nadia gabe, bere gidari bakarra gabe, bide bazter batean etzan eta itxuratxarki hil besterik ezin egin! Baina, kemenaren kemenaz Krasnoiarskera iritsiz gero, beharbada ez zen oro galdua izango:
‎Ikusi dinat nola lerako zaldiak estaltzen zituen izotzezko oskol batek, arnasa sudurzuloetan itsatsita! Nola pattarra harri bihurtzen zen bere ontzian, labanez ere koskarik ezin eginik!... Baina han zihoanan nire lera tximistaren pare!
‎Duke handiak defentsa antolatu besterik ezin egin, eta horretan jardun zuen tinko eta odol hotzean, bestelako estutasunetan erakutsia zuen legez.
‎Arestian pausorik ezin egin bazuen ere, neskak indarrak bildu ditu supituki, asalda asalda eginda.
‎Tortura ikaragarria zoruan sartua dagoen errukarriarentzat, lurrak sakaturik, askatu ezinean, besoak gorputzean lotuta, gorpua hilkutxan bezala! Torturatuak, bizirik buztinezko molde hautsezin horren barruan, herioa lehenbailehen etortzeko eskatu besterik ezin egin, baina beti iristen da motelegi!
2015
‎Bost poetak barrez hasten dira, Pinter anderearen haserrea, egia esan behar bada, oso barregarria baita. Pinter anderea ere laster hasten da barrez, besterik ezin egin eta.
‎ETAk berak halaxe azaldu zuen gerora: . Estrategia aldaketa eztabaidatzen eta publikoki lehen urrats esanguratsuak gauzatzen ari ziren bitartean (Altsasuko eta Iruñeko adierazpenak), Erakundea erantzuteko gaitasunik gabe egon zen, gogoeta sakon bat ezin eginik eta eragiteko aukerak mugatuta. Ondorioz, eta aldaketen sakontasunak sortzen zituen zalantzen aurrean, ezker abertzaleko zenbait sektore erreferentzia politikorik gabe gelditu zen, umezurtz, gertatzen ari zena ulertu ezinik eta krisia are traumatikoagoa bilakatu zen, pultsuaren itxura hartuta?.
‎Haurren bat zebilen besteen gauzak lapurtzen eta ez genekien zer egin. Eskolan, halakoetan, itxita uzten gaituzte denak, gaizkileak bere errua onartu arte, baina ezin egingo genuen hori hemen; hortaz, begiraleen artean zotz egin genuen eta beste bati eta bioi egokitu zitzaigun, umeak kanpoan zebiltzan bitartean, haien armairuak ireki eta lapurtutako gauzak bilatzea: erloju digital bat Casio markakoa, lepoko kate bat urrezkoa Ama Birjinaren dominarekin, eta 500 pezeta ehuneko billeteetan.
‎–Andre gazte xarmanta, hori ezin egina.
‎Bestalde,. Rossetti-ren obsesioa, n, Juan Martinek, bera maite duen Eugenia espainola mespretxatzen du, eta, aldiz, Juan Martinen beraren ergelkeriak eskuraezin bilakatzen duen Victoriaz, Europako donostiarraz, obsesionatzen da. Victoriarekin aurrera ezin egina, egia garaiz esateko ezgai izateak dakarkio. –Bi bihotz, hilobi bat, en, aldiz, Florarekiko harremana egia gordinegi adierazteak du hondatzen.
2016
‎Nire errezeta propioari zehatz mehatz jarraituz prestatua zen dosia; beraz, hartu besterik ezin egin izan nuen; eta Monsieur Desseini erreberentzia itzuliz, kasuistika gehiagorik gabe, haren kotxetegira abiatu ginen elkarrekin, kotxeen gordailuari begiratu bat ematearren.
‎Elkarrizketak nola jarraitzen duen ez dut hemen idatziko, azken esaldi fortunoso hori esan baino askoz lehenago ohartu bainintzen nire egoera lotsagarriaz, irtenbide duinik gabeko posizioaz. Atzera ezin egin, aurrera kostata; edonora jota ere, galdu. ¡ Honra sin barcos!
‎Arrisku hori hortxe dago beti, atezuan. Antolatzaileek, besterik ezin egin eta, bi jokalarien hilkutxak prestatzen hasi daitezela agindu dute.
‎Zuri geratu zait musua, elurraren pare. Eta horrela nindukala, zur eta lur, ezin egin atzera ezta aurrera ere?, esan dio burua estalirik zekarren borreroari:
‎hona iritsiko ginela, baldin eta ez baziren neurri batzuk hartzen. Normalizazioaren pisua haurrengan jarri zen, eta esaten zen aurrera ezin egiteko egoera batera eramango gintuela horrek. Batetik, hezkuntzak ez duelako ziurtatzen haur guztiak euskalduntzea; bestetik, haurrak gizartean bizi direlako, eta gizarte osoa hartu behar delako kontuan».
‎Diru laguntzen sistemak eta horien maneiuak sekulako dependentzia eta taldekeria ekarri du euskalgintzara: epe luzeko proiekturik ezin egin, urtero bizitzeko elikadura erakundeetatik behar. Eta, ondorioz, euskalgintzako eragileak, iraupena lortzeko ahaleginean elkar hartuta indartu partez, elkarren lehian bezala jardun dira, elkarren etsai balira bezala, bakoitza bere iraupena segurtatu nahita.
2017
‎Hara, bertso batzuk ere idatzi ditiat. Herenegun, inolaz ere lorik ezin egin nuela-eta, poema txipi bat egin nioan... Otoi, irakur iezaiok, ikus dezan zeinen dohakabea naizen...
‎–esan zuen erdeinuz?. Menturaz gizonak ezin egin dezake ezer zergatirik gabe. Holaxe, plazer duelako?
‎51 Ingalaterran, jendetasun eta erreprodukzio kolektiboko uneen barnean (sail irekiak eta herri lurrak galtzean desagertu ziren), soroak bedeinkatzeko udaberriko prozesioak egiten ziren (lurrak itxituretan sartuz geroztik ezin egin ahal izan zen halakorik), bai eta maiatzaren batean Maiatzeko Makilaren inguruan egiten ziren dantzak ere (Underdown 1985).
‎Guzti honekin zebilen bueltaka Pancorbo, eta bitartean gero eta tristeago bihurtu. Eta lehenengo une batean kotxeko ispiluaren bitartez Micaelari so egiten dioten begietan alaitasunezko dizdira nagusi bazen, malenkonia geldiezinezko batez hasi zen ordezkatua izaten berau, baina aldi berean begiok ispiluari zioten eraspenari muzin ezin eginez. Eta hainbeste eta hain tinko begiratzen non azkenean Micaela zerbait esatera sentitu zen bultzatua:
‎Baina hurrena hagineko min bizi bizia baldin badugu, txikikeria irudituko zaigu inoren sabeleko mina, eta hagineko min hori baino oinaze handiagorik ezin izan daitekeela bururatuko zaigu. Hala ere, gaixoak ikustera joaten garenean, hor ikusiko ditugu, gau eta egun loak hartu ezinik, minez arrantzaka edo intzirika, hilik egotea nahiago luketenak, eta hori baino tormentu sakonagorik bururatu ere ezin egin litekeela ematen digu gogoak, eta haatik sakonago eta zorrotzagoak ere ba omen dira, hala nola ez izadiak baina gizakiak berariaz eta beren beregi eragiten dituenak, esan nahi baita gudu garaietan etsaiaren berri jakiteko atxilotuekin egiten omen diren horiek, bururatze hutsarekin oilo ipurdia jartzen duten izugarrikeriak. Eta, halaz guztiz, oinazeak amaituko diren itxaropenik ez badugu ere beti izaten da lasaigarria jakitea heriotza etorriko dela goiz edo berandu bere aurpegi zorrotz baina orain eztiarekin.
‎Ezin onartua. Eta, futxo, besterik ezin egin. Kinka larri hartan, ene izaite guztia joa eta suntsitua izanki eta, zergatik neska xotil beltzaran hark deitzen bezala ninduen, zerbait garrantzitsu erran nahian...?
‎Hiru egunez hotz-ikarekin egon ninduan. Gauaz lorik ezin egin. Ez nian gehiago jaten...
‎MOZKORTU samar nabari dut neure burua, ez txortan ezin egiteraino, puntu onean bainago, egoerak eskatzen duen mailan desinhibituta, baina urduri xamar ere bai. Agian horregatik ematen ditu pausoak hain irmo Ancik, lagun batek utzi dion etxera gidatzen nauen artean.
‎Andre gazte xarmanta hori ezin egina
2018
‎Ez dut asmorik epaiak emateko subertsiboa ez subertsibotik bereizten duenari buruz. Epai horiek testuingurutik kanpo eman ezin direla pentsatzeaz gain, epaiok luzaroan irauteko moduan ezin egin daitezkeela uste dut(, testuinguruak, berez dira denbora aldaketak dituzten eta funtsezko batasun eza agerian uzten duten unitate postulatuak).
‎Bertan ezabatu beharra gertatzen zaidanean, trumoiaren golkoan bezala aurkitzen naiz, lagunen batek bolumena jaitsi arte. Hori ere nabarmenegi ezin egin, arraroa bailitzateke musika eskatu izana, kartzelako patio batek moja kapera bat eman zezan. Eta ni barruan.
‎–Alboko taberna askoz hobea izan daiteke, baina horrek berdin dio, diskriminazio ekintza ez baita beste taberna bat edukitzearen araberakoa. Giza duintasunaren aurkako erasoa ez datza taberna batean kafe bat ez hartzean, baizik eta halakorik ezin egitean beltza zarelako. Argudio batzuk oso gaiztoak dira, diskriminazioa gutxiesten dutelako.
‎Baina loak hartu ezinean eman nuen gau osoa. Etzanda, iluntasunari begira, gertaerak errepasatu besterik ezin egin. Etengabe.
‎–Nire patua izan da, beti, egin nahi nuena ezin egin ahal izatea?.
‎Zoritxarrez, apenas jarraitu nuen: nire patua izan da, beti, nahi nuena ezin egin ahal izatea.
2019
‎Suizidioak, gehiago egin zenezakeen? kulpa sentimendua uzten diolako geratzen denari, edo okerrenean, gehiago ezin egitearena?. Nik ez nuen sekula Moioren erabakia epaitu, hori argi daukat bai memorian, bai memoria emozionalean.
‎Abrahamek mintzagai du, nolako plazer handia sentitzen duten emakumeek tutu batez lorategia ureztatzean?; nik uste dut, Sartreren eta Bachelarden teoriekin bat eginez, tutua zakilarekin parekatzeak ez duela zertan izan plazer horren iturria ezinbestean; ur zurrusta guztiak dira mirari modukoak, pisutasunari eginiko desafioa: naturaren legeen kontra garaipen txiki bat izatea da zurrusta zuzentzea eta gobernatzea; zernahi gisaz, mutikoak badu eguneroko josteta bat, arrebek ezin egin dutena. Gainera, horrek modua ematen du, batez ere landa inguruan, gauzekin harreman asko izateko gernu zurrustaren bidez:
‎Gainera, ez du landutako azerikeria hutsez egiten tranpa. Bide guztiak itxi dizkiotenez, ezin egin duenez, izan beharra duenez, madarikazio bat du gainean. Txikitan, dantzaria, santa izatera jostatzen zen; gero, bera izatera jostatzen da:
‎ondo edo gaizki egingo zuten, mundua berrituko zuten edo hondatu, baina, oroz gainetik, beren gain hartu dute zama ikaragarri hori. Horixe da ezein emakumek sekula egin ez duena, horixe da ezein emakumek ezin egin izan duena. Pribilegiatuen kastako kidea izan beharra dago unibertsoa nork beretzat jotzeko, haren makurren errudun sentitzeko eta haren aurrerabideaz harrotzeko; agintea dutenei dagokie mundua aldatuz, pentsatuz, agerraraziz justifikatzea mundua; haiek dira munduan beren burua ikus dezaketen bakarrak, munduari beren tankera eman diezaioketen bakarrak.
‎Horregatik aritzen zen lanean arkitekto moduan bulego batean. Ez zituen proiektuak sinatzen, baina ez zegoen ezer berak ezin egin zezakeenik. Denek zekiten hori bulegoan.
‎Egun batez ez dute atsedenik hartu zamarien apatxek lehen belar kimuak zapaldu arte. Orduan, itsasotik iristen zaien brisara kresaltsua sentitu dute basamortuko haize lehorrari aurre egiten, eta jaunik boteretsuenak ere inoiz ezin egin liezaiekeen oparia izan da haien azalarentzat. Zalditik salto egin duenean, Leixuri lurra musukatzeko zorian egon dela begitandu zaie Aizeri eta Hodeiri, baina berehala entzun dute azken egunetan oso ezagun bihurtu zaien zarata.
2020
‎Aitak ahalegintzeari utzi zion. Itxaron, besterik ezin egin.
2021
‎Eta nire nahia ahalik eta egokien betetzea. Barkamena eskatzen zuen lanik ezin egiteagatik.
‎Lorik ezin egin eta amaren ohean sartzen zen goizaldean. Goizalde haietako batean eraman zuen amak tiraka eta bultzaka aitaren errautsak zabaldu zituzten ingurura.
‎Esan nahi dut txertoaren bost dosiak hartu ditudala agindutako egun horietan. Saguzarraren berririk ez dut izan... ezin egin autopsiarik!
‎Gelarantz abiatu zen balantzaka hanka minetan. Belauneko jokoa ezin eginda, kostatu egin zitzaion galtzak kentzea. Haragi puska laburtu hura ez zen berea.
2022
‎Solairuko erdigunera jo du neskak, jende gehien dagoen aldean. Bezeroak harrapa ahala ari dira husten salmahaiak, non marka ezagunetako blusak eta kamisetak, galtzak eta jakak eskaintzen diren uko ezin egiteko moduko prezioetan. Amaren figura bereizi du, bi alabek bizkartuta, neurri handiko arropen ikusmiran.
‎Urte batzuk lehenago zigarro bat piztuko zuen eta itxaroteari lotuko. Orain, itxaroteari lotu, besterik ezin egin. Bartko zerbeza barrenean dabilkio oraindik.
2023
‎Sofatik entzun zituzten Anek eta ahizpak gurasoak ezkaratzean diskutitzen. Entzungor ezin eginik, negarguraz blai eta isilik egon ziren telebista aurrean, ETBko albisteak amaitu arte. Hurrengo egunean, aztoratuta izan du artean gogoa Anek, neurria hartu ezinik aitaren gainbehera gogorra egiten zaiola-eta.
‎Petrak beren etxean bazkaltzera gonbidatu ninduen eta Martinek zer prestatuko nien galdeginik, beste askorik ezin egin eta, patata tortilla erantzun nion, piper berdeekin. Bazkaria atsegina izan zen, eta gero telebista piztu genuen mutikoarentzat:
‎Bertan dauden alderdiei dagokie zaintzaren gaia mahai gainean jartzea eta bertatik atera daitekeen egitura berriari forma juridikoa ematea. Baina hau ezin egin daiteke gaur egun sistema osatzen duten eragileen adostasunik gabe: erakunde publikoak eta hirugarren sektoreko elkarteak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia