2000
|
|
Nik ez dakit ba ote zuen hartan zer ikusirik pulpiturat eramaiten zuen burezurrak, huraxe zelako, hain zuzen ere, haren ohitura, baina baietz erranen nuke, zeren eta batzuetan burezurra bi eskuz hartu eta oihuka erraiten baitzuen: " Hona hemen, hona hemen bai, zuen etorkizuna, eta damu zaitezte, bada...!", erakusten zuelarik modu hartan
|
ezen
ezin hobeki mugitzen zituela teatroaren hariak, nola baitzegokion, hezkuntzaz eta ikaskuntzaz, jesuita bati. Eta, sermoi luzeak egiten zituen arren, ez zen aise marrantatzen eta erlasten zen predikaria, eta, hala berean, nekez adituko zen bere sermoi haietan eliztarren xuxurlarik, zeren eta haiek guztiak izaiten baitzituen berari adi, hitzarekin ez ezik bozarekin ere liluratuko balitu bezala, bozaren sekeretu guztien jaun eta jabe.
|
|
Ohartu ote zen, bada, osaba Joanikot, zalantzaz josia nengoela eta ez nekiela norat jo, nahiz eta iduri egin nezakeen ezen osabaren kide ezin leialago nintzela? Baina nik ez nuen gerlarik nahi, bertzalde... nahiz eta, osabaren hitzen bidetik, gero eta klarkiago ikusten nuen
|
ezen
ezin ekidin izanen nuela gerla hura ene hautua egin nezanean eta alde baterat edo bertzerat jo... zeren eta, Italiarantz abiatu aitzineko denboraldi laburrean, behin baino gehiagotan ikusi izan bainituen aita Bartolome etorri berria eta osaba Joanikot kontrakarrean, buruz buru, etsai ozpinduak balira bezala, nor bere muturrean, urrats bat bera ere gibelatu gabe, batek antsiarik ez zuenaz antsiatz...
|
|
Eta gertaki eta iduri haien desfilean, bortz idurirekin geratu nintzen azkenean, zeren lau baitira munduaren puntu kardinalak, baina bortz ditu ene amorioen lurrak: bata zen Laura, Pisako kaleetan aurkitu neskatxa hura, aingeru baten aurpegia zuena baina zangobakarra zena, eta makulu baten gainean zebilena; bertzea zen Elbira, zeinak eman baitzidan sagar ezti ahanztezin hura, zeren eta lehen musua ez baita nehoiz ere ahanzten; bertzea zen Mignon, zeren ezin magnifiqueagoa baitzen; bertzea zen Rosa de Osorio, zeinak irakatsi baitzidan
|
ezen
ezin ahantz zitezkeela plazer tipiak plazer handien izenean; eta azkena zen Nenbo, zeren gauak egun egiten baitzitzaizkidan haren besoetan, hura beltza zen arren, gaua baino beltzago.
|
|
Eta hala ibili nintzen nihaur ere neure bortz amorio haiekin, bakoitzaren edertasunarekin edertasun handiago baten bila, nahasten nituelarik, konparazione, honen begiak haren kokotsarekin, edo honen biloa haren masailekin, harik eta ohartu nintzen arte, lehenik,
|
ezen
ezin nezakeela erretratu hura nehola ere osa, zeren Nenbo beltza baitzen eta bertze laurak zuriak, eta hautu hartan orin bat baino gehiagorako nahi bainuen nik Nenbo, eta zeren Laura haur bat baitzen eta Rosa de Osorio adinetara heldua, eta nekez lot zitezkeen haien gorputz zatiak, munstro bat eta nahaste borraste guztizko bat sortzeko ez bazen bederen, nola erraiten baitzuen Kopernikok; eta ohar...
|
|
Eta hura halakoa zen eta harekin ikasi nuen
|
ezen
ezin ahantz zitezkeela plazer tipiak eta apurrak plazer handien izenean; eta, nola haren etxetik ez oso urrun mendi tipi bat baitzegoen, norat joaiten baikinen noizik behin paseoan, hala, harekin ikasi nuen, orobat, ezen bezain ederra izan zitekeela bidea; eta, are gehiago, zeren harekin ikasi bainuen ezen ez zela gainaren eta gailurraren atzemaitea conditio sine qua non a mendiaz eta mendiaren e...
|
|
Ene ustea eta aburua jakin nahian balebil bezala, Antonio Ibarbiak zorrotz so egin zidan; eta nik, usterik
|
ezen
ezin ginela urruneko intxaurren xerka ibili hurbilagokoen berri jakin gabe, are gutiago Utopiako lur urrunetarako bidaia hain perilos izan zitekeenean, eta akaba genezakeenean, aita Zacaríasek erranaren arabera, hainbat tributako indiarren atzaparretan, gorputza puskaturik eta mila zati eginik; oharturik ezen, etorkizun haren aitzinean, hagitzez ere laketago eta desiragarriago zitzaidala —b... Eta Antoniok, orduan, erran zuen:
|
|
Marlowe, Milton eta Shakespearerena, konparazione. ...n eta harenganik ikasi bainuen, orobat, hainbat arrazoin —Huar te Garazikoak gizon emaztekien tenperamentuen adierazteko erabili zituenak baino hagitzez ere molde garbiagoan eta gardenagoan, Hipo kratesek eta Galenok erabili zituztèn hotzaren eta beroaren, hezearen eta lehorraren teorietarik haratago—, arimaren estalkien desestaltzeko baliatzen zituenak, eta bulkatzen zutenak erraiterat
|
ezen
ezin bereiz zitezkeela bertuteak eta bizioak, zeren berdin edan baitzezakeen nola bizioak bertutearen errapeetarik hala bertuteak bizioenetarik. Eta Sir Charlesekin ikasi nuen, halaber, dakidan ingeles apurra.
|
|
" Jaun Martin, ni noblea naiz eta ez ditut nobleen gonbitak baizik onartzen; ordea, nik hitza eman dizut markes eginen zaitudala, eta, nola bainaiz hitzeko gizona, halatan egiten zaitu ene hitzak oraindanik markes, enetzat bai bederen". Eta galdetu diot ondoren ea noiz etor daitekeen gurerat, eta hark ihardetsi dit
|
ezen
ezin izanen zuela abuztuaren lehen egunetarat arte, Hondarribian geratu behar zuelako, Manti lla na ko kondearekin baterat, Espainiako armadaren hornizoinekin loturikako bertze hainbat konturen aitzinatzeko. Eta erran diot ezen abuztuaren 11n ospatzen ditugula Urbiainen santaklarak, eta orduan etor zitekeela egun batzuetarako dukesarekin, baita Mantillanako kondearekin eta kondesarekin ere, haiek hala nahi balute... eta dukeak baietz, santaklaretarako etorriko zirela guztiak, hiru egunetarako, zeren ez baitzuen zalantzarik ezen Mantillanako kondeak ere onartuko zuela gonbita, oso ere festazalea zenez gero —eta, bi eskuak goiti jasotzen zituela, gaineratu zuen—:
|
|
Eta, ikusi zuenean
|
ezen
ezin seriosago ari nintzaiola, Alain Coup d’Œil ek ihardetsi zidan:
|
|
Eta, hala, xuxenetik ustez xuxenagorat egiten nuela, xuxena makur ikusten hasi nintzen, eta erabaki nuen
|
ezen
ezin jo nuela jada baterat eta bertzerat, baina baterat edo bertzerat: guztiz jaun Marcelen gerizperat, edo osaba Joaniko te ne rat.
|
|
GAUZAK hain larri ikusten nituen eta hain herstura hertsian, non gutun hura skri batu bainizun, jaun André, erraiteko
|
ezen
ezin itzuli nintzela Salamancarat, eta are, ez nintzela itzuliko etxeko kontuak zuzendu aitzin. Eta erraiten nizun, halaber, skribatuko nizula bertze gutun bat, giroak hoberat egin zezanean...
|
|
Lehenengoa izan zen jaun inkisidoreak aita Bartolomeri egin zion keinu adierazgarri hura, erran nahi balio bezala: ...bikaina prestatu diguzu, aita Bartolome...!" Zeren ikuskizun hura zinez izan baitzitekeen aita jesuitak prestatua eta jaun inkisidoreak onartua; izan ere, erran dizut nola baliatzen zen aita jesuita, bere predikuen lantzeko eta osatzeko, dramatismo handiko hainbat historiaz, zeinak aditzerat emaiten baitzituen ongi loturikako iduri bizi bezain bortitz batzuen bidez, eta erran dizut, halaber,
|
ezen
ezin hobeki mugitzen zituela historia haien hariak. Eta ikuskizun hura halakoa izan zen, eta segur nengoen ezen aita jesuita izan zela ikuskizunaren hariak mugitu zituen gizona, itzaletik izan bazen ere, zeren, alde batetik, jaun inkisidorearen lagun baitzen, eta zeren, bertzetik, nik ikusi nuèn keinu hura izan baitzitekeen adierazi dudanaren froga.
|
|
Baina, hats har nezakeen arren, larri nengoen artean, deusetaz segur ez nengoela; eta ene larritasunean espainiarrei behatzen nien nik, zeren, nola bainekien
|
ezen
ezin oilarragoak eta ezin urguilutsuagoak zirela guztian, ohoreari loturik zeuden gaietan partikularzki, hala iguriki nuen istant batez ezen oldartu eginen zitzaizkiela guardiei, baina haiek ere han geratu ziren oilar lumatuen antzo, hitzik gabe eta mutu, ez kikiriki, ez kukurruku.
|
2011
|
|
Nik Izarorena prestatu nahi nuen, Josebarena amaitu orduko ohartu nintzen beste helburu bat markatu behar niola neure buruari behea jo eta lasterka poliziarengana entregatzera abiatu nahi ez banuen. Oraingoan baina telefonoz hots egin beharrean (ohartu da jotzen duenetan isiltzea baino ez dudala egiten gehienetan, beti), etxean agertu zitzaidan Elisa bidaia bezperan, bart, arrenka; ez nuen onartu behar, baina hain zirudien izuturik alabekin elkartu behar duelako, hain ezezaguna suertatu zitzaidan beregan izu begirada hori, ez bakarrik utzi erregua, hain ezaguna nigan bestalde,
|
ezen
ezin izan diodan faborea ukatu, eta gaur goizean bere etxera agertu naizenean bere onetik irtenda zebilen mundura elkarrekin ateratzera goazen honetan, eta nik ez dut zer egin jakingo adibidez tentsio uneren batean supituki negarrez hasiko balitz, bera, edo are alabaren bat. Protokolo faltaren amildegia berriro; oso egun nekagarria izan daiteke bainuetxeko hau.
|
2012
|
|
Baina hori gazte txoriburuen halabeharra izan ohi da, eta erokeria horietaz gogoeta egitea berriz, urteak igarota, zerbait garesti ordaindu ondoren egin ohi den ariketa; eta hori gertatzen zitzaidan orduan niri. Baina, hala ere, okerra horren sakoneraino nuen errotua neure baitan,
|
ezen
ezin bainintzen nengoen egoeran lasai egon, eta etengabe aurrera egin nuen handik ihes egiteko modu eta aukeren bila. Eta kontakizunaren azken partean irakurleari atsegin handia emateko, egokia iruditzen zait uhartetik ihes egiteko asmo zoro horri buruzko xehetasunak ematea, eta nola eta zertan oinarrituta jokatu nuen.
|
|
Erakutsi nien guztiak, esan nien guztiak harri eta zur utzi zituen, baina batez ere kapitainak nire gotorlekua miretsi zuen, nire bizitokia oso ongi ezkutatu nuelako zuhaitz tartean; izan ere, zutoinak zuela hogei urte landatu nituenez, eta Ingalaterran baino bizkorrago hazten zirenez, baso txiki bat egin zitzaidan ordurako, eta horren adartsua,
|
ezen
ezin baitzen inondik ere igaro, alde batean utzi nion pasabide txiki eta bihurritik izan ezik. Esan nion nire gaztelua zela, eta nire egoitza, baina banuela beste atseden leku bat mendialdean, printze gehienek zuten bezala, zenbaitetan atseden hartzeko erabiltzen nuena, eta beste batean hura ere erakutsiko niola; baina gure arazoa une horretan itsasontzia eskuratzeko ahaleginak egitea zela.
|
|
Hain adoregabe eta bihotz eroria nengoenez, ez nuen jaikitzeko gogorik, eta, haitzulotik irteteko behar beste kemen lortu ahal izaterako, oso aurreratua zegoen eguna. Harkaitz artean ibili nintzen aldi batez; zerua zeharo oskarbi zegoen, eta eguzkia hain distiratsu,
|
ezen
ezin bainion zuzen begiratu; baina bat batean ilundu egin zuen, ez hodei bat tartean jarritakoan gertatzen den bezala. Biratu eta egundoko gorputz bat ikusi nuen neure eta eguzkiaren artean, aurrera zetorrena irlarantz.
|
2014
|
|
512 Hainbeste gustatzen zaizkit emakumeak,
|
ezen
ezin baitut ulertu nola dagoen gizasemerik.
|
2015
|
|
|
ezen
ezin baitzaitut
|
2016
|
|
Burutik nahasia zebilen dontzeila horri buruz kontatu zidan istorioak ez ninduen batere hunkitu irakurri nuenean; baina bera bizi zen auzora iritsi nintzenean, hain gogorki sartu zitzaidan berriz ere buruan,
|
ezen
ezin jasan izan bainuen sentitu nuen bihotz ukaldia, horrexek bultzatu ninduelarik bidetik legoa erdi aldentzera eta haren gurasoak bizi ziren herrira joatera dontzeilaz galdetzeko asmoarekin.
|
2017
|
|
Asko haserretzen naizenetan (inoiz gutxitan) buruaren abiadura biderkatzen zait, hainbeste,
|
ezen
ezin izaten baitut hitzik ahoskatu, ezin adierazi zergatik gorroto dudan nire indar guztiekin. Bai, zu, Ane Sagarza, Erromako kaleetan capuccinoak hartzen lasai lasai, berdin zaizu familia, zure herria, sortutako mina, zu hemen, ardura bakarra nik itzuleran zerbait esango ote dudan.
|
|
Zenbakiekin berdina gertatu behar dela pentsatzen du orduan haurrak. Batetik bira, zein bitik hirura, eta abar, hainbat zenbaki egon behar dutela, horrenbeste,
|
ezen
ezin diren kontatu.
|
|
Kontua zen zuk ezin zenuela; gehiegi zela zuretzat. Eta hain zegoen pozik aita bere aitatasunarekin,
|
ezen
ezin zuen ikusi zuk behar zenuena: zure amaren presentzia, lanean zegoen senarra ez botatzea horrenbeste faltan, eta, agian, zergatik ez, pilularen bat edo beste, hormonen zaldiko maldikoa gelditzen laguntzeko.
|
|
Ni ez nago neure buruarekin suminduta haietako bat hiltzen ausartu ez izanagatik. Suminduta nago hezi nauen gizartearekin ez didalako irakatsi nola zafratu izterrak indarrez irekitzen dizkidan gizona eta, aldi berean, gizarte horrek berak kaskoan sarrarazi didalako bortxaketa hain dela izugarria
|
ezen
ezin izango naizen inoiz sendatu. Eta, ororen gainetik, amorru bizian nago zeren, haiek karabina bat zeukaten hiru gizon izanik eta ihesbiderik gabeko baso batean harrapatuak egonik gu, gaur egun oraindik ere errudun sentitzen naiz ausardia nahikorik izan ez nuelako geure burua ganibet txiki batekin defendatzeko.
|
2018
|
|
Beraz, aita baten, botereak ez du ezein mailatan batere harremanik printze edo magistratuak bere menpe dituenekikoarekin?. Era berean, Rousseauk adierazi zuen ezen aitaren eta agintari politiko baten bideak hain direla, diferenteak, eta haien betebeharrak eta eskubideak ere hain ezberdinak,
|
ezen
ezin baitira nahasi, non eta ez diren sortzen zenbait ideia faltsu gizartearen lege funtsezkoen inguruan, non eta ez den egiten okerren bat giza arrazaren galbidea ekartzeko modukoa?. Eta erantsi zuen espero zuela, lerro gutxi?
|
2019
|
|
|
ezen
ezin baitu inola konpondu bere krimena!
|
|
Baldekada bat ur hotzek Joan berriz bere senera dakar. Hain du gorputza minberaturik
|
ezen
ezin baitu gihar bakar bat ere mugitu.
|
2020
|
|
–Enperadorearen ondorengoek belaunaldi belaunaldiz gordetakoak dira. Hain dira baliotsuak,
|
ezen
ezin baitira diruarekin ordaindu... Nahi duzue jakin nola lortu nituen?
|
2022
|
|
Askotan, gizaki arruntek uste duzuena baino sinpleagoak dira gauzak. Hain sinpleak,
|
ezen
ezin dituzuen ulertu. Kontraesan ederra, ezta?
|
|
Zoaz Espainiako edo Euskal Herriko kaleetatik inkesta batekin, eta galdetu jendeari ea zer iritzi duen trantsizioaz, eta herritar askok eta askok esango dizu
|
ezen
ezin okerrago hasi zela mugimendu hura, botere faktikoek ezarri ez zuten, bada, beren lehen urratsean, monarkia, errege Juan Carlosek presiditua! Galdetu gero jendeari zein ote den eraiki berri den demokraziaren ezaugarri nagusia, edo ustezko demokrazia honek eman duen fruiturik umoena, eta jende ez gutxik erantzungo dizu, ironia handiz, ezen ustelkeria dela, bai demokraziaren ezaugarri printzipala, eta bai demokraziak eman duen fruiturik gozoena ere.
|
2023
|
|
Neba arrebak hain zeuden harriturik,
|
ezen
ezin baitzioten Kottek esanari erantzun: mutikoak sor eta gor jarraitzen zuen, Patxiri begirik ezin kendu, gainontzekoak ez baleude bezala; eta Eguene, berriz, non sartu ez zekiela zegoen, hara eta hona begira etengabe.
|