2009
|
|
Aitaren hitzak entzuten zituen neurrian, egia da ez ziola orbetarren adorearen merezimenduzko domina eman, baina aitagandik zetozèn laudorio haiek ez ziren txantxetakoak, ez horixe!?, gero eta puztuago sentitu zen Domingo; aita espirituala harrokeritis larriaz hizketatu zitzaion, eta halako zerbait nabaritzen zuen barruan, apur bat lotsarazten zuena, bai? baina hain zen neurrigabea, bestalde, anai arreben artean erdigune eta ardatz sentitzeak ematen ziòn plazera, non, arnasa hartzean, haize itxurako bat nagusitzen baitzitzaion, itxurakoa bezain erreala, birikak ez
|
ezik
gorputz osoa ere puzten ziona; aitak eskaini zizkiòn hitzen artean gehiegikeriaren bati ere antzeman zion Domingok, nola ez, bada!?, baina hura ez zen ñabarduretan hasteko ordua, hainbestekoa zen aitaren hitzalditxoak sorrarazi ziòn atsegina; harekin batera, baina, abioien kontua zuen, aste hartan aireplano bat ikusi baitzuen hiriko zeruan: urduri so egin zion, baina, urduritasunarekin batera, desio ezkutu baten sua pizten nabaritu zuen erraietan, bizitzan lehen aldiz, haren burrunbotsak ere, garai batean desatsegin gertatzen zitzaizkionak, organoaren notak bezalakoak sentitu zituen, ausaz, Domingok bizi indarraren misterioarekin lotzen zituenak?, egun gutxi batzuk lehenago gertatuak ikuspuntua aldatu balio bezala, eta ikuspuntuak abioiekin zuen harremana, aita espiritualak ere argi eta garbi esan baitzion hura zuela hegan egiteko posibilitate bakarra, eta berak hegan egin nahi baitzuen, kosta ahala kosta.
|
|
...e! –, gero eta puztuago sentitu zen Domingo; aita espirituala harrokeritis larriaz hizketatu zitzaion, eta halako zerbait nabaritzen zuen barruan, apur bat lotsarazten zuena, bai... baina hain zen neurrigabea, bestalde, anai arreben artean erdigune eta ardatz sentitzeak ematen ziòn plazera, non, arnasa hartzean, haize itxurako bat nagusitzen baitzitzaion, itxurakoa bezain erreala, birikak ez
|
ezik
gorputz osoa ere puzten ziona; aitak eskaini zizkiòn hitzen artean gehiegikeriaren bati ere antzeman zion Domingok –nola ez, bada! –, baina hura ez zen ñabarduretan hasteko ordua, hainbestekoa zen aitaren hitzalditxoak sorrarazi ziòn atsegina; harekin batera, baina, abioien kontua zuen, aste hartan aireplano bat ikusi baitzuen hiriko zeruan: urduri so egin zion, baina, urduritasunarekin batera, desio ezkutu baten sua pizten nabaritu zuen erraietan, bizitzan lehen aldiz –haren burrunbotsak ere, garai batean desatsegin gertatzen zitzaizkionak, organoaren notak bezalakoak sentitu zituen, ausaz, Domingok bizi indarraren misterioarekin lotzen zituenak–, egun gutxi batzuk lehenago gertatuak ikuspuntua aldatu balio bezala, eta ikuspuntuak abioiekin zuen harremana, aita espiritualak ere argi eta garbi esan baitzion hura zuela hegan egiteko posibilitate bakarra, eta berak hegan egin nahi baitzuen, kosta ahala kosta.
|
2011
|
|
Zentral termikoaren argiak xahartzen hasi aitzin zabaltzen du eguna ezkerrera ageri den Aiako Harriaren hiru gailur soslaituen ostetik, ipar zekenari babes dauka mendi magala eguzkialde, errealitatea edangarria ez delako datza gaztaro bat hemen, mesosferaren hondorainoko zuloan gordea. Harritarte guztietan goroldioa sortu zaion ontziola ondoko elizako serorak lotsakizunak ez
|
ezik
gorputz osoa zapi zuri bustiz estali balie bezala zirinek oraino ugertu ez dituzten tamaina bereko kristo errepikatu hauek, gezurrezko marmol, molde bakarreko santuginaren igeltsu jator, gurutziltzatu baino lehen seroraren senarrak garrotebilean justiziatuak irudi burua eskuin aldera makur, pintaketa politiko onartezinen tentagarri. Ondare beti eskumeneko honen atzean, gauez, hegoak jotzen duenean errazago, umetan txalupen sexua ikertzen genuen kostape hartan eraiki tramankulua hodeietaraino zuzen, enborraren zementua marra horizontal zuri gorri zabalez nabarmendua, Bretainiako farola bat bezain suntsiezina gure balentriaren lekuko.
|